Galardi 35 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

35 2018ko URTARRILA

eko euskara aldizkaria

EUSKARATIK EUSKARARA

Bikain Ziurtagiri berria Eranskina. Bertsolari Txapelketa Nagusia 05. Nerea, Jaione eta Imanol 06 .


SARRERA

URTARRILA

35

Lauhilabetekaria da eskuan duzun aldizkaria. Denbora-tarte horrek luze ematen badu ere, ziztu bizian joan zaigu aurreko zenbakitik oraingo 35. honetara: urruti antzematen genituen Bikain Ziurtagiriaren ebaluazioa, Motibazio Kanpaina berria… Baina hemen gara berriz ere. Galardi sortu genuenetik, zintzo-zintzo aldizkaria bere garaian argitaratzeari hutsik egin gabe. Saiatu gara, zegokionean Beasaingo lantegiko Bikain Ziurtagiriaren ebaluazioaren berri langile guztien eskura jartzen: berezko euskara ohar-tauletan, informazio-pantailetan, lantegiko arduradun guztiekin aurrez aurre bilerak eginez eta aldizkari honen bidez, nola ez, besteak beste. Galardi honekin ixten dugu ebaluazio horren berri ematearen zikloa. Espero genuen notizia emanez, gainera, zilarrezko maila aitortu zaigu-eta, oraingoan. Bikain Ziurtagiriari aparteko eranskina eskaintzeaz gain, elkarrizketa ere aitzakia beraz dakargu oraingoan: Nerea, Jaione eta Imanol Beasaingo lantegiko Euskara Batzordekideekin, Bikain Ebaluatzaile Klubeko partaide bihurtu diren

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

honetan. Hona ekarri dugu baita ere, urteko lehen zenbakian dagoeneko ohitura bihurtu dugun bezala, urteroko Motibazio Kanpaina berria: “Euskaratik euskarara” mezua erabiliko dugu 2018an. Bi berri nagusi horiekin eta beste hainbat edukiz osatu dugu 35. hau. Bada bitxikeriarik gainera, oraingo honetan: ikusi Bertsolari Txapelketa Nagusiaz dakarguna. Beti bezala, garaian garaiko kontuekin, betiere, hasieran aipatzen genuen epearen baitan. Hizkuntza Politikan jasota dugunarekin aurrera egitea tokatzen da orain berriz ere: datozen 4 urteetarako Plan Estrategiko berria adostea, adibidez. Baina honetaz eta bestelako kontuekin, maiatzean izango gara berriz ere, hemen!!

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Adrian MERINO ESTRELLA Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

Gipuzkoa berdinago

URTARRILA

35

Azaroaren 29an Gipuzkoako Foru Aldundian “Gipuzkoa berdinago” adierazpena sinatu zuten, diputatu nagusi Markel Olanoren gidaritzapean. Momentuz 18 diren eragileek (tartean CAF), Aldundiak bultzatu eta Soziolinguistika Klusterrak bideratutako egitasmoaz, “Euskara lehenetsi behar dugu”, adierazi dute, euskararen eta gaztelaniaren arteko desoreka bistan dagoela jakitun. Adierazpenak “euskarari lehentasuna ematen dion jokamolde orekatzailea” proposatzen du, lankidetzari eutsiko diote eta gainera, prozesu honekin bat egin nahi duten enpresa eta eragileei zabalik jarraituko dute.

Jendaurrean euskararen erabilera bultzatzeko jokabidea adostu dute hainbat eragilek Gipuzkoan.

Euskaraldia Euskal Herri osoko erakunde eta eragileek “Euskaraldia” egitasmoa aurkeztu dute, hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera areagotzeko. Bilboko Arriaga plazan azaroaren 23an egindako agerraldian Euskaraldiaren sustatzaile diren 27 entitate eta erakundeetako ordezkariak izan ziren. Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Harreman-sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da erronka eta 2018ko azaro eta abendua bitartean “11 egun euskaraz” lelopean, 16 urtetik gorako herritarrak “Ahobizi” eta Belarriprest” bihurtu nahi dituzte.

