Galardi 38 - CAFeko euskara aldizkaria + Eranskina

Page 1

galardi

38 2019ko URTARRILA

eko euskara aldizkaria

EUSKARAZ 365 EGUN

Euskararen erabilera-neurketak 04. Euskaraldia eranskina IĂąigo Marotias Goiburu 07.


SARRERA

URTARRILA

38

Joan zen iraileko zenbakian, honen aurrekoan, aldizkaria ia-ia Euskaraldiari ere, 11 egun haietan bizi izandakoa urteko egun guztietara luzatzeko konpromisoa nahi genuela esatearekin batera. Guk geuk espero baino ere iraun zuen bitartean. Nork berak bere buruari jarritako konpromisoaren neurrian. Jendeak erantzun egin zuen. Eta sinetsi nahi dugu, jendearen parte hartze handiaren atzean, badagoela nolabait, urte askoan enpresa barruan euskarari egiten ari gatzaizkion bideari babes eta bultzada emate-ahalegin bat ere. Gure etxean egindakoaren datu zehatz eta Euskara Batzordeen balorazioez, eranskinean bildu ditugu lehen Euskaraldi honetakoak, historiarako. Historia egiten aspalditxo hasi ginen, ordea, CAFen euskararekikoez: paperean baizik ez ditugun dokumentuak izateraino. Eta horiek, orain, Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio Gunera eraman ditugu, gaur edo bihar historia hau arakatu nahiko lukeenarentzat eskura izan daitezen. Gainontzean, urtea estreinatzearekin batera, buru belarri murgilduak gara urtero desberdina izaten

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

den Motibazio Kanpainarekin; urteko Jarduera Planetara, aurrez adostutako Plan Estrategikoak egokitzen; ohikoak izanagatik garrantzia gutxiago ez duten zereginak burutzen eta abar. Talde Naturalak edo euskararen erabilera-neurketak dira horietako adibide batzuk. Erabilera horiek gero eta gehiago izan daitezen ahozko jardunean, idatzizko dokumentuetan eta baita pixkanaka bada ere, sortze-hizkuntza euskara bera izan dadin ere. Gero eta lan-bilera gehiago egiten dira, adibidez, euskaraz, naturaltasun osoz. Aktak euskaraz jasotzea ere iritsiko da, itzulpenei alderantzizko bidea emanez… Bestalde, jendeak estimu handikoak dituen bi atali bere horretan eusten jarraitzen diegu aldizkarian: elkarrizketa eta lehiaketa. Oraingoan, Iñigo Marotias Goiburu elkarrizketatu dugu.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

81095

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

Talde Naturala Mantentze-lanak sailekoekin Beasaingo lantegian 22. taldea osatu dugu iazko bigarrenarekin. Bestela esanda, 250 bat langile guztira, Talde Naturalen baten parte hartu dutenak. Ohi bezala, Elhuyarren gidaritzapean, BostEkoa (erakarri, eragin, eraldatu, euskara, erabili) ere deitzen diogun saiakeran. Lankideen artean euskararen erabilera handiagotzeko kontzientzia sorrarazi eta norberak hartzen dituen konpromisoen baitan antzematen da gerora, ekimenaren emaitza. Hilabete irauten du prozesuak, astean behingo 2 orduko 4 saiotan banatuta.

URTARRILA

38

INGUDEAren lehiaketa INGUDEAk, Goierriko lantegien Euskara Batzordeak, lehiaketa antolatu zuen Euskararen Egunaren baitan. Euskaraldia, euskara eta Goierriri buruzko hainbat galdera, hizki-zopa, hieroglifiko eta bestelakoz osatua, aplikazio informatikoz nahiz papera eskuz betez erantzun ahal izan dugu. Erantzun guztiak asmatu zituztenen artean irabazle bakarra behar zuen eta berau, zozketa bidez, CAFeko langilea den Txisku Masid izan zen. Euskaraldiako produktuz osatutako sorta bat jaso du.

Hauek Mantentze-laneko langileetatik parte hartu zutenak: Juan Carlos Carrillo, Oscar Garcia, IĂąaki Etxeberria, Xabier Sarriegi, Eneko Lizarraga, Iosu Anduaga, Imanol Kerexeta, Mikel Beloki, Iosu Plazaola, Joseba Zabaleta eta Ivan Zapiain.

