Galardi 33 + eranskina

Page 1

galardi

33 2017ko MAIATZA

eko euskara aldizkaria

BIKAIN, EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGIRIA

Makina-erremintak euskaraz 04. Irungo Plan Estrategikoa 06. Nora Irastorza Arraiza 07.


SARRERA

MAIATZA

33

Gure ohiko 8 orrialdeko aldizkariari eranskin bat gehitu izan ohi diogu noizbehinka, gai bereziren bat dakargunean leku gehiago behar dugunean. Oraingoan, Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazioaz gatozkizue. 2008an aurkeztu genuen lehen aldiz Beasaingo lantegia eta orain berriz aurkeztea erabaki dugu. Udazkenean etorriko zaizkigu kanpo ebaluatzaileak. Xehetasunak, aipatutako eranskinean dituzue. Gainontzean, betiko sailkapenaren baitan, batzuk lehendik ere ezagunak zaizkizuen gaien edizio edo saio berriez ari gatzaizkizue eta beti izaten da, ordea, zorionez, zerbait desberdina edo berria. Kasu honetan, harro gatoz, makina-erreminta berrietan pausu kualitatiboak ematen ari garela jakinaraziz, adibidez: horiei ere, lana euskaraz egiten irakatsi diegu. Bestalde, berria da baita ere, Beasaingo Departamentu- edo Dibisio-buru eta bestelako arduradun guztiekin egin ditugun tokian tokiko bilerak. Guztira 7 bilera. Bikain Ziurtagirira aurkeztu behar dugula aitzakiaz baliatuz, Beasaingo lantegian euskararen egoeraren berri aurrez aurre partekatu ahal izan dugu, haiek eta Euskara Batzordekide guztiok. Erdiko eranskinean, horren berri ere.

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

Nabarmentzekoa, baita ere, Irungo lantegian adostu dugula datozen 4 urteetarako Euskara Planaren Plan Estrategikoa. Han, gainera, urtero elkartzen gara arduradunekin eta aurten ere gauza bera egin dugu, aldaketa nabarmen bat eginez bi taldeak osatzerakoan. 6. orrialdean duzue. Azkenik, Galardiren zenbakioro mantentzen dugun elkarrizketa atala. Oraingoan, Nora Irastorza, Ingurumen arduradunari egina. Ingurumena behar den bezala zaintzean, lan hori euskaraz egitea bezain ekologikoagorik ez dagoela jakitun. Bejondeizula, Nora. Hurrena udazkenean. Orduan ere izango dugu eta, ziur, zer kontatua Beasaingo eta Irungo lankideoi.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Adrian MERINO ESTRELLA Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA IĂąigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

URTARRILA

33

IGARTZA Bekaren liburu berria Otsailaren 16an Donostian eta biharamunean Beasainen egindako aurkezpenetan eman zen ezagutzera Igartza literatur sorkuntzarako bekasariaren bidez argitaratutako azken liburua: “Nola heldu naiz ni honaino� nobela. Kattalin Miner hernaniarraren lehen liburua da. Oso harrera ona izan du irakurleengan eta dagoeneko bigarren argitaraldian behar du. Elkarrizketa egin genion gure aldizkarian joan zen irailean. Ikusi Galardi 31. Hona, liburuaren kontrazalak diona: Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea... Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna...

Talde Naturalak

KORRIKA 20

Ekin diegu urtero bezala, tokian tokiko langileekin osatzen ditugun prozesuei. Elkarrekin lan egiten dutenen artean euskararen erabilera handitzeko helburuz, bina orduko 4 saio egiten ditugu, astean behin elkartuz. Oraingoan, Proiektuen Zuzendaritzako kideen txanda izan da. Honenbestez, Beasainen 20. Talde Naturala osatu dugu, eta Irunen 17.a izango dugu aurtengoa.

Azken edizioetan ohi dugun bezala, AEKren KORRIKAn parte hartu genuen, zegokigun Kilometroan Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeen izenean lekukoa eramanez. Apirilaren 6ko goizaldeko 04:00etan Euskara Batzordeetako bost ordezkari elkartu ginen, CAFeko beste hainbat lankideekin batera. Guk Atari Nagusian bertan hartu genuen lekukoa.

