BIdeOtik 2016. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira

Page 1

IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA 2016

Honekin lankidetzan egina:


/2

BIdeOtik HESIAK - HEZKUNTZA ETA PROZESUAK - IBILBIDEA - IBILBIDEAREN ERRETRATUA


IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA 2016ko urtarrilak 19 - abenduak 20 3€ / 2€

Urtarriletik abendura Azkuna Zentroak BIdeOtik hartuko du, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan duguna erregistratu eta irudikatzeko modu berriak ekarriko dizkigun zikloa. Itxaso Díazek koordinatutako programa honen bidez, agerian jarri nahi ditugu bertan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte-, sorkuntza- eta kultura-arlotik datozen eta ikusentzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak. HESIAK - HEZKUNTZA ETA PROZESUAK - IBILBIDEA - IBILBIDEAREN ERRETRATUA dira BIdeOtik zikloan erakutsiko ditugun ikus-entzunezko hamar lanak multzokatzeko ditugun hiru esparruak. Hileko saio bakoitzean, egileak izango ditugu aurrean, beren lana aurkezten, eta prozesua eta bertan parte hartu direnak erakusten. BIdeOtik saioak hilean behin izango dira, asteartearekin, 19:00etan, Bastida Aretoan, Auditoriumean edo Golem zinemetan, proiekzioaren arabera, eta prezioa 3 eurokoa izango da, 2 eurokoa Azkuna Zentroa txartela edukiz gero. Sarrerak salgai Infopuntuan eta www.azkunazentroa.com helbidean 3/


IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA

Bideosorkuntzari eskainitako BIdeOtik programa helburu bikoitz argi batekin sortu zen 2015eko urtarrilean. Alde batetik, ikusentzunezko bestelako narratibei begira jarri nahi zen, hau da, istorioak kontatzeko bideotresna erabiltzeko dauden bestelako moduei begira... Eta, bestetik, espazio bat eskaini nahi zuen ikusleak eta proiektuen atzetik dauden pertsonak elkartzeko, ikus-entzunezko sorkuntzalan garaikideak aurkeztu, azaldu eta haiei buruz hitz egin ahal izateko, eta, horrez gain, pertsonai horiei aukera emateko azken lanak proiektatzeko, eta beren sormen-prozesuak eta film-ibilbideak aztertzeko eta partekatzeko. 2015eko zikloak 10 saio izan zituen, eta batez beste 50 pertsona etorri ziren saio bakoitzean. Gure ustez, programak harrera ona izan du, ikusleen erantzuna ona izan da, eta, beraz, jarraipena ematea erabaki dugu, eta 2016ko eduki berria bilatzen eta diseinatzen hasi gara. 2015ean izandako formatuarekin jarraituz, BIdeOtik 2016 programa bi gai-multzoren inguruan egituratzen da, eta atal berezi bat du, filmografiei zuzendua eta eskainia, egileen lanen bidez ibili bat egin ahal izateko eta ibilbideak aztertzen laguntza emateko. Gainera, 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin izandako elkarlanaren emaitza /4

gisa, BIdeOtik programan parte hartu duten egile batzuek tailerrak egin dituzte, eta programako saioetara ikasle asko etorri dira. 2016. urtean, areago zabalduko dugu elkarlana, eta bideo tresna aintzat hartzen duten eta harekin lan egiten duten beste hezkuntza-arlo batzuetara eramango dugu: Komunikazio Fakultatera eta Tartanga LH-ra. Hesiak gai-multzoarekin jarriko dugu abian programa. Hesi fisikoak eta hesi psikologikoak, gure helburuak, gure egunerokotasuna eta gure mugikortasuna oztopatzen dituzten alderdiak, aniztasun funtzionala eta lurraldeaniztasuna aintzat hartzen dituztenak, errealitate desberdinei aurre egiteko dauden bestelako moldeak aztertzen dituzten hiru dokumentalen bidez. Elssie Ansareoren (Mexiko Hiria, 1979) eta Alaitz Arenzanaren (Bilbo, 1976) (preposiciĂłn) La habitaciĂłn lanak Zamudioko Ospitale Psikiatrikoko sei eri elkartzen ditu, buruko gaitza duten erientzako zentroak dituen espazioak haiekin ikusteko eta aztertzeko, bereziki, espazio terapeutikoa. MarĂ­a Ripollen (Bartzelona, 1964) eta Lisa Pramen (Danimarka, 1974) Cromosoma Cinco webdoc bat da, eta 5P sindromea duen Andrea haurraren familiaren istorioa kontatzen du, ikuspegi intimo eta pertsonal batetik desberdintasunari eta


gaitasunari buruz hitz egiteko. Pablo Irabururen (Iruñea, 1969) eta Migueltxo Molinaren (Iruñea, 1978) Muros dokumentalak lurraldeak banatzen dituzten hesien eta murruen inguruan bizi diren pertsonen bizitza du hizpide. Hezkuntza eta prozesuak da BIdeOtik programaren bigarren gai-multzoa. Hezkuntzaprozesuak, sorkuntzakoak, eta prozesuak arreta-gunetzat eta bideoa prestakuntzako tresnatzat dituzten proiektuak dira atal honen ardatza. Iratxe Jaiok (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas Van Gorkumek (Delft, Herbehereak, 1975) argi azalduko digute beren saioan nola hartzen duten edizioaren eta denborazkotasunaren ideia erreferentzia gisa hainbat elementu eszenaratzeko, eta nola lantzen dituzten azken bideoa eratzen duten prozesuak. Bideosorkuntzako Hamaca plataformak bere azken atala aurkeztuko digu: Hamaca Educa. Programa honek bideosorkuntzako proposamenik arriskutsuenak eta egungoenak eman nahi ditu ezagutzera genero desberdinetan (dokumentala, animazioa, saiakerako bideoa...), eta, egileek gauzatutako proposamenen bidez, bideoaren praktika hainbat kolektiborengana hurbildu nahi du. UPV/EHU eta FP Tartanga LH-ko lanen erakusketa atalaren bidez, ikasleek egindako ikus-entzunezkoak erakutsi nahi dizkiegu ikusleei, eta ikasleei aukera eman nahi diegu beren proiektuak aurkezteko, azaltzeko eta proiektatzeko. ‘Ibilbideak’ izeneko atalean, ikus-entzunezkoen esparruan aspalditik aritzen diren pertsonek

