Abenduko alea'12

Page 1

Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:27 Page 1


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 2

Andoni Ortuzar Andoni Ortuzar Arruabarrena Abanto-Zierbenan jaio zen 1962ko uztailaren 13an. Informazio Zientzietako lizentziaduna. Eusko Alderdi Jeltzaleko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria da egun. EITBko zuzendari nagusia izan zen 1999-2008 bitartean. Erdarazko Wikipideak dio Sanfuentesen jaio zinela, euskarazkoak, ordea, Portugaleten. Nondarra, bada? Formalki Portugaleten jaio nintzen. Jaio baino lehen jadanik bihurria omen nintzen eta nire amari “bizi ala hil” tenoreko zesareaebakuntza egin behar izan zioten klinika batean ni ateratzeko. Dirudienez, ez nuen atera nahi. Lau seme-alaben artean, etxez kanpo eta Sanfuentestik kanpo jaiotako bakarra naiz. Baina Sanfuenteskoa naiz, peto-petoa. Munduko errepublikarik hoberena! Sanfuentesen dagoeneko ez dira behiak kale artean ikusten. Zoritxarrez, ez! Ni baserri bateko familiakoa naiz. Nire ama esne saltzailea zen. La “lechera” deitzen zioten, eta egunero-egunero Portugaletera joaten zen esnea banatzera. Nire haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenak oso lotuta

2

daude behiak eta baserriko lanekin (belarra batu, behiekin joanetorriak, astoak...) Ia-ia etxe tietan abereak zeuden lante-guz diru sarreren osagarri. Guk giko ehiza egiten genueneko lanligaorain txalez beteta daude. dak aldatu da gure Sanfuentes, Asko talgiaz esaten dut. Orain nos harro esaten dugu EzkerralharroNeguri dela, baina bere deko xarmaren apur bat arima eta goratzen dut gure galdu da. Go azken esaldia; Ay Sanhimnoaren pueblo mio, tu no tienes fuentes, ni alumbrau, pero tie-ni tranvía nes unas vacas que al pasar todo lo dejan alfombrau...” Barakaldoko pauldarren ikastetxean batxilergoa Bai. Niretzat ikaragarrizko esperientzia izan zen. Herrixka batetik hiri handi batera pasatzea. Betiko lagunekin egotetik jende ezberdina eta anitza ezagutzera. Asko espabilatu nintzen! Beti esaten da


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 3

beharra dela mundua eta norberaren motorra. Ikasketa aldetik, pozik nago han jasotako formazioarekin, nahiz eta nahiko autoritarioak eta españolistak izan fraide gehienak! Pentsa ezazue han egon nintzela 1969tik 1979ra arte, frankismoaren azken aldian eta trantsizio politikoaren urteetan. Bokaziozko kazetaria? Betidanik irakurri eta idazteko joera izan dut. Gainera “Zientzietarako” gaitasunik ez nuenez, bakarrik “Humanitate” karrera bat neukan egiteko. Urte haietan, demokraziaren berpiztearekin, prentsa askea zabaldu zen eta oso erakargarria zen niretzat.

Euskaldun berri Bai, hamaika aldiz hasi nintzen euskara ikasten. Etxean aita euskalduna zen, Deban jaioa, eta gudaren ondorioz, bere familia desterratua ailegatu zen Sanfuentesera. Amaren aldetik aiton-amonak ere euskaldunak, baina bera, ama, ez, Frankoren garaietan euskara erabiltzea debekatuta zegoelako. Pena da, baina familia osoak galdu zuen euskara. Gero, zorionez, berreskuratu egin dugu. Burura etortzen zaizkit lehen klaseak 1977an, Patxi irakasle izanik, Sanfuentesko zinean, “Euskalduntzen” liburuarekin. Gure hizkuntza ofizial bat ikasteko nahikotxo ordaindu beharra Oskorriren abestian, “Barakaldokoa naiz eta” famatuan esaten denez, euskaldun-berri izateko bidea luzea da; eta bai denboraz, bai diruz garestia. Baina merezi du. Euskara jakinda, beste unibertso bat zabaltzen zaizu. Zer da euskara inposatzea?