/ 03 /


BEASAIN

MAIATZA

33

Baina esan bezala, horiek adina konplexuak diren beste batzuk ere produzitzen dute euskaraz. Hala nola, Kalitate sailekoek piezen neurketa zehatzak egiteko erabiltzen duten ordenagailuaren programak.

Makina-erremintak euskaraz

Garai baten pentsaezina zen lekuetara daramagu, beraz, euskara. Gogoratu, Gasteizko Tranbian eta Euskotrenen unitate berrian, gidariek agintemahaiak euskaraz dituztela, CAFek berak egokitutako programari esker.

Lehendik ere bagenituen hainbat makina-erreminta euskaraz. Orain, ordea, erosi ahala makina berriak euskaraz aritzeko moduan egokitzen goaz. Adibidez, MiiRAko produktu izarra den tren-gurpilen forjaketaren mekanizazio- eta egiaztapen-zelulen lerro automatiko berriak euskaraz egiteko gai dira, dagoeneko. Gauza bera egingo dugu laster martxan izango dugun ardatzak mekanizatzeko zelula berrian ere.

Euskaraz egiteko gonbidapena HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak eta EUDEL-ek aurkeztu zuten bere garaian euskararen txantxangorria. Arlo publiko zein pribatuko eragile ugarik (EAEko unibertsitateetako ordezkariak, kirolariak eta kirol taldeetako ordezkariak, kultur eragileak, enpresariak, finantza entitateetako ordezkariak‌) ere, bere egin dute gerora, txantxangorriaren ekimena. Guk ere geure aldetik beste irudi edo ezaugarriren bat sortu beharrean, txantxangorriarena erabiltzea erabaki dugu. Alde batetik, euskaraz hitz egitera bultza dezan uneoro, txantxangorriaren irudia bazter guztietan ikustean. Eta bestetik, txantxangorriaren irudia itsatsita dugun lekuetan euskaraz egin dezakegula adierazi nahi dugu.

/ 04 /

Hala, Beasaingo lantegiko bazter guztietan aurki ditzakegu, dagoeneko, jende gehiena ibiltzen den tokietan. Adibidez, Giza Baliabideetako bulegoan, Klinikan, Sorospen Kutxan, Atari nagusiko zaindariaren garitan‌ Pixkanaka, Beasaingo gainontzeko lekuetan eta Irungo lantegian zabalduko dugu.


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

BIKAIN, EusKArArEN KAlItAtE ZIurtAgIrIA Aurten Beasaingo lantegia aurkeztuko dugu berriz ere Bikain, ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Enpresaz kanpoko jendeak egindako ebaluazio bidez eskuratzen den ziurtagiria da. CAF enpresak baditu dagoeneko bi Bikain ziurtagiri. Lehena Beasaingo lantegiak 2008an eskuratu zuen: oinarrizko maila aitortu zitzaigun. 2011n, berriz, Irungo lantegia aurkeztu genuen ebaluaziora eta han erdi-mailakoa aitortu ziguten. Aurretik eta harrez gero ere, lanean jarraitzen dugu bi lantegietako sailez sail, euskararen egoera hobetzen. eta kudeaketa-sistemak. Bikain ziurtagiriaren maila bakoitzaren puntuazioa ere aldatu egingo da eta hauxe da gutxieneko puntuazioa maila bakoitzean: Oinarrizko maila: 200 puntu Erdi-maila: 500 puntu Goi-maila: 800 puntu

Aurten, 9 urte beranduago, CAFeko Beasaingo lantegia Bikain ziurtagiria berresteko prozesuan murgilduta dago berriro ere. Beasaingo CAFen lan horietan murgilduta gabiltzan bitartean, ordea, Eusko Jaurlaritzan ere Bikain ziurtagiriaren egitura aldatzen ari dira. Oraindik ez dakigu nolakoak izango diren zehatz-mehatz Bikain ziurtagiri berrirako baldintzak, baina izango dituen aldaketa nagusiak jakinarazi dizkigute. Bikainen berrikuntzak Aldaketa nagusienetako bat, Bikainen egitura bera izango da. Enpresan euskarak duen egoera bi ataletan banatuko da: zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza. Zerbitzu-hizkuntzari dagokionez, gehienez 350 puntu lortu ahal izango dira, eta atal horretan ebaluatuko dira, erakundearen irudia eta bezeroekiko harremanak. Lan-hizkuntzaren taldean, berriz, 650 puntu lortu ahal izango dira eta atal horren barruan ebaluatuko direnak honakoak izango dira: komunikazioa eta lantresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo-harremanak

