2016-maiatza 30. zenbakia
30
alardi g
eko euskara aldizkaria
10 urte euskararen Hizkuntza Politika Orokorrak // CAF-Elhuyar sariak // Irungo arduradunekin saioak // Ginkgo Biloba
www.felipedavila.com
30
s a r re r a
m a i a t z a | 30. zenbakia
CAFen euskarak izan zuen ordura bitarteko ibilbidea azalduz eta aurrerantzean genituen erronken berri emanez ekin genion 2006an, esku artean duzun Galardi aldizkariaren 1. zenbakiari. Zera genion orduan, aldizkariaren sarreran: “... Asko egin da CAFen euskararen normalizazio bidean, baina tokian tokikoek baizik ez dute horren berri...”. “Aurrerantzean egingo dena Beasaingo lantegia bere osotasunean hartuz izango da, Irungoan ari garen bezalaxe...”. 10 urte Galardik. 10 urte, Hizkuntza Politika Orokorra izenez adostu genuen egitasmoa martxan jarri genuela: kanpoko aholkularitzaz gain (Elhuyar) CAFekoa bertakoa zen Euskara Arduraduna izendatu zuen enpresak, enpresa osoko sail edo departamentuetan tokian tokiko Euskara Koordinatzaileak hautatu zituzten eta zuzendaritzak bere ordezkaritza bermatuz, Euskara Batzorde berria sortu genuen. Uztailaren 7an elkartu ginen lehenengo aldiz, guztiok.
ordezkatuz inguratu zaizkigunekin. Guztiok zerbaitek batzen bagaitu zera dugula: euskararen erabilera handitzean akuilu lana egitea. Baina, guk egiten dugun ahalegina, gurea bezain agerian egiten ez den lantegiko langile bakoitzaren lanak biderkatzen du egunero-egunero. Eta horregatik iritsi gara lehen hamarkada betetzera. Eta horregatik iritsiko dira beste batzuk, 100. urtea ospatzera. 10 urte hauetan Euskara Batzordean lanean aritu/ari garen guztion izenean, eskerrik asko lankide guzti-guztioi. Zuei euskaraz bizitzen laguntzeko eskatzen badizuegu, guk geure buruei euskara exijitzeko pronto jarraitzen dugulako da.
Harrez gero gehitu zitzaizkion Euskara Batzordeari lantegiko Enpresa Batzordea osatzen duten lau sindikatuetatik ordezkari bana. Eta horretan gabiltza. 4 urterako Plan Estrategikoak aurreikusiz, berau urtekako Euskara Planetara egokituz. Egindakoa neurtuz, ebaluatuz... Dagoeneko 10 urte daramatzaten emakumezkogizonezko askorekin eta garaian garaian utzi dutenak
SAILA
EUSKARA KOORDINATZAILEA
Giza Baliabideak
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Adrian MERINO ESTRELLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Antton SAENZ AZPIAZU Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN
Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
2
Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)
BEASAIN
IRUN
l ab u r
30
m a i a t z a | 30. zenbakia
CAF-Elhuyar sariak zuenetik CAFen Beasaingo lantegian ari da lanean, ikerketa departamentuko software taldean. Hauek izan dira aurtengo sarituak: - Dibulgazio-artikulu orokorraren saria: Xabier Artaetxebarria Artieda (Donostia, 1982), «Zergatik gara onak?» izeneko lanarengatik. - Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria: Antton Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1987), «Non hegoa, han zangoa: saguzar belarrihandi alpetarraren arrastoari jarraika» artikuluarengatik.
