Galardi 39 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

39 2019ko MAIATZA

eko euskara aldizkaria

CAF-ELHUYAR SARIKETAK 25 URTE

Miren Amurizaren “Basa” liburua 03. Ikasleen lan-praktikak euskaraz 06. Ainhoa Gonzalez Belloso 07.


SARRERA

MAIATZA

39

Urtarrilean argitaratu genuen aldizkaritik gaur arte, ziztu bizian doakigun urteari galga jarri eta Beasaingo eta Irungo lantegietan egiten ari garenetatik azpimarragarrienak zuenganatuz gara berriz ere. Euskaraldiak eman zigun indarberritzea Korrika 21ean parte hartuz elikatu genuen, gure etxetik kanpoko ekitaldiak geure ere eginez. Geure-geurea dugun bezalaxe CAF-Elhuyar sariketaren urteroko uzta. Aurten gainera, 25 urte bete dituela eta, sarien emate-ekitaldia lehenengo aldiz CAFen egoitza nagusian egitea adostu zuten CAFek eta Elhuyarrek. “Kanpora” irteten gara baita ere, hala esan badaiteke behintzat, Igartza Bekaren liburuak aurkeztera eta horrela izan da udaberriro bezala: aurten Miren Amurizaren “Basa” eleberriarekin. Etxe barruko kontuak dira bi lantegietako Euskara Batzordeek tokian tokiko 4 urteko Plan Estrategikoak dagozkion urtera egokiturako

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

Jarduera Planak zehaztearena. Urterokoa da, ordea, baita ere, ikasketak euskaraz egiten ari diren gazteei Irungo lantegian lanpraktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzea. Urterokoa ez dena, zera da: enpresetako Euskara Planen balioen eta horien transmisioen inguruko azterketa-proiektuak egitea. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatu eta Elhuyarrek bideratuta, CAF ere hautatu dute, proiektu horretan parte hartzeko. Hori guztia ekarri nahi izan dugu oraingo honetan. Hori eta aldizkari guzti-guztietan argitaratzen dugun CAFeko langileren bati egindako elkarrizketa: Ainhoa Gonzalez erizaina da Irungo lantegian.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

81095

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

MAIATZA

Miren Amurizaren “Basa” liburua argitaratu da Igartza Bekaren XX. Edizioa irabazi zuen liburua apirilaren 3an argitaratu zen. Ohi bezala, goizean Donostiako Elkar Liburu-dendan egindako prentsaurrekoan eta iluntzean Beasaingo Igartzan literaturzaleen aurrean. Bietan Miren Amuriza idazlea bertan zela, “Basa” deitu duen eleberriaren nondik norakoak xehe-xehe azaldu zituen bi publikoen aurrean.

39

KORRIKA 21 Bosgarren aldiz segidan (2011, 2013, 2015, 2017 eta 2019), CAFeko Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeen izenean parte hartu dugu AEK-k antolatzen duen KORRIKA ekitaldian. Gure tarteari zegokionez, apirilaren 13ko goizaldean bete genuen lekukoa eramatearen ardura. Beasaingo Euskara Batzordeko 5 lagun elkartu ginen zeregin horretan, baina jakitun gara bi lantegietako jende pilak hartu zuela parte, ohi bezala, nork bere herrian edo inguruan: lekukoak zeraman mezuan Maialen Lujanbiok aipatzen dituenen artean: “… ehunka milaka bizitza eta gogo EUSKARAK BATUAK”.

Goierriko HITZA

2019rako jarduera martxan Ohi bezala, aurrez 4 urterako adosten ditugun Beasaingo eta Irungo Euskara Plan Estrategikoak urtez urtera xehetzen ditugu dagokion urte hasieran. Tokian tokiko neurrira moldatu eta dagoeneko 2019rako aurrez ikusitako helburuak lantzen ari gara. Besteak beste, aurten Hizkuntza Politika Orokorra berritzen ari gara, batez ere, gainontzeko erakundeekin batera Bikain Ziurtagirirako erabiltzen dugun Erreferentzia Marko Estandarrera (EME) egokituz atalez atal.