Aisialdia? Onddo bilaketan. Non ez galdetu, mesedez!

Gezur bat. Hemen euskararekin

3


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 4

ez dago inposaketarik. Erdaraz, ordea, bai. Nire familian bizi izan dugu. Egungo Euskal Telebista ereduak etorkizunik al du? Eduki behar du, oso garrantzitsua baita Euskal Nazioarentzat, gure nortasuna bultzatu eta indartzeko globalizazioaren garaian. Ziur aski, birmoldatu behar da denbora berrietara, digital arora, eta beste edozein toki eta herrietako telebistarekin lehia egin behar du. Baina Euskadi eraikitzeko tresna baliagarria da. Athletic zalea Bai. Zalea eta bazkidea. Badakizu, Bizkaian “Triple A” da nagusi: Athletik, Begoñako Andramari eta Alderdia (PNV, noski!). Igandero joaten naiz San Mamesera, sufritzera baina, tira, iazko denboraldia hor daukagu. Niretzat, Manchesterrera joan, holako partida ikus-

tea Old Traforren, eta, gainera, Athletic garaile… sufrimendu guztiak gainditzen ditu. Euskal selekzioa(k) noizko ofiziala(k)? Nigatik, atzo. Telebistaren kasuan bezala, nortasuna dago jokoan. Lortuko dugu, ziur. Baina Espainiako nazionalistek jakin badakite “nazio-sinboloek” ze eragin duten gizarte batean eta nazioarteko plazan. Horregatik ez dute nahi gure eskubidea onartu. BBBko lehendakaria Meatzaldeko seme bat; eta, diotenez, baliteke hemendik gutxira Eus-

Euskara inposatzearena gezurra da… Erdaraz,ordea, bai. Nire familian bizi izan dugu. 4


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:MaquetaciĂłn 1 28/12/12 19:27 Page 5

kadiko Buru Batzarreko hurrengo lehendakaria! Hamaika ikusteko jaio gara? Facundo Perezaguak edo Dolores Ibarrurik ikusiko balute! Eta ez hori bakarrik, Muskiz, Abanto, Ortuella eta Trapagan EAJ-PNVren alkate abertzaleak! Horrek bi gauza esan nahi ditu: batetik, asko aldatu dela gure eskualdea eta, bestetik, asko aldatu dela ere Eusko Alderdi Jeltzalea. Noiz konturatu zinen politikaria nahi zenuela izan? Niretzat politika ez da garrantzitsua, abertzaletasuna baizik. Ni ez naiz politikari. Ni abertzalea naiz eta horregatik politikan ari naiz, zerbitzu modura, nire Aberria erai-

kitzeko eta askatzeko. Eta abertzaletasuna txikitatik dago nire baitan. Aita eta amaren aldetik, bi familiak abertzaleak ziren, biak horregatik nahiko eskarmentu eta larritasun sufrituta. Nire lehengo marrazkiak, eskola txikian nengoenean, beti ziren zuri, gorri eta orlegiak. Politikari moderatua, omen. Ondo erabilita “omen� hori. Zer da moderatua izatea? Eta zer da erradikala izatea? Nor da Aberriaren alde gehien egiten duena, pausuz pausu egiten duena edo ozenki oihukatzen duena? Ni formetan biguna naiz, printzipioetan eta sentimenduetan oso zorrotza eta sakona. Beraz, formalki hete-

5


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:MaquetaciĂłn 1 28/12/12 19:27 Page 6

rodoxoa eta ideologikoki ortodoxoa. Politikak emandako poz eta nahigabe bana Poza, zalantzarik gabe, Meatzal-

dea eta Ezkerraldean alderdi abertzaleak gobernatzeak. Nahigabea: leku guztietatik hildakoak, terrorismoa, atentatuak. Zorionez, iragana dena.