egin dituzten lanak eta proiektuak jarri nahi ditugu ikusgai. Autoazterketa eta hausnarketa lantzeko espazio hau lagungarria izango da ikusleek sortzaileen ibilbidea hobeto ezagutu dezaten. ‘Jesús Pueyo filmografhy’ (Leioa, 1971) lanak aukera emango digu Jesúsek azken urteetan landu dituen obra eta formatu desberdinak ikusteko: zinema, arte eszenikoak, bideoklipak, instalazioak... Bestetik, ‘Isabel Herguera filmografhy’ (Donostia, 1961) lanean, Isabelen obra grafikoa osatzen duten animazioak eta identitate- eta lurraldeimaginario zabala izango ditugu ikusgai. ‘Iñigo Salaberria filmography’ (Errenteria, 1961) lanari esker, hobeto ulertuko dugu gipuzkoar honen obra, aspalditik ari baita behaketadokumentala, paisaiak eta herrikidetza lantzen. Urteko programari amaiera emateko, Iskandar Rementeriaren (Bilbo, 1979) dokumentala izango dugu ikusgai. Bertan, ibilbide artistiko batzuen erretratua egiten du, eskultore hauen lana ardatz gisa hartuta: Txomin Badiola, Ángel Bados, María Luisa Fernández, Pello Irazu eta Juan Luis Moraza. Programa berri honekin, eta hautatutako obra eta egile hauen bidez, egungo ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen laburpen adierazgarri bat eskaini nahi diegu ikusleei, eta bideosorkuntzan aritzen diren pertsonei aukera eman nahi diegu beren lanak eta proiektuak ikusgai jartzeko eta partekatzeko. Testua: Itxaso Diaz, bideo-sortzailea eta BIdeOtik zikloaren koordinatzailea 5/


BIdeOtik

1Bideoa ezer ez (bideoa guztia). PROTOTIPO BERRIA Gabriel Villota Toyos

1. Testu hau hasteko, aitorpen bat egingo dut: dagoeneko ez dut egunkaririk erosten. Askatasun handia sentitu dut gatibutza horretatik ihes egitea lortu nuenetik, nahiz eta onartu behar dudan oraindik ere jarraitzen dudala prentsako azalak eta Interneteko albiste batzuk kontsultatzen. Eta orain gutxiko goiz batean, artean kafea eskuan nuela, horrelaxe aurkitu nuen honako hau: El Rubius Amerika konkistatzera. Jarraitzaile gehien dituen “youtuberrari” Bogotan egin zioten harrera jendetsuak Latinoamerikan bideo-sortzaile /6

espainiarrak nagusi direla berretsi du (El Pais, 2016ko apirilaren 1a). Dagoeneko ia ezerk ez du inor harri eta zur uzten, eta ez ninduen harritu testuan beherago Club Media Fest ekitaldia honela deskribatzen zutela irakurtzeak: espainieraz mintzo diren bideo-sortzaileen biltzarrik garrantzitsuena. Sobera nekien ordurako, izendatzeko hitz bera erabili arren, han adierazi nahi zutena inolaz ere ez zela artearen munduko sektore mengel batek noizbait izendatu zuen diziplina. Orduan, kultura bisualaren zati batek oro har ‘bideo-sortzailetza’, ‘bideo-


artea’, edo, areago, sinplifikatuz ‘bideo’ hitzez izendatu zuten, eta oraingoa oso bestelako kontua zen. Izan ere, ez dezagun geure burua engaina: azkenaldi honetan dagoeneko bideorik ez dago bere horretan. Hain zuzen, bideoa erabateko garaile eta nonahi ageri den gailua izateagatik gertatu da hori; bideoa berariazko lurralde bezala ulertzen zen lehen, ikerkuntza teknologikoa (euskarria), komunikazio-bitarteko garapena eta ikus-entzunezko ekoizpen artistiko esperimentala (hizkuntza) elkarrekin gurutzatzen ziren bidegurutzearen produktu gisa. Hori da dagoeneko bizi ez den bideoa; garai batean berariazkoak zituen praktikak ezin konta ahala formatu, egiteko modu, jarrera, hibridazio eta abarretan urtu direnez, ezinezkoa da bere horretan mugitzen denean atzean duen hondoa eta mugitzen dena bera bereizi ahal izatea. Egia da esparru aproposa izan zela euskarriaren ‘egiazko’ jatorriaren edo irudiaren inguruko eztabaida bizantziarretarako -azken batean jatorri oro berez faltsua dela jakin behar genuen arren-. Esate baterako, ohikoak izaten ziren ‘ikus-entzunezko zaleen bideoa’ bezalako adierazpideak, ‘artisten bideoa’ izendapenari kontrajarrita. Gaur egun, ia groteskoak iruditzen zaizkigu, orain DENA bideoa baita, bestelako kalifikazioen

beharrik gabe: YouTube bezalako kanal/ biltegi bat izateak berak horretaz pentsatzen jarri behar gintuzke. Aipatu berri dugun El Rubius bezalako sortzailez eta beste hainbestean aipatutako Club Media Festen gisako ekitaldiz beteta dago: ia espazio infinitua da, eta dagoeneko ez gara gai bereizteko tele-dendari dagozkion bideoak, kontsultategi sentimentalak, Hollywood edo Bollywoodeko blockbusterrak, bideoegunkari amateurrak, bideoklip ofizialak edo tuneatuak, found footage-aren beita diren artxibo historikoak, denbora edo leku orotatik iritsitako pieza esperimentalak, edozein kantu edozein instrumenturekin jotzen ikasteko tutorialak, era guztietako sustantziek arropan eragindako orbainak garbitzeko amarruak, urtebetetze edo oporretan grabatutako familia-txantxak…. dena nahasten da, dena bideoa delako. Interneten mailaz mailako hedaduraren ondorioz, azkeneko hiru hamarkadetan zehar gertatu den prozesuaren bitartez abian jarritako makina hedatzaileak eman duena, horren harira, nonahiko homogeneizatzea izan da. Paradoxa da homogeneizatze hori aniztasuna kontrol eta etenik gabe ugaritzeak eragin izana: gure garaiko egiazko hibrisa. Horren ondorioz, ezer ezin da ikusi, aldi berean dena ikus daitekeelako. 7/


2.

