Heldu Berriak (2020-12-03) / Últimas novedades (03-12-2020)

Page 1

TXIKITEKA

Kaixo, zooa Slater, Nicola. Ibaizabal, 2019 (H0 SLA) Zooan jolasteko garaia da! Baina, non daude Xarparen lagunak? Altxatu azal-hegalak eta aurkituko dizuet!

EUSKARAREN EGUNA

Ez dut nahi!

Emozioak nonahi!

Le HĂŠnand, Alice. Ibaizabal, 2019 (H0 LEH)

Roode, Daniel. Ibaizabal, 2019 (H0 ROO)

Txikienek lehenengoz egin behar diete aurre ulertzen ez dituzten eta beldurtzen edo urduri jartzen dituzten egoera batzuei. Eguneroko ikaskuntzan, ohitura berriak bereganatu behar dituzte.

Emozioak izendatzeko eta ulertzeko liburua. Irrist egiten duten leihoekin eta emozioen gurpilarekin.


TXIKITEKA

Doroteo eta Eliseo: historiaurreko abentura epikoan

Iker ikerlaria eta fantasia liburua

Ama

Olaso, Xabier. Ibaizabal, 2019 (H1 OLA)

Delfore, HÊlène. Algar, 2019 (H1 DEL)

Lomp, Stephan. Ibaizabal, 2019 (H1 903 LOM)

Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua‌ hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?

Ama. Munduko lehen hitzetako bat. Milioika emakumek daramaten izen bakana. Hitz bat, maitasuna, samurtasuna, lotura, beharbada gabezia, izendatzeko. Haurtxo bezainbeste ama dago. Hala ere, kontinente guztietan, haurtxoa besoetan hartu dutelarik, elkarren antza dute ama guztiek.

Doroteok eta Eliseok denbora makina jarri dute martxan; Big Bangera eraman ditu makinak. Liburu honetan, orrialde bikoitz bakoitza aldi geologiko bati dagokio: devoniarra, karboniferoa, triasiko... Orrialde bikoitz bakoitzean, protagonistek fauna bereizgarria ezagutuko dute, eta saiatuko dira espezie erasotzaileenetatik ihes egiten, beren denboraren makinak berriro etxera eraman arte.

EUSKARAREN EGUNA


TXIKITEKA

Haragi kolorea

Grimpeneko aztia

Problemak biderkatzen

Fernandez Mendia, Oihane. Ibaizabal, 2019 (H2 FER har)

Rossell, Judith. Ibaizabal, 2019 (H2 ROS ste-1)

Jaka Garcia, Ana. Elkar, 2019 (H2 JAK mar-3)

Stella bainuetxe hotel batean egonaldia egiten ari da, Withering-by-Sea izeneko kostaldeko herrian. Hiru izebek eta neskameak ez diote begirik gainetik kentzen, eta aspertuta eta apur bat etsita bizi da. Gau batean, ordea, sekretu arriskutsu baten berri izango du: bere bizia eta lagun batzuena arriskuan jarriko duen sekretu baten berri.

Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi nahi digute helduoi.

Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore baten bila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua. Kapaz izango ote da Danel haren detektibe sena erabili eta kolore misteriotsua aurkitzeko?

EUSKARAREN EGUNA


TXIKITEKA

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Hari single bat

Iluneko argi

Olaso Bengoa, Xabier. Ibaizabal, 2019 (H3 OLA sha)

Garzes, Idoia. Erein, 2019 (H3 GAR har)

Igerabide, Juan Kruz. Ibaizabal, 2019 (H3 IGE ilu)

Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide.

EUSKARAREN EGUNA

Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena. Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.

Argi, egunero, parkean zehar igarotzen da, eskolara bidean, bederatziko taula esanez. Hermenegildo, erretiroa hartua duen gizon bat, beti ordu berean esertzen da parkean, neskatoaren ibilerari begira. Gaizki-ulertu batengatik, susmagarri bihurtzen da gizon hori, denek zelatatzen dute, batik bat eskolako atezainak.


GAZTETEKA

Ez naiz isilduko

Bizitza motor gainean

Erakusleihoan

RodrĂ­guez, Manuel J. Ibaizabal, 2019 (G ROD ezn)

Mendiguren Xabier. Elkar, 2019 (G MEN biz)

Mitxelena Etxebeste, Karmele. Erein, 2019 (G MIT era)

Laura marrazkigile gazteok bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena. Haren orrietan bere hiru lagunik onenekin egindako argazkia marraztean, protagonista erne jarriko da lagunetako bat nabarmen aldatuko delako.

EUSKARAREN EGUNA

18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak‌ Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura.

Amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semeak. Eskolatik bueltan, bere gelan sartu eta ez zion amak afal ordura arte deitzen. Aspertuta, leihotik begira ematen zituen orduak, eta iruditzen zitzaion begiratzen zituen leiho haien atzean bizi zen jendea bera baino zoriontsuagoa zela. Ordurako aita hila zen, eta bazekien amarentzat ez zela musika garrantzitsua, baina lustrea ematen zion familiari...