Goiztiri AEK

Hauteskunde sindikalak: informazio-zuzenketa Aurreko zenbakian eman genituen datuak oker zeuden Irungo lantegiari zegozkionean, “istripu” tekniko baten erruz. Barkatu. 4 urtean behin berritzen diren bi lantegietako Enpresa Batzordeak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren 2018ko azaroaren 29an, CAFen. Hona emaitzak, ordezkari sindikalen kopuruen arabera: BEASAIN LAB ELA CCOO ESK GUZTIRA

/ 03 /

IRUN 11 9 3 2 25

LAB ELA ESK UGT GUZTIRA

7 3 2 1 13


BEASAIN - IRUN

MAIATZA

39

CAF-ELHUYAR SARIKETAK 25 URTE 25 urte bete ditu CAF-Elhuyar sariketak, zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoarekin lotzeko asmoz. Bi eremu horiek elkartzen dituen garraiobide gisa ere irudika daiteke sariketa, eta hortik etorri da aurtengo gonbidapena: Igo trenera! Antolatzaileen hitzetan hauxe baita CAF-Elhuyar sariketaren helburua: “Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.” Urtemuga borobila ospatzearen aitzakian, aurten CAFek Beasainen duen egoitza nagusian izan da sarien banaketa-ekitaldia, maiatzaren 15ean.

gasteiztarra eta Itziar Urizar Arenaza bilbotarra dira “Zelulak online daude” artikuluaren egileak.

• Lehen sektoreko lanak saritzea du helburu

Neiker Sari Bereziak eta aurtengo saritua Izaro Zubiria Ibarguren lizartzarra izan da, “Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?” lanarengatik. Lan hori ere dibulgazio-artikulu orokorren kategoriakoa izan da.

• CAF-Elhuyar sarietako dibulgazio-artikuluen

kategoriako beste atala, egilearen doktoretesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, berriz, eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak, oso lan gutxi jaso baitira, eta ez zituzten gutxieneko irizpideak betetzen. Edonola ere, epaimahaikideek kategoria honen garrantzia azpimarratu dute, egileei aukera ematen baitie beren doktoretza-lana azaltzeko eta zabaltzeko publiko orokorrari eta gizarte osoari.

• Bestalde, CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko trena 70 lan jaso dira aurten, eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da. Epaimahaikideek lan hauek saritzea erabaki dute, kategoria bakoitzean:

• Dibulgazio-artikulu orokorraren saria, Iñigo González de Arrieta Martínez bilbotarrak eta Iker González Cubiella ondarroarrak irabazi dute, “Dysonen esferen bila” izeneko artikuluarekin.

• Dibulgazio-artikulu orokorren kategorian lan bakarra saritu badaiteke ere, epaimahaikideek erabaki dute beste lan batek aipamen berezia merezi duela, lan irabazlearekin lehia estuestuan egon da-eta. Maider Beitia San Vicente

/ 04 /

zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategoriako lan irabazlea xumea bezain erakargarria da epaimahaikideen arabera, eta, aldi berean, lanketa sakona duena. Iñaki SanzAzkue hernaniarrak idatzitako “Hegaztiak, erleak,


BEASAIN - IRUN

zomorroak... Sagastien zaindari txikiak” lana izan da irabazlea, eta Argian argitaratu zuten udaberri hasieran.

MAIATZA

39

Azkenik, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Elhuyarren Merezimendu Saria ematen du, euskararen normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzea helburu. Aurten, Jesus Mari Txurruka Argarate Biologian doktoreak jaso du aitortza hori, zientziaren dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lanarengatik.

Saridun guztiek 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dute. Sariez gain, 5.000 euroko diru-laguntza bat ere eskaintzen du CAF-Elhuyar sariketak, zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurtengoa “Fossil Plastics” proiektuak irabazi du. Egilea Martin Etxauri Sainz de Murieta burlatarra da.

Jesus Mari Txurruka. Merezimendu sariduna.

Bertaratutakoen artean, saridunez eta haien lagun eta senideez gain, epaimahaikideak eta zenbait erakundetako ordezkariak izan ziren. Eta horien artean, Gorka Zabalegi Aginaga, CAFeko Giza Baliabideetako zuzendaria. Berak hartu zuen hitza ekitaldiari hasiera emateko eta bera izan zen baita ere, irabazleetako lehenei saria ematen.

