Auzoka aldizkaria. 108 zbka. 2011eko apirila

Page 1

108. zenbakia 2011ko apirila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Ikasle artistak

Mus-e proiektua Futbolari trebea

Oscar sariak


Foto inkesta

Nola kontrola dezakegu jateko irrika?

Naiara

Katrin

Amaia

Muro

Bergua

Ibarluzea

DBH 3

DBH 3

DBH 4

“Aukera bat gustukoen dituzun gauzak hozkailutik eta armairuetatik kentzea da, hots, tentazioak saihestea. Beste bat, serio hartzea eta epe batean litxarreriarik ez jatea. Hau esatea erraza da, nahiz eta erronka hori betetzea oso zaila den. Gogotik saiatu behar dugu, eta inoiz ez irabazitzat eman”.

“Goseak nagoenean, gozokiak jan ordez, ura edaten dut, eta horrek gosea kentzen dit denbora dezenterako. Urik edateko aukerarik ez dudanean, txikleak jateko ohitura dut, efektu bera egiten didate. Horretaz gain, telebista saio batean ikusi nuenez, jaten zaudela pentsatzen baduzu, gero ez duzu goserik! ”.

“Nire ustez, jateko ezinegona aspertuta gaudenean izaten dugu. Horregatik, sofan etzanda egotea ez da egokia. Asetzeko, ura edateaz gain, etxetik kanpo jarduerak egitea aukera ona da, ez zarelako goseaz arduratzen. Bestalde, farmazietan eta belar-dendetan ezinegona kontrolatzeko hainbat produktu aurki ditzakegu”.

Aitor

Ioritz

Sergio

Pampliega

Ulazia

Vicuña

DBH 3

DBH 3

DBH 1

“Nire ustez, hoberena eta sinpleena hiru otordu garrantzitsuenetatik kanpo ez jatea da; soilik, gosaria, bazkaria eta afaria egitea. Askaria eta hamaiketakoa hautazkoak dira. Kirola egitea osasuntsua da, distraitzeko bidea. Sukaldean ez egoten saiatu, mokaduak jateko tentaldia delako.”.

Sukaldera bidaiak

“Jende askok jateko gogoa ezin du kontrolatu. Nire aholkuak hauek dira: dieta orekatua egitea, otordu artean fruta janez, azukrerik gabeko janaria hartuz eta neurri txikian; bestetik, kirola egitea, honela jateko gogoa txikiagotu egingo zaizu”.

“Nire ustez, ondo legoke kirola egitea edo kalera joatea eta ibiltzea. Adinekoa bazara edo kirolik ezin baduzu egin, jolastu mahai jokoetan edo entretenitu zerbaitekin, jateko gogoa duzula ahazten lagunduko dizun edozer egin behar duzu. Litxarreriak gustuko badituzu, ahaztu haietaz!”.

Zenbat kilometro egin dituzu etxeko hozkailura nahiz apaletara egindako bidaietan? Sarritan, aurretik bapo bazkaldu arren, aspertzearen poderioz, urduritasuna dela medio, garunak ase sentsazioari traizio egiten dio eta sabelak bere zerga exijitzen du. Zenbaiten ustez, galdutako erronka da, baina nola ekidin genezake sukaldea maiz bisitatzea? la salle

2

2011ko apirila


Auzoka.net

Parte har ezazu bideo-lehiaketan! Auzokako aurreko zenbakian jakinarazi genuenez, auzoka.net webgunean bideo-lehiaketa dibertigarria dago martxan. Sorkuntza lehiaketa da, eta norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Sariak ez dira nolanahikoak, beraz, bidali lehenbailehen zuen bideoa. Ipod-ak, teknologia berriko produktuak erosteko bonoak, kultur produktuak lortzeko bonoak eta abar banatuko ditugu. Erakutsi iezaguzu zeinen abilak zareten kantuan, dantzan, bertsotan, lip dubak egiten, antzezten… Jada jaso di-

tugu bide batzuk; ez galdu aukera, eta parte hartu! Gogoan izan honakoak direla bideoek izan beharreko ezaugarri nagusiak: Iraupena: bideoak ezin du 3 minututik gorakoa izan. Epea: bideoak bidaltzeko azken eguna apirilaren 15eko gauerdia izango da. Parte-hartzaileak: Donostiako ikastetxeetako LH5 eta 6 eta DBH1 eta 2ko ikasleek parte har dezakete.

Parte-hartzea: pertsona bakoitzak nahi adina bideo aurkez ditzake lehiaketara. Bideo lanak bakarkakoak zein taldekakoak izan daitezke. Bakarkako lanek sari bat izango dute eta taldekakoek beste bat. Hizkuntza irizpidea: bideoan hitz egin behar izanez gero edo idatziz zerbait jarri behar izanez gero, euskaraz izatea ezinbestekoa da. Hala ere, zure abilezia erakusteko laguntza gisa musika erabili behar baduzu (esaterako, dantza egin behar baduzu), musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan daiteke.

Sari bikainak Banakako saria: iPod nano bat + 50 €-ko bonoa kultur produktuetan. Taldekako saria: 400 €-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 125 €-ko bonoa kultur produktuetan. Ikuslegoaren saria: iPod shuffle bat + 25 €-ko bonoa kultur produktuetan.

Non ote dago zorria? Zenbaki guztietan bezala, oraingoan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Ondoko irudikoa bezalako zorri bat ezkutatu dugu Auzokako zenbaki honetan, baina irudikoa baino askoz ere txikiagoa da, jakina. Izan ere, zorria topatzen duenak sari eder bat eramango du, eta lan apur bat egin beharko duzue aurkitzeko: Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa lortuko du irabazleak. Saria lortzeko lehenik eta behin aurkitu zorria, sartu webgune eta horretarako prestatutako lekuan emaitza eman. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa.

Bestetik, Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dago. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, webgunean propio horretarako prestatutako lekuan erantzuna eman eta Elkarren erabiltzeko 30 euroko beste bono bat lortzeko aukera izango baituzu.

107. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea: Aimar Arteaga Soroa, Amassorrain ikastola Saria: Bazen behin... bizitza jokoa.

www.auzoka.net

3


Iñaki Gracenea

“Txikitan egindako artelan guztiak duela hamar urte hautsi nituen” Iñaki Gracenea Hondarribian jaio zen 1972an. Institutuko ikasketak bukatu ondoren, Arte Ederrak egin zituen. Ikasketak ordaintzeko jatetxe batean sukaldari aritu zen zazpi urtez. Ikasketak bukatu ostean, Londresa joan zen, eta han ere sukaldari aritu zen hotel batean. 1995ean Atenasera joan zen Erasmus gisa. Gaur egun, Guggenheim programarekin eskolaz eskola dabil. tzuk, abstraktuak. Proiektuaren arabera, oso koadro ezberdinak pintatzen ditut. Margolaria izatea dibertigarria al da? Batzuetan bai, beste batzuetan guztiz kontrakoa. Ez dut ordutegi finkorik izaten, baina lanak entregatzeko epeak bai. Nola hasi zinen margolaria izaten? Nire aita margolaria da eta 7 urterekin hasi nintzen akuarela eta pastelekin margotzen, ia egunero margotzen nuen etxean aitarekin. Zein da zure lanbidea? Nire lanbidea artista izatea da. Zenbat eskoletara joan zara jada? Guggenheim programarekin bederatzigarren urtea da, eta eskola mota ezberdinetara joan naiz; guztietan oso ondo egon naiz.