Hori guztia esanda, lerro hauek irakurri dituenak galdera bat egingo dio bere buruari: zer zentzu dauka orduan BideOtik bezalako espazio bat izateak berak? Batere zentzurik ez, edo osoko zentzua, nondik begiratzen den -edo biak batera-. ‘Batere eza’ lehenago azaldu dugunez, azter dezagun orain ‘osokoa’. Uste dut gaur egun ezaugarri horiek dituen programazio baten apustu handia, elkargune fisikoa den heinean -eta ondorioz hemen eta orain bertaratuz elkarbizitzarako aukera ematen duena-, erresistentzia espazio bat sortzeko aukera eskaintzea dela. Txikia, hutsala beharbada urrutitik ikusiz gero, baina bertan parte hartuko dutenentzat balio handikoa; izan ere, gauzen ordena berriaren baitan ikasi behar dugun ikasgaietako bat da hemendik aurrera balioko diguten erantzunak txikitxoak, partzialak, aldian behingoak eta ezinbestean ikusgarriak izateko beharrik gabekoak izango direla. Eta espazio hori erresistentziakoa dela diogu, azken batean, iritsi ezineko sarearen baitan geldituta ez baita erraza hor aurkitu daitezkeenak bezalako lanak eskuratu ahal izatea. Albora uzteko moduko informaziozko tonaka terabyten azpian ad eternum lurperatuta jarraituko duten lanak dira, eta hor, ostera, euren izateko arrazoia aurkitu

/8

dezakete. Gainera, hileroko topaketa horietan, parte-hartzaileen artean ikusentzunezkoak kontsumitzeko bestelako era bat sortzen da, banakako kontsumo eredu nagusitik erabat urrunduta. Bere horretan soil-soilik, erresistentzia ekintza bat mamitzen da hor ikus-entzunezko logika hegemonikoaren aurrean, lehen adierazi dugun bezala. Eta horregatik ere iruditzen zait garrantzitsua dela azpimarratzea BideOtikek asmatu egin duela, egiaztatu egin duelako dagoeneko ez dela nahikoa gailu zinematografikoak sortzen zuen ikusle-egoera klasikoan finkatutako proiekzio-espazio hutsa proposatzearekin. Orain espazioaren eta edukien artikulazio berri bat bideratu behar da, kontzientzia performatibo indartsuan oinarrituta. Era berean parte hartu behar dute hor programatzen dutenek, obra erakusten eta komentatzen dutenek eta proiekzioa ikustera bertaratzen diren ikusleek. Eragile horien guztien artean sortutako tentsio eta elkar eragin horretan jaioko da proiektu honen erabilgarritasuna -dela proiekzioen inguruan sortutako topaketetan, dela horietan oinarrituta beste testuinguru batzuetarako sortutako tailer eta mintegietan ere-. Denbora errealean


sarean dabiltzan ikus-entzunezko edukien unibertso infinitua eskuratzeko aukera etengabe izanik, hori horrela izango ez balitz, hautatutako materialaren inguruan izan daitekeen beste edozein interes azukre koxkor bat baso bat uretan bezala urtuko litzateke. Zine-forumeko formula zaharra berreskuratzea ote da hau agian? Zehatz esanda, ez da hori. Hala ere, bertaratuen arteko solasaldiaren eta eztabaidaren balioa erreskatatu du. Egiari zor, oraindik izenik gabeko erakusteko formatu hibrido hori egoera sortzeko prototipo moduko bat izango litzateke. Egoera horiek arrazoitze edo elkarrizketa erakoak izan daitezke batzuetan, hezkuntza eta prestakuntza erakoak besteetan, eta, beste batzuetan, aldarrikapenezkoak ere bai. Utz dezaiogun denborari bere lana egiten, beraz, eta aukera eman diezagula berak BideOtik izeneko komunikazio-prototipo hau oraindik susmatu gabeko potentzialtasunetara nola irits daitekeen aurkitzen joateko.

9/


URTEKO PROGRAMA

2

HEZKUNTZA ETA PROZESUAK

1

HESIAK URTARRILA-OTSAILA-MARTXOA

APIRILA-MAIATZA-EKAINA

Apirilak 26 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

IRATXE JAIO Y KLAAS VAN GORKUM: últimos trabajos

Urtarrilak 19 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

‘(preposición) LA HABITACIÓN’ Bilbo 2014 Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) eta Elssie Ansareo (Mexico, 1979) Dokumentala 35’. Gaztelaniaz

Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas Van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) Dokumentala 60’ Gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan

Maiatzak 17 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

HAMACA EDUCA Otsailak 16 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

CROMOSOMA CINCO (Bartzelona, 2013) María Ripoll (Bartzelona, 1964) eta Lisa Pram (Dinamarka, 1974) Dokumental interaktiboa 58’ Gaztelaniaz

Maleta pedagogikoak Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenak Urgell Funollet Obiols (Lerida, 1980) Genero mistoa Gaztelaniaz

Ekainak 14 19:00 Auditoriuma. -1 Solairua Martxoak 15 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

MUROS (Pamplona, 2015) Pablo Iraburu (Iruñea, 1969) eta Migeltxo Molina (Iruñea, 1978) Dokumentala 80’ Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz) / 10

UPV/EHU ETA TARTANGA LH-KO LANEN ERAKUSKETA Genero mistoa 90’ Gaztelaniaz eta euskaraz


SARRERAK SALGAI INFOPUNTUAN ( informazio gunean) eta helbide honetan: www.azkunazentroa.com

3

IBILBIDEA IRAILA-URRIA AZAROA

Irailak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua JESÚS PUEYO FILMOGRAPHY Jesús Pueyo (Leioa, 1971) Lanen hautaketa eta aurkezpena Genero mixtoa 60’ Gaztelaniaz Urriak 18 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHY Isabel Herguera (Donostia, 1961) Lanen hautaketa eta aurkezpena Animazioa 60’ Gaztelaniaz Azaroak 22 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHY Iñigo Salaberria (Errenteria 1961) Lanen hautaketa eta aurkezpena Dokumentala 60’ Gaztelaniaz

4

IBILBIDEAREN ERRETRATUA ABENDUA

Abenduak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua ‘TÍTULO POR DETERMINAR’ Bilbo, 2016 Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979) Dokumentala 60’ Gaztelaniaz 11 /


1 H E S I A K

• Programa •

/ 12


////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

URTARRILA-OTSAILA-MARTXOA Programa abiarazten duen gai-multzoan bildu ditugun hiru dokumentalek hesien tipologia desberdinei dagozkien hainbat alderdi dituzte aztergai. Hesi psikologikoak, hesi biologikoak, hesi fisikoak... Pertsonen bilakaeraren erdian tartekatzen diren hesiak, nola edo hala gainditu edo egokitu beharrekoak.

