Galardi 27 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

2015-maiatza 27. zenbakia

27

alardi g

eko euskara aldizkaria

Euskara-ikasleak // Irungo Euskara Plana aztergai // CAF-Elhuyar sariak // Ainara Amondarain


27

s a r re r a

m a i a t z a | 27. zenbakia

Euskara ikasten ari direnengana hurbildu gara oraingoan. Eta poza eman digu guztiak gustura dabiltzala jakiteak. Ez gara aspertuko egiten duten ahalegina eskertzeaz. Egia da, askoz ere gehiagok eman beharko luketela pausu hori, baina, dabiltzanak hasiera-hasieratik jabetzen dira esperientzia berriaren garrantziaz eta euskaraz hitz egiteko gai izateak ematen dieten gogobetetasunaz. Ondoan gaituztenoi, euskaraz aritu daitezen aukera guztiak eskaintzea dagokigu. Irunen Euskara Planak daraman bideaz lantegiko arduradun guztiekin hausnartu izan ohi dugu urtean behin. Jakitun gara elkarren berri: haiek Euskara Batzordetik egiten dugunaz eta gu haien nahitaezko jarrera on eta erabakiak gauzatzen egiten duten lanaz.

labur emanda: KORRIKAri eskainitako babesa, Igartza Bekaren azken fruitua eta abar. Eta bukatzeko, elkarrizketa, Ainara Amondarain urretxuarrari, Beasaingo lantegiko Euskara Batzordean egindako lana eskertuz.

Igartza saria

CAF-Elhuyar sariek ez dute aurkezpenik behar gure aldizkarian, baina oraingoan leku gehixeago eskaini diegu, isilean, norberaren satisfazio pertsonalaren saria baizik gabe ari diren ehundaka gazteen ahalegina aintzakotzat hartzen dugulako. Zientzia eta teknologian munduari ekarpenak, euskaraz egiten. Gainontzean, ohi bezala, gure ustez aipamena merezi duten hamaika kontutatik batzuk aukeratu eta hor dira,

SAILA

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Lorena ELENO MARTIN Nerea ARANZADI SUDUPE Eneko CAMPOS CALVILLO David APAOLAZA POLO I単igo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Antton SAENZ AZPIAZU Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Proiektuak Esportazioa Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

2

CAF-Elhuyar sariak

Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

BEASAIN

IRUN


l ab u r

27

m a i a t z a | 27. zenbakia

LAB sindikatuaren LANEUS

ETBn Goierri eta euskarari buruz

LAB sindikatuak lan mundua euskaratzeko darabilen LANEUS izeneko ildo estrategikoaren baitan, sindikatuak CAFeko Euskara Batzordean duen ordezkaria, Imanol Urrestarazu gonbidatu zuten urtarrilaren 23an Donostiako Aquariumean egindako ekitaldira.

Tribuaren Berbak programa Goierrin izan zen apirilaren 21ean. Goierri muin eta motore izenburuz, eskualdean euskarak duen egoeraz aritzeko, CAFekook ere gonbidatu gintuzten Kike Amonarrizek egindako elkarrizketaren bidez, lan munduan Euskara Plana duen enpresaren aitzakian. Internetez, EiTBren “nahiera� atalean aurki daiteke bideoa.

Igartza Beka Beasaingo Udalak, CAFen babesarekin sortutako Igartza Literatura Sorkuntzako Bekaren azken liburua, martxoaren 4an aurkeztu zuen Mikel Ayllon (Laudio, Araba,1980) idazleak Ez tiro egin anbulantziei izeneko nobelaz. 2013Ko Beka irabazi zuen Ayllonek eta 2015ekora aurkeztu nahi dutenek ekainaren 30a arte bidali ditzakete proiektuak, kultura@beasain.eus helbidera.

Talde Naturala Dagoeneko osatu dugu Beasaingo lantegian urteko lehena. Kalitate Sailekoak izan dira oraingoan, Elhuyarren laguntzaz Eman BostEkoa izenez bideratzen dugun prozesuan. Lankideen artean euskararen erabilera handitzeko kontzientziak zirikatzen ditu, besteak beste, 9 orduko jarduera honek.

Korrika 19 Aurreko bi edizioetan bezala, aurtengoan ere Kilometroa erosi, eta lekukoa eramaten parte hartu zuten Euskara Batzordeko hainbat ordezkarik, martxoaren 23ko goizaldean Beasainen.

