galardi
EUSKARA, GURE
Motibazio kanpaina: Joan-etorriko bidaia 03. 2022ko neurketak 04-05. Irungo Bikain ziurtagiria 06.
Urtea joan zaigu, eta balantzea egiteko garaia iritsi da. Atzera begira jarri, eta egin ditugunak, hasita dauzkagunak eta egin nahiko genituzkeenak bildu ditugu ale honetan.
Esanguratsua izan da Euskara Arduradunaren aldaketak ekarri duen egokitzapena. Hain juxtu, oraintxe bete da urtebete. Motibazio Kanpainak dedikazio handia eskatu digu, aurten berezia izan delako. Ingurumenari lotutakoa izan da, eta Euskara Zerbitzuak urteroko kanpaina egin badu ere, oraindik ibilbidea hasi baino ez du egin iruditeria berriak.
Izan ere, egun ingurumen atalari dagokion kanpaina ari da osatzen, birziklapenari lotuta. Plastiko industriala ez da etxekoa bezala bereizten, eta horren gainean jarriko da arreta. Datozen hilabeteetan kafe makinak eta inguruko zakarrontziak errotulatuko dira. Euskara hutsean izango dira, baina ulertzeko moduan. Modu honetan euskarak bestelako presentzia eta balioa hartuko dituela espero dugu.
Egin ditugun neurketak ere aurkeztu ditugu ale honetan. Esanguratsuenak egin ditugun neurketak dira, baina lantegitik kanpoko jarduerak ere egin ditugu, bestelako entitateekin elkarlanean. Euskaraldian, Korrikan, Ingudean, Gipuzkoa Berdinagon eta Indeusen parte hartu dugu, eta lankidetzan jarraitzen dugu. Elhuyarren 50. urteurrena ere izan da aurten, eta eurekin ospatu dugu. Igartza Literatura Bekak, bestalde, XXV. aldia izan du, eta hurrengo alean XXIV.eko lan sarituaren berri emango dugu, Olatz Mitxelena Larretaren Arrain hezur bat eztarrian, hain zuzen ere. Bikain ebaluazioetan ere parte hartu dugu, urte honen amaieran ez bada, hurrengoaren hasieran Irungo ziurtagiria berrituko baitugu.
Urte betea datorkigu…
SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEA
Giza Baliabideak
MiiRA
III. Dibisioa
IV. Dibisioa
Biltegia Kalitatea
Ingeniaritza / Teknologia
Informatika
Nazioarteko Zuzendaritza
Kanpo-zerbitzuak
LAB
ELA
ESK
IRUNgo Lantegia ELHUYAR
Bianditz IRAOLA AZANZA (Euskara Arduraduna)
Igor ARRONDO ESNAOLA
David APAOLAZA POLO
Nerea ARANZADI SUDUPE
Imanol URRESTARAZU GARMENDIA
Susana JORGE ROMARATEZABALA
Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN
Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE
Estebe AUZMENDI AGIRRE
Iban PAJARES IRAZU
Julen AGIRRE AGIRREZABAL
Aitziber ARIN URTEAGA
Aitor ARTEAGA ARRUTI
Jaione BADIOLA BERASATEGI
Maitane ANTIA ZAPIAIN
Idoia ESNAOLA SARRIEGI
Oihana ARIN URTEAGA
Joxe Mari LASA SARASOLA
Saioa SATRUSTEGI MARKOTEGI
Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN
Jon MUXIKA ARMENDARIZ
Xabier MORENO IRUIN
Urko ALVAREZ ARBIZU
Irati LIZEAGA ELIZALDE
Aitziber SALABERRIA ARREGI
81095
Guk, joan-etorriko bidaia
Urteko lehen Galardin ohi denez, aurtengo azala ere Motibazio Kanpainari eskaini diogu. Aurtengoa oso berezia izaten ari da, hartu duen tamaina dela-eta. Hainbat alor ezberdin ukitzen ditu, behar gehiago identifikatu direlako, eta beste sail batzuekin elkarlanean aritu garelako.
Proposamena Irungo Ingurumen Sailetik iritsi zitzaigun: Kanpaina bat egin nahi zuten, euskara eta ingurumena uztartuko zituena. Ez zuten ingurumen kanpaina bat euskaraz egin nahi, baizik eta bi sailen jardunak osotasun batean integratu. Horrela bada, sormen prozesuari hasiera eman genion, eta bidean hainbat ideia uztartzen hasi ziren. Alde batetik, euskara gure ekosistema bezala irudikatu genezakeela ikusi genuen. Euskararen erabilera eta biziraupena komunikazio soiletik haratago eraman: Euskaraz ulertzen eta azaltzen dugu mundua, eta mundu ikuspegi hortan bizi gara. Euskara gure ekosistema da, eta beharrezko dugu biziraun dezan, guk geuk ere bizirik jarraituko badugu.
