galardi
41 2020ko URTARRILA
eko euskara aldizkaria
EUSKARAREN KONSTERLAZIOA
Euskara Planen urtemuga borobilak 02. Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon Jardunaldia 06. Aitor eta Markos Landa Arrue 07.
SARRERA
URTARRILA
41
CAFeko euskararekikoez urte borobil-borobila dugu 2020 hau. Alde batetik, 25 urte dira Beasaingo lantegian euskarari bere lekua egiteko zerbait arautuari ekin zitzaiola. Eta, ordea, Irungo lantegian ere urteurren borobila dugu: 15 urte beteko ditu aurten han, bertara egokitzeko propio diseinatutako Euskara Plana martxan jarri genuela. Kontu hauek noizbehinka gogoratzea ondo datorrela iritzita, hona zenbait jakingarri: 1995ean Eusko Jaurlaritzak martxan jarri behar zituen Euskara Plan pilotuetarako, CAFek bere burua eskaini zuen. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, ordea, eta plan pilotuak arrakasta izateko diseinatzen direnez, lantokia bere osotasunean hartu beharrean, sail jakin batean hastea erabaki zuten: Beasaingo lantegiko IV. Dibisoa, hain zuzen ere, trenen Akabera Saila.
Gerora, sail hartan izandako esperientzia baliatuz, Beasaingo lantegiko beste Sail edo Departamentu batzuetara zabaltzen joan zen Euskara Plana pixkanaka: Bulego Teknikoa, Informatika, Giza Baliabideak… Azkenik, 2006an, aurrerantzean lantegia bere osotasunean hartu zuen Euskara Plana jarri zen martxan; gaur egun indarrean dagoena. Irunen urtebete lehenago, 2005ean, lantegi osora egokitzeko propio diseinatutako Euskara Planaren antzera, alegia. Bi lantegietan izango ditugu urtean zehar hainbat ekitaldi hori gogorarazteko eta bere garaian emango dizuegu horien berri.
EUSKARA PLANAREN BILAKAERA IV. Dibisioa
Ikerketa Bul.Teknikoa
Informatika Prozesuak
Giza Baliabideak Kalitatea
III. Dibisioa
CAF-Irun
CAFBeasain osoa
1995
1998
1999
2000
2002
2005
2006
SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA
81095
BEASAIN
IRUN
/ 02 /
LABUR
URTARRILA
41
Talde Naturala III. Dibisioko Bogien Akaberakoekin
2020rako Jarduera Planak zehaztuta
2019rako adostutako Talde Naturalen bigarren prozesua (lehena Kanpo Zerbitzuetakoekin egin genuen), III. Dibisioko Bogien Akabera sailekoekin osatu genuen, azaroan eta abenduan egindako ohiko 4 saioetan.
Ohi bezala, urteko lehen hilabeteko Euskara Batzordeetan adostu eta martxan dira aurtengorako Euskara Planaren Jarduerak Beasaingo eta Irungo lantegietan. Lantegi bakoitzari urte jakin baterako egokitutako helburu eta zereginak, aurrez adostutako 4 urteetarako Plan Estrategikoa urte bakoitzera egokituz osatzen dugu. Aurten, ohiko zereginez gain, Euskaraldian hartuko dugu parte bi lantegietan berriz ere, 2018an bezala.
Beasaingo Euskara Batzordekide batzuk
BIKAIN ebaluatzaileei aitortza BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiriak erakunde jakin batean euskarak duen erabilera, presentzia eta kudeaketa zenbaterainokoa den ebaluatzen du. Hala eskatzen duten enpresei kanpo-ebaluazio hori egiteko ehunka ebaluatzaile ari dira Ziurtagiria sortu zen 2008. urtetik. 11 urte horietan dabiltzan hainbat
ebaluatzaileak omendu eta horien enpresei eskerrak eman nahi izan dizkiete Eusko Jaurlaritzatik, ebaluatzaile horiei horretan aritzea baimendu izanagatik. Ebaluatzaile omendu horien artean zen Ziurtagiria sortu zenetik ebaluatzaile-lanetan dabilen CAFeko Euskara Arduraduna, 2019ko abenduaren 11n Donostiako Kursaalen “Hamaika hitzetan� izenburupean egindako ekitaldian.
