ESKOLA
HEZKUNTZA
KOMUNITATEARENTZAKO
JARDU RAK 2023-2024 ikasturtea DBH eta batxilergoa
1
AURKIBIDEA
03 04 09 13 15 17 19
Sarrera Arte bisualak Arte biziak Literatura Zinema eta ikus-entzunezkoak Bisita Azkuna Zentroa Egutegia
2
SARRERA Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao artea prozesu, praktika, eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da. Gure eginkizuna da kultura gizartearekin lotzea da, herritartasun kritikoagoa eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko. ESKOLA programaren helburua da Azkuna Zentroko ekosistemaren eta eskola-komunitatearen arteko loturak sendotzea. Proposatzen ditugun jarduerak zentroaren programazio-ildoen bidez antolatuta daude: Arte bisualak, Arte biziak, Literatura, Zinema eta ikus-entzunezkoak. Helburua da artista garaikideen lana ezagutaraztea eta espazioak sortzea hausnarketa kolektiborako eta pertsona, belaunaldi eta diziplinen arteko ezagutza trukatzeko. Ikasturte osoan, ikasleek eta irakasleek hainbat jardueratan parte har dezakete, hala nola tailerretan, bisita gidatuetan, ikuskizunetan, hitzaldietan eta artistekiko topaketetan. Proposatzen diren gaiak era askotakoak dira, zentroaren programazioa bezala; besteak beste, feminismoak, ekologia, artea eta teknologia dira gure programak egituratzen dituzten ardatzetako batzuk. Jarduera horiei buruzko informazio gehiago, hemen.
3
ARTE BISUALAK
4
Urritu erakusketa. Bene Bergado
Erakusketaren egunak: 2023ko ekainaren 29a – 2024ko urtarrilaren 7a
Jarduera: Bisita-tailerra Urritu erakusketan, Bene Bergado eskultoreak hausnartzen du nola bizi daitekeen hobeto gutxiagorekin, nola jabetu etengabeko hazkundea ezinezkoa dela planeta mugatu batean. Tailer-bisita honetan, analisi bat proposatzen da, gure kontsumo-ekintzak harremanetan jartzeko lehengaiaren jatorriarekin, produktu bihurtzeko tokiarekin eta, batez ere, hondakin-lekuekin. Mapa kolektibo bat sortuko dugu eta gainean seinalatuko dugu nondik datozen daramatzagun jantziak eta objektuak. Hori bistaratzea lagungarri izango zaigu iruzkintzeko ehungintzako ekoizpen-moduak eta ekipamendu elektronikoa sortzeko behar diren mineralen jatorria; baita beste zabortegi global batzuk mapatzeko ere. Sistemaren konexioak eta konplexutasunak bistaratuko ditugu, horien funtzionamendua ulertzea funtsezkoa baita sistema alternatiboak diseinatzeko eta irtenbideak bilatzeko.
Helburuak Bene Bergado artistaren eskultura-lana ezagutzea.
Jardueraren egunak: eskola-egunak diren ostegun guztiak, 2023ko iraila eta abendua bitartean
Ordutegia: 11:00etatik 13:00era
Desazkundea kontzeptuari buruz hausnartzea. Egunero erabiltzen ditugun produktuen ekoizpen-, kontsumo- eta hondakin-zikloa elkarrekin aztertzea.
5
Artista Bene Bergado Salamancan jaioa, Bene Bergado (1963) Bilbon bizi eta hezi izan da. Urritu erakusketarekin, lehen urrats profesionalak eman zituen hirira itzultzen da. 1985ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan irakasle ere izan da, 1988tik Madrilen lan egin eta bizi da. Bere lana, besteak beste, honako bilduma hauetan dago: JUMEX (Mexiko), Banco de España (Madril), MUSAC (Gaztela eta Leóngo Arte Garaikidearen Museoa) eta Gasteizko ARTIUM Museoa.