Adostutako irizpideen artean, besteak beste, hauek daude: bozeramaile euskaldunak lehenestea, prestakuntza ematea, agerraldietara kazetari euskaldunak bidaltzeko eskatzea, eta azalpenak bi hizkuntzetan ez errepikatzea.

dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Euskararen ulermena eta ezagutza zabaltzen doaz Euskal Herriko inguru ezberdinetan. Euskaraz hitz egiteko gai den gero eta jende gehiago dago eta euskara ulertzen dutenak ere gero eta gehiago dira. Bi datu horiek azpimarratu zituzten ekimenaren sustatzaile diren instituzio eta eragileetako ordezkariek: Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa…. CAFen ere bat egingo dugu Euskaraldia egitasmoarekin, bere garaian zehaztuko dizuegun eran.

Ahobizi, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak

/ 03 /


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

35

EUSKARATIK EUSKARARA Izenburu hori erabiliko dugu 2018rako prestatu dugun Motibazio Kanpainan. “Euskaratik” zetozen duela 100 urteko langileak. “Euskarara” ari gara itzultzen oraingo langileok. Ohi bezala, Beasaingo eta Irungo lantegietan kartel nagusiaz gain, egutegiak ere zabalduko ditugu. Aurten gainera, baita boligrafo bana eman ere, langile guztiei. Hauxe, “Euskaratik Euskarara” segidan gehitu dugun testua:

CAFen mendeurrena ospatu berria dugu. Duela 100 urte CAFen lana egiten zuten gehienak, inguruko herrietakoak eta, beraz, euskaldunak izango ziren. Lana gaztelaniaz egin beharrera egokitu zirenak. Gaur egun, dagoeneko inor ez da euskaldun elebakarra; guztiek dakite euskaraz gain, gutxienez gaztelaniaz. Baina orain euskaraz lan egitera itzultzen ari da jendea. Bestalde, gainera, euskaldunak etxeko hizkeratik teknologiahizkerara egokitu behar du uneoro... Bi ideia nagusi horien baitan borobildu nahi izan dugu aurtengo Kanpaina. Enpresaren eboluzioa argazki bidez bistaraziz (trenak, jendea, eraikinak…), gaztelaniazko sorrera-dokumentutik aginte-makina euskaraz jarri genion Gasteizko Tranbia izan zen lehen treneraino, adibidez. / 04 /

izenburuaren

“XIX. mendearen azkenetan industria berria heldu zen gurera, eta jarduera berriak ekarri zizkigun: molde berriak, langile berriak, hizkuntza berriak, merkatu berriak… Mundu berri handi bat, gure herri zahar txiki honetan. Iraultza horren zurrunbiloan murgilduta geundela, euskara, apurka-apurka, bere tokia galduz joan zen: el castellano tomó su lugar, tanto en la calle como en el ámbito laboral. Así se fueron los meses, los años, las décadas… Hasta que, gracias al esfuerzo de muchos y muchas, euskarak bere lekua aldarrikatu zuen berriro ere. Hasieran bide estu eta malkartsua zena, zabalduz eta leunduz joan zen. Orain, EUSKARATIK abiatutako ahalegin eta indar eskerga hura, guztion lanari esker, EUSKARARA itzultzen ari da. Jarrai beza!”


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria Tarteko maila aitortu zaigu BIKAIN sistemaren arabera 1.000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila, alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira: Hona hemen Beasaingo CAFek 2017ko ebaluazioan lortutako puntuazioa: Goi maila - 800-1.000 artean

Tarteko maila - 500-799 artean

EGOKITUTAKO PUNTU-KOPURUA*

ARDATZAK

CAF (Beasaingo lantegia) Oinarrizko maila - 200-499 artean

1. Zerbitzu-hizkuntza

260 (350)

2. Lan-hizkuntza

335 (650)

GUZTIRA

595 (1.000)

* Parentesi artean, gehienezko puntu-kopurua Tarteko maila 500-799 artean

Oharra: puntuazioa berrogeita hamarreko tartetan ematen da, beraz, CAFek lortutako puntuazioa, guztira, 550-599 da.