3


27

m a i a t z a | 27. zenbakia

beasain

Euskara-ikasleak 2014-2015 ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen ari direnengana hurbildu gara. Norberak aukeratutako 6 Euskaltegitan zehar dabiltza, aurrez aurreko klaseetan nahiz etxetik ordenagailuz autoikaskuntzaz, Boga sistemaz.

Negatiboen artean, Autoikaskuntza bidea ari direnek Boga sistemak dituen hutsune batzuk aipatu dituzte, hala nola, askotan ez dela ondo ibiltzen, arazoak ematen dituela edo gustatzen ez zaizkien aurkezpen batzuk dituela, adibidez.

Galdetegi bat eskaini genien eta zintzo asko erantzun diete guk egin dizkiegun galderei: zein helbururekin hasi ziren euskara ikasten, zenbat denbora daramaten Euskaltegian, ikasketa prozesuaren balorazioa egiteko, euskara ikasteak lantegian nahiz lantegitik kanpo aldaketarik eragin al dieten... Guzti-guztiek aipatu dituzte ikaste-prozesuaren alde positiboak (negatiboak ere izendatu dituzte batzuk, baina inork ez negatiboak bakarrik): - Ez dut alde negatibo garrantzitsurik aurkitzen. Nire balorazio orokorra oso positiboa da, nahiz eta ikasiz aurrera egiteak denbora dezente eskatzen duela kontuan hartu behar izan. - Erosotasuna, autonomia, giroa, irakasle onak... - Dena oso positiboa izaten ari da. - Pixkanaka-pixkanaka euskaraz hitz egiten hasi naiz. - Lehenengo kurtsoa izateko, ezagutza handiak ari naiz hartzen. - Oinarriak intuizioz ikastera bideratzen du. - Interesa mantenarazten du eta aurrerabideengatik satisfazioa ematen. - Mintzasaioek asko laguntzen dute.

Erabilera aldetik aldaketarik eragin al dieten galderari, honela erantzun diote batzuek: - Bai. Nire inguruan euskaraz hitz egiten duen jende asko dago, eta orain, euskara ikasteari esker askoz erosoago eta seguruago sentitzen naiz. Oraindik hobetzea falta zait, baina nabaritzen dut jadanik nire maila ez dela orain dela bi urtekoa, eta horrek asko pozten nau. - Lantegi barruan ez hainbeste. Lantegitik kanpo, bai. - Bai, beti aldaketa positiboak. - Esperientzia berriak eduki ditut eta jende berria ezagutu dut. - Gero eta gehiago hitz egiten dut euskaraz. - Bai lantegikoekin eta baita kanpokoekin ere, euskaraz lehen baino gehiago komunikatzen naiz. - Orain gehiago saiatzen naiz lantokiko jendearekin euskaraz hitz egiten. - Bai, jendearekin harremanak euskaraz izaten hasi naizelako. - Satisfazio pertsonala. Azkenik, ikasle guztiei oparitxo bana egin eta elkartu ahal izan genituenei argazkiak egin genizkien.

4


irun

27

m a i a t z a | 27. zenbakia

Euskara Plana, lantegiko arduradunen ikuspegitik Urte berria hastearekin batera, Euskara Planean egindako lana aurkeztu genien arduradunei, urtero bezala. Helburu nagusia, eurengandik aurrera begirako ekarpenak jasotzea izaten da. Horrezaz gain, Euskara Planean arduradunek duten garrantziaz jabetu daitezen eta euren inplikazioa sustatzea izaten dira bileraren asmoak. Bi bilera egiten ditugu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, euskaraz aritzeko gai ez direnekin. 2014an Euskara Planaren baitan egindako lanari buruzkoa bideoa ikusi genuen eta ondoren, banaka, galdera batzuei erantzun zieten parte-hartzaileek. Horietako erantzun batzuk dakarzkigu hona, bi taldeetan jasotakoak, labur emanda:

2. taldea

Zeintzuk dira zure ustez Euskara zailtasunak/hobetu beharrekoak?

Planaren

Zerk eman dizu atentzioa? - Askori ez dio atentzioa ezerk ematen, egiten den guztia ezagutzen dugulako. - Egiten diren ekintzatan jendeak jartzen duen gogoa eta orokorrean jende inplikatua dagoela. - Gauza asko egiten dira euskararen alde. - Javier Elustondoren aipamen berezia, bultzatzaileetako bat izan zelako.

- Jendearen harrera/gogoa, batez ere euskara badakitenena. - Tailerrera hurbiltzeko zailtasunak. - Euskara Batzordeko kideek elkartzeko zailtasunak dituztela, denbora falta eguneroko lanarekin. - Jendea euskara ikastera animatzeko motibazioa aurkitu behar da. Zeintzuk dira ondo egindakoak?

