Galardi 28 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

2015-iraila 28. zenbakia

28

alardi g

eko euskara aldizkaria

Euskara Batzordearen barne-prestakuntza // Talde Naturalak // IGARTZA Beka // Aitor Arteaga


28

s a r re r a

i r a i l a | 28. zenbakia

Beasaingo eta Irungo lantegietan enpresak euskarari egiten dion lekuan, langile bakoitzak, norberak bere aldetik jartzen duenaz gain, ezinbestekoa da atzetik dituen Euskara Batzordeen zeregina. Epe ertainerako, urtebeterako eta epe motzeragorako plan estrategiko, Motibazio Kanpaina eta bestelakoez gain, egunero-eguneroko lanean euskara ere aintzakotzat duten Euskara Batzordekide horiek noizbehinka hausnarketa egiten dute, eta halaxe, aurten, berriz ere, Joseba Tutor Prestakuntza Arduradunarekin izandako tailerra. Oraingoan Beasaingoak izan dira, datorren urtean 10 urte beteko duen Euskara Batzordearen kideak, hain zuzen ere, Guretzat oso garrantzitsua den beste jardun bat, urtero-urtero burutzen ditugun Talde Natural deitutako prozesuak dira. Oraingoan, bi lantegietako Enpresa Batzordeetako hainbat kidek osatutakoak izan ditugu. Euskararen inguruan gainontzeko enpresak zertan ari diren bertatik bertara ezagutzeko ahaleginean egiten ditugun bisiten berri ere badakargu zenbaki

Igartza Bekak isil-isilik badarama bere bidea: 18 urte eta 22 liburuko emaitza oparoa. Hori ere gogorarazi nahi izan dugu oraingoan. Elkarrizketa, aurrekoan Beasaingo Euskara Batzordean eskarmentua zuelako egin bagenion protagonistari, oraingoan, juxtu, bere lekua hartu duenari egin diogu. Baten esperientzia eta bestearen asmoak azalarazteko. Azkenik, gu ez garela irla bat jakitun, lantokitik kanpoko hainbat foro, jardunaldi eta ikerketetan parte hartuz jarraitzen dugu eta horietako batzuen berri dakargu labur-labur. Hurrengo zenbakirako, 2016rako utziko dugu dagoeneko aipatu dugun Beasaingoon 10. urteurrena. Urte horretarako Motibazio Kanpaina ere borobilduta izango dugu ordurako eta beste hainbat konturekin bueltan izango gara urtarrilean.

SAILA

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Lorena ELENO MARTIN Nerea ARANZADI SUDUPE Eneko CAMPOS CALVILLO David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA I単igo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Antton SAENZ AZPIAZU Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

Errodajeak

III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

2

honetan. Azpimarratzekoa, dagoeneko ezaguna bada ere, ELAY, Antzuolakoa. Beste guztion bidea -gu tartean- gutxietsi gabe, noski, haiek eredu ditugu, lanean ere euskaraz bizitzen.

Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

BEASAIN

IRUN


l ab u r

EHUko Uda-Ikastaroetan Irailaren 1ean eta 2an UPV/EHUko UdaIkastaroen baitan Donostiako Miramar Jauregian egindako mintegian izan ginen. “Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelena eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira” izenburupean, bien jaiotzaren mendeurrena aurten betetzen dela eta, gaur egungo hizkuntza aniztasunaren testuinguruan euskarak eta beste hizkuntza gutxiagotu batzuek izan behar duten lekuari buruzko hausnarketa egin eta aukera onenak aztertzea izan zen mintegiaren helburu nagusia. Besteak beste, hauek, bi egunetan zehar hizlari izan genituenak: Pedro Miguel Etxenike, Miren Azkarate, Mikel Zalbide, Ibon Sarasola, Anjel Lertxundi, Jasone Cenoz, Xabier Aierdi eta Patxi Baztarrika, kataluniar eta galiziar adituez gain.

