2024-2025 - Bigarren Hezkuntzarako Eskola programa

Page 1


ESKOLA

2024-2025

ikasturtea

AZKUNA ZENTROAALHÓNDIGA BILBAOKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEARENTZAKO JARDUEREN PROGRAMA

Aurkibidea

Sarrera
Literatura
Arte biziak
Egutegia
Arte bisualak
Bisita gidatuak
Zinema eta ikus-entzunezkoak
Harremanetarako

Sarrera

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa da, kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua.

Zentroaren bitartekotza-proiektuaren barruan, ESKOLA programaren bidez, hezkuntza- eta arte-komunitatearen arteko lotura sendotu, eta espazioak sortu nahi dira ezagutzak partekatu, pentsamendu kritikoa aktibatu eta herritarren arteko harremanak ehuntzeko.

ESKOLAk hainbat jarduera proposatzen ditu, hala nola tailerrak, bisita gidatuak, ikuskizunak, elkarrizketak eta topaketak artistekin. Jarduerak Zentroaren programazio-ildoen bidez antolatzen dira (Arte bisualak,

Arte biziak, Literatura, Zinema eta Ikus-entzunezkoak), eta Zentroko artista, kolektibo eta bitartekari konplizeek asmatzen eta gidatzen dituzte.

Dokumentu honetan 2024-2025 ikasturteko jardueren denboraldiaren aurrerapena aurkezten dizugu. Programari buruzko informazio gehiago, hemen: www.azkunazentroa.eus

Nola parte hartu

Jardueretan izena emateko, jarri harremanetan Jendearentzako Arreta Taldearekin info@azkunazentroa.eus helbidean edo 944 014 014 telefonoan.

ARTE BISUALAK

Erakusketa

KLIMA —

Allora & Calzadilla

2024/06/20 — 2025/01/6

Bisita eta audiogiden tailerra

Jennifer Allora (1974, AEB) eta

Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualek bikote kolaboratibo bat osatzen dute, eta Puerto Ricoko San Juanen bizi, eta lan egiten dute.

Ikerketara bideratutako praktika baten bidez, historiaren, ekologiaren

eta geopolitikaren arteko elkarguneak aztertzen dituzte artelanetan, ikuspegi kritiko batetik. Baliabide artistiko asko erabiltzen dituzte horretarako, besteak beste, performancea, eskultura, soinua, bideoa, argazkia eta pintura.

Azken hamarkadako lanez osatutako KLIMA erakusketak Allora & Calzadilla artisten jardunaren diziplinarteko eta lankidetzako izaera nabarmentzen du, baita obra osoan dauden gaiak ere: denbora geologikoa eta Lurreko bizitzaren bilakaeraren historia, izaera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa.

Jarduera honetan, erakusketara hurbilduko gara audiogidak sortuz, soinu-pieza informatiboak eta sormenezkoak diren aldetik. Soinuhizkuntzaren oinarrizko elementuak ezagutuko ditugu (nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa), eta adibide praktikoak eta ariketak ere egingo ditugu.

Allora & Calzadilla GRAFT, 2021
Allora & Calzadilla CADASTRE, 2020

Jarduera 3 fasetan egituratzen da:

Bisita gidatua erakusketara eta audiogiden tailerra: Erakusketako lanak ikusiko ditugu. Ikasle-talde bakoitzak pieza bat aukeratuko du, eta audiogida sortuko du hari buruz. Gero, tailer praktiko bat egingo dugu irratiaren oinarrizko osagaiak eta soinu-hizkuntza ezagutzeko. 2

Horren ondoren, jarduerak ikasgelan izango du jarraipena, eta talde bakoitzak gidoia amaitu, eta audiogida-proposamena grabatu beharko du.

3

Material horiek Azkuna Zentroko irrati-taldeari bidaliko dizkiote, eta bera arduratuko da materialak editatzen amaitzeaz, audiogidei azken forma emateko.

Alberto de la Hozen eskutik

Alberto de la Hoz Azkuna Zentroren kolaboratzaile bat da, Azkuna Zentroko AZ Irratiko teknikaria. Beti egon da nola edo hala musikari lotuta, baina orain dela urte batzuk bizitzak irratira eraman zuen, eta hortik pedagogiara. Aldi batez Madrilgo La Casa Encendida-ko irrati-estudioan lan egin zuen, irrati eta soinu esperimentaleko tailerrak eman ditu, eta hainbat irrati-antzerkitan, irrati-performancetan eta irrati-serialetan lan egin du. Azken aldian, honako hauen irrati-edukietan parte hartu du, besteak beste: Consonni, Azkuna Zentroa, Mundubat, Coopera Euskadi, Ellas Proiektua.

2024/10/10 — 2024/12/12 11:00—13:00 Ostegunero

Allora & Calzadilla ENTELECHY, 2020
Alberto de la Hoz

eszenAZ Eskolan ARTE BIZIAK

eszenAZ Azkuna Zentroko Arte Eszenikoen Denboraldia da.

Irailetik ekainera, Ataria, Auditorioa eta Kubo Baltza bertako eta nazioarteko sorkuntza eszenikoaren agertoki bilakatzen dira. Hainbat diziplinatan dabiltzan antzerki-, dantza-, musika- eta performance-ikuskizunekin.

EszenAZ programako ikuskizun batzuk eskola-komunitateari pro-

posatzen dizkiogu, arte bizi garaikideen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera gisa. Saioa amaitu ondoren, topaketa bat egiten da artistekin, ikuskizuna iruzkintzeko, eta haren lanari eta obren gaiei buruz oro har hausnartzeko.

Era berean, topaketak eta tailerrak proposatzen ditugu arte bizien sortzaileekin, haien metodologiak eta lan-prozesuak ezagutzeko.

Helburuak

Arte bizietako hainbat proposamen eta lengoaia ezagutzea.

Gogoeta egitea elkarrekin eta artistekin beren proposamenari buruz.

Arte eszenikoetako ikuskizunak ikusteko ohitura sustatzea.

Macarena Recuerda Shepherd COSA Ikuskizuna, 2023
Cris Blanco Topaketa, 2024

Jarduerak

Verdades de mentira: Imaginación y Teatro tailerra, Ça marche konpainia

Antzerki-tailer praktiko honetan arte eszenikoen tresnarik zaharrenetako batera hurbilduko gara: fikzioaren erabilerara. Irudimena eta inprobisazioaren bidez, hainbat ariketa ludiko egingo ditugu –antzerkikoak eta mugimendukoak–, arte eszenikoaren oinarriak ulertzeko.

Saio honetan, elkarrizketa (konpainiak proposatutako galdera-gonbidapenetatik abiatuta) eta praktika (parte-hartzaile bakoitzaren asmakizunean eta sormen-gaitasunean oinarritutako dinamikak) uztartuko ditugu, betiere taldeari gehien interesatzen zaizkion gaiak landuz.

Tailerrari esker, parte-hartzaileek antzerkiaren jatorria aztertu ahal izango dute eta, aldi berean, tresna eta prozedura eszenikoak eskuratu ahal izango dituzte beren bizitzako beste esparru batzuetan —sormenezkoak izan edo ez— aplikatzeko.

Ça marche

Nico Jongen eta Laura Viñals dira 2015ean sortu eta Bartzelonan finkatutako Ça marche arte eszenikoen konpainiaren muina. Garatzen dituzten sorkuntza-proiektuak antzerkiaren, performancearen, mugimenduaren eta arte bisualen arteko elkarrizketatik abiatzen dira.

Autorearen sorkuntza eszenikoa bertako publikoarekin lotzeko duen interesak bultzatuta, konpainia performer amateurrengan ardaztu da. Haurrek, nerabeek eta profesionalak ez diren adinekoek osatzen dute beren piezen zerrenda, eta haien gorputz- eta esperientzia-materiala eta hiri bakoitzaren eta pertsona bakoitzaren testura ematen dute.

Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, Trabajos forzados proiektu eszenikoa eta Incedis (Suteak) egonaldi teknikoa lantzen ari dira.

Tiempo como cuerpo ikuskizuna, Olatz de Andres

Olatz de Andrés

Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografia garatzeko egitura bat.

Olatz de Andrés Azkuna Zentrok artista AZkidea da 2024an eta 2025ean, Tiempo como cuerpo proiektuarekin. Proiektu koreografiko honek denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, mugimenduaren bidez, ekintza bizi gisa, eta idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoaren bidez, erregistro gisa. Ahalegin bat da dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atzemateko.

Izan litezkeen kontuak bizi diren lekua da Lŏkke, iparralde mugagabean kokatutako espazio irudimenezko bat. Bere sorkuntza-lanen arteanThe Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018) eta The Endgame (2016) nabarmentzen dira, Euskadin, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztuak.

