Galardi 37 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

37 2018ko IRAILA

eko euskara aldizkaria

CAFen ERE EUSKARALDIA DUGU

XXI. Igartza Bekaren irabazlea 03. Euskaraldia 04. Iñigo Aldasoro Sukia 07.


SARRERA

IRAILA

37

Ia-ia monografikoa bihurtu zaigu Galardiren oraingo zenbakia: Euskaraldia ekimenari eskainia. Lan handia ari da egiten bazterretan, momentuz 11 egunera mugatuko den ahalegina gauzatzeko. Guk ere hasiera-hasieratik heldu genion erronkari. Sustatzaile-laguntzaile lanetan ari gara harrez gero: udaletxe batek bere herriko parte-hartzaileen berri izango duen antzera, guk geure enpresako langileen artean zeinek hartuko duen parte, jakingo dugu. Horretarako sortu digute Euskaraldiatik CAFentzat bakarrik den webgunea, geure datu-basea izan dezagun. Argibideak, aldizkariaren hiru orrialdetan dituzu, baina labur-labur esanda, helburua, euskaraz hitz egiteko norberaren konpromisoa handitzea da. Uste baino gehiago egin dezake gutako bakoitzak euskaraz: euskaraz dakien jende asko garelako, baina eta ordea, euskaraz hitz egiteko gaitasunik oraindik ez dutenen artean ere, ulertzeko bai, ulertzeko gai, asko direlako. Eta horiei euskaraz egingo bagenie, berealdiko handitzea emango luke euskararen erabilerak. Horiei euskaraz eginez eta euskaldunok geure artean euskaraz eginez, noski. Borondate kontua da, beraz. Euskaraz egiteko gai garenok, izan gaitezen Ahobizi 11 egun horietan

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

(azaroaren 23tik abenduaren 3ra). Eta hitz egiteko ez, baina ulertzeko gai dena, egon dadila prest hari euskaraz hitz egin diezaioten: izan dadila Belarriprest. Gurean gainera, ekimena ez dugu mugatu nahi 11 egun horietara. Datorren urteko Motibazio Kanpaina, 11 egun horietarako hartutako konpromisoari eusteko gonbita izango da. Belarriprest izan daitezkeenengana gehiago hurbildu nahi dugu. Baina horretarako, Ahobizi asko behar ditugu. Konpromisoa eskatzen du horrek; bai batzuei eta baita besteei ere: euskaraz bizitzeko gai izateaz gain, euskaraz bizitzea nahi izatea, alegia. Gainontzean, oraingo zenbakian mantendu ditugun ohiko tarteak, 3. orrialdeko “Labur” eta 7. orrialdeko elkarrizketa dira. Artista ugari da CAFeko langileen artean eta horietako batekin egon gara oraingoan: Iñigo Aldasoro ataundarrarekin. Urtarrilean itzuliko gara kontaturik ez zaigu faltako.

leiho

honetara.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

81095

BEASAIN

Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA IRUN

/ 02 /

Zer


LABUR

IRAILA

XXI. Igartza Bekaren irabazlea

37

CAF-Elhuyar sariak 2019

Goierriko HITZA

Erika Elizari, 30 urteko hernaniarrak irabazi du XXI. Igartza saria. “Zendabalitz” izenburua du momentuz, idatziko duen nobelaren proiektuak. Irailaren 12an eman genuen ezagutzera aurtengo epaia, Beasaingo udaleko, Elkar argitaletxeko eta CAFeko ordezkariok, Donostian eta Beasainen idazlearekin egindako jendaurreko ekitaldietan. Zendabalitz, hegaldi gorabeheratsu baten kronika biltzen duen eleberri bat da, idazlearen esanetan. Horretarako bidaiaren barne-bakarrizketez baliatzen dena. 100 lagun hegazkin baten barruan daude; aireportuan geldirik eta abioitik atera ezinik. Hegazkina aireratze-pistatik metro eskasera pausatu da arazo tekniko txiki bat antzeman dutelako. Ezusteko horrek zazpi bidaiarirengan kontzientzia turbulentziak sortuko ditu eta euren iraganari edota etorkizunari lotutako ardurak iratzarriko dizkie.

Urriaren 18an abiatu zen CAF-Elhuyar sarien edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea, baita zientzia/teknologia-munduaren eta gizarte orokorraren artean zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzea ere, dira sari hauen helburuak. Lanak aurkezteko azken eguna 2019ko otsailaren 14a izango da. Informazioa eta oinarriak, cafelhuyarsariak.elhuyar.eus webgunean daude. Sari hauek 25 urte betetzen dituzte oraingo edizioarekin.

Aralar. Mundua leku den lurra Izenburu hori eman diote Aralarri buruz egin duten dokumentalari. Besteak beste, CAFek ere diruz lagundu duen proiektua da eta Beasaingo lantegian bertako langileentzat emanaldi berezia izan genuen urriaren 29an. Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi goierritarrak dira zuzendariak eta aurkezpenean diote “Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula” dela.