28

i r a i l a | 28. zenbakia

EHUko Euskampus-en

arg: Euskampus

Joan zen urriaren 8an, UPV/EHU Carlos Santamaria Zentroan, Unibertsitatea eta Euskararen arteko harremanaz elkartu ziren ikerkuntza ekintza bat burutzeko “Aktibo! eus” topaketan. Euskampus-en parte hartzearekin. Unibertsitatearen papera euskararen sustapenean, aztergai, besteak beste, solaskideak izan ziren EHU hainbat kide eta lau enpresetako langile: Jon Zarate (EHUko erretoreordea), Maite Zelaia (EHUko erretoreordea), Estitxu Garai (EHUko irakaslea), Oihana Barrenetxea (EHUn Medikuntzako 4. mailako ikaslea), Oihana García (Elhuyar), Gilen Santiso (Doimak), Aitor Montes (Osakidetza) eta Joxe Begiristain (CAF). Helburua, gogoeta bat abian jartzea da, honako gai hauen inguruan: nola bizitzen dituzten euskara eta beste hizkuntzak beren bizitzan eta jarduera profesionalean; unibertsitatearen ardura hizkuntza batekiko; unibertsitatea hiztun aktiboen sorleku gisa; lidergo soziala eta bihar-etzi gizarte liderrak izango diren egungo gazteak.

IMH: 10. jardunaldia Urriaren 7an, urteroko hitzordua genuen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak antolatzen duen jardunaldian. “Hizkuntza-kudeaketa enpresan” izan da aurtengo hitzaldi eta mahai inguruen bueltan landutakoa. Euskara enpresetan: ze uzta jaso dugun eta zer behar dugun orain aurrera egiteko; Lanbide-heziketa eta enpresa; ALDAHITZ ikerketaren berri; hizkuntza portaeran eragiteko interbentzioak; Banaiz_Bagara elkartearen Euskara Plus egitasmoa... izan dira, jorratutako gai batzuk.

arg: IMH

3


28

i r a i l a | 28. zenbakia

Euskara Batzordearen barne-prestakuntza

Joseba Tutor Prestakuntza Arduradunak eman zigun uztailaren 23an Euskara Batzordeko kideei, barne-prestakuntza saioa. Bi orduz aritu ginen eta iaz (argazkian) Josebarekin berarekin egindako tailerraren jarraipena izan zen. Parte-hartzaile guztion ekarpenekin, “Talde baten barruan konfiantza nola indartu� gaia jorratu genuen. Talde bezala garatzen jarraitzeko helburuarekin, hainbat gai nagusi aztertu ziren. Horien artean:

beasain - irun

astindua eragin nahi dugu pertsonengan eta horien jarreretan, horrela, pertsonengandik abiatuta, talde osoaren errealitatea aldatzeko. Errealitate bat aldatu nahi badugu, errealitate hori osatzen duten pertsonen jarrera berritu behar da, bakoitzaren bizipenetatik hasi eta taldean eraginez. Izan ere, euskararen normalizazio-prozesuaren ardatza pertsonak dira, bakoitzak bere bizipenen motxila aldean daramala. Oraingoan beraz, Enpresa Batzordeetako kideek, euren arteko harremanez hitz egin dute, euren arteko harreman-hizkuntzen inguruan, euren bizitzaz eta hizkuntza bakoitzak betetzen duen lekuaz. Euskararekiko eta beste hizkuntzekiko zer sentitzen duten eta sentimendu horien atzean zer pentsamendu eta bizipen dauden azaldu digute lehenengo saioetan, eta hurrengo saioetan, euskararen aldeko hizkuntza-jokaera berriak sustatu ditugu eta Enpresa Batzordeen aurrera begirako funtzionamendua zehaztu dugu.

