Axola Aldizkaria. 23. alea

Page 1


Abantoko Triano auzoa gaur egun. Lehenengo planoan, garai bateko "Unibertsitatea".

2


PERIKO SOLABARRIARI ELKARRIZKETA

P

edro Maria (Periko) Solabarria Bilbao Portugaleten jaio zen 1930eko urtarrilaren zazpian. Apaiz-langileen mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian eta Estatuan. Bestetik, jarrera ideologiko ezkertiar eta abertzaletik parlamentario ibili da Euskadiko Parlamentuan eta Espainiako Gorteetan. Halere, honakoan Abantoko Triano meatzarien auzoan emandako tarteaz hitz egin dugu Perikorekin. Izan ere, bertan izan zen zortzi urtez, apaiztu berritik (1954), lanak eta goseak akituta, apezpikuak Barakaldora bidali zuen arte.

Periko, meatzarien familiakoa, ezta? – Ba, bai. XIX. mendearen erdialdean, gure aitonak Eibar utzi eta Trianora etorri zen lanera. Garai hartan bizkaitar askoren hautua zen hura. Hortxe ere baduzu Pasionariaren aita –Ibarruri– Gernika aldekoa zena Garai latzak. – Oso latzak. Aitona-amonen etxean hemeretzi izan ziren, hamazazpi seme-alaba izan baitzituzten, hiru txikitan hil ziren arren. Amonak, ohera joan baino lehen, etxekoak zenbatzen zituen, argirik ez baitzeukaten, eta badaezpada. Aita meatzaria – Aita 1893an jaio zen. Pasionaria baino bi urte lehenago. Hamahiru urtez, pintxe hasi zen meatzean, ura-eta eramateko. Baina be3


rehala, pikotxa hartu, eta jo eta ke, harkaitzetatik mea ateratzeari ekin zion. Eta, azkenean, barrenari. Halere, infernu horretatik atera nahian, oraindik gazte, jaitsi zen Barakaldoko Labe Garaietara lan egitera. Baina ez pentsa leunago joan zitzaionik. Hari-trenean jardun zuen, labearen ahoan. Lana alimalekoa zen. Giroa itogarria. Azkenean, 1940an Santa Marinan hil zen, tuberkulosiak jota, 47 urte zituelarik. Ama, ordea, Bakiokoa – Bai. Bakiokoa. Hark ere herria utzi behar eta Ezker Aldera etorri zen neskame. Hainbat urtetan Iberdrolako zuzendariarentzat aritu zen lanean. Gajoa, ez zuen inoiz gaztelaniaz ondo ikasi! Gogoan daukat txikitan esaten zidala: ¡Pedrito, ponte la pijama! ¡La pijama!... Kar, kar! Zeu ere meatzaria – Ez, ni ez. Ni Portugaleten jaio nintzen, eta meatzeetatik erabat aparte nengoen. Egia da, ordea, denboraldi txiki batez meatzean

