galardi
32 2017ko URTARRILA
eko euskara aldizkaria
INGUDEAren marrazki lehiaketa 03. Elhuyar Aholkularitzaren aitortza 06. Mikel Iglesia Mitxelena 07.
SARRERA
URTARRILA
32
Urteroko lehen zenbakian ez dugu zalantzarik izaten: aldizkariaren azala eta tarteko bi orrialdeak, Motibazio Kanpainari eskaintzen dizkiogu. Izenak berak dion bezala, helburua jendeak euskara behar duela gogoraraztea da. Langileak euskaraz bizitzera motibatzen saiatzen gara. Gu ez gara publizitateko adituak. Eta horretan adituak direnak esana da ez dagoela modurik bereizteko ea kanpainok onak edo txarrak diren. Publizitateak eraginkorra behar du. Badakigu. Dakigun bezalaxe, gure neurrian, urtez urte egiten dugun ahalegina, ondo hausnartu eta gutako bakoitzaren onena emanez ateratzen ditugula aurrera urteroko leloa eta horren baitan kartel bidez, lan-egutegietan eta bestelako euskarrietan zabaltzen dugun mezua. Euskara nola saldu behar dugun adostu ezinean bakoitza bere aldetik gabiltzala esan duenik bada dagoeneko. Erakundeei eta bestelakoei, elkar hartzeko deiak gero eta gehiago dira. Bitartean, norberak bere neurrian segitu behar. Aurtengoan, “Euskararen goxotasuna bizi nahi dugu” izenburupean gabiltza CAFeko langileen kontzientziak astindu nahian. Euskarak ez duela inoren beharrik jakitun: jendeari esanez, eurek behar dutela euskara eta ez alderantziz.
SAILA Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
Jasotzen hasiak gara Kanpainari buruzko iritziak. Zailagoa da antzematen zenbatek hartuko duten euskara beretzat gure sustatze-kanpainari esker. Baina ez gara aurten ere Motibazio Kanpainara mugatuko, noski: goitik beherako errepasoa ematen hasiak gara eguneroko lanean begi-bistan izaten ditugun errotuluetan eta mila eratako idatzietan euskarak bere garaian adostu genuen tokia baduen; eta norbera ahoz zein idatziz euskaraz baliatzeko aukera errealak izateko guri egitea dagokigun lanean segitzen dugu. Nonbait, zerbait ondo egiten dugu behintzat: Elhuyar Aholkularitzak horrela aitortu digu, aldizkariaren 6. orrialdean diogun bezala. Ohiko elkarrizketa tartea Irungo lankide batekin bete dugu oraingoan. Mikel Iglesiak ez du Motibazio Kanpaina handiren beharrik euskara bere egiteko. Eta azkenik, kabitzen zaizkigun heinean, laburrago baina ez garrantzia gutxiago duten berriekin osatu dugu zenbaki hau. Udaberrira arte.
EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Adrian MERINO ESTRELLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Leire GOMEZ RUBIO Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
BEASAIN
IRUN
/ 02 /
LABUR
URTARRILA
32
INGUDEAren marrazki lehiaketako saridunak Marrazki Lehiaketaren saridunak azaroaren 22an egindako bileran aukeratu zituen INGUDEAk. Guztira, 56 marrazki jaso genituen eta horietatik 32, CAFekoak ziren. Bi mailetako batean, Lehen Hezkuntzakoan, CAFeko langile baten alaba den Ainara Lozanok irabazi du eta Haur Hezkuntza mailakoan finalista izendatu zuten Lore Iparragirre, baita ere CAFeko langile baten alaba. Lehenak marrazketarako materialez osatutako lote bat eta Donostiako Aquariumerako sarrerak jaso zituen eta besteak, berriz, Albaola itsasontzia bisitatzeko 4 sarrera.
Hori, INGUDEAren sariaz. Guk ordea, CAFen aurkeztutakoen artean ere saridunak izendatuko genituela erabaki genuen eta hauek izan ziren horiek: Haur Hezkuntza mailan (6 urte bitartekoak): Juan Gonzalez eta Lehen Hezkuntzan (7-12 urte bitartekoak): Laia Iruretagoiena. Sariak, berriz, hauentzat ere, alde batetik, INGUDEAkoentzat bezalaxe, marrazketarako materiala, eta bestalde, 4na sarrera Bilboko Guggenheim Museorako.