/ 03 /


CAFen ERE EUSKARALDIA DUGU

IRAILA

37

Euskaraldia. 11 egun euskaraz Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bezala aurkeztu zuten bere garaian, Euskaraldia izenez aurrera doan ekimena. euskaraz egitea nahi dut. Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea da, lortu nahi dena. Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra (11 egun) euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea da helburua. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eraginez. Bi rol bereizten dira: Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri

Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako erakundeak bildu dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra ahal den guztietan euskaraz egiteko erronka bultzatzera: hizkuntza politikaren eskumena duten Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa‌ Baina baita euskalgintzako eragile guztiak ere, foru aldundiak, 400 udalerri baino

Irungo Euskara Batzordea

/ 04 /


CAFen ERE EUSKARALDIA DUGU

IRAILA

37

Beasaingo Bogien Akaberako langile batzuk

gehiago e.a. Esan daiteke, inoiz ez dela egin Euskal Herri mailako honelako ekimenik euskararekiko. Ez behintzat, hasieratik duen babesle kopurua eta horien eragina aintzat hartzen baditugu. Gurera etorriz gainera, CAFek ere erronkari heldu, sustatzaile-laguntzailetarako izena eman eta burubelarri ari gara Beasaingo eta Irungo lantegietako langileak ariketa sozial honetara bil daitezen ahaleginean. Euskal Herrian herriz herri eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan ari diren antzera, guk bi

Irungo arduradunei Euskaraldia azaltzen

Gainera, ordea, bai Irunen eta baita Beasainen ere, talde-argazkiak egin ditugu. Irunen Euskara Batzordekideekin eta Beasainen, 2.800 langileen aniztasuna agertu nahi izan dugu: zuzendaritzapostutik eskulangilearenganainoko zereginak kontuan hartuz, bestelako irizpide ahalik eta bateragarrienak ere biltzen saiatu gara, Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuko dituztenen artean.

lantegietako Euskara Batzordeen bidez daramagu aurrera Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen egin dezakegun ekarpena. Saiatu gara, egia esan, langileengana informazioa garaiz eta txukun helarazten. Irunen, adibidez, bideoa egin dugu Euskara Batzordeko kideen partaidetzarekin, eta teknika-lanetan, bertako bi langile musu-truk aritu zaizkigu. Hauxe, bideo horren helbidea: https://drive.google.com/ file/d/1RLL_I0gXw6vlvFgLHrL4MKHZH8jPO37w/ view?usp=drivesdk

Irungo euskara-ikasleekin bilera

Argazki horiek eta bideoa, enpresan ditugun telebista-pantailetan eta gure euskara ohartauletan argitaratuz egin dugu Euskaraldian parte hartzeko gonbita. Horietan azaldu ditugu baita ere, izena emateko jarraibideak. Alde batetik, Euskaraldiak guretzat sortutako datu-basea dugu: http://izenematea.euskaraldia.eus/caf/Â Â CAFeko ordenagailu-erabiltzaile guztiei e-mailez bidali diegu esteka hori, eta aldi berean, izen-emate orriak langileei eskura banatu dizkiegu. Eskuz bete

/ 05 /


CAFen ERE EUSKARALDIA DUGU

IRAILA

37

Irunen izen-emate orriak jasotzen

dituztenen orriak jasotzeko ontziak jarri ditugu lantegietan zehar, sailez sail. Guzti horrezaz gain, Irungo arduradunekin Euskara Batzordeko ordezkariok urtean behin egiten dugun bilera eta baita euskara-ikasleekin egiten dugun bilera ere, Euskaraldiaren berri emateko erabili ditugu aurten. Gauzak horrela, aldizkari hau ixterako datuen baitan, 500dik gora ziren dagoeneko, Beasaingo eta Irungo

lantegian Euskaraldian parte hartzeko izena emana dutenak. Aurreikuspenak motz geratu zaizkigu izena emateko epea artean itxi gabe zegoenean. Parte hartuko dutenei txapa bana emango diegu beren rola zein den adierazteko. Azkenik, guretzat Euskaraldia ez da 11 egun horietara mugatuko: enpresan urtero aurrera eramaten dugu Motibazio Kanpainan, Euskaraldiak dituen helburuei eutsiz, nolabait ere ekimena urte guztira luzatzeko asmoa dugu 2019an.

Beasaingo langileen aniztasuna ordezkatu nahian

/ 06 /


ELKARRIZKETA

IRAILA

37

IÑIGO ALDASORO SUKIA Ataundarra da, 47 urte ditu eta 14 daramatza CAFen, Beasaingo IV. Dibisioko Akaberan. Muntatzaile ari da lanean. 3.000 langiletik gora gara une honetan Beasaingo eta Irungo lantegien artean, hau da, GALARDI aldizkari hau eskura heltzen zaienen artean. Pertsona asko dira horiek eta hamaika bitxikeria ditu horietako bakoitzaren egunerokoak, guztiok amankomunean dugun CAFeko langile izateaz gain. Iñigorena ere ez da ohikoena.

