Galardi 34 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

34 2017ko IRAILA

eko euskara aldizkaria

CAFek 100 URTE. ATE IREKIAK JARDUNALDIAK

Bikain ebaluatzaileak 03. Igartza Beka: Miren Amuriza 06. Jon eta Arkaitz Garcia Gonzalez 07.


SARRERA

IRAILA

34

Aldizkari honen aurreko zenbakiaren sarreran genion, ezagun zaizkizuen gaien edizio edo saio berriez aritzen gatzaizkizuela Galardin, baina baita ere (zorionez, genion), zerbait desberdin edo berria ere izaten genuela aldizkari oro. Oraingoan bai dugula berria!!: CAFek 100 urte bete ditu aurten eta era bateko eta besteko ospakizunen artean, irailaren 23an eta 24an Ate Irekiak jardunaldi publikoa izan genuen Beasaingo lantegian. Guri dagokigunez, alegia, euskara kontuez arduratzen garen heinean, jardunaldi horietan euskarak izan duen presentzia nabarmendu nahi izan dugu euskara aldizkarian. Hori iruditu zaigu oraingo zenbakirako gairik nagusiena. Badugu berri gehiago ere, ordea: Beasainen sortu dugun “Euskal liburuak kalera” ekimena, esate baterako; edo, Bikain ebaluatzaile berriak prestatu behar izan dituela CAFek; edo, Bertsolari Txapelketa Nagusian kantari dabilen bat, CAFeko langilea dugula… Bestelako gaiak, nola ez, ahaztu gabe. Urtero sortzen da liburu berri bat CAFek babesten duen Igartza

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

Bekari esker. Aurrekoan azken liburuaz aritu baginen, orain udazkenean, edizio berria zeinek irabazi duen jakinarazten dugu. Eta iraunkorra den elkarrizketaren txokoan, Irungo lantegiko bi anaiarekin egon gara, euskara ikaste/hobetze prozesuek ematen dienaz. Datorren urteko lehenengo zenbakian (35.a) hizpide izango dugun gai bat behinik aurreratzeko moduan gara dagoneko: ordurako Beasaingo lantegia Bikain Ziurtagirirako ebaluatua izango da eta xehe-xehe emango dizuegu horren berri. Bitartean, 2018rako euskaraz aritzeko Motibazio Kanpaina prestatzen eta 2017rako aurreikusi genituen jarduerak ahalik eta txukunen betetzen segituko dugu. Guri dagokiguna horixe delako.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Adrian MERINO ESTRELLA Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

IRAILA

34

Euskal liburuak kalera Izenburu horrekin herri ekimen bat jarri genuen martxan maiatzean Beasainen. Euskal liburuak kalera ateratzea helburu, beasaindar guztiei (herritar, ikastetxe, enpresa‌) gonbita luzatu zitzaien maiatzaren 14an kalera ateratzeko, euskal liburu bana eskuan zutela. CAFeko Atari Nagusitik Dolarea parkeraino kalejiran joan zen jendea eta han ekitaldi literario eta artistiko baten ondoren, Beasaingo ikastetxe, enpresa eta bestelako erakundeetako ordezkariok liburu bana hartu genuen. Gure kasuan, liburu hori irakurgai da harrez gero, langileen artean. Liburua irakurri ondoren, beste lankide bati pasatu behar zaio eta horrela, nahi duen guztiaren esku izango dugu amaierarik gabeko ibilian. Irakurleak, liburuari buruzko bere iritzia edo nahi duena bideratu ahal izango du horretarako sortu den helbide elektronikoan: zuereirakurle@gmail.com. Gure artean dabilen liburua, Juan Luis Zabalaren “Txistu eta biokâ€? da. Irakurri nahi duenak jo beza Euskara Arduradunarengana edo tokian tokiko Euskara Koordinatzailearengana.

