galardi
2016ko IRAILA
eko euskara aldizkaria
TRENGINTZA HIZTEGIA
Talde Naturalak 03. Irungo euskara ikasleak 06. Kattalin Miner 07.
SARRERA
IRAILA
Aldizkariaren diseinu berriarekin datorkigu 31. zenbakia. Tokatzen zen aldaketa. Hasieran kosta egiten da itxura berria duena, gure betiko Galardi dela antzematea, egia esan. Baina duela 10 urte lehenengo zenbakiari emandako diseinua 10. zenbakian aldatu eta gaur arte mantendu dugunari ere ailegatu zaio soineko berria janzteko garaia. Edukia, ordea, mantendu egiten dugu: Beasaingo eta Irungo lantegietan CAF-ek euskarari eman nahi dion lekua ziurtatzeko eguneroko ahaleginaren berri ematea da, batez ere, aldizkariaren betebeharra. Baina askotan aipatu dugun bezala, etxetik kanpoko harremana ere badugu zeregin horretan eta ohi bezala, oraingoan ere lantegietako paretetatik kanpo dugun presentzia hizpide dugu. Adibidez, Trengintza Hiztegia, mundu guztiarentzat erabilgarria da dagoeneko: Interneten trenhiztegia. eus helbidean sartzea beste lanik ez da. Horretaz ari gara erdiko orrialdeetan. Baina, Goierriko lantegien INGUDEA Euskara Batzordea ere notizia dugu; eta literatur sorkuntzara idazle gazteak bultzatzeko Igartza Beka ere bai: aurtengo irabazlea Ekaitz Goienetxea izan dela jakinaraziz eta Kattalin Miner
SAILA Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Proiektuak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
iazko irabazleari elkarrizketa eginez. Gainontzean, Beasaingo langileen artean euskararen ahozko erabilera zenbatekoa den, bi lantegietan zein departamenduetako langileekin osatu ditugun Talde Naturalak eta, Irungo lantegiko euskara-ikasketen berri dakargu, ikasle baten lekukotza zuzenez eta ikasturte berrirako gonbitaz. Horiek oraingoan. Dagoeneko lantzen ari garenaren berri, urtarrilean beharko du, ordurako pronto izango dugun 2017rako Motibazio Kanpainaz eta. Zenbaki berria argitaratzen dugunerako, hurrengorako edukiak sorraraziko dizkiguten lanetan aritzen baikara, behar duen bezala. Baina orain, 31. hau irakurtzea tokatzen da. Soineko berria ez ezik, aldizkariaren edukia eragin diguten jardunak gustukoak izango dituzulakoan.
EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Adrian MERINO ESTRELLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA IĂąigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Antton SAENZ AZPIAZU Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Olatz ALEGRIA AZURMENDI Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
BEASAIN
IRUN
/ 02 /
LABUR
IRAILA
INGUDEA Euskara Batzordeak marrazki lehiaketa Goierriko hainbat lantegiren Euskara Batzordea den INGUDEAk, txandaka enpresaz enpresa bilerak eginez jarraitzen du bere zereginetan. Euskararen inguruan zer egiten dugun elkarren berri izan eta batak bestearengandik ikasiz. Ekainean CAFen elkartu ginen CAF, EDERFIL-BECKER, EREDU, ESTANDA, EZARRI, HERTELL, IRIZAR eta ORKLIko ordezkariok. Bertan, ohiko hizpideez gain, urte bukaerarako marrazki lehiaketa bat antolatzea erabaki genuen: “Goierriko enpresetan zer egiten den ba al dakizu?” izenburupean, INGUDEA osatzen dugun enpresetako langileen seme-alabei zuzendua dago. Xehetasun guztiak Beasaingo lantegiko Euskara ohar-tauletan ditugu dagoeneko.
Igartza Beka Ekaitz Goienetxearentzat Irailaren 14an eman zen ezagutzera XIX. edizioaren irabazlea. Ekaitz Goienetxea bermeotarrak “Karramarroa trostan” izenez aurkeztu duen nobela proiektua saritu du aurtengo epaimahaiak. Ekaitzen liburua 2018an argitaratuko da eta iaz irabazle izan zen Kattalin Minerrena (ikusi elkarrizketa 7. orrialdean), berriz, datorren udaberrian.
