Jessica, Gallartatik Mundura
Jessica Rodriguez abantarra Espainiako triatloi txapelduna da, 25 urtetik 29ra bitarteko kategorian hain zuzen. Eta aurtengo Munduko Txapelketarako selekzionatuta dago. Gallartatik mundu zabaleraino eginiko bidaia gogorra bezain liluragarria izan da.
Jessica, kontaguzu zertan datzan triatloia. Modu erraz batean azaltzeko, triatloia zera da, hiru probaz osatutako kirola: igeriketa, txirrindularitza eta korrika-lasterketa. Distantzia desberdinak daude: erdia eta osoa. Nik osoa atsegin dut, hortaz, normalean hauxe egiten dut: 4 km igeri, gehi 120 km bizikletaz, gehi 30 km korrika.
Noiz eta nola hasi zinen triatloia egiten? Egia esan, niri betidanik gustatu zait kirola egitea eta 2004. urtean bizikleta bat “utzi” zidatenean, entrenatzeari ekin nion. Orduan lagun batek esan zidan, badaezpada, aseguru bat beharko nukeela eta triatloikoa nahiko ondo zegoela, beraz, lizentzia atera nuen. Bi urte geroago, egun arrunt batean Euskadiko Selekziotik deitu ninduten, Espainiako Txapelke-
2
tan puntuatzeko pertsona bat behar zutela esateko, eta animatu egin nintzen –nahiz eta urteak igeri egin gabe eman, korrikarik inoiz egin ez, eta ia hilabete bizikletaz ibili gabe eraman–. Lasterketa bukatzea lortu nuen! Ez da makala, gero!
Eta nola ailegatu zara txapeldun izatera? Bada, aurreko bizipen hura gustagarri gertatu eta entrenatzen hasi nintzen. Denbora pasa eta duela urte bi –2009an– Nafarroako “Lagunak” taldearekin fitxatu nuen. Hortik aurrera, triatloiari are serioago ekin eta emaitzak hobetzen hasi nintzen, pasa den urtean Espainiako txapelduna izan arte. Itzela izan zen, pozez txoratzeko modukoa!
Zer da triatloia zuretzat? Nire pasioa! Orain ezingo nuke nire bizitza imajinatu kirol hau praktikatu gabe.
Nolakoa da zure ohiko egun bat? Goizean goiz altxatzen naiz, eta 7:00etarako igerian nabil –Eragin enpresari eskerrak eman behar dizkiot, igerilekuetako ordutegia nire entrenamenduei egokitzen uzten didatelako–. Ondoren, egunaren arabera, bizikletaz aritzen naiz edota korrika –azkenaldi honetan korrika egiteko arazo txiki bat daukat, bizkarrezurreko orno batean higadura txiki bat daukat, eta korrika ez nabil oso eroso, pixkanaka sendatzea espero badut ere–. Gimnasioan ere, egunero izaten naiz.
Arratsaldez, Bilboko “Intersport Extrem” kirol-dendan lan egiten dut. Bertan, kirola egiteko materiala ere probatzen dut. Bestetik, El Correokoek “Vamos a correr” blogaren ardura eman didate. Horrez gain, entrenatzailea aritzen naiz, 8 urte daramatzat honetan eta azken 4 urteetan “on line” egiten dut. Zer helmuga dituzu zain? Bizkarrezurreko lesioak eta triatloiaren hasieran –nik hiru urte besterik ez daramat— korrika
egitea gogorrena izateak nire asmoak zaildu arren, ahalik eta hoberen prestatu eta munduko txapelketan postu ona lortzea ditut itxaropen eta helburua. Non izango da munduko txapelketa? Gasteizen. Eskerrak!, bestela arazo ekonomikoak izango nituzke parte hartzeko. Egia esan, triatloia oso garestia da, adibidez lasterketa bakoitzean parte hartzeagatik 180 euro inguru ordaindu behar dira, eta ostatua, joan-etorrriak, fitxa, masajistak... nik neuk ordaindu behar ditut.