Bikain ziurtagiriaren ebaluatzaileak

Aurreko Galardin (33. zenbakia, maiatza) zabal aritu ginen Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiriaz, aurten Beasaingo lantegia ebaluatzea eskatu dugula eta. Ebaluazio hori azaroan izango dugu. Horretarako, urtero bezala prestakuntzaikastaroak jaso dituzte ebaluatzaileek. CAFi dagokionez, bere burua ebaluatzea eskatu duenez, beste erakunde batzuk ebaluatzeko ebaluatzaileak eskaini behar ditu nahitaez. Langile kopuruaren arabera egiten du ekarpen hori erakunde bakoitzak. Hala, Beasaingo CAFi 4 ebaluatzaile prestatzea tokatu zaio eta lehendik ere horietako bat, Euskara Arduraduna, ebaluatzaile-lanetan ibilia bada, beste hiru berri ditu orain gure enpresak. Euskara Batzordeko kideak dira beste hirurak ere: Nerea Aranzadi, Jaione Badiola eta Imanol Urrestarazu. Laurak, bakoitza bere aldetik, izendatuko dizkieten erakundeak ebaluatzen arituko dira, kanpoko beste batzuk gure lantegian gauza bera egiten arituko direnean.

/ 03 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

34

CAFen mendeurrena. Ate Irekiak jardunaldiak Irailaren 23an eta 24an ospatu zen CAFen 100. urteurrena. Edo orduan ere bai behintzat. Bi eguneko Ate Irekiak jardunaldietan Beasaingo lantegiaren zati baten zehar moldatutako erakusketa izan zen. Ia 7.000 lagun bertaratu ziren. Langileak, dagoeneko erretiroa hartuta dutenak eta horiek guztiek gonbidatu zituzten bosna senitarteko, lagun edo bestelakoak inguratu ziren ekitaldi publikora.

Aurrez hitzartutako ordutegien arabera eta eguraldia lagun, ordu eta erdiko bisita gidatua izan zen. Ongi etorria emateko, CAFen prototipoa den Oaris trenaren irudi handi batekin eta mendeurrenaren logoaz prestatutako ataripetik hasten zen bisita. Bukatzeko irteeran, berriz, Juanjo Olaizolak idatzitako liburu potoloa eskura. Tarte horretan guztian, informazio-panelez eta

/ 04 /

pantaila bidezko irudi eta argibidez eman zen ezagutzera trenen fabrikazio-prozesua, 100 urteko historian zehar. Trenaren hainbat zati bertatik bertara ikusi/ ukitzeko, bi kabina-maketa barrutik ikusteko eta Txileko Metroaren unitate baten barruan pasatzeko aukera, tren guztiak bukatzen diren Proba Nabean


BEASAIN - IRUN

IRAILA

34

bertan. Horiek izan ziren azpimarragarrienak. Kotxeen egiturak soldatzen diren nabeak eta Akaberako beste hainbat nabeetan zehar ere bazen ibilbidea, kanpoan prestatutako karpa erraldoiez gain: bata sarreran erakusketarako aterpea osatuz eta bestea bukaeran, hamaiketakoa eskainiz.

zoritxarrez?) jende askori eman zion atentzioa horrek. Esker oneko hitz asko jaso ditugu, bai CAFeko langileen artetik eta baita ere, ordea, CAFetik kanpoko jendearen aldetik: asko, erabat harrituta, euskarak inoiz haien burutik pasa gabeko protagonismoa zuela gurean-eta.

Erakusketa guztian zehar euskararen presentziari dagokionez, Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeen urteetako ahaleginez eta Zuzendaritzaren jarrerari esker, CAFeko Hizkuntza Politikak aitortzen dion lekua bete du euskarak. Paneletako idatzizko argibide guztiak ele bietan zeuden, aurrena euskarazko testuarekin. Eta pantailetako azalpenak, berriz, ahozkoak euskaraz, gaztelaniazko itzulpen idatziekin. Zorionez (ala

Ez dakigu duela 100 urte CAFen zenbaterainoko presentzia izan zuen euskarak ahozko erabileran. Ez dugu oraingoarekin alderatzeko daturik. Baina agerian da idatzizkoan behintzat zenbat aurreratu dugun. Hemendik 100 urterakoei bide egiten ari gatzaizkien ilusioz segituko dugu guk, trenen fabrikazio-prozesu osoaren azken zirrikituraino euskarak bere bidea egin dezan. Inork egitekotan, guk egin beharko ditugu-eta, trenak euskaraz.