Olatz de Andrés
Olatz de Andrés

Itzulera

ikuskizuna,

Dejabu konpainia

Dejaburen abentura sortzaile berria, Itzulera, umorez eta poesiaz betetako road movie bat da. Zinema eta antzerkia lotzen dituen ezohiko proposamen eszeniko honetan, ikusleek zuzeneko eszenen eraikuntzan parte hartzen dute, narratiba bisual indartsua duten paisaien bidez. Dokumental bat filmatzeko Mexikora egindako bidaia errealitatearen eta fikzioaren artean jolasten duen esperientzia bihurtzen da. Antzerki poetikoa, garaikidea eta hauskorra da. Gonbit egiten digu partekatzera eta biziraupen-ekintza bat da euskal konpainiarentzat.

Dejabu

Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta Miren Alcalák Dejabu sortu zuten 2001ean. Gero, LISPAn eta London International Puppet School-en (EB)

graduatu ziren. Orduan hasi zen konpainia honen benetako abentura, lan bakoitzean sortzaile-talde zabal bat baitu inguruan.

Ordutik hona hogei proiektu eszeniko eta instalazio artistiko baino gehiago ekoitzi eta koproduzitu dituzte.

Proiektu bakoitzean behar den denbora hartzen dute bilatzeko eta galtzeko (jarrera erradikala gaur egun). Sormen-prozesu hori ia beti hasten da ahalegina eginez beren ametsetan agertzen diren irudien enigmak argitzeko.

Dejabu konpainia

Olatz Gorrotxategi PROGRESOA, 2025

2025/02/25 11:00

Progreso ikuskizuna, Olatz Gorrotxategi

Olatz Gorrotxategi

Progreso dokumentu-antzerkiko

pieza elebiduna eta performatiboa da. Publiko guztiei zuzenduta dago, eta gizateriaren historia eta bizitoki duen planetarekin duen harremana kontatzen ditu. Gizakiaren sorkuntzaren atzerabegirako antropologiko eta existentzialista gisa formulatuta dago, eta plastikoaren asmakuntzaren historia paradigmatikoa erabiltzen du analogia modura, gurea bezain kontraesankorra eta zalantzagarria dena.

Olatz Gorrotxategiren izaera komikoko lan hau hainbat narrazio-geruzaren bidez eraikita dago. Objektuen antzerkia, ikus-entzunezkoa, soinu-fikzioa eta antzerki-testua erabiltzen ditu lengoaia eszeniko gisa, unibertsoari eta bertan betetzen dugun lekuari buruz hitz egiteko.

Performing Arts Practice-n lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan eta Zuzendaritzan diplomaduna. Ekoizpen propioa lantzeaz gain, lankidetzan aritzen da Euskadiko eta Estatuko beste konpainia batzuekin. Obran nagusi diren lengoaiak antzerki garaikidea, dokumentuantzerkia eta lengoaia eszeniko berriak dira.

Adin gomendatuak: DBHko 1go

mailatik Batxilergoko 2. mailara

Hizkuntza: euskara

Golem gela ZINEMA ETA IKUSENTZUNEZKOAK

GOLEM GELA hezkuntza-komunitateari zuzendutako Golem zinemen programa da. Proiektu honek zinemaren bidez hezi nahi du, irakasteko eta ikasteko bide gisa eta herritar kultu eta kritikoak prestatzeko ekarpen gisa optimizatuz. Programak hiru oinarri nagusi ditu: Zinema historiarekin zikloa, Batxilergoko 1. mailako

Historia Garaikidearen curriculumari lotutako filmekin; Zinema eskariaren arabera , ikasleentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruzko filmak ikusteko aukerarekin; eta Golem euskaraz , euskarazko filmekin.

Helburuak

Zinema sustatzea hezkuntzarako, ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako bide gisa.

Ikasleak trebatzea ikus-entzunezko lanak era kritikoan ikusten, horiek baloratzeko, aztertzeko eta eztabaidatzeko gai izan daitezen.

Ikasgelan parte-hartzea eta eztabaida sustatzea, beste kultura batzuei eta gaurkotasuneko gaiei buruz.

Kontsultatu programa link honetan.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko: golem.bilbao@golem.es

Gutun Zuria

Jaialdiaren hezkuntza-programazioa webgunean kontsultatu ahal duzu: gutunzuria.azkunazentroa.eus

Gutun Zuria Bilbao. Bilboko Letren

Nazioarteko Jaialdia literaturaren inguruko topagunea da.