Laburrean: Meatzaldeko jai bat

Kanpoko politikari bat

Bi, Santa Luzia (Sanfuentes) eta El Socorro, PobeĂąan.

Mitterrand

Abanto FC ala CD Gallarta?

La noche de.... eta zinea

Abanto, beti!

Alberto Surio

Plater bat

Kazetari ona. Gestorea, ordea, ez hainbeste

Arrautza pare bat, patata eta piper berde frijituekin, nahastuta

EITBko saio bat

Llorente

Praktikatzeko kirol bat

Lezamaren frakaso bat

Pala, larruzko pilotarekin

Bielsa

Aisialdia emateko modu kutunena?

Pertsona bitxia bezain erakargarria

Ontto bilaketa. Non ez galdetu, mesedez!

Lance Amstrong

Euskarazko liburu bat Piano baten gainean gosaltzen, Harkaitz Kanorena Euskarazko abeslari bat

Larru gogorreko tipoa Euskaltel ala Euskadi taldea? Biak, gaur egungo kiroletan esponsorrik ez baldin badago..... Euskarak aurrera egiten badu‌

Benito Lertxundi

Euskadik etorkizuna edukiko du

Kanpoko lurralde bat Argentina

ROLAN E. GONZALEZ 6


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:27 Page 7

ERROMATAR HAUEK BURUTIK DAUDE!

ROLAN E. GONZALEZ 7


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:27 Page 8

Asuna, bide-bazterren jabe Euskal Herriko bide bazter anitzetan erraz hazten den landareari eskainiko diogu lehendabizi tarte berri hau. Asunak bi motatakoak izan daitezke, Urtica dioica eta Urtica urens, latinez, biak Urticaceae familiako landare belarkarak. Denontzat ezaguna den landare erresumingarriak dira, alegia, erredura antzeko azkura sentiarazten dute. Urtica urens tamainaz U. dioica baino txikiagoa da eta landare bakoitzak lore arrak eta lore emeak ditu. U. dioica-k ez, ordea, landare batzuk arrak dira eta besteak emeak. Adi, loreari erreparatuta erraz jakin daiteke zein den arra eta zein emea. Batzuen ustez, Urtica dioica antzinatik ezaguna eta erabilia den sendabelarra da. Gurean maiatz eta ekainaren artean loratzen da, batez ere. ERABILERA BIKOITZA Sendabelar hau bi alorretan erabiltzen da nagusiki, giza osasuna hobetzeko eta baratzezaintzan.

8

Gorputza garbitzen laguntzen du, alegia, diuretikoa da. Gernu ekoizpena zertxobait areagotzen eta azido urikoa iraizten laguntzen du. Gota gaixotasunaren aurka erabiltzen da, baita erreumatismo, diabetes eta azaleko negalen aurka ere. Arterioesklerosi tratamenduetan lagungarri gisa erabili ohi da. Bestalde, taninodun landarea denez, sarri, buxaduraren aurka, odola jariatzen duten hemorroideak osatzeko eta hilerokoak oso odoltsuak direnean erabili izan da. Burdin kontzentrazio handiak direla eta, anemia dutenek elikaduraren osagarri legez har dezakete, inoiz ez elikagaien ordez. Baina beti ere, kontuan hartu behar da nitratoetan ugariak direla. Hortaz, gainontzeko barazkien antzera kontsumitu daitekeen arren, umeek oso gutxitan kontsumitu beharko dute. Gehiegizko kontsumoak narritadura sor dezake urdailean eta zenbait erreakzio azalean. SUKALDEAN Zenbait etxetan, neurriz, asun-


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:MaquetaciĂłn 1 28/12/12 19:27 Page 9

sopa egiten da udaberrian ohikoa den ganora faltari aurre egiteko, batez ere zirkulazio arazoak dituztenentzat eta kaltzio eta bitamina eskasia dutenentzat. Hauek dira lau pertsonarentzako “bitamina-zoparen� osagaiak: Asun hosto eta adar txikien 150 gramo, 1 kipula ertain, 2 berakatz ale, itsas-gatza, oliba-olioa, perexila eta landare aromatikoren bat, gustuko dutenentzat.