LITERATURA

Erbesteko elurra

Airea ez da debalde

Amua

Juaristi, Felipe. Erein, 2019 (N JUA erb)

Sarrionandia, Joseba. Pamiela, 2019 (N SAR air)

Gorrotxategi Mujika, Aritz. Algar, 2019 (P GOR amu)

Ez zekiela –zioen Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren sarreran autoreak– irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik. Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren 6ubera hari jarraitzen dio Airea ez da debalde honek ere.

Eguneroko ohiko kezkez dihardu Gorrotxategik liburu honetan, baina badago, halaber, kezka sozialeko joera bat, baita itsasoaren eta Mediterraneoaren presentzia ere. Estilo aldetik, badago berrikuntzarik. Poema biziagoak dira erritmo aldetik, eta ironiaz beteagoak daude aurrekoen aldean. Funtsean, ohikotasunetik abiatutako sakontasunaren eta arintasunaren arteko oreka bilaketa bat.

Fermin Alberdi euskal kazetaria Madrila bidaltzen dute Sebastian Saldiasen azken egunak nolakoak izan ziren kontatzeko. Horrek bizitza aldaraziko dio. Hori da eleberri honen abiapuntua. Baina, funtsean, maitasuna zer den adierazi nahia da. Maitasunari eustea bizitzari eustea baita; bizitza maite duenak ezin maitasunik gabe bizi. Musikarik gabe ere ezin bizi, berak eramaten gaitu egon nahi dugun tokira.

EUSKARAREN EGUNA


LITERATURA

Argiantza

Azukrea belazeetan

Bahiketa

Lizarralde, Pello. Erein, 2020 (N LIZ arg)

Mujika Iraola, Inazio. Erein, 2019 (N MUJ azu)

Luzarraga, Asel. Txalaparta, 2020 (N LUZ bah)

1982ko irailean gaude eta Ramon Beitia, hainbat zine areto bere ardurapean dituen gerentea, ikuskatze lanetan murgildu da. Irabaziak beheraka ari ziren, eta nagusi gazteak, iritsi berria aitak utzi ziona gobernatzera, kontuak baino ez ditu buruan. Lotsa gutxi eta eskrupulu gutxiagoko horri negozioaren gordina azaldu beharrean da gerentea. Eta horrelaxe hasten da egun gutxiren bueltan errendituko den peripezia.

Liburua geografikoki Tolosaren mugakide baldin bada ere, literarioki, berriz, Juan Rulforen eta Horacio Quirogaren mugakide da. Landako bizitzaz oratuta baldin badago ere, liburua ikuspegi soilik erruralista batetik irakurtzea murritz geratzen da, inondik ere. Ipuin gogoangarriak ditu. Ez da, hala ere, distira bakartu eta elkarrenganako autonomoetan oinarritutako liburu bat, aitzitik, oinarri komun batetik ateratako kontakizunak dira.

Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe?

EUSKARAREN EGUNA


LITERATURA

Bizirik nagoelako

Andrezaharraren manifestua

Aireportuko musika

Elordi, Ainhoa. Beta, 2020 (P ELO biz)

Esteban, Mari Luz. Pamiela, 2019 (P EST and)

Garde, Luis. Pamiela, 2020 (N GAR air)

Liburu honetan esperientzia ezberdinen aztarnak helarazten dira, bihotzetik eskura eta eskutik paperera bilakatu diren sentimenduak. Esperientzia gogorren ondorioak, beldurrak eta heriotzak ematen dizkidan kexkak azalaratzen dira. Hizkuntza sinplea baina sakona, kaleko edozeinek ulertu eta sentitu dezakeena.

Manifestu bat da esanguraz bete nahi den aldarri bat gai, arlo, eremu batean non esanahiak kerratuz doazen eta errealitate berriak isilik ere garrasika haste diren. Manifestu bat da zure garaiaren eta zure gizartearen arrazoiaren aurka idaztea leiho bat zabaltzea etorkizunera.

2027an EHASek, erakunde armatu batek, bahitu du Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra eta eragin handiko familia baten azken belaunaldiko kidea. Ekintzaileek baimena eman diote Olcozy eskutitzak idazteko, hala emazteari nola hainbat politikariri. Beraietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren lagunak dira. Bestetzuk gobernu zentralaren goi karguak.

EUSKARAREN EGUNA


LITERATURA

Aitaren etxea

“C’est la vie� kantatzen dute zahar

Euskararen bidegurutzetik

Jaio, Karmele. Elkar, 2019 (N JAI ait)

Zabala, Karlos. Elkar, 2020 (N ZAB ces)

Amonarriz, Kike, Elkar, 2019 (D04 AMO eus)

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere amak istripu bat izan duela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena.

Anton Pla, berrogeita bost urte inguruko hondarribiarra, bi seme-alabaren aita, lehen lorezain eta orain finka-administratzaile; larunbatetan aita alargunari bisita egiten dio Lesakan eta igande goizetan bere lagun Kinkori taberna garbitzen laguntzen dio Irunen. Gizon arrunta, inon arruntik bada, xehetasun txiki batengatik ez balitz: egun batez, hartarako arrazoi zehatzik eta bultzada jakinik gabe, atzeraka ibiltzen hasiko da.

Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, munduan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknologia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakartelako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo, nola ekin, orain arteko bideak eman beharrekoa eman duelakoan.

EUSKARAREN EGUNA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.