(preposición) LA HABITACIÓN. Bilbao 2014 Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) y Elssie Ansareo (Mexico, 1979) Dokumentala 35’ Gaztelaniaz Urtarrilak 19 19:00h Bastida Aretoa. -2 Solairua

CROMOSOMA CINCO. Bartzelona, 2013 María Ripoll (Bartzelona, 1964) y Lisa Pram (Dinamarka, 1974) Dokumental interaktiboa 58’ Gaztelaniaz Otsailak 16 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

MUROS. Iruñea, 2015 Pablo Iraburu (Iruñea, 1969) y Migeltxo Molina (Iruñea, 1978) Dokumentala 80’ Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz) Martxoak 15 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

13 /


(PREPOSICIÓN) LA HABITACIÓN Bilbo 2014

Alaitz Arenzana (Bilbo, 1976) y Elssie Ansareo (Mexico, 1979) Bilbo, 2014 Dokumentala. 35’ Gaztelaniaz

‘Esperientzia subjektiboa aintzat hartzen ez duten eromenaren interpretazioek deskribapen osagabeak eta desegokiak emango dizkigute bizipen horri buruz. Beste horrenbeste esan daiteke giza esperientziaren zati handi batez, baina bereziki eromenez’. Jim Geekie & John Read ‘(Preposición) La Habitación’ ikus-entzunezko lana Es Baluard museoan aurkeztu zen lehenbiziko aldiz, sorkuntza bideografikorako DKV_Es Baluard 2014 ekoizpen-bekako deialdia irabazi zuen proiektua izan zelako. 2014ko maiatzetik urrira bitartean, Elssie / 14

Urtarrilak 19 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

Ansareok (Mexiko Hiria, 1979) eta Alaitz Arenzanak (Bilbo, 1976) esperientzia hori landu dute Bizkaiko Zamudioko Ospitaleko barneko eriekin. 35 minutuko iraupena duen lana da horren emaitza. Azkuna Zentroan izango dugu ikusgai, 2016o urtarrilaren 19an, BIdeOtik 2016 programaren barruan. ‘(Preposición) La Habitación’ lanak ospitaleko sei eri elkartzen ditu, buruko gaitza duten erientzako zentroak dituen espazioak haiekin ikusteko eta aztertzeko, bereziki, espazio terapeutikoa.


CROMOSOMA CINCO Bartzelona, 2013

María Ripoll (Bartzelona, 1964) Lisa Pram (Dinamarka, 1974) Dokumental interaktiboa 58’ Gaztelaniaz

Orsailak 16 19:00 Bastida Aretoa.-2 Solairua

Istorio hau Andrearen jaiotzarekin batera hasten da. Haur goiztiarra da, ederra eta desberdina. Gurasoek bila hasten dira buru-belarri, eta urtebete baino gehiago ematen dute horretan, erantzun edo diagnostiko bat lortu nahian. Lisa Pramek, amak, Little Black Book idazteari ekiten dio: egunkari ezkutu bat, oso pertsonala, testuak, argazkiak eta marrazkiak biltzen dituena. Alabari idazten dion pieza intimo hori da, hain zuzen, ‘Cromosoma Cinco’ lanaren oinarria. Andreak diagnostikoa jasotzen du: 5p- edo Cri Du Chat izeneko sindrome arraro bat da. Bosgarren Kromosomaren zati txiki bat galdu du. Azkenean, Lisak beste bide bat aurkituko du argia eta bizitza ikusteko eta ulertzeko. Galeren eta elkartzen istorio bat da hau. www.rtve.es/cromosomacinco 15 /


/ 16


Martxoak 15 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

MUROS

Iruùea, 2015 Pablo Iraburu (Iruùea, 1969) eta Migeltxo Molina (Iruùea, 1978) Dokumentala 80’ Gaztelaniaz, arabieraz eta ingelesez (azpitituluak gaztelaniaz) Berlingo harresia erori zenean, Historiaren amaiera aldarrikatu zen. Eta bereizten duten harresien ideia artxibatu egin genuen, iraganekoa balitz bezala. Baina errealitatea horren aurkakoa da, hain zuzen. Gizateriaren historian sekula ez da hainbeste harresi eraiki. Sekula ez da izan hainbeste hezi, burdinsare, txarrantxa, zanga eta murru. Milaka kilometro dira, planetako alderik urrutiratuenetan eta desberdinenetan. Film honek benetako istorioak kontatzen ditu, oso desberdinak diren harresien bi aldeetan bizi diren lagunenak. Hegoafrika Zinbawetik bereizten duena, Estatu Batuen eta Mexikoren arteko murrua, eta Melillan Espainia eta Maroko bereizten dituen hesia. lkus eta narrazio-ikuspegiak harresiaren kontzeptua du ardatz, azterketa geopolitikorik edo egoeraren balorazio estrategikorik ez moralik egin gabe. Kontua da harresia

hor dagoela. Kontua da gizakien bizitzak daudela bi aldeetara. Istorio pertsonal zehatz gutxi batzuen eguneroko bizitzaren berri izatean, harresiak aukera ematen digu askoz sakonagoa den zerbait aipatzeko. Benetako pertsonen erretratu hurbilek eta sakonek, haien benetako bizitzara hurbiltzeak, agerian uzten digute antzeko ilusioak, beldurrak, gogoetak eta emozioak ditugula bi aldeetan. Harresi bakoitzak irudikatzen duen dramak -kontatu beharreko dramak- bide ematen digu mugak gainditzen dituen eta, harresiak ez bezala, denborak erasaten ez duen emozio bat adierazteko eta ospatzeko: harresi bakoitzaren simetria absurdoa ispilu gisa erabiliz, denok funts berekoak garela ikusiko dugu.

www.wallsmuros.com 17 /


2

H E Z K U N T Z A E T A P R O Z E S U A K

• Programa •

/ 18


////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

APIRILA-MAIATZA-EKAINA BIdeOTik programaren helburuetako bat aintzat hartuta, burututa dauden lanen proiekzioak egiteaz gain, proiektu bakoitzaren atzean dauden prozesuak hartu nahi ditugu aintzat. Ildo horretan, multzo honetarako hautatu ditugun lanetan, prozesua da proiektuaren oinarria, hala sorkuntza- nola hezkuntza-prozesua.

Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum Gorkumen proiekzioak Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) Klaas Van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) Dokumentala 60’ Gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan Apirilak 26 19:00 Bastida Aretoa

HAMACA EDUCA Maleta pedagogikoak. Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenak Urgell Funollet Obiols (Lerida, 1980) Gaztelaniaz Maiatzak 17 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairuaq

UPV/EHU ETA TARTANGA LH-KO LANEN ERAKUSKETA Ekainak 14 19:00 Auditoriuma. -1 Solairua 19 /


// 20 20


PROIEKZIOAK

IRATXE JAIO ETA KLAAS VAN GORKUM Work in progress (2013) 15 minutuko iraupeneko bideoa Últimas Palabras (2013) 30 minutuko iraupeneko bideoa

Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek beren praktika artistikoa eta bideoa forma hedatu gisa ulertzeko duten modua izango dute hizpide, haiek egindako bi lan ikergaitzat hartuta. Alde batetik, ‘Work in Progress’ (2013) aztertuko dute, lanaren irudikapenari buruzko proiektu bat, Lea-Artibaiko kautxu-industrian -eskualde horretakoa baita Jaiok Euskal Herrian duen familia- murgiltzen dena. Bideoan, autorako kautxuzko piezen masako ekoizpena agertzen da, hala langileen kooperatiba bateko ekoizpen-ildoa, nola azpikontratatutako tailerrak, akaberak eskuz egiten dituzten lan-egoera ezegonkorreko emakumeekin. Artistek kontratua egin zioten emakume langile horien talde bati, eskultura modernista txikien ehunka erreprodukzio egiteko. Lan horren ondoriozko piezak apalategian daude ikusgai, Jorge Oteiza euskal eskultorearen ‘Klarionen Laborategia’ gogora ekartzeko moduan. Bestetik, ‘Últimas Palabras’ lana izango dute mintzagai. Bideo honetan, aktore batek eta oratoriako irakasle batek saioak egiten dituzte, gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik epaitu zutenean Alfredo Astiz militar ohiak egin zuen azken alegatuan oinarritutako testu bat hartuta.

Apirilak 26 19:00 Bastida Aretoa

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum Rotterdamen bizi dira, Herbehereetan, eta 2001etik gaurdaino elkarrekin aritu dira lanean. Dokumentazioa lan-metodo gisa erabiliz, norbanakoak eta komunitateek giro sozial eta politiko zehatzetan jarduteko duten gaitasuna ikertzen dute. Egin dituzten banakako erakusketen artean, honako hauek aipatuko ditugu: ‘Los márgenes de la fábrica’, ADN Platform (2014), Bartzelona; ‘Réinventer le monde (autour de l’usine)’, FRAC Aquitaine, Bordele (2013); ‘Amikejo’, MUSAC, León (2011). Horrez gain, besteak beste, talde-erakusketa hauetan izan dute lana ikusgai: ‘1966 | Gaur konstelazioak | 2016’, San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastian; ‘Lo que ha de venir ya ha llegado’, Koldo Mitxelena Kulturgunea, Donostia-San Sebastián; ‘Life’s Finest Values’, Kunsthalle Exnergasse, Viena, Austria; ‘La Ballena Negra’ (The Black Whale), MARCO, Vigo; ‘Stem Terug (Vote Back)’, De Appel arts centre, Amsterdam; ‘Mutual Matters’, Konsthall C, Stockholm.

IKUSI TAILERRA www.parallelports.org/es 21 /


HAMACA EDUCA Maleta pedagogikoak Bideoaren bidez hezkuntzara egindako hurbilpenak Urgell Funollet Obiols (Lerida, 1980) Gaztelaniaz

2005ean jaio zen Hamaca irabazi asmorik gabeko elkartea, Espainiako bideo-artea hedatzea eta banatzea bideratzeko helburuarekin. Hamacan, 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte Espainian sorkuntzako bideoaren arloko artista nagusien 900 bideo baino gehiagoko funtsa dago; herrialde osoko artxiborik onena da. Katalogoa online ikus daiteke: http://www.hamacaonline.net/autores.php Azkeneko bi urteetan Kataluniako zenbait institututan banatzailea gauzatzen ari den hezkuntza-proiektua da ‘Hamaca Educa’. Ekimena gazteei zuzenduta dago, gazteek bideo esperimentaleko ekoizpenak eskuratzea erraztera bultzatuta; ikasleen eta bideo-zuzendarien arteko harreman zuzena sustatzen du. IKUSI TAILERRA www.hamacaonline.net/educa.php

/ 22

Maiatzak 17 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

Ekimen horren bitartez, Hamacak begiratzeko eta ikasteko era berrien partaide egin nahi du eskola. Ikusentzunezko aniztasunean oinarrituta, hedabideek eta publizitateak berez ohikoak dituzten irudi eta kontaeretatik harago joan nahi du. Ikasleek ikus-entzunezko ekoizpen berriez gozatu ahal izatea du helburu, eta, aldi berean, ikuslego kritiko eta zorrotz berri moduan izan dezaketen rola sustatu. Proiektuaren esperientziatik abiatuta, gogoeta egingo dugu ikus-entzunezko esperimentalak eskolan izan dezakeen lekuaz, eta hezkuntza-prozesuak sormenprozesuekin gurutzatzean sortzen diren desafio, zailtasun eta aukera nagusiak zein diren ikusiko dugu.


IKUS-ENTZUNEZKO LANEN ERAKUSKETA

UPV/EHU ETA TARTANGA LHIBKO IKASLEAK Euskal Herriko Arte Ederren Fakultateko eta Komunikazio Fakultateko eta Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuko ikasleen ikus-entzunezko lanen aukeraketa.

Ekainak 14 19:00 Auditorio. -1 Solairua

Azkuna Zentroak Euskal Herriko Arte Ederren eta Komunikazio fakultateekin eta Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuarekin izan duen elkarlanaren ondorioz, BIdeOtik programaren edizio honetan lanak erakusgai izango dituzten artistetako batzuek ikus-entzunezko prestakuntza ematen duten zentro horietan antolatutako tailerretan hartu dute parte. Ekaineko saioan, ikasleek hautatu, eta ikasturtean zehar egin diren lanak egongo dira ikusgai. Lan horietako batzuk BIdeOtik programan parte hartutako ikus-entzunezko artistekin esperientziak partekatu ondoren prestatu dira.