Zenbat artelan egin dituzu? Urtero ehun bat koadro pintatzen ditut. Urte guztiak ez dira berdinak, erakusketa asko badauzkat, koadro gehiago pintatu behar baititut. Marrazkiak egitea gustatzen al zaizu? Marrazkia eta pintura dena batera ulertzen dut.

Asko bidaiatu duzu? Bai, dezente. Nire lehenengo bidaia Wiesbadenera izan zen, aitari beka bat eman ziotelako. Ondoren, beste leku hauetan ere izan naiz: Grezia, Buenos Aires, Düsseldorf (beka batekin), New York, Londres, Berlin… Beti artearekin zerikusia duten gauzen harira bidaiatzen dut. Zergatik bidaiatzen duzu asko? Batzuetan proiektuengatik, beste batzuetan, nire ohiko bizitza aldatzeko, eta beste batzuetan erakusketak ikusteko. Zenbat urterekin hasi zinen bidaiatzen? Lehenengo bidaia gurasoekin egin nuen.

“Koadroek nik baino gehiago bidaiatzen dute” Noiz bihurtu zinen artista? Zergatik? Ikasketak bukatu aurretik hasi nintzen artista lanetan. Zein da zure margolari gustukoena? Margolari garaikideen artean, Picasso, pintore oso garrantzitsua izan baita. Gaur egungoen artean, Richter, beste batzuen artean. Zein pintura mota gustatzen zaizu? Nik ez daukat estilo bakar bat, nik proiektuetan lan egiten dut; adibidez, orain bideo-zaintza proiektu batean nago eta koadro batzuk oso errealistak dira, eta beste ba-

4

2011ko apirila


Zein da zure azken koadroa? Berlinen egindako bideo-zaintza proiektu bati buruzkoa da. Berriki bukatu dut. Koadro handi bat da 240 cm x 180 cm-koa; pintore txikiak koadro handiak, normalean. Zertara zatoz eskolara? Urtero Guggenheim programa egiten dut, urtero eskola ezberdin bat tokatzen zait eta aurten zuena egokitu zait. Zer egingo dugu zurekin ikasturte honetan? Zein da helburua? Urtero gai bat lantzen dugu eskoletan eta aurten kultur aniztasuna landuko dugu. Hainbat lan egingo ditugu kultur aniztasunaren inguruan, eta artearen bitartez gauza ezberdinak irakasten saiatuko gara.

Dena dela, bakarrik egin nuen lehen bidaia Atenasera izan zen, 21 urte nituenean. Zenbat urterekin joan zinen New Yorkera? New Yorkera joan nintzen dorre bikiena gertatu ondoren, 2001ean; beraz, 29 urte nituen. Zein da zure lehenengo artelana? Txikitan egindako artelan guztiak duela hamar urte hautsi nituen; ez nituen batere atsegin. Gogoratzen dudan lehenengo artelana zuhaitz baten akuarela bat da, zazpi urte nituenean egin nuena. Zenbat sari dituzu? Sari asko eman dizkidate. Zenbat beka jaso dituzu? Asko. Estatu mailan artelan sozialek eta banketxeek ematen dituzte bekak, proiektuak egiteko. Zenbat feriatan egon zara? Azkena, Madrilgo Arco feria izan zen, eta bi hilabete barru Dubaiko feria batetara noa; beno, hobe esanda, nire koadroak joango dira, nik baino gehiago bidaiatzen baitute. Zenbat erakusketa egin dituzu? Bakarkakoak 10 bat eta taldekoak 100 baino gehiago. Oso zaila izan da “espacio distrito4” egitea? Zergatik?

“Espacio distrito4” nire galeria da Madrilen. Zuek ulertzeko, arte galeria bat futbol ekipo bat bezalakoa da. Jabeak erabakitzen du zeintzuk izango diren artistak, hau da, jokalariak. “Distrito4”-n hogeita hamar artista daude, eta ni horietako bat naiz. Horrela, jabeak nire lana saltzen du, eta lan horren balioaren portzentaje bat eramaten du berak. Zer dira kontra-jokoak? 2006an beka bat eskatu nuen bideo joko bat egiteko, dirua lortu nuenean talde bat kontratatu nuen eta bideo joko bat egin nuen. Artistak bideo jokoen munduan sartzerakoan, enpresek egindako bideo jokoak

Nola sortu zen Guggenheim programa? 1975. urtean sortu zen New Yorken. Estatu Batuetan, ez zuten eskoletan plastika ematen, beraz, museoak pentsatu zuen programa hau sortzea ikasleak plastika izan zezaten.

“Hainbat lan egingo ditugu kultur aniztasunaren inguruan” Gure lanak Guggenheim museoan erakutsiko dira? Urtero programa honetan bederatzi eskolek hartzen dute parte, eta ikasturte bukaeran eskola horietan egin diren lanekin erakusketa bat egiten da. Zergatik joan ginen Guggenheim museora? Urtero bisitaldi bat edo bi egiten dira museora, beste artisten lanak ezagutzeko eta museoetan besten lanak nola ikusi behar diren ikasteko. Gustatzen al zaizu gurekin lan egitea? Zergatik? Proiektu honetan parte hartzea oso interesgarria da, jendea ezagutzen duzu, urtero ariketa ezberdinak dira, ikasleek ariketa horiekiko duten jarrera oso ezberdina izaten da adinaren arabera, bizitzen dutenaren arabera, eta horiek guztiek ematen didate gizartearen isla bat, eta hori interesgarria iruditzen zait. mendiola

www.auzoka.net

5

Elkarrizketa

hartzen dituzte, adibidez, Nintendok egindakoa eta birmoldatzen dituzte beraiek nahi dutena esateko. Hori da kontra-joko bat


Ekologia

Ura, bizitza iturri: non du jatorri?

Urak itsasotik atmosferara eta alderantziz egiten dituen bidaietan aurkitutako hainbat elementu ditu. Horregatik, gure etxeetara iristen den ura ez da naturatik zuzenean hartutakoa; ur hori garbitu egin behar baita, gaixotasunak ez hartzeko. Munduko Osasun Erakundeak dioenez, urak ezaugarri hauek izan behar ditu edangarri izateko:

• Gardena eta zeharrargia izateaz gain, usaingabea eta zapore atseginekoa izan behar du.