Tailerra emango duena Basurama kolektiboa kultura- eta ingurumen-arloko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpenean aritzen da. 2001ean sortu zen, eta arlo hauetan oinarritu du bere azterketa- eta jarduera-eremua: ekoizpen-prozesuetan, horiek dakartzaten hondakinen sorreran eta egungo abaguneek sortzen dituzten sorkuntza-aukeretan. Horrez gain, plataforma bat ezarri nahi da, sare sozialeko pertsonaiak harremanetan jar daitezen eta elkarrekin lan egin dezaten. Pertsona horiek oso leku desberdinak betetzen dituzte, baina ez daude oso urrun elkarrengandik, eta sormen-nodotzat, edo elkargunetzat ere har daiteke. 100 proiektu baino gehiago egin ditu bost kontinenteetan.
1. argazkia — Bene Bergadoren erakusketa muntaketa
2. argazkia — Bene Bergadoren erretratua
6
The Artwork As a Living System erakusketa,
Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau Erakusketaren egunak: 2024ko otsailaren 8tik maiatzaren 26ra
Jardueraren egunak: eskola-egunak diren ostegun guztiak, 2024ko otsaila eta maiatza bitartean
Jarduera: Audiogida-tailerra Erakusketa honek arte birtual eta murgiltzailearen erreferente diren Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten 1992 eta 2017 arteko lana erakusten du. Haien instalazioek bultzatzen gaituzte ingurune naturalak esploratzera eta haiekin eragin-trukea izatera, eta espazio digitalean aldi berean eraldatzen parte hartzera. Jarduera honetan, irrati-lengoaiaren bidez hurbilduko gara erakusketara. Oinarrizko elementuak ezagutuko ditugu (nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa), eta adibide praktikoak eta ariketak ere egingo ditugu. Jarduera 3 fasetan egituratzen da:
1/
Bisita gidatua The Artwork As a Living System erakusketara. Ikasle-talde bakoitzak pieza bat aukeratuko du, eta haren gainean sortuko dute audiogida. Gero, tailer praktiko bat egingo dugu irratiaren oinarrizko osagaiak ezagutzeko.
2/
Horren ondoren, jarduerak ikasgelan izango du jarraipena, eta talde bakoitzak gidoia amaitu, eta audiogida-proposamena grabatu beharko du.
3/
Material horiek Azkuna Zentroko irrati-taldeari bidaliko dizkiote, eta bera arduratuko da materialak editatzen amaitzeaz, audiogidei azken forma emateko.
7
Helburuak
Artistak
Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten arte murgiltzaileko lana ezagutzea
Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau nazioarteko hedabide berrietako artistak, ikertzaileak eta arte interaktiboaren aitzindariak dira. Guztira, 55 artelan interaktibo sortu dituzte elkarrekin, eta nazioarteko 350 erakusketatan erakutsi dira. Sari ugari jaso dituzte, besteak beste, Austriako Estatuko Arte Saria, Ars Electronica Golden Nica Saria eta Wu Guanzhong Arte eta Zientzia Berrikuntzaren Saria. 2004an Interface Cultures saila sortu zuten Linz-eko Arte eta Diseinu Unibertsitatean, Austrian.
Irratiko lengoaiarekin eta tresnekin ohitzea Erakusketari buruzko azterketa sortzailea egitea
3. argazkia — Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau erakusketa, ZKM. Centre for Media Arts Karlsruhe (Alemania)
Tailerra emango duena Alberto de la Hoz Beti egon da musikari lotuta modu askotara, baina orain dela urte batzuk bizitzak irratira eraman zuen, eta hortik pedagogiara. Aldi batez Madrilgo La Casa Encendida-ko irrati-estudioan lan egin zuen, irrati eta soinu esperimentaleko tailerrak eman ditu, eta hainbat irrati-antzerkitan, irrati-performancetan eta irrati-serialetan lan egin du. Azkenaldian, consonni, Azkuna Zentroa, Mundubat, Coopera Euskadi edo Proyecto Ellas irratietako edukietan parte hartu du.
8
ARTE BIZIAK
9
Ikuskizunak
eszenAZ Azkuna Zentroko denboraldi eszenikoa da, eta egungo eszenako lanik berritzaileenak erakusten ditu, bertako eta nazioarteko artistekin eta konpainiekin. Programa honetako proposamenetako batzuk ikasleei zuzenduta daude, eta aukera paregabea da arte bizi garaikideen aniztasunaren eta aberastasunaren berri izateko. Saioaz gain, topaketa bat egiten da artistekin, ikuskizuna iruzkintzeko, eta haien lanari eta obren gaiei buruz oro har hausnartzeko.
