galardi
36 2018ko MAIATZA
eko euskara aldizkaria
BEASAINGO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2019-2022
CAF-Elhuyar sariak 03. Euskara ikasleak 04. Verรณnica Fernรกndez Gascรณn 07.
Erakundearen irudia
ZERBITZUHIZKUNTZA Herritarrekiko harremanak
Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Pertsonen kudeaketa
LANHIZKUNTZA Kanpoharremanak
Kudeaketasistema
SARRERA
MAIATZA
36
Hizkuntza Politikan jasota dugunarekin aurrera egitea tokatzen zela eta datozen 4 urteetarako Beasaingo lantegirako Euskararen Plan Estrategiko berria adostea genuela erronka, adibidez, genion aurreko zenbakiaren sarrera errematatzeko. Horretan aritu gara, bada, besteak beste, eta dagoeneko zehaztu ditugu epe jakin horretarako helburuak, baliabideak eta bestelakoak. Horren lagintxo bat baizik ez zaigu kabitzen aldizkarian, ordea, eta horixe egin dugu: txostena bukatuta dagoela jakinarazi eta ahalik eta xumeen, irudi bidez-eta azaldu, zertaz ari garen Plan Estrategikoa idazteaz ari garenean. Tarteko orrialdeetan eta azalean, horren lekukotza. Bestelakoan, Galardin ohikoak diren berriak jaso ditugu orain ere: Igartza Bekaren uzta berria, CAF-Elhuyar sariekin gauza bera, Talde Natural berria landu izana… Eta horren ohikoak ez diren, baina hizpide ditugula lehenengo aldia ez direnak ere bai: Irungo lantegian ikasleek lanpraktikak egiteko eskaintzen dugun ingurune euskalduna, adibidez. Edo,
SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
Beasaingo lantegiko euskara ikasleekin elkartu garela. Horiekin eta bestelakoekin itxi behar izan dugu maiatzeko zenbakia, nola ez, elkarrizketari egiten diogun txokoa ahaztu gabe: Verónica Fernández, oraingoan. Irungo lantegian aritzen den errenteriarra. Baditugu esku artean garrantzia gutxiago ez duten bestelako erronkak ere!! Iraileko Galardirako xehe-xehe izango ditugu Euskaraldiaren baitan CAFeko langileen parte hartzea nolakoa izatea bultzatuko dugun, adibidez. CAFek hasieratik parte hartzen duen INGUDEA Goierriko lantegien Euskara Batzordean aurtengorako adostu genuen leloak diona, aizue: erabIlera eteNgabeak Gauzatuko dU menDeetan Euskarak bizirAutea.
EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Izaskun SUSO MORATO Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Pablo ENPARANTZA MARTINEZ Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
81095
BEASAIN
IRUN
/ 02 /
LABUR
Igartza Bekaren liburu berria
MAIATZA
36
CAF-Elhuyar sarien banaketa “Egin jauzi, eta sortu uhin hedakorrak”. Aurtengorako izendatu zuten lelopean, 80 ikertzaile, kazetari, artista eta zientzia-zale baino gehiago izan dira sariren bat irabazteko aukera izan dutenak. Donostiako Tabakaleran maiatzaren 16ean egindako ekitaldiaren bidez ezagutarazi ziren irabazleak:
Martxoaren 1ean aurkeztu genuen XIX. Igartza literatura-sorkuntzarako bekan 2016ean saritua izan zen liburua. Ekaitz Goienetxea Cereceda bermeotarraren “Zaldi mamarroa” nobela, hain zuzen ere. Nobelaren bidez, 80ko hamarkadan heroinaren bidez hiesak hildako ehunka gazteren belaunaldiko kontuak jaso ditu, eta liburuak irakurgai daramatzan hiru hilabeteetan, oso kritika onak bereganatu ditu Ekaitzek.