• Ez du osasunerako substantzia kaltegarririk eduki behar, hau da, ez kutsagarri biologikorik, ez kimikorik, ez erradioaktiborik.

uraren kalitatea gure esku Dakigunez, hondartzetan eta ibaietan bainatzerakoan kontuz ibili behar dugu, istripurik ez izateko, jakina, baina baita ura kutsatuta baldin badago ere, osasunerako kaltegarria izan daiteke eta.

• Gas eta gatz ez-organikoen proportzio jakin bat eduki behar ditu disolbatuta, gaixotasunak saihesteko.

Esan beharra dago, uraren kutsadura arazo larria dela. Zerk eragiten du arazo hori? Hona hemen eragileetako batzuk: • Industrien isurketak eta baserrietako urak. • Hiriguneetako hondakin-urak. • Petrolio-ontziek itsasoan egindako isurketak.

• Laborantzan erabilitako ongarriak eta pestizidak; izan ere, lurzoruan sartuz gero, ibaiak eta lur azpiko urak kutsatzen dituzte. zer egin dezakegu guk? Denok lagun dezakegu, hidrosfera garbi egon dadin: • Ez bota zaborrik. Bildu dena poltsa batean eta bota zaborretara. • Ez bota harraskatik edo komunetik behera, ez pinturarik, ez oliorik, ez disolbatzailerik. Galdetu herriko zein lekutan biltzen dituzten horrelako substantzia kimiko arriskutsuak . • Ez bota pilak zaborretara. Erabili edukiontzi bereziak. santa teresa

Ur araztegi baten eskema Gure hiriko uraren kalitatea bikaina dela zehaztu beharra dago. Donostiaren kasuan, dakigunez, Aiako Harriko Parke Naturaleko Añarbe urtegitik dator gure etxeetara ura. Gure txorrotetara iritsi aurretik, Añarbeko Urak Mankomunitatearen ur edangarrien tratamendurako gunean araztu egiten da. Urari, urtero, 2.000 analisi baino gehiago egiten zaizkio, ibilbide osoan. 2

1

3 5 4

Pauso guztiak (ikus irudia): 1. Lehenik, ura natura-erreserbatik hartzen da, eta sare batzuetatik igarotzen da garbitzeko. Horrela, landare eta harea kondarrak kentzen dira. 2. Ikatz aktibatua eta ozonoagatik uretan dauden bakterioak deuseztatzen dira. 3. Ura iragazten da, harea eta lohi fin fina kentzeko. 4. Kloroa gehitzen zaio urari, mikroorganismoak kentzeko. Ondoren, sufre oxidoa erabiltzen da, ia kloro gehiena kentzeko. 5. Urari kloro pixka bat gehitzen zaio gure etxeetara ondo iristeko.

6 2011ko apirila


Albiste bitxiak

Krokodiloak ez du jaten, eskuko telefonoa irentsi duelako

Dnipropetrovsko (Ukrania) akuarioan albaitariak kezkatuta daude ez baitakite nola lagundu eskuko telefonoa irentsi duen krokodiloari, jan zuenetik ez baitu jaten. Dirudienez, bisitari bati, argazkia eskuko telefonoarekin ateratzen ari zela, telefonoa uretara erori zitzaion, eta Nilo ibaiko 15 urteko krokodiloak ziztu bizian irentsi egin zuen. Bi egunetan telefonoak deiak jaso zituen eta narrastiaren barrutik soinua entzuten zen eta kanpotik dardara nabaritzen zitzaion. Orduz geroztik, krokodiloa mugitu egiten da, uretan sartu-irtenak egiten ditu, baina ez du ezertxo ere jaten. Bestalde, telefonoaren jabeak Akuarioko zuzendaritzari telefonoa itzultzeko eskatu dio, edo behintzat telefonoko txartela kontaktuak ez galtzeko. Akuarioko zuzendaritzak ez daki zer egin: Guena izeneko krokodiloari ebakuntza egin, telefonoa ateratzeko, edo itxoin kaka egin arte.

Azeri batek

ehiztaria tirokatu du hankan Zauritutako azeri batek tirokatu egin du ehiztaria Bielorrusian. Animaliak armaren katua jo du eta ehiztariari eman dio. Ehiztaria ospitalean dago hankan zaurituta, eta animaliak ihes egin du.

28 arratoiak

Uholdeak Elefante kumea zuhaitz puntaraino igo du

Egokitze arazoak dituen bikote bat oso gustura bizi da 28 arratoi potolorekin eta jendaurrean aurkezteko asmoz, arratoien klub bat eratu du.

Sri Lankako ipar mendebalean elefante kumea aurkitu dute zuhaitz baten puntan, uholdeen ondorioz. Animalia Kaloya errekaren ondoan aurkitu zuten, errekako ura normala baino 5,5 metro gehiago igo zen.

Beraien

aurkeztu dituzte jendaurrean

herri ametsa

Arduradunek elefante txikia ahalik eta hoberen jaisten saiatu ziren, elefanteak minik har ez zezan, baina ordurako hilda zegoen.

www.auzoka.net

7


Kirola

Arbitroa kirolaria ere bada Iñaki Gonzalez Villanueva epaile lanetan hasi berri da. Bere ustez, hauexek dira partida bat egoki zuzentzeko gakoak: arauak behar bezala aplikatzea, zelaian ondo kokatuta egotea, zaleek harmailetan diotenari kasurik ez egitea... Kaixo, ni Iñaki Gonzalez Villanueva naiz eta 2010eko abenduan kirol-epaile gisa hasi nintzen. Inoiz ez nuen pentsatu epaile izango nintzenik. Ni jokalaria nintzen eta ez zitzaidan burutik pasatu epaile izatea; baina lagun artean txantxetan hasi ginen eta, azkenean, bost lagun Federaziora hurbildu ginen kirol-epaile izateko asmotan izena ematera. Epailea izateko Federaziora joan behar duzu eta izena eman, gero klase batzuk jasotzeko deitzen zaituzte, arauak ikasketako, zelaian nola kokatu behar duzun jakiteko eta, orokorrean, jendearen aurrean nola egon argitzeko, bai kirolarien eta zaleen aurrean. Beste zenbait gauza ere oso argi izan behar dituzu: adibidez, ezin diozula zelaitik kanpoko inori

kasu egin eta, beti, besteak zu baino handiagoak izan arren, gailendu behar duzula, bestela kristorena antola daiteke partidan edo partida bukaeran. Partidan ondo epaitzeaz gain, askotan, partida ondo bukatzean pentsatu behar duzu! Jarraitzaileak eta zaleak sututa badaude, nola lasaitu? Zaila da hori irakastea. Esperientziak erakusten du edozein teoriak baino gehiago. Abantailak eta desabantailak Oso gauza onak ditu, adibidez, leku asko ezagutzen dituzu, baita beste epaile asko ere. Bidaia luzeak egiten dituzu askotan eta, normalean, partida horiek onenak dira, interesgarrienak eta bizienak. Herri txikia bada areago, herriko ia jende guztia joaten baita partida ikustera. Esperientzia hori gauza on bat dela esan daiteke, baina bestalde, zenbait jendek presio handia sortzen du harmailetan eta hori partidan nabaritzen da, jokalariak ere piztu egiten baitira, eta horrekin kontuz ibili beharra dago.