Hauteskunde sindikalak BEASAIN

4 urtean behin berritzen diren bi lantegietako Enpresa Batzordeak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren 2018ko azaroaren 29an, CAFen. Hona emaitzak, ordezkari sindikalen kopuruen arabera:

LAB ELA CCOO ESK GUZTIRA

/ 03 /

IRUN 11 9 3 2 25

LAB ELA CCOO ESK GUZTIRA

7 3 2 1 13


BEASAIN

38

URTARRILA

EUSKARAREN ERABILERA-NEURKETEN EMAITZAK Ahozko erabilera orokorra

Posta elektronikoaren erabilera

2018ko uztailean egin genuen Beasaingo lantegian, ahozko erabileraren neurketa. Hona hemen 2018ko emaitza orokorra (lantegi osoa kontuan harturik).

2018 urteko posta elektronikoaren emaitzak honakoak dira, euskaraz dakitenen artean:

t %53ak euskaraz idazten ditu mezu elektronikoak.

Azken neurketa 2016 urtekoa zen eta orduko neurketan %43koa zen euskararen erabilera.

t %41ak

2018ko urteko neurketaren arabera, berriz, %46koa da euskararen erabilera. Hiru puntu egin du gora ahozko erabilerak bi urtean eta igoera garrantzitsua da.

t %6ak ele bietan idazten ditu mezu elektronikoak

%57

%43

%59

%58

%54 %46

%53 %41

%42

%47

%49

%54

%51

gaztelaniaz elektronikoak

idazten

ditu

mezu

Eta honakoak dira, hain zuzen ere, 2013 eta 2018 urteetako neurketen arteko aldeak. Posta elektronikoan euskararen erabilerak gora egin du 7 puntu.

%46 %53 %47

2018 Euskaraz

Guztira

IV. Dibisioa

MiiRA

III. Dibisioa

Ing./Tekn.

Biltegi Nag.

Bulego Nag.

%46

%41

%6 %6

Euskaraz

ele bietan

Gaztelaniaz 2013

2018 Gaztelaniaz

Bilerak CAF Beasainen egiten diren ohiko 79 bilera aztertu ditugu. Bilera horietan honako alderdiak aztertu ditugu:

2018

araberako interpretazioa egin dugu. Maiztasun handiena duten bileren datuak atera ditugu (egunerokoak eta asterokoak) eta gero, baita datu orokorrak ere. Hona hemen datu zehatzak:

Maiztasuna. Parte-hartzaileak: ea parte-hartzaileek euskara ulertzen duten. Idatzizko komunikazioa: bilera-deiak, aktak eta dokumentazioa zein hizkuntzatan erabili den bileran. Ahozko komunikazioa: bileran erabili den hizkuntza zein izan den. Bileraren hizkuntza adostuta ote dagoen galdera. Eskuratutako datuen arabera, bileren maiztasunaren

/ 04 /

Nahiz eta bileretan parte-hartzaile guztiek euskaraz jakin kopuru handi batean (%70), bilera horien erdietan euskaraz edo ele bietan egiten da (%36), baina gainontzekoetan ez.


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

EUSKARALDIA. EUSKARAZ 365 EGUN Galardiren aurreko zenbakian, 2018ko iraileko 37.ean, luze aritu ginen Euskal Herri osoko Euskaraldia ekimenari buruz, eta CAFeko langileok geure aletxoa jartzeko borondateaz. t CAFen bertan izena emateko aukera eskaini

CAFen parte-hartzaileak: - Beasain: 563 langile. 489 Ahobizi eta 74 Belarriprest - Irun: 71 langile. 41 Ahobizi eta 30 Belarriprest - CAF, guztira: 634 langile. 530 Ahobizi eta 104 Belarriprest. Oharra: CAFeko datu-basea martxan jartzerako CAFeko langile batzuk euren herrian izena emana zuten. Beraz, guztira, guk hemen ematen ditugun baino parte hartzaile gehiago izan gara CAFeko langileen artean.

dugu.