Bestetik, ziurtagiriaren eskaera egiteko, 250 langiletik gora duten enpresek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana izan beharko dute nahitaez, eta horrezaz gain, hemendik aurrera tramitazio guztiak modu telematikoan egin beharko dira. *Ikusi eranskin honen 4. orrialdean ebaluaziorako erabiltzen den Erreferentzia Marko Estandar (EME) berria.


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

inprimakietaraino. Baita ere, ordea, bestelako dokumentu ofizialak diren bilera-akta, plano eta kontaezineko agiriak dira, pixkanaka euskararen presentzia erabatekoa izan dezaten neurriak antzeman dituztenak. Horien egoera neurtzen ari gara, lehen esan bezala.

2008an Bikain jasotzen

Aurtengorako lan nagusienak Aurten berriz ere Bikain ebaluaziora aurkeztu behar dugula eta, Beasaingo Euskara Batzordeak hainbat lan abiatu ditu: 1.- Euskara Planaren ardatzez ardatzeko datuen bilketa. 2.- Arduradunekin sentsibilizazio eta motibazio-saioak. Bikaini begira prestatu behar ditugun bi lan hauek oso garrantzitsuak dira. Zergatik? Batetik, CAFeko euskararen egoera objektiboa zein den identifikatzeko. Horretarako, lantegiko Dibisio eta Departamentu guztietan, bazterrik bazter, elementu edo gai bakoitzean euskararen egoera zein den biltzen denbora daramagu dagoeneko Euskara Batzordekideok, hainbat eta hainbat lankideren laguntzaz. Bestetik, Departamentu-buru eta gainontzeko arduradunekin bilerak egin ditugu, arduradunei Bikain ziurtagiria zer den azaldu eta haien ekarpenez, guztion artean euskararen inguruko lanketa egiteko eta motibazioa edota sentsibilizazioa lantzeko. Guztira 60 arduradunekin elkartu gara. Datu-bilketa CAFeko Hizkuntza Politika Orokorrak, trenaren fabrikazio-prozesu osoari eragiten dio. Hasi pertsonen arteko komunikazioan erabiltzen den ahozko nahi idatzizko jardunetik eta begi-bistan dauden lekuizen, karpeta, fitxatzeko erloju, webgune eta ehunka

Beasaingo Euskara Batzordeko kide batzuk

Departamentu-buruekin eta gainontzeko arduradunekin bilerak Tokian tokiko bilerak eginez, Beasaingo lantegiko Departamentu-buruei eta gainontzeko arduradunei aurrez aurre azaldu diegu, une honetan zein den euskararen egoera lantegian. Bueltan, ordea, haien ekarpenak jasotzea ere bazen gure helburua eta besteak beste, horixe egin nahi izan dugu Galardi honetan Bikaini buruzko eranskina sartzearekin. Izan ere, haietako askok eskertu digute informazio zuzena eman izana, eta lantegiko 2.500 langileei aurrez aurre azaldu ezin diegunez, gutxienez, Bikaina aurkeztuko garela jakinarazi nahi dizuegu guztioi, honen bitartez. Esker ona langileei Lantegiko langile guzti-guztiei banan bana eskertzen dizuegu, hitz hauen bidez, zuen eguneroko lanean euskarari egiten diozuen lekua. Bakoitzak bere neurrian egiten duen ahaleginetik guztiona batuz ari gara ahalbidetzen, CAFen gero eta erosoagoa izan dadin lana euskaraz ere egitea; lan-hizkuntza euskara izatea, azken batean. Ebaluazioa Udazkenean aztertuko dute euskararen egoera gurean, Bikaingo kanpo-ebaluatzaileek. Hiru maila ditu Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Goi mailakoa da gure helburua, bi lantegietan!! Ez, dagoeneko, noski. Baina bai pixkanaka pixkanaka, trenen fabrikazioa prozesu osoa euskalduntzen goazen heinean. Orain, Beasainen azkeneko 9 urte hauetan egindako aurrerapena neurtzeko garaia da. Gero gerokoak. Baina ondo etorriko zaigu ebaluazioa, indar-guneak eta zer hobetuak antzemateko. Guzti horren berri ere emango dizuegu dagokionean, hementxe bertan.