Epailearen lana ere bada egoera kontrolatzen saiatzea, ezer larririk gerta ez dadin. Jokalariek eta entrenatzaileek protesta egiten dute partidako jokaldi guztietan eta ez baduzu kontu handia izaten, arazoak izan ditzakezu. Adibidez: epaileren bat Ertzaintzaren laguntzarekin atera behar izan dute, harmailetatik gauzak botatzen zizkiotelako. Bestetan, partida bukatzean zelaitik kanpo zure zain daude jarraitzaile sutsuak eta bortitzak.

“Epaile izateko bokazioa ere behar da, gustatzeaz gain, nortasun handia izan behar duzu” Oso garrantzitsua da burua ez galtzea, eta kontu handiz ibiltzea erabakiak hartzerakoan: justua izateko arauak ondo aplikatzen saiatu behar duzu. iñaki gonzalez villanueva

8

2011ko apirila


futbolari tolosar ospetsua Xabier Alonso Olano Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1981eko azaroaren 25ean. Futbolari ezaguna da eta erdilari gisa jokatzen du. Bi anai ditu: Mikel eta Jon. Mikel futbolaria da eta, gaur egun, Tenerife futbol taldean jokatzen du, eta Jon futbol epailea da. Aitak Periko Alonso du izena eta futbolari ospetsua izan zen. Xabi Alonso Nagore Aranbururekin ezkonduta dago eta bi haurren guraso dira.

Itxura fisikoari dagokionez, begi marroiak ditu eta ilea gaztaina-kolorekoa. Azal zurikoa da eta altu xamarra:1,83m neurtzen du. Bere aita Barcelona Futbol Clubeko futbolaria izan zenez, Xabik 6 urte bete arte Bartzelonan bizi izan ziren eta, ondoren, Donostiara etorri ziren. Gazte-gaztetatik futbolerako grina erakutsi zuen eta maiz izaten zen hondartzan bere lagun min Xabi Prietorekin futbolean jolasten. 16 urte zituela Irlandako Kells herrira joan zen ingelesa ikastera, eta han futbola jokatzeko duten modua oso interesgarria iruditu zitzaion. Antiguoko taldean jokatzen zuela, Realeko teknikariek fitxatu zuten eta 18 urterekin hasi zen talde horretan. 1999ko abenduan jokatu zuen lehenen-

Zein naiz?

?

Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en

go partida Realarekin, Logro単esen aurka. Hasieran, emaitzak ez ziren oso onak, horregatik, Eibar futbol taldera bidali zuten, baina hurrengo denboraldian berriro Realera bueltatu zen, John Toshack entrenatzaileak nahi izan zuelako. Xabiren jokoak Reala jaitsieratik aldentzen asko lagundu zuen.

pelketa Nagusia irabazi zuen, eta 2010ean Munduko Txapelketa. 2011ko urtarrilean, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion Donostiaren izen ona munduan zabaldu duelako. intxaurrondo hegoa

2008an Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, eta 2010ean Munduko Txapelketa 2004. urtean Liverpool futbol taldeak fitxatu zuen eta talde horrekin Europako Txapeldunen Liga irabazi zuen. Liverpoolen bost denboraldi jokatu ondoren, Real Madril futbol taldeak fitxatu zuen, 35.000.000 eurogatik. Espainiako eta Euskal Herriko selekzioetan ere jokatu izan du. 2008an Espainiako selekzioarekin Europako Txa-

1977ko otsailaren 2an jaio nintzen eta abeslari eta dantzari kolonbiarra naiz. Nire aita Libanon jaio zen eta nire ama Kolonbian. Hiru hizkuntza menperatzen ditut. Bost urte nituenean hasi nintzen dantza arabiarrak ikasten eta pixka bat geroago abestiak kon-

posatzen. Ile horia eta kizkurra dut eta polita naizela diote. Orain oso ospetsua naiz eta nire abestirik ezagunena Waka-waka da. Nire mutil-laguna futbolari ezagun bat da eta Bartzelona taldean jokatzen du. intxaurrondo hegoa

107. zenbakiko Zein naiz? lehiaketako irabazlea Olaia Atero Lauaizeta institutuko ikaslea izan da. Saria: Mihiluze jokoa.

www.auzoka.net

9

Pertsonaia + zein naz?

Xabier Alonso,


Erreportajea

Mus-e proiektu interesgarria Katalin Erauso ikastetxe publikoa orain dela lau ikasturte murgildu zen proiektu berri batean: Mus-e proiektuan, hain zuzen ere. Ordurako, Estatu mailan beste zenbait erkidegotan bazegoen eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Donostiako bi ikatetxetan jarri zen martxan: Katalin Erauso LHI eta Herrera LHI. Mus-e kulturartekotasuna kontuan hartzen duen Europako proiektu bat da, eta eskolan artearen bidez (antzerkia, dantza, musika, plastika...) ikasleen gizarte eta kultura integrazioa bultzatu nahi du. Helburuak Hezkuntzan, artearen bitartez, honako helburuak lortu nahi ditu: • Gizarte eta kultura integrazioa indartzea. • Tolerantzia eta elkarrizketa garatzea ikasleen arteko harremanetan. • Sormena eta irudimena areagotzea.

10

Eskolan artearen bidez hainbat balio bultzatu nahi ditu egitasmoak Nola sortu zen? Yehudi Menuhin biolin-jotzaile eta humanistak sortu zuen 1994an, Suitzan. Gaur egun, Europako 15 herrialdetako 217 ikastetxetan lantzen da, eta baita Israelen eta Brasilen ere. Mus-e Euskal Herrian Euskal Autonomia Erkidegoan 2001ean

berriztatze proiektu bezala ezarri zen. Une honetan, Euskal Herriko 7 ikastetxetan garatzen ari da: bi Gasteizen, hiru Bilbon eta bi Donostian. Gure ikastetxean ikasturte honetan laugarren urtez ari gara proiektu honetan lanean Egindako bidea • 2006-07 ikasturtearen bukaeran, proiektua aurkeztu zuten: proiektuaren nondik norakoak ezagutu ondoren, parte-hartzea erabaki genuen. • 2007-08 ikasturteko lehenengo hi-