/ 05 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

XX. IGARTZA Beka

34

Beñat Iguaran Amondarain bertsolaria CAFeko langile

Arg: JUANTXO UNANUA

Miren Amuriza Plaza izan da XX. IGARTZA Bekaren irabazlea. Idazle gazteen literatura-sorkuntzarako bekaren sari-ematea irailaren 7an egin zen. Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak 20 urte daramatzate dagoeneko, idazle gazteei euren lehen liburua argitaratzeko aukera eskaintzen. Aurtengo Bekara 20 lan aurkeztu dituzte. Miren Amuriza 27 urteko gaztea, ordea, ezaguna da sari hau irabazi aurretik: bertsolaria delako eta BERRIA egunkarian egunero idazten duen zutabearengatik. Bestelako sormen-lanaz, haur-literaturan ere aritua da. Orain, “Paperezko txoriak” izenez aurkeztu duen proiektuak, Mirenen lehen eleberria izango du emaitza. 2019ko udaberrian argitaratuko da. Saria jasotzerakoan esan zuenez, baserri batean kokatuko da istorioa, familia bereko hiru belaunaldien bidez: Sabina, 80 urte inguruko emakume baserritarra, haren alaba Karmele, eta biloba Oihal. Pertsonen arteko harremanaz arituko zaigu Miren: zaintza, bakardadea, suizidioa… Bekari dagokion laguntzaren (6.000 €) lehen erdia jaso du, beraz, Mirenek eta aldi berean iazko irabazleari sariaren bigarren erdia eman zitzaion, honek liburua bukatu duenez: 2018ko udaberrian izango dugu irakurgai Ekaitz Goienetxearen lehen liburua.

Udako postalak Inoiz baino postal gehiago jaso ditugu aurtengo udan Beasaingo eta Irungo lantegietan. Jakin, ordea, postalak urteko edozein sasoietan bidal ditzakezuela. Postala bidali duena, Galardiren ohiko lehiaketa-zozketan sartuko da eta nekazaritzaturismoko baserri batean asteburu ederra irabazi dezake.. Beraz, jarraitu munduko bazter guztietatik (norberaren etxe-ataritik ere balekoa da) euskaraz idazten. Guk gustura hartzen dugu detailea-eta.

/ 06 /

29 urte ditu, Amasa-Villabonakoa da eta 8 urte daramatza Beasaingo CAFen lanean. Orain, forjaketan erremintak muntatze-lanetan. Aurten lehenengo aldiz, Bertsolari Txapelketa Nagusian ari da. Gu aldizkaria inprentara eraman zain eduki gaitu, finalaurrerako txartela ere lortu duela esateko. Bertso-eskoletan zaildua da Beñat eta hainbat eta hainbat aurrez aurreko saioetan eskarmentua badu ere, Txapelketa Nagusian berealdiko maila eman du dagoeneko. Guk, haren lankide garen neurrian, bertso bat eskatu diogu eta hauxe sortu omen zaio: Doinua: Iparragirre abila dela Hizkuntza txiki bat mantentzea ez da izaten debalde eta enpresan ere lan pixkat egin beharrean gaude bilerak erdara hutsez kartelak ingelesez jar ditzagun parez pare mundura zabal gaitezen baina nortzuk garen ahaztu gabe (bis)


ELKARRIZKETA

IRAILA

34

JON eta ARKAITZ GARCIA GONZALEZ anaiak Jon eta Arkaitz anaiak, biak dira arotzak Irungo lantegian eta biek jarraitzen dute euskara-maila hobetzen, lantegian bertan AEKren bidez urtero antolatzen ditugun ikastaroetan. Jon zaharrenak 49 urte ditu, 27 daramatza CAFen eta Hendaian bizi da. Arkaitzek 36 urte ditu, 14 daramatza CAFen eta Donostian bizi da, Altzan. Bata zein bestea, biak moldatzen dira oso ondo euskaraz, eta zergatik ez esan, hobetzeko gogo horrek eragiten dien ahalegina eskertu nahi diegu guk, bide batez euskara ikasle guztiak gogoan.