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

Erosketak, Garapen Korporatiboa...

III. Dibisioa

Komertziala, Proiektuak, Rail Services, Plangintza...

Ingeniaritza eta Teknologia

IV. Dibisioa

MiiRA


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN


BEASAIN - IRUN

CAF-Elhuyar sariak

MAIATZA

33

Euskara 4.0 Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, erakundeetako, euskalgintzako eta orokorrean, gizarteko ia 100 ordezkari elkartu ginen maiatzaren 18an Hernaniko Orona Ideon. Euskararen biziberritze prozesuan bidegurutze batera ailegatuta geundela eta bide berriak elkarrekin bilatzeko ordua zela adierazi zuen Markel Olano diputatu nagusiak.

Maiatzaren 12an banatu ziren 2016ari zegozkion CAF-Elhuyar sariak, Donostiako Tabakaleran. “Ez da dirudiena, eman zure ikuspuntua” goiburuz. CAFen izenean Adrian Merino, Giza Baliabidetako Lan Harremanetarako kidea izen zen saria eman zuena, eta hau, saridunen zerrenda osoa: t Dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria: “Intuizioaren bide ilunak argitzen”, Gorka Azkune Galparsoro. t Egilearen tesian oinarritutako artikuluen saria: “Sareen arteko komunikazioak bizkortzea: bide optimoa aurkitzen duten algoritmoak”, Josu Doncel Vicente. t Lehen sektoreko NEIKER-Tecnalia saria: “Udara bat ardiekin, senari jarraika”, Mikel Etxeberria Okariz. t Kazetaritza-lanen arloko saria: “Minbizia eta beronen metastasia” izeneko irrati-pieza, Xabier Monasterio Torre. t Zientzia gizartean sorkuntza-beka: “Armintxe 2017” izeneko proiektua, Armintxe Animazio Taldea. t Elhuyarren Merezimendu Saria: Maria Jesus Esteban Galarza, matematikaria, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lanagatik.

“Lehen Hitza Euskaraz” kanpaina Euskalgintzako hainbat erakunderen iniziatibaz eta beste hainbat euskal hedabideren laguntzaz sustatutako kanpainaren bidez, oso modu errazean euskarara daitezke, orain, Interneteko nabigaziohizkuntza eta mugikorrak. “Euskarari ikusgarritasuna handitzeko, garrantzitsua da sarean ere lehen hitza euskaraz ematea. Sareko lehen hitz hori, gure hizkuntza zein den adierazten duena, gure gailuek ematen dute eta, horregatik, garrantzitsua da gure gailuak euskaraz konfiguratuta izatea, nabigatzaileak zein mugikorrak.” Filosofia hori erabiliz jarri dute edozeinen eskura programa, egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren:

Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria den Mikel Irizarrek egin zituen aurkezpen lanak, proiektuan parte hartuko duten eragileetako batzuk ere, dagoeneko zertan dabiltzan azaldu zutelarik. Eragile euskaltzaleon pisua eta eragina gizartearen esparru guztietan handitzea da, gakoetako bat, egitasmo berritzaileak elkarlanean gauzatuz.

Azken datuen arabera, Euskal Herriko internauten %3-5 inguruk soilik dauka nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. Euskaldunen artean ere, %10 inguruan dago nabigatzailea euskaraz daukatenen kopurua. Ez du lan handirik ematen aldaketak. Gehienez 2 minututako lana da nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia aldatzea, edo mugikorra euskaratzea (mugikorrak aukera hori ematen badu, noski). Informazioa osoa, https://www.lehenhitza.eus/ estekan.