AINARA LOZANO
Talde Naturalak Beasainen, urtero bi Talde Natural berri eta aurreko urteko bien jarraipen-saioa egiten ditugu. 2016ko jarraipen-saioa 2015eko bi taldeetako partaidez osatu genuen, beraz. Hain zuzen ere, Kalitate sailekoekin eta Enpresa Batzordekoekin, azaroaren 14an ordubeteko iraupenaz.
/ 03 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
32
EUSKARAREN GOXOTASUNEAN Ederra da ezerezetik abiatu eta ideia bat erabat gauzatu arteko ibilbidea. Horixe bera gertatu zaigu aurten ere, jendea euskarara erakartze-saiakeran urtero egiten dugun Motibazio Kanpainarekin. gabe lasai-lasai bizi denarenganaino ere ailegatuz, guzti-guztiok tren berean goazen prozesu bat delako, euskarari eguneroko bizitzan berez dagokion lekua egitea. Ez dugu ezer berririk, noski, baina arrazoiak -eta, asko dira horiek- modurik alai bezain zehatzenean gogorarazten saiatu gara, oparitu ditugun goxokien prospektuaren bidez.
Euskara Batzordetik sortutako azpibatzordea eratu eta erabat Kanpaina horri ekiten diogu. Ba, kontua da, hasiera-hasieran bururatzen zaizkigun ideietatik azken emaitzara bitartekoan ere ondo pasatzea, eta hori, beste behin ere hala gertatu zaigu. Hauxe, azken emaitza: “Euskararen goxotasuna bizi nahi dugu� esaldiaren bidez, lan-munduan ere euskaraz bizitzera gonbidatzen ditugu langileak. Arrazoi bategatik edo bestegatik oraindik euskarara inguratu ez denarengana ere iritsi nahian, baina eta euskaraz hitz egiteko gai izan arren, euskararik
/ 04 /
Euskarak guztioi egiten digulako on, euskararen goxotasuna bizi nahi dugu!!
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
Lehenengo kartel hau erabili genuen behin behinean, zirikatuz, bi aukera eskainiz...
32
Ondoren behin betiko kartela argitaratu dugu, zeinen alde egin, gonbita argi adieraziz
Lingua Nabajorum antzerkia Urteko Motibazio Kanpainari aurreko urteko abenduan eman izan diogu hasiera, Euskararen Egunaren inguruan. Hasieran hitzaldiak izaten ziren. Filma izan genuen gero eta antzerkiarekin ausartu gara azkenekoan. Abenduaren 13an, aurreikusita bezala, Tartean antzerki taldearen “Lingua Nabajorum” lana izan genuen Beasaingo Usurbe antzokian. 75 pertsona inguratu ziren bertara eta honenbestez, balorazio ona egin dugu Euskara Batzordean. Lehenengo aldia izan da, Euskararen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu ohi dugun ekitaldia CAFetik kanpora atera duguna. Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzia eta Jokin Oregik zuzendutako obra da. Bi aktoreen arteko (Patxo Telleria eta Mikel Martinez) elkarrizketa bidez, euskararen historiaz eta jatorriaz interpretazio absurdoa egiten dute, modu alai bezain atseginean. Publikoaren jarrera onaz gain, aitortza hauek ere jaso ditu antzerki-lan honek: • MAX Saria. Euskarazko autorerik onena (Patxo Telleria) • XIV Donostia Antzerki Saria
/ 05 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
32
25 URTE ENPRESETAKO EUSKARA PLANETAN Hogeita bost urte hauetan ein dezue lana gogotik eskerrik asko Elhuyar ekitaldi honengatik aitortza hau ez da niretzat talde guztintzako baizik egunerokotasunan euskara bermatu nahirik lantegi haundia geurea badugu guk txingurritik akuilu lana egiten gauza guztien gainetik etorkizunean ere eingo deu bide beretik bejondeigula lantalde gure esfortzuagatik
