IRA URR AZA ABE 2024
AURKIBIDEA
6
AZzabalik. Sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa
8
Hiruhileko honetan gurekin izango dira...
Allora & Calzadilla: KLIMA. Erakusketa
12
Manu
Muniategiandikoetxea
Schola Navicolare di Traiano Esku-hartzea
14
Elena Aitzkoa. Artista AZ-kidea Ur Aitzak. Erakusketa
15
Ana G. Lartitegui La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la pintura flamenca. Erakusketa
16
Silvia Sánchez. Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia. ikusEntzunezko erakusketa
17
Leticia Paschetta. LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea Instalazioa
18
Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas. Erakusketa
20
Proyecto Larrua. Shoot the target. eszenAZ. Dantza
21
Elahood. Intempestiva. eszenAZ. Dantza
22
Olatz de Andrés. Artista AZkidea. Tiempo como cuerpo - Time is a Muscle. eszenAZ. Dantza
23
Guillermo Weickert Luz sobre las cosas. eszenAZ. Dantza
24
Nicola Galli Deserto Tattile. eszenAZ. Dantza
Jacopo Jenna Algunas coreografías. eszenAZ. Dantza
Carlota Mantecón Principiantes. eszenAZ. Dantza
Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga Bertso-saio espekulatiboa. Gutun Zuria Zabalik
Mangatik zinemara. Japoniar zinema garaikidearen II. zikloa Zinemateka
Zinemaldia Azkuna Zentroan. Zinema
Azkuna Zentroa iruditan
Sorkuntza prozesuan
Arte Bizien Nazioarteko Egonaldi berria
Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein, Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren laugarren edizioko artistak
Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Azkuna Zentroko Artista AZkideak
Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak
Orangcosong kolektiboak Bilbori buruzko Engeki Quest probatu du
Ça marche. Verdades de mentira: Imaginación y Teatro
Olatz de Andrés. Tiempo como cuerpo
Mitusu, haur eta gazteentzako antzerkia
Zinemaldia ikasleentzat
Carlota Mantecón. Principiantes
Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!
Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak
Agurtu zure arbasoak edo nola kanibalizatu klasiko bat
Artearen bitxiak topatu
txiki
Mediateka Gabonetan
Allora&Calzadilla: KLIMA Audiogida-tailerra
Informazio orokorra
Abel Jaramillo
Ana G. Lartitegui
Elahood
Idoia Zabaleta
Proyecto Larrua
Sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa
Asteazkena
Allora & Calzadilla Amaia Molinet
Ane Berganza Ça marche
Elena Aitzkoa
Ixiar Rozas
Lore Stessel
Manu Muniategiandikoetxea
Raketa Brokobitx
Gala Knörr
Jon Gerediaga
Lorea Burge
Olatz de Andrés
Rosa Casado
Programa 2024
Egitarau Profesionala
10:30-14:30 Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala
Egitarau publikoa
Open studios
18:00-20:00 Amaia Molinet. Tierra Quemada Lantegia 2. Lab1
Ane Berganza que se basta a sí mismo Bastida Aretoa
Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas Lantegia 2. Lab2
Lorea Burge Sonic Fielding Lantegia 2. BAT Espazioa
Lore Stessel. Poetry of the Gang Fdez del Campo Aretoa
Ça marche Trabajos forzados Lantegia 3
Rosa Casado. La Ilusoria estabilidad del suelo Lantegia 3
Raketa Brokobitx. Trip-Ti-Ko Urquijo Aretoa
Olatz de Andrés. Time is a muscle Lantegia 3
Manu Muniategiandikoetxea Schola Navicolare di Traiano Terraza
ArtxiboAZ / Bibliografia / AZ argitalpenak Lantegia 1
Erakusketak
Allora & Calzadilla . KLIMA Erakusketa Aretoa
Ana G. Lartitegui. La nave de los necios Galeria Mediateka
Manu Muniategiandikoetxea . Schola Navicolare di Traiano Terraza
Jarduerak
11:00-20:00 Allora & Calzadilla KLIMA | Proiekzioa: The Great Silence Auditorioa
18:00 Allora & Calzadilla . KLIMA
Performance: Entelechy Erakusketa Aretoa
Jon Gerediaga . Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk | Lectura Kubo Baltza
Ça marche. Trabajos forzados | Aurkezpena Lantegia 3
Ana G. Lartitegui. La nave de los necios | Bisita gidatua Mediateka Galeria
18:30 Allora & Calzadilla . KLIMA | Bisita gidatua Erakusketa Aretoa
Elena Aitzkoa . Ur Aitzak Kulturen Ataria
Performance: JIRIW BE KA KOKODJI LADJE URRUN EGON ARREN
19:00 Ane Berganza que se basta a sí mismo | Performance Bastida Aretoa
Allora & Calzadilla . KLIMA | Performance: Lifespan Erakusketa Aretoa
19:30 Lorea Burge. Sonic Fielding | Performance BAT Espazioa
20:00 Proyecto Larrua . Shoot the target | Dantza Kulturen Ataria
20:40 Elahood Intempestiva | Dantza Kulturen Ataria
21:00
Gala Knörr. Closer | Performance Kulturen Ataria
Hiruhileko honetan gurekin izango dira...
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.
de Andrés
AZ-Kidea
Lorea Burge Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Cartu
Jon Gerediaga Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Ane Berganza Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Pauline Lecerf Komikiaren Nazioarteko Egonaldia
Abel Jaramillo Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Gala Knörr Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Ixiar Rozas Ikertzaile AZ-Kidea
Degenstein
Elena Aitzkoa Artista
Manu
Muniategiandikoetxea Artista
Guillermo Weickert Koreografoa
Elahood (Sabela Domínguez, Julia Laport) Koreografoak
Ziomara Hormaetxe Koreografoa
Allora & Calzadilla Artistak
Alberto de la Hoz Soinu artista
Carlota Mantecón Koreografoa
Jacopo Jenna Koreografoa eta errealizadorea
Silvia Sánchez Artista bisuala
Nicola Galli Koreografoa
Proyecto Larrua (Jordi Vilaseca, Aritz López) Koreografoak
orangcosong (Minori Sumiyoshiyama & Chikara Fujiwara Artistak
Ana G. Lartitegui Ilustratzailea
Leticia Paschetta Artista eta arkitektoa
Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet
Arte Bizien Nazioarteko Egonaldia
#artebisualak #artebiziak #erakusketa
Allora & Calzadilla: KLIMA erakusketak nazioarteko arte garaikidean erreferente diren Jennifer Allora eta Guillermo Calzadillaren azken lana jarri du ikusgai Erakusketa Aretoan. Artista bisualen bikote kolaboratibo honek landu duen obra esperimentala mundu osoko museoetan erakutsi da.
«KLIMA» kontzeptua greziarren garaietatik dator, eta bizimoduak eguzkirantz bideratzeari egiten dio erreferentzia. Erakusketako artelan bakoitzak klima bakan bat eratzen du, eta denek batera azken 4.000 milioi urteak hartzen dituen elkargune kosmikoari ematen diote forma.
Erakusketa honetan, nabarmentzekoa da, batetik, Allora & Calzadilla artisten izaera diziplinartekoa eta kolaboratiboa eta, bestetik, beren obra osoan dauden gaiak: denbora geologikoa eta Lurreko bizitzaren bilakaeraren historia, izaera postkoloniala, ingurumen-justizia eta zor klimatikoa, geopolitika eta energia-iturriak.
KLIMA erakusketak bereziki nabarmentzen du performancen oinarritutako eskultura-lanek beren ibilbide artistikoan duten garrantzia, eta horietako batzuk aktibatzen ditu aldizka, bertako musikarien lankidetzaz.
2025EKO URTARRILAREN 6RA ARTE
Erakusketa Aretoa
Sarrera dohainik
ALLORA & CALZADILLA
Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla eskultura, performance, bideoa, audioa eta fotografia uztartzen dituen lan esperimentala ondu dute. Ikerketara bideratutako praktika konplexu batetik abiatuta, Puerto Ricon bizi den bikote honek modu kritikoan aztertzen ditu gertaera kulturalaren, historikoaren eta geopolitikoaren arteko elkarguneak eta konplizitateak.
Bere lana, besteak beste, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan, Berlingo Neue Nationalgalerie-n, Londresko Tate Modernen, Bilboko Guggenheim Museoan edo Amsterdameko Stedelijk Museum-en erakutsi da.
2011n Amerikako Estatu Batuak ordezkatu zituzten Veneziako Bienalaren Nazioarteko 54. arte-erakusketan.
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
11:00-20:00 Proiekzioa: The great silence. Auditorioa
18:00 Performance Entelechy Erakusketa Aretoa
19:00 Performance Lifespan. Erakusketa Aretoa
JARDUERAK
Performance
Ostegunero
Entelechy (2020) - 18:00
Lifespan (2014) - 19:00
Sarrerako bisitak
Ostegunero, 18:30ean (30')
Erakusketa Aretoan
Proiekzioa
The great Silence
Urriak 9, asteazkena
Urriak 20, asteazkena
Abenduak 19, osteguna
Urtarrillak 6, astelehena
11:00-20:00
Auditorioa
#artebisualak #esku-hartzea
Manu Muniategiandikoetxea
Schola Navicolare di Traiano
Manu Muniategiandikoetxea artista bisualak Schola Navicolare di Traiano aurkeztuko du terrazan, eskuhartze konstruktibo-piktoriko bat, Erromako Espainiako Akademian izandako egonaldian garatu duen Gigantomaquia proiektuan oinarritua.