Talde Naturalak Dagoeneko Irungoa (Produkzio Ingeniaritza) eta Beasaingo lehenengoa (Ingeniaritza/Teknologia) burutu ditugu. Elhuyarrek bideratzen ditu “Eman BostEkoa” izenez. Prozesuaren helburua hizkuntzarekiko jarrera kontzienteak bultzatzea, harremanak euskalduntzea eta funtzionamendurako irizpideak zehaztea izaten da.
Euskararen ahozko erabilera neurketa Beasaingo lantegiko euskararen ahozko erabileraren neurketa egin dugu aurten. Tokian tokiko hainbat Euskara Batzordekide eta bestelako lankideen laguntzaz. Datuen arabera, batez beste euskara % 43an darabilgu.
Arg: GOIERRIKO HITZA
/ 03 /
Guztira
IV. Dibisioa
Errodajeak
III. Dibisioa
Ing./Tekn.
Biltegi Nag.
Bulego Nag.
2016 URTEKO AHOZKO ELKARRIZKETEN NEURKETA
BEASAIN- IRUN
IRAILA
TRENGINTZA HIZTEGIA CAFek, Bizkaiko Garraio Partzuergoak, Euskotrenek, Euskal Trenbide Sareak eta Metro Bilbaok osatu dute hiztegia. CAFek, adibidez, 2014an ekoiztu zuen bere Hiztegi Terminologikoaren ekarpena eskaini du. Gainontzeko erakunde bakoitzak beretik jarri duena gehitu, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituek garatu dute proiektua. Trengintza hiztegi espezializatua da, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Eta interfazea bera ere lau hizkuntza horietan kontsultatu daiteke. Hiztegiak trenaren sektoreko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten dago edozeinen eskura, http://trenhiztegia.eus helbidean.
Gure lanean erabiltzen ditugun terminoak lau hizkuntzatan jaso, eta gizartearen esku jarri ditugu. Trengintzako sektorerako erabilgarri izateaz gain, hiztegi hau gizarte osoaren esku jarri denez, beste sektore batzuetan ere baliatu ahal izango dute (itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza‌). Elhuyarreko adituen hitzetan “Hiztegi hau euskararen normalizazioan ere lagungarri izatea da helburu, eta, horretarako, trenaren sektoreko terminologia finkatua duten beste hizkuntza batzuen pare jarri dute euskara.â€?
/ 04 /
BEASAIN- IRUN
IRAILA
eta CAFentzat aurrez egindako hiztegi elebidun bat eta proiektuan parte hartu duten erakundeen dokumentazioan erabilitako terminoak hartu dituztela oinarritzat bilketa-lanerako: “Lehen urrats horretan, ezinbestekoak izan dira Elhuyarren hizkuntzateknologiak, lana ahalik eta gehiena automatizatzeko”, esan zuten eta azkenik, nabarmendu zuten “prozesu osoan zehar erakunde guztietako adituek eskuhartze zuzena” izan dutela. Gogorarazi zuten, proiektu hau ez dela hemen bukatzen, eta garrantzitsua dela aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzea, normalizazioa eta terminologiaren bateratzea helburutzat harturik. CAFEKO HIZTEGI TERMINOLOGIKOA
Bide batez, zera azaldu zuten: “Trengintzaren sektorean, etengabe sortzen dira termino berriak, hizkuntza batean baino gehiagotan. Gainera, erakunde bakoitzak bere aldetik egiten du lan hori. Termino horiek guztiak jaso eta bateratzeko beharra ikusita, alor horretako aipatutako 5 erakundeek bat egin dute.” Erabilera-hiztegi
bat
dela
Trengintza
Hiztegia
Trengintza Hiztegia uztailaren 21ean aurkeztu genuen, Bilbon, Bizkaia Plaza eraikinean. Proiektuan parte hartu duten erakunde guztietako ordezkariak elkartu ziren ekitaldian. Erakunde publikoen izenean, Antonio Aiz Salazar Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordea izan zen prentsaurrekoan; CAFen izenean, Gorka Acebal Trueba, Giza Baliabideetako burua; eta Elhuyarretik, Leire Cancio Orueta, zuzendari nagusia, eta Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego, hiztegiaren zuzendari teknikoa.