/ 05 /


IRUN

MAIATZA

33

Euskara Batzordearen Plan Estrategikoa Lau edo bost urtean behin, Euskara Planaren epe luzerako helburuak zehazteko ahalegina egiten dugu, eta horretan aritu gara Irungo lantegian. Hurrengo lau urteetarako Plan Estrategikoa adostu dugu. Euskara Batzordeak egin du lanketa nagusia, eta otsailetik apirila arteko bileretan, orain arte egindako lana eta hemendik aurrerako lehentasunak izan ditugu hizpide. Horrez gain, Irunen urtero egiten ditugun arduradunen saioetan ere, ekarpenak eta proposamenak jaso ditugu, eta horiek guztiak Euskara Batzordean aztertu ditugu. Hauek dira gogoeta estrategikoan ateratako ondorio nagusiak eta hurrengo urteetan landuko diren gaiak: t Irudi korporatiboan hizkuntza irizpideak betetzen direla bermatu eta segimendua egiten jarraituko dugu: CAFeko irudi korporatiboan egiten ari diren aldaketak eta lantegiko berritze-lanak kontuan izanik, hizkuntza-irizpideei segimendu zorrotza egin behar zaie. t Langile berrientzako harrera-planean Euskara Planaren eta HPOren berri ematea ezinbestekoa da. Azkenaldian lankide berriak sartu dira eta horiei hizkuntza-irizpideak ezagutarazteko prozedura ondo zehazteko beharra ikusi da. t Euskararen erabilera sustatzeko langileen motibazioa eragiten jarraitzeko beharra: euskaldunentzako kanpainak eta jarduerak antolatu, euskaraz ulertzen dutenekin egitasmo berriak martxan jarri (Ulerrizketak‌), euskararen

inguruko gogobetetze-inkesta egin, Talde Naturalekin jarraitu‌ t Laneko bileretan euskararen erabilera handitzeko prozesu bat jarriko dugu martxan. Eusle metodologian oinarritutako prozesua izango da. Maiztasun batekin egiten diren bilerak identifikatu ondoren, ulermen-maila badagoela egiaztatzen den bileretan eusle-figurak sortzeko aukerak aztertuko dira. t Laneko prestakuntza euskaraz eskaintzeko urratsak emango dira urtero eta ikastaroei segimendu sistematikoa egingo diegu urte bakoitzaren bukaeran. t Lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza-eskakizuna zehazteko prozesua abiatuko dugu. t Euskarazko trebakuntza antolatzen jarraitu eta ikasleei segimendua egiteaz gain, egitasmo berrietan parte hartzeko aukera eman.

Arduradunekin saioak Urtero bezala, Irungo Euskara Planaren baitan egindako lana arduradunei aurkeztea eta haiengandik aurrera begirako ekarpenak jasotzea izan da saio hauen helburu nagusia. Baina baita ere, arduradunek Euskara Planean duten garrantziaz jabetzeaz eta euren inplikazioa sustatzeaz ahalegintzen gara bilera horietan. Aurten lehenengo aldiz, euskaraz hitz egiteko gai direnak eta ulertzen dutenak elkartu ditugu euskarazko saioan. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenekin elkarrizketa elebidunak mantentzea eta ulertzen duten horiei euskarara hurbiltzen laguntzea nahi genuen. Parte hartzaileek oso ondo baloratu dute emandako pausua eta bide horretatik segitzeko nahia agertu dute. / 06 /

Euskara ulertzen dutenak gaztelaniaz egiten den saiotik euskarazkora pasata, arduradunen % 74 euskarazko saioan izan genituen eta % 26 gaztelaniaz aritu ginenekoan.


ELKARRIZKETA

MAIATZA

33

NORA IRASTORZA ARRAIZA 36 urte ditu, beasaindarra da eta Ingurumen Zientziatan Lizentziaduna da, EHUko Leioako Fakultatean egindako ikasketez. 7 urte daramatza CAFeko Beasaingo lantegian, Prebentzio eta Ingurumen saileko Ingurumen arduradun lanetan.