/ 03 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
EUSKARAREN KONSTERLAZIOA
41
batzuk izar bakarrez eta beste batzuk izar gehiagoz osatuak. - ESKU eta ARGI eta IZAR dira lotu eta argitu nahi izan ditugun hitzak. Izarrei distira ematea gure esku dagoelako eta argi jokatu eta argiak izanez gero lor dezakegulako ESKUARAren ortzimuga argitzea.
2020rako Motibazio Kanpainan erabiltzeko izenburua da “EUSKARAREN KONSTERLAZIOA�. Egia esan, hasiera baten konstelazioa hitza genuen guk buruan, baina guk ideia proposatu eta garapena sortzaileen esku utzi genuenean (bai testua eta baita irudia ere), ohi bezala berealdiko lanketaren ondorioz egokitutako emaitzak dira, testua nahiz irudia.
- Eta 25. Izarrei erne erreparatuz gero, 23 bat euskal hitz erraz osatzeko gai izango zarete guztiok, eta 25era ere neke handiegirik gabe iritsiko zarete. Nahita egindako jokoa da. 25 hitz badaude, baina argi ibiliz gero eta fokua ongi bideratuz gero, etorkizuneko izarrak ere 26a, 27a ere argitzeko moduan gara. 25 urteei hortxe omenaldia. Batzuk lausoago ikusiko dute, zailtasunak eta nekealdiak izango ziren, baina 25 izarrak hortxe daude, eta grinatsu eta gogotsu jarraitzen dugunez, etorkizuneko 26, 27.a ere ikus ditzakegu horizontean.
Testua Ekaitz Goikoetxea beasaindar bertsolariak (besteak beste) borobildu digu. Kartelaren bidez irudikatu duguna honelaxe laburbil daiteke: - Euskararen konsterlazioa: hitzak, ekintzak, hitzak eta hiztunak elkarri lotuta gaudela irudikatzeko. - Hitzen bidez konstelazioak marraztu ditugu, izarrak eta izar multzoak, batzuk txikiago eta beste batzuk handiago ikusten direnak, gure egunerokoan bezala, Konstelazioa irudikatzeko, ginkgo biloba zuhaitzaren hostoa erabili dugu. Zuhaitz hau landatu genuen Beasaingo lantegiko lorategietako baten, bertako lantegi osoa bere baitan hartu zuen Euskara Planaren 10. urteurrenean (2006-2016) eta berriz ere keinu bat egin nahi izan diogu, CAFeko lehen Euskara Planak 25 urte betetzen dituen honetan. Opari erabilgarria Langile guztiei antoxin erabilgarria oparitu diegu oraingoan, aipatutako konstelazioaren irudi eta hitzekin.
/ 04 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
Departamentu-buruekin eta gainontzeko arduradunekin bilerak Irungo lantegian urtero eta Beasaingoan noizbehinka elkartzen ditugu tokian tokiko Departamenduburuak eta bestelako Arduradunak. Euskara Batzordekoon izenean Euskara Planaren baitako urteko Jarduera Planak aurkezten dizkiegu eta batez ere, guk aurkeztutakoarekin batera, haiengandik gaur egungo egoeraren azterketa egin eta aurrera begira, euskararekikoez Arduradunek proposatutako ekarpenak jasotzea izaten da gure helburua.
41
Beasain: 2019an, urrian, hain zuen ere, hainbat Departamentu edo Sailekoekin elkartu gara: guztiei, aurrez aurre azaldu diegu, une honetan zein den euskararen egoera lantegian. Bueltan, ordea, haien balorazioak eta euren esku dagoena egiteko prestutasuna jaso dugu, tokian tokiko berezitasunak xehe-xehe eginda. Hauek bisitatu ditugun Sailak: III. Dibisioa, Informatika eta IV. Dibisioa. Hiruetan euskaraz aritu ginen.
Irun: 2020a estreinatu berritan, urtarrilaren 10ean elkartu ginen bertako Arduradunekin. Ohi bezala bi txanda egin genituen: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Nabarmentzekoa da, urtetik urtera euskarazko saiora pasatzen ari direla pixkanaka, aurrez gaztelaniazkora joaten zirenak. Gaztelaniazkoan, euskarazkoan egon ahal izan ez zutenak ere izan zirelako, bestela, aldea ikaragarria da euskarazko aurkezpenera joan zitzaizkigunen alde.
