galardi
40 2019ko IRAILA
eko euskara aldizkaria
XXII. IGARTZA SARIA, IRATI GOIKOETXEARENTZAT
Euskararen ahozko erabilera Sorospen Kutxan 03. Berbasarea 06. Ane Merino Guevara 07.
SARRERA
IRAILA
40
Esku artean duzun aldizkaria 40. zenbakiraino ekarri dugu dagoeneko. Ez dugu apartekorik egin horren aitzakian, hori, 50.erako uztea egokiago iruditu zaigu-eta. Ohiko atalez hornitua doan udazkeneko zenbaki berriak, bere baitan du urteroko hitzorduetako bat dugun Igartza Bekaren irabazlea ezagutzera ematea urte sasoi honetan. Aurten lehenengo aldiz goierritarra izatea gertatu dena: Irati Goikoetxea Asurabarrena. Ohikoa ez dugun proiektu baten berri ere badakargu, ordea, oraingoan: Berbasarea deitzen diote eta laneko harremanak euskalduntzeko saiakera da, dagoeneko eraginkorra dela frogatu duen prozesua. Eta gurean nonbaitetik hastekotan Giza Baliabideetako Lan Harremanetako langileon artean jarri nahi izan dugu martxan. Bestelakoan, ohi bezala, Euskara Zerbitzuak Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeen bidez urtean zehar egiten duenaren nolabaiteko aktatzat ere erabiltzen dugun aldizkari honetan, hizpide ditugu, non landu dugun Talde Natural berria, udako postalak jasotzen segitzen dugula SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
edo, urtean zehar euskara ikasten edo hobetzen aritzen diren CAFeko langileen berri. Eta nola ez, bere txoko propioa duen elkarrizketa ere badugu oraingoan ere: Ane Merino Guevara ingeniariarekin elkartu gara. Ikustarazi nahi izan dugu, oraindik badela euskararen premiarik batere izan ez arren, euskarari gutxienez, gainontzeko hizkuntzei adinako garrantzia zor diogula pentsatzen duenik gure artean. Bejondeiola Aneri, bere ahalegin pertsonalak lankideengan duen onurarengatik. Etorriko da negua; etorriko da urte berria, eta gu berarekin, orain dakartzagun kontuen erabat bestelakoekin. Besteak beste, adi: 2020an beteko ditu CAFek 25 urte, lehen Euskara Plan pilotu bat adostu eta Beasaingo lantegi jakin baten martxan jarri zuela. 25 urte, bai; 1995 urtea zen. Noizbehinka atzera begiratzea komeni da, non gauden eta nora joan nahi dugun indarberritzeko balioko digulako, ziur.
EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
81095
BEASAIN
IRUN
AZALA: Goierriko HITZA
/ 02 /
LABUR
IRAILA
Talde Naturala Kanpo Zerbitzuetako sailekoekin Beasaingo lantegian, beste sail baten ere landu dugu Talde Naturalaren prozesua: Kanpo Zerbitzuetan (Rail Services), oraingoan. 23.a izan da dagoeneko. Elhuyarren gidaritzapean, BostEkoa (erakarri, eragin, eraldatu, euskara, erabili) ere deitzen diogun saiakeran, elkarrekin lanean aritzen diren kide euskaldun eta ez euskaldunak elkartu, eta, euskararekin izan dituzten bizipen eta esperientzietatik abiaturik, hizkuntza-jarrerez eta hizkuntza-ohiturez gogoeta bultzatzen dugu, egungo hizkuntza-errealitatea eraldatzeko. Hilabete irauten du prozesuak, astean behingo 2 orduko 4 saiotan banatuta. Hauek, kanpo Zerbitzuetako langileen artetik, parte hartu dutenak: Elena Arzalluz, Igor Basauri, Mikel Begiristain, IĂąaki Beruete, Javier Coca, David Ercasi, Joel Herrera, Miguel Angel Inchusta, Jon Knight, Jose Mari Lasa, Julen Ormaetxea eta Elsa Rodriguez.
40
Udako postalak Urteak daramatzagu CAFeko langileen artean udan postala bidal diezaguten ohiturari eutsiz. Baldintza bakarra, idazten dutena, gutxi ala asko, euskaraz izatea da. Aurten ere jaso ditugu mordoxka bat, bai Beasaingo lantegian eta baita Irungoan ere. Bidaltzaile horiek guztiak, aldizkari honen lehiaketan parte hartzen dute gero, euren izenak aldizkariaren lehiaketan parte hartu dutenei gehituz. Era horretan, lehiaketan nahiz postala bidaliz parte hartu duenak bi aldiz du bere izena zozketan. Oraingoan izan da bitxikeriarik. Ohiko postalez gain, posta elektronikoz, e-mailez, alegia, argazkiak bidaltzen ere hasi baitzaizkigu. Aurrera begira hori ere kontuan hartzekoa al den gogoeta egin beharko dugu, hori bai, paperezko postala bidaltzearen/ jasotzearen xarmari eutsiz!!
