Irisgarritasun unibertsala Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon

Page 1

AZKUNA ZENTROA – ALHÓNDIGA BILBAOKO IRISGARRITASUN UNIBERTSALEKO POLITIKA Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa da, begirada hemen eta nazioartean jarrita duena, eta ikusleen komunitate desberdinekin harremanetan jartzeko zabalik dagoena. Kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da. Pertsonekin, artistekin eta kultura-arloko agente eta komunitateekin lan egiten dugu, programazio-eredu hibridoak eta multilateralak erabiliz, garaikidetasunaren egunerokotasuna erraztu, eta ikus-entzuleen komunitate guztiengana iristeko. Arreta berezia jartzen diegu euskarazko egungo sorkuntzari eta arteko ikuspegi feministei, eta bitartekaritza eta hezkuntza erabiltzen ditugu, jakintza kritikoa sortzeko, eta artearen eta artisten bidez gizartea eraldatzeko. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao espazio publikoak balio hauek sustatzen ditu: aniztasun kulturala eta soziala, integrazioa, aukera-berdintasuna, eta informazio eta jakintzarako sarbidea. Jardunean hasi ginenetik, konpromiso irmoa hartu genuen gure gain gure jardueraren eremu posible guztietan irisgarritasun unibertsala lortzeko.

Jardunean hasi ginenetik, gure gain hartu genuen gure jardueraren eremu posible guztietan irisgarritasun unibertsala lortzeko konpromiso irmoa. Konpromiso hori Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 170001 UNE arauan bildutako jardueretan islatu da. Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da Zentroan lan egiten duten pertsona guztiak lankidetzan aritzea, bereziki, bisitariekin lotura estua duten horiek. Jarraian, arau honen funtsezko alderdi batzuk daude, Zentroko pertsona guztiei eragiten dietenak beren jarduera egitean:

1. Zentroak behar bezala beteko du legegintza-eremu guztietatik datorren irisgarritasunari buruzko legeria aplikagarria, DALCO irisgarritasun-baldintzak, bai eta erakunde ofizialek emandako baimenen, lizentzien eta abarren eta AZ-ABk sinatutako beste konpromiso batzuen ondoriozko betebeharrak ere.

2. Zentroak Irisgarritasun Unibertsala Kudeatzeko Sistema bat ezarriko eta mantenduko du, arlo horretan etengabe aurrera egin eta hobetu ahal izateko. Sistema horrek 170001 UNE arauak adierazitakoa beteko du.


3. AZ-ABko pertsona guztiak lankidetzan arituko dira Kudeaketa Sistemaren helburuak lortzeko, agintzen zaizkien zeregin espezifikoetan eta irisgarritasunari lotutako alderdiak dituzten beren lan profesionaleko ohiko zeregin guztietan.

4. Irisgarritasun Unibertsala Kudeatzeko Sistema barnean zabalduko da, AZ-ABko pertsonei jakinarazteko arlo horretan bakoitzak zer alderditan jardun behar duen.

5. Sistema etengabeko aurrerapen-egoeran dagoen tresna dinamikoa izango da, bai egiturari dagokionez (dokumentazioa, antolaketa, etab.), bai urtero proposatzen diren helburu zehatzei dagokienez. AZ-ABko pertsona guztiek proposatu ahal izango ditugu horri buruzko ekimenak, eta kontu handiz aztertu eta baloratuko dira.

6. Garatu beharreko proiektu berrietan, kontuan hartu beharko ditugu irisgarritasun unibertsalari buruzko alderdiak.

7. Oinarrizko printzipio horiek irisgarritasuneko helburu espezifikoetan zehazten eta hedatzen dira, eta aldian-aldian ebaluatzen dira, betetzen direla egiaztatzeko eta, ez betetzeko arriskua egonez gero, behar diren neurriak ezartzeko. Politika horren berri izatea eta pertsona guztiek politika ezartzen parte hartzea ezinbesteko baldintza da gure eginkizuna betetzeko eta aurreikusitako helburuak lortzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.