Aldizkaria: Urtarrila-Martxoa (2024)

Page 1

URTARRILA OTSAILA MARTXOA 2024

A AM A R R OG E PR USK E


Azaleko irudia: Tomo Estudio


2024-2028 Programa Proiektua prestatzen ari gara, etorkizuneko kultura-ondarea eraikitzen


6

Interfazearen artea

8

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

PROGRAMAZIOA

10

15

Maia Villot. Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa AMA preludio

16

Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo) Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora) Erakusketa-proiektua

17 Christa Sommerer y Laurent Mignonneau The Artwork as a Living System. Erakusketa

12

Cris Blanco. eszenAZ Grandissima illusione. Antzerkia

18

AURKIBIDEA

Laenananaranja. eszenAZ Zimurren artean kontukantari 3. Musika eta txotxongiloak Bene Bergado Decrecer. Erakusketa

19

13

Elena Aitzkoa Artista AZ-kidea. Ur Aitzak

14

Ulises 2.0 Erakusketa

Caspervek. eszenAZ Las aventuras del príncipe Achmed. Zinema eta musika


20

Lari Produkzioak. eszenAZ Zaintzaren dantza. Antzerkia

21

30

48

SORKUNTZA ARTISTIKOKO PROIEKTUAK

48

Azkuna Zentroa iruditan

34

Sorkuntza garaikidean laguntzeko programa

35

Paul B. Preciado. eszenAZ Yo soy el monstruo que os habla. Hitzaldi dramatizatua

22

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

38

Azkuna Zentroko Artista AZkideak

40

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak

41

Gaston Core. eszenAZ Antes que caiga la noche. Dantza, Rap, Hip hop

23

Dantzerti. Show Dantza

26

Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria. Zinemateka

29

Zinema zikloa: Julia Martos. Elkarrizketa eta proiekzioa

Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

Ulises 2.0 erakusketarako bisitak

49

The Artwork as a Living System. Audiogida-tailerra

49

eszenAZ. Hezkuntzakomunitatearentzako ikuskizunak

AZ

53

JFZ

54

42

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

44

Ziomara Hormaetxe. Alma

AZ argitalpenak

45

60

Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology. ACuTe

HEZKUNTZA PROGRAMA

48

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!

Informazio orokorra


Interfazearen artea Hiruhileko honetan, arteak eta teknologiak hartuko diote lekukoa eskulturari Erakusketa Aretoan. Bene Bergado artistaren Decrecer proiektuaren ondoren, Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau bikote artistiko austriar-frantsesaren The Artwork as a Living System lana izango dugu ikusgai, nazioarteko erreferenteak baitira arte digitalean. Erakusketak hogeita hamar urteko ikerketa eta garapenaren historiaren berri ematen du, denbora hori eman baitute bizitza artifizialeko sistemak aztertzen, artea eta natura instalazio interaktiboen bidez lotuz.

ARTEA, SISTEMA IREKIA Christa Sommerer-ek eta Laurent Mignonneauk sistema ireki gisa proposatzen dute artea, izan ere bertan «sorkuntza ez da ulertzen artistaren barne-sormenaren edo "asmamenaren" adierazpen gisa, baizik eta berez prozesu dinamiko modura, interakzio-parametroetan eta obraren irudiaren bilakaera-prozesuetan oinarritzen dena».

EKOSISTEMAREN PARTE IZATEA ETA SENTITZEA Horren emaitza diren artelan interaktiboetan, publikoak naturarekiko harremana fisikoki sentitzen du eta jabetzen da edozein erabakik, txikia edo indibiduala izan arren, aldaketa handiak eragin ditzakeela ekosisteman. Erakusketa honetan, publikoen komunitateek aukera izango dute artelanak ukitu eta esperimentatzeko, baita zientziaren eta teknologiaren arlo desberdinei buruzko kontzeptuetara hurbildu eta ulertzeko: hala fisika kuantikoa eta sistema konplexuen teoria, nola genetika molekularra, nanozientzia eta bizitza artifiziala.

Garapen tekniko berritzaileen bidez, pertsonek, mundu birtualean sartzeaz gain, sortu ere egiten dituzte. Hori guztia arte-natura diskurtsoari uko egin gabe. Horregatik, interfaze sentikor gisa erabiltzen dituzte landareak, ura eta argiak, pertsonek aukera izan dezaten ingurune birtualak sortzeko eta haiekin konektatzeko. 6

© Michael Maritsch

Paradigma-aldaketa horretan, interfazeak, gizakia makinarekin lotzen duen elkarguneak, garrantzia hartzen du sormenelementu gisa, eta ezinbestekoa da artelana ikusgai egiteko eta harekin esperimentatu ahal izateko.


© Michael Maritsch

ARTE DIGITALAREN KLASIKOAK

NEW MEDIA ART

Christa Sommerer eta Laurent Mignonneauren lanak ia klasikoak dira arte digitalean, sarituak izan dira munduko arte, zientzia eta kultura digitaleko jaialdi nagusietan, eta 250 erakusketa baino gehiagotan egon dira erakusgai.

The Artwork as a Living System Azkuna Zentroak duen lankidetza-sarearen bidez iritsiko da Bilbora, eta Europako arte garaikideko hiru zentro nagusik koproduzitu eta izan dute ikusgai: ZKM | Karlsruheko Arte eta Hedabideen Zentroa, Alemanian; Linzeko OÖ Landes-Kultur GmbH, Austrian; eta Bruselako iMAL, Belgikan. Karin Ohlenschlägeren kontzeptu batean oinarrituta dago, eta hasieran Karin Ohlenschlägerrek berak komisariatu zuen, Peter Weibel eta Alfred Weidinger-ekin batera.

Beren lana Karlsruheko (Alemania) ZKMko Media Museum-en, NTT InterCommunication Center-en eta Metropolitan Museum of Photography-n (biak Tokion), Parisko Cartier Fundazioan, Londresko Millennium Dome-n eta Linz-eko (Austria) Ars Electrónica Centre-n daude.

Proiektuak kultura digitalekin lotzen du publikoa, new media art erakusketa baten bidez, arte garaikidea ikusteko eta sentitzeko duen gaitasun eraldatzailea jorratuz.

7


Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.

Elena Aitzkoa

Ion Munduate

Artista AZ-Kidea

Amaia Molinet

Lore Stessel

Artista AZ-Kidea

Artista AZ-Kidea

Idoia Zabaleta

Olatz de Andrés

Artista AZ-Kidea

Artista AZ-Kideak

Artista AZ-Kidea

© Eduardo D’Acosta

Artista AZ-Kidea

Ça Marche (Nico Jongen, Laura Viñals)

Julia Martos

Maia Villot

Pablo Marte

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Jon Gerediaga

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

© Aurélie Bayad

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Abel Jaramillo

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

8

Gala Knörr

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Lorea Burge

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Ane Berganza

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa


© Lorea Alfato, 2021

Isabel de Naverán Ikertzaile AZ-Kidea

Rosa Casado

Ixiar Rozas

Ikertzaile AZ-Kidea

Ikertzaile AZ-Kidea

Gorka Rodriguez, Arrate Presilla, Maialen Ariz, María Arana. Urbanbat Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra

Ziomara Hormaetxe

Gaston Core

Koreografoa

Koreografoa

Francisco Ruiz de Infante

Fran Mengual

Lisa Blumen

Pascale SévignyVallières

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Bene Bergado

JL Moraza

Cía. Laenananaranja

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

© Alessia Bombaci

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Artista

Artista

Maria Urcelay, Na Gomes & Yogurinha Borova Lari Produzioak

Komisarioa eta artista

Paul B. Preciado

Filosofoa, artekomisarioa eta idazlea

Cris Blanco

Sortzaile eszenikoa

Christa Sommerer & Laurent Mignonneau Artistak

Caspervek

Musika taldea

9


#artebisualak #kulturadigitalak #erakusketa

Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau The Artwork as a Living System

Jatorrizko komisariotza: Karin Ohlenschläger, Peter Weibel, Alfred Weidinger

10


Otsailaren 7tik aurrera, Erakusketa Aretoa natura-zientziak, teknologia eta artea elkartzeko topagunea izango da. Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau bikote artistikoa erreferentzia da arte digitalean mundu osoan, eta The Artwork as a Living System erakusketako 18 lanek osatzen dute haien lanaren atzera begirakoa.

2024O OTSAILAREN 7TIK MAIATZAREN 26RA

Arte interaktiboko beren instalazioak mugarri historikoak dira, interfaze naturalak eta intuitiboak garatzen dituztelako, eta sarritan printzipio zientifikoak aplikatzen dituztelako beren interfaze-diseinu berritzaileetan, hala nola bizitza artifiziala, konplexutasuna eta sistema sortzaileak.