Maria Jesus Mejuto
Euskararen ahozko Sorospen Kutxan
erabilera
Aurten euskararen erabilera neurketarik egitea tokatzen ez bazitzaigun ere, neurtzea erraza den gune bateko egoera ezagutu nahi izan dugu. Beasaingo lantegian kokatuta dagoen Sorospen Kutxaren bulegora jende asko joaten da eguneroegunero. Bertako langileari esker jaso ditugu aurtengo ekainean, zenbat pertsona joan zaizkion eta horien hizkuntza-ohiturak: 312 pertsona inguratu ziren ekainean Sorospen Kutxara. Horietarik 178k egin zuten euskaraz leihatilan eta 134ek gaztelaniaz. Beraz, euskaraz % 57ak eta gaztelaniaz % 43ak.
%57
%43
Euskaraz Gaztelaniaz
/ 03 /
BEASAIN - IRUN
IRAILA
XXII. Igartza bekaren irabazlea Irati Goikoetxea Asurabarrena beasaindarrak irabazi du XXII. Igartza Saria. Hala erabaki dute epai-mahaia osatu duten Ana Jakak, Igor Estankonak eta Garazi Kamiok. Iratik 34 urte ditu, matematika ikasketak egina, irakasle lanetan aritua da Nafarroan baina oraintxe bertan Nafarroako Gobernuan Bizikidetza atalean dabil lanean.
40
eta nora iristen diren, bakoitzak mina sentitzeko eta mina kudeatzeko bere modua du, beldurrak, mamuak, nahiak, kontraesanak eta aurreiritziak tarteko”. Igartza Saria, euskarazko idazle berriei bultzada emateko asmoz antolatzen dute Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak. Dagoeneko 22 urtez segidan. Iratiren liburua 2021eko udaberrian argitaratuko dute.
Goierrin ezaguna da, Ordiziako eta Beasaingo Irakurle Taldeak urte askoan dinamizatzeaz gain, larunbatero Segura Irratian “Itaka” kultur irratsaioaren gidaria ere bada-eta, besteak beste. Duela 5 urte, “Andraizea” ipuin liburua argitaratu zuen eta hainbat ipuin sariketa irabazi ditu. Garai batean herrietako paretetan ohikoa zen “Herriak ez du barkatuko” pintaden izenburupean, bere eleberrian ezberdinen arteko bizikidetza osasuntsuago bat lortzeko ekarpena, literaturaren bidez egin nahi duela azaldu zuen, saritua ezagutzera eman zen aurkezpenaren egunean, irailaren 10ean. Kazetarien galderei erantzunez argitu zuen, terrorismoak eta indarkeriak eragindako min eta sufrimendu humanoaz idatzi nahi duela, bainarik gabeaz, alderaketa, alde eta justifikaziorik gabeaz: “eleberriko pertsonaia ezberdinak minari erreparatzen jarri nahi ditut, bai norberaren minari, bai bestearenari, zaila delako mina erreparatzea minari erreparatzen ez badiogu. Nire borondatea pertsonaiok elkarrengana hurbiltzea izango da, baina ikusiko dugu ze bide egiten duten, nola egiten duten
Ordenagailu berrien eragilea euskaraz
sistema
Aurrerantzean, ordenagailu berria behar duen CAFeko langileak, sistema eragilea euskaraz duela eskatu ahal izango du. Azkenaldian izan ditugun gorabeherak konpondu ondoren, beraz, berriz ere aukera hori nahi duen guztiaren eskura dago.
/ 04 /
Goierriko HITZA
BEASAIN
Berbasarea: harremanak euskalduntzeko egitasmoa
IRAILA
40
gaitasuna izatea, Baina eta, areago, langile horiek hizkuntza-ohiturak aldatzeko borondatea izatea den funtsezko baldintza ere, ematen da: langile guztiak onartu dute, borondatez, prozesuan parte hartzea. Elhuyarrek bideratuta, guztiok lehen bilera baten elkartu, proiektua azaldu eta abiapuntuko hizkuntzaegoera ezagutzeko eta taldekideei ikusarazteko, mintzagrama egin genuen: gutako bakoitzak gainontzekoekin zein hizkuntza-ohitura duen begibistan jartzeko. Ondoren “Saregileak� ere aukeratu genituen, hauek ere boluntarioak. Saregileek beti egingo dute euskaraz egoera guztietan eta taldekide guztiei. 15 egunean behin parte-hartzaileei galdetegi bat bidaliko zaie, lankideekin zein hizkuntzatan jarduten duten (alderdi kuantitatiboa) antzemateko eta alderdi kualitatiboari dagokien 3 galdera erantzuteko.