- Norberaren ezagutza abiapuntu bezala. - Norberaren hobekuntza taldearen onurarako. - Norberaren jokabidearen garrantzia eta bere eragina taldearengan. - Konfiantza nola sustatu eta areagotu. - Elkarren arteko komunikazioa nola pertsonalizatu. - Enpatiaren garrantzia erlazioak indartzeko. Irun

Talde Naturalak Elhuyar Aholkularitzak gidatuta, urteko azken bi Talde Naturalak ere burutu ditugu. Irungo eta Beasaingo Euskara Batzordeek proposatuta, Irungo eta Beasaingo Enpresa Batzordeko kideekin osatu ditugu azken bi taldeak. Guztira, Irunen hamahiru lagunek hartu dute parte eta Beasainen aldiz, bederatzik. Lau saio egin ditu talde bakoitzak honako helburuekin: Enpresa Batzordeko kideen jarreretan eragitea eta euren arteko harremanean eta funtzionamenduan euskara naturaltasunez erabili ahal izateko bideak zehaztea. Izan ere, norberaren jarrera aldatuta taldearen hizkuntza-ohiturak alda daitezkeela erakutsi digute Talde Naturalen prozesuek. Lau saio horien bidez,

4

Beasain


beasain - irun

28

i r a i l a | 28. zenbakia

ELAY enpresara bisita Automobilgintzako merkatuan eta serie handiko beste merkatu batzuetan, ebaketa zehatzez edo beste teknologia batzuen bidez egindako piezak ekoizten ditu Elay Taldeak. Gaur egun, Antzuolako lantegiaz gain, Mexikon eta Txinan dituzte lantegiak. Enpresak zer ekoizten duen ezagutzeaz gain, fabrikazio-prozesu osoan euskarak duen lekuaz jabetzeko aukera izan genuen, eta lantegien arteko hizkuntzaharremanak nola kudeatzen dituzten azaldu ziguten. Izan ere, Elay Taldea euskaraz naturaltasunez lanean ari den enpresa da. Enpresako zuzendari orokorra eta normalizazioaren inguruan lanean ari diren beste lau lagunek gai hauen inguruko azalpenak eman zizkiguten: Irailaren 11n, Antzuolako ELAY enpresan izan ginen Irungo Euskara Batzordeko kideak. Beste enpresa batzuk euskararen baitan zer egiten ari diren ezagutzea helburu, beraien esperientziaren inguruko azalpenak eman zizkiguten eta ondoren, tailerreko jarduna ikusteko aukera izan genuen.

- Euskaraz lana egitea prozesu naturala bihurtzeko gakoak, barrura begirako lana. - Kanpora begirako lana: hornitzaileekin egiten ari diren lana. - Kanpo hizkuntzen tratamendua: planten arteko komunikazioa eta euskarari babesa.

EREDUra bisita Irailaren 29an egin genuen urteroko ohiturari eutsiz, euskararen inguruan lanean ari diren enpresa batera bisita, Beasaingo Euskara Batzordekook. Aurrez Irungoak ELAYra bezala, oraingoan Beasaingoak Legorretako EREDU Kooperatiban izan ginen. Bi orduko bisitaldian, aurrena Euskara Planaren nondik norakoak ezagutarazi zizkiguten eta ondoren tailerretan zehar bisita. EREDUk, hondartzarako aulki eta bestelakoez gain, erabilera anitzetarako diseinuzko aulkiak ere fabrikatzen ditu, ENEA izenez.

5


28

beasain - irun

i r a i l a | 28. zenbakia

XVIII. Igartza Beka Kattalin Miner Perez hernaniarrak irabazi du aurtengo edizioa. 15 lagunek (9 emakumezko eta 6 gizonezko) aurkeztu dituzte nobela-proiektuak. Irailaren 10ean eman zen ezagutzera epai-mahaiaren erabakia eta Beasaingo Igartza Jauregiko ohiko ekitaldian jaso zituen sariaren ikurra eta dagokion diruaren erdia, gainontzekoa liburua argitaratutakoan jasotzeko. “Kafe beteak” izenburupean, Jezabel izeneko 32 urteko emakume baten istorioa kontatuko du. Orain arte, mugimendu feministan diharduelako zen ezaguna Miner. 18 urte bete ditu dagoeneko Igartza Sariak. Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta ELKAR argitaletxeak antolatutako bekak, idazle gazteen sorkuntza (eleberri edo ipuin-bildumak) sustatzea du helburu. 6.000 € jasotzen ditu irabazleak. 18 urte baina 22 liburu guztira, 20 dagoeneko argitaratuta, urte batzuetan bi sari ematea ere erabaki baitute epai-mahaikideek. Sari honi buruzko edozein argibidetarako Beasaingo udaletxearekin jarri daiteke harremanetan kultura@beasain.eus helbideaz, adibidez. arg: Goierriko Hitza