Leloa aukeratzeko orduan, beraz, hau dena izan zen kontutan. Hiru ikuspegi ditu, eta ederki biltzen dute kanpaina honetan egin nahi denarekin: Alde batetik, tren bidaia irudikatzen du, joan bezala etortzearena, abiapuntura itzultzearena, bidaian ikasitakoa ekarriz. Beste alde batetik, euskarari dagokionez, harremana irudikatzen du: Euskaraz emandakoa euskaraz jasotzeko nahia, beharra eta egokitasuna. Euskaraz egiten dizunari euskaraz erantzutea ekosistema hori bizirik iraun-araztea da. Horretarako, ezinbesteko zaigu ematen duguna jasotzea. Bukatzeko, berriz, birziklapenari ere keinu argia egiten dio: Sortzen dena itzultzen da. Beraz, zaborra sortuz gero, zaborra itzuliko zaigu. Lehengaiak sortzen baditugu, aldiz, lehengaien amaigabeko zikloa sortu dezakegu.
Banatu dugun opariak ere baditu hainbat ertz. Alde batetik, berrerabiltzeko da, ahalik eta plastiko gutxien sortzeko. Iaz, plan zabal hau martxan jarri zenean, oraindik Covid-aren protokoloa indarrean zegoen jangeletan. Ondorioz, banakako plastikozko edalontziak erabiltzen ziren, egunero sortzen zen plastiko kopurua handituz. Protokolo hori bertan behera geratu den arren, botilaren erabilpenak badu beste pauso bat: Jangeletan iturriak jartzeko asmoa dago, ekartzen den uraren karbono aztarna gutxitze aldera. Beraz, horra hor botilak banatzearen
arrazoietako bat. Bestalde, udako beroa ere kontutan izan zen kanpaina diseinatzeko garaian. Giro beroak maiz-maiz edatea gomendatzen du, beraz buru hori estaltzeko ere txapela bikaina dela ondorioztatu zen.
Hau dena hasiera baino ez da izan, ordea. Esan bezala, azken Motibazio Kanpaina honek euskara eta ingurumena uztartzeko asmoa du, eta orain arte euskararen alderdia gehiago landu bada, hemendik aurrera ingurumenak ere lekua izango du. Irunen zein Beasainen laister abian jarriko den kanpaina zabala egin nahi da, batez ere plastikoak behar bezala birziklatzen ikasteko. Plastiko industrialak ez dira etxean banatzen ditugunak bezalakoak, eta askotan nahasmena sortu izan da edukiontziekin. Alde batetik, bilgarriak banatzen dira, eta bestetik gainontzeko guztiak. Dena plastikoa izanagatik, edukiontzi ezberdinetan bota behar dira, eta hori lantzea izango da kanpaina berri honen helburua. Kafe makinetako edukiontzietan ere informazioa argiago jarriko da, askotan makiltxoak, edalontziak… non bota behar ditugun jakitea ez baitugu argi izaten.
Arrazoi guzti hauengatik jarri dugu martxan euskaraingurumen kanpaina berezi hau. Euskara hutsean, baina ulergarri izateko moduan. Ingurumenerako sentsibilizazioarekin batera, euskararenganakoa ere lantzeko asmoarekin. Euskara bezala, naturaren hizkuntza ikasteko premiarekin. Jaso nahi duguna ematen ikasteko itxaropenaz. Horregatik, guk, joanetorriko bidaia.
Euskara Batzordearen urteko jarduna
BEASAIN - MiiRA - KAIZEN BILERETAKO HIZKUNTZA-ERABILERA
du Euskara Batzordearen jardunean. Kontuak kontu, azken lau urteetako Plan Estrategikoari amaiera eman zaio, eta datozen lauetarako berria prestatzen ari gara. Datu orokor gisa, 2022ko planean aurreikusitako %55 erabat osatu da, eta beste %21 martxan da, nahiz eta ez den erabat bukatzea lortu. 2021ekin alderatuta, planaren %8 gehiago landu da.