Batzuetan gertatzen da, sail edo departamentu jakin batean euskaraz dakiten edo ulertzen duten langileak egon arren, euren arteko lan-harremanak gaztelaniaz izaten direla. Errealitate hori aldatzea, ordea, posible da. Eta hori dagoeneko praktikara eraman duten CAFetik kanpoko hainbat guneetako langileekin izandako esperientziak hor daude. Gurean, lehen saiakera Beasaingo lantegiko Giza Baliabideetako Lan harremanen saileko langileekin egitea erabaki dugu. Hain zuzen ere, gure sailak betetzen duelako horrelako proiektu batek arrakasta izan dezan nahitaezkoa duen lehen baldintza: langile guztiek euskaraz komunikatzeko gutxieneko
Prozesua bukatzeko, bigarren bilera bat egingo dugu. Mintzagrama berria osatu eta lehengoaren aldean eta interbentzioaren eraginez gertatutako aldaketak baloratuko ditugu. Azkenik, Bebasarearen helburuak, partaideen jokaera, Saregileen zeregina, baliabideak eta bestelakoak baloratuko ditugu. Emaitza onak espero ditugula esan beharrik ez dago. Eta asmoa, lan Harremanetako langileek bizi izandakoa beste sail batzuetan lantzea da, pixkanaka, Talde Naturalekin egin izan ohi dugun bezala. Gainera, ordea, 2020ko Euskaraldiarako, euskaraz egin daitekeen guneak identifikatzeari ekin diogu era honetan.
/ 05 /
BEASAIN - IRUN
IRAILA
40
CAFeko langileak euskara ikasten edo hobetzen
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Ainara Guiral, Javier Rodríguez, Nerea Gil, Javier Díaz de Guereñu, Jorge De Lasala eta Oscar Zamarrón. Irungo lantegikoak: Irunen ere badira Beasaingoan bezalaxe, Euskaltegietan zehar dabiltzan langileak. Baina baita ere, ordea, lantegian bertan klaseak jasotzen dituztenak. Hauekin ere elkartu gara, AEKko irakasleak bertan zirela, 2019-2020 ikasturterako aurkezpena eginez-eta. Azpimarratzekoa da, pasa den ikasturteko Irungo euskara ikasle hauek AEKko irakasleei buruz egin duten balorazio ona. Beasaingo lantegikoak: ikasturte berriaren hasieran ohi dugun bezala, euskara hobetzen ari diren langileekin elkartu gara aurten ere. Beasainen, norberak aukeratutako Euskaltegian dabiltzanekin egin genuen bileratxoa. Guztiei galdetegi bat emana genien aurrez, norberak bere esperientziaren berri eman diezagun. Bertan jaso ditugun erantzunaren arabera, orokorrean, oso gustura dabiltza, bakoitzak bere Euskaltegiko esperientzia baloratzerakoan antzeman daitekeenez.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Patxi Perez Euskara Batzordekide eta euskara ikasleen koordinatzailea, Xalba Elortza eta Beñat Alzaga AEK-ko irakasleak; Paola Parada (kolonbiarra) eta Rodrigo Clemente (brasildarra) euskara ikasleak.
/ 06 /
ELKARRIZKETA
IRAILA
40
ANE MERINO GUEVARA Hondarribiarra da. 33 urte ditu. Ingeniaria da eta urte eta erdi daramatza CAFen lanean, Beasaingo lantegiko Ingeniaritza sailean. Lanerako ezinbestekoak zaizkion atzerriko hizkuntzez gain, ordea, euskara ere hobetu nahirik, 4. profilaren jabe da, pasa den ikasturtean egin duen ahaleginaren ondoren: euskara ere lan-hizkuntza baitu.