Ez duzu inolako laguntzarik? Bai, bai! Zenbait babeslek laguntzen didate: Petronor, ciclos
3
Turbina, Orbea, Power Bar, Spiuk, Ecologica, Eltin, Compressport, Exustar, Vredestein eta Bikes oportunity. Aurten, behintzat, beren laguntza izan dut, batez ere materiala aldetik, baina laguntza handiagoa beharko nuke kirol honetan aurrera egiteko. Kirola alde batera utzita, zer moduz euskararekin? Nik txikitatik ikasi dut euskaraz. Geroago, irakasle ikasketak bukatutakoan, EGA behar nuenez, euskaltegian aritu nintzen denboraldi batez. Dena dela, onartu behar dut ez naizela euskaraz maiz aritzen, eta, nire ustez, Ga-
4
llartan ere gutxi hitz egiten da.
Aurtengo Gallartako jaietan pregoilari. Bai, hasieran lotsatuta nengoen, baina ohore bat izan zen, enparantza jende ezagunez beteta zegoen, eta esperientzia polita eta ahaztezina izan zen.
Triatloiaz edo zutaz gehiago jakin nahi duenak badauka aukerarik? Bai, noski, “jessitri.com� web orrialdearen bidez, nirekin jar daiteke harremanetan, triatloiari buruzko informazioa handitzeko, edota norbaitek beharko balu, haren prestatzaile aritzeko.
Oihana Martinez Ihitza
Alzheimerra, erne!
Oso gaitz gutxik ekar dezake Alzheimer eritasun suntsitzaileak adina kalte: buruaren eta gorputzaren gaitasun guztien desagerpen geldoa, harik eta akidura, kaosa eta heriotza heldu arte. Gaixotasun honek bizitzaren logikaren aurka egiten duela esan daiteke, gaixoari gero eta ezagutezinagoa egiten zaio bere burua, jaioberri bat bezain babesik gabeko uzteraino.
Nire aburuz, eriek zerbait galtzen badute, hori duintasuna da, lehenago izandako ezaugarri eta dohain guztiak galtzen dituztelako, zeinek familiari ezin esperientzia harrigarri eta etsigarriagoak eragiten dizkien.
Zentzu honetan, aipamen berezia merezi du familiarren zaintza lanak, gaixoa etxean dagoen bi-
tartean, baldintza txarretan sakrifizio handia egiten baitute. Hori dela eta, azpimarratzekoa da zaindariek ere laguntza berezia behar dutela, lan eskerga izateaz gainera, hagitz etsigarria baita. Eta zaindari hauek zaindu ezean, beraiek ere gaixotu daitezke, familiaren oreka eta ongizatearen kalte larrian. Nabarmentzekoa ere bada sendagaiek –orain arte behintzat– ez dutela lortu eraginkortasun handirik. Honi lotuta, gaixo bakoitzak bazterkeriarik gabeko tratamendu berezia eta pertsonalizatuaren beharrari, gaixotasun honek gastu ekonomiko itzela eragiten du. Azken balorazioaren arabera, antza denez, gaixo bakar batekin urtero hamar mila euro gastatu behar da.
Hau guztia ikusita, ankerrena litzateke gaixotasun suntsitzaile honetara ohitzea, gauza arrunta balitz bezala hartzea. Horregatik, gizarteak erne izan behar du, instituzioek ikerketaren sakontzea sustarazteko, eta gaixoei eta familiei laguntzeko. 5
Z. Murrieta
Zorionak AEKko ikasleei!
Aurreko ikasturtean, Meatzaldeko AEK Ikasguko ikasleek 1., 2. eta 3. mailako tituluak ateratzeko azterketetan Euskadiko Erkidego Autonomoko euskaltegi guztien (ehun inguru) artean bigarren emaitzarik onena lortu dute. Horretaz hitz egiteko, Rolan E. Gonzalez Meatzaldeko AEK Ikasguko zuzendari eta aldizkari honen kolaboratzailearekin hitz egin dugu. Zorionak! Mila esker, ikasle eta irakasleen izenean.
Apur bat zentratzeko, zenbat ikaslek atera dute titulua? Lehenik, erran beharra dago
ikasle guztiak ez direla azterketara aurkezten. Eta, beste aldetik, zein den maila, emaitza desberdina dela: 1. eta 2. mailan aurkeztutakoen erdiek baino gehiagok gainditu dute azterketa; 3. mailan, ordea, heren batek.