Zehaztuko diguk zein den hire eginkizuna CAFen? Trenen barruko estaldurak jartzen aritzen nauk. Leihoak, sapaiak… Beti horretan aritu izan al haiz? Tokatu zaidak bestelakoetan aritzea ere: armairu elektrikoak muntatzen, adibidez. Baina baita zoruak jartzen edo bastidore azpiko ekipoak muntatzen ere. Normalean, ordea, kotxe barruko ekipamenduetan ibiltzen nauk. Eta? Gustukoa duk hire lana? Bai, bai!! Muntaketa lana gustukoa diat: gauzen arteko lotura, piezen doitzea… Ahokatze-lana oso gustukoa diat. Gainera, lan-giroa ere oso ona diat. Lankideak goraipatzen ari haiz? Beno, niretzat oso garrantzitsua duk gurea bezalako talde-lanean giro ona izatea. Eta nik badiat lankideon arteko harreman onak duen gehigarri hori. Bai, inolako zalantzarik gabe. Eskulana gogokoa duala zirudik CAFen. Baina CAFetik kanpo ere ba omen duk afiziorik, trengintzarekin zer ikusirik ez duena: musikazalea haizela bagenekian… Bai. Musikazale, betitik. Musikazale izatea duk bat. Musikari ere bahaiz, ordea. Bateria jotzen diat… Beno, neronek esango diat: hik, gainera, gitarrak egiten dituk!! Duela 10 bat urte hasi ninduan. Lehenengo hura gaztainondo-egurrarekin egin nian. Baina hura ez diat erakutsiko, musikari batzuen lokaletik egin zitean lapurretan eraman zigutean-eta. Baina ez huen etsi, noski. Bazakiat gerora ere hainbat gitarra egin dituala. Horrek menpekotasuna sortzen dik!! Guztira 7 egin ditiat. Bigarrena telecaster modelokoa izan zuan. Hirugarrena neuk diseinatutakoa duk. Astigarraga egurrez egin nian hau, baina, erori eta hautsi egin zitzaidaan (barre egiten du). Baina berreskuratuko diat. Masta berria egin behar zioat. Orain, ordea, osokoa egiten ari nauk; gorputza eta masta egur beretik ateraz… Denak hiretzat egiten dituk. Alegia, ez duk enkargurik nahi?

Edu Gil lankidearentzat egin nian bat. Baina ez, ez diat enkargurik nahi. Afizioz aritzen nauk ni. Gerora, orduan, gehiago ere egin dituk hiretzat… Baxua, adibidez, Rickenbaker 4003 modukoa. Baserri bateko fatxada izan zen auskalo zenbat urteko gaztainondo-egurrez. Beste baxu bat ere bai, hau bost sokakoa eta Jazz Bass modukoa, olibondo-egurrez… Horien artean kutunen bat ba al dek? Kutunak denak, baino ni beti hurrengoan pentsatzen nagok. Hara!! Zailtasun bereziren bat baduk erronkatzat? Beno… Kontrabaxu bat egin nahi diat. Lehenago hasi ninduan bat egiten, nire lagun eta lankide den Jon Anderren laguntzaz, baina bertan behera utzi beharra izan nian, nik uste baino lan zailagoa delako. Baina egingo diat egunen batean. Ez zaukagu gehiagorako tokirik hemen. Ez behintzat, ohikoa dugun euskararekikoaz luzatzeko. Hasierara itzuliz: hi musikaria ere bahaiz. Bateria jotzeaz gain, ikusiko al haugu hik egindako tresnaren bati soinua ateratzen? Bai, dudarik gabe. Berandu baino lehen gainera. Dagoeneko hitzartua diat musikari handi batzuekin emanaldi bat egitea. Nik egindako tresnekin, noski. Bukatzeko, goraipatu nahi diat zuek euskararen alde egiten ari zareten lan bikaina. Jarraitu horrela. Mila esker!!

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

IRAILA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT.

37

IZEN - ABIZENAK:

Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

DEPARTAMENTUA:

1) Euskaraldiaren baitan gutako bakoitzak rol bat beteko du, euskaraz hitz egitean zenbaterainoko konpromisoa hartu nahi duenaren arabera. Bata Belarriprest da. Bestea?... Ahobero

Ahobizar

Ahobizi

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Bigornia 2. Destino 3. Escofina 4. Nervio 5. Timbre 6. Ventilador

g36

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

RUBEN RAMAJO Ingeniaritza – Beasain

ERIKA PAZOS Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.