Maiatzaren 11an banatu ziren 2015ari zegozkion CAF-Elhuyar sariak, Donostiako Tabakalera eraikin zaharberrituan. “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” izenburupean egin zuten deialdia, eta sarietan, kultura zientifikoa sustatzeko lanak eta proiektuak nabarmendu direla azpimarratu dute antolatzaileek. Gure aldetik nabarmentzekoa da, sarituetako bat CAFeko langilea den Xabier Artaetxebarria izan dela. Gainera, Xabier saritua izana da aurrez ere, 2008an eta 2009an, hain zuzen ere, artean CAFeko langilea ez zela. Nafarroako Unibertsitatean Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi ondoren, Iruñeko CIMA ikerketa zentroan egin zuen doktoretza-tesia, ordenagailu bidezko irudien azterketa gaitzat hartuta. Utrecht eta Iowako unibertsitateetan egonaldiak egin zituen tesiarekin aritu zen bitartean. Doktoretza amaitu
- Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen saria: Edu Lartzaguren Urdangarin (Eibar, 1969), Berrian argitaratutako artikulu honengatik: «Behi eta berriz». - Zientzia gizartean sorkuntza-beka saria: Enrique Hurtado Mendieta (Sodupe, 1973), “Txalaparta digitala eta interaktiboa” proiektuarengatik. - Horiez gain, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Merezimendu Saria ere ematen du. Aurten, Kepa Altonaga Sustatxa zoologo eta dibulgatzaileak jaso du, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lana eskertuz. Sari-banaketa ekitaldian, CAFen izenean, Adrian Merino, CAFeko Giza Baliabideetako Lan Harremanetarako arduraduna eta Beasaingo lantegian Euskara Batzordean zuzendaritzako ordezkaria dena izan zen.
Igartza Bekaren liburu berria Joan zen martxoaren 17an aurkeztu zuten Igartza literatur sorkuntzarako beka-sariaren bidez argitaratu den azken liburua. Beasaingo udalak antolatu, CAFek babestu eta Elkarrek argitaratuta, irakurgai da Unai Villena elgoibartarraren “Hauts haietatik” nobela.
3
30
beasain - irun
m a i a t z a | 30. zenbakia
10 urte euskararen Hizkuntza Politika Orokorrak 2006 urtean zehar urrats instituzional garrantzitsua eman zuen CAF lantegiak. Ordura arte pilatutako esperientzian oinarrituta, hizkuntza-politika propioa onartu zuen CAFeko Zuzendaritzak, Beasaingo eta Irungo lantokietarako. Zer da HPOa? CAFeko hizkuntzen erabilera zehazteko eta arautzeko neurri edo irizpide-multzoa da. CAFeko HPO euskararen normalizazioa lortzeko planteamendu orokor baten barruan txertatzen da, jasotzen dituen helburu eta irizpideak betetzeko prozesu baten baitan. Zertarako da HPO? Langileak euskararekiko motibatzeko, sentsibilizatzeko eta erabilera handitzeko. Langile bakoitzak dituen hizkuntza-aukerak zabaltzeko giro eta baldintza egokiak sortzeko. Euskara naturaltasunez eta erraz erabiltzeko aukera errealak sortzeko. Euskara benetan ondarea delako eta zaintzea lantegiko langile guztien esku dagoelako eta euskararen erabilera sustatu behar delako. Euskarak enpresan dagokion bultzada eta babesa izateko.
Noren ardura da HPO betetzea? HPO garatzearen ardura, bereziki, Euskara Arduradunarena edo Euskara Batzordearena da, baina, baita CAF osatzen dugun guztiona ere. Baina, aldi berean, HPO betetzeko erantzukizuna dibisio edo departamenduetako buruek eta enpresako zuzendaritzak daukate. Honakoa da HPOrekin batera Beasaingo eta Irungo Euskara Planetarako adostu zen egitura. Gaur egun, 10 urte beranduago, egitura berarekin jarraitzen dugu CAFen: 1. CAFeko Euskara Batzordea CAFeko Euskara Arduradunak, sail guztietako Euskara Koordinatzaileek, Zuzendaritzako ordezkariak eta sindikatuetako ordezkariek osatzen dute. Hilero elkartzen da eta Planaren motorra da. 2. Talde Naturalak edo Bostekoak egiten jarraitzen dugu urtez urte sailez sail, euskararen aldeko jarrera kontzienteak eta positiboak bultzatzeko eta erabilera handitzeko helburuarekin. 3. Euskara-ikasleak izaten jarraitzen dugu, norberak aukeratutako Euskaltegietan.
Nola osatu zen HPO? Euskara Batzordeak eta bertatik sortutako azpibatzordeetan landu zen Hizkuntza Politika Orokorraren lehen zirriborroa, hausnarketa prozesu baten baitan. Ondoren, Hizkuntza Politika Orokorra CAFeko arduradun guztiei aurkeztu zitzaien tokian tokiko sei aurkezpen-bileretan: euren iritziak jaso ziren eta, aldi berean arduradunek euren sailetan HPOren berri emateko eta betetzen laguntzeko konpromisoa eskatu zitzaien.