Helburuak Arte bizietako hainbat proposamen eta lengoai ezagutzea. Elkarrekin eta artistekin gogoeta egitea beren proposamenari buruz. Arte eszenikoetako ikuskizunak ikusteko ohitura sustatzea.
10
Topaketa Cris Blanco artistarekin
Cris Blanco artistak bere pieza eszenikoak egiten ditu 2003az geroztik, eta interpretatzaile- lanetan aritzen da performancean, dantzan, antzerkian eta zineman. Eszena-generoen nahasketa, zuzeneko musika, ageriko trikimailuak, kodeen eta objektuen eraldaketa, eskuz egindakoa eta antzerkiaparatua ikusaraztea bere lanean ageri ohi diren osagaiak dira. Topaketa honetan aukera izango dugu bere unibertso eszenikoa ezagutzeko eta horra hurbiltzeko.
Eguna: Urtarrilak 18 Ordutegia: 11:00etatik 12:00etara
11
Hotsetan.
Gida didaktikoa: musika esperimentalerako hastapena Oier Iruretagoiena artistak Hotsetan programan diseinatutako gidaliburu honetan irakasleentzako tresnak proposatu dira, ikasgelan musika esperimentalaren, soinu-sorkuntzaren eta entzutearen inguruko eduki teorikoak eta ariketa praktikoak dauzkan programa aurkezteko. Hasierako ikuspegi orokor bat eskaintzea da asmoa soinuak duen aberastasunaz eta konplexutasunaz, ikasle gazteek ikertzen eta esperimentatzen jarrai dezaten gogoa pizteko. Hezitzaileek ikasgelara ongien egokitzen diren ariketak aukera ditzaten pentsatutako materiala da. Eduki horiek kontrastatu eta zabaldu daitezke, Azkuna Zentroan lan-urtean zehar egingo diren tailer teoriko-praktikoen bidez.
Norentzat: DBH2.etik Batxilergoko 2.era bitarteko irakasleak
GIDA DIDAKTIKOA DESKARGATU
12
LITERATURA
13
Gutun Zuria Bilbao.
Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdia
Gutun Zuria Bilbao, Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdia, literaturaren inguruko topagunea da. Jaialdiak irakurketaren ikuspegi artistiko berriak eta artearen begirada literario berriak proposatzen ditu, eta ideien, irudien, formen eta denboren lurralde berriak lotzen ditu. Bertako eta nazioarteko sortzaileak urtero igarotzen dira gai horietatik, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisual eta arte biziak erabiliz. Proposamen horiek eskola-komunitatearekin konektatzeko, hitzari buruzko topaketak eta tailerrak antolatzen ditugu urtero idazleekin. Jaialdiaren hezkuntza-programazioa webgunean kontsultatu ahal izango duzu gutunzuria.azkunazentroa.eus
Helburuak Gaur egungo eta bertako idazleen lana ezagutzea. Egunak: 2024ko otsailaren 27tik martxoaren 3ra.
Ikasleek hitzaren, literaturaren eta liburuen munduarekin duten lotura indartzea.
14
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
15
Golem Gela
Golem Gela hezkuntza-komunitateari zuzendutako Golem zinemen programa da. Proiektu honek zinemaren bidez hezi nahi du, irakasteko eta ikasteko bide gisa eta herritar kultu eta kritikoak prestatzeko ekarpen gisa optimizatuz. Hainbat film-ziklo eskaintzen ditu: historiakoak, ikasleentzat interesgarriak diren gaiekin eta euskarazko filmekin. Proiekzioak jatorrizko bertsioan dira, eta gida didaktikoak eta hezkuntza- jarduerak ere proposatzen dira.