Trianoko La Balsako meatzarien barrakoiak

4


lan egin nuela, baina meatzaria izan naizenik ezin dezaket esan. Trianora apaiz bidali ninduten lehenengo hiru hilabeteetan tunel batean lan egin nuen. Ortuellarako ura bildu behar zuen tunel hark 900 metro luze, bi metro altu eta metro bat zabal zeuzkan. Lau ginen. Nitaz gain, Domingo, Rodriguez eta Valentin. Hirurak silikosiak jota hil dira. Azkena, Valentin, iaz, Ortuellan. Goizeko meza egindakoan, kalean nituen zain, sotana eskegi eta haiekin joaten nintzen lanera. Rodriguezek eta Valentinek astotxo eta bagoneta batez harriak ateratzen zituzten. Ni Domingo artilleroaren laguntzailea nintzen. Tunelean sartu, harria barrenatu, kartutxoa sartu eta goma biz betetzen genituen zuloak. Segituan, Domingok pistoi eta sei metroko metxa jarri eta hanka egin! Dena emanda egiten genuen lasterka, baina tunela oso estua zen, eta ura orkatiletaraino heltzen zitzaigun. Eztandak beti behar baino hurbilago hartu eta, pelikula amerikar horietan bezala, aurrerantz botatzen gintuen. Izugarria! Azkenean, egun batean, nagusia hurbildu zitzaidan eta kalera bidali ninduen. Iruditzen zait ez zuela gustuko horrelako apaiza langileen artean, badakizu‌ Apaiza, hortaz – Bai, horixe! Gure aitak Elizarekin ezer jakin nahi ez bazuen ere, ni, garaiko gainerako umeak bezala, txiki-txikitatik hasi nintzen apopilo eta Portugaleteko elizako koruan kantari. Eta hamaika bat urte neuzkala, parrokiako apaizek galdetu zidaten ea apaiztegira joan nahi nuen. Zergatik ez? esan nion neure buruari. Fededuna nintzen, eta estudiatzea gustatzen zitzaidanez, irtenbide ona iruditu zitzaidan. Gordexolan izan nintzen lehenengo; geroago, Bergaran; hirugarren urtean, Castillo de Elejabeitian; eta, azkenean, Gasteizera. La Arboleda-Trianora abade – Bai, apaiztu berritan! Halere, ez pentsa nik eskatu nuenik. Kasualitate hutsa izan zen, baina asko poztu nintzen. Garai hartan, Trianon Elizak ez zeukan inolako artzain-laguntzarik. Meza ospatzera Gallartako apaiz bat igotzen zen noizean behin. Orduan, apezpikuak pentsatu zuen bazela garaia hango jendeak artapen espirituala izateko, eta ni bidali ninduten. Apezpikuaren iritziz‌ ba5


dakizu, nire lanak izan behar zuen ospatzea mezak, arrosarioak, hiletak, bataioak… Baina, nire ustez, hori baino askoz premia larriagoak zeuzkan hango jendeak. Meatzari pobre eta baztertuen auzoa – Jendearen %80 penintsulako hegoaldeko etorkinak ziren –andaluziarrak, Extremadurakoak…–. Eta, noski, pobreziatik ihes zetozela, ez zeukaten ezer, lan egiteko gogo eta indarra baino ez. Han bizi ginen… ez dakit nola esan… western pelikuletako herri horietan bezala, erabat isolaturik. Handik ez zen inor agertzen. Ezta postaria ere! Norbait jaisten bazen Gallartara, posta hartu, igo eta Segundoren tabernan uzten zuen. Eta gaixo jartzekotan, jai! Ea neguan nor jaisten zen Gallartaraino bide malapartatu haietatik! Azkenean, sakristian farmazia moduko bat egin genuen. Han pilulak, antibiotikoak eta horrelakoak gordetzen genituen. Eta hara zetozkidan emakumeak seme-alaba gaixotuekin! Eta neuk jartzen nizkien txertoak. Batzuetan baita behiei ere! Eliza ere ez zegoen, baina, tira, hori gutxienekoa zen. Dena dela, inguru horretako miseria aspaldikoa zen. Aspaldiko pobrezia, esplotazioa, analfabetismoa eta bortxa. Gogoan daukat Gerra hasieraren bueltan, Las Calizaseko

