8 TOPAKETA. Laida Lertxundi Gonbidatutako artisten biografiak

Page 1

8 TOPAKETA. Laida Lertxundi Gonbidatutako artisten biografiak I. TOPAKETA: LANDA-GRABAZIOAK (TOKIA) USOA FULLAONDO artista, ikertzailea eta irakaslea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Sailean doktoratu zen 2010ean. Gaur egun, irakasle agregatu gisa lan egiten du sail berean, eta eskolak ematen ditu Arte Graduan, Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterrean eta Pintura Masterrean. Irakaskuntza- eta ikerketa-lana eta ekoizpen artistikoa uztartzen ditu, eta autonomia-erkidego, estatu eta nazioarteko hainbat erakusketatan parte hartu du, hala nola Luis Adelantado galerian, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan edo Hasselt-eko Cultuurcentrum-en. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso ditu, eta Injuve eta beste lehiaketa nazional batzuetan saritu dute. Egonaldiak izan ditu Villa Empain (Brusela), Banff Centre (Alberta), Senselab (Montreal) eta Bilbaoarte Fundazioan. Bere argitalpenen artean bereziki nabarmentzen dira Un Atletismo Afectivo (2016) eta What can a process do? A passage from ritual to rituality artikulua, Journal for Artistic Research-ek argitara emana (2019).

II. TOPAKETA KEINUA (PERFORMANCEA) SIRAH BADIOLA Psikologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Osasun Mentaleko eta Klinika Sozialeko Masterra du. Gaztetatik dantza ikasi zuen eta Feldenkrais Metodoan prestatu zen. Psikologo-lanetan hasi zen Bartzelonako zentro psikiatriko batean. Gero, Feldenkrais metodoko prestakuntza jaso zuen Brasilen, eta zortzi urtez bizi izan zen bertan. Bitartean, hainbat dantza talderekin lan egiteaz gain, Lugaritmo espazioa sortu eta gidatu zuen, diziplina anitzeko gunea, non Feldenkrais eta dantza garaikideko eskolak emateaz gain, espazioko jarduera guztiak koordinatzen zituen. Gaur egun, urte gehiena ematen du Donostian lanean, terapeuta somatiko gisa eta Feldenkrais metodoa eta presentzia-dantza irakasten, eta lankidetzan aritzen da dantza-proiektu batzuekin. KEIRA GREENE artistak zinema, argazkigintza, performancea eta testua lantzen ditu. Gogoeta egiten du bizitza sozialari, organikoari eta ingurune espezifikoetako paisaiari buruz. Elkarlanean eta elkarrizketan oinarritutako praktikaren bidez egiten du lan, begiratzeko, idazteko eta harreman iraunkorrak osatzeko. Azken lanetan, gorputzaren ideiak eta emozioaren esperientzia ikertzen ditu, gorpuztutako praktika zinematografikoarekin harremanetan.


III. TOPAKETA: PERKUSIOAK (PARTITURAK) ALEJANDRO ALONSO DÍAZ komisario, idazle eta ikertzailea da. Bere praktika, jakintzaren egitura natural, sozial eta poetikoen arteko elkartze metabolikoetan kokatzen da. Arteari, mugimenduan dagoen irudiari eta naturari buruz idatzi dituen testuak argitalpen eta erakusketa-katalogo ugaritan argitaratu dituzte, besteak beste, Frieze, Mousse eta Terremoto-n. Landscape Plus (Mousse publishing/fluent) argitaratu berri du, Laida Lertxundi zinemagilearen lanari buruzko lehen argitalpen monografikoa. Ikerketa artistikoan diharduen fluent izeneko para-instituzioaren zuzendaria da Díaz.

IV. TOPAKETA: ESFORTZUA (PRODUKZIOA) REN EBEL Los Angeleseko artista eta idazlea da, eta gaur egun Euskal Herrian bizi da. Bitarteko ugari lantzen ditu, besteak beste, bideoa, soinua, testua eta marrazketa. Zinema eta bideoarteko BFA jaso zuen Kaliforniako Unibertsitatean (San Diegon), eta ikasketa-praktikako MFA Pasadenako ArtCenter College of Design-en, Kalifornian. Echo Park Film Center-en, Los Angeleseko Now Instant Image Hall-en eta New Yorkeko Spectacle Theatre-n erakutsi ditu bideo-lanak. Artforum, Frieze eta Moussen idatzi ohi du.

V. TOPAKETA: ETENDAKO SUBLIMEA (GANBERA) CLARA SCHULMANN Parisen bizi den idazlea da. Zinematografia Ikasketetan doktorea da, eta artearen teoria irakasten du Parisko Arte Ederren Eskolan (ENSBA). Hainbat argitalpenen editorea da: Jeux sérieux. Cinéma et art contemporain transforment l’essai, (HEAD / Mamco, Geneva, 2015), Palmanova (Form (e) s, Paris, 2016). Duela gutxi, Laura Mulveyren idazkien frantsesezko lehen itzulpena gainbegiratu zuen (Au-delà du plaisir visuel. Féminisme, énigmes, cinéphilie, Mimésis, 2017). Mike Kelley, Katinka Bock, Joachim Koester, Marie Angeletti eta Victor Burgini buruz idatzi du. Bere azken liburua, Zizanies, Paraguay Pressek argitaratu zuen 2020ko martxoan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.