Bideoan agertu den guztia ezagutzen zenuen? - Gehienek ezagutzen dute bideoan ikusi den guztia. - Batek ez zuen hiztegia ezagutzen. Paperezko kopia gutxi banatu dira tailerrean, exkax geratu da. Horrez gain, bulegoetan ere batzuk nahiago paperean ordenagailuan baino. - Komunikazio-sistema egokia, mundu guztiak ezagutzen baititu Euskara Planaren jarduerak. - Langileen eta enpresaren parte-hartzea eta euskararen erabilera sustatzeko jarduera ezberdinak.

- Hiztegi teknikoaren inguruko kartelak, bogiena adibide gisa, oso argigarria. - Euskara-eskoletan ikasle-kopurua handitu da. - Konstantzia. - Euskara Batzordekoen eta beste langile askoren motibazioa. - Enpresak euskararen aldeko apustuarekin segitzen duela, euskara ikasteko erraztasunak emanez, Talde Naturalen bidez... - Marketin kanpainak eta ele bietako dokumentazioa. 2015erako Batzordeari

proposamenak

Euskara

- CAF Irungo barne-bilerak euskaraz egitea. - Euskara Batzordean tailerreko lankide gehiagok parte hartzea. - Motibazioa lantzea eta handitzea. - Dokumentu guztiak ele bietan izan ditzagun lanean segitzea. - Ideia berriak emateko interesa duen jende berria inguratu araztea. - Animo guztiei! 1. taldea

5


27

m a i a t z a | 27. zenbakia

beasain - irun

CAF-Elhuyar sariak Maiatzaren 14an banatu ziren 2014ari zegozkion CAF-Elhuyar sariak, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema museoan. Argiaren Nazioarteko Urtearekin bat eginez, «eman argia zure lanari» lelopean egin zen sari-banaketa. Antolatzaileen hitzetan “zientziaren dibulgazioan eta gizarteratzean lanean ari direnei argia ematea” da sari hauen helburua.

Amaia Portugali, CAFeko Lorena Elenok eman zion saria

Hauek izan dira aurtengo sarituak: Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak saritzen dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak, batetik, eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak, bestetik.

Gorka Azkune, Ostaizka Aizpurua, Amaia Portugal eta Estitxu Villamor

6

- Dibulgazio-artikulu orokorraren saria: Gorka Azkune Galparsorok jaso du (Azpeitia, 1982), «Garun Txiki birtualak» izeneko lanarengatik. - Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazioartikuluaren saria, berriz, Ostaizka Aizpurua Arrietak eskuratu du (Zarautz, 1986), «Arrantzale bihurtu zen ehiztari hegalariaren istorioa» artikuluarengatik. - Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazioartikuluaren aipamen berezia, Estitxu Villamor Lomasi eman diote (Gasteiz, 1987) «Karga-garraiorik gabeko elektronika berria» artikuluarengatik. - Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2014an euskaraz sortu eta argitaratutako zientziakazetaritza arloko lan bat saritzen da. Aurten Amaia Portugal Gonzálezek jaso du (Donostia, 1984), Berrian argitaratutako artikulu honengatik: «Minimalismoa laborategian». - Zientzia Gizartean sorkuntza-beka eman gabe geratu da aurten. - Horiez gain, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Merezimendu Saria ere ematen du. Aurten, Azpeitiko Julian Bereziartua medikuak jaso du, medikuntzan euskara normalizatzen, eta medikuntza-arloaren dibulgazioan egindako lanarengatik, bereziki, Euskadi Irratian. Sari-banaketa ekitaldian, CAFen izenean, Lorena Eleno, CAFeko Giza Baliabideetako Lan Harremanetako arduraduna eta Euskara Batzordean zuzendaritzako ordezkaria denak eman zuen sarietako bat.