Zer topatu zenuen CAFen Ingurumenari dagokionez? CAFek esfortzu handia egina zuen 1990-2000 hamarkadan, kutsadura galarazteko bidean. Legedia betetzeko tramite ugari gauzatuz, iragazki sistemak egokitu ziren, euri-urak ur fekaletatik eta industrialetatik bereiziz, adibidez. Zer egiten duzue harrez gero? Orduandik hona pausu trinkoak ematen segitzen dugu. Nik daramatzadan 7 urteetan, zabortegira eraman beharreko hondakinen balorizazioan, instalakuntzen berrikuntzan, energia-kontsumoa gutxitzeko instalazio eraginkorragoak izatean‌ jarri ditugu indarrak. Itzuliko gara gero xehetasun horietara. Zein da zure zereginen artean, gustukoena duzuna? Langileengan ingurumenarekiko sentsibilizazioa eragitea da gogo handiz egiten dudana. Hondakinen kudeaketan, adibidez, pertsona guzti-guztien banakako jarrerak erabateko garrantzia du. Nola egiten da jendearenganako sentsibilizazio hori? Tokian tokiko bilerak egiten ditugu, langileekin aurrez aurre. Hondakinen bereizketa nola egin (zein edukiontzietara banandu), sute bat edo isuri bat bezalako larrialdietan nola jokatu behar duten argi eta garbi izatea nahitaezkoa da. Oso garrantzitsua da norberaren inplikazioa: baliabideak jarriagatik, jendeari ez badiogu hori ikustarazten‌ Hori guztia, gainera, araututa dugu‌ 2001az geroztik Ingurumenari dagokion ISO 14001 arautegiaren baitan ari gara lanean. Harrez gero, auditoriak egitera behartuta gaude. 3 urtez behin ziurtagiria berresten dugu. Horretarako 6 hilabetero mantentze-auditoriak egiten dizkigute eta horiek gainditu beharra dugu. Alegia, ziurtagiri horrek aitortzen duenari, eguneroegunero eutsi behar zaiola‌ Noski. Neurriren bat proposatuko baligute eta guk bete ez, ziurtagiria kendu egingo ligukete. Gainera, ziurtagiria dugula zenbat eta denbora gehiago, orduan eta handiagoa da exijentzia. Legezko izapide asko bete behar ditugu horretarako, tximinien isurketadatuak jasoz, isurien kontrola eginez edo hondakinen kudeaketa egokia bideratuz, esate baterako. Bestalde,

gainera, gero eta gehiago, orain bezeroek eskatu egiten digute ziurtagiri hori. Oraintxe bertan, zein da zure erronka? Bulegoetako hondakinen birziklatzea areagotzea!! Bulego Teknikotik hasi gara. Orain artean papera errefusetik bereizten genuen, baina iritsi da garaia, horiez gain hontzi arinak, organikoak eta bestelakoak errefusetik bereizteko. Pixkanaka joango gara bazter guztiak horretarako egokitzen, baina lehen esan bezala, hemen ere, baliabideak jarri ondoren, norbanakoaren kontzientziatze lana izango dugu garrantzitsuena. Gatoz euskararekikoetara. Zuk beti izan duzu euskarari bere lekua egiteko jarrera. Nola gauzatzen duzu hori, egunerokoan? Langileekin aurrez aurre egiten ditugun sentsibilizazio bileretan adibidez, azken aldian gora egin du euskaraz aritzeko aukerak; gehienbat euskaraz dira. Dokumentazioa ele bietan argitaratzen dugu. Txostenak, bakoitzari nahiago duen hizkuntzan banatzen dizkiogu. E-mailak ele bietan idazten ditugu, aurretik euskarazkoa dela... Azkenik, nola daramazu Ingurumena bi hizkuntzetan kudeatu behar hori? Ondo!! Lanposturako elkarrizketa egin zidatenean asko poztu nintzen euskarari eman zioten garrantziaz. EGA ere eskatu zidaten. Nik jende askorekin daukat eguneroko harremana. Ingurumena zaintzeaz kontzientzia badugu, hori, geurea den hizkuntzaz egitea baino ekologikoagorik zer, ezta?

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

MAIATZA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

33

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) Noiz eskuratu zuen Beasaingo lantegiak lehenengo aldiz, Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria? 1995

2008

2011

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Gestión 2. Cabrestante 3. Adhesivo 4. Cuña 5. Especificación 6. Vehículo

g32

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

JESUS MARI URDANGARIN IV. Dibisioa – Beasain

PELLO ZAPIAIN Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.