JARDUERAK

Alemanian (ZKM — Karlsruhe-ko Arte eta Hedabideen Zentroa), Austrian (Linz-eko OÖ Landes-Kultur GmbH) eta Belgikan (Bruselako iMAL – Art Center for digital cultures & technology) ibili ondoren, Sommerer-ek eta Mignonneauk Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon aurkeztuko duten erakusketa-proiektuak beren lanaren alderdi nagusia islatzen du: artelanek sistema bizidun modura jokatzen dute, bizitza ezin baita ulertu entitate bakar gisa, perspektiben aniztasun gisa baizik. Bikote artistiko honen lana 1990eko hamarkadan hasi zen, hardwarea eta softwarea ia erabiltzen ez ziren garaian, eta mugarri teknologikoak eta beren eragin sozial eta ekonomikoa txertatzen ditu, hala nola Interneten eklosioa, teknologia mugikorraren garapena eta adimen artifizialaren aplikazioa. Erakusketako jardueren programak lan honen begirada zabaltzen du biologiaren, fisikaren eta interfazearen erabileraren bidez, adituek gidatutako bisitekin, erakusketaren sarrera moduko ibilbideekin eta ikasleentzako jarduerekin.

Erakusketa Aretoa Sarrera dohainik

Inaugurazioa Asteazkena, otsailak 7: 17:30: Topaketa Laurent Mignonneau eta Christa Sommerer-ekin. Auditorioa 19:00: Erakusketaren hasiera Bisita gidatua Laurent Mignonneau eta Christa Sommerer-ekin: Osteguna, otsailak 8, 18:00 Eskola programa: Audiogida-tailerra Eskola-eguneko ostegun guztietan, 2024ko otsailaren 7tik maiatzaren 26ra. Informazio gehiago 49. orrialdean. Sarrerako bisitak Ostegunero, 18:30ean (45') Erakusketa Aretoan

Erakusketa hau Karin Ohlenschläger-en kontzeptu batean oinarrituta dago, eta elkarlanean ekoitzi dute ZKM | Karlsruhe Arte eta Hedabideen Zentroak (Alemania), OÖ Landes-Kultur GmbH-ek (Linz, Austria) eta iMALek (Brusela, Belgika). Hasieran Karin Ohlenschläger, Peter Weibel eta Alfred Weidinger izan ziren komisarioak.

11


#artebisualak #erakusketa

Bene Bergado Decrecer

Komisarioa: Juan Luis Moraza Urtarrilaren 7an amaituko da Decrecer, Bene Bergado eskultorearen erakusketa. Site specific aktibista honetan, urritu infinitiboa/inperatiboa erantzun bihurtzen da, neurrigabeko hazkundearen eta baliabideen agortzearen egungo egoeraren aurrean. Bene Bergadok desazelerazio baten beharra adierazten du, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxi eta bizi-aldaketa ezinbestekoak izango dituen etorkizun hurbilera egokitzeko. 34.000 bisitari baino gehiago izan du, eta, hala, Zentroaren historian bisitari gehien izan duen erakusketa izan da. Gainera, 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute erakusketaren inguruan antolatutako bisita gidatuetan, familientzako eta haurrentzako jardueretan eta eskolatailerretan. Proiektuari jarraipena eman nahian, Decrecer katalogoliburua argitaratu da. Erakusketa-ekitaldiaren erregistro bisuala jasotzeaz gain, batez ere desazkundeari buruzko saiakera bat da, Bene Bergadok eta artista eta proiektuaren korrelatore Juan Luis Morazak idatzia. Bertan, eskultoreak jasangarritasun eta trantsizio energetikoan aditua den Margarita Mediavilla ikertzailearekin izandako hizketaldia jaso da. Salgai dago Azkuna Zentroaren saltokia den dendAZen eta dendaz.azkunazentroa.eus helbidean.

12

2024KO URTARRILAREN 7RA ARTE Erakusketa Aretoa Sarrera dohainik

ARGITALPENA Decrecer Egileak: Bene Bergado, Juan Luis Moraza eta Margarita Mediavilla Salgai dendAZen, Azkuna Zentroaren dendan; eta dendaz.azkunazentroa.eus


#artebisualak #eskultura #poesia

Elena Aitzkoa Artista AZ-kidea

Ur Aitzak

Sombra clara lanak ixten du Elena Aitzkoak Azkuna Zentroko artista AZkide gisa egin duen eskulturaproiektua. Atarian dauden sei piezak ahots- eta poesia-lan bati lotuta daude, eta herritarren eraldaketa sentikorraren parte aktibo izatea dute xede.

2022-2024 Kulturen Ataria

Sombra clara Soñamos un mismo sueño Azul muy pálido y tiempo Cómo una bacteria nueva que está ocurriendo la roca

Eskultura Sombra clara. Elena Aitzkoa. Kulturen Ataria

ELENA AITZKOA (Apodaka, 1984). Artista. Besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian, performancean eta zineman aritzen da. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta inguruneko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Haren azken proiektuen artean, Lendia Song nabarmentzen da (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2021). Isabel de Naveránek Reina Sofía Museoan komisariatutako Estudio III. Salir al Encuentro. Hablar al lugar zikloan parte hartu zuen (2021).

13


#artebisualak # ilustrazioa #erakusketa

Ulises 2.0 Ulises 2.0 erakusketak aukera ematen digu ikusteko itxuraz oso bizitza desberdina duten artistak elkar ulertzeko gai direla, batez ere, pertsona direlako.

URTARRILAREN 28RA ARTE

Ilustrazioaren bidez, Zubietxe elkarteak eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok 2008an argitaratutako Ulises 2.0 katalogo-liburuaren emaitza den erakusketaproiektu honek migrazioaren errealitatea du erakusgai. Marrazkiek eta testuek bidaia pertsonal horren hainbat alderdiren berri ematen digute: beren herrialdea uzteko erabakia hartzen denetik, harrerako gizartean integratu arte; eta bere aniztasun osoan erakusten dute, migratzera bultzatzen duten arrazoiei, migratzailearen profilari, genero-berezitasunei eta bidaiaren faseetan dauden arazoei dagokienez.

Sarrera dohainik

Ilustratzaile profesional batek egin du migratzaileek egindako lan bakoitzaren bertsioa, besteak beste, Paco Roca, Manuel Bartual, Raquel Alzate, Sonia Pulido, Lola Lorente, Javier de Isusi eta antzeko beste profesional batzuek. Emaitza erakusketa kolektibo bat da, eta, hor, 13 herrialdetan jaio eta 25 hiritan bizi diren 30 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

14

Galeria Mediateka

ARTISTAK: Leandro Alzate, Raquel Alzate, Mustapha Aouidat, Amadu Balde, Blaise Batje, Manuel Bartual, Serkan Biçe, Demba Cande, Abdellah Chadli, Bezaid Djillali, Omar Erraji, Sagar Forníes, Sori Gayigo, Helena González Sáez, Javier de Isusi, Moses Danel Jonas, José María Ken Niimura, Lola Lorente, Fidel Martínez Jali, Ditshidi Ndombe, Ridouane Ouardighe, Pepo Pérez, Lidia Peyret, Sonia Pulido, Paco Roca, Ebenezer Rhule, David Rubín, Leticia Ruifernández, Sanvi, Mahmoud Salah Mahmoud, Ander Sarabia, Juanjo Sáez, Nykita Tibabishev, Alberto Vázquez


#gorputza #ahotsa #eskultura #performancea

Maia Villot

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

AMA preludio

AMA preludio lanak jarraipena ematen dio Maia Villotek azken urteotan emakume boteretsuen irudikapen patriarkalei buruz egin duen ikerketari. Bere lehenbiziko lanetako batean ere agertzen zen hori, “Échale la culpa” performance-sailean, hor esploratzen baitzuen nola lotzen den herri-kulturan “femme fatale” estereotipoa hondamendi naturalekin. Geroago, “Witches-Bitches Bitches-Witches” lanean, sorginen irudira hurbildu zen, eta sorginei lotutako klixeekin jolasten duten irudi batzuk sortu zituen (gauekotasuna, araoak, kutunak, azkazal luzeak, etab.), eta sorginei lotutako iruditeria konbentzionaletik kanpoko kode bisual baten pean jarri zituen.

OTSAILAREN 1ETIK 25ERA BAT Espazioa. Lantegia 2

Kasu honetan, AMA preludio lana dominatrix figurara egindako lehen hurbilketa da. Proiektu handiago baten lehen zatia da, zeina ikerketa-ildo beretik doan, oraingoan dominatrixari lotutako iruditeriara zuzenduta. "Berriz dominatrixaren irudiari lotutako irudi estereotipatuetatik abiatu gara, hortik aukerak irekiko dituzten irudiak sortzeko, dagoeneko badauden gauzak azalduz, nahiz eta agian arreta handirik ez jarri haietan. Begiratzeko beste modu batzuk eta beste tempo bat proposatzen ditugu", azaldu du artistak.

15


#artebiziak #performance #ikus-entzunezkoak #erakusketaproiektua

Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo)

Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora) Francisco Ruiz de Infante bideo- eta instalazio-artista martxoan "lurreratuko" da Azkuna Zentroan, J.M. Barrie-ren Peter Pan (1911) irakurri ondoren ahaztutakoberraktibatutako hitz, irudi eta galderetatik abiatzen den formatu anitzeko proiektu tematiko batekin.