2011ko apirila


ruhilabetekoan: eskola bakoitzak bere proiektua zehaztu zuen (helburuak, baloreak, arte-diziplinak...) eta ikasleen familiei informazioa eman zitzaien. • 2007-08 ikasturtean, prestakuntza: zuzendariek, koordinatzaileek, musika irakasleek eta artistek prestakuntza jaso zuten. Gaur egun, ikasturtean zehar, Estatu mailan antolatzen diren prestakuntza saioetan parte hartzen du gure eskolak, proiektuaren zehaztasunen berri izateko. Proiektuaren diseinua • Urtero, eskola bakoitzak landuko dituen balioak erabakitzen ditu eta bere helburu orokorrak zehazten ditu. • Ikasleekin lan egiteko arte-diziplinak eskola bakoitzak aukeratzen ditu. Gure eskolan, gaur egun, gorputz adierazpena, euskal dantzak eta perkusioa lantzen ditugu. • Proiektuaren azterketa egiten da eta kurtso bukaeran Mus-e eguna izaten da. Bertan, eskolako partaide guztiek parte hartzen dute: ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Proiektua gauzatzea • Lehenengo ikasturtean LHko 1. zikloko ikasleek parte hartu zuten, baina, gaur egun, eskolako Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan lantzen da. • Artistak, astean behin, eskolara etortzen dira eta ikasturtean zehar 18 saio ematen dituzte maila bakoitzeko taldeekin. Artista taldearekin dagoen bitartean, taldeko tutorea ere gelan egoten da. • Musika irakaslea proiektuaren koordinatzailea da. Bere ardurapean gelditzen da artisten eta ikastetxearen arteko harremana, eta administrazio lan guztia eramatea.

• Artistak, tutoreak eta koordinatzaileak ikasturte hasieran eta aurrera eramaten ari den bitartean elkartzen dira proiektua aurrera eramateko eta beharrezko egokitzapenak egiteko.

Artistak astean behin joaten dira ikastetxera; 18 saio ikasturte bakoitzean Zer lantzen dugu? • Aurten lantzen ari garen Balorea: Enpatia. • Zehaztutako helburu orokorrak: Sormena eta pentsatzeko gaitasuna bultzatzea; komunikaziorako eta adierazpenerako beste lengoaia motak ezagutaraztea; talde lanerako jokaera egokiak eta parte-hartzaileak garatzea, autonomia bultzatuz; besteen lekuan jartzen jakitea.

• Lantzen ditugun arte-diziplinak: dantza (Estitxu Cuesta), euskal dantza ( Amaia Germán), Perkusioa (Sergio Lopez de Landaluce). Proiektuaren ekarpenak • Berrikuntzetan parte-hartzeko ilusioa. • Kultur eta gizarte aniztasuna ikuspuntu positibotik hartzen dugu, hau da, aberastasun eta aukera bezala. • Eskola irekitzea, irakasleak ez diren pertsonen ikuspuntuak ekartzen baititu, gure lana aberastuz. • Daukaguna gehiago baloratzea. • Tutorearentzat beste informazio iturri bat da, taldearekiko beste rol batean parte hartzen baitu, bere lana asko osatuz. • Saio guztien ebaluaketa egiten da, bai artistaren bai tutorearen bitartez. • Saioen bukaeran ikasleek ere egindakoaz ebaluazioa egiten dute. Zailtasunak • Proiektua zehaztea eta martxan jartzea. • Artistak aurkitzea eta mantentzea, askotan ordutegiak egokituz eta ordutegiak bateratuz. • Tutorearen eta artistaren rola ez da erraza izaten, normalean, taldearen dinamika eramaten duena bigarren maila batera pasatzen baita. Hurrengo urteetan • Proiektuan jarraitu ahal izateko asmoa daukagu, nahiz eta ekonomikoki asko murriztu diguten lan hau aurrera eraman ahal izateko emandako diru laguntza. kattalin erauso

www.auzoka.net

11


Teknologia berriak

Helbideak

iPad 2

http://www.pixfans.com/

Applen azken asmakizuna iPad 2 da, Cupertinoren eta Steve Jobs-en gailu berria. Ezaugarri esanguratsuenak, bideo-konferentzietan erabiltzeko aurrealdeko kamera berria eta prozesadore azkarragoa dira. 10 orduko bateria du eta lehenengo iPad-a baino finagoa da eta diseinu argiagoa du.

Pixfans iraganeko eta gaur egungo bideo-jokoen munduari buruzko blog bat da. Blog horretan, zinemak, komikiak eta abarrek ere tokia dute. Blog honetan ibiltzen bazara, egunean egongo gara beti, estreinaldi berrienetatik, klasiko aipagarrienetara. Webgune honek, friki munduari buruzko informazio eguneratua ematen digu. cebanc

http://listen.grooveshark.com

Europako dendetara martxoaren 25ean iritsi zen. Lehenengo egunetik beltza edo zuria eros daitezke. Ameriketako Estatu Batuetan, iPad 2 merkeenak 499 dolar balio ditu. iPad 2 horrek 16 GB WI-FI (3G gabe) ditu.

Guztiok ezagutzen dugun spotify programaren antzekoa da webgunea. Bertan zuk aukeratzen duzun musika entzun dezakezu; baita zure lagunak momentu berean entzuten ari direna ere. Horretarako, webgunean erregistratu beharko duzu, baina doan da. Erregistratzeko email-a jarri beharko duzu, ez besterik. Hori egin eta gero, zuk aukeratzen duzun musika entzun dezakezu. Bestalde, zure ordenagailuan dauzkazun kantak igo ditzakezu Groovesharken entzuteko.

mikel vergara, alexander jurado, iker

llamas, igor martin, enara irurieta, alvaro uribe, asier paco eta joana gomez.

mikel vergara, alexander jurado, iker llamas, igor martin, enara irurieta, alvaro uribe, asier paco eta joana gomez.

Angry Birds, 30 milioi deskarga Androiden Gaur egun, bideo-jokoen negozioak, diru asko mugitzen du. Arrakasta lortzeko, ideia on bat eta lan handia baino ez dira behar, eta horixe da Angry Birds jokoaren kasua. Eskuko telefonoen merkatuan arrakasta itzela izan du, izan ere, 30 milioi deskarga baino gehiago izan ditu Androiden. Jokoak lau mundu desberdin ditu, zazpi txori

12

desberdin, mailak pasatu ahala, ezkutuan dauden urrezko 17 arrautza lortu beharko dituzu. Horrek guztiak bideo-joko oso interesgarri bihurtu du; gure klasean, adibidez, argi ikusi dugu hori, ikasleen %90ak jolasten baitu. cebanc

2011ko apirila


Azpiko oinarriarentzat: 25 oreo galleta kremarik

gabe, 3 gurin koilarakada.

Barrukoa betetzeko: 190 gr gazta-krema, katilu eta

: Prozedura

urez. ea eta botila 1. Bete bald otilan. zko hodia b a m o g u rt a n 2. S era baldeare la buruz beh ti o b i rr a J . 3 barruan. arte. tila urez bete o b a s a rn a 4. Hartu

Azalpena:

uzunean as hartzen d rn a ik it d o h a. Horrela Gomazko z betetzen d re u la ti o b o urik gabek gure biriken atu dugu eta b ro p k o n e d urtu dugu. halmena ne a ta e k s a rn a

laurden azukre, 3 koilarakada hirin, 4 arrautza, 3 gorringo, bainila koilaratxo bat, 2 katilu krema garratz eta 15 oreo galleta, karratuetan moztuta .