/ 05 /
IRUN
IRAILA
Josean Arrieta Ugarte: euskara hobetzen
Berak oso garbi zeukan eta orain ere halaxe esan digu, ez zaizkiola axola azterketak, mailak... Baina aldi berean aitortzen du, harro dagoela: “nik antzematen dut euskaraz aritzeko gaitasuna asko hobetu dudala, baina gainera, jabetu nintzen azterketan, gustura geratu nintzela egin nuen idazlanarekin!” Ba, berak bere buruari muga-rik jartzen ez dionez, ikasturte honetan ere jarraitzeko izena eman du dagoeneko eta antzematen bazaio ere bere asmoa ez dela “agiriak” izatea, are eta nabarmenagoa da gogobetetzen duen euskararekiko zaletasuna barrenbarrenetik datorkiola eta hurrengo “maila” EGA dela aipatu diogunean, oso garbi dauka: “Nik ez dut EGA behar, baina euskaraz aritzeko, EGA merezi duenaren gaitasuna izateak bai, horrek betetzen nau.”
2016-2017 ikasturtea martxan Irungo lantegian 23 urte daramatza arotz lanetan. Hondarribiarra da, 43 urte ditu, euskaldun zaharra, baina bazuen kezka bat aspalditik: “euskaraz hobeto hitz egin nahi nuen”. Ikasketak gaztelaniaz egin zituen bere garaian eta arotza ikasketak egiten ari zenean, euskara ikasgai zuela jabetu zen hainbat ezagutzatan mailarik ez zuela. Ahazten ez omen zaion bitxikeria hau kontatu digu: “Bidasoa institutuan euskara irakaslea hitz mugatua eta hitz mugagabea, muga gora eta muga behera ari zen, eta niretzat, “muga”, Bidasoakoa zen!! Beste esanahirik ez zuen ordura arte niretzat, hitz hark.” Aspaldiko kontuak dira horiek eta gerora bere kabuz euskaraz gero eta hobeto moldatzen bazihoan ere, duela 3 urte, lantegiak eskaintzen zion aukeraz baliatuz, AEK-koekin euskara hobetzeko ikastaroan izena eman eta azken ikasturtean, irakasleek eta lantegiko ikaskideek animatuta, zegokion mailako azterketara aurkeztu eta gainditu egin du: B2 maila, hain zuzen ere.
/ 06 /
Dagoeneko euskara ikasteko edo hobetzeko aurrez aurreko klaseetan dira Irungo lantegian. Lanorduetatik kanpo, urritik maiatzera bitartean, 3 talde osatu ditugu, ikasle bakoitzaren euskaramailari ahalik eta erosoen egokituz. Urtero bezala, euskara ikastaroen berri emanez langile guztiengana iristeko ahalegina egin dugu aurten ere Euskara Batzordetik: egun baten jantokiko erretiluan ikasturte berriari ekiteko garaia zela jakinaraziz, kartela emanez, adibidez. Eta baita ere, AEK-koen eskutik lantegian bertan aurrez aurreko azalpenen bidez, irailaren 29an.
ELKARRIZKETA
IRAILA
KATTALIN MINER PEREZ Hernaniarra da, 28 urte ditu eta gehienontzat, hainbat egunkari, aldizkari eta bestelakoetan idazle delako da ezagun. Idazle gazteen literatur sorkuntza sustatzeko CAFek babesten duen Igartza Sariaren irabazleetako bat izatearen aitzakian ekarri dugu gurera. Iaz irabazitako bekaren baitan, datorren urteko udaberrian argitaratuko du “Kafe beteak� izenburupean Igartza Beka lehiaketara aurkeztu zuen nobela. Guk ordura arte itxoiteko betarik gabe egin nahi izan dugu primiziaren jabe eta zinez eskertzen diogu guganako izan duen jarrera.