Kaizen bilerak
Azken urte honetan euskararen erabileran murgildu gara, dela lan taldeetako bileretan, dela e-posta bidezko harremanetan. 2021ean
BEASAIN - IV. SAILA (NS) - KAIZEN BILERETAKO HIZKUNTZA-ERABILERA
Kaizen bileren neurketak egiteko lehen urratsak eman genituen, eta aurten hainbat eremutara zabaldu ditugu. Orduan III. sailean eta IV.eko NS eskaeran egin genituen. Aurten, metodologia berrituta, berriro egin ditugu IV. saileko eremu horretan, eta baita MiiRAko hainbatetan ere. Irunen ere egin ditugu horrelako neurketak, Amsterdameko muntaia kate osoan, hain zuzen.
Emaitzek erakusten dute hizkuntzaren ezagutza ezak zenbateraino mugatzen duten euskararen erabilera. Ezagutzarik ez duten, edo ezagutza mugatua duten taldekide gutxi nahikoa dira talde osoaren hizkuntza ohiturak baldintzatzeko.
Urtea joan da, eta egindakoari begirada botatzeko garaia irisi da. Aurtengoa berezia izan da, Euskara Arduraduna aldatu delako, eta horrek eragina izan
Hori horrela, joan den urteko Motibazio Kanpainara ekarri dugu, eta aurten bertan ere euskara eskolek aparteko garrantzia izango dute plan estrategikoan. Izan ere, erabilera zabaltzeko, ezagutza izatea ezinbestekoa dela ondorioztatu baita. Horretarako, hainbat eragile izango dituen plan zabala martxan jartzekotan gara. Alde batetik, euskara ikasleak leudeke. Ahalegin berezia egin nahi da motibazioa lantzeko, batez ere ardura postuetan daudenak, komunikazio lana egin beharko dutenak eurak baitira. Zuzendaritzaren eta
sailetako arduradunen inplikazioa ere garrantzitsua izango da, ezinbestekoa baitzaigu plana ezartzeko euren laguntza eta bultzada izatea. Euskaltegiak, nola ez, bidelagun izango ditugu. Behar jakin batzuetara egokitutako programak martxan jartzea da helburua, gure lan arloari lotutakoak. Eta programa horiek diseinatuko dituzte. Azkenik, Euskara Batzordearen lana dago. Alde batetik motibazioa lantzea izango da erronka handiena, ohiko bideetatik ezezik, ahoz ahoko lanketa ezinbestekoa izango da, balizko ikasleak identifikatu, eta motibatzeko. Horretarako, ordea, langile guztien laguntza ere beharrezkoa izango da, norberaren ingurua ez baitu inork norberak baino hobeto ezagutzen.
Web orrien neurketa
Euskaraz postaz bidali diren jakinarazpenak ere neurtu ditugu. 2022an 182 mezu zabaldu dira, horietatik 155 izan dira euskaraz, eta gainerako 27ak gaztelaniaz. Beraz, mezu guztien %85,16 izan dira euskaraz. Mezuak neurtzerako garaian bi maila izan dira kontutan. Lehenengoa jakinarazpena bera zein hizkuntzatan egin den. Alegia, postaz bidali den mezua euskaraz zegoen ala ez. Bigarren maila mezuaren estekari dagokio. Normalean, postaz bidalitako mezua laburpen moduko bat izaten da, eta estekan klikatu ondoren agertzen da informazio osoa. Esteka horren helbideko informazioa zein hizkuntzatan dagoen neurtu da, beraz, bigarren maila horretan.
Euskararen presentzia duten mezu eta estekak %73,08 osatzen dute. Mezuen beste %12,09 euskaraz izan dira, baina atxikitutako esteketan ez zegoen arrastorik. Arrazoiak era askotakoak dira: Kasu batzuetan bideo korporatiboak direlako izan da, hizkuntza bakarrean sortuak. Beste batzuetan kanpoko erakundeen orriekin lotuta daude, eta beraz, edukia ez dago CAFen esku, eta ingelesez daude gehienak.
Aipatzekoa da erabat euskaraz izan beharreko mezuetan ia %15 gaztelera hutsean izatea. Bere txarrean, sail jakin bateko informazioa da gaztelera hutsean ematen zen hori, eta beraz, konponbidea jartzea erraza izan da. Egun neurketak egiten jarraitzen dugu, eta informazio hori euskaraz ematen dela ziurtatu dezakegu.