Iaz proiektua irabazi eta aurten bukatu dutenak

Sariak banatu ondoren, iaz Zientzia Gizartean sorkuntza-beka jaso zuen proiektuaren emaitza erakutsi dute egileek, Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewiczek: Bastartak!. Saritu guztiak, CAFeko ordezkariekin

/ 05 /


BEASAIN - IRUN

MAIATZA

Ikasleen lan-praktikak euskaraz Urteak daramatzagu Lanbide Heziketako ikasleek lantokiko prestakuntza euskaraz egiteko programaren baitan ikasle horiek CAFeko Irungo lantegian hartzen. Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziak, Errenteriako Don Bosco ikastetxeak eta CAFek elkarri onartzen dioten lankidetza-hitzarmenaren baitan, aurten ere baditugu Irungo lantegian hainbat ikasle, lanpraktikak euskaraz egiten. CAFek hainbat neurri metodologiko bermatzen dizkie gure artera lanera datozen ikasle horiei; hala nola, instruktore edo arduradun euskalduna, esate baterako. Hauek dira azken hilabeteetan CAFen lanean ari diren ikasle horiek: Oihana del Barco, David Begino, Tomas Garate, Steven García, Eneko Intxuspe eta Jose Antonio Rodriguez.

39

pertsona gehiagok ere hartuko dute parte, proiektua ireki eta parte hartzeko aukerak eta espazioak are gehiago zabaltzen ditugunean. Proiektua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatua da eta Elhuyar Aholkularitzak bideratuko du. Hurrengo hilabeteotan hainbat lan egingo ditugu: Euskara Planak belaunaldiz belaunaldi transmititzeko gakoak identifikatu, balio nagusiak aztertu, diskurtsoa eta transmisioa lantzeko estrategiak jorratu, etorkizuneko gakoak identifikatu… Horretarako, abiapuntua elkarrizketak izango dira, eta erakunde bakoitzean zenbait lagun elkarrizketatuko dira, informazioa eta iritzia jasotzeko. Hain zuzen ere, CAFen, Euskara Planaren barruan edo inguruan aritu diren batzuk elkarrizketatuko dira, irizpide batzuk kontuan izanik: sexua, adina, antzinatasuna, lantokia… Besteak beste, elkarrizketan honelakoak jakin edo jaso nahi ditugu: Euskara Planari buruz zer narratiba existitzen diren, nola transmititu diren Euskara Planaren ingurukoak belaunaldiz belaunaldi, zer onura ekarri duen Planak, zer muga edo zailtasun izan diren, zer balio izan ziren hasieran eta gaur egun zein diren, indarguneak eta ahuleziak, etorkizuneko erronkak… Argazkian, elkarrizketatuetako batzuk: dagoeneko erretiroa hartuta dauden Xanti Enparantza, Eli Insausti eta Tere Amundarain, Goizargi Oruesagastirekin (Elhuyarreko aholkularia).

Lan munduko Euskara Planen transmisioaren azterketa CAFek enpresetako Euskara Planen balioen eta horien transmisioen inguruko proiektuan hartuko du parte. Hasierako fase honetan, beste hiru enpresa edo kooperatibak ere hartuko dute parte (Orkli, Maier eta EKIN), eta aurrerago, erakunde eta

/ 06 /


ELKARRIZKETA

MAIATZA

39

AINHOA GONZALEZ BELLOSO Granadan jaio zen halabeharrez baina donostiarra da. 38 urte ditu eta 3 daramatza CAFen Irungo lantegian, erizain. Bizitza osoan bertan ari balitz bezala ezagutzen du, ordea, hemengo egunerokoa. Bata zuriaren sindromea eragin didala aitortu diot, nahiz eta ez natzaion joan osasun-kontuak behartuta.

