2016-urtarrila 29. zenbakia
29
alardi g
eko euskara aldizkaria
2016ko Motibazio Kanpaina: euskaraz munduratuz // Urtero motibazio-mezu desberdinak // Euskara Batzordeen lana // Maipi Lasagabaster
29
s a r re r a
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
Ohikoa dugu Galardiren urteko lehen zenbakia Motibazio Kanpainaren euskarriarekin aurkeztea eta halaxe da oraingoan ere. Aurten adierazi nahi duguna, dotore asko laburbildu digu Maialen Lujanbiok, aldizkariaren azalean argitaratu dugun testuaz. “Euskaraz munduratuz” izenburupeko Kanpainaren nondik norakoak eta orain arteko guztien leloak, aldizkariaren zenbaki honen muin bihurtu ditugu. Bi lantegietako Euskara Batzorde banatako hileroko bileraz gain, horietatik sortutako azpibatzorde jakin batzuk ere baditugu. Eta, adibidez, Motibazio Kanpaina diseinatu eta gauzatzeko, urtero jende desberdinak hartzen du parte lan zehatz horretarako azpibatzordean. Gauza bera gertatzen da esku artean duzun aldizkariaren zenbaki bakoitzarekin ere: aldian adiko jende berriak egiten duela, txandaka. Era horretan, Euskara Batzordekide bakoitzak, hileroko bileraz eta bertan adostutako zereginez gain, noizbehinkako parte hartzea izaten du bestelako jarduera ohiko baina beti desberdinean. Eta horrela, barrutik biziz baizik ez da antzematen, xume-xume baina borondate onenarekin gauzatzen ditugun ekintza bakoitzaren eta horien guztien helburua den euskararen presentzia ziurtatzeko zereginen garrantzia.
Askok kartel bat, aldizkari bat edo talde-argazki bat besterik ikus ez dezaketen lekuan, jende leial askoren lan isila dago, norberaren irudimen, denbora-eskaintze, neke, eta, batez ere, uneoroko pozez. Eta, zorionez, beharbada, are isilagoa den eta ezkutuago geratzen den CAFeko langile askoz gehiagoren inurri-lana. Beste behin ere, 7. orrialdean, elkarrizketatutako Irungo lankidea, adibide.
SAILA
EUSKARA KOORDINATZAILEA
Giza Baliabideak
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Lorena ELENO MARTIN Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Antton SAENZ AZPIAZU Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN
Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
2
Hutsetik abiatzen gara, adibidez, Motibazio Kanpaina berria diseinatzerakoan, eta, azken produktua argitaratzen dugunerako, atzean gelditu dira hasierako ideia-zaparradak, orri zuriko zirriborroak eta partaideen arteko iritzi-trukaketa guztiak. Gazta baten irudiz ekin genion azken honi: gazta borobila (mundua) osatzen, hamaika gazta-zati kokatu genituen, neurri, kolore eta zapore desberdinetakoak irudikatuz. Zati horietako bakoitza, toki jakin bateko trena zen. Ikusi azkenean zertan bukatu duen hasierako zirriborro hark: zuhaitz baten irudian! Sustraiak Euskal Herrian dituela, enbor gero eta sendoagoz lau haizetara zabalduz tokian tokiko beharretarako trenak, bakoitza bere adarrean...
Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)
BEASAIN
IRUN
l ab u r
29
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
Komunikazio euskarri bat gehiago CAFen barne-komunikaziorako orain artean erabiltzen ziren bideei, berri bat gehitu zaie osagarri bezala. Paretetan zintzilikatutako pantailak dira. Lantegietan zeharreko egoitza guztietan, jende gehiena ibiltzen den leku aproposak aukeratu eta 30 bat gunetan kokatu dituzte. Azken orduko era guztietako ohar eta berriak emateko balio dute, baina baita bestelako beharretarako ere, ordea: esku artean izango ditugun trenen proiektuen irudi biziak, esate baterako. Bide batez, euskarak ere presentzia gehiago du orain, edozeinen bistara.
Euskara Batzordearen 2015eko jarduna Urte bukaera, guretzat ere, urtearen hasieran adostutako jardueren balorazioa egiteko garaia izaten da. Irungo Euskara Batzordearena zabalago dakargu 6. orrialdean. Beasaingoa, termometro-neurrira bistaratu genuen oraingoan. Norberak bere balorazioorrian jaso zituenak, honako itxura hartu zuten termometro-neurritan. Bost alderdi baloratu genituen: helburuen betetze-maila, bilera-kopurua, asistentzia, norberak egindako lana eta urtean zehar lan honetan norbera nola sentitu zen.