Aipatzekoa da, hala ere, jakinarazpen hauek euskaraz jaso ahal izateko, ezinbestekoa dela portalean zein barne-atarian hizkuntza hautu egokia egitea. Urtean
zehar jaso ditugun kexa dexente lehenetsitako hizkuntza aldatuta konpondu dira, beraz, hori ere gogorarazi nahi dugu.
Moveko bideoei dagokionez, ordea, bestelakoak dira gauzak. Lehenik eta behin, aipatu behar da 40 bideotako lagina aztertu dela, baina denera 73 hiztun agertzen direla. Lehen maila ahotsa zein hizkuntzatan mintzatzen den jaso da, eta bigarrengoan azpitituluak zein hizkuntzatan dauden. Euskarak, era batean edo bestean, %86,30ean du presentzia, baina hiztunen %15,07ak baino ez darabil bere hizketaldian. Gazteleraz, berriz, ia %74a mintzo da. Ingelesezko datuak bi bideorenak dira, bezero batek egindako lana eskertzeko bidaliak. Kasu horretan aipatzekoa da bi bideoen erdia euskaraz azpititulatu dutela.
Datuek erakusten dute euskararen presentzia oso altua dela, nahiz eta hobetzekorik badagoen. Baina, beste alde batetik, presentzia hori bigarren mailakoa da, nagusiki azpititulatuta agertzen baita. Are gehiago, gazteleraz hizketan agertzen diren asko euskal hiztunak direla kontutan hartzen badugu.
Arduradunekin saioak
Neurketa guzti hauek hutsalak lirateke, ordea, aurrera egiteko balioko ez balute. Beraz, zer hobetua identifikatu ondoren, tokian tokian aurkeztea egokitzen da. Alde horretatik, sail bakoitzari identifikatu diren gabeziak aurkezteaz gain, saio jakin batzuk ere egiten dira. Adibidez, urtero, sail jakin batzuetako arduradunekin biltzen gara, HPOren berri eman eta aplikatzeko moduak bilatzeko. Aurten Beasainen MiiRAkoen txanda izan da. Bestalde, Irunen urtero egiten da sistematikoki, lantegiko arduradun guztiekin batera. Bertan urtean egindako lana aurkezten da, datorrenerako zein asmo ditugun azaltzen da, eta arduradunek eurek duten ikuspuntua jasotzen da. Esanguratsua da bi saio egiten direla, euskaraz eta gazteleraz, eta horrek lantegi osoa inplikatzea ekartzen duela. Aurten Euskaraldian Elia itzultzailearen bidez egindako ariketa azaldu dugu, besteren artean, eta interes handia piztu du euskaldunak ez direnen artean. Mota honetako saioekin, beraz, euskararen perzepzioa eta beraganako jarrera aldatzeko bidea irekitzen dela ikusi dugu.
Bestalde, datozen urteetan garrantzitsua izango da arduradunen inplikazioa, eta hori lantzea plan estrategikoaren ertzetako bat izango da.
Irungo Bikain ziurtagiria berritzeko bidean
Badira jada hamabi urte Irunen Bikain ziurtagiria eskuratu zela. Erdi mailako edo zilarrezko ziurtagiria lortu genuen, eta ordutik hona bidelagun izan ditugu azaleratu zituen gabeziak eta indarguneak. Hainbeste denboraren ondoren, beraz, bada garaia berriro geure burua neurtzeko. Horregatik, aurten simulazioa egingo dugu, ziurtagiria berritu eta egungo egoera zein den ikusteko. Lerrook idazterako garaian jada abian da simulazioa egiteko plana, eta datozen hilabeteetan gauzatuko da. Asmoa udazkeneko txandan ez bada, 2024ko udaberrikoan berriz ere ebaluazioa egitea da.
Orduko Erreferentzia Marko Estandarrak (EME) lau ataletan banatzen zituen entitateak, atalez atal neurtu ahal izateko. Atxikitutako taulan ikus daiteke arlo bakoitzean jaso genuen puntuaketa tartea. Lehen begiratuan ikus dezakegu indargune sendoena hizkuntza paisaiarena dela. Ebaluatzaileek begi onez ikusi zuten errotulazioan euskarak duen presentzia. Baita komunikaziorako erabiltzen diren beste hainbat elementu, enpresatik kanpora zein barrura bideratzen direnak. Hala nola webgune korporatiboak, inprimakiak eta zigilu zein aurkezpenerako elementuak, langileen arropa… Egoera onaz gain, irizpideak betetzen ez direnean neurriak hartzeko azkartasuna ere positibotzat jo zuten.