Ikasleak Gallartako ikasgela batean
6
Hirurogei bat ikaslek guztira.
Hortaz, ikasle asko dabil zuenean. Gure helburua Euskal Herria euskalduntzea izanik, gutxi, baina errealitate soziolinguistikoa ikusita, nahikotxo, 200etik gora.
Meatzaldeko AEK Ikasgua Bai, horixe! Eskualdean gureaz gain, Udal euskaltegi bi daude. Baina guk geure nortasun propioa daukagu: eskualdeko herri guztietan eta zenbait auzotan ematen dugu eskola, goizeko 8etatik gaueko 22,30ak arte. Eta honek indar handia ematen digu, leku batean dela, bestean dela, ordutegi batean edo bestean, ikasleak beti baitauka ikasteko aukera.
Eta zergatik hain emaitza onak aurten? Aurtengo emaitzetan bigarren geratzea ona da, baina inportanteena da HABE tituluak ematen hasi zenetik, urte guztietan atera ditugula emaitza onak, eta hori garantia bat da gure ikasleentzat, eta guretzat poztasun handia.
Zein da sekretua? Aaaaa!.... Kar, kar! Ez‌ Sekretua lana da. Horri gehituta, noski, irakasleen esperientzia handia eta formazio ona, partehartzean eta artapen berezituan oinarritutako metodologia... Guretzat ikaslea da bere ikaskuntzaren benetako protagonista, gu ondoan gaitu, laguntzeko eta orientatzeko, baina hura da benetako protagonista, ikasprozesuan, azterketetan eta arlo guztietan.
Honela esanda, irakasleak txitxi patsetan bizi zaretela ematen du. Nahi genuke! Kontrakoa, gure metodologiak lan handia eskatzen baitu. Talde batean hamar ikasle badituzu, hamar pertsona modu indibidualean artatu behar dituzu, bakoitzaren beharrak asetzeari begira lan egin behar duzu. Eta horretarako ahalegin berezia egiten dugu komunikazioan, ebaluazioan, autoebaluazioan, lan osagarrietan, eta, batez ere, tutoretzan. Gurean eskola magistralak eta irakaskuntza zurrun eta paternalista baztertzeko ahaleginean urte asko daramatzagu. 7
Leonart San Martin
Erromatar hauek Burutik daude!
8
Rolan E. Gonzalez
Juan Putxetakoa (eta III)
… baina ez nuen ezer esan, ezen eskarmentuz bainekien seinale edo augurio bat kaltegarri egiteko, “lelokeriak” hitza esatea bezala ez dagoela. Lope Gartzia Salazarrekoak Muñatones gazteluko lehenengo estaiko gela ilun eta zabalean hartu gintuen Camanzokoa eta biok. Larruzko bularreko eta galtza beltzak janzten zituen. Ni baino soilik bi urte zaharrago izan arren, oso ile gutxi zeukan, eta hura luze eta zuri-zuri, bizarra bezala. Eserita zegoen, baina, hala ere, haren burua gure gainetik gailentzen zen. Ko-
Lope Garcia Salazarrekoa
rapilo bat jarri zitzaidan sabelean, areto hura infernuaren ataria zela iruditu baitzitzaidan, eta Muñatoneseko jauna deabrua bera. Jainkoari esker, ordea, Lope Gartzia jaunak barkatu zigun Sierrako Santxoren aita hil izana. Barkatu egin zigun benetan hil zuena Santxo Sobarbaduneko nire lehengusua izan zelako, eta ordurako lurpean zegoen Gazteluko herriska batean. Horregatik eta hogeita hamar urte pasatuak zirelako ordurako. Handik aurrera, zahar samarrak izanik ere, Camanzokoari eta bioi ez zaigu lanik falta izan, ezen Enkarterri eta Bizkaian bortxa eta heriotza garaiak diren hauetan gu bezalako eskarmentudun soldaduak behar baitituzte zaldunek. Eta gauzak honela, azken zortzi urteak Juan Sanches jaunaren zerbitzura eman ditugu. Ordu txarrean eman ere, ezen, inguruko leinu guztiek – Zamudio, Butroi, Marrokin, Gil, Negrete…– hil nahi dutenez, zazpi urte eman ditugu haren San Martineko etxean gorderik.