Argazki korporatiboa egin dugu Euskaraldiaren hasieran.

t Euskaraldiak iraun duen 11 egunetan, egun bakoitzeko esaldi batez mezuak eman ditugu telebista-pantailetan.

t Kafe-makinetan,

Euskaraldiaren logoarekin eta “CAFen ere EUSKARALDIA dugu� esaldiaz, edalontziak jarri ditugu.

Hona hemen, Euskaraldiaren aitzakian, Beasaingo eta Irungo CAFen martxan jarri ditugun ekintzak eta baita ondorio orokorrak ere. EKINTZAK CAF Euskaraldiaren sustatzaile-laguntzaile izan da. Hau da, barrura begira ezezik, kanpora begira ere Euskaraldiarekin bat egin dugu. Sustatzaile-laguntzaile ekarri ditu berarekin:

izateak,

hainbat

ekintza

t Geure datu-basea izan dugu izena emateko. Komunikazioa landu dugu: argazki korporatiboa euskarri, e-postaz, ohar-taulen bidez eta telebista pantailetan mezuak argitaratuz egin dugu.

t Izen-emateak gauzatzeko, Internetez datubasera zuzeneko sarbidea edo esku-orriak eskura eman dizkiegu langileei.

t Urnietako Salestarren ikastetxean, Lanbide

Heziketako ikasleei hitzaldia eman diegu, gure Euskara Plana azaltzeko, bereziki, CAFeko Euskaraldiaren ekintzen berri emateko. ETB1en Euskaraldiaz egin duten hiru programetako azkenean gure berri eman dugu.

t Euskaraldia ixteko, abenduaren 3an, Euskararen

Nazioarteko Egunean, parte-hartzaileei deitutako talde-argazkiak egin ditugu, oso parte-hartze handiaz: 470 langile, Beasaingoen eta Irungoen artean (ikus eranskin honen hurrengo bi orrialdeak).

Urnietako lanbide heziketa ikastetxean


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

Irungo lantegia

Beasaingo lantegia 3/1


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

Beasaingo lantegia 3/2

Beasaingo lantegia 3/3


ERANSKIN BEREZIA BEASAIN

IRUN

BALORAZIOA CAFeko Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeetan Euskaraldiaren balorazioa egin dugu eta balorazio horren laburpena da hau, Galardirako. Euskaraldiaren emaitza, bai Beasainen eta baita Irunen ere, ona izan dela eta CAFeko langileengan eragin handia izan duela baloratu dugu. Emaitza on hau ez da ezerezetik sortu eta argi dugu CAFek urte hauetan guztietan euskararen arloan egin duen lanketaren ondorio izan dela. Euskaraldiak lan eta esfortzu handia eskatu du, bai, baina laguntza eta babesa ere handia izan du, bai erakundeen aldetik eta baita norbanakoen aldetik ere. Baina, esker oneko lana izan da!!

ETB. Euskaraldia programan

CAFen ikusten ez zena.

t Lanetik kanpoko hainbat lagunekin ohiturak aldatu dira eta lanean ere, hainbat aldaketa nabaritu dira.

t Euskaraldiaren hamaika egunetan zehar hainbat

bilera euskaraz egin dira, orain artean ez bezala eta gerora ere bai, beste bilera batzuk euskaraz egiteari ekin zaie.

Bestetik, Euskaraldiak komunikabideetan presentzia handia izan du, sare sozialetan‌

ere

Eta transmisioarekin lotuta, adierazgarria iruditu zaigu komunikabide batzuetan, euskararen edo hizkuntzaren transmisioan emakumeak izan duen garrantzia ere azpimarratu dela eta askotan aipatzen ez den alderdia izan arren, oso kontuan izatekoa dela. Irungo bideoa grabatzen

Izan ere, Euskaraldiaren aitzakian, CAFen egin diren hainbat ekintzek ikusgarritasun handia izan dute; Irungo bideoak, taldeko argazkiek eta kafemakinetako edalontziek, esate baterako.

Azkenik, Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko lanak martxan dira. Gainera, besteak beste, gurea bezalako entitateen baitako “harremanetan euskararen erabilera handitzea� izango du helburu nagusia.