Gutxien garatuta dugun alderdia, berriz, kanpoharremanak dira. Txostenak begi onez ikusten du administrazioarekin dauzkan harremanak, batez ere Irungo udalarekin. Baita banketxe batzuekin ere, baina nabarmentzen du harreman hori euskaraz izatea langilearen esku geratzen dela. Alegia, Hizkuntza Politika Orokorrak (HPO) markatzen duen bidetik sistematizatzea komeni dela. Alde horretatik, CAFek –Ez Irunen soilik, baita Beasainen ere- lan hobea egin dezakeela ondorioztatu zuen, duen pisua baliatu baidezake hornitzaileekin euskaraz egiteko.
Hobetu beharreko gehiena bigarren atalari dagokiola nabarmen ikus dezakegu. Baina gainontzekoetan ere indargune eta zer hobetu konkretuagoak zehaztu ziren. Lehenengoari dagokionez, aipagarria iruditu zitzaien lehen harremana euskaraz egiteko egin zen lana, eta aurretik aipatu bezala, baita webguneak euskaraz izatea. Bestalde, hizkuntza irizpideen
aplikazioa euskarri eta gune guztietara hedatzeko beharra ikusi zuten.
Barne harremanei dagokionez, positibotzat jo zuten idatzizko komunikazioan euskararen presentzia bermatuta egotea. Horrez gain, elkarrizketa informalak ere neurtu ziren, eta horietatik heren bat izan ziren euskaraz. Balantzaren beste aldean, ordea, araudian eta formakuntzan euskararen presentzia apala eta baliabide informatikoen euskarazko erabilpen urria nabarmendu zituzten.
Bukatzeko, hizkuntza kudeatzeko garaian –laugarren atalari dagokion ardatza-, indargunetzat seinalatu zituzten euskara normalizatzeko helburuak eta ekintzak sail bakoitzean txertatuta izatea. Euskara planari esleitutako baliabideak ere egokitzat jo zituzten. Dena dela, euskarari espazio propioa ematea proposatu zuten hobetzekoen artean. Alegia, elebitasunean oinarritu arren, euskara hutsez ere gai batzuk lantzea.
Beraz, hau dena kontutan izanda egingo dugu simulazioa. Egindako irakurketaren ondoren zer aldatu den aztertuko dugu, eta bideorritzat erabiliko. Ahal dela urrezko Bikain lortze aldera.
1. ARDATZA: Komunikazioa eta irudi korporatiboa %
1. Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa
2. Harrera
2. ARDATZA: Kanpo Harremanak %
3. Bezeroak
4. Produktua/Zerbitzua
5. Hornitzaileak
6. Finantza-erakundeak
7. Administrazioa
8. Kanpoko beste harreman batzuk
3. ARDATZA: Barne Harremanak %
9. Lanari buruzko hizkuntza-paisaia
10. Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak
11. Laneko prestakuntza
12. Baliabide informatikoak
13. Komunikazio horizontal eta bertikala
14. Kudeaketa-sistemak
15. Estrategia / Kudeaketa orokorra
4. ARDATZA: Hizkuntza-kudeaketa %
16. Hizkuntza-politika
17. Pertsonak
18. Baliabideak
PATXI MUÑOA GOROSTIDI
Lagunkoia eta kontuzalea, hainbat saltsatako perexila, badu zer esanik Tolosar honek. Bonbereneako sortzaile eta sustatzaileetako bat da, eta luze jardun gara horretaz. Baina baita lantegikoez ere: Ingurukoaz beti adi, ale berezia beharko genuke elkarrizketa honi leku egokia emateko.
Zuzen-zuzen hasiko gara. Zenbat istorio ote dakizkizu laneko zaharrek kontatuak…
Auskalo! Gehienak gezurrak izango dira baina agian, astakeria handiena benetan gertatutakoa da... Ni sartu nintzenean behin lokomotora bat galdu zela esaten ziguten. Egin, probatu, eta entregatzeko garaian falta. Oraindik bila ari zirela. Nik ez dut sinesten, baina beteranoek hori kontatzen ziguten.
Zeuk bizitakoak ere ez dira gutxi izango, batez ere Bonberenean.