CAFek lortutako puntuazio absolutua elementuka (urdinez) eta elementu horren gehienezko puntuazio absolutua (laranjaz), EME-ren arabera ELEMENTUAK

PUNTUAK

1. Erakundearen irudia

2. Bezeroekiko/Herritarrekiko harremanak 3. Komunikazioa eta lan-tresnak 4. Pertsonen kudeaketa 5. Kanpo-harremanak 6. Kudeaketa-sistema

02

04

06

08

0

100 120 140 160 180 200 220 240 260 280 300


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria Tarteko maila aitortu zaigu Euskarak CAFen zuen historia laburtuz ekin genion Galardi aldizkariari bere lehenengo zenbakian, 2006ko irailean. t 2006an, Beasaingo CAF lantegi osoa bere baitan hartuko zuen Hizkuntza Politika Orokorra adostu zen eta berau gauzatzeko baliabideak sortu: Departamendu edo Sail guztietako ordezkari banaz, sindikatuetako eta Zuzendaritzako ordezkariez osatutako Euskara Batzorde berria, Elhuyarren laguntzaz gain, CAFen bertako langilea zen Euskara Teknikaria lanpostua, Plan Estrategikoak, urteroko Planak, Galardi aldizkaria‌ Eta aurretik martxan zeuden hainbat egitasmoren jarraipena: euskara klaseak, Talde Naturalak. Handik berreskuratu ditugu labur-labur, datu esanguratsuenak:

t Joan

zen mendeko 80ko hamarkadan itzultzaile bat kontratatu zuen Beasaingo lantegiak, hainbat dokumentu eta bestelako, gaztelaniatik euskarara itzuli eta ele bietan izan genitzan.

t 90eko hamarkadan, 1995ean, lehenengo aldiz

Harrez gero:

t 2008an, Bikain Ziurtagiria sortu zen urte berean ebaluatu gintuzten Beasainen. Orduan, Ziurtagiriak dituen hiru mailetan oinarrizkoena aitortu zitzaigun.

t 2017an aurkeztu gara berriz ere. Tartekoa edo zilarrezkoa dagokigula orain, antzeman digu ebaluazioak.

Euskara Plana jarri zuten martxan lantegiko sail jakin batean: IV. Dibisioan. Eusko Jaurlaritzak bultzatu zituen Euskara Plan pilotuen baitan eskaini zuen CAFek bere burua eta horrela gauzatu zuen lehen ahalegin hura, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz.

t 1995-2005 bitartean, IV. Dibisioan garatutako ibilbidea beste Departamendu edo Sail batzuetara zabaldu zen pixkanaka-pixkanaka: Bulego Teknikoa, Informatika, Giza Baliabideak, III. Dibisioa‌

t 2005ean Irunen ekin zitzaion: 2011n Bikain Ziurtagiriaren zitzaigun.

zilarrezko

maila

aitortu Gorka Zabalegik jaso zuen CAFen izenean


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

Hutsetik oinarrizko mailara eta oinarrizkotik tartekora igota gabiltza. Bikaintasuna dugu helburu, ordea; goi-mailan aritzea. Bertan goxo egiteak ez du ezertarako balio. Kanpotik behin eta berriz esan zaigu zailena egina dugula guk. CAFek euskaraz egin dezakeela lana. Kanpo-ebaluazioan antzeman zaizkigun indarguneak eta zer hobetuak, aurreko ebaluazioan bezalaxe aintzakotzat hartu eta aurrera egitea dagokigu orain. Gure aurrekoek egin zutenaren bide beretik, gure ondorengoei CAFen euskaraz bizitzeko aukerak bermatu beharrean gaude. Gu harro gaude CAFen euskarari berez dagokion tokia egiten hasi ziren guztiez. Badator jende berria, gaztea, gurera. Inoiz baino prestatuago, bai nork beraren zereginetarako, baina baita lan hori euskaraz egiteko ere. Horiek eta beste 100 urtera izango direnak ere, gure oraingo lanaz harro izatea, gure ardura da. Bikain Ziurtagiria

Euskara Batzordeko kide batzuk


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

Eskerrak eman… Topikoa bada ere, behin eta berriz esan beharra dago,enpresaren barruan euskararekiko egiten ari garen lana, jende askori eskerrak dela. Beasaingo lantegian 2.600 langile ari gara une honetan, baina euskararen presentzia eta erabilerak daraman aurrerabidea, dagoeneko CAFetik erretiroa hartuta alde egin zutenengana luzatzen badugu… Ez gara aspertuko eskerrak emateaz: gutako bakoitzak bere eguneroko zereginean euskarari egiten dion tokiaren biderketa eta biderketa da, Ziurtagiri berriak antzeman duen aurrerabidea. Kontuak kontu, Bikain ebaluazioa zela eta, Departamendu eta Sail guztietako ia 60 arduradunekin elkartu ginen, tokian tokiko Euskara Batzordeko 20 kideekin batera egindako 7 bileretan, 2017an. Batzuk bileretara etortzeko aukerarik izan ez bazuten ere, etorri ziren arduradunen zerrenda emanez eskertu nahi ditugu langile guzti-guztiak.