III. Dibisioa
IV. Dibisioa Irun. Euskaraz
Irun. Gaztelaniaz
Informatika
/ 05 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
41
INGUDEAren elkarlana Beste urtebetez, Goierriko Lantegien Euskara Batzordea den INGUDEAk, 2011ko udazkenean sorrarazi zuen egitasmorako helburuak betetzen segitzen du: berau osatzen duten enpresen artean bakoitzaren jardunak gainontzekoei ezagutarazten, euskarari bere lekua egiten ari zaizkion beste enpresa batzuk erakartze-ahaleginean eta Goierriko euskararen munduan, arlo sozioekonomikoan eragiten.
INGUDEAko ordezkariak
Erantzunak zuzen zituztenen artean egindako zozketan, CAFekoa izan da saritua: Amaia Azketa. CAFeko Euskara Batzordekide den Jaione Badiolak eman zion zegokion saria: Ormaiztegiko Kuko jatetxean bi lagunentzako dastatze-menuarekin otordua egiteko gonbita.
Amaia Azketa saria jasotzen
Gainera, ordea, Euskararen Egunaren baitan berriz ere lehiaketa bat jarri zuen martxan, oraingoan edozein goierritarri irekia, eta aurreko aldietako partaidetza aise gehitu da azkeneko honetan.
Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon Jardunaldia “Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean” izenburupean, 2019ko azaroaren 14an eta 15ean Bilboko Merkataritza Ganbaran Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldira gonbidatuak izan ginen CAFekook. Ideiak partekatzea, alderatzea eta
/ 06 /
elkarrengandik ikastea zuelarik helburu, mota askotako esperientziak bildu ziren multzoka, bi egun horietan zehar. Guri zegokigunez, “Esperientzia arrakastatsua” ordezkatzen genuenon artean Fagor Taldekoekin eta Zumaiako GKNko ordezkariekin partekatu genuen mahai berean, norberaren esperientziak eta aurrera begirako erronkak izan genituen hizpide.
ELKARRIZKETA
URTARRILA
41
AITOR ETA MARKOS LANDA ARRUE Anoetan jaiotako bi anaia dira. Aitorrek 41 urte ditu eta Markosek 36. Beasaingo lantegiko Bulego Teknikoan ari dira ingeniaritza lanetan biak, elkarren ondoan. Eta biak elkarrizketatu ditugu, ofizio bera izateaz gain, afizio bat behinik ere, bera bait dute: aho-soinua jotzen adituak bezain trebeak dira.
Kokatu gaitezen lehendabizi, ohikoa dugun bezala, CAFen. Zertan aritzen zarete? Trenak dituen ekipamendu desberdinen integrazioa da gure lana. Sistema elektromekanikoak batez ere: ateak, aire girotua, balaztak, aire konprimatuaren sorkuntza, sute-detekzio ekipoak… Lan horietan, zein da zuen eginkizuna, adibidez? Biokgaudebezeroarenetaekipamenduhorienhornitzaileen bitartekaritzan. Bezeroaren espezifikazioaren baitan hornitzaileei zer eskatu behar diegun erabakitzen dugu eta trenean probak egiten diren faseraino parte hartzen dugu. Goazen ofizio horrekin zer ikusik ez duen zuen afiziora: ahosoinuan adituak zarete biok, baina baita trebeak ere… Gure gurasoak Albizturkoak dira eta gure aitari (Markos Landa) sortu zitzaion afizioa txiki-txikitatik. 5 urte zituela Arantzazura joan eta aho-soinua erosi zioten. Eta harrez gero bere kasa ikasi zuenez gero, bizitza osoa horretan ari da. Aitarengandik datorkizue, beraz, zuei aho-soinuarekikoa… Bai (biak batera erantzun dute). Guk solfeoa ikasi genuenerako aho-soinua jotzen bagenekien, aitari ikasita. Gure aita kamioilaria izan da eta aho-soinua beti soinean erabili du eta orain guk ere gauza bera: beti, noranahi, ahosoinua gurekin. Zuen aita ezaguna da mundu horretan… Berak, Albizturren egiten zen txapelketan parte hartzen zuen (aho-soinuarekin trikitixa doinuak joaz) eta