Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

2014-iraila 25. zenbakia

25

alardi g

eko euskara aldizkaria

Euskotrenen gidatzeko mahaiek euskaraz egiten dute // Beasaingo gogobetetze-inkesta // Irungo euskara-ikasleak // Edurne Gutierrez


25

s a r re r a

i r a i l a | 25. zenbakia

Zenbaki potolora heldu zaigu Galardi euskara aldizkaria: 25.a duzu esku artean. Oraintxe dira 8 urte, 2006ko udazkenean 1. zenbaki hura argitaratu eta Beasaingo eta Irungo langile guztiei eskura banatu geniela. Horretan segitzen dugu hiru hilabetean behin, hutsik egin gabe. “Igo zaitez euskararen trenera” zioen aurreneko zenbaki haren azalak. Lehenengo aldiz Beasaingo lantegi osoa aldi berean bere baitan hartuko zuen Hizkuntza Politikaren egitasmoa adostu izana eman genuen ezagutzera labur-labur eta baita lehen Euskara Batzordea zeinek osatzen genuen ere. Hori eta euskarak CAFen ordura arte izandako ibilbidea gogoratuz ekin genion. Eta hemen gaude. 8 urteetan zehar 25 zenbakiren bidez CAFen euskara pixkanaka-pixkanaka hartzen doan lekuaren berri emanez, hori ahalbideratzen dutenei etengabe esker ona adierazten, honetan zuzenean lanean ari garenon ahaleginaz langileei iritzia eskatuz... Betiere, iparra dugun helburua gogoan: gure produktua den trenaren fabrikazio-prozesu osoaren eguneroko lana, euskaraz ere egiteko bideak zabaltzen.

Eta, hala, trenei ere euskaraz egiten erakutsi diegu. Gasteizko Tranbia izan zen lehenengoa eta Euskotrenen berriak hurrengoak. Horri buruzkoak eta bestelakoak zure jakinaren gainean jarriz osatu dugu oraingo zenbakia, dagoeneko hurrengorako gaiak gainezka ditugunean. 50. zenbakian zer izango dugun hizpide, ez dakigu. Baina, gure aldetik, 1. hartatik 25. honetara bizi dugun ilusioz eta ahaleginaz, ez izan zalantzarik. Hurrengo gogobetetze-inkestaren zain egon beharrik gabe, badakizue, zuen esanetara.

SAILA

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Lorena ELENO MARTIN Nerea ARANZADI SUDUPE Eneko CAMPOS CALVILLO Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Esportazioa Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

2

Pertsonen arteko ahozko nahiz idatzizko komunikazioa euskaraz naturaltasunez bizi izateko kontzientzian eragiten dugu (euskara ikastera edo hobetzera bultzatuz, Talde Naturalen bidez, aldizkari hau akuilutzat erabiliz...), laguntza-tresnak eskaini (paisaia linguistikoa ele bietan, eguneroko ohiko idatzi erabilienak ere ele bietan, CAFen beharretara egokitutako Hiztegi Terminologikoa...) eta, guztia modu normalizatuan egiten saiatzen gara, tokian tokiko bi lantegietarako Plan Estrategikoak adostuz eta horiek gauzatzeko urteroko egitasmotara ekarriz.

Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Irati BEREAU BALEZTENA

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

BEASAIN

IRUN


l ab u r

25

i r a i l a | 25. zenbakia

XVII. Igartza Beka

IRIZAR enpresara bisita

Aurtengo saria, Unai Villena Camarero, 34 urteko elgoibartarrarentzat izan da. Irailaren 12an Beasaingo Igartza Jauregian, urteroko ekitaldian eman zuten ezagutzera Beasaingo Udala, Elkar argitaletxea eta CAF enpresa ordezkatzen dutenek. “Hauts haietatik� izeneko eleberri proiektua aurkeztu eta berea aukeratu dute epaimahaia osatu duten Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek, aurkeztutako 22 proiekturen artean.