CAF jendaurrean Beasaingo Institutuak gonbidatuta
“Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra”, Alaitz Etxaide Etxeberria eta Iraia Etxaide Etxeberriarena. Dibulgazio-artikulu orokorraren saria. CAFeko Giza Baliabideetako Igor Arrondo Esnaolaren eskutik jaso zuen saria. “Zulo beltzen sinfonia”, Miguel Querejeta Lópezena. Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria. “Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatu paisaiak”, Iñaki Odriozola Larrañagarena. Neiker Sari Berezia, lehen sektoreko lanei. “Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea”, Josu Lopez Gazpiorena. Zientzia-kazetaritzaren arloko saria. “Bastartak!”, Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewicz-ena. Zientzia gizartean sorkuntzabeka. Ekaia aldizkaria, EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Elhuyarren Merezimendu Saria. Lanak irakurtzeko eta gainontzeko informazio osorako sarbidea, webgune honetan: https://www. elhuyar.eus
Beasaingo Txindoki Institutuak 50 urte bete ditu. Hori dela eta antolatu dituzten jardueren artean, “Enpresa eta erakundeen kudeaketa” izenburupean mahai-ingurua egin zuten Institutuko hainbat ikasle ohiek Igartza jauregian, apirilaren 26ean. Horien artean, CAFeko Beasaingo Ingeniaritza Arduraduna den Aitor Imaz Ganzarain izan zen. Igartza jendez lepo, euskaraz egin zuen aurkezpena.
/ 03 /
BEASAIN
MAIATZA
Talde Naturala Ekonomia Sailean
36
Plan Estrategikoa 2019-2022
Dagoeneko 235 langilek hartu dute parte Talde Naturaletakoren batean. Elhuyarren gidaritzapean, BostEkoa (erakarri, eragin, eraldatu, euskara, erabili) ere deitzen dioten 21 talde osatu ditugu orain artean Beasaingo lantegian. Azkena, Ekonomia Saileko lankide talde batekin. Astean behingo 2 orduko 4 saiotan banatuta, lankideen arteko harremanak euskararekiko jarrera kontzientean eman daitezen lantzen da. Betiere, euskararen erabilera handiagotzeko oinarrizko helburuaz.
Datozen 4 urteetarako Beasaingo lantegirako Euskararen Plan Estrategikoa zehazten aritu gara. Honez gero, helburuak finkatuta, horiek gauzatzeko epeak, baliabideak eta bestelako xehetasunak Zuzendaritzarekin adostuak ditugu. Beasaingo Euskara Batzordeak buru-belarri egin duen ahaleginari etekin handiagoa atera nahian, bere garaian adostutako Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) egokitu egingo dugu: orain arteko hainbat testuk zehaztasunean irabaziko dute eta bestalde, Bikain ebaluaziorako erabiltzen den Erreferentzia Marko Estandarraren (EME) arabera sailkatuko dugu gure HPOa ere.
Euskara ikasleak
2017-2018 ikasturtearen balorazioa egiteko galdetegia emate-aitzakian, euskara ikasleak bilera labur batera deitu genituen maiatzaren 16ean. Azaldu zitzaizkigunei aurrez aurre eta gainontzekoei e-mailez, guztiek ere egiten ari diren ahaleginean gertu izan gaitzaten nahi dugula adierazi genien. Ikasturte honetan 19 langile ari dira, norberak aukeratutako Euskaltegietara joanez. 12 Euskaltegi, hain zuzen ere, Irundik Altsasurainokoak. Bide batez, datorren urteko CAFeko Motibazio Kanpaina, Euskaraldia egitasmoaren baitan egitekoa dugula aurreratu genien. Eta horretarako, CAFeko langileen artean “belarriprest” eta “ahobizi” izateko pronto leudekeenen bila banan bana ibiliko garela esan genien. Eta euskara ikasle hauen jarrera onaren adierazgarri, batzuek bat-batean esan ziguten prest daudela!! / 04 /
Hemendik aurrera ere, ordea, langile guzti-guztion jarreraren baitan lortuko ditugu lehenago edo beranduago eguneroko laneko hizkuntzan euskarak gero eta leku gehiago izatea. Gure aldetik, beraz, enegarren aldiz, eskerrik asko tokian tokiko beharrei erantzunez zuetako bakoitzak egiten duzuen lanarengatik. Ez baita alferrikakoa errepikatzea, euskararen berreskuratze-prozesuan guztiok garela nahitaezkoak. Guztiok. Hurrengo orrialdean, Plan Estrategikoaren laburpen txiki-txiki bat txertatu dugu, CAFetik kanpora ere dagoeneko adostuta dabilzkigun kontzeptuetara ohitzen joan gaitezen.