Perikoren ikasleak

6


On Cayetano maisua erail zutela frankistek. Oso maitea zen Triano aldean. Oraindik dago bere etxetxoa Las Calizasen, “La casa del maestro” deritzote. Jainkoak ahaztuta, hortaz – Kar, kar! Barre egiten dut, ze geroago kontatuko dizudan pasadizo bat ekarri didazu gogora. Ba, bai, gaur pentsaezinak diren baldintzetan bizi ginen. Argirik ere ez zegoen. Hasieran, ezta etxeetan ere. Azkenean, horretaz ulertzen zuten batzuek meatzeetako postetatik edo ez dakit nondik hartu eta etxeetara eraman zuten. Baina kalean ezer ere ez. La Arboledan lo egiten nuenean, edota gaixoak bisitatzeko, gau minean ibili behar nuen bidezidor haietatik. Haiek odiseak! Itsu-itsuan egiten nuen bidea. Bat-batean, ilunpean zerbait sumatu, harekin topo egin eta…eskerrak, asto bat! Eskerrak diot, ze izan zitekeen behi basati, edo txakur erretxina! Orduan konturatu nintzen Ilargiaren balioaz. Ateratzen zenean, Dakusat, dakusat! -esaten nion neure buruari-. Miraria! Eta poz-pozik joaten nintzen leku batetik bestera. Bestela kontu handiz eta sotana bilduta ibili behar nuen, ezen, deskuiduan, plast! hanka putzu batean! Kaleak –nolabait deitzeagatik– eta bideak ia urte osoan lokatzez gainezka zeuden. Umeak bustita eta lokatzez blai heltzen ziren eskolara. Azkenean, hain nazkatu eta zapuztu nintzen, ezen egun batean, hiruzpalau meatzariri laguntza eskatu eta, goizeko zazpi eta erdietan, elizako banku guztiak – hogei baino gehiago– atera eta bide erdian barrikada bat egin genuen. Meatzariak lanera joan eta han geratu Santurtzin, 2012ko maiatzaren 30ean. nintzen bankuekin. Kaleratzeen aurka. 7


Zortzietako mezara zetozen auzokideak elkartu zitzaizkidan. Zortzietan ere meatzeetako kamioak etortzen hasi ziren. Baina han gelditu ziren. Hemendik ez da Kristo ere pasatuko, bidea ez bada konpontzen!, esan nien. Berehala, Ortuellako Guardia Zibila heldu zen –Abanton, garai hartan, ez zegoen–, baina ez ginen mugitu. Orduan, harri txintxarrak eta harea ekartzeko agindu zuten meatzetako nagusiek. Eta handik aurrera bideen egoera asko hobetu zen. Zerua ondo irabazita – Bai, noski. Jende hark guztiak ondo eta sobera irabazita zeukan. Baina ez pentsa han dena zenik iluntasun eta tristura. Kontrakoa! Oso jende jator eta alaia zen. Ondo pasatzen saiatzen ginen, eta beti geneukan ekitaldiren bat. Esaterako, futbol txapelketak egiten genituen. Neuk ere jokatzen nuen –sotana gerrian bilduta!–, eranstea debekatuta baitzegoen. Eta gure auzo-zinema partikularra ere bageneukan sakristia-eskolan, Portugaleteko gazte batzuek oparitu ziguten telebista bati esker. Trianoko eta Calizaseko jaiak ere ospatzen genituen. Gallartako bandakoak igo eta dohainik jotzen zuten; su festa eta guzti egiten genuen La Balsan. Ur gainean! Eta gauean, dantza egiten zuten disko-jogailu baten soinuagaz. Apaizak hobeto! – Baita zera ere! Eliza-eskola egin genuenean, La Arboleda utzi eta hara joan nintzen bizitzera. Koltxoi bat hartu eta sakristian zegoen mahai baten azpian jarri nuen, eta, tira, huraxe nire logela! Irabazten nuen diru apurra eskolako materiala eta horrelakoak erosteko erabiltzen nuen. Ez neukan ezer, ezta jatekorik ere. Apenas berotzen zuen su txiki batean bi arrautza eta patatak frijitu, eta horixe nire bazkaria. Noizean behin, baten batek saltxitxak-edo ekartzen zizkidan La Arboledatik, eta, tira, bazkaria bankete iruditzen zitzaidan! Egun osoan ez nuen beste deusik jaten. Beno, egia esan, gauez, koipe pitin bat ogian igurtzi, jan eta koltxoian bildu! Dena dela, koltxoian biltze hura ez zitzaidan maiz egoki, ezen zorua lauzazkoa zenez, eta berogailurik ez neukanez, hezetasun handia zegoen. Neguan, sarri, elur egiten zuen, eta gau nahikotxo altxaturik ematen nituen. Bart apaiza elizatik paseoan ikusi nian!, entzuten 8