2024KO MARTXOA – EKAINA Lantegia. Ideien laborategia

2017tik ari da proiektua egiten, Bartzelona, Madril, Mallorca, Santander eta Montpellierreko espazio artistikoetan. 2024ko martxotik ekainera bitartean, Azkuna Zentroan izango du jarraipena, uharteak (erakusketakoak), hegaldiak (performatiboak) eta hegaldi-simulagailuak (tailerrak) barne hartuko dituzten bi alditan. Ekintza horien bidez, Ruiz de Infantek esperientzia espazialak, soinuzkoak eta bisualak proposatzen ditu. Haietan, Barrieren Peter Pan lanari darion energia anbiguoak erabat jartzen du zalantzan memoria indibidual eta kolektiboa. Gizarte baten metafora bat da (gure gizartearena), abiadura esponentzialetan abiatu arren, ez baitaki inola ere non lurreratu, ezta benetan lurreratu nahi duen ere.

«Pilotu guztiek, abioiaren kabinako leku sekretu batean, "Behin-behineko eremuak" izeneko lurraldeen mapa handi bat dute; azken batean, kartografia bat, eta, bertan markatuta daude haran, errepide, futbol-zelai, glaziar edo hondartza batzuk, hau da, makinak behar bezala hegan egiten ez badu, istripu larritik ihes egiteko egon daitezkeen lekuak. Lekuen plano bat, nahitaezko lurreratze bat egin behar denerako. Zalantzarik gabe, bizi garen munduan, horrelako mapak ondo baino hobeto aztertuta egon beharko lirateke».

16


#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Cris Blanco

Grandissima illusione

Cris Blancoren azken muntatze-lana formatu handiko pieza eszeniko bat ikertzeko eta sortzeko proiektua da, hainbat antzerki-genero uztartuta. Grandissima Illusione, sortzailearen arabera, bera obsesionatzen duten antzerkiari eta antzerki-konbentzioei egindako omenaldia da. Obra hasten da XVII. mendeko antzerki-pertsonaia batek, Lope de Vega markesak, adibidez, antzerkiko teknikari tatuatuarekin topo egin, eta harekin maitemintzen denean. Hortik aurrera kaosa nagusituko da obran, eta konbentzio guztiak lehertuko dira.

URTARRILAK 18, OSTEGUNA

Estreinaldiaren goizean, Cris Blancok lan honen sortzeprozesua eskola-ikasleekin partekatuko du.

90’

Cris Blanco eszena-sortzaileak dantza, antzerki eta zineman ere egiten du lan interprete gisa. Bere sorkuntzalanak Europako, Amerikako eta Asiako agertoki eta jaialdietan izan dira ikusgai.

Topaketa publikoarekin Eskolako ikasleentzat Urtarrilak 18, osteguna, 11:00

ESTREINALDIA EUSKADIN 19:00 Auditorioa Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA Zuzendaritza: Cris Blanco Antzezleak: Cris Blanco eta Óscar Bueno Laguntza artistikoa: Anto Rodríguez, Óscar Bueno Dramaturgia: Cris Blanco, Rocío Bello, Anto Rodríguez, Óscar Bueno

© Mila Ercoli

Antzerki-kontseilua: Roberto Fratini

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

17


#artebiziak #eszenAZ #musika #txotxongiloak

Laenananaranja

Zimurren artean kontukantari 3 Laenananaranja laneko kontukantariak musikan barrena egindako belaunaldien arteko bidaia bat dira, jakinduriaz eta umorez betea. Txotxongiloen laguntzaz, memoria kolektiboko kantuak hartzen dituzte berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez. Kontukantari 3 Zimurren artean honetan, jakinduriaz eta umorez beteriko hamar kantu berri prestatu dituzte, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza eta kanta ditzaten.

URTARRILAK 20, LARUNBATA

Laenananaranja, titiriteroa bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Bere ibilbidean, bereziki nabarmentzen dira Kontukantari trilogia musikala,mahai txotxongiloekin egindako antzezlanak.

60’ Publikoa: umeak eta gazteak

ESTREINALDIA 18:00 Auditorioa Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

Eskolentzako emanaldia: Urtarrilak 17 eta 18, 11:00

FITXA ARTISTIKOA Kantaria: Sandra Fernández Agirre Musikaria: Roberto Castro “Boti” Txotxongilolariak: Itziar Fragua, Marta, Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares Testua: Jon Koldo Vázquez Zuzendaritza: Iker Garcia Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre y Mikel Pikaza

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

18


#artebiziak #eszenAZ #zinema #musika

Caspervek

Las aventuras del príncipe Achmed Galiziako Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean Las Aventuras del Príncipe Achmed (1926) filmari, gorde den historiako animazio-film luzerik zaharrenari. Lotte Reiniger zuzendariak silueta-teknika bat sortu zuen horretarako, kartoiarekin eta berunezko xafla finekin egindako ebakinak erabiliz, kamera baten azpian manipulatuta. Zinegile alemaniarrak hiru urte behar izan zituen film hau egiteko. Estetikoki Wayang itzalen antzerki asiarrean oinarrituta dago. Caspervek-ek Las aventuras del príncipe Achmed filmerako egindako partitura taldearen arrakastarik handienetako bat izan da —zinema-kontzertuen erreferentea Europan—, eta urteetan zehar gehien interpretatu denetako bat ere bai, Espainian, Eslovakian eta Letonian egindako emanaldiekin. Partiturak bere ohiko estiloarekin hausten du, filmean agertzen diren eskualde desberdinetako sonoritateetan murgiltzeko. Brais Gonzálezek konposatu du obra honen orkestra-bertsioa. Bertan, Afrika ekialdeko erritmoak, ekialdeko doinuak eta arabiar musikaren ohiko harmoniak nabarmentzen dira.

URTARRILAK 28, IGANDEA 12:00 Auditorioa Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon 65’ Publikoa: umeak eta gazteak

FITXA ARTISTIKOA Zuzendaria: Lotte Reiniger Konpositorea: Brais González Pérez

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

19


#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Lari Produkzioak Zaintzaren dantza

Lari Produkzioak (Maria Urcelay, Yogurinha Borova) taldeak Zaintzaren dantza antzezlana estreinatuko du Azkuna Zentroan, haurrei eta gazteei zuzendua eta aniztasunean ardaztua. Taldea 2019an sortu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. Zaintzaren dantza lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.

OTSAILAK 4, IGANDEA

ESTREINALDIA 12:00 Auditorioa Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon Publikoa: umeak eta gazteak 60’ Eskolentzako emanaldia: Otsailak 1 eta 2, 11:00 @yogurinha_borova @meri_urcelay

FITXA ARTISTIKOA Testua: Maria Urcelay Kantak: Yogurinha Borova Jantziak: Miguel Biurrun Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay Soinu-teknikaria: Na Gomes Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo Eszenografia: Yogurinha BorovaMaria Urcelay Ekoizpena: Lari Produkzioak

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

20


#artebiziak #eszenAZ #hitzaldidramatizatua

Paul B. Preciado

Yo soy el monstruo que os habla 2019ko abenduan, Paul B. Preciadok hitzaldia eman zuen Parisko l’École de la Cause Freudienne-ren jardunaldietan bildutako hiru mila eta bostehun psikoanalistaren aurrean. Franz Kafkaren testuari berriz helduz — non giza hizkuntza ikasi duen tximino bat zientzialarien akademia bati mintzo zaion—, Paul B. Preciado gizon trans gisa eta genero ez-bitarreko pertsona gisa mintzo zaio psikoanalisten batzarrari, alde batetik, psikiatriaren, psikologiaren eta psikoanalisiaren egiturazko indarkeria salatzeko, homosexual, trans, intersexual edo genero ez-bitarrekotzat hartzen diren pertsonei dagokienez, eta, bestetik, psikoanalisiari gonbit egiteko gaur egungo genero- eta sexu-mutazioetara ireki dadin. Emaitza bakarrizketa bat da, aldi berean intimoa eta politikoa, eta psikoanalistei ez ezik, guri mintzo zaigu, aldaketa onartzeko eta utopia berri bat irudikatzeko dugun gaitasunari. Filosofoa, arte-komisarioa eta zinema-zuzendaria da. Nazioartean ezaguna da gorputz, genero eta sexualitatearen politikei buruz egin duen lanagatik, eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok ekoitzitako Cabello/ Carceller artisten Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa erakusketaren komisarioa da.

OTSAILAK 15, OSTEGUNA 19:00 Auditorioa Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon 90’

FITXA ARTISTIKOA Ekoizpena: ElenaArtesescenicas Antzezleen zerrenda: Paul B. Preciado, Bambi, Victor Viruta, Andy Díaz, Fabi Hernández Testua eta zuzendaritza: Paul B. Preciado Lankidetza artistiko eszenikoa: Tanja Beyeler y Natalia Álvarez Simó

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

21


#artebiziak #eszenAZ #dantza #rap #hiphop

Gaston Core

Antes que caiga la noche Gaston Coreren azken sorkuntza Iliada lanaren berrirakurketa bat da garaikidetasunetik egina, rapgatazka bihurtua.