Zuen ama-hizkuntza ez zen euskara izan… Jon: Ez. Aurrekoetako batzuk bai, euskaldunak ziren, aitaren aldetik aitona eta amaren aldetik amona, adibidez. Eta ikasketa guztiak ere, Lanbide Heziketa barne, gaztelaniaz egin nituen nik, euskara ikasgai soila izanik. Arkaitz: Ni B ereduan aritu nintzen aurrena, REM euskaraz eta Lanbide Heziketa gaztelaniaz. Orduan, Jon, nola izan zen zure euskararekiko lehen hurbilketa? Ikasketak bukatu ondoren hutsetik hasi nintzen euskara ikasten Trintxerpeko HABE Euskaltegian. 5 ordu aritzen nintzen bertan egunero eta Andoni Aizpuru izan nuen irakasle; oso gustura berarekin. Gero soldaduskara joan behar izanak eten zidan ikasketa-prozesua. Eta zu, Arkaitz? Nik abuztu bat barnetegian pasatu nuen Tolosa aldean, oso gustura baita ere. Eta hemen? Lantegian euskara-ikastaroak jasotzen segitzen duzue… Jon: Nik 6. urtea nuen hau. Gozada bat da: aurten 3 ikasle, Aitor irakaslearekin. Oso gustura aritzen naiz. Arkaitz: Nik 3 urte egin ditut. Eta gu ere oso gustura irakasleekin, aurrena Eneritzekin eta gero Salvarekin. Metodologia ona, mintza praktika asko… Zein da zuen motibazioa ahalegin hori egiteko? Jon: Ni Hendaian bizi naiz; ingurune euskaldunean: seme-alabak euskaraz, Ikastola inguruko eta bestelako elkarteetako jardunetan euskaraz bizi naiz. Gainera, lehen gaztelaniaz egiten zidan jendeak orain euskaraz egiteak asko motibatzen du. Arkaitz: Euskara hobetzea nahi dut nik. Euskara aberatsagoa izan eta errazago erabiltzeko helburua da nirea. Niri ere jende batek euskaraz egiten dit orain!! Bai lantegian eta baita Altzan ere. Lehen, adibidez, Altzan adinekoek bakarrik egiten zuten euskaraz. Hala ere, ingurua erdalduna dut nik eta gaztelaniaz asko egin behar izaten dut.

Gatozen lantegiko eguneroko bizitzara. Lanean hasi zineten egunetik gaurko errealitatera, zein da aldaketarik nabarmenena? Jon: Hemen ere, kanpoko jendearekin bezala gertatu zait, lehen gaztelaniaz aritzen ginenok, orain euskaraz aritzen garela. Dena dela, egia da euskaraz lehen baino askoz ere gehiago entzuten dela lantegian, baina baita ere, oso erraz aldatzen da gaztelaniara. Arkaitz: Niretzat, adibidez, pentsaezina zen noizbait laneko prestakuntza-ikastaro bat euskaraz egin nezakeenik eta, su-hiltzaileena euskaraz egin nuen Ordizian. Zer egin daiteke hobeto Irungo lantegian euskararen erabilera handiagotzeko? Jon: Euskara-klaseetatik kanpo, mintzapraktika saioak antolatu behar lirateke. Hitz egiteko aukerak eman. Irakurtzeko, adibidez, oso ondo etortzen zaigu zuek egiten duzuen Galardi aldizkaria. Arkaitz: Nik faltan botatzen dut jendea euskara klaseetan: nire ustez jende gehiagok aritu behar luke euskara ikasten. Jon: Euskara-ikastaroek gainera, euskara hobetzeko eta bestetarako ere balio du; nik, adibidez, idazteko ohiturarik ez nuen eta eskuzko letra txarra nuen!! Idazten trebatzeak letra hobetzen ere lagundu dit. Zuen aldetik jartzen duzuena garbi dago. Gure zereginaz hitz egiguzue beldurrik gabe… Arkaitz: iaz ez zenuten hitzaldirik jarri Euskararen Egunean. Nik faltan bota nuen. Hitzaldia, filma, bertso-saio bat ere izan daiteke. Euskaraikastaroaren bukaeran bazkaria egin genuen eta ondoren bertsotan aritu zitzaizkigun irakasleak. Osooso gustura egon ginen!!. Bideoa ere badugu…

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

IRAILA

34

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) CAFen mendeurrenaren baitan antolatutako Ate Irekiak jardunaldietan, zenbat lagun izan ziren bisitan Beasaingo lantegian? 2.800 400 7.000 2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Tabique 2. Horario 3. Filtro 4. Ladrón 5. Velocidad 6. Rampa

g33

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

KOLDO JAUREGI Bulego Teknikoa – Beasain

MIKEL JUGUERA Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.