nien esaten eliztarrei hurrengo goizean. Segitzen badu elurretan, egun batean tximeleta geratuko zaiguk, gizajoa! Aurpegia, eskuaketa garbitzeko, elizatik 200 metrora zegoen iturrira joan behar nuen egunero. Eta gorputza libratu, eliza atzean prestatzen nuen zulo batean! Gauera arte itxaron behar nuen, ezen ez zen kontua umeren batek-edo apaiza libratzen ikustea! Maisu, azkenean –Triano ez zen batasun administratibo bat. Zati bat, “La Balsa”, Ortuellako Udalerriaren barruan zegoen. Han eskola eman behar zuen Ortuellako Udalak bidalitako maistra batek. Baina oso zaharra zenez, postariak beste agertzen zen, gajoa. Hortaz, Ortuellako edo Abantoko izan, Trianoko umeak firin-faran zebiltzan egun osoan. Orduan, Trianoko “Las Casas Nuevas” etxaldean, meza ematen nuen lokalean, umeei eskola ere ematen hasi nintzen. Lokala oso txarto zegoen, paretak ia-ia erortzeko moduan. Idazmahairik ere ez zegoen. Ume gaixoak banku luze batzuetan esertzen ziren. Gogoan ditut hankak zintzilik eta begiak zabal-zabalik. Geroago, Orconerari esker, eliza-eskola berria egin genuen, gaur egun oraindik bertan dagoena. Lan nekagarria maisuarena – Oso! Goizez umeei ematen nien eskola, eta arratsalde-gauez meatzariei. Larunbatetan, baita udan ere, ematen genuen eskola,

Garai hartako Trianoko ikuspegi bat. Erdian eliza-eskola

9


denbora gutxi eta ikasteko asko zeukatelako. Lau urtetik hamalaura bitarteko ikasleak neuzkan. Neskak eta mutilak! Garai hartan ez zegoen horrelako ikastetxe mistorik, baina Trianon, bai! Eta bakoitzari behar zuena eman behar. Bati, lehenengo letrak; beste bati, bigarren liburua; urliari, biderketak; sandiari, frakzioak… Eta horrela! Ni mahaian egoten nintzen, eta haiek banan-banan pasatzen ziren, ariketak zuzentzera eta azalpenak jasotzera. Oso ondo Pedrito, batuketa guztiak ondo! Ai, Juanita, ortografia akats asko dituzu, adiago ibili behar! Eta horrela ematen nuen egun osoa. Bai. Nekagarria zen, baina niretzat oso asegarria. Askoz txarragoa zen meatzarientzat. Gauez zetozen nekatuta eta urez blai. Euritik eta galerietako itoginetatik babesteko, espartzuzko zaku bat bizkarrean baino ez zeukaten. ¡Que cierto es que el oro del patrón tiene sangre minera!, pentsatzen nuen ikustean. Trianoko Unibertsitatea – A, bai! Kar, kar! Pintore lagun batek horma-irudiz bete zidan eskola. Eduki sozialak zituzten irudiak pintatu zituen. Eta amaitu baino lehen esan nion Pintatu behar didazu hemen “Universidad de Triano”. Helburua zen umeen auto-estimua handitzea. Nik esaten nien meatzarien seme-alabak zirela, baina jakin behar zutela aberatsek besteko eskubidea zutela unibertsitatera joateko. Eta lagunak kartela pintatu zuenean, umeek, pozik eta harro, “vengo de la universidad” eta horrelakoak esaten zituzten. Eta begira azkenean zein urrun heldu den kontua, ezen Gasteizen 10