Errespetua ematen dit bata zuri horrek… Hemengo langileei ere bai? -Barrez erantzun du- Bai? Ez dakit. Hemen denok ezagutzen dugu elkar eta gainera, ohikoa da langileak osasun-zerbitzu honetara maiz etortzea. A, bai? Urteko ohiko mediku-azterketaz gain? Bai, bai. Alde horretatik, hemen edozein herriko anbulatoriok ematen duen zerbitzua ere eskaintzen dugu: bat ondoezik dagoela, min jakin batekin (eztarrikoa, burukoa…) esnatu dela eta lasai asko etortzen dira, lanetik atera eta norberari dagokion bere herriko medikuarengana joan beharrik gabe. Beno, goazen pixkanaka. CAFera etorri aurretik beste nonbait aritua zara, noski… 10 urtez beste enpresa baten aritu nintzen. 2016an eskaintza hau sortu zen CAFen. Izena eman nuen eta probak gainditu ondoren hemen naiz harrez gero. Baina guztira 17 urte daramatzat erizain lanetan: aurrez, erizain guztiak bezala hara eta hona txandatze-sisteman ibili nintzen anbulatorio batetik bestera. 2005ean enpresa-erizain espezialitatea egin nuen. Zein da zure lana hemen? Lehen aipatu dizudan bezala, bai medikuak eta bai nik, herriko mediku-zerbitzuaren antzeko zerbait egiten dugu. Eta jakina, bestalde, aurrez emandako txandaren bitartez, sekzioka langileak deitu eta urteroko osasun-azterketa egiten diegu langile guztiei. Hori da, Beasaingo lantegian bezala… Bai, baina hemen 300 bat langile gara eta lehen 6 hilabeteak bakarrik erabiltzen ditugu horretarako. Aldiko, egunean 4 langile artatzen ditugu goizeko 07:30etik 09:00etara. Eta odol-analisiak eta beste, berriz, urte hasieran 3 egunetan edo, langile guztiei batera egiten dizkiegu. Eta, hasieran aipatu dituzun eguneroko beharretara egokitzen zarete gainera, ezta? Hori da. Gerta daitezkeen unez uneko min, katarro eta bestelakoak zaintzeaz gain, tentsioaren, pisuaren… jarraipena pertsonala ere egiten diogu hala nahi duenari. Goizeko 10:00etatik 11:00etara daukagu horretarako tartea. Zer gehiago egiten duzu, erizain zaren neurrian? Istripuak eta bestelako larrialdiak ere tokatzen

dira. Eta bestelakoan, hainbat proba egiten ditugu: istripuen azterketa, errehabilitazioa jarri eta haren jarraipena… Eta, Prebentzio-zerbitzuarekin harreman estua dugu, jakina. Laneko Segurtasunaz ari zara… Bai. Adibidez, lanpostuak bertatik bertara ikusten ditugu; bai istripua izan ondoren, baina baita horiei aurre hartzeko neurriak adosteko ere. Besterik? Gaur egun lan administratiboa ere asko da. Txostenak egin behar dira, langileen jarraipen pertsonala, zehatza egiten da… Jende guztia ezagutzen dugu hemen eta jendeak oso ondo erantzuten du kontrol horretan. Goazen euskara-kontuekin. Zer aurkitu zenuen hemen aurrez beste toki batzuetan lanean aritu zinela kontuan izanda? Euskaraz jakin beharra zegoen lanpostu honetarako!! Segituan jabetu nintzen hemen euskarak oso garrantzia handia zuela. Beste enpresan ere euskaldun asko zegoen baina hemen, idatziak ere euskaraz zeuden. Beste enpresa batzuetan hori ez duzu ikusten. Eta, zenbaterainokoa da euskararen erabilera zure ohiko lanean? Gehienak euskaldunak dira hemen: Oiartzungoak, Goizuetakoak, Errenteriakoak… Baina gainera, ordea, jende gaztea da asko. Eta horiek denak euskaraz egiten didate. Eta gero, dakizun bezala, dokumentuak daude eta horiek ere, euskaraz ere baditugu…

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

MAIATZA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT.

39

IZEN - ABIZENAK:

Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

DEPARTAMENTUA:

1) CAF-Elhuyar sariketak zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa du helburuetako bat, besteak beste. Zenbat urte bete ditu aurten, ordea, horretan? 5 urte

10 urte

25 urte

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Jornada 2. Lima 3. Multa 4. Nodriza 5. Protección 6. Rígido

g38

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

JASONE ARANBURU Plangintza eta Prozesuak – Beasain

ALBERTO FAGOAGA Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.