Prozedura Asunak uretan egosi, betiko zopa baten antzera. Behin egosita, iragazi eta usaindun landareekin lurrindu. Zartagin batean berakatzak eta kipula oliba-oliotan gozo-gozo egin. Prest dagoenean zopara bota, gatza gehitzeaz ahaztu gabe. Platerean dagoela, ogi erre zati banarekin aurkeztu daiteke. Amaitzeko, perexil xehetua eta oliba-olio birjinarekin kolorea emango diogu.

9


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:27 Page 10

BARATZEZAINTZAN Oraingoz, baratzezaintzan ematen zaion erabilerarekin amaituko dugu: asun erauzkin edo aterakina ongarri eta suspergarri legez erabiltzen da, bai landareak ureztatuz, bai hostoak lurrineztatuz. Konposta azkarrago ontzeko ere asun minda erabiltzen da. Hiru kasuetan uretan diluituta. Prozedura Klororik gabeko 10 litro ur hotzetan hosto kilogramo bat beheratzen jarri behar da, astebete inguru, minda edo purina lortzeko. Hori landarea freskoa baldin bada, lehortua izanez gero, 100-200 gramo 10 litroko. Iraupena tenperatura eta uretako oxigeno kopuruaren araberakoa izango da. Hostoak uretan egun batez egon direnean, bitsa agertuko da. Egunak pasa ahala, bitsa ugarituko da, desagertu arte. Horretarako ezinbestekoa izango da egunean bi aldiz irabiatzea, ondo oxigenatu dadin, hartzidura batez ari baikara. Bitsik sortzen ez denean, prestakina iragazi eta ontzi garbi batean itxita gorde daiteke, eguzki argitik babestuta. Ontziak ez du derrigor

10

itxita egon behar, batzuk erdi itxita uzten dute. Minda honek, gutxi gorabehera, 2 eta 4 hilabete bitartean iraungo du kutsatu edo galdu gabe. Kontuz!! Landareei, lurrari edo konpostari bota baino lehen ez zaitez ahaztu uretan diluitu behar dela. Ureztatzeko erabiliko bada, 1 litro prestakin ur litro batean diluitu; hostoak lurrineztatzeko bada, 1 litro prestakin 4 litro uretan; eta konpostean botatzeko 1 litro prestakin 9 litro uretan. OSAGAI NAGUSIAK Asunaren osagai nagusiak zetonak (%38), esterrak (%14), alkohol askeak (%2), beta karotenoak (%2,95) xantofilak, likopenoa, B2 eta K bitaminak eta azido folikoa dira, besteak beste. Klorofila kopuru gehien duen landareetako bat da (lehortuta %10-60). Ile erresumingarriek azetilkolina, histamina eta kolina (hirurak antibiotiko naturalak), azido azetikoa eta azido formikoa dute. Azken honek eragiten du azaleko narritadura.

K. Fuentes


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 11

Euskaraz bizi nahi dut! Ai, ene, Einstenek arrazoia zeukaan. Gaur infinitutzat har daitekeen bakarra giza ergeltasuna duk!, diotso ondoko lagunari Bixenek. Gallartako taberna bateko mostradorean ditu besoak bermatuta, begirada zerbeza basoari tinko begira, esandakoa bertan irakurri izan balu bezala. Gaztea da, ilea alboetatik motz eta gainetik luze, belarritik zintzilik zilarrezko eraztun handia; kirol zapatilak, bakeroak eta niki beltza jantzi.

—Ihardetsi zioan ea zergatik hura Athleticekoa den. —Eta? —Kristoren erretolika bota zioan Aitorrek: Hemengoa delako! Gurea delako! Partaide guztiak euskaldunak direlako! Euskaldunon nortasunaren ordezkari delako! Gure Herriaren ikurra delako! Tradizio handia duelako. Gure kulturaren parte delako ... —Ostia! Eta tipoak orduan?