IGARTZA BEKAN SARITU ETA ARGITARATUTAKO LIBURUAK ETA EGILEAK

6

LIBURUA

EGILEA

TUBABU CONNEMARA GURE BIHOTZETAN EGUN DENAK EZ DIRA BERDIN KORAPILOAK ORTZADARRA SUTAN VAN´T HOFFEN ILEA HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA KARONTE AMAREN ESKUAK LILE AULKI BAT ELURRETAN ERO HABITAT NORA EZ DAKIZUN HORI KATU JENDEA MEA CULPA BESTE NORBAITEN ZAPATAK GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK ERRAIAK EZ EGIN TIRO ANBULANTZIEI HAUTS HAIETATIK KAFE BETEA

Jon Arretxe Julen Gabiria Lara Xabier Etxeberria Garro Jasone Osoro Igartua Fernando Morillo Grande Unai Elorriaga Lopez de Letona Julen Gabiria Lara Asel Luzarraga Zarrabeitia Karmele Jaio Eiguren Peru Magdalena Arriaga Uxue Alberdi Estibaritz Jon Martin Etxebeste Katixa Agirre Miguelez Irati Jimenez Uriarte Eider Rodriguez Martin Uxue Apaolaza Larrea Garazi Kamio Anduaga Goiatz Labandibar Arbelaitz Danele Sarriugarte Mochales Mikel Ayllon Corral Unai Villena Camarero Kattalin Miner Perez

ARGITARATZE URTEA 1994 2000 2001 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2006 2007 2008 2009 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017


e l k a r r i z ke t a

28

i r a i l a | 28. zenbakia

aitor arteaga arruti Asteasuarra da. 39 urte ditu eta 13 daramatza CAFen. Beasaingo lantegiko IV. Dibisioko Akaberan egin zuen lana hasieran eta azken 5 urteetan Kalitate Sailean ari da. Aurreko Galardin elkarrizketatu genuen Ainara Amondarainen lekukoa hartu du Euskara Batzordean. Hura, Batzordean egindako lanarengatik ekarri genuen honutza eta Aitor, Batzordera zerk bultzatuta inguratu zaigun eta bertara hasi berri batek ekarriko digun orain arteko bere ikuspegia eta aurrerakoa nola antzematen duen jakin nahi izan dugu. Zein da zure eginkizuna trenaren fabrikazio prozesuan? Hornitzaileek fabrikatuta kanpotik datorkigun materiala neurriz ondo dagoela egiaztatzea. Batez ere, galdaketa bidez egindako piezak izaten dira: koipeztaketa-kaxak, bielak... Nola gogoratzen duzu CAFen lanean hasi zinen garaia? Handia zela fabrika! Jende asko! Kokatzeko eta, nahiko zalantzan ibiltzen nintzen hasieran. Eta horrekin batera, ni ez nintzenez Goierrikoa, inor ezagunik ez, hizkeran aldaketak... Baina batez ere, oso talde onean aritu izana dut gogoan. Gazte asko sartu ginen garai hartan, euskaraz egiteko ahalmena genuenak, belaunaldi aldaketa. Euskaraz egin al zenituen ikasketak? LH1 gaztelaniaz eta LH2 euskaraz. Eta, laneko hizkuntza gaztelania zela jabetu nintzen segituan. Harrigarria egiten zitzaidan nola, bokadilo garaian eta, sano-sano euskaraz hitz egiten zuen jendea, gero, lanean erabat gaztelaniaz aritzen zen. Hala zeuden ohituta, erabateko normaltasunez pasatzen ziren hizkuntza batetik bestera. Alde horretatik, euskaren erabileran, aldaketarik sumatu al duzu urte guzti hauen ondoren? Bai! Jendea jubilatzen joan den heinean euskara askozaz ere gehiago erabiltzen da tailerrean! Bai era informalean, baina batez ere, baita lanean ere. Adibidez, maisu eta enkargatuek mezu elektronikoetan, eskaerak egiterakoan eta abar, euskara gero eta gehiago erabiltzen dute eta nirekiko pentsatu izan dut “ez nikek berehala pentsatuko horrek lanean euskara erabiliko zuenik, idatziz ere!� Jarrera orokorraz ari zara? Bai, bai: ni lehen 8 urteetan IV. Dibisioan aritu nintzen, gero pare bat urtetan Errodajeetan eta handik III. Dibisiora joan nintzen beste pare bat urtez, orain nagoen Biltegi Nagusian hasi arte. Horrek, leku desberdinetan ibiltzeak, jende asko ezagutzeko aukera eman dit eta hasieran aipatu badizut jendea lanean gaztelaniaz aritze hark harridura sortzen zidala, orain alderantzizkoa dut: euskarak zenbat leku hartu duen da, harritzen nauena. Zergatik onartu duzu Euskara Batzordean aritzeko gonbita? Ainarak jakinarazi zizkidan bera uzteko arrazoiak, aurreko Galardin aipatzen zituenak, eta nik horren