Orain dela urtebete jaso zenuen Igartza Saria, urtea pasata nola sentitzen zara? Urte bat uste baina azkarrago pasatzen da, hori lehen inpresioa. Baina pozik nago urte horrek bere fruituak eman dituelako, eta iazko erronka, hau da, eleberri bat urte betean idaztearena, bete ahal izan dudalako. Nola sentitu zara idazten? Zein izan da zure idazketa prozesua? Uste baino erosoago sentitu naiz idazten. Ez nuen inoiz halako ariketarik egin, eta gustatu zait ezerezetik istorio bat sortzearen ariketa. Egia da, ni neu nahiko kolpeka idaztekoa naizela, egunerokotasunean disziplina handirik gabea, beraz, urtarrilean bota nuen eleberriaren hezurdura handiena, ekainean sartu nituen zuzenketa batzuk, eta abuztuan eman diot amaiera. Baina estuasunak estuasun, gustura aritu naiz idazketan. Hala ere, orain artean ere asko idatzitakoa zara, iritzi zutabeetan eta abar, zein alde nabaritu duzu batetik bestera? Aldea izugarria da. Iritzia ematea, nire kasuan, ariketa politiko purua izan da (horrek ez du esan nahi eleberri bat politikoa ez denik), hau da, diskurtsiboki egituratutako testuak produzitu izan ditudala iritzigintzan. Eleberriarekin ordea, beste arau batzuek agintzen dute, eta topikoak-topiko, sarri pertsonaiak berak hartzen du bere bidea. Bestalde, egia da helburu politiko eta sozialak ere bazituela proiektuak atzean, eta interesanteena horiek eleberrian modu ez hain ageriko edo erretorikoan sartzea izan da. Gertakizunen bidez irakurleari hausnarketa batzuk iradokitzen saiatzea, eta hori lortu dudan edo ez gerora ikusiko. Eta zein idazketa nahiago duzu? Egia esan oso gauza ezberdin gisa bizitu ditut. Nahiz eta oinarria idaztea izan, alderaezinak iruditzen zaizkit. Iritzia dena den, astero eman behar hutsak nekatu egin ninduen iaz. Nahiz ziur, itzuliko den grina. CAFek babesten duen Igartza Bekaren sistemak idaztera derrigortu eta laguntza ekonomikoa ematen du. Zer
Arg: GOIERRIKO HITZA
suposatzen du horrek zu bezalako idazle gazteentzat? Bekaren sistema oso ondo dago ez soilik diruagatik edota idaztera derrigortzeagatik, baizik eta plazara “zerbaiten irabazle� gisa salto egiten duzulako, aurretiako merezimendu berme batekin edo. Igartza Saria bera, nola baloratzen duzu orokorrean? Iruditzen zaizu beste zerbait egin daitekeela gazteen sorkuntza bultzatzeko? Igartza Saria bere horretan oso ondo dago. Hor duzue dagoeneko lortu duzuen hainbat idazle gazteren liburu bilduma mardula. Beste gauza bat da, sari hau eta bestelakoez gain dagoen hutsunea. Hau da, nire ustez, gauza da, inor ez dela jaiotzen eleberri bat nola idazten den jakiten. Eduki dezakezu ideia bat buruan, gogo bat, baina askotan paper aurrean jartzean handiegi suertatu daiteke. Uste dut laborategi lana falta dela sarri, agian sorkuntza prozesuak (zer esan idazketarenak) oso prozesu indibidual gisa ikusten ditugulako, baina uste dut garrantzitsua litzatekeela, sorkuntzarako eskola, laborategi, lantegi, elkar-trukaketa espazio gehiago ahalbidetzea. Kolektibizatu egingo nuke sorkuntza prozesua bera, eta horrek gainera kultura bat (kasu honetan euskal kultura) indartzen lagunduko lukeelakoan nago. Baina tira, ideia bat besterik ez da. Zerk harritu zaitu idazketa prozesuan? Proiektua asko aldatu da? Harritu nau batik bat, aurrez aipatu gisa, pertsonaiak agintzen duen une horrek. Hau da, zuk esan nahi duzu X, baina bat-batean pertsonaiak hori esateak ez du inongo zentzurik, sortu egiten duzu subjetibitate berri bat, izaera propioa duen subjetu bat, eta jada hark bere erara egiten ditu gauzak. Horrek faszinatu egin nau izugarri. Proiektua dena den, ez da asko aldendu hasiera batean buruan nuenetik. Gustura geratu zara lanarekin? Errepikatzeko moduan? Gustura geratu naiz egin egin dudalako, eta ez da gutxi! Ez dakit nola jasoko den eleberria, hori bigarren fase bat da, baina horrekin gehiegi ez arduratzen saiatzen ari naiz. Errepikatzearena, goizegi da halakoak esateko... / 07 /
LEHIAKETA !!!
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
IRAILA
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) Trengintza Hiztegia lau hizkuntzatan dugu. Hauetako zeinetan ez, ordea? Ingelesa Portugalera Gaztelania 2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Ruido 2. Cliente 3. Tenazas 4. Producción 5. Lista 6. Puesto de trabajo
g30
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
UGUTZ TELLETXEA Bulego Teknikoa – Beasain
AGER LEKUONA Irun