23 /


3

I B I L B I D E A

• Programa •

/ 24


////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

IRAILA-URRIA-AZAROA Aurten ere errepikatu egingo dugu egileen ibilbideak agerian jartzen dituen programaren atala, iaz oso harrera ona izan baitzuen, hala ikusleen nola gonbidatutako artisten artean. Hala, bada, ibilbide bat egingo dugu hautatutako ikusentzunezko obretatik, ikusleek hobeto kokatu ahal izan dezaten testuinguruan bideosortzaile horien sorkuntza-lana.

JESÚS PUEYO FILMOGRAPHY

Jesús Pueyo (Leioa, 1971) Lanen hautaketa eta aurkezpena Genero mistoa 60’ Gaztelaniaz Irailak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHY Isabel Herguera (Donostia, 1961) Lanen hautaketa eta aurkezpena Animazioa 60’ Gaztelaniaz Urriak 18 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHY Iñigo Salaberria (Errenteria 1961) Lanen hautaketa eta aurkezpena Dockmentala 60’ Gaztelaniaz Azaroak 22 Bastida Aretoa. -2 Solairua

25 /


/ 26


Irailak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

JESÚS PUEYO FILMOGRAPHYS

Lanen hautaketa eta aurkezpena Jesús Pueyo (Leioa, 1971) Gaztelaniaz

Bidaia bat Jesus Pueyoren ikusentzunezko obran barrena: kameran editatutako lehenengo film laburrak super-8an, film esperimentalak, bideo musikalak, mikrokamera eta dronekin egindako grabaketak, bitxikeriak eta abar... Etapa bakoitzean erabilitako formen eta formatuen bitartez kronologikoki markatutako ibilbidea: idatziak, antzerkia, filmak, etxeko bideoak, autoerretratuak, hedatutako zinea...

Seguru aski XXI. mendean eragin handiena izan duen artista bisuala* izanik, zuzenean jaso du Tarkovski, Kiéslowski eta Godard zinemazuzendarien lekukoa. Azken horrek halako batean esan zuenez, beharbada: «Pueyoren obra aztertzen dudanean, bere bideo-egunkaria, bere pelikulak, bizitza segundoko hogeita bost aldiz ikusten dut, maitasuna eta heriotza ikusten ditut; baina, batik bat, Pueyorekin egiten dut topo, eta hori ez da beti atsegina izaten».

IKUSI TAILERRA

Adierazpen polemiko horiei erantzunez, honako hau esan zien Jesus Pueyok kazetariei: «Godardek aspertu egiten nau; bere zinea itxuratia da, bera gizen dago, eta bere emaztea sarkin hutsa da. Dena dela, nik ez dut inolako Godardik ezagutzen; zein da frantximant hori? Zeinek ezagutzen du? Ni Pueyo naiz, Nouvelle Vague neuk asmatu nuen. Zer egin du berak? Neuk erakutsi nion sekuentzia-planoak egiten, baina, benetan diotsuet, ez zuen ezer ulertu, lanpetuegi zebilen bere putekin eta gaztekin… kar-kar… dena den… ni ez naiz apala; Jainkoa hala al da ba? Etxera noa».

www.jesuspueyo.com

* Agian egiaztatu gabeko informazioa.



Urriak 18 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

ISABEL HERGUERA FILMOGRAPHY Lanen hautaketa eta aurkezpena Isabel Herguera (Donostia, 1961) Animazioa - Gaztelaniaz

ELEFANTE BAT MALETAN / EZER EZ DA DIRUDIENA Egilearen ibilbide artistikoko irudi diren lanen erakusketa, bideo-artean hasi zenetik animaziozko zinean bukatu bitarteko eboluzioa. Ibilbidea Dusseldorfen hasi zen, han, NamJune Paik artistaren ikaslea zelarik, ustekabean animazioa aurkitu zuen. Ondoren, Los Angelesera joan zen, eta bertan zenbait animazio estudiotan lan egin zuen. Azkenik, publizitate arloko bere estudioa ere hantxe sortu zuen. Urte batzuk geroago, India aldera jo zuen; han ekoizpen-lana eta irakaskuntza txandakatu zituen. Gero, Txinara igaro zen, eta han eskolak ematen dabil gaur egun. Etengabeko bidaiak begirada kutsatzen du, moldatu egiten du bizitza eta jarduera IKUSI TAILERRA

artistikoaren arteko mugak lausotzen dituen estetika. Batzuetan zuzendari bezala, beste batzuetan ekoizle moduan, Isabel Herguerak proiektu hibridoetan egiten du lan. Kultura edo hizkuntzako proiektuak izanik, eguneroko bizitzaren xehetasunak dira nagusi edukian. Bere lanean oreka bilatzen saiatzen da, bateko, Arte Ederretako sormen-prozesu organikoa nahiz norberaren prozesu askearen, eta, besteko, zine-ekoizpenek zein, batik bat, animazio-teknikak eskatzen dituzten zorroztasun eta diziplinaren artean. Horrekin batera, badago bakarkako eta barneko lan dinamika lankidetza-prozedura industrial, sozial eta irekira egokitzeko beharra ere.


/ 30


Azaroak 2219:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

IÑIGO SALABERRIA FILMOGRAPHY Iñigo Salaberria (Errenteria 1961) Lanen hautaketa eta aurkezpena

Las Horas Contadas (Trilogía Nocturna I) 2010 15’ Txina Birta Myrkur I (1987) 9’ Islandia La Noche Navegable (1993) 16’ Mali Disdirak (1992) 9’ Euskadi Luz a la Deriva (Trilogía Nocturna II) (2015) 18’ Islandia