Txominek ere hartu zuen hitza, honek, bat-batean, aurrez ezer prestatu gabe, zera esateko: Elhuyar Aholkularitzak, enpresa batean lehen aldiz Euskara Plan bat martxan jarri zuela 25 urte zirela eta, urteurren borobila ospatzeko ekitaldia antolatu zuen azaroaren 16an, Donostiako Tabakaleran. Antzuolako Elay enpresa izan zen Euskara Plana egiten lehena, eta ondoren CAFek ekin zion bide berari, beste enpresa batzuekin batera. Harrez gero asko dira era batera edo bestera Euskara Planen bat aurrera eraman duten enpresak, azken 25 urteetan. Elhuyarrek, beraiekin elkarlanean aritutako hainbat enpresari aitortza egin nahi izan die eta horietako hainbat pertsonengan irudikatu dute aipamena, urtez urte norbanakoak euskara bultzatzen lanean gogor aritzegatik. Guri dagokigunez, “Akuilulana” aitortu nahi izan ziguten. Beasaingo lantegia Nerea Aranzadik ordezkatu zuen eta Irungo lantegia Txomin Nazabalek. Bien ala biek hartu zuten hitza eta baita ustekabean harrapatu ere, ospakizunera bildutakoak. Hauxe, Nereak berak sortu eta guztion aurrean bota zuen bertsoa: Doinua: Habanera
/ 06 /
“Kaixo guzioi eta arratsaldeon. Lehenik eta behin eskerrak eman sariarengatik, baina esan beharra daukat sari hau ez dela nirea edo niretzako soilik, baizik eta Euskara Batzordean gauden guziona dela aitortu beharra daukat. Talde lanaren ondorioengatik jasotako saria dela esan beharra daukat. Aipatu da hor, Nereak eta nik akuilu lana egin dugula, beraz, horrek esan nahi du akuilua erabili dugula eta itzain lana egiten ibili garela. Gaur egun itzain lanik ez da galtzear dagoen lanbide bat dugu eta. Baina itzainaren erremintarik onena akuilua da eta akuiluaren osagairik garrantzitsuena eztena da; gaur egun erabiltzea debekatua dagoena. Akuilua eztenarekin ez erabiltzeko seinalerik hoberena, noizbait akuilua museoren baten zintzilikatua ikustea izango genuke. Horrek, akuiluaren beharrik gabe euskara bide onetik doala esan nahiko luke. Berriz ere eskerrik asko sariarengatik Mila esker.”
ELKARRIZKETA
URTARRILA
32
MIKEL IGLESIA MITXELENA Errenteria-Oreretakoa da jaiotzez baina hendaiarra da aspalditxotik. 42 urte ditu eta 15 daramatza CAFen lanean Irungo lantegian. Enpresa Batzordean LAB sindikatuko ordezkarietako bat da, baina euskararen munduan ere egiten du lan Mikelek, borondatezko ordu asko eskainiz musu-truk. Hendaiako Gure Ikastolako Administrazio Kontseiluaren baitan, adibidez.
Zertan egiten duk lan? Beno, CAFen hasi aurretik Lesakan aritu ninduan lanean eta CAFen, poliesterrarekin akabera-lanetan sartu ninduan. Hura utzitakoan tailer elektrikoan eta orain Akaberan, muntatzaile. Zer topatu huen duela 15 urte lantegian euskarari dagokionez? Ni ikastolan hezitakoa nauk, Lanbide Heziketa gaztelaniaz egina eta Lesakan lanean euskaraz aritzeko zortea izan nian. Eta hemen, urte guzti hauetan lantegian antzeman dudan eboluzioaz hitz egingo nikek!! Adibidez... Nik neuk askoz ere gehiago egiten diat euskaraz orain; euskaldun asko sartu duk. Euskaraz egiten dutenak. Gehiago entzuten duk bai, orain, eta nola esango nikek... Errespetua irabazi dik euskaldunak. Irudi korporatiboan eta zer esanik ez, aldea nabarmena duk. Euskararen presentzia erabatekoa duk. Baina erabilerak pozten naik ni. Hori bultzatzen asmatzen al dugu? Talde Naturaletan parte hartu dutenek zortea ditek. Lan-ordutan euskararekiko hurbilketa serio hori izateko aukera, ederra iruditzen zaidak. Seguru asko, modurik zuzenena inoiz euskararen beharrik sentitu ez duenarengana iristeko. Eta gainontzekoengana iritsi bitartean? Norberak bere aldetik jarri beharra zeukak. Zuen ahalegina nahitaezkoa izanagatik, ez duk nahikoa, noski. Hala ere, uste diat ez dugula behar adina baloratzen, adibidez, euskara ikasten ari direnen ahalegina. Lanaldia bukatu eta lan ordutatik kanpo hemen ikasten geratzen denak, pausu handia eman dik dagoeneko, bere buruaren alde ez ezik, lankideenganako jarreraz!! Lana euskaraz egitearen kontzientzia kanpotik datorkik hiri ezta? Oreretan jaio ninduan eta gurasoek Ikastolara bidali gintian. Garai hartan Ikastola zuan ikasketak euskaraz egiteko bide bakarra. Eta orduan ere, kanpotik etorritako guraso askoren jarrera goraipatzekoa duk: haiek euskaraz ez zekitean baina seme-alabak euskaldunak nahi zitiztean. Gero, ordea, Lanbide Eskolan gaztelaniaz ikasi behar zian.