Irailaren 16ean, Ormaiztegiko IRIZAR Kooperatiban izan ginen Beasaingo Euskara Batzordeko kide batzuk. Beste enpresa batzuk euskararen baitan zer egiten ari diren ezagutzea helburu, dagoeneko 6 enpresa bisitatu ditugu urtean behingo irteeren bidez. Autobusak fabrikatzen dituen enpresako Kontseilu Errektoreko kide bat eta Euskara Batzordeko hainbat partaide izan genituen gure egonaldian: aurrena, mahaiaren bueltan azalpenak emanez eta ondoren tailerrean autobusen fabrikazio lineak erakutsiz.

Talde Naturalak Elhuyar Aholkularitzak gidatuta, aurtengorako Beasaingo eta Irungo lantegietako aurreikusitako Eman BostEkoa prozesuetako lehenengoa, Beasaingo Giza Baliabideetan osatu genuen, ekainetik uztailera bitartean. Parte hartu zuten 11 laguneko taldean, hainbat arlotan lan egiten duen jendea zegoen, hala nola, formazioan, ingurumenean, prebentzioan, klinikan, administrazioan edo nazioartean, adibidez.

CAF Hiztegi Terminologikoa paperean Enpresaren Atari Korporatiboan dagoeneko erabilgarri dugun Hiztegi berria, paperera ere ekarri nahi izan dugu. Beasaingo eta Irungo lantegietan ahalik eta jende gehienari erosoak zaizkion lekutan kokatu ditugu, edozein momentutan eskuragarri izateko moduan.

3


25

i r a i l a | 25. zenbakia

beasain - irun

Euskotrenen euskaraz bidaiatzen dute

Euskotren enpresarentzat CAFek egindako EMU S-900 tren elektrikoak euskaraz gidatzen dituzte hala erabakitzen duten makinistek. Aginte-mahaiaren eta gidariaren arteko komunikazioa gaztelaniaz ala euskaraz izan, botoi bat sakatzearekin aukeratzen dute. Kontua ez da berria ordea. Duela 6 urte Egoitz Lizaso ingeniariari egin genion elkarrizketan (Galardi 6), Bruselako proiektuan pantaila bi hizkuntzetan erabili beharra zela eta, CAF taldeko Traintic-ek (gaur egun CAFPA), PLCa (COSMOSa) ele bietan

4

garatu izana aipatu zigun, gero oinarri hartatik abiatu eta egokitzapenak eginez euskarazkoa moldatu eta Gasteizko Tranbiarako eskaini geniolarik Euskotreni. Euskotrenek onartu eta Gasteizko Tranbiak izan zuen lehenengo aldiz, aginte-mahaia edo pupitrea euskaraz. Harrez gero, Euskotrenek, aipatutako tren elektriko berrietan ere teknologia hori itsasi zuen eta dagoeneko 3 urte baino gehiagoz dabiltza Euskal Herriko kostaldean 30 tren euskaraz. Gainera, aurki beste 28 tren gehiago fabrikatuko ditugu bezero berarentzat.


beasain

25

i r a i l a | 25. zenbakia

Gogobetetze-inkesta Beasaingo lantegian Aurreko Galardin Irungo inkestaren berri ematen genuen bezalaxe, oraingoan Beasaingo lantegian egindakoak eman dizkigun ondorioen laburpena duzue hau. Duela bi urte egin genuenaren aldean, ia-ia arlo guztietan hobetu egin da langileen pertzepzioa, enpresan euskararen inguruan egiten ari garenari buruz! Adibidez, “zer� egiten dugun gehiago ezagutaraztea lortu dugu nabarmen, eta garrantzitsuena: Euskara norberaren lan ingurunean zabaltzearen premia inor gutxik jartzen du zalantzan dagoeneko.