Apaintzeko: katilu eta erdi irabiatzeko krema, katilu heren bat azukre hauts, bainila koilaratxo bat, 6-8 oreo galleta erditik moztuta. Prestatzeko era: Galletak txikitu, gehitu gurin urtua eta nahastu ondo. Moldean bota eta hatzekin estutu berdindu arte. Hozkailuan sartu barrukoa prestatu bitartean. Irabiatu gazta krema eta gehitu azukrea eta irina. Gehitu banan bana arrautzak eta gorringoak. Jarraitu irabiatzen, gehitu bainila eta krema garratza; saiatu osagai guztiak ondo nahasten. Egindako nahasketaren erdia moldean bota eta jarri galleta karratutxoak gainean. Bota gainontzeko nahasketa. Aurrez berotutako labean 220ºctan 15 minutuz eduki eta, ondoren, tenperatura 120ºctara jaitsi eta ordubetean eduki. Pastela moldetik atera, irabiatutako kremarekin, azukrearekin eta bainilarekin igurtzi eta galleta erdiekin apaindu. arantzazuko ama ikastola, lh

kultur

5b

agenda 17. Korrika Donostian bukatuko da

riza, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile: Unai Elizasu. 20:00etan, Antzoki Zaharrean. Sarrera: 12 €.

Apirilak 17

Apirilaren 17an Gaztezulorekin elastikoa jantzi eta korrika egitera. Gaztezulo aldizkarikoek Korrikan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Kalejira gaztea antolatuko dute. 11:00etan irtengo dira Bulebarretik kalejiran elektrotxaranga batekin eta Amararantz joango dira. Astoria aurrean kamisetak banatuko dituzte eta 12:02an lekukoa hartuta korrika egitera!

Aurtengo Korrika Trebiñun hasi eta Donostian bukatuko da. Euskararen alde korrika egitea proposatzen digu AEK-k eta Euskalakaria izatea, euskara ikastea eta erabiltzea. Apirilaren 17an lasterketa Donostian bukatuko denez, izugarrizko festa antolatuko da: Bulebarrean, Konstituzio plazan, Trinitate plazan, Kaian eta abar. Horrez gain, apirilean hainbat kultur ekintza antolatuko dituzte auzo guztietan, Korrika Kulturalaren baitan. Agenda honetan ekimen guztiak aipatzea ezinezkoa denez hona hemen batzuk: Apirilaren 16an Bertsotan korrika. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai colina, Jon Maia, Miren Amu-

Musika eskaintza Trinitate plazan 14:50 Flash Mob-a zuzenean 15:00 Gose taldea 16:30 Izate 19:00 Esne beltza 21:00 Zesatek! Informazio gehiago: www.korrika.org

www.auzoka.net

13

Errezeta + esperimentua + agenda

tua en

di bat. • Balde han andia. o ur botila h k z o k ti s la P • hodia. • Gomazko • Ura.

Txuri-beltz pastela

sperim

Materiala:

+e

a: biriken o r t e m o r i Esp lmena a h -a a t e k s arna neurtzeko

Errezeta


Musika

LUIS RAMIRO

MIcHAEL JAcKSON

"El mundo por delante"

“Thriller”

Luis ramiro artista madrildarrak martxoaren 1ean hirugarren diskoa atera berri du; El mundo por delante izenekoa. Lan berria Dramas y caballeros diskoa atera eta urte erdi geroago argitaratu du. El mundo por delante lanak 11 abesti ezezagun ditu, baina badaude tartean jarraitzaileek ezagutuko dituztenak ere: Mi buena suerte eta Aviones de papel abestiak, esaterako.

Thriller da Michael Jacksonen diskorik ezagunenetakoa. Abesti gehienak martxadunak dira, eta horregatik entzutea gomendatzen dizuegu. Diskoa 1982. urtean kaleratutakoa da, eta cD honen harira eginiko bideoklipa oso beldurgarria da. Dakizuen bezala, Michael Jackson orain dela bi urte hil zen, 50 urte zituela, baina oraindik bere abestiek hor diraute. Michael Jackson poparen erregea zen eta, benetan, merezi du cDa entzuteak.

PIRRITX ETA PORROTX

HAINBATEK

“Patata-patata”

“The Gaztea singles”

Patata-patata cDa Katxiporreta diskoetxeak egina da. cDa 2004ean sortu zuten, eta 15 abesti ditu. Euskara eta Tamagazight abestiak gomendatzen dizkizuegu, alaiak eta dibertigarriak direlako. cDak kontatzen duena hauxe da: atzerritik pertsona bat iritsi dela gurera eta, itxuraz desberdina izan arren, eskubide berak dituela.

The Gaztea singles cDa biziki gomendatzen dizuegu. Talde euskaldunen abesti batzuekin osatutako cDa da. Hemezortzi abesti ditu eta, horien artean, Lau teilatu, Ilargia, Jamaika Clash, Aitormena eta beste hainbat kanta arrakastatsu azaltzen dira. Diskoa Gaztea irrati kateak atera zuen. Abestiak estilo desberdinekoak dira eta entzule gehienentzat oso ezagunak.

santo tomas lizeoa

14 2011ko apirila


Filmak "El oso Yogui"

“Torrente 4�

Garai bateko marrazki bizidunetan oinarritutako pelikula honetan Yogi hartza zaharrak eta haren lagun maitea Boo-Book abentura berriak biziko dituzte. Yellowstone parkeak arazo handiak sortu dizkio herriari, horregatik Brown alkateak (eskrupulorik gabeko politikariak) parkea itxi eta lurrak saltzea erabaki du. Yogik bere etxea galdu nahi eta, beraz, bide bat aurkitu beharko du parkea salbatzeko, Boo-Boo eta Smith zaindariaren laguntzarekin.

Krisi egoeran erabat murgilduta dago Torrente detektibea eta miseria gorrian bizi da. Horregatik, gomendagarria ez den enkargu bat hartu beharko du: norbait hiltzea, hain zuzen ere. Hainbat laguntzaile hartzen ditu, baina berak baino lehen beste norbaitek hiltzen du berari errua leporatuz. Gartzelan sartzen dute eta han dagoela bere helburu bakarra errugabea dela frogatzea izango da. Horretarako oso begiko duen pelikula batean oinarrituko da Victoryn.

Film honek baditu jendea erakartzeko elementuak. Batetik, 3Dn filmatu da eta, bestetik, bertsio originalean Dan Aykroyden (Ghostbusters) eta Justin Timberlakeren ahotsak entzun daitezke. Prestatu barrez lehertzeko.