—¡Porque me sale de los cojo—Eta hori? –galdetzen dio lagu- nes! nak. —E? Bixenek edontzia hartu eta pix—Horrelaxe ihardetsi zioan tikanaka buelta ematen du. Lagupoak: ¡Pues yo de la Real, pornari so, trago bat edaten du. que me sale de los cojones! Eta, —Uah!.. –ezpainetako aparra alafede, biak nahiko konforme mingainaz garbitzen du–. Bada- geratu zituan! kik Bolatoki taberna hartu duena Lagunak baiezko keinua egiten Erreal zalea dela, ezta? –esaten du buruaz, eskua poltsikoan dio lagunari azkenean. sartu bitartean. Dirua mostra—Bai. dore gainean jarri, ffiuuu! txistua —Ba, joan den egunean, Aito- egin zerbitzariari eta bi kaina rrekin ibili ninduan poteatzen. zerbeza eskatzen dizkio. Trago Eta Bolatokian geundela, Aizak bana egindakoan, biek besoak hi zergatik haiz Errealekoa?, gal- barran eta begirada edarien apalategian bermatzen dituzte. detu zion tipoari. —Baina hori ez duk guztia –dio —Eta tipoak? 11


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 12

—Euskara hemengoa delako! Gurea delako! Partaide guztiak —Zer, ba? euskaldunak direlako! EuskalduErantzun baino lehen, balet non nortasunaren ardatza depauso entseatua balitz bezala, lako! Gure Herriaren ikurra biek batera, edontziak hartu, bira delako! Oso tradizio handia dueerdia egin, ukondoak barran ber- lako. Gure kulturaren parte namatu eta hanka bat bildu zuten gusia delako!.. bestearen inguruan. —Ederra, motel! Hark Athleticez —Gaur goizean ere Aitorrekin to- esan ziona Bolatokikoari! patu nauk. Eta enparantzan ari ginela zerbait hartzen, semea —Bai, horixe! Baina ez pentsa hurbildu eta dirua eskatu zidak. bere argudioek beraiek konbenEta, semeak alde egindakoan, tzitu dutenik. Kia! Hasi zaidak ¡Pero porque tenéis esa manía hau dela, bestea dela… de hablar en euskara? bota ez —Eta hik? dit, ba, tipoak! Bixenek burua jaso, lagunari beBixenek.

gietara so, eta irribarre handi batek aurpegia betetzen dio. Lagunak so geratzen zaio grazia non dagoen antzeman ezinik. Bat-batean, ordea, libre daukan eskuaz zaplada bat jotzen du barran.

—Ostia! Eta hik?

—Aaaa! Ostia, motel, benetan hori ihardetsi diok? Bixenek baietz adierazten dio buruaz, begien zirrikituetatik darizkiola poz eta maltzurkeria izpiak. —Bai, horixe! Eta, alafede, biok geratu gara nahiko konforme! Erro Lan 12


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 13

NEREA MON, ERRITMO BIZIKO SANFUENDARRA Areto-dantza ez da baleta bezain famatua eta goraipatua, baina, inor mespretxatzeko asmorik gabe, ni geratzen naiz sanba, errunbabolero edota txa-txa-txa alaiekin. Ez ni dantzatzeko, jainkoak libra nazala!, baina bai gorputza mar-

txan jartzeko. Horixe aldarrikatu nuen iaz euskara eskola ematen ari nintzela Abanto Euskaltegian. Eta hara non ikasle batek bota zuen: — Ba, ni dantza latinoko Estatuko txapelduna naiz. — Joño, Nerea! –atera zitzaidan harrituta, iruditzen baitzitzaidan horrelakoak pelikuletan baino ez zirela gertatzen–… Kontatu, mesedez, kontatu! —Ez dago kontatzeko askorik. Behin izeba-osaba dantzari batzuek Estatuko txapelketa ikustera eraman ninduten, eta latinar dantzaz maitemindu nintzen. Eta hortik aurrera, lan eta lan, badakizu… Urteetan ibili naiz egunero bi orduz Sarrikoko akademia batean entrenatzen eta dantzatzen. Eta azkenean, ba, hori, Alvaro Castillorekin batera, Euskadiko txapeldun, eta Estatukoa geroago. Eta hor segitzen dugu jo eta ke, noizbait beste “urrezko domina” lortzeko ahaleginean. Hala bedi!