MARTXOAK 2, LARUNBATA

Koreografo eta antzerki-sortzaileak honela definitzen du obra: «Mendebaldeko literaturaren sorrerako obrarekiko begirada eszenikoa eta gogoeta estetikoa, rap hizkuntzaren eta hip-hop kulturaren bidez egina». Piezak transmititzen du testu horretan hitzak duen indarra, historian duen garrantzia, bere baliabide narratiboen eta lantzen dituen gaien modernitatea.

19:00

«Iliada, batez ere, konfrontazio bat da gizarte jakin baten eta bere aurreko mundu mitiko eta heroikoaren baliosistemaren artean. Bestalde, bere buruari aurre egiten dion gizon baten istorioa da, era horretan, bere gain hartzen baitu talde horretan betetzen duen eta gizabanako gisa zentzua ematen dion funtzioa», nabarmendu du Gaston Corek.

FITXA ARTISTIKOA

ESTREINALDIA Auditorioa / Kubo Baltza Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon 55’

Kontzeptua & Zuzendaritza: Gaston Core Eskarnia, Celia Bsoul eta Breaker-en letrekin Soinu espazioa: Eskarnia

© Alice Brazzit

Hitzak eta eszenak bat egingo dute aurtengo Gutun Zuria Bilbao. Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdiaren amaieran.

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

22


#artebiziak #eszenAZ #dantza

Dantzerti Show

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak Show ikuskizuna taularatuko du Azkuna Zentroan. Sare sozialen testuinguruan intimitatea galtzeari buruzko pieza bat da, bizitza "show" edo ikuskizun bihurtzeari buruzko hausnarketa poetikoa.

MARTXOAK 13, ASTEAZKENA, ETA 14, OSTEGUNA

Interpretatzen duten lau ikasleen bizipenetik abiatzen da muntaia: Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho eta Alazne Uralde, Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean. Euskal koreografoak bere konpainia sortu zuen 2016an, eta bere lanetan atea irekitzen die teknologia berriei eta dantzatzen ikertzen du bideomapping teknika. Azkenaldian bere proiektua eta egonaldi artistikoa Biarritzen ardaztu ditu, baita bere pedagogia eta dantza-proiektua ere.

Sarrerak: dantzerti.eus

Ziomara Hormaetxe gaur egun lanean ari da Azkuna Zentroaren ekoizpen eszeniko berri batean, eta, hor, presentzia teknologikoa publikoarekin konektatzeko elementu gisa azaltzen da (Informazio gehiago 44. orrialdean).

19:00 Auditorioa

FITXA ARTISTIKOA Zuzendaritza: Ziomara Hormaetxe Ikasleak: Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho, Alazne Uralde.

IRAKASLEAK Akrobazia eta objektuen manipulazioa: Juanjo Herrero Jantziak: Ainhoa Areitio Eszenografia: Martin Barandiaran Koordinazio teknikoa: Sabino Alkorta Ekoizpena: Carmen San Esteban Aholkularitza: Izaskun Lapaza Tailerreko irakaslea: Eneritz Zeberio

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

23


Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024 Cris Blanco

Grandissima illusione Antzerkia ESTREINALDIA EUSKADIN Urtarrilak 18, osteguna

LaEnanaNaranja

Zimurren artean kontukantari 3 Musika eta txotxongiloak ESTREINALDIA Urtarrilak 20, larunbata

Caspervek

Las aventuras del príncipe Achmed Zinema mutua zuzeneko musikarekin Urtarrilak 28, igandea

Lari Produkzioak Zaintzaren dantza Antzerkia ESTREINALDIA Otsailak 4, igandea

Paul B. Preciado

Gaston Core

Antes de que caiga la noche Dantza, Rap, Hip hop Martxoak 2, larunbata

Dantzerti Show Dantza Martxoak, 13 asteazkena Martxoak 14, osteguna Nazario Díaz amanecer alto cielo Dantza ESTREINALDIA EUSKADIN Apirilarak 11, osteguna

Led Silhouette Halley

Dantza ESTREINALDIA EUSKADIN Apirilarak 25, osteguna

Pablo Viar Confines

Yo soy el monstruo que os habla Hitzaldi dramatizatua Otsailak 15, osteguna

Antzerkia ERABATEKO ESTREINALDIA Maiatzak 23, osteguna

Rosario Toledo Cuarteta Dantza Ekainak 6, osteguna

Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste era bat

AUDITORIOA+KUBO BALTZA



#zinemateka #zinema

Classique = Moderne.

Zinematekaren historia berria Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Bilboko Zinematekaren 40. urteurrena ospatuko du Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria zikloarekin, eta hiru denboralditan barrena luzatuko da. Jean-Luc Godarden Bande à part (1964) filmetik hartutako Classique = Moderne esaerak bi termino hurbiltzen ditu, askotan antagoniko gisa erabiltzen diren arren, zinemaren arte gisa den paradigma osatzen dutenak. Gaur egun klasikotzat jotzen dena garai batean garaikidea izan zen. Era berean, berria den guztia automatikoki bilakatzen da tradizional, sorkuntza artistiko gisa hondarra uzten duen heinean. Zinematekako proiektua 1983ko urtarrilean hasi zen, Bilboko Arte Ederren Museoan, New Yorkeko MOMA edo Parisko Louvre eta Pompidou pinakoteka handien joerari jarraituz. 2011n, inauguratu berriko AlhondigaBilbaoren parte bihurtu zen Zinemateka. Golem Alhóndiga operadorearekin lankidetzan, hiriko ikus-entzunezko eskaintza egonkorra eskaintzen du ordutik. Ordutik, eskainitako filmen zerrenda ia amaigabea da. Azken 12 urteetan bakarrik, 70 ziklo baino gehiago programatu dira, eta 76.252 ikuslek parte hartu dute La nueva historia de la Zinemateka arranca con este ciclo de películas seleccionadas junto a José Julián Baquedano. Son 45 títulos imprescindibles atendiendo más a su trascendencia en la historia del cine que a la relevancia de quienes han dirigido estas películas. Zinematekaren historia berria José Julián Baquedanorekin batera aukeratutako filmen ziklo honekin hasiko da. Ezinbesteko 45 film dira, eta gehienbat zinemaren historian duten garrantzia hartu da kontuan, film horiek zuzendu dituztenen garrantzia baino gehiago. Programa serie gisa antolatzen da, 3 urtez. Lehenengo kapitulua 2024ko urtarrilaren 16tik martxoaren 12ra arte izango da, lehen 16 tituluekin. 1983an Bilboko Arte Ederren Museoan eta 2011n Azkuna Zentroan bezala, John Ford zinemagilearekin irekiko da. Hurrengo zikloak 2025eko eta 2026ko Zinematekaren programazioan sartuko dira, hurrenez hurren. 26

URTARRILAREN 16TIK MARTXOAREN 12RA Asteartea eta osteguna Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ AZ Txartelarekin Asteartea, +65 urte: 2 € (leihatilan bakarrik salgai) Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemetako txarteldegian eta golem.es helbidean INFORMAZIOA Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniaz azpititulatuak (JBGA). Zikloko eskuliburua AZ Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat vidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin.

LABURDURAK Z: Zuzendaria Laguntzaileak:


PROGRAMA Urtarrilak 16, asteartea | 17:30 eta 20:00

Partie de campagne (1946) How Green Was My Valley (1941)

40´ l JBGA l 35 mm l Z: Jean Renoir

118´ l JBGA l 35 mm l Z: John Ford

Urtarrilak 30, asteartea l 17:00 eta 20:00 Urtarrilak 18, osteguna l 17:30 eta 19:30

Spione (1928) L'année dernière à Marienbad (1961)

144´ l JBGA l Z: Fritz Lang

91´ l JBGA l Digital l Z: Alain Resnais

Otsailak 1, osteguna l 17:00 eta 19:30 Urtarrilak 23, asteartea l 17:00 eta 20:00

Paris Texas (1984)

Ordet (La palabra) (1955)

125´ l JBGA l Digital l Z: Carl Theodor Dreyer

144´ l JBGA l DCP l Z: Wim Wenders

Urtarrilak 25, osteguna l 17:30 eta 20:00

Nattvardsgästerna (Los comulgantes) (1963)

Otsailak 6, asteartea l 17:30 eta 19:30

Sunrise: A Song of Two Humans (1927) 94´ l JBGA l 35 mm l Z: F.W. Murnau

80´ l JBGA l 35 mm l Z: Ingmar Bergman

27


Otsailak 8, osteguna l 17:30 eta 19:30

Otsailak 22, osteguna l 17:30 eta 19:30

Tiempos modernos (1936)

Roma città aperta (1945)

Otsailak 13, asteartea l 17:30 eta 19:30

Martxoak 5, asteartea l 17:30 eta 19:30

Tabu (1931)

Notorious (Encadenados) (1946)

89´ l JBGA l DCP l Z: Charles Chaplin

90´ l JBGA l Z: Robert J. Flaherty

100´ l JBGA l DPC l Z: Roberto Rossellini

101´ l JBGA l DCP l Z: Alfred Hitchcock

Otsailak 15, osteguna l 17:30 eta 20:00

Martxoak 7, osteguna l 17:00 eta 20:00

Ninotchka (1939)

All About Eve (1950)

110´ l JBGA l 35mm l Z: Ernst Lubitsch

138’ l JBGA l 35 mm l Z: Joseph L. Mankiewicz

Otsailak 20, asteartea l 17:30 eta 19:30

Martxoak 12, asteartea l 17:30 eta 20:00

Casablanca (1942)

The African Queen (1951)

102´ l JBGA l DCP / digital l Z: Michael Curtiz

28

106´ l JBGA l 35 mm l Z: John Huston


#zinema #artxiboa #memoria

Espigar, conservar, futurizar: La Digitalizadora de la Memoria Colectiva Julia Martosen proiektu bat

Julia Martosek Espigar, conservar, futurizar saioa proposatzen du, Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programaren barruan Azkuna Zentroan duen egonaldian (informazio gehiago: 35. orrialdea). Kuratoretza eta zinema-programazioarekin duen interesak bultzatuta, artistak jarduera hau gidatuko du, bertan, bere ikerketa eta praktikako zenbait alderdi jorratzen baitira, desmemoriaz, apropiazionismoaz eta artxiboarekin lan egiten duten zinemagileek egindako berridazketa zinematografiko feministako prozesuen defentsaz.

OSTEGUNA, URTARRILAK 25 18:00-20:30 Bastida Aretoa Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: azkunazentroa.eus

Julia Martosek, topaketan, La Digitalizadora de La Memoria Colectivako ordezkariekin hitz egingo du. Artxiboaren, ikus-entzunezkoen eta herritarren parte-hartzearen arloko profesionalen sare bat da, eta laguntza ematen die Andaluziako auzoei eta kolektibo sozialei, beren ikus-entzunezko memoriak gordetzeko. Berreskuratzeko (buruxkak batzeko), digitalizatzeko, deskribatzeko, zaintzeko eta hedatzeko metodologia bati jarraituz, sareak laguntza ematen du mugimendu sozialen ikus-entzunezko memoria gordetzeko, historiaren ikuspegi pluralaren parte gisa. Saioarekin batera, Veladuras (Pilar Monsell, Espainia, 2022, 21 min) filma proiektatuko da, Andaluziako sorkuntza dokumentalean etxeko materialarekin egindako lanaren adibide dena. Filmean, alaba batzuek aitaren etxeko filmei buruz duten begiradak aktibatu egiten du filmek barnean duten indar antropologikoa.

29


Azkuna Zentroa iruditan

Az Zabalik 2023. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketa 2023ko irailaren 28a

Zinemaldia Azkuna Zentroan 2023ko urriaren 2a

Miguel A. García. Eyezorros diskoaren aurkezpena 2023ko urriaren 10a

Verde Prato. Kontzertua 2023ko urriaren 18a

30


Ulises 2.0 erakusketaren inaugurazioa Galeria Mediatekan 2023ko urriaren 24a

Lastesis. Canciones para cocinar. Prozesuan dagoen performancearen aurkezpena 2023ko urriaren 27a

L’Alakran + Juan Loriente. INACTUALES Estreinaldia 2023ko azaroaren 9 eta 10a

Instituto Stocos. Oecumene 2023ko azaroaren 23a

Decrecer katalogo-liburuaren aurkezpena 2023ko abenduaren 12a

Cielo RasO. Hâmaïkà 2023ko abenduaren 14a

31


32


33

SORKUNTZA ARTISTIKOKO PROIEKTUAK


Sorkuntza garaikidean laguntzeko programa Azkuna Zentroak Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentro gisa duen misioaren barruan dago sorkuntzan laguntzea. 2019-2023 Programa Proiektuaren bidez, laguntza, konplizitatea eta elkarrekiko ekarpena dira prozesu artistikoen sustapenaren ardatzak. Urtero esparru honetan garatzen diren proiektuak, 20 lan baino gehiago, diziplina anitzekoak dira eta programazioari lotutako daude: dantza, antzerkia, zinema, komikia, musika, letrak. Gainera, alderdi publiko bat dute beti, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez. Artisten, ikertzaileen, kolektiboen eta publikoen komunitateen arteko topaketa horiek egonaldian zehar egiten dira, baina, batez ere, Ate Irekien Jardunaldiaren esparruan. Hurbileko sormen-ehuna nazioarteko kultura-ingurune homologagarriekin lotzea ere sustatzen da, trukeak, harremanak eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatuz. Batez ere ibilbide ertaineko artistei zuzendua, Sorkuntzan Laguntzeko Programak emaitzan eta prozesuan jartzen du arreta. Horretarako, zentroak espazio dinamiko bat izan nahi du, proba eta erroreko saiakuntzak eta ariketak egiteko baldintza egokiekin, beste denbora batzuekin, sorkuntzak behar dituen denborekin, hain zuzen. Sorkuntza artistikoa espazio guztietan gertatzen da, baita erakusketa-aretoan

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du.

34

edo Mediatekan ere. Hala ere, Lantegia. Ideien laborategia da sormenaren eta esperimentazioaren erreferentziazko espazioa Azkuna Zentroan. Bi solairuko eraikin bat da, eta ikerketarako, ezagutzarako eta praktika artistikorako zortzi laborategi, erakusketa-espazio bat eta eszenaratze garaikiderako agertoki espezifiko bat ditu. Lanerako habitat bat da, esperimentazio-tailer bat, eta harreman mota desberdinak ezartzen dira trukea, prozesuak eta sorkuntza artistiko garaikidea errazteko. Bai eta leku ireki bat ere, sarbide librekoa, zentroan bizi den komunitatearen lana ezagutzera hurbildu nahi duten publikoen komunitate guztientzat. Azken lau urteetan egonaldi berriak aktibatu dira esperimentaziorako, hausnarketarako eta ezagutza partekaturako gune gisa. Gaur egun, Azkuna Zentroak sorkuntzan laguntzeko zazpi programa bultzatzen ditu, eta, horien bitartez, aurten eta datorren urtean, ia hogeita hamar proiektu aktibatuko dira:

· Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak · Ikertzaile AZ Kideak · Artista AZ Kideak · Lanean. Laguntasuna prozesuetan · Nazioarteko egonaldi gurutzatuak: Dantza, praktika artistikoak, komikia · Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programa

Banco Sabadell Fundazioak Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa sustatzen du, artea eta kultura bultzatzeko eta zabaltzeko duen programaren barruan.

Azkuna Zentroko Kolektibo Egoilarren programak Urbegiren laguntza du


Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa - 2023 Julia Martos, Maia Villot eta Pablo Marte artistek, hiruhileko honetan amaituko dituzte Babestu programako egonaldiak.

Julia Martos

Un vestido claro clarísimo Julia Martos (Córdoba, 1989) artista bisuala eta programatzailea da. Ikus-entzunezko azken lanetan autobiografia eta historia pertsonala erabili ditu errealitate sozial zabalagoen input bideratzaile gisa. Un vestido claro clarísimo zinema dokumental garaikidearen, artistaren filmaren eta artxibo pertsonalarekin egindako lanaren arteko elkargunean kokatzen da. Proiektu honen abiapuntua artistaren amonaren gutunen, egunkarien eta beste dokumentu batzuen artxiboa da. #artxiboa #bideo-saiakera #artistmovingimage

Maia Villot

AMA preludio Maia Villot de Diego (Sevilla, 1977) artista, komisario eta liburusaltzailea diziplina anitzetik ari da lanean, arreta-mota bat sortzeko ideiaren inguruan, kontenplazioarekin, entzutearekin eta irudiei beren kabuz hitz egiteko denbora ematearekin zerikusia duena. AMA preludio ehen hurbilketa bat da dominatrixaren figurara, femme fatal-ari lotutako beste estereotipo femenino baten gisa. Oraingo honetan, irudi bati eutsi nahi zaio, hainbat irudi dituen keinu bati. #gorputza #ahotsa #eskultura #performancea

Pablo Marte

Violencia Fantasía Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazlea eta ikertzailea da. Bere lana idazketan eta horrek mugimenduan dagoen irudiarekin duen harremanean hasten da, muntaiaren bidez eta irudia espazializatzeko moduak ikertzen. Pablo Martek Deseo Real deitzen duen trama afektiboa du ardatz, zeinaren ikerketa-ildoetako bat Violencia Fantasía. Honek, desioaren eta indarkeriaren arteko harremana aztertzen du edertasunaren eraikuntzan. #ikus-entzunezkoak #performancea #narratibaberriak 35


Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa - 2024 Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza izango dira Azkuna Zentroko artista AZkideak, Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programaren barruan. Ehun proposamen baino gehiagoren artean aukeratuta, beren proiektuak arte bisualekin, arte biziekin, zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin eta literaturarekin daude lotuta.

Jon Gerediaga

Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk Jon Gerediaga antropologia kulturalean doktorea da, filosofia eta idazlea. Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk. Bere egoitzan landa lan bat egingo du Azkuna Zentroan, inguruko sortzaile eta artelanekin elkarrizketan eta elkarbizitzan. Helburua logos poetikoari edo sormenari buruzko saiakera literario bat sortzea da, ikerketa antropologikoaren berezko behaketa parte-hartzailearen bidez. #saiakera #ikerketa #artea

Abel Jaramillo

Ninguna noche en llamas Abel Jaramillo artista da, Arte Ederretan graduatua GaztelaMantxako Unibertsitatean eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan masterra UPV/EHUn. Ninguna noche en llamas bideo-instalazioa, eskultura eta idazketa barne hartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da. Kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan errepikatzen diren irudiak biltzen ditu lanak. #bideo-instalazioa #idazketa #eskultura

36


Gala Knörr

© Aurélie Bayad

Closer

Gala Knörr artista bisuala da. Arte Ederretan lizentziaduna Parsons Parisen, Central Saint Martins masterra lortu zuen. Closer proiektuaren helburu nagusia ekoizpen instalatzailea da, ikerketatik egituratua eta eraikia, baina baita underground kulturaren historiaren Europa mailako kontakizunetik ere, sistema politikoaren berregituraketak kapitalismo sutsuenaren barruan aisialdia ulertzeko modua menperatu zuen denbora-tarte oso zehatz batean. #instalazioa #historia #underground-a

Lorea Burge Sonic Fielding

Lorea Burge artista independientea da, performancea, koreografia, inprobisazioa, soinu-artea eta marrazketa lantzen ditu. Sonic Fielding soinua ikertzeko proiektu bat da, mugimenduan dagoen gorputzari eta espazioari buruzkoa. Ikerketa hau 2023ko otsailean hasi zen ikerketa koreografiko gisa, musika sortzeko nahitik abiatuta. Prozesu horrek elkarrekin lotutako soinu eta sekuentzia elektriko-soinudunen artxibo bat metatuko du, eta espazioko, soinuzko eta ekintzen esanahian feedback loop-ak sortzeko ideiarekin jarraituko du. Horrela, iraganeko ekintzen arrastoak geratuko dira, eta soinu-mugimenduko aldi baterako liburutegia sortuko da. #soinua #gorputza #mugimendua

Ane Berganza

que se basta a sí mismo. Ane Berganza artista da, Artean graduatua eta gaur egun Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra (UPV/EHU) egiten ari da. que se basta a sí mismo proiektua praktika eta ikerketa eskala handi batetik, eskala txiki batera eta alderantziz artikulatzeko proposamena da. Hizkuntza plastiko eta performatibo gisa ulertzen du; forma bat. Testuinguruan zabaltzea, tentsioz. Horregatik, ekintzak performancearen bidez eskainiko dira, Azkuna Zentroaren testuinguruan aldaketak eginez. #ikerketa #soinua #performancea

37


Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2021-2024

Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena.

Elena Aitzkoa Ur aitzak Elena Aitzkoa (Apodaka 1984) diziplina askoko artista da. Artista AZkide gisa, Ur Aitzak lantzen ari da, motibazio pertsonal batetik abiatzen den proiektua. Zentroaren desirari eta aukerari erantzuten dio, herritarrekin bat egiteko eta, nolabait, bere eraldaketa sentikorraren parte aktibo izateko. #eskultura #poesia

Ion Munduate Rosa de los vientos Ion Munduate (Donostia, 1969) dantzan trebatutako diziplina askoko artista da. Rosa de los vientos lan-prozesuei buruzko ikerketa bat da, esperientzia kolektibo baten bidez egindakoa, non bestearen beharrak ikaskuntza erabatekoa dela sentiarazten duen. Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna ekoizpen gisa; elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta. #dantza #ikerketa

Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2024-2025 Ça Marche (Nico Jongen eta Laura Viñals) Nico Jongen eta Laura Viñals dira 2015ean sortu eta Bartzelonan finkatutako Ça marche arte eszenikoen konpainiaren gunea. AZko egonaldia proposatzen dute praktika artistikoaren eta ekoizpenaren esparruan metodologiak, ikuspegiak eta gogoetak partekatzeko, hala zentroko taldeekin, nola hiriko sare soziokulturalarekin. Elkarren arteko ideien eta esperientzien trukea, bide partekatu bat elkarrekin eraiki ahal izateko. #antzerkia #performancea #mugimendua

38


Lore Stessel Lore Stessel artista flandestarrak (Belgika, 1987) argazkiaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen du. Poetry of the Gang proiektuaren bidez, artistak eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea landu nahi ditu. Dantzari profesionalekin zein amateurrekin topaketak eginez, artistak "ezustekorako" eta "ustekaberako" espazioak sortuko ditu, eta argazkietan harrapatuko ditu. #argazkia #dantza #mugimendua

Amaia Molinet Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistak argazkigintzatik egiten du lan, eremu hedatutzat hartuz. Artista AZkide gisa, begirada sendatzailea eskaini nahi die konpondu gabeko kalteren bat edo indarkeriaren bat jasan duten ingurune hurbileko paisaia naturaleko lekuei, eta indarkeria horren energia leheneratu, indar birsortzaile bat lortzeko. #argazkia #memoria #lurraldea

Idoia Zabaleta Idoia Zabaleta (Gasteiz, 1970) koreografoa eta biologoa da. UPV/ EHUko Biologiako Fakultatean, ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Bere obran dauden ideietako batzuek lotura dute sorkuntza-prozesuen ekologiarekin, erritmoekin, tentsioekin, interpreteen eta sortzaileen arteko harremanekin, publikoarekin, aurkezpen-espazioarekin, testuinguruarekin oro har, identitate-harremanarekin eta lurraldeen mugekin. #mugimendua #identitateak #lurraldea

Olatz de Andrés Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografiaren garapenerako egitura. Artista AZkide gisa, jarraipena ematen dio gaur egun lantzen ari den ikerketa teoriko-praktikoko prozesuari, denbora tresna koreografiko gisa ardatz hartuta. Orainaldi jarraituko proiektua da, eta hiru adar ditu: hausnarketa teorikoa, praktika fisikoa/koreografikoa eta artxiboa/argitalpena. #dantza #mugimendua #gorputza

39


Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak, 2024-2025

Egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena bultzatu eta sustatzeko programa, komunitate artistikoen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazten duena.

Rosa Casado Rosa Casado artista multidisziplinarioa eta ikertzailea da, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin lotura duten gaiak lantzen ditu. Gertakizun performatiboa eta eszenikoa "toki" gisa ulertuta, azken urteetan, "tokiaren zentzu hedatua" sortzeko aukera aztertu du, proposamen eszenikoen eta esku-hartze artistikoen bidez, besteak beste, hauek eginez: Materia divina (2021), En un día claro… (2019), Quiet, too quiet but not silent (2018) eta Grey Line [Twilight] (2016). Mike Brookes artistarekin lankidetzan, hogei proiektu baino gehiago ekoitzi ditu, eta luze eta zabal aurkeztu dira munduan barrena, hainbat testuingurutan. Theatre and Performance Studies-en (Glasgow University) doktorea da, eta ikerketa eta pedagogiako hainbat proiektutan parte hartzen du (Artea, UCLM, Reina Sofía Museoa, Azkuna Zentroa, EHU, Aberystwyth University). 2016az geroztik, Prototipoak, Arte Forma Berrien Nazioarteko Biurtekoaren lantaldeko kide da, eta Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoria Master Propioko irakaslea.

Ixiar Rozas Arte Ederretan doktorea, idazlea eta ikertzailea, Ixiar Rozasek ahotsaren, hizkuntzaren eta soinuen arteko espazioa lantzen du. Narratiba, poesia, eszenarako testuak, kritikako testuak eta saiakera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan. Bere lanen artean, honako hauek ditugu: Negutegia (2006, Pamiela; 2009, Itaca), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin, Polígrafa), Beltzuria (2014, Pamiela; 2017, Enclave), 20.20 (2016, M. Salgadorekin), Unisonoa (2020, Pamiela; Bandcamp), eta Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras (2022, Consonni). Arte eszeniko eta bisualen arloan, lankidetzan aritu da Idoia Zabaleta, Filipa Francisco, Mal Pelo, Mursego, Maider López, Estela Llovés eta Paco Toledo artistekin. AZALA Espazioan eta Etorkizuneko Zirriborroetan ere parte hartu du. Arte Hezkuntzako eta Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikideko Praktikaren eta Teoriaren Berezko Masterreko programako irakaslea da, besteak beste.

40


Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkidea, 2021-2024 @ Lorea Alfato, 2021

Isabel de Naverán La ola en la mente Isabel de Naverán La ola en la mente ikerketaren epilogo-fasea lantzen ari da. Arreta berezia jarriz gorputzaren pertzepzioan, zentzumenen lokailua den aldetik, proiektuak idazketa bat entseatu nahi du, aldi berean entzuteko gailua eta ikerketametodologia dena. Proiektu honen narrazio- eta ikerketa-hondarrak hasiera emango dio Azkuna Zentroaren isladAZ argitalpen-bilduma berriari. #gorputza #idazketa

Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra

Hurbileko kolektiboei zuzendutako bi urteko akonpainamendu programa, lengoaia artistiko eta kultura garaikidea lantzen dutenak, hainbat forma eta begiradetatik.

Urbanbat Behatokia Urbanbat, hiri-berrikuntzarako bulegoak, Behatokia proiektua landu du Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar gisa. Bi urteetan, hiri-behatokia aktibatu du, eta hausnarketa komun bat proposatu du, hiri garaikidean dimentsio askoko krisialdia (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, energetikoa, soziala) nola agertzen den aztertzeko. Agora-formako arkitektura eramangarri gisa diseinatuta, Behatokia Zentroan eta hiriko hainbat tokitan jarri da, eztabaidarako guneak irekitzeko, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruz, baita arteak imajinario berriak sortzeko eta beste mundu posible batzuk proiektatzeko duen berrikuntza-gaitasunari buruz ere. Programaren osagarri, herritarrek parte hartzeko dispositibo bat jarri da, ingurune hurbileko krisiegoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko. Ikerketa-prozesu guztia Azkuna Zentroak urte honetan argitaratuko duen proiektuaren amaierako argitalpenean jasoko da.

41


#egonaldia #sorkuntza

Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale SévignyVallières-ek 2024ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldia hasi dute Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k (Angulema) eta Maison de la Littérature-k (Quebec) bultzatutako Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren hirugarren edizioa 2024. urteko lehen lauhilekoan egingo da, hiru egoitzetan. Fran Mengualek, Lisa Blumenek eta Pascale Sévigny-Vallièresek Anguleman hasiko dute egonaldi gurutzatu hau, hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa errazten duena, eleberri grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan, beste diziplina garaikide artistiko batzuetako sortzaileekin harremanetan jarriz. Egonaldiak ondoz ondo egingo dira Anguleman, 2024ko urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra; Bilboko Azkuna Zentroan, 2024ko otsailaren 20tik martxoaren 24ra; eta Quebec-en, 2024ko martxoaren 25etik apirilaren 25era. Hiru egonaldiak izan bitartean, jaialdi bat egingo da egoitza

42

KOMIKIAREN NAZIOARTEKO EGONALDIAK AUKERA EMATEN DIE PARTEHARTZAILEEI BESTE ZENTRO BATZUK EZAGUTZEKO, BEREN ESPAZIOA ZALANTZAN JARRI ETA BESTE PERTSONA BATZUENA EZAGUTZEKO, ETA BEREN MUNDU PERTSONALA ETA SORTZAILEA BIRDEFINITZEKO. bakoitzean: Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdia, Gutun Zuria. Letren Nazioarteko Bilboko Jaialdia eta Québec BD Jaialdia Quebec-en.


FRAN MENGUAL (Bilbao) Fran Mengual ilustratzailea eta komikien marrazkilaria da. Bere ilustrazioak El País Semanal-eko artikuluekin batera azaldu dira. 2018an bigarren saria irabazi zuen Fuencarraleko Literatura Lehiaketan, Los fantasmas te tienen miedo komikiarekin. 2017an lehen eleberri grafikoa egin zuen, LOBOMALO izenekoa, eta horrekin irabazi zuen 2018an Kantabriako Nobela Grafikoaren Saria. Gaur egun ilustrazio- eta komiki-irakaslea da Belart Formación-en.

LISA BLUMEN (Angoûleme) Lisa Blumen Estrasburgon bizi, eta lan egiten du. Estrasburgoko Dekorazio Arteen Goi Eskolan (HEAR) lizentziatu ondoren, gazteentzako hainbat liburu argitaratu zituen (horien artean, Le Rouergue-k argitaratutako La vérité sur les fantômes), bere lehen komikia idatzi aurretik: Avant l'oubli (L'employé du moi-k argitaratua). Bere azken lana Astra Nova da (L'employé du moi-k argitaratua), eta hori ere zientzia fikzioan oinarritzen da.

PASCALE SÉVIGNY-VALLIÈRES (Quebec) Pascale Sévigny-Vallières Quebec hirian jaiotako ilustratzailea da. Diseinatzaile grafiko gisa prestatu zen UQAMen (Quebeceko Unibertsitatean, Montrealen), eta, gero, diseinuko master bat egin zuen Laval Unibertsitatean. Graduondoko ikasketen esparruan, ikerketa- eta sorkuntza-proiektu bati ekin zion, osasun mentaleko arazoen irudikapen grafikoari buruz. Bere lanak sari eta beka ugari jaso ditu.

43


Ziomara Hormaetxe koreografoak zuzenduko du Alma, Azkuna Zentroak ekoitziko duen pieza eszeniko berria

Azkuna Zentroa mugimenduan den pieza performatibo berri bat ekoizteko lanean ari da, teknologia publikoarekin konektatzeko elementu gisa planteatuta. Zentroak Ziomara Hormaetxe gonbidatu du sorkuntza-lan hau zuzentzera, bere ikuskizunetan teknologia berriak erabiltzen duen esperientziagatik. «Nire lanetan, kultura eta gizartea eraldatzeko asmoa dago. Gizateriaz ari naiz. Hausnartzeko eta eraldatzeko duen gaitasunaz. Gorputza komunikabide bat da. Eskuragarria izatea aukera artistikoa eta beharrezkoa da. Gizartearen benetakotasunak kezkatzen nau, eta besteak asetzeko beharrak ere bai. Gizarte honek benetakotasuna hiltzen du», azaldu du Gernikako koreografo eta dantzariak. Egin dituen lanen artean, Biopiracy nabarmentzen da, Hego Korean estreinatua, eta Detroiten (AEB) eta Venezuelan aurkeztua. Ahotsak izena du bere azken lanak, eta Gernikako bonbardaketaren testigantzen bidez egina dago.

44

Zentroak Ziomara Hormaetxeri egin dion gonbidapena ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu europarraren esparruan dago, eta ekoizpen eszenikoan teknologiaren aplikazio berriak probatzea du xede. Alma (behin-behineko izenburua) pieza ekoitzi berria Prototipoak 2025ean estreinatuko da, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaon ACuTeren sinposioa egiten denean.


Lantegia: sorkuntza eszenikoaren berrikuntzaren inguruko Europako kontraste eta topagunea

Urtearen hasieran, Lantegia, Azkuna Zentroaren Ideia Laborategia, sorkuntza eszenikoaren berrikuntzaren inguruko Europako kontraste eta topagune bihurtzen da. ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektuaren partner estrategiko gisa, Azkuna Zentroak sareko talde tekniko eta artistikoak hartzen ditu egonaldian, hain zuzen, sortzen ari diren teknologien bidez ekoizpen esperimentalak hasi edo garatzen ari direnak. Horixe da, izan ere, Schauspielhaus Graz austriar antzerkiaren kasua. Duela hamar urte ireki zen, antzerki eta musikako formatu ertainak programatzeko eta entzule berriak erakartzeko. Urtarrileko bigarren astean Lantegian egonaldia izan bitartean, dramaturgia- eta ekoizpentaldeko kide batzuek Wunderland (2023) ekoizpena hobetu nahi dute. Errealitate birtualeko filma da, 360º-tan filmatua VR betaurrekoekin, eta hiru metroko altuerako haima baten barruan antzeztua. Alizia Lurralde Miresgarrian lanaren bertsio gaurkotua da, eta etxeko eta zaintzen munduan barneratzen ditu ikusleak haurtxo baten ikuspegitik. Schauspielhaus Graz-en azken ekoizpena Kurdwin Ayubek idatzi eta zuzendu zuen, eta Austriako Diagonale'23 Zinemaldian estreinatu zen.

Lan-saioen ardatza da pieza berrikustea da, euskal testuinguruko eta zinema eta 360º ikus-entzunezko, dramaturgia, interpretazio, hezkuntza, teknologi eta ekoizpenaren esparruetako hamabost profesional baino gehiagoren ikuspegitik. Egonaldi honetan Oulutik etorritako finlandiar konpainia baten taldea sartuko da, bere proiektuaren hasieran dagoena, lan-prozesu hau ikusi eta horretan inspiratzeko. Jarraitu zuzenean, gure Instagram bidez, proiektu honen inguruko elkarrizketa, urtarrilaren 12an, ostiralarekin, 12:30etik aurrera, AZn.

Wunderland (2023). Schauspielhaus Graz-en ekoizpena (Austria)

oamk.fi/acute

45



47

HEZKUNTZA PROGRAMA


#hezkuntza #bitartekotza #zinema #komikia #artebisualak

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin! Federico Fellini | La Dolce Vita    Charles Chaplin | La quimera del oro Billy Wilder | Con faldas y a lo loco

HELDUAK HILABETE BAKOITZEKO ASTEARTE BAT Datak zehazteke 18:30-19:30 Mediateka BBK: TK101 / TK201

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak Asteazkena, urtarrilak 24 Yaro Abe | Cantina de Medianoche | Manga

HELDUAK

Asteazkena, otsailak 21 Grant Morrison, Frank Quitely | All-Star Superman | Amerikarra

ASTEAZKENA: URTARRILAK 24, OTSAILAK 21 , MARTXOAK 20

Asteazkena, martxoak 20 Joann Sfar | El gato del rabino | Europarra

18:30-19:30 Mediateka BBK: TK202

Ulises 2.0 erakusketarako bisitak Ibilbide laburrak lehen solairuan dagoen Mediatekako Galeriaren ilustrazio-erakusketatik.