IV. Dibisioa

Joseba AMENABAR, Aitor IMAZ, Juan Carlos ALCALDE, Aritz USTARROZ, Jose GORTAZAR, Vicente LLORENS, Imanol ITURRIOZ, Eva GALAN, Vicente SALVADOR

III. Dibisioa

Patxi RAZKIN, Gorka GOMEZ, Imanol GARRO, Juan Ignacio MONREAL, Iñigo ARCELUS, Guadalupe MATEOS

MiiRA

Komertziala Proiektuak Rail Services

Erosketak Biltegia Garapen korporatiboa Kalitatea

… eta zorionak jaso Asko dira, BIKAIN Ziurtagiri berria jaso izanagatik zorionduz heldu zaizkigun aurrez aurreko hitzak nahiz era guztietako mezu idatziak. Baita bertsoren bat edo beste, ere, ordea. Bikain Ziurtagiriak aitortu digunaz gu adina poztu den jende pilo horri gure aldetik esker ona adierazi nahi diogu. Horretarako, jaso ditugun hitz guztiak honutza ekarri ezinik, horietako batek bidali digun bertso hau argitaratzea pentsatu dugu. Eskerrik asko guzti-guztioi!!

Fernando RECALDE, Igor OTEGI, Iñigo ISASTI, Jon MENDIZABAL, Ander ESPESO, Amaia IRASTORZA, Andoni GARCIA

Ingeniaritza / Teknologia

Plangintza / Prozedurak

Bileretako bat: Kalitate Saila

IRUN

Jon AGIRRE, Pedro LABAYEN, Jon Mikel SERRANO, Elixabet GALLASTEGI, Felix CALVO, Haritz IZTUETA, Javier FUENTES, Jon AMUTXASTEGI, Jose Antonio SOLA, Maite BARANDIARAN, Mikel MENDOZA, Naiara PAGOLA, Uxue MUJIKA, Fernando PEDROSA, Aitor BARANDIARAN, Oskar PLAZA, Cristian DE CASTRO, Enrique CAMPOS, Pello ZALDUA, Iñigo AZALDEGI, Iñaki LORETEGI Luis GIRALT, Julen BARRUTIA Telmo LABAIEN Igor BASAURI, Miguel INCHUSTA Jose Mari GONZALEZ Santi SANTOS, Andoni ALMANDOZ Iñaki CORMENZANA, Asier ELIZEGI, Igor BARRENETXEA Arantxa GUEMBE Antton EGIZABAL, Ander TERRADILLOS, Pello BALDA

Doinua: “Zuek horrela ikusi eta”

Goierrik badu, nortasunean, berezko ekimen-printza! Eta betitik, uztartu ditu, jakintza eta ekintza! Horren lekuko, zutabe duen, CAF lantokiko trengintza! Mundu guztira eskaintza, alez beteta zuhaitza, lan bikainaren emaitza! Sustraiak zainduz, teknika finduz, euskaraz egin lehen hitza! Hori izango da, mundu haundian, trena ez galtzeko giltza! (bis) Jon Aizpurua Barandiaran


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

BERTSOLARI TxApELKETA NAGUSIA 2017 A. Sarriegi: Ai, aitzakiak aitzaki zure hutsen adabaki ez dakizula zure burua nun, nola ebaki? Hartu zenbait erabaki hobe izan honen zati lana ekartzen diogulako herri oso bati. (bis) S. Colina: Mundu hontan lau ertzeko sentitzen gara etxeko trenak saltzen gu gabiltzalako espabilatzeko. Ni ez nago prest CAFeko zamak niregan hartzeko ta gutxi falta da nere trena deskarrilatzeko. (bis)

Barakaldoko BECen (Bizkaia) jokatu zen lau urtez behingo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, joan zen abenduaren 17an. CAFekook ezaguna dugun Maialen Lujanbio hernaniarrak jantzi zuen txapela, 2009an bezalaxe.