garbi dudanez euskarak lanean normaltasun osoz aritzeko ere balio behar duela, erronka pertsonaltzat hartu dut Euskara Batzordean parte hartzea. Nik gainera, Aitor izanda, “Aitorren hizkuntz zaharra�... (barre egiten du). Zer topatu duzu Euskara Batzordean? Oso erraz erantzungo dizut: talde bat, elkar ondo ezagutzen dutenak eta erabilera nola handitu helburuaz lanean. Berealdiko inpresio ona egin zidan eta gainera Joseba Tutorrek Euskara Batzordekideontzat prestatutako Formakuntza saioan parte hartzeko aukera izan nuen hasi eta segituan. Ahalmen handikoa, oso indartsua iruditu zitzaidan Joseba Tutorren saio hori! Eta jendeak nola hartu zuen parte. Nolakoa ikusten duzu euskararen etorkizuna CAFen? Ona. Gazteek erraz asko erabiltzen dute euskara lan-hizkuntza bezala ere. Ikasketak euskaraz egin dituzte. Erabiltzerako garaian naturaltasun osoz hitz egiten dute; ez, nolabait esateko, uneoro euskaraz ari beharraren kontzientziaz edo militantziaz edo. Beste belaunaldi batzuetakoei antzematen nien bezala, denbora guztian euskararen aldeko jarrera hartu beharraren kontzientziaz, beraiek ere gaztelaniaz lasai asko aritu zitezkeenean. Ondo, nik, hori nabarmendu dut, natural bizi dugula orain, euskaraz bizitzea. Oso baikor ikusten zaitut... Elkarrizketa egin behar zenidatela esan zenidatenetik, nik CAFen daramadan denboran euskararen bilakaeraz hausnartzen aritu naiz eta sentsazio hori daukat; erreala da euskaraz gero eta gehiagok hitz egiten dutela. Horrek ez du esan nahi dagoeneko erabat euskaraz lanean aritzea posible denik! Baina horretarakoxe ari zarete zuek hainbeste urtez lan eskergaitz honetan eta horrexegatik arituko naiz ni ere gustura aurrerantzean, orain lehen baino ere gehiago eragin ahal dezadan saiatuz, nire inguruan. 7


28

leh iaketa ! ! !

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

Izen-abizenak: Saila/Departamendua:

1) Langileen jarreretan eragitea eta euren arteko harremanean euskara naturaltasunez erabili ahal izateko bideak zehazten ditugun prozesu batzuk ditugu CAFen. Nola deitzen diegu?

Euskara Batzordea

Talde Naturala

Euskampus

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

Aurreko lehiaketaren irabazleak

1. Draga 2. GarantĂ­a

3. Broca 4. Estructura

5. Vertido 6. Ajuste

27

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

EZTITXU JUAREZ I+G – Beasain

JON GARCIA Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.