Pelikula askotako erreferenteak erabiliz betiko umorea, agian zakarra, batzuentzat oso desatsegina, baina benetan lehertzeko modukoa.

zuzendaria: eric brevig aeb, 2010, 80 m.

zuzendaria: santiago segura aktoreak: santiago segura, kiko rivera, tony leblanc‌ espainia, 2011, 92 m.

Oscarrak 2011 Sorpresa handirik ez zen izan 2011. urteko Oscar sarietan. Aurtengo sari banaketa jaialdiaren aurkezleak Anne Hathaway eta James Franco aktoreak izan ziren eta, adituen iritziz, ez zuten lan ona egin. Jende askok espero zuen bezala, The king´s speech izan zen eguneko protagonista. 12 izendapenekin sari gehien jaso zezakeen filma zen arren, azkenean, 4 Oscar jaso zituen, horien artean, film hoberenaren saria. Sari hori Steven Spielbergek banatu zuen. Origen filmak ere 4 Oscar eskuratu zituen. Film britainiarrak pelikula hoberenaren Oscarra ez ezik, gizonezko aktore onenaren saria ere jaso zuen, Colin Firth-en lan apartagatik. Emakumezko aktore

onenaren saria, espero zen bezala, Natalie Portmanek jaso zuen, Black Swan filmeko protagonistaren papel hunkigarriarengatik. Familiari eskertu zion, emandako laguntzagatik eta izandako pazientziarengatik. In a better world film danimarkarrak ingelesez besteko pelikula onenaren saria jaso zuen. Javier Bardemen Beautiful filma Oscarrik gabe geratu zen, zortzi izendapen zituen arren. Toy story 3k, eta Alicia in Wonderland pelikulak sari bana eraman zuten eta The Fighter pelikulak bi sari eraman zituen. axular lizeoa

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

evil 5"

a eta bei buruzkoa d ie b n o Z . u a da munjoko h ondo saldu k egin zuen sa so O re . p n ik e ts m ka frikarren du a Capco . Jokoak ez ko zonbiak a ite ko d jo u , ir d te u k d a an joka salatu netako Playstation 3 arrek jokoa o d ik e fr a C P a , in 0 a 6 b duan ko. Xbox 3 gin dituztela itxurarekin e daiteke.

"Resident

la ezaguThe Dark” ark near beza 0, Wii, d e th “Alone In in e n 5 edo Alo , Xbox 36

rk dute, eta PC ne in the da en Gameekoek egin m Joko hau Alo a g fo In k guztiak Ed ri e o u h a h ti za ko . Jo 5 . . nagoa da n 2rako da eta Playstatio Playstation 3 atu ditu. sek program

on edi” eta “Pokem ca n la B n ió dic dimen“ Pokemon e obetu da. 3 h n a o 4 sk n a re a a ko xo okemonen jo 2011ko mart erriak ditu. ra zituzten. P ugimendu b te a m ” ta ra e g k e n ia rr n e ció nai b ertatzen dira en da, pertso skualdean g e tsiotan ikust lia sa Te : , Oshwatt eta au da k dira: Tegpig stuingurua h e u te a h n e k n a o n h o shiram. okem Joko krom eta Re Hasierako p e k. Z : ia a zt ir u d g k a e ekintz rriz , hau , hau ere dazkoak, be bazitzaizuen in ld a b Snivy. Legen tu a ojokoa gust monen bide Aurreko Poke . izue gustatuko za

“Pokemon

udite, k a netakoak dir e e b b o ta e h e k zt ditu , beberria o k k hobetzen eta, gainera o la a j e ir ix d p o k ; e a a d ir ile i d za B ; adibidez, tasun-sort ino hobeak ko ak ba a daukatelako dute: menpe erriak zaharr berria eta on uza txar bat a ia g g k lo Bideo joko b o ie zt kn u te g esaterako. dira, erri hauek evil My Cry, asko hobetu D k a ta e ko baina joko b 5 l Jo vi . e te nt en dizkizu ditu: Reside giak hondatz spetsuenak o ko jo k sa re Capcom enp da peñaflori

16

2011ko apirila


Liburuak

“Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia” Idazlea: Mark Haddon Itzultzailea: Xabier Olarra Argitaletxea: Igela

agia” “Harrizko har

Funke Idazlea: Cornelia Jaka Itzultzailea: Aiora ar Argitaletxea: Elk abentura Liburu honetan ra. Pertsoasko agertzen di ondo deskrinaien izaera oso a ez izaera batuta dago, bain oerak ere. bakarrik, baita eg irudikatzen Hala, oso ondo duzu dena. tetik pasata Jacob, ispilu ba mundu bajoaten da beste ezberdina a dago, eta oso te be z ku ris ar ri a harriztera. Mundu ho agatik, bere anai ru er n be co Ja , anaiaren da. Egun batean cob, bere anaia, Ja a et da en st nponbide ko bihurtzen ha n misteriotsua ko gu la n be co Ja a neska-laguna et tan zehar. dira mundu horre en st ha la bi n te ba ran, lehenengo ha siko duzu. Hasie iku , a ro et ge ua a ur in lib tzen ba Irakurri n oso ondo koka ze nt ni da ez ez n, a ta et rie mar or irakurtzea en dena. Erraza da oso ondo ulertu nu nioke. ko tu ozeini gomenda oso luzea. Nik ed

Pertsonaia nagusia Christopher da. Ez da besteak bezalakoa, autista da, eta 15 urte ditu. Baina jendeak, autista izateagatik, tontotzat hartzen du, eta hori ez da egia. Christopher bere adineko beste mutiko batzuk baino askoz ere azkarragoa da. Bere logika berezia da, baina oso ondo erabiltzen du. Egun batean, bere bizilagun baten etxean, txakur bat hiltzen dute lorategiko sarde batekin. Jendeak horri ez zion garrantzirik eman, baina Christopher pertsona ona da eta txakurrak asko gustatzen zaizkio; beraz, txakurra nork hil duen argitzea du helburu. Niri liburua asko gustatu zait. Alde batetik, autista baten pentsamendua era garbi batean azaltzen digu. Bestalde, istorio polit bat kontatzen digu, oso entretenigarria. Hala ere, batzuetan, bere logikaren azalpena gehiegi luzatzen du, eta istorioaren haria gal daiteke. nerea cuellar

el maider arratib

“Luna jaunaren azken lana” “Iqbalen historia”

Idazlea: César Mallorquí Irudigilea: Fernando Krahn Itzultzailea: Mikel Hoyos Argitaletxea: Giltza-Edebé