A. Sarriegi: Presio latza zainean lehenean ta orainean kontratu asko sinatu ditut ahal dudan heinean. Ez fijatu orbainean estres horren ordainean guri esker doa ekonomia gurpilen gainean. (bis)

Maialen gure enpresan izana da hitzaldia ematen 2011ko abenduaren 1ean. Hain zuzen ere, hitzetatik abiatutako sortzaile aparta da bera eta guretzat 2012rako sortutako Motibazio Kanpainaren “Hustua ala betea? Hustu ahala betea” lelopeko kartel, botila eta bestelako euskarriez izan genuen bere lankidetza, aipatutako hitzaldiaren segidan.

S. Colina: Krisi internazionala gugana iritsi ahala sentitu ginen bikote haundi eder ta mundiala. Nago ahituta bezala beti petxuan puñala ta iruditzen zait hurrengo trena ni gabe doala. (bis)

Oraingoan, ordea, bitxikeria bat lekuko dugu hizpide, pasa berria den Bertsolari Txapelketa Nagusia. Izan ere, aipatutako finalean, binakako lan batean CAFeko langiletzat hartu zituzten euren buruak Aitor Sarriegi beasaindarrak eta Sustrai Colina urruñarrak. Saio hori dakargu transkribatua, segidan.

A. Sarriegi: Ulertzen dut zuk esana baina hori ez da dana ez zazu ahaztu guk nola josi dugun iragana. Izan arren nahiko zama heltzeko herriarengana norbaitek egin behar du beti sukaldeko lana. (bis)

Gaia: Nazioartean kontratu garrantzitsuak lortu izan dituen euskal enpresa bateko komertzialak zarete. Negozio ekimen bakoitzean milioi asko jarri ohi dituzue jokoan. Aitor, Sustraik esan dizu ezin duela erantzukizuna gehiago jasan.

S. Colina: Beti jartzear brotxea urrean ez bada brontzea ta azkenerako asko estutu zaigunez korsea sukaldarien posea dugunez holakoxea ez ahaztu gaurko ogia dela biharko gosea. (bis)

Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz Doinua: Dozena bat bertso berri A

/ 05 /

35


ELKARRIZKETA

NEREA, JAIONE eta IMANOL Beasaingo lantegiak Bikain ebaluaziorako izena emateak, berarekin zuen guk trukean 4 ebaluatzaile eskaini beharraren baldintza, horiek beste erakunde batzuetan ebaluatzaile aritzeko. Lehendik ere ebaluatzaile den Euskara Arduradunaz gain, beraz, beste hiru pertsona behar genituen. Hiru horiek dira elkarrizketatu digunak: Nerea Aranzadi zumarragatarra, MiiRAn idazkari-lanetan 21 urte daramatzana, Jaione Badiola beasaindarra, Teknologian idazkari-lanetan, hau ere 21 urtez, eta Imanol Urrestarazu ordiziarra, orain MiiRAn muntatzaile-lanetan, guztira CAFen 28 urte daramatzana. Hirurak ere, Beasaingo Euskara Batzordean eskarmentu handikoak, denbora gutxiena daramanak, 10 urte zeregin horretan.

Bikain Ebaluatzaileen Klubeko partaide izan zarete lehenengo aldiz. Zergatik zuek? Nerea: ni neure borondatez aurkeztu nintzen prest. Euskara Batzordean hainbeste urtetan ari naiz, oraingo hau beste bultzadatxo bat izango zela ikusten nuen. Imanol: kontua zen, guk egiten ez bagenuen zeinek egin behar zuen. Euskara Batzordekidea behar zuela, ados nentorren ni. Gero, kezka sortzen da, ez dakizulako lan horri erantzuteko gai izango zaren.

bai, ebaluaziorako irizpideak egokitu diren neurrian errazagoa da orain eta hauek dioten bezala, beste ebaluatzaileekin izandako harremana, oso aberasgarria da!! Enpresa desberdinetan ibili zarete, bakoitza bere taldean. Hiru enpresaz ari gara. Zer da horietan antzeman duzuena? Imanol: niri ebaluatzea tokatu zaidanak urrezko Ziurtagiria jaso du eta alde horretatik, gu baino aurreratuagoak daudenez, asko ikasi dut. Organo erabakitzaileetan kudeatzen dute euskararen erabilera, gainontzeko arlo guzti-guztiak bezala. Inplikazioa erabatekoa da. Hor dute sendotasuna… Nerea: nik ere gauza bera azpimarratu nahi dut, zeinen garrantzitsua den erabakiak hartzen dituztenen inplikazioa. Haiek garbi dute: fabrikazioprozesuan euskara txertatu egin behar da eta horrek enpresaren arlo guzti-guztietan du eragina. Jaione: erabat ados. Baina gainera, niri balio izan dit beste enpresa bat horren gertutik ezagutzeak, gurean ere posible dela jabetzeko. Areago, CAF erreferente izan daiteke beste enpresa batzuentzat, gure ahalegina ezagutu eta bide beretik abiatzeko. Zehaztu pixka bat hori…

Jaione: nuen lan-kargarengatik eta, momentua ez zen egokiena niretzat. Baina orduan behar zuen eta kito. Egia esan, ikaragarri ikasi dugu esperientzia honekin.