Euskararen erabilera neurketak 70 60 50 40 30 20 10 0
2008
2009
2010 GAZTELANIAZ EUSKARAZ
2011
2012
Beasaingo lantegian indarrean dugun Euskararen Plan Estrategikoaren baitan, aurtengoa erabileraneurketen urtea dugu. Beste behin ere, aspaldian adostuta dugun metodologiaren laguntzaz, batez ere ahozko erabileraren neurketa egingo dugu. Behaketa bidez jasotzen ditugu datuak. Lantegi guztian zeharreko bazter guztietan ditugun neurtzaileek, hiztunari ezer galdetu gabe, entzun eta elkarrizketaren hizkuntza jasotzen dugu. Eta noski, neurketa egin dugun une jakingo egoera ezagutzeaz gain, batez ere, urtez urteko bilakaera ezagutuko dugu. Irudian, adibidez, aurreko bosturteko baten bilakaera.
3
29
beasain - irun
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
Euskaraz Munduratuz 10 urte bete behar ditu aurki, Beasaingo lantegian Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) izenez adostu genuen egitasmoak. Horri buruz, urteurrenaren aitzakian izango dugu zeresana aldizkariaren hurrengo zenbakian. Bitarte horretan, bi lantegietan (Beasain eta Irun) 2010ean ekin genion euskararen erabilera sustatzeko urteroko Motibazio Kanpainari. Aurten zazpigarren aldiz, beraz, urte osorako lelo edo izenburu jakin baten baitan, mezu motibatzailea zabaltzen saiatzen gara. 2016rako “Euskaraz munduratuz� aukeratu dugu. Labur-labur esanda, zera da adierazi nahi duguna: trenak egiterakoan ere, zenbaterainoko garrantzia duen hizkuntzak; euskarak guri dagokigunez.
Ikusi eta ukitu egin daitezkeen tren horiek ere, badutelako nahitaezkoa den beste osagarri bat: hizkuntza. Gure lana, tokian tokiko bezeroen beharrak asetuko dituzten trenak egitea da, baina ez bakarrik tramankuluak. Tren horiek hitz egin ere, hitz egiten dute idatziz nahiz ahoz: aginte mahaiak gidariari, trenak bidaiariei... Eta ezkutuagoan geratzen diren bitarteko guztiak daude: kontratuak, planoak, produktuaren azalpen teknikoak, eta horrela, nahi adinako testu bilduma. Bada, horiek danak, bezero bakoitzak eskatutako hizkuntzan hornitzen dizkiegu. Baina eta, tokian tokiko hizkuntzaren berezitasuna duten tren horiek guztiek, badute ezaugarri komun bat: euskaraz sortuak dira gero eta gehiago. Garai batean pentsaezina zen hizkuntzan, euskaraz egiten dute lana, zorionez, tren osoaren fabrikazio-prozesu osoko ehundaka pertsonek. Horixe bistarazi nahi dugu 2016an. Trena bezeroaren esku utzi arteko lan arlo desberdin guztietan, euskara bere lekua egiten ari dela. Trena, “euskaran ereina�, Maialen Lujanbiok aurtengo karteleko azalpenean esaten digun bezala.
2016
4
2010
beasain - irun
29
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
2011
2014
2012
2013
2015
5
29
irun
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
Euskara Batzordearen jarduera
Urtero bezala, Euskara Planaren urteko balorazioa egin genuen 2015eko azken Euskara Batzordean. Hauek dira aipatutakoak: Helburuen betetze-maila: 2015erako aurreikusitako ekintzen betetze-maila altua izan da, landu gabe geratu den gai bakarra, “barne-bileretako euskararen erabilera aztertu eta bilerak euskaraz egiteko baliabideak proposatzea� izan da. Gainontzeko ekintza guztiak egin dira, edo martxan daude: - Talde Naturalak: Enpresa Batzordearekin eta 2013-2014an Talde Naturala egindakoekin jarraipeneko saioa egin dugu. - Arduradunekin bilerak egin ditugu Euskara Planerako proposamenak jasotzeko. - Trebakuntza Plan orokorrari segimendua egin diogu. - Kudeaketa, ingurumen eta segurtasun aitortzaagiriak euskaraz ere jarri ditugu. - Hornitzaileekin dugun harremana aztertu dugu eta gurekin euskaraz aritzeko gonbitea egin diegu. - Euskara Batzordean tailerreko ordezkaritza handitu dugu. - Euskara Batzordeak egiten duen lana ezagutarazteko komunikazioa landu dugu. - Euskara-ikasleentzako matrikulazio-kanpaina egin dugu eta ikasten ari direnei hileroko segimendua egin diegu. - Beste enpresetan egiten denaren berri jaso eta esperientziak trukatzeko helburuarekin, ELAYra bisita egin genuen. Bertan ikasitakoak Irunen aplikatzeko aukerak aztertu ditugu.
