Erabiltzaileentzako araudia - Azkuna Zentroa

Page 1

Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaoren erabiltzaileentzako barne-araudia Arau orokorrak


I. KAPITULUA - PRINTZIPIO OROKORRAK 1. Artikulua - Helburua Erabiltzaileentzako araudi orokor honen (aurrerantzean, ‘araudia’) helburua Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko (aurrerantzean, ‘Zentroa’) espazio eta instalazio guztien erabilera eta funtzionamendua arautzea da, zentroaren beraren erabilera egokia bermatzearren. 2. Artikulua - Aplikazio-Eremua Araudi hau nahitaez aplikatuko zaie erabiltzaile guztiei, alegia, Zentroaren espazioetan eta instalazioetan sartzen diren eta horiek bisitatzen edo erabiltzen dituzten pertsona fisikoei eta juridikoei (aurrerantzean, ‘erabiltzaileak’). Zentroko eremu jakin batzuetarako (Jarduera fisikorako zentroa eta Mediateka) berariazko araudietan xedatutakoaren kalterik gabe aplikatuko dira araudi honetan jasotako arau orokorrak, eta eremu horietan batak zein besteak aplikatuko dira. 3. Artikulua - Zuzendaritza Azkuna Gizarte eta kultura garaikideko Zentroa, SAk (aurrerantzean, ‘Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao’) zuzentzen du Zentroa, eta agintari nagusia da. Horrenbestez, araudi hau alda edo osa dezaketen erabakiak berehala aplikatu eta onartu beharko dituzte erabiltzaile guztiek. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, kasuan kasuko arloaren eta baldintzen arabera, arduradun bat edo arduradunen talde bat izendatuko du (zuzendaritzako kideak, langileak, laguntzaile teknikoak, barneko nahiz kanpoko aholkulariak, zerbitzuhornitzaileak, etab.). 4. Artikulua - Araudia Aldatzea Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok aldebakartasunez aldatu ahal izango du araudia noiznahi, Zentroaren funtzionamendua uneko baldintzetara egokitzeko eta bere errendimendua ahal bezainbeste hobetzeko.

II. KAPITULUA - ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 5. Artikulua - Eskubideak Erabiltzaileek eskubide hauek dituzte: 1. Zentroko langileen aldetik errespetuzko tratua jasotzea; 2. Zentroko instalazioez gozatzea; eta 3. Zentroko instalazioen kudeaketa hobetzeko egoki jotako iradokizunak egitea, eta funtzionamenduari buruz egoki jotako erreklamazioak egitea. 6. Artikulua - Betebeharrak Erabiltzaileek, Zentroa erabiltzeko, arau hauek bete beharko dituzte: 2


1. Erabiltzaileek kontu handienaz erabiliko dituzte Zentroko espazioak eta instalazioak, erabilera arruntaz kanpoko kalteak eta hondatuak saihesteko, eta inola ere ez dituzte bidegabe erabiliko. 2. Erabiltzaileek, araudi honetan jasotako arauak beteko dituzte eta gainerako erabiltzaileekin errespetuz jokatuko dute. 3. Zentroan dauden bitartean, erabiltzaileak izango dira beren jardunaren erantzule, baita beren kargura dauden pertsonen edo animalien jardunarena ere (ikusi 8.IX.O artikulua, animalien sarbidea arautzekoa). 4. Erabiltzaile helduek beren kargura dauden adin txikikoen segurtasunaren ardura izango dute, eta Zentroan duten portaeraren erantzuleak izango dira. 5. Erabiltzaileek bere gain hartuko dute Zentroan beren objektu pertsonalen bat galdu, ebatsi, lapurtu, desagertu edo hondatu izanaren erantzukizuna. 6. Erabiltzaileek instalazioak garbi edukitzen lagunduko dute. 7. Erabiltzaileek Zentroko langileen aginduak eta jarraibideak bete beharko dituzte, baita Zentroko jarduna eta funtzionamendua bermatzeko har ditzaketen erabakiak onartu ere.

III. KAPITULUA - ERABILERA-ARAUAK ETA DEBEKATUTAKO JARDUERAK 7. Artikulua - Erabilera-Arauak Erabiltzaileek araudi honetan jasotako arauak beteko dituzte, espazioak eta instalazioak erabiltzeko. 8. Artikulua - Zentroan Debekatuta Dauden Jarduerak Erabiltzaileek debekatuta dituzte hauek: 1. Pasatzea debekatuta dagoen lekuetatik ibiltzea; 2. Zentroko espazio eta instalazio guztietan erretzea, izan aire zabalean edo barnean; 3. Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo legez kanpokoak egitea; 4. Jarduera zaratatsuak edo bibrazio-eragileak egitea, Zentroko gainerako erabiltzaileei enbarazurik ez egiteko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu gabe. Irratiak, disko-jogailuak, mp3-ak, bozgorailuak, musika-irakurgailuak, irratiak, DVDak, telebistak eta abar Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok arautu eta baimendutako moduan soilik erabili ahal izango dira; 5. Ezingo dira Zentroan sartu, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok berariaz eta idatziz baimendu ezean, materia arriskutsuak, osasungaitzak, deserosoak, kaltegarriak, kirasdunak edo sukoiak, bai talde horietan sailkatzekoak badira edo debeku orokorren bat badagokie edo edozein arauk, legek, estatutuk edo erregelamenduk horien erabilera mugatzen badu; 6. Erabat debekatuta dago elementu arriskutsuak izan daitezkeenak biltegira-tzea, gordetzea, erabiltzea edo erakustea; 7. Igogailuak arau hauen arabera erabiliko dira: 3