Orain dela urte batzuk, Malin zehar bidaia bat hasi baino hilabete batzuk lehenago Miquel Barcelóri egindako elkarrizketa bat irakurri nuen Frantziako aldizkari batean; herrialde horretan egindako egonaldia kontatzen zuen han. Bere ikuspegi pertsonalak eta han bereganatutakoak bere pintura nola aldatu zuen ezagutzeaz gain, bere abiapuntua interesatu zitzaidan: une jakin batean bere begirada aldatzea erabakitzen duen norbaiten jarrera zen. Zaila da jakitea haustura edo behintzat aldatzeko premia hori noiz gauzatzen den, eta aldatzera zaramatzaten arrazoiak zein diren jakitea ere bai. Badira memorian etengabe murgilduta dabiltzan idazleak; izan ere, egun batean denbora bistaratu zien enigma, zapore, argazki bat aurkitu zutenetik, ur horietan igeri dabiltza. Barne-bidaia da, nork bere kontzientziako sakonune abisaletara egindako bidaia barnekoia. Beste zenbaitek,

ostera, etengabeko ibilbideari ekiten dio, Europa erdialdeko portu-hiri goibel batetik probintzia-hiri bateko taberna periferikoetara: neoi-argien eta itzal iheskorren artean ibiltzen dira noraezean. Badira, itxura batean, bizitza osoan era obsesiboan gai bera errepikatzen dutela diruditen pintoreak; ez litzaieke sekula euren tailerreko lau paretak uzterik bururatu ere egingo: batzuetan hor abiatzen dira urrutien garamatzaten ibilbideak. Beste zenbait itsaso ezezagunetan nabigatzen ibiltzen da; halako batean urruneko irla batera iritsi, eta euren koadroak galdutako paradisu baten testigantza bihurtzen dira. Badira zinezuzendariak espazioaren mugetan kokatutako odisea sideralak estudio batean berregiten dituztenak, eta badira halako batean izotzezko eta suzko lurraldeetan barna abiatzea erabaki zuten beste zuzendari batzuk ere.

IKUSI TAILERRA 31 /


4

I B I L B I D E A R E N E R R E T R A T U A

• Programa •


////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

ABENDUA Programari buru emateko, Iskandar Rementeriak hiru urtez egin duen ikerketa-proiektua izango dugu ikusentzunezko formatuan. Bertan, Euskal Herriko eskulturaarloko artista batzuen obra eta ibilbidea du aztergai.

‘TÍTULO POR DETERMINAR’ (Bilbo, 2016) Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979) DoKumentala 60’ Gaztelaniaz Abenduak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

33 /


Abenduak 20 19:00 Bastida Aretoa. -2 Solairua

‘TÍTULO POR DETERMINAR’ Bilbo, 2016

Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979) Dokumentala 60’ Gaztelaniaz Egiten ari den lan baten sinopsirik ezin da egin, baina zerbait esan daiteke horri buruz. Ikusentzunezko formatuan garatutako ikerketaproiektu bat da, eta aurreko lan bat bukatzean -ikus-entzunezko eta testuko formatuan eginaikertzaileak izandako interesaren emaitza da. / 34

1980ko hamarkadaren amaieran, Jorge Oteiza eskultoreak eta Juan Daniel Fullaondo eta Fco. Javier Sáenz de Oiza arkitektoek Bilboko Alondegirako prestatu zuten kultura-zentroaren proiektu zapuztua izan zen lan horren xedea.


Hasieran, lanak artista batzuengan jarri zuen arreta -Txomin Badiola, Ángel Bados, María Luisa Fernández, Pello Irazu eta Juan Luis Morazarengan-. Garai hartan Bilboko Uribitarteko moilako estudioan bat egin zuten artista horiek Oteizaren obra eta pentsamenduko alderdi batzuk osatu zituzten, Proiektu modernoa postmodernitatean birdefinitzeko borondatean. Jarrera eta praktika artistiko horrekin, bereizi egiten ziren Euskal Eskola izenekoaren epigonoetatik. Hala ere, Euskal Herritik kanpo identifikatu zituzten artista garaikide horiek eta beste batzuk, bai eta ‘euskal eskultura berria’ etiketaren azpian sartu ere. Autonomien estatu finkatu berriaren nominalizazio horrek piztu zuen eztabaidarik. Proiektu hori burutzeko aurreikuspen eta berme gisa, lan-metodologia bat asmatu zuten hasieran, eta horri errepresentazioko baldintzak izena jartzea erabaki zuten. Horri jarraikiz, goian aipatutako artistekin bilerak eta elkarrizketak izateko aldia igaro ondoren, ikertzaileak igorle-lana egin behar zuen, artisten iritziez gain, (beren burua) irudikatzeko artistek nahi zituzten molde desberdinak ere transmititzeko. Horrenbestez, ahalegina egin zuten errepresentazioaz zuten jakituria ikerketan txertatzeko, ikus-entzunezko

espazio eta denbora batean gauzatzeko, haietako bakoitzarentzat autonomoa eta estankoa izango zen espazioan. Hiru urtez bilerak eta elkarrizketak izan ondoren, eta metodologia horren hasierako idealismoa agerian jarrita, proiektua gauzatzeko aukera gisa geratu da. Hala ere, ikertzailearen figurak nabarmenago ageri behar du, eta batasuna edo zentzua bezalako alderdiak, ziurrena, zintzilik gelditu dira. Nolanahi ere, lanak bideratzen dituen asmoak aurreko ikerketa-ildo bati lotuta daude: alde batetik, artearen jakituria berezia transmititzeari lotutakoa; bestetik, ikertzaileak ikerlanarekin berarekin duen harremanaren izaerari dagokiona. Azkenik, proiektua gauzatzeko dituen aukerez ari dela esan genezake. Ezin dugu jakin testu honek etorkizunean zer-nolako oihartzuna izango duen.


TAILERRA

Iratxe Jaiok eta Klaas Van Gorkumek emandako tailerra

Apirilak 26 9:00etatik 13:00era UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea BIdeOtik zikloan egin duten lana aurkeztu aurretik, Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek tailer bat emango dute. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei eta interesa duten pertsona guztiei zuzenduta egongo da. Tailerrean, jabetze ideia aztertuko dute, eta, horretarako, haiek orain dela gutxi egindako lan batzuk eta zenbait adibide historiko hartuko dituzte abiaburutzat, esate baterako, Jean Rouchen Les maîtres fous fikzioko dokumentala. Mimetizatzeko, faltsifikatzeko eta kopiatzeko estrategiek jatorrizko lanaren zentzua alderantzikatzeko duten boterea ikertzeaz gain, kulturako kanibalizazioa ohikoa den munduan estrategia horiek tresna politiko gisa duten indarraz eztabaidatuko dute. Tailerra egiten dutenek aukera izango dute Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen “Work in progress’ eta ‘Últimas Palabras’ lanen proiekziora joateko, apirilaren 26an, 19:00etan, Azkuna Zentroan.