Idazlea: Francesco D’Adamo Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Argitaletxea: Aizkorri Alfonbra lantegi batean lan egiten duten umeen historia da. Iqbal izeneko mutil baten familiak, saldu egiten du zergak ordaindu ahal izateko. Alfonbra lantegira eramaten dute, eta han tratu txarrak jasotzen dituzte. Iqbal oso ausarta da, eta ugazabaren kontra azaltzen da. Ihes egiten du eta umeen esplotazioaren kontrako frontea topatzen du. Talde horren laguntzaz, lantegiko umeak askatu egiten ditu. Nire iritziz, liburu bikaina da. Oso ondo dago idatzia eta istorioa oso polita, tristea eta, batez ere, gogorra da. Idazleak oso era errealen idatzi du, eta hori gustatu zait. Irakurtzeko arina iruditu zait, euskara ulergarria erabili duelako. Liburu hau irakurleentzako soilik gomendatuko nuke, euskara ulertzeko zailtasunik ez duten pertsonei asko gustatuko zaie!

taldea

Abenturazko nobela da. Aurelio Coronadok, Boliviako gizon aberats batek, Luna jaunari Flor Huanaco hiltzeko enkargua egin zion. Florren senarrak Coronadorentzat egiten zuen lan, eta senarra gidatzen ari zen hegazkinean ezezagun batek bonba bat jarri zuen eta Florren senarra hil egin zen. Florrek, mendeku gisa, Coronadoren hegazkin bat hartu, urrutiko zelai batera eraman, eta erre egin zuen, 50.000 dolar kokaina barruan zeramatzala. Horregatik kontratatu zuen Coronadok Luna jauna. Florrek Boliviatik ihes egin zuen eta, Madrilen lanean ari zen neskame moduan. Liburuak Luna jaunak Flor aurkitzeko ematen dituen urratsak kontatzen ditu. Liburua asko gustatu zait, hasieratik erakarri egin nauelako, eta oso gustura irakurri dut. Denbora guztian intriga mantentzen du. malen dominguez

uxue sarriguren

www.auzoka.net

17


Sudokua

Hizki Salda

Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.

Mapan idatziak dauden hiriburuak topatu hizki saldan.

8 2

4

4 9

6

9

6

Erroma Oslo Madril Praga Varsovia Ljubliana Valleta Sarajevo Tbilisi Dublin Viena Paris Londres Lisboa Atenas

5

6

1

7

8

3 4

3

4

9

9

2

7

8

6

5

7

6 6 5

1

8 2

4

3 7

5

A

M

E

Z

K

E

T

A

S

S

A

A

B

S

E

R

I

O

T

Z

V

A

L

L

E

T

A

A

T

R

D

S

A

N

O

E

T

J

S

A

N

N

E

S

R

L

M

S

T

E

R

U

D

E

U

A

N

A

R

O

A

M

A

T

I

B

P

T

L

T

A

R

E

U

M

I

U

P

I

L

O

A

O

E

S

A

M

K

A

A

P

A

R

I

S

S

N

N

A

J

A

X

D

F

G

H

T

A

U

I

D

A

J

E

S

P

R

A

G

A

R

N

T

B

R

S

E

V

I

L

I

J

U

A

N

A

W T

E

T

B

O

O

R

L

A

J

N

G

I

Q

I

S

E

L

B

R

I

S

E

O

L

L

B

L

E

L

A

I

B

A

K

V

U

E

R

E

S

Y

B

O

S

N

V

A

R

S

O

V

I

A

W P

T

U

A

R

P

A

G

A

R

B

T

Z

K

I

S

D

J

Ieroglifikoak Zer apurtu du?

DI DI DI

Ziurtasuna ez bada zer da?

18

2011ko apirila


Denbora-pasak

Begiak zorroztu

Gerturatzen eta urruntzen bazara zirkuluak mugitzen direla ikusiko duzu.

Karratuak zuzenak al dira?

Hizki salda Bila itzazu hizki saldan behealdean dituzun euskal kirolariak. J

L

E

I

R

E

O

L

A

B

E

R

R

I

A

I

O

H

M

K

D

K

D

A

I

N

J

D

N

X

G

V

V

A

C

X

M

K

N

L

A

E

T

K

A

E

K

M

J

R

J

H

A

F

H

H

U

X

X

L

S

X

Z

A

Y

I

X

C

X

B

E

E

N

F

H

O

O

A

J

I

W

T

S

N

F

M

I

Y

Q

K

L

A

I

K

E

D

S

Z

R

A

S

K

L

P

W

E

F

U

J

U

M

E

I

A

L

Q

M

N

E

A

R

E

R

Y

U

I

O

R

G

R

G

V

V

Y

P

E

X

I

A

T

B

N

E

U

E

A

X

B

O

J

D

X

X

Q

E

Z

M

S

B

N

T

N

K

Q

L

N

E

D

F

H

Y

T

N

M

D

D

S

B

H

D

A

T

X

H

F

E

R

J

O

L

G

A

U

U

Y

L

N

W

J

S

T

H

A

G

E

O

N

N

A

R

Q

N

A

R

O

A

A

G

I

R

R

E

T

M

L

U

W

M

G

S

B

C

K

D

B

J

D

G

Z

H

E

H

X

K

W

V

H

S

O

E

Q

S

J

B

X

Z

B

S

I

K

E

R

R

O

M

E

R

O

J

S

H

V

N

H

G

N

C

Z

F

K

S

G

X

O

P

J

S

G

O

J

G

D

L

A

U

Q

G

E

G

B

A

G

H

L

J

A

L

N

A

B

A

S

A

P

E

N

R

U

D

E

Euskal kirolariak 1- Haritz Aranburu 2-Edurne Pasaban 3-Xabi Prieto

4-Ander Elosegi 5-Iker Romero 6-Jon Belaustegi

Zer ikusten duzu hemen? Gizona? Emakumea? Biak?

?

Asmakizunak 1.-Amak bi ditu, aitak ere bai, semeak bat ere ez eta alabak hiru. Zer da? 2.-Hiru ahatetxo gara uretan igerian, bakoitza bi eta batuketaz sei. Zer da? 3.-Anaietatik nagiena naiz ni, beti daukat jai, beti nago alai. Zer da?

7-Leire Olaberria 8-Naroa Agirre 9-Maider Unda aitor ikastola

www.auzoka.net

19


Zenbaki honetan… Foto Inkesta

2

Albiste Bitxiak

7

Auzoka.net

3

Pertsonaia + Zein naiz?

9

108

erreportajea

Mus-e proiektu interesgarria

zkia.

10

Eskolan artearen bidez hainbat balio bultzatu nahi ditu egitasmoak

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, cEBANc-cDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa Teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-Manteo

zuzendaritza:

Teknologia berriak

12

Grooveshark, musika partekatzeko

Iñaki Gracenea

Kirol-epaileen abenturak Arbitro izatea zer den jakiteko aukera

www.auzoka.net

6

8

eragin.com

eragin.com

ekologia

kirola

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:

4

“Txikitan egindako artelan guztiak duela hamar urte hautsi nituen”

Ura, bizitza iturri

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

elkarrizketa

Donostiako Euskararen Udal Patronatua

Musika

14

Filmak

15

Bideo-jokoak

16

Liburuak

17

Denbora-pasak

18

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia tel. 943483750. Faxa: 943483765 e-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net

2010eko azaroa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.