9
Baina gaur egunsentian etxetik atera gara, Bizkaira pasatzeko asmo irmoaz. Eguzkiaren lehenengo printzek lagunduta, ezkutuka atera eta Altamirako bidea igo dugu ziztu batean. Baina Las Carrerasera helduta, txerriak bazkatzera zeramatzan neska batek zera oihu egin dio taldetik atera den bati: Nora hoa? Hator hona, ordu txarrean baihoa! Hau entzunda, Camanzoko Martin Juan Sanches jaunari hurbildu eta honela esan dio: — Juan Sanches buelta zaitez etxera, bestela ez zara inoiz bueltatuko!
Eta bueltatu egin da. Bada, ni, ordea, Las Carerrasen nengoela profitatuz, Putxetara jaitsi naiz. Ez oso ordu onean ere, ezen begirik gabe utzi ninduen Zurrun abade zaharrarekin egin baitut topo bidetik. — Osaba, zer duzu? –galdetu dit geroxeago Ines lobak, etxera heldu orduko. — Hona nentorrela, abadearekin topo egin eta hara non galdetu didan ea Jainkoarekin bakean nengoen! ... Ez zakinat, … baina seinale txartzat hartu dinat. — Lelokeriak! Amaiera
Siete años estuvo este Juan Sanches de la Sierra trabajado e encerrado en la casa de Sant Martin, desafiado de todos… por el solar de Butron, e por los Zamudianos, e por los Marroqines, e por Giles, e Negretes… E salió una alborada, e llegado a Las Carreras, para se pasar a Viscaya, una mozuela que guardaba puercos, saliosele uno con los otros, e dixole: A donde vas, torna acá, sino en ora mala vas… Dixole Martin de Camanzo que era mucho agorero, mirando e pensando en aquellas palabras que dixo la mozuela: Juan Sanches tornad a vuestra casa, sino nunca en ella tornaredes, que tales agueros avedes… e tornaronse. Lope Garcia de Salazar. XV. mendea (Bienandazas e Fortunas. XXV. liburua).
10
Rolan E. Gonzalez
Euskararen historia beltza
Aski ezaguna da guretzat euskarak historian jasandako bide latza. Isunak eta artikuluak betiko geratu dira idatzita espainiar zein euskal prentsan eta liburuetan. Ez, ordea, umeek eskola nacional-catolicoetan herriaren hizkuntza hitz egiteagatik, atzamarretan marraztutako ubeldurak‌
txiki-txiki bat ekarri nahi dut hona, kontzientzia inoiz ez galtzeko, eta benetan zer gertatu den jakiteko. Memoria historikoa errekuperatzearen aldeko mezuak entzuten ditugu oraingo honetan. Ez legoke txarto gure historia eta identitatearen zutaberik garrantzitsuena den hizkuntzaren historia berreskuratzea, eta gure arbasoek jasotako mila komeria triste eta latzak mahairatzea.
Euskararen bidea luzea izan da, eta etsai asko aurkitu du. Lagunak ere bai, eta ez gutxi gainera, eta lagun euskaltzale horiei Hona hemen lotsaren pasarte esker bizirik dago: umeek esko- batzuk: letan ikasten dute, prentsa idatzia dugu, irratiak, telebistak. Eta ez hori bakarrik, egun hizkuntza moderno eta prestigioduna da. Legezkoa ere bada zenbait erakundek egindako lana aitortzea, nahiz eta gehienetan herriaren presioari esker izan. Ez da, ordea, artikulu honen xedea euskarak lortutakoa azpimarratzea, baizik eta jasandako errepresio eta bazterketaren kasu zenbait erakustea. Jarraian, historia beltzaren zati
11
CLAUSULA DEL 2. CONTRATO de Elgoibar Gregorio de Landibar, el día 18 de marzo de 1787 Que no se permita a los niños hablen dentro ni fuera de la escuela otro idioma que el castellano; y que entreguen el anillo para que vaya circulando entre ellos en las faltas en que incurrieren; y al último que llevare el tal anillo a la escuela le aplique la pena de azotes.