Gainera, konturatu gara, ohiko ekintzetan identifikatzen ez diren pertsona asko identifikatu direla Euskaraldian. Eta argi dugu Euskaraldiak euskaraz eta euskararen inguruan hitz egiteko eta pentsatzeko aukera eman duela eta uste dugu hausnarketa horrek izan duela eta izaten ari dela jarraipena CAFen ere.

t Adibidez, Belarriprest batzuk euskaraz egiteko

joera izan dute eta Euskaraldiaren ondoren ere nabaritu da joera hori.

t Elkarrizketa asimetriko asko izan dira, orain arte

Donostia. Euskaraldiaren balorazioa


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

38

AGIRI ZAHARRAK LAZKAOKO DOKUMENTAZIO GUNERA

1992ko dokumentu bat

Juan Jose Agirre CAFeko dokumentuekin

Aspaldiko kontuak dira gurean, euskararekiko lehen pausuak ematen hasi ginela. Joan zen gizaldiko 80ko hamarkadan, Zuzendaritzakoen eta Enpresa Batzordekoen ordezkaritzen bilerak zirela, itzultzaile bat kontratatu izana‌ Baina 90eko hamarkadan heldu zitzaion gerora etenik izan ez duen bide oparoari: lehen bideragarritasun txostena, komunikazio-zirkuituak deitu genituenak martxan jartzea, euskararen erabilera areagotzeko 1995ean IV. Dibisioan abiatu zen nolabaiteko lehen Euskara Plan ofiziala eta abar. Beasaingo Abiada Handiko Euskara (BAHE) deitu izanak ematen du, nolabait, euskarari behin betikoz egin nahi izan zitzaion tokiaren arrastorik.

Ordura artean nahitaezkoa izan zen aurrez aipatutako ibilbidea jasotzen duten dokumentuak, ordea, paperezko euskarrian besterik ez ditugu. Eta horiek inon seguru eta edozeinen eskura izateko helburuz, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak duen Dokumentazio Gunera eraman ditugu. Juan Jose Agirre monje beneditarraren eta Dokumentazio Guneko arduraduna den Miren Barandiaran beasaindar historialariaren esku utzi ditugu, beraz, gure paper “zaharrak�. Han izango dituzte betirako, noizbait horiek ere aztertu nahi dituztenentzat. Esan gabe doa, gerora sortu ditugun GALARDI aldizkaria eta bestelako dokumentuak ere bidaltzen dizkiegula, noski, baina batez ere, euskarri digitalean existitzen ez den dokumentazioa zen gure ardura. Eta orain, lasaiago gaude.

Gerora, 2005ean Irungo lantegian jarri zen martxan lehenengo aldiz Euskara Plana. 2006ean, berriz, gizaeta material-baliabide berriekin Beasaingo egitura egokitu egin zen eta Hizkuntza Politika Orokorra deitu genion adostutako egitasmoarekin jarraitu genion lehendik zetorren ibilbideari. Oraingoan, enpresaren bi lantegiak bere osotasunean hartuko zituen Planarekin. Hau guztia digitalizatuta dago, klik baten eskuratzeko moduan.