Ingeniari lanetan ari zara CAFen. Bokaziozko ofizio zuk ere? Nik industria diseinua nuen gogoko. Gero erabaki nuen Ingeniaritza ikasketak egitea. Eta? Asmatu zenuen aukerarekin? Non egin zenituen ikasketak? Donostiako TECNUN-en ikasi nuen. Hangoa bukatu ondoren masterra egin nuen Nottinghameko Unibertsitatearen bidez, ergonomia arlokoa. Horixe dut gustukoa. Oso gaztea zara, baina CAFen daramatzazun urte eta erdi horiek baino lan-esperientzia handiagoa duzu… Bai. Aurrez beste enpresa baten aritu nintzen lanean, Irunen, eta ergonomia-masterra bukatu nuenean etorri nintzen CAFera. Hain zuzen ere, masterreko proiektua CAFen egin nuen. Ergonomia, “objektu, makina, ekipamendu eta azpiegiturak gizakiaren ahalmen fisiko eta kognitiboetara egokitzeko baliatzen diren tekniken multzoa da..” irakurri det… Gure kasuan trenbideko gidari makinistaren erosotasuna eta segurtasuna bermatu behar ditugu, adibidez. Baina baita bidaiariena ere. Adibidez, makinistaren eserlekua.. Hori da. Baina eserlekuaz gain, eserlekuarekiko agintemahai edo pupitrearen kokapena, materialen akabera, pupitre horretako pantailen kokapena… Orokorrean, gizakiaren segurtasuna. Proiektu jakin batekin aritzen zara ala proiektu guztietan parte hartzea dagokizu? Oraintxe bertan Australiakoarekin ari naiz, baina bai, azkenaldian Londreseko Docklands, Galesko Wales & Borders edo Amsterdameko metroa ere tokatu zaizkit, adibidez. Betiere, Akabera saileko lankideekin elkarlanean. Ezagutza teknikoez gain, nabarmena da hizkuntzen ezagutza ere nahitaezkoa duzuela lan horietan. Bai. Ingelesa, adibidez, eguneroko hizkuntza dut lanean. Baina beste batzuk ere badakizkizu… Beno, txikitatik dakizkidan euskara eta gaztelaniaz gain, frantsesean eta italieran ere moldatzen naiz. Gatoz euskara kontuetara. Topikoa bihurtu da, gaur egun euskara ikasi edo hobetzen duenak, lanerako behar duelako dela. Zu, ordea, zeure borondatez aritu zara euskararen maila goreneko profila eskuratu arte.
Banuen arantza bat. Ingelesez, adibidez, C2 maila dut. Euskaraz ere moldatzen nintzen, noski, baina lanerako ere euskara jario onekoa behar nuela sentitzen nuen. Gainontzeko hizkuntzetan trebatzen bagara, zergatik ez ardura berarekin euskaraz, ezta? Euskaltegi batera ere hurbildu zinen, ezta? Bai, zuek ohi bezala Euskaltegietara joateko gonbita eginez zabaldu zenuten oharrak bultzatuta, Hondarribiko Udal Euskaltegira joan nintzen aurreko ikasturtean. Autoikaskuntza bidez, etxetik eta noizbehinka euskaltegira bertaratuz kurtso bakarrean prestatu naiz, bai. Eta azterketak egin zenituen. Martxoan irakurmena eta entzumena neurtu zizkiguten Euskaltegian bertan. Ondoren idazlana egin behar izan nuen Donostian maiatza aldera eta azkenik mintzamenezkoa ekainean. Denak segida-segidan gaindituz… Bai!! Eta ilusioa egin zidan!! Gainera, idazlana nire eguneroko lanarekin zer ikusia zuenaz egin ahal izan nuen: “Tren segurtasun pasiboa” gaitzat hartuta. Erronka bat gainditu duzula esango zenuke? Beno… Ikasketak batik bat gaztelaniaz eta ingelesez egin nituen, masterra ingelesez, eguneroko lanean lehen aipatutako hizkuntzak erabiltzea tokatzen zait eta, ordea, euskaraz ere egiten dut: behartzen dut neure burua euskaraz egitera. Azkeneko esaldi horrekin geratzen gara. Izan ere euskaraz egiten dugunok, jakinaren gainean, kontziente egiten dugu, ezta? Gaztelaniaz behinik guztiok bizi ahalko genuelako… Halaxe da!! Horregatik nion, gainontzeko hizkuntzetan ere aritu beharraz jakitun bagara, euskaraz hitz egiteko beharra ere badugula, ezta? Eta egoera informaletan ez ezik, bileretan adibidez, naturaltasunez aritzen gara euskaraz nahiz euskara eta gaztelania txandatuz, adibidez. / 07 /
LEHIAKETA !!!
IRAILA
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT.
40
IZEN - ABIZENAK:
Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
DEPARTAMENTUA:
1) Berbasarea deitzen den prozesua jarri da martxan Beasaingo lantegian, lankideen arteko harremana gero eta euskaldunagoa izan dadin. Giza Baliabideetako zein sailetan ari dira horretan, ordea? Laneko Arriskuen Prebentzioa
Lan Harremanak
Pertsonen Kudeaketa
2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Acero 2. Crisol 3. Rama 4. Sanción 5. Umbral 6. Articulación
g39
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
MIREN URKIOLA Ingeniaritza – Beasain
ALAIN URRUTIA Irun