1-Euskara zabaltzea beharrezkoa dela iruditzen zait %1

Oraindik, ordea, bada non hobetua Euskara Batzordekideok egindako lana edo Euskara Planaren baitan orokorrean egiten den lana nahikoa iruditzen zaienen kopurua igotzeko. Guk akuilutzat hartzen ditugu ekarpen horiek eta, ikaragarri estimatzen dugu inkesta betetzekoa borondatea izan duten guztien jarrera, eta, bereziki, zerbait idatziz gauza zehatzak adierazi dizkiguten langileen balio erantsia. Zalantzarik ez izan: horiek gogoan ari gara dagoeneko.

2-Euskara Batzordeak edo Euskara Planaren baitan egiten den lanarekin... %12

%99

%1

%86

Ados nago Ez nago ados Ez dakit, erantzun gabe

3-Euskara bultzatzeko lantegian egiten den lanari buruzko informazioa jasotzen dut eta honako hauek ezagutzen ditut:

4-CAF-Beasaingo lantegian euskara: Ados nago Ez nago ados

BAI EZ

Ulergarria da dok. eta oharretan

Nik bultzatzen dut

Enpresa Batzordeak bultzatzen du

Bikain Ziurtagiria lortu izana

Galardi aldizkaria

Erabilera-neurketak eta emaitzak

CAFeko Terminologia hiztegi berria

Euskara Gela dugula

Euskara ikasteko matrikula ordaindua

Talde Naturalak

CAFeko Euskara Teknikaria

Zure Saileko Euskara Koordinatzailea

Azpibatzordeak

Euskara Batzordeko kideak

Euskara Batzordea

%40 %20 %0

Nire arduradun zuzenak bultzatzen du

%60

%90 %80 %70 %60 %50 %40 %30 %20 %10 Nire lan tresna da

%80

%100

Egitura eta antolakuntzan integratuta

%82 %77 %100 %80

Euskaraz eta gaztelaniaz berdin egin daiteke

%100

Ez dakit, erantzun gabe

%97 %73 %21 %91 %71 %75 %76 %48

5


25

irun

i r a i l a | 25. zenbakia

Euskara-ikasleak Duela urtebete, Irungo lantegian euskara ikasten ibili ziren langile-kopuruaren zenbakiak eman genituen hemen, azken hiru urteetan izandako ikasleen gutxitzeak kezkatuta, arrazoien bila aritu eta egoera lehenera bideratzea lortu genuela jakinaraziz. Ba, orain da garaia esateko, 2013-2014 ikasturtea oso ondo joan dela eta dagoeneko, aldizkari hau argitaratzen dugunerako, 2014-2015eko ikasturtea martxan izango dugula. Iaz bezalaxe, ezagutzaren arabera sailkatutako 3 taldetan izango ditugu 17 langile, ohi bezala, AEK-ko irakasleekin. Argazkietan, pasa den ikasturteko ikasle eta irakasleak. Eta, aurtengoak, berriz, hauek dira:

A1 Xabi Basterra Miguel Ángel Hernández Jon Ander Sáez Fernando Barrero Francisco Javier Villegas Paco Gil Juan Granado

A2-B1 Ander Pagola Javier Oreja Jon García Santiago Portero

B2-C1 Blas Blanco Patxi Pérez Iñaki Leceta Iñaki Sorondo José Antonio Arrieta Arkaitz García

6


e l k a r r i z ke t a

25

i r a i l a | 25. zenbakia

edurne gutierrez jauregi Ordiziarra da Edurne. 34 urte ditu eta 11 daramatza CAFen lanean Beasaingo lantegian. Oraintxe 6 urte, tailerrean lanean hasi zen lehen emakumezkoa den Maixa Olano elkarrizketatu genuen hemen (Galardi 7). Berarekin, nahitaez izan genuen hizpide ordurako 12 urte zeramatzanak hasieran gizonezkoen eremua zen langintzan emakumezkoa “onartzeak� zenbat lan eta denbora eman zuen. Eta dozena-erdi bat urtera, Maixak bizi izandako esperientziarekin dagoeneko zerikusi gutxi duen beste aldarte baten aritu izan da eta ari da Edurne, begi-bistakoa denez. Nola gogoratzen duzu CAFen lanean hasi izana? Goierriko Lanbide Eskolan eraikuntza metalikoak ikasketak egin eta praktikak CAFen egin nituen. Soldatzaile homologazioa lortu eta enpresan kontratua egitea, dena segidan izan zen. IV. Dibisioan, aluminiozko kaxak soldatzen aritu nintzen. Orain, ordea, bogien akaberan, muntatze-lanetan ari zara... Bai, kaxak soldatzen lan-karga jaitsi zenean, logistikan aritu nintzen. Handik III. Dibisiora etorri nintzen eta 10 urte daramatzat bogieak muntatzen. Gainera, gogoan dut orduan Erromako bogiekin hasi nintzela eta oraintxe bertan, eskari berria dela eta, bogie berdinekin ari naiz.