BEASAIN
MAIATZA
36
Plan Estrategikoa 2019-2022 HELBURU OROKORRA: ahoz eta idatziz euskara naturaltasunez eta erraz erabiltzeko aukerak sortzea
Erakundearen irudia
Erabilera orokorreko inprimaki guztietan euskararen presentzia bermatu
Sortze-hizkuntza euskara izateko kanpaina antolatu
ZERBITZUHIZKUNTZA Herritarrekiko harremanak
Harrera postuetan euskaraz egin ahal izatea bideratu
LAN UGARI EGITEKO BIKAINTASUNERAKO ERDI BIDEAN BIKAINTASUNETIK GERTU
/ 05 /
Harrera lanetan dauden langileek harrera euskaraz egin ahal izateko protokoloa prestatu
Kanpo-ekitaldietarako protokoloa prestatu, euskarari dagokion lekua egiteko
IRUN
Lantokiko praktikak Irungo lantegian
MAIATZA
euskaraz,
Lanbide Heziketako ikasleek lantokiko prestakuntza euskaraz egiteko programa bideratzeko, Oarsoaldea BAren, Don Bosco GLHBIren eta CAFen arteko Lankidetza Hitzarmena sinatu genuen iaz hiru urterako, lehen ere aurrez egina genuenaren hari beretik. Hitzarmenaren baitan, GLHBI Don Boscok CAFera D ereduko ikasleak bidaltzeko konpromisoa hartzen du. CAF enpresak, bere aldetik, neurri metodologikoak (instruktore euskalduna ahalbidetzearena, adibidez) bermatuko du. Martxoaren 12az geroztik eta hiru hilabeterako, Unai Iglesias Paz ari da gure artean lanean, Kalitate sailean.
Joxemari Carrere ipuin kontalaria
Oraingoan beranduxeago izan bazen ere, Euskararen Egunaren baitan antolatu ohi dugun ekitaldia burutu genuen urtarrilaren 25ean. Joxemari Carrere ipuin kontalariak umeei nahiz helduei aurrez aurre era guztietako ipuinak kontatzen dizkie. Bere istoriorik onenekin moldatu zigun guri saioa, lan horretan daramatzan 25 urte aitzakiatzat hartuta.
/ 06 /
36
Hizkuntza-paisaiaren ikuskapena
Noizbehinka, bestelako neurketak egiten ditugun bezalaxe, tailerrean eta bulegoetan ditugun era guztietako errotuluen ikuskaritza egiten dugu. Horietan guztietan euskarari dagokion presentziaren irizpideak bermatuta dauden ikusten dugu. Oraingoan, Euskara Batzordeko kide guztiak hainbat taldetan banatu eta lantokiko bazter guzti-guztietara heldu gara. Antzeman ditugu presak eragindako gabezia batzuk, baina orokorrean, iraunkorrak diren kartelak nahiz noizean behin berritzen direnak ere, gutxienez ele bietan daude, euskarazkoa lehenetsiz bi hizkuntzen arteko kokapenean edo neurrian. Argazkien bidez eta txostentxo baten jaso dugu egoera.
ELKARRIZKETA
MAIATZA
36
VERONICA FERNANDEZ GASCON Errenteriarra da. 37 urte ditu eta 10 daramatza CAFen lanean: 9 urtez Beasaingo lantegian aritua, orain Irungo lantegian, Hornikuntza Katearen Aktibazio sailean. Ikasketa guztiak gaztelaniaz egina, euskaraz hitz egiteko gaitasuna behingoz hartu beharko zuela-eta, Euskaltegira joatea erabaki zuen behin betiko bultzada emateko.
Zein da zure ofizioa? Enpresa-ikasketak egin Unibertsitateak Donostiako ikastegian.
nituen Deustuko kanpusean duen
Orain Irunen ari zara baina Beasaingo lantegitik etorri zinen. Zein da zure lana? Beasainen Biltegi Nagusian aritu nintzen. Aurrena, Mexiko, Txile, Brasil eta bestelakoetara materiala bidaltzeko kudeaketa-lana zen gurea. Badakizu, han egiten genituen trenak hornitzeko beharrezkoa zen guztia bidaltzea. Gero, beste sail baten aritu nintzen: garraiorako eskaintzak prestatzen.
Eta, zer moduzko esperientzia izan zenuen bertan?
Zer da hori?