Artistak eraikuntza eta eredu geometrikoekiko interesa du, eta, obra berriak egiteko, Ostia Antica-ko —Erromako portu zaharreko— Parke Arkeologikoko eraikinen zoladura geometrikoetan inspiratu da. Zehazki, Schola di Traiano-ko (III. mendea) Oturuntza Aretoan, itsas eraikitzaileen eskolan, dauden horietan.
Proiektu ireki honetan piezak etengabe garatzen ari dira, Manu Muniategiandikoetxeak estudioaren ideiarekin jolasten baitu, obraren kontzeptua ekoizpen-ingurune osora zabalduz. Mahaia, bilbeak, txantiloiak, astoa, testua eta mihisea bera lanerako eta sorkuntzarako elementuak dira.
MANU MUNIATEGIANDIKOETXEA
Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966) azken bi hamarkadetako euskal artearen figurarik garrantzitsuenetako bat da. Margolaria eta eskultorea da, eta bi diziplinen arteko lotura aurkitzen du, egitura fisikoa, materiala, keinua eta adierazpen piktorikoa gainjarriz. Ateak, leihoak eta aulkiak erabiltzen ditu espazio- eta bolumen-ariketa arinak egiteko.
ARTE
Terraza Sarrera dohainik
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
18:00-20:00: Open studio Terraza
#artebisualak #eskultura #poesia
Elena Aitzkoa
Artista AZ-kidea
Ur Aitzak
Elena Aitzkoa artistak azken bi urteetan Azkuna Zentroko artista AZkide gisa sortutako Ur Aitzak izeneko eskulturamultzoa du erakusgai Atarian.
Aldi berean, Ataria bere tailerra eta erakusketa-gunea izan da, Zentroaren eta bertatik igarotzen diren pertsonen bizitzaren parte. Elena Aitzkoak prozesuaren xehetasunak, erabilitako teknikak eta pieza bakoitzarekin doazen poemak partekatu ditu haiekin.
Ciénaga estrellada, Arrebol, Luz cauce, Horizonte nuca, Cisne eta Sombra clara modu organikoan hazi dira, Alhóndigako Kulturen Atariaren parte diren formen artxipelago bat sortu arte.
Atarian dagoen Iparragirre Aretoan, Elena Aitzkoaren sormen-prozesua eta Azkuna Zentroan kokatzeko modua erakusten duen bideoan proiektatzen da. Irailaren 29ra arte.
2025EKO APIRILERA ARTE
Kulturen Ataria
Sarrera dohainik
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
18:30
JIRIW BE KA KOKODJI LADJE URRUN EGON ARREN
Performance
Kulturen Ataria
ELENA AITZKOA
(Apodaka, 1984). Artista. Besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian, performancen eta zineman aritzen da. Haren sorkuntzalanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta inguruneko elementu fisikoak eta emozionalak eta biziesperientziak dituzte oinarrian. Haren azken proiektuen artean, Lendia Song nabarmentzen da (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2021).
Isabel de Naveránek Reina Sofía Museoan komisariatutako Estudio III. Salir al Encuentro. Hablar al lugar zikloan parte hartu zuen (2021).
#artebisualak #ilustrazioa #erakusketa
Ana G. Lartitegui
La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la
pintura flamenca
Tentelontzia. Ipuin-ibilaldi bat pintura flandestarrarekin elkarrizketan erakusketa bihurtutako ilustrazio-liburu bat da.
Proiektuan, Ana González Lartitegui artista bilbotarrak bere azken lanerako sortutako akuarela originalak daude ikusgai: "Tentelontzia”, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratua.
Erakusketako 18 ilustrazioak Errenazimentuko pintura flandestarraren tradizio satirikoari iseka egiten dion historiaren kontakizun grafikoa dira, eta haur eta gazteak harremanetan jartzen dituzte pinturako maisu handiekin (Jeronimo Bosch, Brueghel Zaharra eta Patinir, besteak beste).
Era berean, erakusketan, liburu-album honetako testuaren eta narrazio grafikoaren sortze-prozesua erakusten da. Lehen zirriborroen trazaduratik hasi eta akuarela-paperera eraman eta geruzaka pintatu arte.
IRAILAREN 29RA ARTE
Galería Mediateka Sarrera dohainik
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
18:00 Bisita gidatua
Galería Mediateka
JARDUERAK
Sarrerako bisitak
Irailak 6, 13, 20 eta 27, ostirala - 18:30 (15')
ANA G. LARTITEGUI
(Bilbao, 1961). Ilustratzailea Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile eta ikertzaile gisa. Artikuluak idatzi, hitzaldiak eman, erakusketak komisariatu ditu... Círculo Hexágono ikerketa-taldea eta haren saiakera laburren bilduma koordinatzen ditu. Eta batzuetan, fikzioa ere idazten du, hala nola La nave de los necios (A fin de cuentos, 2023) lanean.
#artebisualak #teknologia #errealitate birtuala
Silvia Sánchez
Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia
Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia ikus-entzunezko erakusketa bat da, artea, teknologia, musika eta emozioak elkarri uztartuz eratua. Silvia Sánchez artistaren 7 obra fisiko original ditu erakusketak ardatz; obra horiek bizitza hartzen dute erakusketan, 3d-ko eta 360 graduko errealitate birtualeko betaurrekoei esker.
Bere akuarelen bidez, Silvia Sánchezek gonbita egiten digu emozioen munduan murgiltzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, «haien alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak sorraraziz», artistak berak nabarmendu bezala.
Evolución desde la imperfección: arte, realidad virtual y neurociencia erakusketak agerian uzten du arte tradizionala teknologiaren bidez nola eboluzionatzen ari den, eta nola iristen den, bide horretatik, publikoen komunitate orotara, baita gazteenetara ere.
Era berean, erakusketak aditzera ematen ditu mundu osoan aitzindari den arte eta neurozientziako esperimentu baten emaitzak, zeinetan berresten baita arteak gizartean duen inpaktu positiboa.
URRIAREN 15ETIK
AZAROAREN 24RA
Galería Mediateka
Sarrera dohainik
SILVIA SÁNCHEZ
(Bilbao, 1970)
Silvia Sánchezek duela 15 urte erabaki zuen Zuzenbidearen arloa alde batera utzi eta profesionalki artean jardutea. Espainia, Portugal, Suitza, Mexiko eta Emirerri Batuak ditu bizitoki, eta herrialde horietan erakutsi ohi du bere obra.
Kultura horietan guztietan, norberaren nahiz besteren giza emozioen ikusle anonimo gisa dihardu, emozioak baliatzen baititu, hain zuzen ere, bere obrarako lehengai gisa.
Gaur egun, Donostian bizi da, eta galeria bat dauka, silvia & the spyglass, non erakusten baitu bere obra fisikoa eta digitala.
#artebisualak #instalazioa
Leticia Paschetta LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea
Leticia Paschetta artista eta arkitektoak bere “paisaia ludikoen” proposamen berri bat aurkeztuko du Mediateka Galerian. Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak dira. Giza interakzioan ardaztutako instalazioak. Sortzailearen hitzetan, «gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute».
LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea instalazioak hiru ardatz nagusi hauek ditu oinarrian: “lanbroen atmosferak” sortzea, muga lausoen ideiari eta materia eta ekintza uztartzeari buruzko hausnarketa bat; “barne-geruzen barruan egoteko gonbidapena, barnekotasun sakonaren esplorazio gisa; eta ustekabekoari eta intuitiboari buruzko ikerketa zorrotza, “ageriko hauskortasun-egiturak” sortuz.
Instalazioa ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.
2024KO ABENDUAREN
17TIK 2025EKO
MARTXOAREN 2RA
Galería Mediateka
Sarrera dohainik
#artebisualak #babestu #erakusketa
Abel Jaramillo
Ninguna
noche en llamas
Abel Jaramillok irailean hasiko du egonaldia Azkuna Zentroan, Sorkuntzan Laguntzeko Programaren baitan, Ninguna noche en llamas proiektuarekin. Diziplina anitzeko proiektua da, irudi mugimendudunean eta idazketan oinarritua, eta kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan zehar doazen eta errepikatzen diren irudiak ditu ardatz.
Suarekin elkarrizketan diharduten zenbait historiatatik abiatuta, artistak «gainezka egindako film» bat lantzen dihardu; film bat, non hausnarketa egiten baitu begiradari eta entzuteari buruz, tokien eta lekuen arteko loturei buruz eta fikzioen narrazio-potentzialtasunari buruz. Lantegian ikusgai izango da emaitza, abendutik aurrera.
2024KO ABENDUAREN 4TIK 2025EKO URTARRILAREN 12RA
BAT Espazioa Lantegia
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
18:00-20:00: Open studio Lantegia 2. Lab 2
ABEL JARAMILLO
(Badajoz, 1993)
Artista bisuala da, eta aztergai ditu historiaren arrakalak eta ertzak, testuinguru espezifikoei lotutako narrazioak eta poetikak eta egunerokotasunean proiektatzen diren tentsio politikoak. Bere praktikak historia behetik eraikitzea, fikzioak gertakari historikoetatik sortzea eta kontakizunen, lurraldeen, ertzen eta periferien arteko harremana jorratzen ditu.
#artebiziak #eszenAZ #AZzabalik #dantza
Proyecto Larrua Shoot the target
Shoot The Target helburu komun bat duten bi lagunen bidaia bat da, bi gorputzen arteko elkarrizketa bat; bi gorputz, zeinak urrunago iristearren urratsa sinkronizatzen baitute, atseden hartzeko bata bestean bermatzen baitira, urrunago iristeko elkarri bultzatzen baitiote eta elkar zaintzen eta babesten baitute. Espiral bat, publikoa biziibilbide batean murgiltzen duena, bozkariozko energiatik heldutasunaren astuntasunera jauzi eginez, taldearen ibilbidearekin bat.