TAILERRA

HAMACA EDUCA

Sorkuntza garaikideari eta hezkuntza praktikei buruzko tailerra

Maiatzak 17 9:00etatik 13:00era UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea Abiaburu gisa, hausnarketa bat egingo dugu, sorkuntza garaikideak hezkuntzako eta bitartekaritzako praktiketan txertatzeko dituen aukerei buruz. Ildo horretan, HAMACA Educa proiektuaren kasua azalduko dugu. Proiektu honek gazteengana hurbiltzen du bideo esperimentala, batetik, egungo sorkuntzan parte har dezaten lortzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko praktika garaikideekiko zaletasuna bultzatzeko. Adibide hori eta beste kasu batzuk aztertuta, ariketa praktiko bat egingo dugu, hezkuntza-proiektu bat kontzepualizatzeko, elkarlaneko taldeetan. Gure proposamena gauzatzeko, testuingurua eta baldintzatzaileak aztertuko ditugu lehenbizi. Erabiliko dugun lanildoari esker, bideoak tresna ludiko gisa eta mainstreaming-eko mezuen dekonstrukzioa egiteko eta esperimentatzeko dituen aukerez baliatuko gara, eta eraldatzeko eta ikasteko prozesuak sustatuko ditugu.


TAILERRA

‘BIdeOklipi’ buruzko tailerra Jesus Pueyoren eskutik

Jesus Pueyok tailer bat egingo du BIdeOklipi buruz, Tartanga LHIIko ikasleen talde batekin. Bertan, genero honek dituen ezaugarriak aztertzeaz gain, generoa egiteko orduan dauden lan-aldi desberdinak aletuko dituzte: aurreprodukzioa, gidoi teknikoa, story board animatua (musikaz lagunduta), beharren xehakapena, filmatzeko planifikazioa, formatua eta kamerak hautatzea, talde teknikoa eta artistikoa, eta filmatzeko plana. Tailerra egin ondoren, LHIIko ikasleek ariketa bat prestatuko dute ikus-entzunezko genero honi buruz. Jarduera honen emaitza BIdeOtik-en programazioan sartuko da. Tailerrak sei saio izango ditu, 2016ko apirilean eta maiatzean; Tartangako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan izango dira.


HITZALDIA

Animazio tailerra Isabel Hergueraren eskutik

Urriak 18 9:00etatik 13:00era UPV/EHUko Arte Ederren eta Komunikazioko Fakultatea Hiru orduko iraupena izango duen tailer honetan, hainbat modu erakutsiko ditugu animazioko film labur baten sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuari heltzeko. Egilearen lanarekin hasiko gara, berez duen izaeragatik bakardadez egin eta hainbat hilabetez luzatzen den horrekin, beste egile batzuekin lankidetzan egindako proposamenetara iritsi arte, horietan, lan-dinamika guztiz berehalakoa eta bat-batekoa baita. Lanak egiteko fase desberdinak irudikatzeko, jatorrizko material artistikoa eta lanak egiteko prozesua erakutsiko duen bideoko dokumentazioa jarriko da ikusgai.


TAILERRA

Iñigo Salaberriaren ‘Los sonámbulos’ tailerra

Azaroak 22 9:00etatik 13:00era UPV/EHUko Komunikazioko Fakultatea Tokion eta Osakan gauez egindako grabazioen zatiak erakustea, irudien sekuentziak eta soinu-muntaketak ere bai, hain zuzen, Tokioko Shibuya eta Shinjuku eta Osakako Minami auzoak, neoizko argietan, argitutako publizitateko paneletan eta iluntasunean distira egiten duten toki guztietan fokua jarrita. Aireko errailbakar imanduetatik eta tren lasterretatik hartutako irudiak erakustea, mugimenduaren eraginez formak nola desitxuratzen diren ikusteko. Bidaiako irudiak eta soinuak nahasteaz gain, Salaberriarengan eragin gehien izan duten lau zuzendari japoniarren filmetako laburpenak ere txertatu nahi dira: Mizoguchi, Ozu, Kurosawa, Naruse eta Oshimarenak.


TAILERRA

Sra. Polaroiska

Sra. Polaroiskak kamerarekin eta gorputzarekin lan egitea proposatzen du, haiek normalean horrela jokatzen baitute piezetan, inguruan duguna ulertzeko beste molde batzuk bilatuz. Gai batera hurbildu, inguruan ibili eta joko-arauak zehaztu. Laborategi bat sortu, gauzak kontrolik kanpo uzteko, ertzeetan eta mugetan egoteko, eta dena desberdin izateko aukera, jakin-mina eta desira benetan gauzatu ahal izateko. Tailer honen bidez, tresnak eskaini nahi dizkiegu Tartanga LHIIko ikasleei, lanak beste toki eta jarrera batzuetatik garatzeko lagungarri, interesgarriena ulermen osoa izan ez dadin. Mugak, ziurgabetasuna, definizioak itxiak ez izateko desira eta benetako komunikazioa izateko borondatea dira tailerrak dituen helburuetako batzuk. Sistema gisa jokatzea jakintzat ematen dena gezurtatzeko. Begirada kanpora eta barrura zuzentzea aldi berean. Tailerra 2016ko azken hiru-hilekoan izango da.


GURE JARDUETARA IRISTEA ERRAZTEKO NAHIZ JARDUERAZ ENTZUMENGAITASUN HOBEAZ GOZATZEKO LAGUNTZA TEKNIKOA BEHAR IZANEZ GERO, ESKA IEZAGUZU. ALHONDIGABILBAO ESPAZIOA IRISGARRIA DA PERTSONA GUZTIENTZAT.

ZENTROAREN ORDUTEGIA

MEDIATEKA BBK

7:00 - 23:00

ASTELEHENA-OSTEGUNA

9:00 - 21:00

ASTELEHENA-OSTIRALA

7:00 - 24:00

OSTIRALA

11:00 - 21:00

LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAIEGUNA

8:30 - 24:00

LARUNBATA

8:30 - 23:00

IGANDEA

JARDUERA FISIKORAKO ZENTROA 7:00h - 23:00h

ASTELEHENA-OSTIRALA

8:30h - 23:00h

LARUNBATAK ETA IGANDEAK

Liburuxka hau zurekin eraman baino lehen pentsa ezazu ingurumenaren inguruan duzun erantzukizunarekin eta konpromisoarekin. Ez baduzu erabiliko, utz ezazu bertan, beste pertsona batzuek ikus dezaten.

www.azkunazentroa.com info@alhondigabilbao.com PLAZA ARRIQUIBAR, 4 - 48010 BILBAO 944 014 014 Jendetzako ordutegia Infopuntuan eta telefonoan: Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 22:00 Larubat, igande eta jaiegunetan: 9:00 - 22:00

www.azkunazentroa.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.