4
4. Azpibatzordeak, helburu jakinak garatzeko taldeak. Hala nola, urteroko Motibazioa Kanpaina lantzeko azpibatzordea, Hizkuntza Politika Orokorraren jarraipen sistematikoa egitekoa, Galardi aldizkaria egitekoa, Hizkuntza-eskakizunen azpibatzordea eta baita euskararen erabilera Neurketa-lantaldea ere. Beharraren eta urteko lan-jardueraren arabera elkartzen dira. Zer lortu da 10 urte hauetan? Azken urte hauetan zenbait oinarri sendo jarri dira euskararen arloan eta hona hemen aipagarrienak: - Beasaingo eta Irungo Euskara Planak sendotu eta
beasain - irun
finkatu dira, urtez urte egiten diren ekintza eta jardueren bidez. - Euskara Planek lantegiko beste arloek bezala, euren plangintza eta gogoeta estrategikoa propioa dute, arduradun eta epe zehatzekin. - Euskara Plana martxan egoteko eta jarraipena egiteko egitura egokia da Beasaingoa eta Irungoa. Euskara Arduradunaren lanpostua sortu da eta bera da CAFeko Euskara Planaren gidaria, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin batera. - Euskara Batzordearen eta Zuzendaritzaren arteko harremana estua da. - Langile eta arduradunak kontziente dira CAFen euskaraz lan egin daitekeela eta lantegiak horren aldeko apustua egiten duela. - Enpresa-mailako motibazio-kanal garrantzitsua sortu da: Galardi euskarazko aldizkaria. - Langile guztiengana iristeko Motibazio Kanpaina indartsu eta arrakastatsuak garatu dira, urtez urte. - Talde-lana indartu da eta sarea osatu da. Departamendu askotan daude hainbat lagun Euskara Batzordearen inguruan lanean eta laguntza eta kolaborazioa eskatzen zaienean emaitza ona da. Jendea laguntzeko prest dago. - 320 langilek hartu dute parte Beasaingo eta Irungo
30
m a i a t z a | 30. zenbakia
Talde Naturaletan eta parte hartu dutenen jarreretan eragina nabaria da. - CAF-Beasain eta CAF-Irungo Euskara Planen lotura estutzen ari da. - Bikain ziurtagiriak lortu dira: Beasainen oinarrizkoa eta Irunen zilarrezkoa.
www.felipedavila.com
10. urteurrenaren aitzakian dagoeneko egiten ari garen hausnarketaren bidez, zertan hobetu behar dugun antzemango dugu eta jakinaraziko dugu Galardiren hurrengo zenbakian. Orain, ospatzea tokatzen zaigu, eta adibidez, zuhaitz bat
landatu dugu, besteak beste. Ikusi aldizkari honetan bertan, elkarrizketa. Harren inguruan elkartu ere bai, 10 urte hauetan zehar Beasaingo Euskara Batzordean noizbait lanean aritutako hainbat eta hainbat lagun. 5
30
irun
m a i a t z a | 30. zenbakia
Arduradunekin saioak gain, “faktore gehiago ere badirela kontuan hartu beharrekoak”. 2015ean Euskara Planean Irunen egindakoaren balantzearekin eta aurrera begirako hausnarketa eginez bukatu genituen saioak. Aipatu zirenak, besteak beste: “belaunaldi aldaketak eragin handia izango duela euskararen berreskurapenean, euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duen lankide asko dagoela Irunen eta horiekin lanketa egin beharko genukeela, lankideei euskara erabiltzeko baliabideak eskaintzen jarraitzea beharrezkoa dela…”. Urtero bezala, aurten ere, Irungo arduradunekin bi saio egin ditugu urte hasieran, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Badira urte batzuk Irunen dinamika horrekin hasi ginela eta aurtengoan, Patxi Saez soziolinguistak “Elefantea ikusi” artikuluan egindako hausnarketa konpartitu nahiz izan dugu Irungo arduradunekin.
Guztira 36 lagunek hartu dute parte aurtengoan eta saioen balorazioa oso ona izan da. Izan ere, oso garrantzitsua da arduradunek Euskara Planaren berri izatea eta planean inplikatzea, pertsona askorekin dutelako harremana, lankide, bezero, hornitzaile… Zentzu horretan, langileen erreferenteak dira, eta ondorioz, euren jarrerak eragin biderkatzailea du.