Gurasoen jarrera eskertu duk. Zuen umeei ere gauza bera gertatu zaiek... Hendaian bizi garenez, Ikastolan zebiltzak, bai. Gainera bitxia izan zuan Hendaiara bizitzera joan nintzenean gertatu zitzaidana: hangoekin nahitaez euskaraz aritu behar!! Haiek ez zekitean gaztelaniaz eta guk ez genekian frantsesez. Umeak ez ezik, hi heu ere bahabil Ikastolan. Nola bizi duk Ikastolen egunerokoa? Bi umeak bertan ditiagu, Hendaiako Gure Ikastolan. Eta non hobeto, besteen alde zerbait egiteko? Administrazio Kontseiluan nagok eta gure Ikastolaren eta SEASKAren arteko bitartekari nabilek orain. Iparralde osoko 30 bat Ikastoletako ordezkariak Lapurdi barnealdeko Kanbon elkartzen gaituk. Horrezaz gain, Hendaia, Ziburu eta Biriatu herrietako Ikastolek elkarlanerako hitzarmena ditek Oreretakoarekin... Oso aberatsa duk esperientzia. Ezagun duk gustura habilela. 24 orduko arduraldi baten bahabil ere... Asko betetzen nauelako. Ikastolan umeekin habil, euskaraz hezi behar dituk, baina aldi berean jende zintzoa izango dena. Balore batzuen jabe txiki-txikitatik trebatu beharra. Pertsona onak hezi behar ditiagu guztion artean. Egunean egunekoa baina etorkizunari aurre egiteko moduan. Adibidez, orain artean euskaraz egitea ezinezkoa izan den Lanbide Hezkuntzarako lehen eraikina izango diagu aurki. Baiona inguruan, oheak, jantokia eta bestelako zerbitzu guztiak eskaintzeko moduan... Hegoaldean, lan munduaren gertuko ezagutzan; Iparraldean hezkuntza barru-barrutik biziz. Beste ezertarako denborarik geratzen al zaik? Baduk beti hik baino lan gehiago egiten duenik ere!! Ni beti ibili izandu nauk hainbat gizataldetan konpromisoa hartuta. Orain Enpresa Batzordean edo Ikastolan ikusten naik jendeak, baina berdin-berdin ibiliko nindukek ezinduak gurpildun aulkian paseatzen. Besteei laguntze hori etxetik zetorkidak. Gainera osooso gustura bizi nauk Hendaian: Ikastolatik kanpo ere giro ezin hobea diagu. Leku askotako jatorria duen jendea elkarbizitzan, herri lasai batean. / 07 /
LEHIAKETA !!!
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
URTARRILA
32
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) Euskararen Egunaren baitako urteroko ekitaldian, antzerki emanaldia antolatu zuen oraingoan CAFeko Beasaingo Euskara Batzordeak. Ze antzerki-lan? Gabon Txirrita Lingua Navarrorum Lingua Nabajorum 2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Arenero 2. Derrame 3. Pavimento 4. Previsión 5. Reflector 6. Viruta
g31
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
ANDONI ALZATE IV. Dibisioa – Beasain
JON ETXANIZ Irun