• Inola ere ez da gaindituko igogailuetan adierazitako edukiera, ez guztizko pisuan ez pertsona-kopuruan, eta igogailuon gehiegizko erabilerari loturiko erantzukizunak eskatuko dira; • 14 urtetik beherakoek ezingo dituzte igogailuok erabili, ez bada horien kargu dagoen pertsonarekin; 8. Erabiltzaileek erabat debekatuta dute zaborra uztea Zentroko edozein espazio edo instalaziotan; eta 9. Zentroan jarduera hauek egitea: • Substantzia estupefazienteak kontsumitzea; • Sarbidea mugatuta dagoen espazioetan baimenik gabe sartzea; • Sarbideak eta igarobideak okupatzea edo oztopatzea; • Eskean ibiltzea, zuzenean nahiz zeharka; • Mota orotako publizitatea banatzea, erakustea, etab., baimenik gabe; • Helburu komertzialetarako edo irabazi asmoarekin, argazkiak ateratzea edo irudiak hartzea baimenik gabe; • Instalazioak, elementuak, ekipamendu-ondasunak, etab., modu desegokian edo kaltegarrian erabiltzea; • Pintaketak edo grafitiak egitea; • Bizikletan edo skatean ibiltzea, baloiarekin jolastea edota gainerako erabiltzaileentzat arriskutsu edo gogaikarriak izan daitezkeen jarduerak egitea; • Baimenduetako eremuetatik kanpo jatea edo erretzea; • Bisita gidatuak eta jarduera komertzialak, joko-jarduerak eta apustuak eta irabazi asmokoak egitea, eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok baimendu ez dituen jarduera pribatuak; • Diskurtso publikoak (politikoak, sindikalak, etab.) edo bestelako adierazpenak egiteaAzkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok baimendu gabe; • Liskarrean, borrokan eta ordena publikoa asaldatzen aritzea; • Oro har, ezin da erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna arriskuan jar dezakeen jarduerarik egin; eta • Debekatuta dago Zentroan animaliekin eta maskotekin sartzea, ez bada ekitaldi berezietan eta behar bezala baimenduta. Debeku hori ez zaie aplikatuko desgaitasunen bat duten pertsonen itsu-txakurrei, baldin eta indarrean den legedia betetzen badute. Edonola ere, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok eskatutako higiene- eta segurtasun-baldintzak bete beharko dira. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok eskubidea izango du Zentroan debekatuta dauden jarduera guztien edo batzuen berri emateko kartelen bidez.

4


IV. KAPITULUA - ZENTROAREN FUNTZIONAMENDUA 9. Artikulua - Zentroaren Irekiera eta itxiera 9.1. Zentroaren irekiera- eta itxiera-ordutegiak Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao arduratuko da Zentroa egunero ireki eta ixteaz, horretarako segurtasun-zerbitzua baliatuta. Zentroa irekita egongo da urteko egun guztietan, ordutegi honetan: Egunero 9:00etatik 21:00etara *Covid-19aren kontrako osasun-gomendioetara egokitutako behin-behineko ordutegia Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok ordutegi horiek aldatu ahal izango ditu modu ezohikoan eta salbuespenez, eta, halakoetan, ohiko jakinarazpen-bideak erabiliko ditu. 9.2. Aldi baterako itxiera Larrialdietan (liskarrak, borrokak, ordena publikoa asaldatzea edo bestelako arazoak), Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok erabiltzaileak ebakuatzea eta Zentroa edo eremu jakin batzuk aldi baterako ixtea erabaki dezake, eta beharrezkoak edo egokiak diren neurriak hartuko ditu egoera okertzea eragozteko. Neurri horiek hartzean, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok laguntza eska diezaieke erabiltzaileei, eta horiek laguntzera behartuta egongo dira. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok go du, gertaera edo baldintza jakin batzuen arabera, hala komeni bada, eta horren berri emango die aurrez erabiltzaileei, neurri egokiak har ditzaten. 10. Artikulua - Sarrera Ukatzea Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sarrera ukatzeko eskubidea izango du, eta, hori dela medio, sartzea eragotzi ahal izango die indarkeriazko portaerak dituzten pertsonei, eskean ari direnei, mozkortuta daudenei, armak edo objektu mingarriak dituztenei, erabiltzaileei ez diezaieten enbarazurik egin eta Zentroaren jardun arrunta eragotz ez dezaten. Horrenbestez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren izenean diharduen segurtasunzerbitzuak Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon sartzea eragotz diezaieke erabiltzaileei, araudi honetan ezarritakoari jarraikiz.

5


V. KAPITULUA - ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK 11. Artikulua - Arau-Hausteak Araudi honetan jasotako arauak ez betetzeak dagokion zehapena izango du, arauhausleari eska dakizkiokeen kontratuzko edo kontratuz kanpoko erantzukizunak edozein direla ere. 12. Artikulua - Zehapenak Zentroak araudi honetako xedapenen bat urratzen duten Erabiltzaileak berehala kanporatu ahal izango ditu eta etorkizunean sarbidea ukatu ahal izango die, aldi baterako edo behin betiko, arau-haustearen astuntasuna gorabehera. Gainera, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Az txartela kendu ahal izango die horien erabiltzaile titularrei. Zentroko eremuen berariazko araudietan ezarritako zehapenak ere aplikatuko dira. Arau-hauste orori erantzuteko,Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok, ahal den neurrian, urratutako ordena lehengoratuko du beharrezkotzat jotako bitartekoekin, eta horrek eragindako gastuak arau-hauslearen kontura izango dira.

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.