Proyecto Larrua dantza garaikideko taldeak Gasteizen du egoitza eta Jordi Vilaseca eta Aritz López ditu zuzendari. Espazio ez-konbentzionaletan dantza egitea da taldearen bereizgarrietako bat. Ildo horretatik, Azkuna Zentroko Ataria toki ezin hobea da pieza hau aurkezteko, Shoot The Target, jatorrira itzultzeko premiatik sortua eta hurbiltasunetik dantza publiko guztiengana eramatea helburu duena.
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
20:00 / 15'
Kulturen Ataria Sarrera dohainik
FITXA ARTISTIKOA
Koreografia: Jordi Vilaseca
Interpreteak: Aritz López eta Jordi Vilaseca
Musika: Luis Miguel Cobo
@proyectolarrua proyectolarrua.com
#artebiziak #eszenAZ #AZzabalik #dantzaurbanoa
Elahood Intempestiva
Intempestiva du izenburu Elahood dantza urbanoko galiziar konpainiak espazio ez-kobentzionaletarako sortutako proposamen eszeniko berriak. Xela Arias (Día das Letras Galegas 2021) idazle ospetsuaren obran eta irudian oinarrituta dago lana, eta, bertan, Elahooden hizkuntzak eta Xela Ariasen poesiak bat egiten dute espazio publikoetan, zaintzetan eta afektuetan.
Intempestiva askatasun- eta desobedientzia-ariketa bat da, non elkartzen baitira generoa, galiziar nortasuna, sustraiak eta prekarietatea, zalantzan jartzeko zertan datzan probetxuzko zerbait egitea. Madrilgo Koreografia Jaialdiko lehen saria eta kritikaren saria irabazi zituen (2021), baita DZM Jaialdiko Elkarrizketa Garaikideen Plataformaren ikuskizun onenaren saria ere (Cáceres, 2021).
Elahood taldeak dantza profesionalaren esparruko adierazpen-molde zilegi gisa aldarrikatzen ditu dantza urbanoak. Sabela Domínguez eta Julia Laportek ikuspegi artistiko argia eta zuzena darabilte, kanpora begirako hizkuntza bisual eta musikalak ezaugarritua.
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
20:40 / 17’
Kulturen Ataria Sarrera dohainik
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza eta interpretazioa: Sabela Domínguez eta Julia Laport
Dramaturgia: Gena Baamonde
Musika: LLXNTO & Bruno Baw
Bideoa: Iria Casal
Produkzioa: Elahood
Produkzio-laguntza: Manu Lago eta Uxía Rivas
Banaketa: Lilian Portela / Amarelo Distribución Escénica
#artebiziak #eszenAZ #dantza #ikerketa #erakusketa
Olatz de Andrés
Artista AZ-kidea
Tiempo como cuerpo
Time is a Muscle
Tiempo como cuerpo Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala.
Proiektua urrian jarriko da abian, Time is a Muscle dantzako pieza-esperientzia iraunkorrarekin. Pieza horretan, Olatz de Andrések publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala. Horrekin batera, Lantegia 1en, ikusgai egongo dira artistak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra denaren erregistro gisa baliatuz garatutako ikerketa- eta sorkuntzaprozesuen material batzuk. Urriaren 23an eta 30ean (19:00etan) zuzeneko bi aktibazio egingo dira pieza iraunkorraren materialetan oinarrituta.
Olatz de Andrés Azkuna Zentroaren artista kide gisa gauzatzen ari da ikerketa-prozesu askotariko honen parte bat 2024an eta 2025ean.
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2024-2025
URRIAK 17, OSTEGUNA
ESTREINALDIA
17:00 / 4 ordu
Kubo Baltza
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
ERAKUSKETA: Urriaren 17tik azaroaren 3ra Lantegia 1
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
18:00-20:00: Open studio Lantegia 2. Lab 3
FITXA ARTISTIKOA
Ideia, zuzendaritza eta sorkuntza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga
Interpretazioa eta partaidetza: Mutis espazioan TIM modulua ikasten ari diren dantzariak
Zuzendaritza-, espazio eszenikoeta argiztapen-laguntzailea: Dani Hernández
Marrazkia, fantasia eta sentsibilitate kontzeptuala: Ixiar García
Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
Konplizea: Robert Jackson
Ekoizpena eta banaketa: Vanessa Fuentes
Babeslea: Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbao eta Eusko
Jaurlaritzaren ekoizpenerako laguntzak
#artebiziak #eszenAZ #dantza
Guillermo Weickert
Luz sobre las cosas
Guillermo Weickert koreografo, dantzari eta antzezleak Luz sobre las cosas sorkuntza eszeniko berria aurkezten du Auditorioan. Argumentu-eskema eta murriztapen arrazional orori uko eginez sortutako proposamen ireki bat da, askatasun formala ahalbidetzen duen eremu onirikofantastiko batean kokatua.
Dantzako pieza hau sortzailea mugitzen eta hunkitzen duen horri buruzko esperientzia bat da, haren hizkuntza eszenikoari buruzko esperientzia bat, sortzaileak berak azaldutakoaren arabera; eta atmosfera bereziak bilatzeko senari erantzuten dio: atmosfera batzuk zeinak komunikatzen baitute distira baten modura, arrazoiari baino gehiago hel egiten baitiete zentzuei, “edertasuna” erakusten baitute ikusleen gogoan sortzen den mugimendu emozional gisa.
Luz sobre las cosas Peter Zumthor suitzar arkitektoak 2023an emandako ATMÓSFERAS hitzaldiaren epigrafeetako bat da; haren helburua da hunkitzearen kualitatea azaltzea, zeinaren eraginez zerbaitek (eraikin batek, toki batek, musika batek…) harritzen baikaitu behin eta berriz.
URRIAK 24, OSTEGUNA
19:00 / 105´
Auditorioa
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
FITXA ARTISTIKOA
Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert
Konposizio musikala eta soinuespazioa: Miguel Marín ‘Árbol’
Interpreteak: Luna Sánchez, Alberto Lucena, Guillermo Weickert
Zuzeneko musika: Miguel Marín ‘Árbol’
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey
Produkzioa: El Mandaito
Producciones S.L. eta WWWEICKERT
Koprodukzioa: Mercat de les Flors, Junta de Andalucíarekin lankidetzan
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2024-2025
#artebiziak #eszenAZ #dantzaldia
Nicola Galli
Deserto Tattile
Rovereteko Dantza Garaikideko Oriente Occidente
Jaialdian (Italia) estreinatu ondoren, Nicola Galli koreografoak Deserto tattile aurkezten du, basamortuari eta paisaiaren ideiari buruzko bere ikerketa koreografikoaren bigarren atala.
Deserto digitale (2018) izena zuen lehen atalak, eta, hartan bezala, oraingoan ere, gizarte garaikidearen ezaugarriak eta giza jarduerak munduan duen isla ikertzeko irrika berritu batean gorpuzten da basamortuaren ikuspegi irudizkoa: gizarte-bakardade gero eta handiagoa, abiadura antropikoa eta distantzia eta muga kontzeptuen “lurruntzea” ikertzeko irrikan.
Nicola Galli (1990, Italia) koreografoa, dantzaria eta argiztapen- eta jantzi-diseinatzailea da. Hainbat herrialdetan aurkeztu du bere sorkuntza-lana: Egipto, Frantzia, Alemania, Japonia, Italia, Holanda, Peru, Suitza eta, livestreaming bidez, Hego Korea. Era berean, nazioarteko garrantzi handiko erakundeen lankide izan da, honako hauena esaterako: Balletto di Toscana (Florentzia), Museo MUSE (Trento), Scuola Normale Superiore (Pisa), Fondazione Perugia Musica Classica (Perugia), Institute of the Arts (Seul), IUAV Unibertsitatea (Venezia).
AZAROAK 7, OSTEGUNA
19:00 / 55´
Kubo Baltza
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
FITXA ARTISTIKOA
Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
Dantza: Nicola Galli, Giulio Petrucci
Argia: Lucía Ferrero
Dramaturgoa: Giulia Melandri
Produkzioa: TIR Danza, Nebulosa
Koprodukzioa: Oriente Occidente eta beste bazkide batzuk (zehazteke)
Egonaldi artistikoak: TROIS C-L Centre Chorégraphique, Oriente Occidente, PIM Of
Laguntzaileak: Network Grand Luxe, Orbita | Spellbound Centro Nazionale di Produzione della Danza
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2024-2025
#artebiziak #eszenAZ #dantza #bideoa #dantzaldia
Jacopo Jenna
Algunas coreografías
Jacopo Jenna koreografo, interprete eta zinemagileak
Algunas coreografías ikuskizuna aurkezten du, dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura.
Algunas coreografías lanak Ramona Caia dantzariaren eta dantzako zenbait estilotako bideoen bilduma zoragarri editatu eta birlandu baten arteko elkarrizketa du ardatz. Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia; zinemak eta Internetek erakusten duten dantzaren eta performanceren historiatik azalera atera dira pasarte horiek, materia zinetiko sentikor baten bila
Bigarren zatian, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du. Paisaia sinboliko bat, giza arrastorik gabea, eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena.