PUBLIKO GUZTIENTZAT 17:00-18:00 +info: Mediateka BBK

48


#eskola #kulturadigitalak #tailerra #eszenAZ #musika #antzerkia

The Artwork as a Living System Audiogida-tailerra Jarduera honetan, The Artwork as a Living System erakusketara hurbiltzea proposatzen da, irratiko hizkuntzaren, haren oinarrizko elementuen –nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa–, eta adibide praktikoen eta ariketen bidez.

ESKOLA ESKOLA-EGUNAK DIREN OSTEGUN GUZTIAK, 2024KO OTSAILA ETA MAIATZA BITARTEAN DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara eta LHra bitarteko ikasleentzat Ikastetxeekin itundua

eszenAZ. Hezkuntzakomunitatearentzako ikuskizunak Azkuna Zentroaren Arte Bizien Denboraldiko eszenAZeko artista eta konpainiek beren ikuskizunen emanaldi bereziak eskainiko dizkiete ikasleei.

PROGRAMA

ESKOLA URTARRILAK 17 ETA 18 OTSAILAK 1 ETA 2 Ikastetxeekin itundua

Laenananaranja Zimurren artean kontukantari 3 Urtarrilak 17 eta 18 11:00 | Lehen Hezkuntza 1-4

Topaketa Cris Blancorekin

Urtarrilak 18 DBHko, Batxilergoko eta LHko ikasleentzat

Lari Produkzioak Zaintzaren dantza Otsailak 1 eta 2 11:00 | Lehen Hezkuntza 1-4

49



AZ

51


@ LHélène Druvet

Les nuits de la lecture URTARRILAK 19, OSTIRALA · 18:00

Luisa Etxenikeren hitzaldia: Decir o no decir el cuerpo. Una cuestión de ética y estética literaria URTARRILAK 20, LARUNBATA

Ilustrazio-tailerra Hélène Druvet artistarekin institutfrancais.es Mediateka BBK

Loraldia loraldia.eus MARTXOAK 6, ASTEAZKENA

Gernika ikuskizuna Auditorioa

MARTXOAK 19, ASTEARTEA

Gorputza atzean utzi Lantegia 1

BBK Family Lab

OTSAILAK 7, ASTEAZKENA · 18:00

Bideak gurutzatzen guraso eta nerabeekin Roberto Aguadoren eskutik Lantegia 1

+ info eta sarrerak: bbkfamily.bbk.eus

52


TAILER BERRIAK JARDUERA FISIKOKO ZENTROAN 2024. URTARRILA - OTSAILA - MARTXOA GRABITATEA 0 (HASIERA) Astelehen eta asteazkenetan 18:00-19:00 Urtarrilak 15 > otsailak 7

OSASUNEKO LEHEN SOROSPENAK (+60) Ostiraletan 12:30-13:30 Otsailak 2 > 9

PELBIS-ZORUA Astearte eta ostegunetan 16:30-17:30 Urtarrilak 16 > otsailak 22

GRABITATEA 0 AURRERATUA Astelehen eta asteazkenetan 18:00-19:00 Otsailak 19 > martxoak 13

OSASUNEKO KIROL-TEKNOLOGIA (+60)

OSASUNAREN NUTRIZIOA (+60)

Ostiraletan 12:15-13:30 Urtarrilak 19> 26

Ostiraletan 12:30-13:30 Martxoak 1 > 22

VINYASA YOGA

NUTRIZIOA GAZTE (12-15 URTE)

Larunbatetan 12:30- 13:30 Urtarrilak 20 > otsailak 24

Martxoak, 11 eta 13 (astelehena eta azteazkena) 18:00-19:00

CALISTENIA

ERORIKOAK PREBENITZEA (+60)

Ostiraletan 19:00 - 20:00 Urtarrilak 26 > martxoak 15

Astearte eta ostegunetan 12:30 - 13:30 Martxoak 12 > 21

Informazio gehiago izateko eta izen emateko: Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaia


AZ argitalpenak Azkuna Zentroaren argitalpenek praktika artistiko garaikidea jasotzen dute, ezagutu eta zabaltzeko

BERRIA

Liburu-Erakusketaren katalogoa

LP Biniloa

Liburu-Erakusketaren katalogoa

Decrecer

Eyezorros Miguel A. García

A aldea: 1. posb01 yunman-04:40 / 2. oceanusbf 07:58 / 3. prism 05:58 B aldea: 4. yonyo hiru 10:42 / 5. guuu-08:02 22€

Somewhere from here to heaven

Eus. / Gas. / Ing. Orrialdeak: 200 24 × 24 cm 24€

Metakoadernoak

Erakusketaren katalogoa

Liburu-objektua

Metakoadernoak. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaoren sorkuntzakoadernoak Macarena Recuerda Shepher, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Ander Pérez Puelles, M. Benito, Julia Martos, Fermín Pérez Landa

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans Cabello/Carceller

Catálogo de derivas Oscar Gómez Mata -Artista AZkidea - eta Esperanza López

Eus. / Gas. / Ing. Orrialdeak: 316 24€

Eus. / Gas. - Ing. / Fra. 20 orrialdeko liburutxo bat, 12 diptiko, 11 txartel eta gutun-azal eta hiru zabaltzekoorri, guztiak diseinu-kutxa batean 25€

Eus. / Gas. / Ing. 5€

Eus. / Gas. / Ing. Orrialdeak: 112 24,5 × 32 cm 33€


Ezagutu gure azken argitalpenak dendAZ, Azkuna Zentroaren Saltokian eta dendaz.azkunazentroa.eus


This is Basque Design Merkatua


dendAZ

This is Basque Design

Azkuna Zentroaren saltokia

Diseinua • Ilustrazioa • Argitalpenak • Moda eta osagarriak Dekorazioa • Upategia • Tokiko artista eta kolektiboenak:

Abana Bilbao, Aerre Design, Ailanto, Amakuyi, Ane Pikaza, Angélica Barco, BaRock, Cookplay, Dots., Elena Ciordia, Fournier, From the Basque Country, H05_BILBAO, Higi Vandis, Josune Urrutia, Katxi Kolthing, Kiribiltxo, KreativeArt, Malús Arbide, Mario Gaztelu, MRLaspiur, Nerea Gómez, Palo Palú, Susana Blasco, The Real Studio, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Zioru, Ziriak.

Online saltokia: dendaz.azkunazentroa.eus


PARTNER-AK Eskerrak eman nahi dizkizuegu lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.

Sare irekia gara artearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.

Sustatzailea

Babesle estrategikoa

Kideak

Itun kulturalak

Itun kulturalak: Arte biziak Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programa

Partner teknologikoa

58

Hiriko aliantzak


Media partner-ak

Kide diren programak

Kubo Baltza eta Auditorioa

Kubo Baltza eta Auditorioa guneak teknologia digitalez hornitu dira, esperientzia eta espazioa hobetzeko, Next Generation Europako Funtsei esker. Funts horiek Euskadiko arte eszenikoen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dira. 59


INFORMAZIO OROKORRA ZENTROAREN ORDUTEGIA Egunero 9:00etatik 21:00etara. Kontsultatu ordutegi bereziak webgunean

eraikina

BISITA GIDATUAK Bisita gidatuak eraikinetik Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko. Partikularrak · Asteartea eta asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania). · Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren. Taldeka · Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

erakusketak

· Prezioak: Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesa edo frantsesa: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).

Erakusketarako bisitak · Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketak testuinguruan kokatzeko: Bene Bergado. Decrecer / The Artwork as a Living System Erakusketa Aretoa Ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoreen.

60


AZ TXARTELA AZ Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du. Gogoan izan AZ txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko.

DESKONTUAK ETA PREZIO BEREZIAK Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-aniztasun irisgarria sustatzen du pertsona guztientzat, eta, besteak beste, tarifa murriztuak ditu, hala nola, taldeentzat, profesionalentzat, ikasleentzat, gazteentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuk, dagokion egiaztapena erakutsiz.

GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean.

YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.

IRISGARRITASUNA Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria. Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz AzInfora, Atarian dagoen informazio-gunera. Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera. Kontsultatu zentroaren irisgarritasun-neurriak gure webgunean: azkunazentroa.eus


HARPIDETU ZAITEZ GURE NEWSLETTER-ERA AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDEAN

HILEKO PROGRAMAZIOA AUDIOZ Audio formatuan deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa

KONTSULTATU PROGRAMAZIOA HEMEN: AZKUNAZENTROA.EUS


JAR ZAITEZ HARREMANETAN AZ-REKIN 944 014 014

info@azkunazentroa.eus Lege gordailua BI 01482-2018 © 2023. Centro Azkuna de Sociedad y Cultura Contemporánea S.A.


gizartea eta kultura garaikidea

azkunazentroa.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.