Jaione: CAFera datorren euskaraz daki!! E-postaz dira elkartrukean mezuak Bilerak ere badira berezko dituztenak…

Bakoitzak nork bere zeregina duzue CAFen. Horrezaz gain, ordea, enpresa barruan euskara txertatze-lanetan 10-12 urte daramatzazue Euskara Batzordean. Zer behar zenuten ebaluatzaile aritzeko?

Imanol: hori da; bide bat egin da, aurrera goaz, txalotzekoa da jendearen jarrera. Zilarrezko maila aitortu zaigu oraingoan. Bultzada bat emateko garaia da, egoera ezagutzera ematekoa eta erronka berriei heltzekoa.

Nerea: bi egun osoko prestakuntza jaso genuen. Erreferentzia Marko Estandarra (EME) ezaguna bazitzaigun ere, orain xehe-xehe eginda barneratu dugu (barrez dio). Antolakuntza oso ona da. Imanol: ez genuen uste hainbesteko lana izango zenik. Hartzen duzun ardura hori... Lanerako filosofia ona da. Jaione: nik uste dut, gehiago ikasten duzula, zuk ematen duzuna baino. Jende desberdinarekin zabiltza, toki desberdinetan… Imanol: hori da; metodologiaz gain, beste erakunde batzuk ezagutzeko aukera izan dugu eta haiengandik ikastekoa. Nerea: hasieran, taldean bat “senior” dela jakiteak ematen du lasaitasun-puntu bat, baina gero jabetzen zara, guztiok gaudela hor lanerako. Hori

/ 06 /

jende berri ia denak, natural-natural aritzen euskaraz idatziz lanean. jarreraz euskaraz egiten

Nerea: nire inguruan ere gauza bera ari da gertatzen: jende berria, gaztea, euskalduna… Horiei hasierahasieratik jarrera egokian, euskaraz lanean aritzeko erraztasunak eskaini behar dizkiegu… Jaione: norbanakoaren esfortzu guzti horien ondorio bezala, aurrera begirako hizkuntza politikaren planteamendua berregokitu eta adostu behar da zuzendaritzarekin… Gaia atera denez, CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) idatzi genuela badira urte batzuk eta antzemanda gaude aldaketa batzuen premia… Nerea: hori da; lehenaz gain, jabetu gara askozaz ere egokiago eta xehetuago jaso beharrean gaudela gure Hizkuntza Politikaren helburuak eta horietara iristeko jarraibideak. Alde horretatik, Bikainen egiturara moldatzea da egokiena (lan-hizkuntza, zerbitzu-