13

Izaskun Hatxe


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:MaquetaciĂłn 1 28/12/12 19:27 Page 14

ZULOAK, emakumez osatutako taldea Fermin Muguruzak dakarkigu, bere ohiko ausardia eta kemenarekin, hark berak bere dokumentalerako sorturiko emakume talde honen lana. Tania Sousa taldekideari galdetu ziotenean zelako musika egiten duten, honela erantzun zuen: Zaila da definitzea. Nik punk-rock musikaren barruan sartuko nuke. Oso punk-rock primitiboa gainera. Esperimentu berritzaile honekin taldea arrakastaren bidetik abiatu da, mota guztietako entzuleen eta ikusleen bila. Soinu ona bezain kutsakorra erakusten dute, eta ez dira gutxi izango dantzatzera bultzatuta sentituko direnak. Talde berri hau agurtzen dugu, euskal musika egoera onenean ez dagoen une honetan. Gontzal Mendibilek dioen bezala: Krisi sakonean eta diruaren menpe gauden gizarte honetan, era honetako kulturaren balioa ezereza da; barka, bertoko kulturgileen balioa

Gure musika definitzea zaila da

diot. Eta halaxe gaude euskal musikariok eta kantariok. Bestetik, ordea, eta argi mintzaturik, abesti gehiago espero nuen. Laburra iruditu zait diskoaren iraupena. Dena dela,emakume hauek sobera erakutsi dute “zulo hezeak� baino askoz gehiago direla. Azken finean, horrelako talde gehiago agertuko balira, gure musikaren egoera askoz hobea litzateke.

Z.MURRIETA 14


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:28 Page 15

Sacamantecas, euskal Jack the Ripper-a Nork ez du entzun Jack The Ripper (tripa-ateratzailea) hiltzailearen izena? Bada, tamalez, euskaldun batek hark baino lehenago eta hark baino emakume gehiago hil zituen: Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argando帽a Sacamantecas arabarra. Aitor Aranak (Legazpi, 1963) idazle emankorrak ekarri digu haren historia Sacamantecas nuen aita eleberrian. Hau jakinda, eta, bestetik, liburuaren portada odoltsua ikusita, badirudi idazleak kontatzen duena gogorregia eta irakurgaitza izango dela, baina, kontuak kontu, liburua irakurri ahala, gero eta interesgarriagoa iruditu zait. Egia da hilketa eta egoera desatseginak narratzen dituela, baina aldi berean hori guztia eramangarriago eta pentsa litekeen baino leunago begitandu zait, Aitor Aranak edozelako morbotik alde egiten baitu. Pasa ezin daitekeen marra bat jarri du krudelkeria errazetan ez erortzeko, eta literatura erakargarria egiteko. Lan honetan, bestetik, kontraste harrigarriak ditugu. Nola edo hala, ez dakigu zer arrazoirengatik, Juan Diaz de Garaiok emakume ezezagunak hiltzen zituen bitar-

tean, etxean berarekin bizi ziren emazteen aurka ez zuen neurri bereko bortizkeria erabiltzen. Idazle lanbidea aukeratu baino lehen, AEKn eskola eman zuen Aitor Aranak honakoan ekarri digu gai ezohikoa, baina ariketa literario interesgarria. Hizkuntzaren nondik norakoak ederto ezagutzen ditu, eta horri gehituko nioke, berak elkarrizketetan adierazten duen bezala, etorri handiko pertsona dela. Horretaz gain, aipatu behar da euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekimen zenbaezinetan parte hartu duela.

15

Z.MURRIETA


Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetaci贸n 1 28/12/12 19:28 Page 16

16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.