Zein da zure eguneroko harremana euskararekin?
Ba, Mexikoko proiektua zeini esleitu behar zioten erabaki aurretik, hara trena bidaltzea zenbat kostatzen zen aurreikusi beharra genuen, adibidez. Proiektuen aurrekontuak egiten aritu nintzen hurrena. Beti, garraioarekin zer ikusia zuten kontuekin: trenen edo horiek han egiteko beharrezko materialen garraiokostua…
Alabekin euskaraz egiten dut! Eta senarra ere euskalduna da eta berarekin beti euskaraz egiten dut. Lanean gutxiago…
Eta hemen Irunen, zein da zure lanbidea? Hornikuntza Katearen Aktibazioa sailean nabil orain. Une honetan 9 lagun gaude. Gutako bakoitzak proiektu jakin bat du izendatua eta horren jarraipena da norberaren ardura. Alegia, zuk aldiro, tren bati dagokiona kudeatzen duzu… Bai. Une honetan Ingalaterrako TransPennine da nire ardura. Hurrengoa Napoles izango da… Baina proiektu zehatz batez gain, zeharkako lan bat ere egiten dugu. Obra guztietarako hornitzaile berak ere baditugunez, horiekin harremana ere nolabait zeinek izan adostua dugu, eta adibidez, ni poliesterra hornitzen digutenekin aritzen naiz, edozein proiekturako izanda ere, poliesterreko zera hori.
Oso ona! Errenteriako AEKn oso gustura ibili nintzen. Nire euskara, ikastetxetan ikasia besterik ez zen. Orain ez dizut esango oso ondo moldatzen naizenik, baina ezinbestekoak izan zitzaizkidan hango bi urteak, hitz egitera beste animo batekin ausartzeko.
Beasaindik Iruna aldatzean, euskararekiko aldaketarik antzeman zenuen? Atentzioa eman zidan euskarari buruzkoaz harrera egiteak! Txomin Nazabalek egin zidan. Nik ezagutzen nituen Galardi aldizkaria, urteroko kartelak, opariak, hiztegia, euskara ikasteko diru-laguntzena ere bai, noski… Baina ideia ona iruditu zitzaidan etorri berriei Euskara Planaz informazioa ematea ere. Erabileran alderik sumatu duzu leku batetik bestera? Beno, hemen Urko (Alvarez) dugu inguruan eta hori bera da motibaziorik handiena euskaraz aritzeko! Asko nabarmentzen dut euskararen presentzia, bai… Gainontzean, besterik azpimarratuko zenuke? Nik batez beste 20 pertsonarekin izan dezaket hitzezko lan-harremana egunero. Eta horietatik gehienak dira euskaldunak. Bestelakoan, e-mail batzuetan ere izaten da euskara, jantokian…
Goazen euskara kontuetara. Badakit Euskaltegian ibili zinela…
Elkarrizketa egiteko aukeratu zintugula esan genizunean, euskara “asko galdu dut” esan zenigun, beldurrez. Ederki asko moldatzen zara ba…
Nik ikasketa guztiak gaztelaniaz egin nituen. Euskara irakasgai baizik ez nuen izan, eta karreran, hori ere ez. Orduan, ailegatu zen une bat, hitz egiteko beharra sentitu nuena eta hala erabaki nuen Euskaltegira joatea.
Konturatzen naiz, Irungo lantegian aukera asko dituela euskaraz hitz egin nahi duenak eta elkarrizketa honen aitzakian berritu ditudan kontu guzti hauekin, nik neuk ere oraindik gehiago egin dezakedala jabetu naiz. Ondo etorri zait esperientzia hau. Eskerrik asko!
/ 07 /
LEHIAKETA !!!
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
MAIATZA
36
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) Euskararen Plan Estrategikoaren helburu orokorra, ahoz eta idatziz euskara naturaltasunez eta erraz erabiltzeko aukerak sortzea dela diogu. Horren baitan, non dugu une honetan lan gehiena, inoiz bikaintasunera helduko bagara? Erakundearen irudia Barne-komunikazioa eta lan-tresnak Kanpo-harremanak 2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Almacén 2. Incremento 3. Jefatura 4. Pedido 5. Residuo 6. Vigilante
g35
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
MANUEL FOSSATI Ingeniaritza – Beasain
JESUS ALMANDOZ Irun