jardunaldi sozial batzuetan parte hartu nuen, eta Gasteizko Eskola Sozialeko zuzendariak diploma bat eman eta esan egin zidan: Euskal Herriko Unibertsitatetik Trianoko Unibertsitateko Pedro Solabarria Bilbao katedratikoari! Atera kontuak! Falangisten bisitaldia – Bai. Enteratu ziren ni eskolak ematen ari nintzela. Ez dakit nola, ze nik ez nion inolako laguntzarik eskatu udalari, ez inori. Baina badakizu… beti dago norbait… Kontua da ni ez nintzela maisua, esan nahi baita ez neukala titulurik. Baina nik esaten nuena, titulurik ez, baina eskola emateko ezagupenik bai; eta umeek eta meatzariek ikasi behar dute, kito! Edozelan ere, egun batean han agertu ziren falangeko hiru emakume eskola ikuskatzera. Eta umeei azterketa bat egin behar zietela esan zuten. Zein azterketa eta dotrinaz! Ai, ama, nire ikasleek katiximarik ere ez zeukaten! Emakumeak muturtuta atera omen – Bai, beren onetik aterata. Galdetegia hasi eta haietariko batek galdetu zion ume bati: Aizak, hi: non dago Jainkoa? Horixe zen katiximako lehenengo galdera, eta erantzuna: Toki guztietan! Baina umea isil-ísilik geratu zen. Orduan, emakumeak besteei begiratu eta batek eskua altxatu zuen, erantzuna zekielakoan, pozik. Aurrera!, esan zion emakumeak. Eta umeak: On Pedrok esan digu Jainkoa ez dela hemendik pasatu! Emakumeak, sutan, ume guztiei agindu zien zutik jartzeko eta “Cara al Sol” abesteko. Baina inork ez zekien kanta faxista hura, ezta neuk ere! Errieta izugarria egin ziguten. Baina amaitu zutenean, ume batek esan zion harro-harro: Andrea, On Pedrok ez digu hori irakatsi, baina bai Athleticen hamaikakoa: Etxebarria, Mieza, Oceja, Ortuzar, Ortiz, Urra, Iriondo, Panizo, Zarra, Garate eta Elices! Kristorenak izan ziren han! Hori guztia eta paretan pintoreak marraztu zuen ikurrinaren koloreak zituen bandera bat argudio hartuta, arras iraindu ninduten, umeen aurretik negar eragiteraino iraindu ere.

11


Trianoko Unibertsitateari adioa, beraz – Hori pentsatzen nuen nik, ze gauzak oso ilun zeuden. Emakume falangistek alde egin baino lehen esan zidaten txosten zorrotza idatziko zutela, eta eskolatik bidaliko nindutela. Baina bizitza zer den, garai hartan eskualdeko ikuskaritzako buru Milagros Rubio zebilen. Nik Portugaletetik ezagutzen nuen, ze ni apaizgai nengoela, hura Juventudes Cristianas taldean ari zen. Hark jaso zuen falangisten txostena, eta hark erabaki behar zuen nirekin zer egin. Baina auzia ebatzi aurrean, Trianora etorri zen nirekin hitz egitera. Segundo tabernariak eta biok bazkaltzera gonbidatu genuen. Ni itxaropentsu nengoen. Baina bazkaria amaitu eta sekulako errieta egin zidan. Azkenean, mahaitik altxatu, niri begiratu eta zera esan zuen: Hauxe da nire deliberoa: Gertatuak gertatu, irakasten segitzeko baimena izateaz gain, ordainduko dizugu! Ezin nuen sinetsi! Poz izugarria izan zen! Baina ez diruagatik, ze jaso nuena bertako batzorde bati ematen nion, jendearen beharrei laguntzeko. Baina dena amaitzen omen da – Bai, zorionez, batzuetan; tamalez, beste askotan. Gau batean oso txarto jarri nintzen. On Pedrorenak egin du! ibili zen bolo-bolo Trianoko bide, taberna eta etxeetan. Baina hura ez zen nire ordua. Ez dakit nola Gallartako On Joaquin medikua igo zuten auzokideek. Lizentziatuak agindu zuen ni Gallartara jaisteko arineketan. Prebentoriora eraman ninduten, eta Portugaleteko On Manuel Urzaiz medikua ekarri zuten. Honek sakon aztertu ninduen, eta… kar, kar! Orain barre egiten dut, baina hartakoan ez nengoen ni barre askotarako. Tira, ba,… han zegoen nire eliztar batek zera galdetu zion medikuari: Jauna, zer dauka On Pedrok? Eta honek serio-serio: Gosea! Eta esan beharra daukat ez zela harritzekoa, ze ez nuen ezer apenas jaten egun osoan. Baina ni ondo sentitzen nintzen. Goiz altxatu, lan egin eta futbolean jokatzen nuen. Baina dirudienez, barrutik ez jate hori kalte handia egiten ari zitzaidan, eta egun hartan, plast!, behera etorri nintzen. Sendatu sendatu nintzen, baina min handia ekarri zidan gaixoaldi hark, ezen apezpikuak Trianora bueltatzea debekatu zidan. Barakaldoko Santa Teresara bidali ninduen… Baina hori beste kontu bat da. Rolan E. Gonzalez 12