Zure lanari buruz zerbait esan nahi baduzu...

Eta denbora guzti honetan, eguneroko lanean, emakumea izateak baldintzatu zaitu zerbaitetan?

Euskara. Zein da zure lan-hizkuntza?

Ez, ez! Goierri garaitik normaltasun osoz eraman dut hori. Goierri Eskolan batxilerrean neska bakarra nintzen; IV. Dibisioko egituretan lanean neska bakarra eta bogietara etorri nintzenean ere, lehenengo emakumezkoa nintzen hemen. Beharbada nire izaeragatik edo, baina ez naute inoiz deseroso sentiarazi. Gehienez ere, anekdotak dira, pentsatzen jarriko banintz... Adibidez? Ba, gogoan dut nola, egituretan lanean ari nintzenean, pieza bat txatar-edukiontzira arrastaka eraman nuela eta, lankideak esan zidan: “Oso ondo, Edurne, baina hurrengoan garabia erabili horretarako�. Nik naturaltasun osoz egin nuena, berak seguru asko, zerbait demostratu nahian edo egin nuela pentsatuko zuen... Edo, hori bai, Irungo lantegian ari nintzen baten, haizezko pistolarekin nenbilela, gizonezko batzuk niri begira topatu nituen! Haientzat, lehenengo emakumea nintzen buzoarekin tailerrean lanean.

Oso erraz moldatzen naiz edozein lanetara. Gainera gaur egun, emakumezkoa izateagatik egin ezinezko zailtasunik duen lanik ez dago. Niri, egiten dudan lana asko gustatzen zait. Ordutegia ere oso ona da...

Ama-hizkuntza gaztelania badut ere, ikasketa guztiak, ikastolatik Goierrira bitarteko denak, euskaraz egin nituen. Kaleko giroa ere, Ordizian, euskaraz bizi izan dut beti eta CAFen lanean hasi nintzenean, hasiera-hasierako bi lankideek euskaraz ez bazekiten ere, orokorrean, hein handi batean ni euskaraz bizi naiz lanean ere! Beraz, lankideek ere badute zerikusia horretan... Irunen aritu nintzenean, han erdal giroa izango zutela pentsatuz joan eta ezusteko ederra izan nuen: mundu guztiak euskaraz egiten zidan. Eta Beasainen ere, gero eta gehiago dira euskaraz naturaltasun osoz bizi dutenak eguneroko lana. Badugu lankide bat euskara ikasi berri duena, eta harrez gero erabat euskaraz egiten du! Bai, kontzientzia hori, jarrera hori, bada gure inguruan. Eta idatzizkorik erabiltzea tokatzen zaizu? Ohiko lan-bonuez eta bestelakoez gain, Euskotreneko planillak ere, adibidez, euskaraz ere bazeuden.

7


25

leh iaketa ! ! !

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

1) Zein proiektutan itsatsi genuen lehenengo aldiz aginte-mahaia euskaraz?

Erromako Metroa

Gasteizko Tranbia

EMU S-900

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

Aurreko lehiaketaren irabazleak

1. Quinquenio 2. AntigĂźedad

3. Norma 4. Guarda

5. Emergencia 6. Venta

24

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

JOSE LUIS RUIZ III. Dibisioa – Beasain

JOSE ANTONIO MORENO Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.