6
Bilera-kopurua: oso egokia izan dela baloratu dute batzordekideek. Euskara Batzordea hilero elkartu da eta beharren arabera, barne-bilerak egin dira momentuko gaiak lantzeko. Bileretako asistentzia: batzordekideak fin ibili dira 2015ean eta asistentzia eta parte-hartzea oso ona izan da. Balorazio orokorra: tailerrean euskara gehiago ikustarazten saiatu behar dugu, euskararekin aktiboago egon, baina bide onetik goazela uste dugu.
Mikel Astarloza Irunen hizlari Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren bueltan eman izan diogu hasiera hurrengo urteko Motibazio Kanpainari. Normalean hizlari bat gonbitatzen dugu (iaz euskarazko filma) eta aurtengorako Kanpainaren aurkezpena egitearekin batera, Mikel Astarloza txirrindulariaren hitzaldia izan genuen Irungo lantegian, abenduaren 10ean.
e l k a r r i z ke t a
29
u r t a r r i l a | 29. zenbakia
maipi lasagabaster elosegi Irundarra da, Hendaian bizi da, 51 urte ditu eta Irungo lantegian bogien akaberako kalitate sailean ari da lanean gaur egun. 2008an CAFen hasterako, langintza asko eta desberdinetako baldintza kaxkarretan aritutako esperientzia du, ordea, eta horretxegatik esker onekoa azaltzen da CAFek ordura arte oso ohikoa ez zen langintzetan emakumeei ere tokia egin izanagatik. Euskaldun “berria” dela dio bere buruaz. Ez zara betidanik CAFen ari... Ez! Keba! Emakumezkoak sartzeko, CAF lan ona egiten ari zela jakin nuen eta hala, elektrizitatea ikastea pentsatu nuen. Irungo Bidasoa ikastetxean (“Sindikala” esaten diogu guk) egin nituen goi-mailako teknikaria ikasketak, aurrez COU banuela baliatuz. Zertan ibili zinen lehenago? Geologia ikasketak egiten hasi nintzen ni. Hura utzi eta harrez gero baldintza kaxkarretako hainbat lanetan aritu nintzen: ostalaritzan; kristalarekin beirateak eta egiten; belazko itsasontzien oihalak konpontzen... Kabotaje-nabigazioa ere ikasi nuen Trintxerpen. Bi neska geunden... A, bai? Eta zer da hori? (Barre egiten du, gu “lehorrekoak” garela eta, isekaz). Ikasten ari ginela, gizonezkoak beldur ziren horretan “ere” lana kenduko ote genien. Gure aita belaontzietako patroia izana zen... Ni neu Hondarribiko talde batekin Ingalaterrara joana naiz belaontzian, bai... Beno, gatozen CAFera... Elektrizitate ikasketak egin nituenean, CAFen lana egin nahi nuela eta interesa azaldu nuen, ea artean emakumezkoei lan mundura sarbidea emateko jarrera berarekin segitzen zuten. Alegia, tailerreko lanerako emakumeei ere lekua egiten, eta bai, halaxe gertatu zen. 2008az geroztik hemen ari naiz. Hasiera hartan armairu elektrikoak egiten, gero kableatzen ere aritua naiz eta orain, kalitatean. Gustura antzematen zaizu lanean. Beti irribarrez... Bai, bai!! CAFi zor diot emakumearen berdintasunari buruzko sentsibilitatea izana: ni CAFen hartu nindutenean beste bi neska soldatzaile ere sartu ziren. Gerora, kalitate sailean baja bat sortu zela eta niri proposatu zidaten: berealdiko laguntza eman zidaten honetara moldatzeko ere eta hemen ari naiz duela urtebetetik bogien akaberako kalitatean. Oso ondo. Goazen euskararekikoetara. Euskaldun “berriaren” sindromea duzu... Beti ikasten ari naiz eta! Gure familia amaren partetik euskalduna zen baina txikitan ez genuen euskaraz hitz egiten etxean. Eta eskolan ere ez! Euskaraz hitz egitea erabaki nuen eta Irungo AEKn ibili nintzen urte batzuetan. Azkenean, ordea, Maizpide Euskaltegira joan nintzen Lazkaora, 5 hilabeteko barnetegira! Han galdu nuen euskaraz hitz egiteko beldurra! Zuen itsasertzetik gure erreka bazterrera igo behar euskalduntzera... Oso ondo bizi izan nintzen han! Pentsa, gidatzeko baimena ere han nengoen bitartean eskuratu nuen eta badakizu, 24