Horrela, euskarak azken 50 urteetan izan duen loraldiaz hitz egiten hasi genituen saioak. Euskara batuaren sorrera, euskarazko irakaskuntza, euskararen kulturgintzaren loraldia, hedabideak, euskalduntzea eta interneten euskararen hedapena izan genituen hizpide, besteak beste.
Euskara Batzordearen prestakuntza
Baina, euskarak azken 50 urteotan pauso asko eta handiak eman baditu ere, oraindik hutsune ugari dituela aipatu genuen. Euskara, gaur egun, ia milioi bat hiztun izatera iritsi da. Sekula baino hiztun gehiago ditu, baina erabilera trabatu egin da. Azken kale-neurketaren arabera, euskararen erabilera %13,3koa da. Azken hamar urteetan geldiune bat izan du erabilerak. Patxi Saezek bere hausnarketan dioenaren arabera, “gaur egun euskararen historiako gazteriarik prestatuena eta euskaldunena iristen ari da Euskal Herriko lantokietara eta, tamalez, eskolak euskaldundu duena lan munduak erdaldundu egiten du. Gazte euskaldun horiek erabat erdaraz funtzionatzen duen lan-munduarekin egiten dute topo eta egokitu egiten dira erdal mundu horretan aurrera egiteko, ordura arte euskaraz egindako ibilbide guztia alde batera utzita”. Parte-hartzaileak, oro har, ados agertu ziren hausnarketa horrekin, baina aipatu zuten, lan munduaz 6
barne-
Aurrez Beasaingo Euskara Batzordearekin egindakoaren antzera, oraingoan Irunen izan genuen Joseba Tutor, CAFeko Prestakuntza Arduraduna. Bi orduko saioan, “Talde baten barruan konfiantza nola indartu” landu genuen. Taldearen baitan elkarrekin egiten dugun ahaleginari etekinik handiena eragiteko ezagutzak jaso genituen Josebaren eskutik. Gutako bakoitzaren esperientziatik abiatuta, ondoko gidoiari segituz aritu ginen, apirilaren 27an Irungo lantegian: - Norberaren ezagutza abiapuntu bezala. - Norberaren hobekuntza taldearen onurarako. - Norberaren jokabidearen garrantzia eta bere eragina taldearengan. - Konfiantza nola sustatu eta areagotu. - Elkarren arteko komunikazioa nola pertsonalizatu. - Enpatiaren garrantzia erlazioak indartzeko.
e l k a r r i z ke t a
30
m a i a t z a | 30. zenbakia
ginkgo biloba Oraingoan fikziozko elkarrizketa batekin gatozkizue. Beasaingo lantegian landatu dugun ginkgo biloba zuhaitza hautatu dugu ohiko elkarrizketa gunerako. Aurrerantzean gure lantegian betirako gure lanaren lekukotzat “oinordeko” izango dugula ziur, bere berri eta euskararekiko zer nolako lotura egin diezaiokegun azaldu nahi dizuegu. Egiguzu aurkezpen labur bat... Jatorriz txinatarra naiz. Oso aspaldikoa eta biziraupen luzekoa gainera! Bai, 2.500 urte iraun duenik ere ba omen da zuen artean! Eta, duela 270 milioi urte (Permikoan) sortu eta Kretazikoan (65 milioi ute) desagertzen hasi ziren zuhaitz familia batetik biziraundako bakarra izan behar dugu, bai. Aspaldikoak zaretela, hostoaren zain-egituran antzematen omen zaizue, adibidez... Ez delako sarekara, paraleloa baizik, espezializatu gabea. Ez ditu maila desberdinetako zainak, denak parekoak baizik, eta paraleloak, zuen trenbideetako errailak bezalaxe. Gainontzean ere ikusgarria zara: adarren egitura, adibidez... Adakera angeluar luzea dugu, adarrak ordena berezirik gabeak eta sustrai oso sakonak; haizeteen eta elurteen beldurrik ez dugu! Eta udazkenean jende asko inguratuko zait, zuhaitz gutxik bezalako urre kolore dotorez jantziko naiz eta. Fruitua ere ematen duzue. Orokorrean, fruituak urrian izango dituzue. Gure haziak Asiako zenbait eskualdeetan