1801. EUSKARA DEBEKATUTA ANTZERKIAN En ningún teatro de España se podrán representar, cantar, ni bailar piezas que no sean en idioma castellano. Instrucciones para el arreglo de teatros y compañías cómicas fuera de la Corte- Madril, 1801eko martxoaren 11n.
1899, HIL DADILA EUSKARA! Nosotros lo decimos como lo sentimos, dadas las circunstancias actuales, quisiéramos un Gobierno que prohibiese los Juegos Florales, donde se ensalzan las costumbres de una región en detrimento de otras, que no permitiera la literatura regionalista y que acabara con todos los dialectos y todas las lenguas diferentes de la nacional, que son causa de que los hombres de un país se miren como enemigos y no como hermanos. La lucha de clases, aldizkari sozialista. Bilbo, 1899ko urriaren 7an.
1901 EUSKARA, TUBERKULOSIAK JOTAKO ERIA El euskara ya no es válido, su completa desaparición permitirá una mayor comprensión entre los hombres. El vascuence es un enfermo tubercoloso en su último grado que irremisiblemente perece. La lucha de clases, aldizkari sozialista. Bilbo, 1901.
1907. INPOSAKETA SI el Estado no impusiera el castellano en toda España, los dialectos se impondrían al castellano. Hedabideetan Miguel de Unamok esandako hitzak. 1907. 1916 HIZKUNTZA OFIZIAL BAKARRA No hay más que una lengua oficial, como no hay más que un escudo, como no hay más que una Nación, como no hay más que una bandera… Madrilgo Legebiltzarrean 1916an Giner de los Ríos diputatu lerrouxistaren hitzak.
ORDEN DEL COMANDANTE A.G., 30 DE MAYO DE 1938 El excmo. S. gobernador de la Provincia en escrito, Sección 1. N. 7., me dice lo siguiente: Sirvase tener en cuenta que en las iglesias no debe permitirse la predicación en vascuence y solamente si a su juicio (del Comandante Militar) considera que la mayoría de los feligreses y asistentes a aquellas desconocen el idioma español, pueden autorizar diez minutos de plática en vascuence, en que se resuma lo anteriormente expuesto y predicado en nuestro idioma. UNIDAD, 28 DE ENERO DE 1938 A Guillermo Garmendia Ayestarán, 100 ptas, por hablar el vasco en un tranvía, ocasio-
12
nando con ello alteración del Orden Público.
CATECISMO PATRIÓTICO ESPAÑOL (Albino González Menéndez-Reigada. , Salamanca 1939). –¿Se habla en España otras lenguas más que la lengua castellana? –Puede decirse que en España se habla sólo la lengua castellana, pues aparte de ésta tan sólo se habla el vascuence, que, como lengua única, sólo se emplea en algunos caseríos vascos y quedó reducido a funciones de dialecto por su pobreza lingüística y filológica.
1949. HILOBIETAN ERE GAZTELANIAZ Obra en el poder de esta Alcaldía, atta. Comunicación, N. 2486 del negociado 4, del Excmo. Gobierno Civil de esta Provincia, fecha de 27 del mes de Octubre p. pdo. y una de cuyas partes, copiada literalmente, dice: “…se requiere a los familiares y propietarios de las tumbas o panteones donde figuran inscripciones en vascuence, para que sean retiradas las losas y sustituídas las citadas inscripciones por otras en castellano…”. 1953 IZENAK GAZTELANIAZ Marina Mercante y Pesca Marítima Nombre de los buques (…) 3.- Todos los nombres genéricos habrán de ser castellanos. Merkataritza Ministeritza, 1953ko otsailaren 17a.
1955EKO ESKU-PAPERA Hable bien. Sea patriota. No sea bárbaro. Es de cumplido caballero, que usted hable nuestro idioma oficial, o sea, el castellano. Es ser patriota. Viva España y la disciplina y nuestro idioma cervantino. ¡Arriba España!