orduak ikasgelan, otorduetan, parrandetan... dena euskaraz! Beharko aurrera edo atzera egin! Bai, oso-oso oroitzapen onak ditut garai hartaz eta harrez gerorako suposatu zidanaz. Eta CAFen? Nola moldatzen zara euskararekin eguneroko lanean? Nafarroako talde bat badago, beti, erabat euskaraz aritzen direnak. Haiekin aritzen naiz ni gustura euskaraz. Nafarrak, oiartzuarrak... Bai Irundik kanpokoak, orokorrean. Irunen oso gutxi egiten da euskaraz. Baina alde horretatik, hemen, CAFen gutxienez badugu euskaraz bizi ahal izateko borondatea, idatzietan eta... Arautua esan nahi dut... Aurpegia zimurtu zaizu. Adierazi hutsuneak! Niri pena ematen dit, euskaldunak gaztelaniaz aditzeak! Kanpoan, baina baita CAFen ere. Euskalduna izan eta gaztelaniaz egiten duenari ez natzaio ni joango euskaraz! Eta alderantzizko bidean, jende euskaldunak ez du pazientziarik gurekin euskaraz aritzeko... Zuk eta zu bezalako askoren ahalegina zalantzan jartzen dizute... Ez! Ni oso harro nago euskaraz hitz egiteko egindako ahaleginaz! Laneko gauzaz eta, ni ere aritzen naiz gaztelaniaz, oraindik euskaraz baino errazago moldatzen naizelako, eta euskaldun asko dira euskararen beharraz ni adina kontzientziatuak. Eta? Zuri egindako elkarrizketa honetaz gain, zer gehiago egin dezakegu guztion artean kontzientzia hori zabaltzen jarraitzeko? Ez da CAF barruko kontua. Gizartearen kontua da... Ni banaiz euskaraz aritzeko gai, baina nirekin eta hemen bertan CAFen euskara ikasten ari direnekin (eta baita beraien artean ere) hitz egiteko, euskaraz dakitenak euskara erabiltzera bultzatu beharrean gaude... Adibidez, orain, zurekin honetaz hitz egiten arituta, ba, gehiago motibatuta sentitzen naiz. Eskertzen delako gure ahalegina aintzakotzat hartzea! Orain artean bezala segitu zuek!
7
29
leh iaketa ! ! !
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
Izen-abizenak: Saila/Departamendua:
1) EUSKARAZ MUNDURATUZ izenburuz testu bat du aurtengo Motibazio Kanpainak. Zeinek idatzia da?
Danele Sarriugarte
Kattalin Miner
Maialen Lujanbio
2) 2016ko jarduera-planetan gauzatzeko, bi lantegietarako adostu ditugun zeregin batzuk dira ondokoak:
Hizkuntza Politika Orokorraren (HPO) baitako informazioa elkarbanatzeko, lantegietako arduradunekin elkartzea Langileen euskararekiko sentsibilizazioa lantzeko Talde Natural prozesuekin jarraitzea Euskararen Bikain ziurtagirira berriz aurkezteko barne-ebaluazioa egitea Beasaingo lantegian Euskararekikoak langileei komunikatzeko tresna den Galardi aldizkaria argitaratzea urtean hiru aldiz Euskaraz ere eman daitezkeen Prestakuntza-ikastaroak ugaritu daitezen ahaleginean jarraitzea Beasainen HPO adostu eta martxan jarri zeneko 10. urteurrena ospatzea Zer gehiago egin daiteke zure ustez? Idatzi zerbait: ........................................................................................................................................ ........................................................................................................................................
Aurreko lehiaketaren irabazleak
........................................................................................................................................
28
Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:
EKHI ALBIZU Biltegia – Beasain
ASIER TUMAS Irun