ENTORNO VALDIZARBE NUM 136 - Julio 2020

Page 15

ENTORNO VALDIZARBE

EUSKARAZ 15

Mendigorria, D eredua eta euskarafobia Ezaguna da Mendigorriako afera D eredua herriko eskolan ezartzeko, kontua aspalditik dator eta egun konpontzeke dago. Kezkagarriena da, oraingoz 5 familiek ez dakitela haien seme-alabekin datorren ikasturtean zer gertatuko den ezta non ikasiko duten ere Garelako

Jakina denez, Mendigorriko 11 haurren gurasoek herriko eskolan D ereduko lerro bat zabaltzea eskatu zuten, eta ezezkoa jaso Nafar Gobernutik. Oso esanguratsua da Mendigorriko haur eskolan egun gertatzen dena: 2019-20 ikasturtean, 17 umetatik 15 D ereduan matrikulatu ziren, eta gaztelaniako gelarik atera ez zenez, 17ak daude D ereduan. Horra hor datua... Jarraitu baino lehen, oroitarazi nahi dugu hau ez dela D eredua ez ezartzeak gure zonaldean arazoak sortzen dituen lehenengo aldia, Mañeru eta Ziraukiko eskolen itxiera gogoratu besterik ez dago. Eta zer gertatu zen? Garai horretan, Zirauki zein Mañeruko eskoletan soilik G eta A ereduetan ikasteko aukera zegoen eta, ikasle gehien-gehienak, Garesera D eredura joaten ziren. Azkenik, garai horretako Nafarroako Gobernuak bi herri horietako eskolak itxi zituen ikasle nahikorik ez zegoelako. Baina arazoa ez zen eskola bat irekita mantentzeko haur nahikorik ez zegoenik, D eredua ikasteko aukerarik ez zegoela baizik. Garelako Euskara Taldea osatzen dugunok, Mendigorriako gurasoek behin eta berriro adierazi duten moduan, argi dugu arazo hau ez dela teknikoa, politikoa baizik. Bi adibide aipatzearren: -PSN-k behin eta berriro adierazi du landa eremuko eskolak babestu behar direla, eta Mendigorriko kasuan kontrakoa egiten ari da, datorren ikasturteko balizko ikasleriaren ia erdia beste herri bateko eskolara joatera behartuz. -Bestaldetik, PSN-k legearen interpretazio maltzurra egin du, 41/2016 Foru Aginduak “zonalde ez euskaldunean” D ereduko lerro bat irekitzeko ezartzen duen 8 ikasleen minimoa baliatuz. Lehenik eta behin, aipatu beharra dago Foru Agindu horrek zonalde ez euskalduna aipatzen duela eta Mendigorria zonalde mistoa dela. Bestetik, ratio horrek, landa eremuko eskoletan, ia ezinezko egiten du lerro berriak irekitzea. Gainera, aipatu beharra dago G ereduko lerroak irekitzeko ez dagoela minimorik. -Carlos Gimeno, egungo kontseilariaren jarrera lotsagarria izan da. Gurasoak azaroan Hezkuntza departamenduarekin harremanetan jarri ziren eta, haien esanetan, “kontraesanak eta itxitako ateak” aurkitu besterik ez. Gure ustez, borondate politikoa egonen balitz, datorren ikasturtean, inolako arazorik gabe Mendigorriko eskolan D ereduko le-

Parte de las familias afectadas en Mendigorria

rroa ezarri ahalko litzateke, aurreko legealdian landa eremuko beste herri batzuetan gertatu zen moduan. Zonaldeko euskaldunok batzuen euskarafobiarekin dagoeneko

nekatuta gaude eta ez dugu inondik inora ere gure eskubideen urraketa gehiago onartuko. Beraz, Mendigorriko familiei gure babes eta elkartasun osoa.

Gure bazterrak ezagutzeko aukera Aurten uda ezberdina izango dugu, egoera berezi honetan aldaketak daude uneoro, eta horregatik oporrak ere ezberdinak izan beharko dira. Aurten gure inguruan jende gutxik hartuko du hegazkina udako oporrak atzerrian pasatzeko eta birusaren bilakaeraren menpe daude bidaiatzeko aukerak. Honek, aldiz, gure ingurua hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Atzerrira bidaiatzea modan dagoen garai honetan, arnasa hartu eta etxe ondoan ditugun bazter ezezagunak bisitatzeko gonbidapen moduko bat dirudi. Edonork dauka beti bisitatu nahi izan duen herriren bat baina inoiz joan ez dena, mendiren bat igotzeko nahia, jatetxeren bat probatzeko gogoa… Orain momentu egokia da musukoa jantzi eta segurtasun neurriak errespetatuz aspalditik buruan zenituen asmo horiek betetzeko. Asko dira egunotan mendia hobesten dutenak hondartza ordez, baina horietaz gain gure inguruak aukera asko eskaintzen

dizkigu. Gainera, egunean bertan antolatu daitezkeen planak dira, erreserbarik egin gabe eta horiek deuseztatzekotan dirurik galdu gabe. Ezjakintasunean eta egunez egun bizi garen honetan aukera paregabea da etxetik atera, leku berriak ezagutu eta deskonektatzeko bestelako kezkarik gabe. Hortaz, zentzuz jokatu egin behar da baina disfrutatzeari utzi gabe. Ez dezagun galdu gure bazterrak ezagutzeko aukera ezin hobe hau eta agian gure ingurua gehiago maitatuko dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.