Arrate Irratira gonbidatu zuten. Guk 13 eta 8 urte genituela, IZ diskoetxeak proposatuta, diskoa grabatu genuen eta Durangoko Azokan aurkeztu 1991n: 12 abesti ditu, 8 aitarenak eta 4 herrikoiak. “Albizturko aho-soinua” du izena. Gerora, Euskadi Irratian nahiz Euskal Telebistan programa askotan ibiliak gara. Gero zuen txanda etorri zen, ezta? Aitarekin askotan ibili gara hirurok batera eta gehienbat trikiti jaialdietan parte hartu izan dugu, nahiz eta hainbat herriko jaietan, omenaldietan edo ospakizun desberdinetan ere parte hartu izan dugun. Lanari dagokionez, bulegoko lankideekin edo bezeroekin egindako otorduetan ere soinua jo izan dugu. Bestelako jendaurreko emanalditan ere aritzen zarete, ordea! Bai. Trikiti munduaz aparte, Euskal kulturari loturiko emanaldi ezberdinetan ere hartu izan dugu parte. Adibidez, Villabonako Oinkari Dantza Taldean, 20 urtetik gora daramatzagu bi anaiok musikari bezala. Izan ere, zuek, biok, aho-soinuaz gain, bestelako musika
tresnak ere jotzen dituzue… Biok aho-soinua eta panderoa. Markosek atabala ere bai, eta nik (Aitor) txistua, baxu elektrikoa eta beste zenbait instrumentu lardaskatzeko lain. Baina gurea aho-soinua da. Euskara kontuekin bukatzen ditugu elkarrizketak. Nola bizi duzue zuek euskararena CAFen nahiz hemendik kanpo? Beno, CAFeko lanaz aparte, anaiak (dio Markosek) badu oraintxe bertan nahiko lan esku artean. Bai (Aitor), aurtengo Kilometroak antolatzen sartuta nabil buru-belarri. Urriaren 4ean izango da Amasa-Villabona-Zizurkilen, Zubimusu Ikastolak antolatuta. “Korri, punpa ttak” da leloa. Erabili aukera zerbait aurreratzeko… Ni Ikuskizun Batzordean nabil. Arropak martxan ditugu eta horrezaz gain, “Tanta” laguntza-txartelak ditugu salgai Euskal Herri guztian zehar: ekainean izango da zozketa. Gainontzean, abestia, bideoklipa eta abar prestatzen apirilaren bukaerarako. Izan ere, aurten ekin diozue formatu berriari… Hori da. Eta eguna berari baino urtean zehar egingo dena indartu nahi da. Adibidez Kilometro txikia, urtarrilaren 26an egin genuen eta pilotariekin mahai ingurua urtarrilaren 31n. Gatozen CAFera: zenbateraino bizi zaitezkete euskaraz lanean? Ba begira, gure bulegoan asko erabiltzen dugu euskara. Bilerak ere, asko egiten ditugu euskaraz, aukera dagoenean, noski, noizbait tokatzen bait da, ulertzen ez duen norbait izatea tartean. Posta elektronikoan ere natural erabiltzen dugu euskara. Esan liteke, beraz, zuen inguruan ohikoa dela eguneroko lan teknikoa ere euskaraz bideratzea? Bai, noski! Lan teknikoei buruz hitz egiten dugun bileretan, ahal den neurrian, euskaraz eta gainera hitanoan hitz egiten saiatzen gara.. Eta ez bakarrik Goierriko edo Tolosa aldeko jendearekin, baita Donostiakoekin ere. Sarritan topatu gara ustekabeekin, adibidez, norbaitek ustez euskaraz hitz egiten ez zuelakoan, bat-batean, euskaraz hitz egiten hasi zaigunean, eta horrek asko pozten gaitu, noski. / 07 /
LEHIAKETA !!!
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
URTARRILA
41
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) Urteurren borobilak ditugu aurten, bai Beasaingo lantegian eta baita Irungoan ere, Euskara Planak bideratzen gabiltzala. Irunen 15 urte. Zenbat urte Beasainen? 10 25
50
2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Despacho 2. Generador 3. Rodillo 4. Luna 5. Fatiga 6. Poste
g40
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
ZIGOR AYUCAR Kalitatea – Beasain
GORKA LABOA Irun