1993. EUSKARA ETXETIK IBILTZEKOA El euskera es una lengua que sirve para andar por casa y sólo entre ese 30% que es euskaldun. Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilaria. 1993. 1998. HIZKUNTZA ETA BAKEA Aquí (Euskadi) hasta que todos hablemos castellano no habrá verdadera paz. Alderdi Popularreko J.I Iruretagoiena zinegotziaren aurkako atentatua dela eta, Zarautzen eginiko Udal Batzarrean HBko zinegotziaren euskarazko hitzen aurrean bertaratu batek botatako esaldia. 1998ko urtarrilaren 9.
2011 PATXI LOPEZ El fin de la violencia permitirá que el euskera se una definitivamente con la libertad. Leioako Artaza Jauregian Patxi Lopez lehendakariak Euskara Aholku Batzordearen bileran esandakoa.
13
Sergio Monedero
DISKO KRITIKA
HODEIEN AZPIAN Ruper Ordorika
Inoiz baino gehiago poesia eta musika behar direnean, krisia dela eta, badator Ruper Ordorika gure bihotza hunkitzera bere azken diskoarekin: "Hodeien azpian�.
Gazte beteranoak bi astetan New Yorken grabatutako obra honek lasaitasuna eta sentikortasuna transmititzeaz gain, musikarekin amesteko eta bidenabar bihotzaren taupadak sosegatzeko aukera dakarkigu. Atsegina bezain sendoa den lan hau bihotzeraino heltzen zaigu, gure barneko garraztasuna pittin bat leunduz.
Euskal Literaturan bezalaxe, musikan ditugun ordezkari gutxi horiek lan on bezain duina burutzen dute, historia eginez, ito beharrean gauzkan erdal ekoizpenaren aurkako lehia bizian. Hortxe dihardu Ruperrek Abestien letrak Ruperrek berak leku baten bila merkatu basaatera ditu barruan duen altxor tian, berez meritu bat dena, konederretik, eta zentzu horretan, tuan hartzen badugu horrek gure hizkuntzarentzat lan ga- daukan zailtasun ikaragarria. Eta rrantzitsua ere bada, zehaztasun lan hau, zinez, disko gomendaguztiak zaindu baititu, azken garria da, bertara hurbiltzen emaitza oso erakargarria bila- denak ziurtatuta baitauka lan liluragarria aurkituko duela. katu arte. 14
Z. Murrieta
LIBURU KRITIKA
UR ARREAK UR GARBIAK Joan Mari Irigoien Behinola, Juan Mari Irigoienek aipatu zuen ipurdiarekin idazten duela, argi uzteko lan neketsu eta gogorra egiten duela liburu bat kaleratzeko, hainbat eta hainbat ordu egunero aulkiari atxiki. Eta bai horixe, lan honetan arian-arian egindako lanaren fruitu gozoa dasta baitaiteke! Desagertu den alegiazko herri bat da nobelaren protagonista. Itoiz izan liteke, baina Urgain dauka izena Juan Mariren lanean.
Urgaingo familia guztiak aurkezten dizkigu, zeinen artean zenbait pertsonaiari halako ontasun berezia darion, eta herritar arrunten –ikasi gabeak– adimen naturalak distira egiten duen. Baina ez da maitagarrien ipuin bat, heriotzak leku garrantzitsua baitauka, Joan Mariren lanetan ohikoa denez, bestalde. Gerra Zibilean kokatua, ederki islatzen ditu garai hartako giro politikoa eta bakoitzaren auke-
rak. Eliza eta bere jarduera ere ondo aztertzen ditu, askotan, gehiegikeriaz blai, botere faktiko izugarri handiari dagozkion ezaugarriak nabarmenduz.
Juan Mari idazle gazte beteranoa, kritiko eta sortzaile agertzen zaigu, irria sortu arteko adarra jotzeko prest. Sentimen eta ideia aurrerakoiak proposatzen ditu ironia fin batez . Hark duen estilo bereziaz, sarri absurdura eramaten gaitu, eta argiro agertzen ditu bizitzaren aurrean haren ikuspuntua eta filosofia berezia. 15
Z. Murrieta