AZAROAK 21, OSTEGUNA
19:00 / 45´
Kubo Baltza
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
FITXA ARTISTIKOA
Kontzeptua, zuzendaritza eta bideokoreografia: Jacopo Jenna
Kolaborazioa eta dantza: Ramona Caia
Kolaborazioa eta bideoa: Roberto Fassone
Jatorrizko soinua: Francesco Casciaro
Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Mattia Bagnoli
Jantzien diseinua: Eva di Franco
Antolaketa: Luisa Zuffo
Produkzioa: KLM – Kinkaleri
Koprodukzioa: Centrale
Fies, Azienda Speciale
Palaexpo Mattatoio | Progetto PrendersiCuraren laguntzarekin
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2024-2025
#artebiziak #eszenAZ #dantza #bitartekotza #praktikaeszenikoa
Carlota Mantecón
Principiantes
Principiantes sorkuntza-praktika eszeniko garaikide bat da; praktika horretan, 60 urtetik gorako 10 emakumeri gonbita egin zaie gorputz kolektibo bat eraikitzeko, beren gorputzak, ahotsak, aktibatuz, eszenan elkarrekin egoteko moduak eta erak bultzatuz, ni indibidualetik abiatu eta gu kolektibo baterantz eginez. Carlota Mantecón dantzari eta koreografoa lagun izan dute prozesu horretan, dantzaren eta performatibitatearen arloko tresnak eskainiz eta praktika aktibatuz, eta azkeni, publikoarekin partekatu dute praktika, dispositibo eszeniko modura.
Principiantes 60 urtetik gorako emakumeekin gorputz kolektibo bat sortzeko nahiaren emaitza da. Gorputz bat, gorputz amateur eta ez-akademikoez aktibatua, zeinak baikaramatza gure buruari galdetzera zer-nolako balioa duen mugitzen ari den gorputz batek kolektibitate-ekintza batean. Gorputz bat, singulartasunaren autonomiaren eta pluraltasunaren ahalmenaren artean aktibatzen dena.
Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok deialdia ireki du proiektu eszeniko honetan parte hartuko duten 60 urtetik gorako hamar emakumeak hautatzeko. Informazio gehiago 55. orrialdean
ABENDUAK 12, OSTEGUNA
19:00 / 40´
Kubo Baltza
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
FITXA ARTISTIKOA
Kontzeptua, koreografoa, bideratzailea: Carlota Mantecón
Performerrak: 10 emakume lokal
Soinua: La bailarina, Alberto Iglesias / Made to Stray, Mount Kimbie
Banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa
#gutunzuriazabalik #bertsoa #literaturaespekulatiboa
Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
Bertso-saio espekulatiboa
Hitz kantatuak eta literatura espekulatiboak bat egingo dute Gutun Zuria Zabalik-en hitzordu berrian. Urriaren 22an, Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek bertso-saio espekulatiboa eskainiko dute, Leire Vargas idazleak gai-jartzaile gisa proposatuko dizkien gaiekin.
Bertso-saio hau Zirriborroak eta gero (connsoni, 2023) liburuan inspiratuta dago. Ipuin-bilduma horretan, hamar idazleren ipuin bana bildu da, besteak beste, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belén Gopegui eta Patxi Zubizarretarenak. Narrazioek alternatiba sozial, kultural eta afektiboak irudikatu nahi dituzte.
Bertsolaritzaren eta literatura espekulatiboaren arteko elkarrizketa honek beste mundu batzuk irudikatu, eta ekintza iraultzaileak eta aldaketa sakonak proposatu nahi ditu, oraingo munduak baino zentzu handiagoa izango duten errealitateak sortzeko bidean. Izan ere, gizarteak gaitasuna badu beste mundu batzuk irudikatzeko, haiek egia bihur daitezkeen seinale da.
Ekitaldiak Javier Andraka argiteria-teknikariaren eszenografia eta Verde Prato kantariaren soinu-diseinua izango ditu eta consonni eta Lankuk ekoizten dute.
ASTEARTEA, URRIAK 22
18:30
Auditorioa
Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon
#zinemateka #zinema
Mangatik zinemara. Japoniar zinema garaikidearen II. zikloa
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Zinematekak Mangatik Zinemara. Japoniar Zinema Garaikidearen Zikloa programaren bigarren emanaldia antolatu du, mangatik egokitutako live action filmak ardatz harturik.
Zazpi izenburu aukeratu dira ziklo honetarako, Japonia Fundazioarekin lankidetzan, azken hamarkadetako ikusentzunezkoen japoniar ekoizpenaren erakusgarri. Lan horietako batzuk Tokioko Japan Foundation erakundearen artxiboetatik datoz eta ez dira orain arte Europako zinemetan erakutsi.
Zinema bitarteko ezin hobea da gizarte batera hurbiltzeko, gizarte bat ezagutzeko. Kasu honetan, aukera emango digu Japoniako gizarte garaikidea, hango kezkak, pertsonarteko harremanak, eguneroko bizitza... ezagutzeko. Hain zuzen ere, ziklo honetako filmek xehetasun eta historia txikiak erakutsiko dizkigute pertsonaien erlazioen bidez, ingurune konplexuak oinarri harturik, kasu batzuetan.
Klasiko handi bat proiektatuko da programari hasiera emateko: Shurayukihime (Lady Snowblood) (1973), Toshiya Fujita zuzendariarena. Historiako live action onenetakotzat hartua da thriller hau; Kazuo Koikek idatzitako manga bat du oinarri, eta Quentin Tarantinok Kill Bill filma sortzeko erabilitako inspirazio-iturri nagusia izan zen.
Bertaratutako zuzendarien artean Ziklo honetan Hirokazu Koreeda nabarmentzen da bere lanarekin Umimachi Diary (Kamakura Diary) (2015).
Laguntzailea :
2024KO URRIAREN 8TIK
AZAROAREN 28RA
Asteartea eta osteguna
Golem Alhóndiga Zinemak
5€ / 4€ AZ Txartelarekin
Asteartea, +65 urte: 2€ (leihatilan bakarrik salgai)
Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegia eta golem.es
PROGRAMA
Urriak, 8. Asteartea 19:00
Shurayukihime (Lady Snowblood) (1973)
Z: Toshiya Fujita 97´ l JBGA
Urriak, 15. Asteartea 17:30
Urriak 17. Osteguna 19:30
Umimachi Diary (Kamakura Diary) (2015)
Z: Hirokazu Koreeda 128’ l JBGA
Urriak, 22. Asteartea 17:30
Urriak 24. Osteguna 19:30
Gekijôban Haikyu!! (Gomi Suteba no Kessen) (2024)
Z: Susumu Mitsunaka 85’ l JBGA
Urriak, 29. Asteartea 17:30
Urriak 31. Osteguna 19:30
Pekorosu no haha ni ai ni iku (Pecoross’ Mother And Her Days) (2013)
Z: Azuma Morisaki 113’ l JBGA
Azaroak, 5. Asteartea 17:30
Azaroak, 7. Osteguna 19:30
Machida-kun no sekai (Almost a Miracle) (2019)
Z: Yûya Ishii 120’ l JBGA
Azaroak, 19. Asteartea 17:30
Azaroak, 21. Osteguna 19:30
Wotaku ni koi wa muzukash (Love is hard for Otaku) (2020)
Z: Yûichi Fukuda 114’ l JBGA
Azaroak, 26. Asteartea 17:30
Azaroak, 28. Osteguna 19:30
Kin Nani Tabeta? (What Did You Eat Yesterday?) (2021)
Z: Kazuhito Nakae 120’ l JBGA
LABURDURAK
Z: Zuzendaritza
INFORMAZIOA
Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniaz azpititulatuak (JBGA).
Zikloko eskuliburua AZ Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat vidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin.
AZKUNA ZENTROA, ZINEMAREN LEKUA BILBON
Film Sozialak
Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia
Zinemakumeak gara!
Emakumeek zuzendutako zinema erakustaldia
ZINEBI
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak
Zinexit
Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia
FANT
Bilboko Zinemaldia Fantastikoa
Zinemateka
Programazio egonkorra zinema klasiko eta garaikideko zikloekin
Zinemaldia
Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan
Zinegoak
Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
Golem Alhóndiga Zinemak
Zinemarekiko konpromisoa urte osoan
#zinema #zinemaldia
Zinemaldia Azkuna Zentroan
Azkuna Zentroak Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan.
Sail Ofizialean, Perlak sailean eta New Directors sailean proiektatutako bederatzi filmeko sorta bat da, hain zuzen, zinema-ekoizpenaren gaur egungo ikuspegiaren erakusgarria. Programa astebetez izango da. Haur eta familiei zuzendutako saioak izango ditu asteburuan goizez, haurrentzat eta familientzat pentsatuak.
PROGRAMA
Irailak 30, astelehena
19:00 Aurkezpena eta proiekzioa
Marco (2024)
101´ l JBGA | Z: Jon Garaño, Aitor
Arregi | Perlak
Urrriak 1, asteartea
19:00
Sujo (2024)
125´ l JBGA | Z: Fernanda Valadez, Astrid Rondero I Horizontes latinos
Urriak 2, asteazkena
19:00
Anora (2024)
138´ l JBGA | Z: Sean Baker | Perlak
Urriak 3, osteguna
19:00
The substance (2024)
140´ l JBGA | Z: Coralie Fargeat | Perlak
Urrriak 4, ostirala
18:00
Querer (2024)
212´ l JB | Z: Alauda Ruiz de Azúa Sail Ofizialal
Urriak 5, larunbata
18:00
Gülizar (2024)
84´´ l JBGA | Z: Belkis Bayrak | New Directors
20:00
Le dernier Souffle (2024)
100´ l JBGA | Z: Costa Gavras I Sail Ofiziala
Urriak 6, igandea
18:00
Azken Erromantikoak (2024)
102´ l JBGA | Z: David Pérez Sañudo | New Directors
20:00
Quand vient l´automn (2024)
102’ | JBGA | Z:François Ozon | Sail Ofiziala
IRAILAREN 30ETIK
URRIAREN 6RA
Auditorioa
5€ / 4€ AZ TxartelarekinZ
Sarrerak: Golem Alhóndiga
Zinemako txarteldegia eta golem.es
HAUR ETA FAMILIENTZAKO PROGRAMA
Urriak 2, asteazkena
10:30 Ikastetxeak
Dragonkeeper (2024) V Eusk
98´ l Z: Salvador Simó, Li Jianping
Urriak 3, osteguna
10:30 Ikastetxeak
Robotia (2024) V Eusk I 84´
Z: Diego Cagide, Diego Lucero
Urriak 5, larunbata
12:00 Dragonkeeper (2024)
V Eusk I 98´
Z: Salvador Simó, Li Jianping
Urriak 6, igandea
12:00 Robotia (2024)
V Euskera I 84' I Z: Diego Cagide, Diego Lucero
LABURDURAK
Z: Zuzendaria
JBGA: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatua
JB: Jatorriko bertsioa
B Eus: Euskarazko bertsioa
Azkuna Zentroa iruditan
SORKUNTZA
Sorkuntza prozesuan
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok hainbat ekimen garatzen ditu programazio-ildoei lotutako ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen artistikoari laguntzeko: ikusizko arteak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.
Urtero esparru honetan garatzen diren proiektuak, 20 lan baino gehiago, diziplina anitzekoak dira eta programazioari lotutako daude: dantza, antzerkia, zinema, komikia, musika, letrak. Gainera, alderdi publiko bat dute beti, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez.
Artisten, ikertzaileen, kolektiboen eta publiko-komunitateen arteko topaketa horiek egonaldian barrena egiten dira, baina, batez ere, AZ Zabalik-en esparruan. Azkuna Zentroak denboraldia abian jartzeko urtero antolatzen duen sorkuntza artistikoari buruzko topaketa aukera paregabea da zentroan egiten den produkzio garaikidea
Lantegia: Errendimendu artistiko handiko zentroa
Azkuna Zentroaren egonaldi artistikoen programa leku batetik dago pentsatuta:
Lantegia. Ideien laborategitik. Errendimendu artistiko handiko zentroa da, eta kulturaeta sormen-industrien eta ibilbide ertaineko artisten sorkuntza-, talentu- eta profesionalizazio-leku gisa aintzatetsita dago bertan eta estatuan.
Lantegia proiektua funtsezkoa da Azkuna Zentroak pertsonen eta kultura
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du.
ikusteko. Azkuna Zentroan lan egiten duten artistek beren estudioak irekiko dituzte, lantzen ari diren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Beren proposamenek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performanceren, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik. Aurten, AZ Zabalik irailaren 25ean izango da, asteazkenean.
SORKUNTZA LAGUNTZEKO PROGRAMA:
· Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programa
· Komikiaren Nazioarteko Egonaldia
· Arte Bizien Nazioarteko Egonaldia
· Ikertzaile AZ Kideak
· Artista AZ Kideak
· Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak
· Lanean. Laguntasuna prozesuetan
garaikidearen arteko loturak sortzeko duen eginkizunean, testuinguruan eragiteko. Bertan, kontzeptu esperimentalak eta garaikideak proposatzen eta garatzen dira, ikuspegi berri batetik abiatuta, sorkuntzara, berrikuntzara eta prototipoetara begira.
Lantegia irekiz, Azkuna Zentroa gune dinamiko bihurtu da, esperimentaziorako eta praktikarako leku, sektore artistikoaren harrobiaren alderdi sortzaileena osatuko duten komunitate kolaboratibo profesionalak sortzeko habitat.
Banco Sabadell Fundazioak Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa sustatzen du, artea eta kultura bultzatzeko eta zabaltzeko duen programaren barruan.
Azkuna Zentroko Kolektibo Egoilarren programak Urbegiren laguntza du
Arte Bizien Nazioarteko
Egonaldi berria
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok eta
Genevako L’Abri Sorkuntza Zentroak lankidetza-aliantza bat adostu dute, bi guneetako artista egoiliarren mugikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Nazioarteko Egonaldi gurutzatu berri hau
Azkuna Zentroak duen asmoaren barruan dago, sorkuntza garaikidea sustatu nahi baitu hainbat testuinguru artistikotan, ohiko lan-eremutik urrun eta beste ikerketa- eta ekoizpen-denbora batzuekin. Horretarako, ezinbestekoa da sarean lan egitea nazioarteko erreferentziako zentroekin, esaterako, L’Abrirekin.
Suitzako zentroak laguntza ematen die artista berriei lantzen ari diren proiektuetan, lanerako espazioak eta baliabideak emanez, eta trukeak bultzatuz eskualdeko eta nazioarteko egitura eta artistekin. Ekoizpen eta koprodukziorako testuinguru egokiak sortu nahi dira, artista elkartuen proiektu artistikoen profila handitzeko eta haien sorkuntzak zabaltzen laguntzeko.
Aliantza horretan L'Alakranek ere parte hartzen du. ParMobile ekimenaren bidez, konpainia eszenikoak bere ekoizpen-egitura guztia jartzen du ibilbide profesionalaren hasieran dauden artisten zerbitzura, obra berriak ekoitz ditzaten, eta bere esperientzia eta babesa ematen dizkie. Ikuspegi berritzaile hori L'Alakraneko zuzendari artistiko Óscar Gómez Matak eta konpainiaren produkzio-zuzendari Delphine Rosayk proiektu artistikoak sortzeko eta modu profesionalean kudeatzeko espazio berri bat ezartzeko duten kezkaren emaitza da.
L'Abri – Madeleine
Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet
Hautes Zerbes
Egonaldia Azkuna Zentroan hasi da Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet-ekin, eta *La Maison* – Théâtre Saint-Gervaisentzako Hautes Zebres antzezlan berrian lan egin dute abuztuan.
Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet artista gazteak La Manufacture eta Les Teintureries (Lausana, Suitza) zentroetan trebatuta daude. Genevako 100% Acrylique konpainian ezagutu zuten elkar.
Lehenengo ikasketa-aldian, istorioak kontatzen ikasi zuten dantza, kantu, antzerki eta umorearen bidez, eta biak komedia musikal anglosaxoiarekin interesa zutela jakin zuten.
Oscar Gómez Matak Natural Stories-en aurkitu zuen haien lana, hain zuzen, lehen sorkuntza, eta gonbit egin zien ParMobilerekin bat egitera beren proiektu artistiko berria ikertzeko eta definitzeko.
Hautes Zerbes Antzerkia
Askatasunetik eta haurtzarotik abiatuta —Georgia Rushton eta Jérémie Nicoletekin estuki lotutako bi gaitatik—, haurren adimenaren ugaritasun ludikoaren aurrez aurre jartzen dute publikoa. Lilura, beldurra, asperdura eta barreak nahasmahasean.
Prozesuan dagoen obra 2024ko urrian aurkeztuko dute *La Maison* – Théâtre Saint-Gervais-en.
#komikia #egonaldia
Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole
Degenstein, Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren
laugarren
edizioko artistak
Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok, Angulemako Cité internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k eta Quebeceko Maison de la Littérature-k hiru pertsona aukeratu dituzte, komikiaren arloan oinarritutako sorkuntzari laguntzeko programa honen esparruan beren proiektu artistikoak gara ditzaten.
Nazioarteko egonaldi gurutzatu honek bide ematen du hainbat herrialdetako pertsonak elkartzeko nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan. Egonaldiak hurrenez hurren egingo dira hiru egoitzetan, 2025eko urtarriletik apirilera: Anguleman, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra; Azkuna Zentroan, otsailaren 20tik martxoaren 24ra; eta Quebecen, martxoaren 24tik apirilaren 25era.
Gainera, hiru egonaldiak izan bitartean jaialdi bat egingo da egoitza bakoitzean, harreman profesionalak eduki, jardueretan parte hartu eta ikusleekin elkartzeko egokiak: Komikiaren Nazioarteko Jaialdia Anguleman, Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia Bilbon eta Québec BD Jaialdia Quebec-en).
EGONALDIAK ANGULEMAN, AZKUNA ZENTROAN ETA
QUEBECEN IZANGO DIRA, HURRENEZ HURREN, 2025EKO URTARRILA ETA APIRILA BITARTEAN
Formatu horrek aukera ematen die sortzaileei elkar aberasteko parte hartzen duten hirietako kultura-inguruneak esploratzen. Bestalde, esperientziak eta ideiak trukatuz, haien sormena hauspotzen da eragin gurutzatuekin eta ikuspegi artistiko ugarirekin. Egonaldian lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean, eta, bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute egonaldien iraupena ordaintzeko.
MARTA CARTU
Marta Cartu komikien sortzailea da eta sorkuntza eta hezkuntza artistikoaren arloan lan egiten du. Azken urteetan, lehen komikialbuma argitaratu du, Hola Siri (2021), eta hainbat istorio labur egin ditu autoedizioaren esparruan. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, besteak beste, hauetan: Constelación Gráfica (CCCB, 2022), Cómic. Sueños e historias (Caixaforum, 2022) eta Revuelta en el cómic (MACBA, 2018). Hezkuntzako jarduerak eta esku-hartzeak diseinatu ditu hainbat kultura-erakunderentzat, hala nola CCCB, MNAC eta Born CCMrentzat.
COLE DEGENSTEIN
Kanadako belardietan jaio eta Montrealen bizi den Cole Degenstein artistaren lanak komikiaren, ilustrazioaren eta poesiaren bidez hartzen du forma. Samurtasuna da bere obraren funtsa, eta etxeko bizitzaren, homosexualitatearen eta landa-aldeko esperientziaren inguruko istorioak ditu ardatz. Cole oso aktiboa da Kanadako komiki eta fanzineen komunitatean, bere argitalpen, antologia eta erakusketa kolektibo ugariek erakusten dutenez. 10-10 to the Wind eleberri grafikoak Center for Cartoon Studies-en 2024 Cartoonist Studio saria jaso zuen.
PAULINE LECERF
Pauline Lecerf Bruselan bizi da eta bertan egiten du lan, Meyboom estudioan. Komikiak idatzi, eta proiektu dokumentalak egiten ditu, zinematik kanpoko formak hartzen dituztenak: antzezpenak, bisita gidatuak, kirol-eskolak, jolasak, itxaroteko musika-lehiaketak eta soinu-piezak. Bere lehen komikia, TUT, histoires au-delà du langage, 2024ko otsailean argitaratu zuen Magnanik. Lankidetzan aritu da L'Associationek argitaratutako Mon Lapin quotidien, Cornéliusek argitaratutako Nicole eta Lagon aldizkariekin
Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa - 2024
Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza izango dira
Azkuna Zentroko artista AZkideak, Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programaren barruan. Ehun proposamen baino gehiagoren artean aukeratuta, beren proiektuak arte bisualekin, arte biziekin, zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin eta literaturarekin daude lotuta.
Jon Gerediaga
Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk
Azkuna Zentroan izandako egonaldian, landa-lana egin du inguruko sortzaileekin hizketan eta elkarbizitzan, eta bi saiakera literariotan idatzi du horren emaitza. Lehenak Nombre y ser: sobre la palabra poética izenburua du, eta “poetika” hitza hobeto ulertzeko hartaz egin dituen gogoetak jaso ditu.
Bigarrena Poiesia: manifestaciones de la razón poética da, eta logos edo arrazoi poetikoa jorratzen du, hau da, sormenaren giza botere unibertsala, artistekiko harremanaren eta bere lanen behaketaren bidez.
AZzabalik-en, Jon Gerediagak bi idazkien hitzaurrea irakurriko du jendaurrean, Un prólogo para dos bibliotecas: la palabra poética y la razón poética izenekoa.
#saiakera #ikerketa #artea
Abel Jaramillo
Ninguna noche en llamas
Abel Jaramillo artista da, Arte Ederretan graduatua GaztelaMantxako Unibertsitatean eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan masterra UPV/EHUn.
Ninguna noche en llamas bideo-instalazioa, eskultura eta idazketa barne hartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da. Kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan errepikatzen diren irudiak biltzen ditu lanak.
#bideo-instalazioa #idazketa #eskultura
Gala Knörr
Closer
Gala Knörr artista bisuala da. Arte Ederretan lizentziaduna Parsons Parisen, Central Saint Martins masterra lortu zuen.
Closer eskala handiko instalazio formatuko ekoizpen piktoriko bat da, batik bati atzemandako 60 zetazko panelek osatua. Rave kulturako sinboloak, ikonoak, jainkoak, mezu kriptikoak eta errebindikatzaileak erabiliz eta berrinterpretatuz, Gala Knörrek jaieta protesta-ekintzaren artean dagoen lotura du aztergai.
#instalazioa #historia #underground-a
Lorea Burge
Sonic Fielding
Lorea Burge artista independentea da, performance, koreografia, inprobisazioa, soinu-artea eta marrazketa lantzen ditu.
Sonic Fielding ikerketa-proiektuak mugimenduan dagoen gorputzarekin eta espazioarekin lotzen du soinua, eta elkarrekin lotutako soinu eta sekuentzia fisiko-soinudunen artxibo gisa gauzatzen da. Irailaren 25etik 29ra bitartean Restos e interpretaciones aurkeztuko du BAT Espazioan, duela hilabete batzuk Lantegian garatutako Te invito a fisgar prozesu/ performanceren zati, oroitzapen, trazadura eta hondarrez osatutako instalazio-artxiboa. Esperimentazioko playground hau hainbat diziplinaren arteko topagune modura eratu da, soinua protagonista hartuta. Maider Aldasoro, Bobby Brim, Leo Burge, Nazario Díaz, Leire Lacunza, Myriam RZM eta Oihana Vesga artisten ekarpena izan du
#soinua #gorputza #mugimendua
Ane Berganza que se basta a sí mismo.
Ane Berganza artista da, Artean graduatua eta gaur egun Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra (UPV/EHU) egiten ari da.
Babestu programaren esparruan, que se basta a sí mismo proiektua prestatzen ari da: hizkuntza forma plastiko eta performatibo gisa ulertzeko proposamen bat. Azkuna Zentroan izandako egonaldian, bideo-artxibo bat sortu du gaueko aisialdi-giroetako pertsonen mugimenduekin, eta forma eman dio performanceren bidez.
#ikerketa #soinua #performance
Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2024-2025
Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena. Ça marche (Nico Jongen eta Laura Viñals)
Uztailean Incendis instalazio-eszenikoa Monte Avrilen aurkeztu ondoren, Ça marche konpainiak Trabajos forzado s obrarekin ekingo dio lanari hiruhileko honetan. Proiektu eszeniko honek zalantzan jartzen du hizkuntzaren eta gorputzen arteko harremana, eta bertan Bizkaiko gorren komunitateko pertsonek parte hartzen dute.
#antzerkia #performance #mugimendua
Lore Stessel
Lore Stessel artista flandestarrak (Belgika, 1987) argazkiaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen du. Poetry of the Gang proiektuaren bidez, artistak eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea landu nahi ditu.
Hiruhileko hau hasteko, topaketak izango ditugu inguruko dantzariekin. Artistak espazioak sortuko ditu "ezbeharrezko" eta "ezustekorako", argazkietan harrapatuz.
#argazkia #dantza #mugimendua
Amaia Molinet
Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistak argazkigintzatik egiten du lan, eremu hedatutzat hartuz. Artista AZkide gisa, Tierra Quemada proiektuaren bidez, begirada sendatzailea eskaini nahi die konpondu gabeko kalteren bat edo indarkeriaren bat jasan duten ingurune hurbileko paisaia naturaleko lekuei, eta indarkeria horren energia leheneratu, indar birsortzaile bat lortzeko. Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargunean kokaturik, Bizkaiko burdinazko gerrikoaren aztarnetan izango da alor-laneko lehenbiziko ibilbidea.
#argazkia #memoria #lurraldea
Idoia Zabaleta
Idoia Zabaleta (Vitoria, 1970) koreografoa eta biologoa da. Zintza Lilura ikerketa- eta ekoizpen-proposamenean, gailu bat garatu nahi du gorputzaren ardatzarekin, eustearekin eta orekarekin lotuta, eta arte zinetikoa, gorputz-osasuna eta afinazio kinesiologikoa bateratuta. Sorkuntza-fasean, Euskal Herriko artista batzuekin lan egingo du, eta zentroko pertsonekin egingo da gailuaren proba. Proiektua amaitzeko, aurkezpena egingo die Azkuna Zentroko publiko-komunitateei, eta horiek probatzeko aukera izango dute. #mugimendua #identitateak #lurraldea
Olatz de Andrés
Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrés L ŏkke konpainia sortu zuen, koreografia garatzeko egitura bat. Artista AZkide gisa, Tiempo como cuerpo lantzen ari da, denboran ardaztua, tresna koreografiko gisa. Orain arte denboraren ideia erabili du sorkuntza koreografiko batzuetan modu intuitiboan eta zuzenean, baina orain gogoeta egin, aztertu eta sakondu nahi du funtsezko tresna koreografiko horretan, etorkizuneko sorkuntzetan modu kontzienteago, zehatzago eta doituagoan erabiltzeko. #dantza #mugimendua #gorputza
Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak,
2024-2025
Egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena bultzatu eta sustatzeko programa, komunitate artistikoen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazten duena.
Rosa Casado
Diziplina anitzeko artista eta ikertzailea da Rosa Casado, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin loturiko gaiak lantzen dihardu.
Azkuna Zentroko ikertzaile atxiki gisa, La ilusoria estabilidad del suelo izenburuko ikerketa-sorkuntza artistikoko proiektua abian jarri du. Proiektu honetan, bere buruari galdetzen dio zer alderdi desagertzen, itxuragabetzen edo agertzen diren lehorrekoa kontuan hartzen denean planeta estaltzen duten gorputz urtsuetatik, etengabe mugimenduan dauden ingurune likidoek bide ematen baitute joan-etorri fisikoak eta sinbolikoak egiteko. Ildo horri jarraituz, ozeanoaren izaera eztabaidagarria kartografiatzea eta paradigma berri bat sustatzea proposatzen du proiektuak, non itsasoa ez baita izango paisaia soila edo giza jardueraren erraztailea baizik eta eskala geografiko eta denborazko neurgaitzeko agentzia duen entitate bat, bizitza berrantolatzeko eta bizikidetzarako potentzial mugagabea duen gorputz likido bat.
Ixiar Rozas
Erritmoen segida
Idazlea eta ikerlaria, Ixiar Rozasen lana ahotsa, lengoaia eta soinuaren artean mugitzen da. Ikerketa hau aurreko lan zonaldeen continuum bat da.
Erritmoen segida bat entzun eta, hortxe, idazketari eutsi. Material horietan badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat. Eta hortik beste konposaketa eta artzidurak etorriko dira. Eta badira aspaldiko hitzak, euskaraz biluzdura izendatzeko erabiltzen direnak. Eta badira hitzak, agian desagertzear daudenak, eta hor nonbait haien erresonantziak aditzen dira. Eta badira hitz horien aldaera fonetikoak eta sonemak, oinez, bailaraz bailara, aditu daitezkeenak. Eta material horiek Azkuna Zentroan zabalduko dira, beste artista batzuekin lan egiteko, partekatzen jarraitzeko.
Orangcosong kolektiboak Bilbori buruzko Engeki Quest probatu du
Orangcosong kolektibo artistikoak (Chikara Fujiwara eta Minori Sumiyoshiyama) bigarren egonaldia egin du Azkuna Zentroan, Engeki Quest Bilbao proiektua sortzeko. Flaneur erako ibilaldi bat da, hiria bakarka ezagutzera bideratua.
Egonaldiaren lehen zatian, maiatzean, landa-lan bat egin zuten, hiriko paisaia urbanoa eta giza paisaia esperimentatzeko, San Frantziskon, Zabalan, Iralabarrin, Ametzolan, Alde Zaharrean, Solokoetxen, Indautxun eta Santutxun, tokiko kolektiboak konplize zituztela. Uztailean itzuli ziren, abenturaliburu honetan proposatzen duten ibilbidea probatzera, besteak beste. Proiektuari dagokionez, aipatzekoa da Tokio, Yokohama, Kinosaki, Takatsuki, Nigata (Japonia), Düsseldorf, Lausana (Europa), Hong Kong, Macao, Ansan, Bangkok, Manila (Asia) eta Makhanda (Afrika) hiriek ere badituztela jada era horretako liburuak.
Probako ibilbidean parte hartu dutenengandik jasotako iritziak aintzat hartuta osatuko da hiria ingurunearen eta bertan bizi diren pertsonen ikuspegi berri batetik ezagutzea proposatzen duen landa-koaderno hau.
Engeki Quest Bilbao maiatzean aurkeztuko da, Azkuna Zentroaren Prototipoak 2025 Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalean.
HEZKUNTZA PROGRAMA
#hezkuntza #bitartekotza #literatura #komikia #zinema
Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!
Irailak 24, asteartea
George Lucas. Izarretako gerra
Garai guztietako filmik arrakastatsuenetako bat eta zinematografia garaikidean eraginik handien izan duenetako bat.
Irailak 24, asteartea
Akira Toriyama. Dragoi bola
Garai guztietako mangarik ezagunena. Arrakasta biderkatu zen 1980ko hamarkadaren amaieran, marrazki bizidunen seriea egin zutenean.
Irailak 24, asteartea
Yorgos Lanthimos. Poor Things 4 Oscar irabazi zituen. Bella Baxter neska gaztearen eboluzioa eta bizitzara nola itzuli zen kontatzen du: oso ortodoxoa ez zen zientzialari batek berpiztu baitzuen.
Irailak 24, asteartea
Paul Urkijo Alijo. Irati
Abenturazko film fantastikoa, euskal historian eta mitologian kokatua. Euskal mitologiako kontakizunetatik abiatzen den istorio oso lokala da Irati.
Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak
Urriak 23, asteazkena
Akira Toriyama. Dragoi bola Azken hamarkadetako mangarik goraipatuena da. Son Goku eta bere lagunen abenturak kontatzen ditu, zazpi esfera magikoen bila dabiltzala.
Azaroak 20, asteazkena
Alfonso Zapico. La balada del norte Ilustratzaileak 1934ko Asturiasko Iraultza gogoratzen du bere azken eleberri grafikoan.
Abenduko hirugarren astea. Podcast-saioa
Askotariko egileak. Euskal komikia
ASTEARTEA: IRAILAK 24, URRIAK 15, AZAROAK 19, ABENDUAK 3
18:30 / 60’
Mediateka BBK: TK101
Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte
HELDUAK HELDUAK
ASTEAZKENA: URRIAK 23, AZAROAK 20, ABENDUAK
18:30 / 60’
Mediateka BBK: TK202
Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte
#hezkuntza #bitartekotza #artebisualak #ilustrazioa #literatura #lectura
Agurtu zure arbasoak edo nola kanibalizatu
klasiko bat
Hitzaldi-tailerra Tentelontzia liburuaren egilea den Ana G. Lartiteguirekin
Artearen bitxiak topatu
Ana G. Lartitegiren ilustrazioetako bitxi ezkutuak topatu Galeria Mediatekan.
Gehienezko edukiera: 12 pertsona (gutxienez 2 pertsona)
Sarrera dohainik, jardueraren egunean bertan Txikitekako arretapuntuan izena emanda.
Ipuin txiki
Familientzako jarduera, txikitatik irakurtzen hasteko eta hezkuntza-ingurune formaletik kanpo irakurtzeko ohitura sustatzeko. Liburua objektu gisa eta familiartean irakurketaz gozatzeko teknika narratibo batzuk deskubrituko ditugu.
Gehienezko edukiera: 8 adingabe eta 8 heldu (gutxienez bi familia) Sarrera dohainik, jardueraren egunean bertan Txikitekako arretapuntuan izena emanda.
Mediateka
Gabonetan
Mediatekako bibliografia-funtsaren bidez sormena eta irakurmena sustatzeari begirako programazioa
PUBLIKO PROFESIONALA
IRAILAK 26, OSTEGUNA
11:00-13:00/13:30
15 / 11€ AZ txartelarekin
Mediateka BBK: TK101
FAMILIENTZAT
IRAILAK 5, 12, 19 Y 26, OSTEGUNA
17:30 / 60’ / 6-12 urte
IRAILAK 7, 14, 21 Y 28, LARUNBATA
12:00 / 60’ / 6-12 urte
Mediateka BBK: TK101
FAMILIENTZAT
URRIAK 5 ETA 26, AZAROAK 2,16 ETA 30, LARUNBATA
12:00 / 60’ / 4-6 urte
Mediateka BBK: TK101
FAMILIENTZAT
ABENDUAK 2024URTARRILAK 2025
6-12 urte
Erakusketa Aretoa eta Galería Mediateka
#eskola #artebisualak #tailerra
Allora&Calzadilla: KLIMA Audiogida-tailerra
Jarduera honetan, Allora&Calzadilla: KLIMA erakusketara hurbiltzea proposatzen da, irratiko hizkuntzaren, haren oinarrizko elementuen –nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa–, eta adibide praktikoen eta ariketen bidez.
Jarduera 3 fasetan egituratzen da:
1. Bisita gidatua erakusketara. Ikasle-talde bakoitzak pieza bat aukeratuko du, eta haren gainean sortuko dute audiogida. Gero, tailer praktiko bat egingo dugu irratiaren oinarrizko osagaiak ezagutzeko.
2. Horren ondoren, jarduerak ikasgelan izango du jarraipena, eta talde bakoitzak gidoia amaitu, eta audiogida-proposamena grabatu beharko du.
3. Material horiek Azkuna Zentroko irrati-taldeari bidaliko dizkiote, eta bera arduratuko da materialak editatzen amaitzeaz, audiogidei azken forma emateko.
Tailerra emango duena: Alberto de la Hoz
ESKOLA
ESKOLA-EGUNAK DIREN OSTEGUN GUZTIAK, 2024KO URRIAREN 10ETIK ABENDUAREN 12RA
11:00 / 1h 30’
DBHko 3. mailatik Batxilergoko
2. mailara eta LHra bitarteko ikasleentzat Ikastetxeekin itundua
#hezkuntza #bitartekotza #artebiziak #eszenAZeskolan #tailerra
Ça marche
Artistas Asociad@s a Azkuna Zentroa
Verdades de mentira: Imaginación y Teatro
Nico Jongen eta Laura Viñals dira 2015ean sortu eta Bartzelonan finkatutako Ça marche arte eszenikoen konpainiaren muina. Garatzen dituzten sorkuntzaproiektuak antzerkiaren, performanceren, mugimenduaren eta arte bisualen arteko elkarrizketatik abiatzen dira.
Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, Trabajos forzados proiektu eszenikoa eta Incendis (Suteak) egonaldi teknikoa lantzen ari dira.
Antzerki-tailer praktiko honetan arte eszenikoen tresnarik zaharrenetako batera hurbilduko gara: fikzioaren erabilerara. Irudimena eta inprobisazioaren bidez, hainbat ariketa ludiko egingo ditugu –antzerkikoak eta mugimendukoak–, arte eszenikoaren oinarriak ulertzeko.
Saio honetan, elkarrizketa (konpainiak proposatutako galdera-gonbidapenetatik abiatuta) eta praktika (partehartzaile bakoitzaren asmakizunean eta sormengaitasunean oinarritutako dinamikak) uztartuko ditugu, betiere taldeari gehien interesatzen zaizkion gaiak landuz.
Tailerrari esker, parte-hartzaileek antzerkiaren jatorria aztertu ahal izango dute eta, aldi berean, tresna eta prozedura eszenikoak eskuratu ahal izango dituzte beren bizitzako beste esparru batzuetan —sormenezkoak izan edo ez— aplikatzeko.
ESKOLA
URRIAK 9, ASTEAZKENA
11:00 / 2h
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. Ikastetxeekin itundua
#hezkuntza #bitartekotza #artebiziak #eszenAZeskolan #tailerra #antzerkia
Olatz de Andrés
Azkuna Zentroko Artista AZkidea
Tiempo como cuerpo
Olatz de Andrés Azkuna Zentroko artista AZkidea da 2024an eta 2025ean, Tiempo como cuerpo proiektuarekin. Proiektu koreografiko honek denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, mugimenduaren bidez, ekintza bizi gisa, eta idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoaren bidez, erregistro gisa. Ahalegin bat da dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atzemateko.
ESKOLA
URRIAK 16, ASTEAZKENA
11:00 / 1h 30’
DBHko 1. eta 2. zikloko ikasleei zuzendua. Ikastetxeekin itundua
Mitusu, haur eta gazteentzako antzerkia
Azaroan, berriz ekingo zaio ikastetxeetako publikoa arte eszenikoekin elkartzeari, Mitusuk eta Azkuna Zentroak egindako proiektuaren bidez. Programak bi antzerkiproposamen eta ikastetxeekin hitzartutako lau emanaldi ditu.
Azaroak: Asteartea 26, asteazkena 27
9:45 eta 11:30 I 55’
Ka Teatre
Bajosuela
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzako ikuskizuna
Azaroak: 28 osteguna, 29 ostirala
9:45 eta 11:30 I 60’
Teatro Paraíso
Entrecajas
Lehen Hezkuntzako Hirugarran ziklorako ikuskizuna
ESKOLA
AZAROAK 26, 27, 28 ETA 29
9:45 11:30
Ikastetxeekin itundua
#hezkuntza #bitartekotza #artebiziak #zinema #tailerra
Zinemaldia
ikasleentzat
Azkuna Zentroko Zinemaldia programak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan garatutakoak, haurrentzako film-sorta bat biltzen du, eta ikastetxeekin hitzartutako saioak ere baditu.
PROGRAMA
Urriak 2, asteazkena I 10:30
Dragonkeeper (2024)
98´ l Z: Salvador Simó, Li Jianping
V Euskera
Educación Infantil y Primaria
Urriak 3, osteguna I 10:30
Robotia (2024)
84' I Z: Diego Cagide, Diego
Lucero
V Euskera
Educación Infantil
Carlota Mantecón
Principiantes
Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok deialdia ireki du, Carlota Mantecón koreografoak zuzendutako proiektu eszeniko honetan parte hartuko duten 60 urtetik gorako hamar emakumeak hautatzeko. Proiektuak kolektiboa denaren balioa eta adinekoen eta emakumeen gorputzek eszenan duten agentzia landuko ditu.
Parte hartzeko, ez da aldez aurretik dantzaren arloko prestakuntzarik edo esperientziarik izan behar.
Mugimenduan oinarritutako elkarbizitza kolektiboko ekintza batean dantza egiteko, esploratzeko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez. Eta saioetara eta azken jendaurreko aurkezpenera joateko konpromisoa.
Carlota Mantecónek bi asteko prozesuan lagunduko dio taldeari dantza eta performatibitateko tresnak eskainiz, eta praktika aktibatuko du, azkenean gailu eszeniko gisa publikoarekin partekatzeko.
ESKOLA
URRIAK 2, ASTEAZKENA URRIAK 3, OSTEGUNA
10:30 Ikastetxeekin itundua
LABURDURAK : Z: Zuzendaria
HELDUAK
ABENDUAK 2, 3, 4, 5, 9, 10, 11
Deialdi irekia
Norentzat: 60 urtetik gorako emakumeentzat
Saioak: Abenduak 2, 3, 4, 5, 9, 10, 11
Funtzioa: abenduaren 12a, osteguna,
Lekua: Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbao
Izen-ematea: azkunazentroa.eus
Azkuna Zentroan ere:
Bilboko Udaleko Musika Bandaren kontzertuak
IRAILAREN 6 OSTIRALA 19:00
Oroimenak eta jolasak
IRAILAREN 20 OSTIRALA 19:00
Lasaitasuna eta irrikak
Kulturen Ataria
Bilbao European Encounters
Ingurune digitaletan heztea bilbaoeuropeanencounters.org
2024KO URRIAREN 3A, OSTEGUNA
Film Sozialak
Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdi kcd-ongd.org/cine-invisible
2024KO URRIAREN 10TIK 17RA
Zinemakumeak gara!
Emakumeek zuzendutako zinema erakustaldia zinemakumeak.com
2024KO URRIAREN 21TIK 26RA
Basque Dok Festival
Euskadiko Irudi Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia basquedokfestival.com
2024KO URRIAREN 24TIK 31RA
BIME
Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa bime.org
2024KO URRIAREN 26TIK AZAROAREN 2RA
Zinebi
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak zinebi.eus
2024KO AZAROAREN 8ETIK 15RA
Zinexit
Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia zinexit.net
2024KO AZAROAREN 25ETIK 29RA
AZ argitalpenak
Azkuna Zentroaren argitalpenek praktika artistiko garaikidea jasotzen dute, ezagutu eta zabaltzeko
Liburua
La ola en la mente
Isabel de Naverán
Gaztelania
Orrialdeak: 252
13 x 21 cm 18€
Liburu-Erakusketaren katalogoa
Somewhere from here to heaven
Eus. / Gas. / Ing.
Orrialdeak: 112
24,5 × 32 cm
33€
Liburu-Erakusketaren katalogoa
Decrecer
Eus. / Gas. / Ing.
Orrialdeak: 200
24 × 24 cm 24€
Metakoadernoak
Metakoadernoak. Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbaoren sorkuntzakoadernoak
Macarena Recuerda Shepher, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Ander Pérez
Puelles, M. Benito Píriz, Julia Martos, Fermín Jiménez Landa
Eus. / Gas. / Ing./ 5€
LP Biniloa
Eyezorros Miguel A. García
A aldea: 1. posb01 yunman-04:40 / 2. oceanusbf 07:58 / 3. prism 05:58
B aldea: 4. yonyo hiru 10:42 / 5. guuu-08:02 22€
Erakusketaren katalogoa
Una voz para Erauso.
Epílogo para un tiempo trans Cabello/Carceller
Eus. / Gas. / Ing.
Orrialdeak: 316 24€
Aurki jarriko dira salgai Urbanbat, Ion Munduate, Bulegoa Z/B, Gala Knörr, Lorea Burge eta Jon
Gerediagaren argitalpenak.
dendAZ
This is Basque Design
Azkuna Zentroaren saltokia
Diseinua • Ilustrazioa • Argitalpenak • Moda eta osagarriak
Dekorazioa • Upategia • Tokiko artista eta kolektiboenak: Aerre Design, Ailanto, Amakuyi, Ane Pikaza, Angélica Barco, ANTI Liburudenda, BaRock Jewerly, Cookplay, Dots and Roots, Elena Ciordia, Ezkexa, Fournier, Fran Mengual, FTBCWL, H05, Higi Vandis, Josune Urrutia, Katxi Klothing, Kiribiltxo, Kostako, KreativeArt, Loitz Cerámica, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mess19, MRLASPIUR, Nerea Gómez, Palopalú, SKFK, Susana Blasco, The Real Studio, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Ziriak, Zioru.
Online saltokia: dendaz.azkunazentroa.eus
Hurrengo This is Basque Design Merkatua: 2024ko azaroaren 22, 23 eta 24a / Kulturen Ataria
ESKERRIK ASKO!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.
Sustatzailea
Sare irekia gara artearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.
Babesle estrategikoa Kideak
Itun kulturalak
Itun kulturalak: Arte biziak
Partner teknologikoa
aliantzak
Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programa
Media partner-ak
Kubo Baltza eta Auditorioa guneak teknologia digitalez hornitu dira, esperientzia eta espazioa hobetzeko, Next Generation Europako Funtsei esker. Funts horiek Euskadiko arte eszenikoen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dira
INFORMAZIO OROKORRA
ZENTROAREN ORDUTEGIA
Egunero 9:00etatik 21:00etara.
Kontsultatu ordutegi bereziak webgunean
BISITA GIDATUAK
erakusketak eraikina
Bisita gidatuak eraikinetik
Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko
Partikularrak
Irailaren 29ra arte
Astelehenetik igandera
12:00 I Euskara
13:00 I Gaztelania
18:30 I Gaztelania*
*Ostegunetan, 18:30etako bisita gidatua
Erakusketa Aretoan egiten da
Irailaren 30etik Aurrera
Asteartea: 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).
Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus azkunazentroa.eus
Taldeka
· Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.
· Prezioak: Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesa edo frantsesa: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).
Erakusketarako bisitak
· Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketak testuinguruan kokatzeko:
Allora&Calzadilla: KLIMA
Erakusketa Aretoa
Ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)
Ana G. Lartitegui
La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la pintura flamenca
Galería Mediateka Ostiralero: 18:30h / 15’ Gaztelania / Euskara
· Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus azkunazentroa.eus
AZ TXARTELA
AZ Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du.
Gogoan izan AZ txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko.
DESKONTUAK ETA PREZIO BEREZIAK
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-aniztasun irisgarria sustatzen du pertsona guztientzat, eta, besteak beste, tarifa murriztuak ditu, hala nola, taldeentzat, profesionalentzat, ikasleentzat, gazteentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuk, dagokion egiaztapena erakutsiz.
GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK
Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean.
YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR
Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.
IRISGARRITASUNA
Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria.
Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz AzInfora, Atarian dagoen informazio-gunera.
Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko
AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera.
Kontsultatu zentroaren irisgarritasun-neurriak gure webgunean: azkunazentroa.eus
Audio formatuan deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa
azkunazentroa.eus