Bonberenea sortu zen gauzak geure kasara egiteko premia genuelako. Espazio bat behar genuen, eta udalak ez zuen asko laguntzen. Horregatik, hainbat eragile elkartu ginen, eta 1997ko abenduan suhiltzaileen eta udaltzaingoaren egoitza izandakoa okupatu genuen. Segituan bota gintuzten, baina azkenean lortu genuen gaurko egoitzan egonkortzea. Lehen egoitza haren omenez jarri genion Bonberenea izena.
Eta nola funzionatzen du horrelako proiektu batek, hainbeste jenderen artean?
Betidanik gauzak modu autogestionatuan egin ditugu. Zerbait egin nahi bazen, baliabideak bilatzen ziren, eta auzolanean gauzatu. Materiala behar bagenuen, handik eta hemendik hartzen genuen, kalean aurkitutakoa, edo jabego publikotik hartuak. Musika estudioarena ere horrela sortu zen: 2002an musika bilduma bat egitea proposatu zen, Bonberenean bertan egingo zena. Ez zegoen estudiorik, baina ezinbestekoa zen diskoa bertan grabatzea, beraz, pixkanaka-pixkanaka proiektua gauzatu egin zen.
Eta a zer ibilbidea…
Jende eta talde asko izan da Bonberenean, Euskal Herriko talde esanguratsu asko eta asko, eta baita kanpokoak ere. 21 urte hauetan 260 disko grabatu dira, eta 1.500 bat kontzertu egingo genituen, bost kontinenteetako 2.000 talderekin.
Kanpotik etortzen diren horiek, ba al daukate euskararen berririk?
Denetik dago, batzuk bai, beste batzuek gutxiago. Askok esaten digute ea haserre gauden; oso altu hitz
egiten dugula! Atzerritarrekin egoteak, gauza bat erakusten du: Euskaldun askok dute euren artean gazteleraz hitz egiteko joera, baina kanpotarrak etortzen direnean, orduan euskaraz hasten dira. Californian, adibidez, askok dakite gazteleraz; eta hango talde asko izan dira hemen. Orduan da gazteleraz hitz egiteko garaia, ez gure artean!
Mundu guztiko jendea dator zuengana, eta CAF, berriz, mundura zabaldua dago. Antzekotasunik ba al dute?
Lantegia asko euskaldundu da, nabarmen, gainera. Goierrin badago, gainera, perfil berezi bat. Tolosan ere bai, baina batez ere Goierrin. Euskaraz ez zekiten gurasoak izan dituzte, baina euskara, ulertu, ulertzen dute. Eta beste askok badute hitz egiteko ahalmena, baina ez dute egiten. Nik esaten diet, ‘zuek ez duzue zeuon burua euskalduntzat hartzen, baina euskaldunak zarete, hobeto edo okerrago, baina euskaraz egiteko gai zarete’. Zertan ari dira?
Bada garaia karetak eta konplexuak kentzeko!
Horrela ikusten al duzu zure ingurua?
Guri gertatzen zaigu, koadrilan, gehienok gurasoren bat baserrikoa dugula. Herriko plazan kaxero deitzen digute, eta baserriren batera joanez gero, kalekume. Beraz, ez gara ez batekoak ez bestekoak, eta horrek eragiten digu hizkuntzak nahastea. Aita zena euskara galtzen hasi zen, frankismoa tarteko. Baina ama euskalduna izan, eta berreskuratu zuen. Erdarakadaren bat entzuten bazizun, segituan zuzenduko zizun. Esaten zuen hori zela iceberg-aren punta, hizkuntza galtzeko. Eta konplexuak izaten jarraitzen dugu: Ingeles batek, gaztelania-hiztun batek, ez du hizkuntza aldatzen parekoak ez badaki ere. Guk, berriz, denok aldatzen dugu hizkuntza. Nabari da oraindik konplexuak ditugula.
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN BI
LAGUNENTZAT ASTEBURU BAT IRABAZI NAHI DUZU?
Erantzun galderei QR kodearen bidez, edo orrialdea fotokopiatu ondoren eman zure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
1) Zergatik izena du Bonberenea Tolosako gaztetxeak?
Dagoen eraikinean suhiltzaileak zeudelako
Sortzea ideia xelebrea izan zelako
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
Izan zuten lehen egoitza suhiltzaileena izan zelako
2) Aurkitu gurutzegraman, CAF partaide duen Trengintza Hiztegiak (trenhiztegia.eus) nola jasoak dituen euskaraz, ondoko hitz hauek:
1. Cobertera
2. Volteador
3. Comba
4. Mando
5. Pasarela
6. Piso
AURREKO LEHIAKETAREN
IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak: