2020ko Laburpen Betearazlea - Txostena

Page 48

X. U RTEUR R ENA

2020a zentroaren hamargarren urteurrenaren urtea izan da. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao 2010eko maiatzaren 18an inauguratu zen, hiria­ren kultura-, arte- eta gizarte-ekosistemari balioa eransteko, arte-sorkuntza garaikidearen bidez, Bilbo lehen mailako kultura-erreferente bihurtzeko apustuarekin bat etorriz. Hamar urte hauetan, zentro kulturalaren eredu berrien fun­ tsezko adierazgarri bilakatu gara, hala Bilbon nola nazioartean. Zentroko zerbitzuak milioi bat erabilera du urtean eta sorkuntza garaikidea­ren erreferentzia da era askotako ikusleen komunitateentzat, hainbat diziplinatako ehunka artistaren lanaren bidez, artista horiek balioa eman baitiete proposamenei, eta hainbat formaturekin aberastu.

Hamarkada honetan, proiektu artistikoen harrera eta garapenerako gune gisa jardun du zentroak. Ondarea utzi dute hainbat lagunen jakintzek, praktikek eta esperientziek, horiek izanik artistak, sor­tzaileak, adituak musikan, zineman, dantzan, kultura digitaletan, hezkuntzan, bitartekaritzan eta kudeaketan, kuratoreak, ikusle-komunitateak... Eta ondare horretan eratu da gaur egungo sedimentua, Azkuna Zentroa XXI. mendeko kulturaren plataforma berri gisa proiektatzeko oinarria. Hamargarren urtemugan, ospakizun bat baino zerbait gehiago egitea planteatu zen: jatorria izan zenaren eta helmuga­ ren arteko trantsizioa edo zubia, geroari orainean zehar begiratuz. Gaur egungo Programa Proiektuaren bidez, Azkuna Zentroa epe ertain eta luzera zer izango den pen­tsatzen ari gara.

2 0 2 0 ko T X O S T E N A A Z K U N A Z E N T R O A - A L H Ó N D I G A B I L B A O

48


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.