Gutun zuri bat, urtero bertako eta nazioarteko egileei baimen osoa ematen baitzaie, beren pentsamendua garatu, azaldu eta kontrastatzeko, hitzaldi, mahai-inguru eta eztabaiden bidez. Gutun Zuria Bilbaok ideien lurralde berriak, dimentsio sozial aldakorrak eta irudi, forma eta denboren paradigmak lotzen ditu. Dozenaka egile ibiltzen dira horretan guztian urtero, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak edo arte biziak oinarritzat hartuta.

Proposamen horiek eskolakomunitatearekin konektatzeko, hitzari buruzko topaketak eta tailerrak antolatzen ditugu urtero idazleekin.

Patxi Zubizarreta GUTUN ZURIA, 2024
Josune Muñoz GUTUN ZURIA, 2024

Azkuna Zentroa BISITA GIDATUAK

Hainbat aukera proposatzen ditugu Azkuna Zentroa bisitatzeko, talde bakoitzak bere ibilbidea aukeratu eta zentroko espazioak eta baliabideak ezagutu ditzan.

Jarri harremanetan erabiltzaileentzako arreta-taldearekin, zure bisita antolatzeko eta data erreserbatzeko.

Mediateka bisitatzea

Azkuna Zentroko Mediateka elkarketarako eta ikaskuntzarako gunea da, eta sarbidea eskaintzen du kulturari lotutako bibliografia, ikus-entzunezkoak eta bizipenak izateko. Gune honetan, ikasleek eta irakasleek honako hauek egin ahal dituzte:

Irakurketa, kultura digitala eta sorkuntza artistikoa ezagutzea eta haietara ohitzea, Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro batean txertatutako hezkuntza-baliabide baten bidez.

Egungo pentsamenduarekin eta adierazpen artistikoekin lotutako bilduma bibliografiko batera sartzea.

Pentsaera kritikoa ikuspegi sozial, inklusibo eta jasangarritik sustatzeko prestatutako programazio kulturala aztertzea.

Talde bakoitzeko ikasleen adina eta ezaugarriak aintzat hartuta, bisitan erakutsitako edukiei lotutako jardueraren bat proposatuko zaie.

Astearte, asteazken eta ostegunetan

9:30—11:00

Azkuna Zentroa

Eraikina bisitatzea

Ibilbide bat egitea proposatzen dugu, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko.

Bisita honetan proiektu honen historian barna ibiliko gara: nola proiektatu zen, Atariko 43 zutabeen zergatia eta zer gertatzen den eraikin honen azpian. Ibilbidean Bilboko Alhóndiga izan dena eta orain dena dagokion testuinguruan azaltzen da: 110 urte baino gehiagoko hiriko ardo, olio eta ozpinen biltegia zena, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko gune bilakatuta.

Erakusketak bisitatzea

Azkuna Zentroko erakusketetan, bertako eta nazioarteko artisten lana eta praktika artistiko garaikideen gaiak eta hizkuntzak aurkezten ditugu.

Eskola-komunitateari zuzendutako bisita gidatuek espazio bat proposatzen dute erakusketa bakoitzaren edukietan sakontzeko eta esanahi berriak batera aztertzeko.

Azkuna Zentroa

Egutegia

EszenAZ

Eskolan Ça marche tailerra

2024/10/09

EszenAZ

Eskolan El tiempo

como cuerpo, Olatz de Andrés

2024/10/17

EszenAZ Eskolan Itzulera, Dejabu konpainia

2025/01/23

EszenAZ Eskolan

Progresoa, Olatz Gorrotxategi

2025/02/25

Arte bisualak

Bisita eta audiogiden tailerra, Allora eta Calzadilla erakusketa

Erakusketa: 2024/06/20 — 2025/01/06 Tailerrak (ostegunero):

2024/11/10 — 2024/12/12

Gutun Zuria

2025/02/25 — 2025/03/01

Ikasturte osoa

Bisita gidatuak
Golem gela

HARREMANETARAKO

Iradokizun bat egin edo zerbait esan nahi diguzu? Jar zaitez harremanetan erabiltzaileen arretarako

taldearekin info@azkunazentroa.eus helbidean edo 944 014 014 telefonoan.

www.azkunazentroa.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.