ELKARRIZKETA

URTARRILA

35

hizkuntza…). Bikain bera aldatu bada, Ziurtagiria sortu zenetik guk guztiok antzeman ditugun beharretara egokitu delako izan den bezalaxe. Jaione: Nereak dion bezala, gu dagoeneko konturatuta geunden gure Plan Estrategikorako, urteroko jardunerako… eta batez ere, aurrerabidearen jarraipena egiteko neurketak, hutsegiteen zuzenketak eta orokorrean, Euskara Planaren nondik norakoaren adierazleak findu beharraz… Baina hori da bat, eta, ordea, bestea, Hizkuntza Politika beraren helburuak eta horiek lortzeko kudeaketa zehaztu beharrean gaude behin betikoz. Hori da muina. Imanol: HPOa egokitu, zuzendaritzak barneratu eta gero adostutakoa aurrera eramateko, betearazteko, baliabideak jarri behar dira. Euskara Batzordea organo erabakitzailea izango da, baina hartutako erabakiak gauzatzeko kudeaketa orokorreko bestelako hamaika egituretako jardueren jarraipena egitea nekeza egiten zaigu… Nerea: hirurok jabetu gara ebaluatzea tokatu zaizkigun enpresetan zeinen garrantzitsua den euskararen kudeaketan zuzendaritzak duen eragina. Haietan ere zailtasunak dituzte, baina neurriak hartu dituzte. Eta nik oso garbi ikusten dut CAFen ere posible dela euskaraz lan egitea. Alde horretatik ematen ari garen aldaketa, izugarria da… Kanpotik zorionak eman dizkigute, behin eta berriz eta jendarte eta erakunde desberdinetatik. Barrura begira, poz hori hedatzen asmatu al dugu? Jaione: beti gertatzen da antzekorik, ezta? Beharbada jende bati “normala” iruditu zaio orain guri zilarra tokatzen zitzaigula, Irunen ere zilarra dugu… Ezin du jende guztiak antzeman, barrutik bizi dugunon neurri berean behintzat, zeinen nekeza den gurea bezalako enpresa baten euskarari egiten ari gatzaizkion tokia bideratzea. Baina nik uste dut jendea poztu dela, asko direla gainera emaitzarekin identifikatuta sentitu diren langileak. Imanol: bidea mantsoa da, aurrerapausoak emanda ere, horretaz jabetzea kostatu egiten da, baina ebaluazio honek begi-bistan jarri digu urrea ere hortxe dugula. Guztion aldetik esfortzu txiki batzuk eginez, posible dela daramagun bidean emaitza hobeak lortzea. Bai, nik ere uste dut jendearen kontzientzian gehixeago eragiteko balio izan digula ebaluazio honek. Nerea: jende gehienaren jarrera, txalotzekoa da!! Eta nik uste, harro egon behar dugula egiten ari garenaz. Kanpo-ebaluazio bat izan dugu. Ez gara geure buruak goraipatzen ari: era askotako erakundetakoek, ikuspuntu desberdinetako jendeak, oso aberasgarria den lan-talde batek aitortutako egoera baten gaude. Kanpora begira ere azaldu gara, noski, baina batez

ere, etxeko jendea da sari honen benetako jabea. Jaione: nik uste gainera, beste batzuentzat CAF erreferente izan daitekeela; Goierri erdian gaude. Alde horretatik ere bagenuke erantzukizunen bat… Garbi dago zilarrezko Bikain Ziurtagiria aitortu izana, egunerokoan generaman bidean plus bat baizik ez dela, helburua “urrea”, bikaintasuna delako. Azken gogoeta libre bana egiteko aukera duzue… Nerea: nik Goierriko beste enpresa batzuk animatuko nituzke Bikain ebaluaziora aurkeztera. INGUDEAn dauden lantegiak, adibidez, planteamenduak berrikusi eta aurrera egitera. Gure aldetik, esan den bezala, zuzendaritzarekin HPOa berrikusi eta enpresan nola txertatu aztertu, hurrengoan maila altuagoa lortzeko. Eta jendeari helarazi nahiko niokeen mezua: euskaraz lana egitea posible dela norberak hala nahi eta sinesten badu eta guzti hau egunerokotasunera eramanez.... Jaione: datozen urteetara begira, Euskara Batzordeak martxan jarriko dituen ekimenetan (aho bizi, belarri prest…) langile guztion inplikazioa behar-beharrezkoa izango dugu berriz ere. Urrezko Ziurtagirira bidean, denon jarrera proaktiboa ezinbestekoa da. Eta horretan, Euskara Batzordeko kide guztien gidaritza dut gogoan momentu honetan. Orain gaudenona eta etorriko diren kide berriena. Imanol: dauzkagun bi hizkuntza ofizialetatik bat, hau da, euskara, normalizatu gabe dago lan munduan, baita gure kasuan CAFen ere. Egiten den esfortzu guztia normalizazio hori lortzeko da. Nik uste dut CAF osatzen dugun pertsona guztiok bat egiten dugula behar edo nahi horrekin. Falta zaiguna da, denon aldetik esfortzu txikitxo bat gehiago egitea; bultzada galanta emango genioke euskararen normalizazioari CAFen. Animo ba!!

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

URTARRILA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

35

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiriak, zein maila egiaztatu eta aitortu dio Beasaingo CAF lantegiari, 2017an egindako ebaluazioan? Oinarrizkoa

Tartekoa

Goi mailakoa

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Chispa 2. Fuelle 3. Iluminación 4. Incendio 5. Suspensión 6. Vástago

g34

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

ADOLFO MASID IV. Dibisioa – Beasain

MELCHOR BAJO Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.