/ 05 /


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

37

40 URTE CAFEKO LANGILEAK EUSKALDUNTZEN Beasaingo CAFen joan zen mendeko 70eko hamarkadan ekin zitzaion euskara ez zekiten langileak euskalduntzeari edo euskaldunak alfabetatzeari. CAFeko Gau-Eskola zenera joaten ziren langile horiek, era kontzientean, euskararen beharraz jabetzearen ondorioz. Garai hartakoa da euskararen baitan pertsona bat kontratatu izana: Andoni Sarriegi 1979ko abenduan hasi zen lanean CAFen. Bere eginkizunetako bat klaseak ematen zituztenak koordinatzea eta antolakuntza hura zuzentzea izan zen. Taldeak antolatu, ordutegiak, irakasleen prestakuntza, etab. Ikasturte hartan, ordea, 1979-1980an, ordurako ari ziren klaseak ematen, irakasle lanetan bertako langileak zirelarik: Patxi Madariaga, Santi Mendizabal, Joxe Ramon Munduate, Jon Artola eta abar. Badirudi, aurreko ikasturtean, 1978-1979an hasi zirela klaseak ematen CAFen, ikasle, maila, talde, irakasle, eta abarren erreferentziak bazeuden behintzat eta. Beraz, 40 urte ikasturte honetan. Baina handik bost bat urtera eten egin zen klaseak enpresan bertan ematearena. Harik eta 1995ean, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz IV. Dibisioan Euskara Plana abiatzearekin batera, enpresan bertan euskara-klaseak emateari ekin zitzaion arte. Eta horrela izan zen beste 10 bat urtez. Gerora Irungo lantegian hasi ginen horretan eta hala mantentzen da han gaur egun ere, lantegian bertan euskara ikasteko aukera. Mantentzen dena da baita ere, Beasaingo eta Irungo edozein langilek, berak nahi duen Euskaltegira joan eta aukeratzen duen metodoaren laguntzaz euskara ikasi edo hobetzeko enpresak matrikula ordaintzearena. Hala, 2018-2019 ikasturtean 11 langile ari dira Irunen, hiru mailatan sailkatuta euskara-ikasketak jasotzen. Eta norbera Euskaltegira joanez, berriz, Beasaingo eta Irungo beste 32 langile dabiltza (ikus taula). 40 urte hauetan asko

/ 06 /

aldatu dira gauzak euskara ikasi edo gaitasuna hobetzeko garaian. Ez bakarrik aurrez aurreko klaseen metodologian eta materialetan: orain autoikaskuntza bidez norbera nahieran aritu daiteke, adibidez. Eta bestalde, zorionez, langileen artean euskara ikasteko lehen baino askozaz ere premia gutxiago dago!! Duela 40 urte euskaraz zekitenen artean ere zenbat izango ziren ba, euskaraz idazteko gai? Ikasketa guztiak gaztelaniaz egiteaz gain, hitz egiteko debekua ezagutu zuten haien artean... Gaur egun, CAFera datozen langile ia denek badakite euskaraz. Eta horietako asko, gainera, ikasketak euskaraz eginda datozkigu. Bitartean, euskaraz lan egiteko oraindik prestakuntza behar dutenak Euskaltegietara joan daitezen motibatze-ahaleginean segitzen dugu bi lantegietako Euskara Batzordeetatik. Behar hori noizbait bukatuko den esperantzaz, euskaraz ez dakien langilerik izango ez denean.


ELKARRIZKETA

URTARRILA

38

IÑIGO MAROTIAS GOIBURU Ordiziarra da, 32 urte ditu eta 11 urte beteko ditu aurten CAFen, Beasaingo IV. Dibisioko Produkzio Ingeniaritzan delineatzaile-lanetan. Honek ere, ordea, honutza ekarri izan Ordiziako errugbi taldearen bi entrenatzaileetako bat da, hain zuzen ere. Baina, goazen pixkanaka.