Erromatar hauek burutik daude

Leonart San Martin 13


Liburu Kritika Zazpi orduak Miren Agur Meaberen

F

ikzio-ahalmen izugarriaz, Miren Agur Meabek Zazpi Orduak bere liburuarekin garamatza ez ohiko hainbat lurraldetara. Abiatu orduko, sentitzen gara bertan bizi beharko bagenu bezala. Eta kontakizunean sartuta, berehala jakitun gara sorpresak izango ditugula, baita gozatzeko aukerak ere. Bestetik, darabilen lengoaia landu eta jasoak irakasten digu euskararen esparru zabalaren errealitate miresgarria.

Oso modu orijinalean, idazleak uztartzen ditu kontakizun laburrak eta olerkiak. Protagonistak, Doltza izeneko neskatilak, erakusten digu errealitate magikoa eta, sorginduta bageunde bezala, ikus ditzakegu bizitzak dituen alde poliedrikoak. Maitasunaren garrantziaz goza dezakegu, noiz edo noizko tristeziarekin konpentsatuta. Denborarik gabeko istorioetan gizakiek izan ditzaketen esperientziak islatzen ditu. Horregatik, heriotzak ere bere lekua dauka, beti hurbil, inoiz gelditzen ez dena. Ariketa literario batere erraza ez den honek zapore herrikoia du. Hainbati ohiko egingo zaizkio agertzen diren zenbait paraje, nahiz eta magia-zama handia eraman. Lan arina eta atsegina irakurlearentzat, ez dugu pazientzia handirik izan behar haren altxor liluragarria gozatzeko. Azkenik, azpimarratu nahi dut dena bustitzen duen uraren presentzia ekidinezin eta erabatekoa. Z. Murrieta 14


Anje Duhalde eta Benito Lertxundi batera

G

ure esparru musikalean bi figura hauek izugarrizko lana garatu dute oraintxe arte. Baina, espero bezala, ez dira isildu eta orain badatozkigu bi lan garrantzitsurekin. Anje Duhaldek kaleratu du "Ibilian" eta Benito Lertxundik, berriz, "Oroimenaren oraina�; biak Elkar argitaletxearen eskutik. Ziurtasun handiz esan dezakegu gure musikarien artean klasiko izateko kategoria lortu dutela merezimendu osoz eta, ziur asko, duela ez askorik galdu dugun Mikel Laboarekin osatzen dutela gure urrezko triunbiratu musikala. Duhalderi gehiago gustatzen zaionez zuzenean grabatzea, erabaki zuen lana egitea Bilboko eta Ondarroako antzokietan. Lertxundik, bere aldetik, Elkar-ren estudioetan. Beraien estiloa guztiz ezberdina da, baina emaitza aparta da, ze osagarritasun handiko gertatzen da. Oro har, orain arte erakutsitako ildoari jarraipena eman badiote ere, dakarzkiguten kanta berri hunkigarriek beren ausardia azaltzen dute. Trebezia handia dute amodiozko ametsa garatzeko, edota izugarrizko dantzaldian murgiltzeko; hori bai,bakoitza bere ekarpen desberdinarekin, maisu handi hauengandik aspaldidanik jaso dugun bezala. Testuei erreparatuta, ezagunak diren hainbat kolaboratzaile distiratsuk hartu dute parte, Anjek eta Benitok beraiek, ohikoa duten erraztasunaz, egindakoez gain. Ezin bukatu kasu honetan eskertu barik bihotz-bihotzez egindakoa, eta aldi berean, gogoratuz euskal musikak, eta ondorioz, beraien lanak berebiziko garrantzia duela herri honen bilakaeran. Z. Murrieta 15



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.