e l k a r r i z ke t a

27

m a i a t z a | 27. zenbakia

ainara amondarain martinez Urretxun jaio eta bertan bizi da. 33 urte ditu, horietatik 7 egingo ditu Beasaingo lantegian Kalitate Saileko administraritza lanetan eta 6 urtez aritu da Euskara Batzordean. Orain, beste bati pasatu dio Kalitate Sailekoen ordezkaritza Euskara Batzordean eta guk aitzakia baliatu dugu zenbait gauzaz berarekin kontu kontari aritzeko. Izan ere, emakume alai eta baikor honen lankidetza zuzena galduko badugu ere, badakigu bere inguruan, euskarari dagokionez, oraintxe artean bezala segituko duela. Esker onez aitortza hau. Kalitate Sailean aritzen zara lanean. Zein da zuen eginkizuna, hitz potolo horren atzean? Produktuaren kalitatea segurtatzea. Hau da, espezifikazioak betetzen direla bermatu eta trenak erabiltzaileentzat seguruak direla ziurtatzea. Horretarako, probak, auditoriak eta ikuskaritzak egiten ditugu. Lan guzti horiek egiteko, etengabeko prestakuntza izaten du gutako bakoitzak. Ni neu lan administratiboan aritzen banaiz ere, bezeroen baldintzak eta nahiak asetzeko helburuan partaide sentiarazten naute lankideek. Zer duzu gogoan Euskara Batzordean arituko al zinen proposatu zizuten garai hartaz? Denbora gutxi neraman artean CAFen lanean eta egia esan, ideia handirik ez nuen Euskara Batzordeaz. Egiteko zegoen lanaz jabetu nintzen eta dagoeneko bertan ari zirenen konpromisoaz gogoratzen naiz. Zertan eragin zizun zure ohiko euskararekikoaz arduratu beharrak?

lanaz

gain,

Pertsonalki jarrera aldaketa! Batez ere, aurrez nuen esperientziagatik. Nik lantegian, hizketaldi informaletan bakarrik hitz egiten nuen euskaraz. Eta nola gauzatu zenuen jarrera aldaketa? Euskara Batzordea ezagutzen joatearekin batera, nire Kalitate Saileko lanaz gaineko kargatzat ez hartzea izan zen euskarari eskaini beharrekoa. Hau da, ez zuela izan behar, alde batetik nire administraritza lana eta gero, “gainera” euskarari eman beharreko aparteko denbora eta lana. Alderantziz, nire egitekoa den lan profesionala, ahal den heinean euskaraz egitea zen kontua. Badira mila gauza, ohituraz, inertziaz, “beti hala egin izan delako” gaztelaniaz egiten zirenak eta ordea, horiek euskaraz egitea lan bera zela kontzientziatu nintzen. Hortik aurrera, besteengan ere zerbaitetan eragin badut... Hori, zuk jakiteaz gain, besteok ere badakigu!

Beno bai... HPO (Hizkuntza Politika Orokorra) badela, Galardi aldizkaria eta urteroko Motibazio Kanpainak dira jende guztiak ezagutzen dituenak. Baina gero, egia da, egunerokoan gero eta gehiago antzematen dela, nabarmen, dokumentuetan euskara presente izatea, paisaia ere asko hobetu da, eta beharbada, ahozkoan, hitz egiterakoan ez zen aldaketa handirik izango baina baita ere, horretan ere gora, nire inguruan behintzat. Euskara Batzordekideen arteko harremana, giroa? Zer esan diozu Kalitate Sailetik zure ordez etorriko denari? Oso erraza izan da elkarlana! Eta pertsonalki oso baliagarria izan zait. Giroa baikorra eta erabat konstruktiboa da. Ez duzu, beraz, Euskara Batzordearen lana atsegin ez duzulako edo aspertu zarelako utzi... Ez! Juxtu alderantziz: Kalitate Saila handitu egin da, tartean amatasun baja dut eta Euskara Batzordeari behar adinako denborarik ezin eskainiak bultzatu nau erabaki hori hartzera. Nik oraintxe bertan eskaini ezin diodan denbora eta babesa, haize berriz etorriko denak aise emango diolako. Beno, zu ez zaitugu “galduko” behintzat... Nik, Euskara Batzordean aritu izanak eman didan ikuspegitik, indar guztiz neure inguruan eragiten segituko dut. Elkarlanean arituko gara, noski, atzetik datozenentzat Euskara Batzorderik behar izango ez den eguna noiz iritsiko zain, ilusioz. Eta Euskara Batzordekide guztioi mila esker, zuen artean horren eroso sentitu arazi nauzuelako! 7


27

leh iaketa ! ! !

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

1) Euskara-ikasle batzuk aurrez aurreko ohiko klaseetan ari dira euskara ikasten. Beste batzuk, ordea, Autoikaskuntza programa baten bidez, Internetez. Nola du izena sistema horrek?

Aida

Boga

Utikan

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

Aurreko lehiaketaren irabazleak

1. Escariador 2. Viga

3. Techo 4. Estructura

5. Vertido 6. Ajuste

26

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

PABLO GOMEZ DE SEGURA Bulego Teknikoa – Beasain

JAVIER SAEZ Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.