Helburuak Zinema sustatzea hezkuntzarako, ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako bide gisa. Ikasleak trebatzea ikus-entzunezko lanak era kritikoan ikusten, horiek baloratzeko, aztertzeko eta eztabaidatzeko gai izan daitezen. Parte-hartzea eta eztabaida sustatzea ikasgelan, beste kultura batzuei eta gaurkotasuneko gaiei buruz
Egunak: 2023ko urritik 2024ko ekainera
KONTSULTATU PROGRAMA HEMEN. Prezioa: 4,5€
Informazio gehiago izateko eta izena emateko: golem.bilbao@golem.es
16
BISITA AZKUNA ZENTROA
Hainbat aukera proposatzen ditugu Azkuna Zentroa bisitatzeko, talde bakoitzak bere ibilbidea aukeratu eta zentroko espazioak eta baliabideak ezagutu ditzan. Jarri harremanetan Jendearentzako Arreta Taldearekin, zure bisita antolatzeko eta data erreserbatzeko.
Bisita Mediatekara Azkuna Zentroko Mediateka elkarketarako eta ikaskuntzarako gunea da, eta sarbidea eskaintzen du kulturari lotutako bibliografia, ikus-entzunezkoak eta bizipenak izateko. Gune honetan, ikasleek eta irakasleek honako hauek egin ahal dituzte:
-> Irakurketa, kultura digitala eta sorkuntza artistikoa ezagutzea eta haie
tara ohitzea, Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentro batean txertatutako hezkuntza-baliabide baten bidez.
-> Egungo pentsamenduarekin eta adierazpen artistikoekin lotutako bilduma bibliografiko batera sartzea.
-> Pentsaera kritikoa ikuspegi sozial, inklusibo eta jasangarritik sustatzeko prestatutako programazio kulturala aztertzea.
Talde bakoitzeko ikasleen adina eta ezaugarriak aintzat hartuta, bisitan erakutsitako edukiei lotutako jardueraren bat proposatuko zaie. Egunak eta orduak: astearte, asteazken eta ostegunetan, 9.30etatik 10.15etara eta 10.15etatik 11etara
17
Eraikina bisitatzea Espazioan ibilbide bat egitea proposatzen dugu, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko. Bisita honetan proiektu honen intrahistorian barna ibiliko gara: nola proiektatu zen, Atariko 43 zutabeen zergatia eta zer gertatzen den eraikin honen azpian. Bilboko Alhóndiga izan dena eta orain dena dagokion testuinguruan azaltzen da: 110 urte baino gehiagoko hiriko ardo, olio eta ozpinen biltegia zena, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko gune bilakatuta.
Egunak eta orduak: astearteak 11:15etik 11:45era
Bisita erakusketara Azkuna Zentroko erakusketetan, bertako eta nazioarteko artisten lana eta praktika artistiko garaikideen gaiak eta lengoaiak aurkezten ditugu. Eskola-komunitateari zuzendutako bisita gidatuek espazio bat proposatzen dute erakusketa bakoitzaren edukietan sakontzeko eta esanahi berriak batera aztertzeko.
Egunak eta orduak: asteazkenak: 11:15etik 11:45era
18
EGUTEGIA Bisita-tailerra, Urritu erakusketa, Bene Bergado
Audiogida tailerra, The artwork as a living system erakusketa, Christa Sommerer y Laurent Mignonneau
Erakusketaren egunak: 2023ko ekainaren 29a – 2024ko urtarrilaren 7a
Erakusketaren egunak: 2024ko otsailaren 8tik maiatzaren 26ra
Jardueraren egunak: eskola-egunak diren ostegun guztiak, 2023ko iraila eta abendua bitartean
Jardueraren egunak: eskola-egunak diren ostegun guztiak, 2024ko otsaila eta maiatza bitartean
Ordutegia: 11:00etatik 13:00era
IRA
2023
URR 2023
AZA 2023
ABE 2023
URT 2024
OTS 2024
MAR
2024
API
2024
MAI
2024
EKA
2024
Gutun Zuria Bilbao. Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdia Egunak: 2024ko otsailaren 27tik martxoaren 3ra.
Golem Gela Azkuna Zentroan Egunak: 2023ko urritik 2024ko ekainera eszenAZ: ikasturte osoa
Bisita Azkuna Zentroa: ikasturte osoa
19
Iradokizun bat egin edo zerbait esan nahi diguzu? Jar zaitez harremanetan erabiltzaileen arretarako taldearekin info@azkunazentroa.eus helbidean edo 944 014 014 telefonoan.
www.azkunazentroa.eus
20