jaten dira, bereziki ospakizunetan. Baina ez dizuet gomendatzen, gehiegizko kontsumoa toxikoa zaizue eta! Beste gauza bat da, adituen eskuetan: farmazia munduan, gure flabonoideak dementziarako zenbait botikatan erabiltzen dira, adibidez. Baina batez ere, ia mundu osoan, apaingarri landatzen gaituzue. Hori da. Guk ere, lantegian zeharreko ehunka zuhaitzen artean bizitzera ekarri zaitugu. Baina ba al dakizu zergatik aukeratu zaitugun zu? Ba, zehazki ez: zuen hizkuntzaren aitzakian izan dela, bai... Hori da! Euskarak, Ginkgoa bezalaxe desagertzearen arriskuari aurre egin eta inoiz lekurik izan ez zuen bazterrak hartu ditu, gurean trenak fabrikatzeko, adibidez... Zuenak ere badu meriturik: euskarak ere “haizete” eta “elurte” askori egin beharko zion aurre, gu zuhaitz mota askok elkarrekin aise bizi gaitezkeen bitartean, zuen hizkuntzari beste batzuen artean lehia bizian iraunarazten diozuelako. Apaingarritzat landatu zaitugu, baina Euskara Batzordekideon artean aukeratu zintugunean, euskarak eta zuk biziraupenarekiko ahaleginean dituzuen bat-etortzeak eman zigun atentzioa. Egia da Hiroshimako bonba atomikoak ere ez gintuela desegin: gu landatuta geunden tenpluaren eraikina suntsitu eta ginkgoak han jarraitzen du oraindik bizirik,
berreraiki zuten tenpluan, esperantzaren ikur. Sustrai sendoak behar dira horretarako, zuhaitza ala hizkuntza izan! Izenak ere badu bitxikeriarik: “biloba” hori euskarak ere badu... Gurean bi, latineko “bis” (bikoitza esan nahi du) eta loba (lobuluak) hitzetatik dator. Hostoak abaniko itxura duelako, erdian ebakera batez; horregatik “bi lobuludun.” Gurean euskara sortu zuten haien biloben biloben... bilobak gara. Eta euskara, gure biloben biloben bilobei uztea dagokigu. Eta polita iruditu zaigu gure atzetik etorriko direnentzat zu izatea hemen lekuko. Ba, orain harro nago ni zuen artera ekarri izanaz! Oso dira parekoak, orduan, gu zuhaitzaren eta zuek euskaldunon antzinatasuna eta etorkizunerako prestutasuna. Orain ulertzen dut zergatik landatu nauzuen horrelako mimoz, zergatik nirekin egin duzuen talde-argazkia... Zuen hizkuntzaren ikurtzat izan nahi nauzue CAFen eta erantzukizun hori nire gain hartzen dut! Euskarak urte asko daramatza CAFen dagokion lekua egiten. Gure 10 urteak, epe sinboliko bat baizik ez da, baina gu baino lehenago hasi zirenen eta gure ondoren jarraituko dutenen arteko zubi garenok, aurrekoei eskerrak emanez eta ondorengoen akuilu, zuhaitz bat landatuz ospatu nahi izan dugu... Eta ni hemen izango naiz zuen lanaren babes eta bultzatzaile: ez ahaztu ni neu ere orain oparo, orain exkaxago izango nauzuela urte sasoiaren arabera. Zuei ere, unean uneko “soiltze” batzuk ez diezazuela etsipenean erortzeko biderik eman: euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisiorako zainak errotzen ari zarete. Nirekin argazki asko egitekoak zarete zuek eta zuen bilobak! 7
30
leh iaketa ! ! !
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
Izen-abizenak: Saila/Departamendua:
1) Zer laburbiltzen dute CAFekoontzat HPO hizkiek? Harrera Protokolo Oinarrizkoa
Hizkuntza Politika Orokorra
Hornitzaileen Planoen Oniritzia
2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.
Aurreko lehiaketaren irabazleak
1. Carril 2. Horno
3. Onda 4. SecretarĂa
5. Carraca 6. Utillaje
29
Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:
ASIER ALUSTIZA Bulego Teknikoa - Beasain
RUBEN ELIZETXEA Irun