Zein da zure lana CAFen? Trenen kotxe-egituraren zatiak elkarrekin lotzeko eta gero horiek batuz kotxearen egitura guztia osatzerainoko behar den tresneriaren diseinua egiten dugu guk. Horretarako, kotxea ezagutu behar duzue: neurri zehatzak… Proiektua Bulego Teknikoko delineatzaileen planoetatik ezagutarazten zaigu guri. Horren baitan proiektatzen ditugu guk aipatutako plantillak. Gero, plantilla horiek ordenagailuz 3Dn diseinatu ondoren, fabrikazioa bukatu eta plantillak muntatu arteko guztia ere Produkzio Ingeniaritzak kudeatzen du. Guk, prozesistak… Tresneria bere lekuan kokatu arteko guztia. Egitura handiak muntatzeaz ari gara. Bada bestelakorik ere, ordea, ezta? Delineatzaileak, adibidez, 6 gara, eta beste batzuk akaberako prozesua egin ahal izateko plantillak diseinatzen aritzen dira. Eta orokorrean, guztioi tokatzen zaigu, tailer txikietako muntatzebeharretarako osagarriak diseinatzea edo lannabeak bere osotasunean berregituratzea, baita ere. Ba, 12 bat urterekin hasi nintzen ni errugbi munduan. Eta denboraren poderioz, 20 urte jada, hor jarraitzen dut. Maila guztietan jokalari aritu ondoren lesioengatik jokatzeari utzi egin behar eta… … eta jokatzeko moduan daudenei irakatsiz eta etekin ederrez gozaraziz gainera, dirudienez… Berealdikoa izan da nik bizi izan ditudan 20 urte hauetako bilakaera. Nik jokatzen asko gozatu dut baina are eta gehiago gozatzen segitzen dut orain ere, jokatzea galarazi zizkidaten lesioak-lesio. Kontaiguzu behintzat, labur bada ere, zer gertatu zitzaizun. 26 urterekin eskumuturra hautsi; gerora sorbalda atera (ez operatzea erabaki nuen), meniskoa hautsi… Beste urtebetez jarraitu nuen hala ere, baina 2015ean berriz ere sorbalda atera zitzaidan eta uztea erabaki nuen. Baina entrenatzaile zabiltza orain!! Eta zoragarria da hori!! Lesioak zirela eta, entrenatzaile-ikastaroa egitea eskaini zidaten. Hala egin nuen Getxon. Gerora maila eta leku ezberdinetan ikastaro gehiago egiteko aukera izan dut… Errugbiko maila, txapelketa, sari eta horrelako xehetasunetan sartu gabe, zer ematen dizu zuri errugbiak? Nik errugbia oso gustukoa dut. Zer ematen

didan? Balore oso bereziak lantzen ditugu bertan. Kontaktuzko kirol bat da eta hor nahitaezkoak dira aurkarienganako eta arbitroenganako errespetua… Emaitzak onak direnean eta ez direnean ere, jokalarien arteko harreman humano horrek betetzen nau ni. Zehaztu hori, nahi baduzu… Hiru gauza aipa ditzaket. Bat, elkartearen barruko bizitza; erantzukizun hori gustatzen zait. Bigarrena, kirola bera; goi-mailan errendimendua helburu da, baina azpiko mailatako taldeetan ez, adibidez. Eta hirugarrena, zuk nahi duzun hori besteei transmititzea… jokalari bakoitzari bere onena atera arazte hori!!... Pasioz bizi duzu errugbia. Luze aritzeko moduan. Baina hizkuntza-kontuak ere izaten ditugu guk hemen hizpide: zu artista, horien kudeaketan ere!! Errugbian euskara, gaztelania eta ingelesa nahitaezkoak ditut, bai. Eta anekdota asko ditugu gainera horren baitan… Lanean hasi nintzen lehen egunetik egin zitzaidan harrigarria lankideek lanean ere euskaraz aritzeko zuten gaitasuna: planoak ere euskaraz!! Eta hala jarraitzen dugu gaur egun ere. Zorte handia dut Mikel, Urko, Iñaki… bezalako jendearekin lan egitearekin. Oso talde euskalduna da gurea. CAF barruko Euskaraldiari etekinik antzeman al diozu? Ba, begira, kontatuko dizut anekdota bat: Euskaraldia zela-eta, harremana dugun hornitzaile legazpiar batek eskatu zigun, ea berari euskaraz egingo genion. Eta hasieran arraroa egiten bazitzaigun ere, horretan gara!! Eta bestela ere aldaketak bizi izan ditut CAFen bai. Elkarrekin betidanik gaztelaniaz egin dugun beste lankide bat eta ni euskaraz aritzen gara orain, adibidez, hark euskara ikasi eta hizkuntza-ohitura aldatzerainoko jarrera hartuz biok, gure eguneroko harremanean.

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

URTARRILA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT.

38

IZEN - ABIZENAK:

Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

DEPARTAMENTUA:

1) Urtero-urtero bada CAFeko langilerik non-nahiko Euskaltegietan. Baina zenbat urte bete dira ikasturte honetan, Beasaingo CAFen langileei euskara-klaseak ematen hasi zitzaizkiela? 100 urte

40 urte

12 urte

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Bandeja 2. Derecho 3. Modificación 4. Muelle 5. Operario 6. Sonda

g37

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

IÑIGO ERASO Produkzio ingeniaritza – Beasain

ANDER GURMENDI Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.