2023//24
Azkuna Zentroko
Arte Bizien Denboraldia
Azaleko irudia: Instituto Stocos. Oecumene
Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste modu bat
2023
4 // eszenAZ 2023-2024
Programazioa
EGUNA ORDUA LEKUA LANA DIZIPLINA +INFO Osteguna 09.28 20:00 Kulturen Ataria Matxalen Bilbao Fugas Dantza 20´ 8. orr. Osteguna 09.28 20:15 Kulturen Ataria OSA+Mujika Bueltaxka Dantza 15´ 10. orr. Asteartea 10.10 19:00 Auditorioa Miguel A. García Eyezorros Soinua - 12. orr. Asteazkena 10.18 19:00 Auditorioa Verde Prato Adoretua Musika 60´ 14. orr. Osteguna 10.26 19:00 Kubo Baltza Led Silhouette Los perros Dantza 50´ 16. orr. Osteguna 11.9 Ostirala 11.10 19:00 Auditorioa L’Alakran INACTUALES Antzerkia 100´ 18. orr. Osteguna 11.23 19:00 Kubo Baltza Instituto Stocos Oecumene Dantza, musika, teknologia 40´ 20. orr. Asteazkena 11.29 19:00 Auditorioa Tripak Platea Antzerkia, performancea 70´ 22. orr. Osteguna 12.14 19:00 Auditorioa Cielo RasO Hâmaïkà Dantza 56´ 24. orr.
2024
EGUNA ORDUA LEKUA LANA DIZIPLINA +INFO Osteguna 01.18 19:00 Auditorioa Cris Blanco Grandissima illusione Antzerkia 90´ 26. orr. Larunbata 01.20 18:00 Auditorioa Laenananaranja Zimurren artean kontukantari 3 Musika eta txotxongiloak 60´ 28. orr. Igandea 01.28 12:00 Auditorioa Caspervek Las aventuras del príncipe Achmed Zinema mutua zuzeneko musikarekin 65´ 30. orr. Osteguna 02.15 19:00 Auditorioa Paul B. Preciado Yo soy el monstruo que os habla Hitzaldi dramatizatua 90´ 32. orr. Llarunbata 03.2 19:00 Auditorioa Kubo Baltza Gaston Core Antes que caiga la noche Dantza, Rap, Hip hop 55´ 34. orr. Osteguna 04.11 19:00 Auditorioa Nazario Díaz amanecer alto cielo Dantza 55´ 36. orr. Osteguna 04.25 19:00 Auditorioa Led Silhouette Halley Dantza 60´ 38. orr. Osteguna 05.23 19:00 Auditorioa Pablo Viar Confines Antzerkia 95´ 40. orr. Osteguna 06.06 19:00 Auditorioa Rosario Toledo Cuarteta Dantza 60´ 42. orr. Laster - Auditorioa Lari Produkzioak Zaintzaren dantza Antzerkia 44. orr.
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024 Antzerkia, musika, dantza, performancea
Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste modu bat
Azkuna Zentroa – Alhóndiga
Bilbaok, Bilboko Gizarte eta Kultura
Garaikidearen Zentroak eszena garaikidearen leihoa irekitzen du, diziplina arteko eta transmediako proposamenen programazio egonkorrarekin.
Antzerkia testua, ekintza eta askoz gehiago da. Dramaturgia berriek adierazle publiko bihurtzen dute gorputza. Dantzariek eta koreografoek dantzaren eta perfomancearen beste ikuspegi bat proposatzen dute, mugimendu-forma berriekin edo soinuzko eta ikusizko entitateekin elkarreraginez, eta horrek aukera ematen die beren gorputz-presentzia aldatu eta zabaltzeko. Soinuak, bitarteko gisa kokatuta, eta ez helburu bezala, ahotsa, dantza eta beste lengoaia batzuk hartzen ditu.
eszenAZen aurrerapen honek ia hogei muntaia eszeniko ditu, gorputz-, musika- eta ikusmen-intentsitate handikoak. Bere estetikan barne hartzen ditu, hala gaur egungo plastika, nola formarik arkaikoenak, rap eta hiphop kulturaren bidez epopeia grekoa berrikusteko gai direnak.
Era berean, arteek gizartea eraldatzeko duten ahalmenaren adibidea dira, eta publikoen parte-hartzea eta ahalduntzea bultzatzen dute, arimaren esperientziak proposatuz ikusleei, sentipenezko intuizioen mundura itzultzeko, une distopiko eta kolapso sistemiko honetan.
Kasu batzuetan, ekoizpenak nazioarteko biran daude. Beste batzuetan, Azkuna Zentroak Europako eszena-sorkuntzan erreferentzia diren espazioekin egindako koprodukzioak dira, edota zentroan bertan, egonaldien programaren bidez, garatu diren piezen estreinaldiak. Dantzaldia, Dantzan Bilaka, Dantzerti eta Mitusu programa eta proiektuekin lankidetzan aritzeak handitzen du arte eszenikoak esperimentatzeko beste modu bat proposatzeko asmoa.
Haur eta gazteek ere badute beren lekua, belaunaldien arteko esperientzia artistikoak eta inklusiboak egingo baitira, hala nola zuzeneko musika, txotxongiloen mugimendua, antzerki eta zinema mutua, haurren sentsibilitatea eta jakin-mina piztu nahian arte bizien bidez.
Irailetik ekainera, Ataria, Auditorioa eta Kubo Baltza bertako eta nazioarteko eszenako lanik berritzaileenen agertokia izango dira. Ikuskizun horiek esperientzia murgiltzaile, garaikide, bakan eta errepikaezinen erdian jartzen dituzte ikusleak. Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste modu bat da.
Matxalen Bibao
Fugas
Osteguna, irailak 28
Kulturen Ataria
20:00
Iraupena: 20´
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Olaia Valle, Miren
Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
Musika: Chopin Waltz Op. 64, 2, Bach Brandemburgo
Kontzertua, 6. kontzertua
Jantziak: Java Vintage
Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
Diruz lagunduta: Eusko
Jaurlaritzaren Kultura Saila
matxalenbilbao.es
@matxalenbilbao
Fugas ek gogoeta egiten du taldearen eta norbanakoaren arteko harremanei buruz, haien arteko batasunei eta desadostasunei buruz. Loturak, migrazioak eta eskulturakonposizioak dira inspirazioa. Egoera desberdinetatik igaroko den taldearen eszena bilatu, jarraitu eta antzeztu nahi izan du.
Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, Fugas lanak (La Espiral Contemporánea Jaialdiaren 2018ko Dantza Koreografia Onena) harreman-modu berriak formulatzen ditu, mendekotasun-mota desberdinak artikulatzen ditu, eta hainbat egoera hedatzen ditu “talde” kontzeptu berari buruz. Chopin eta Bachen musika sormen-kliskagailua da, denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen diren.
8 // eszenAZ 2023-2024
Matxalen Bilbao
Dantzaria, pedagogoa eta sortzailea da, eta Bilbotik garatzen du bere lana. 20 urte hauetan, sortzaile gisa, hiztegi pertsonala taxutu du. Bere pentsamendua sakondu eta garatu nahi du, eta bere kezketan zorrotz eta metodikoki sakontzen jarraitzen du, bide koherente bat taxutuz ikerketarantz joz. Mugimendua, gorputza, haren berezitasuna, gainerakoekiko harremana, “tartekoa” eta
espazioaren eta denboraren antolaketa. Bere lanek hauskortasuna eta indarra, segurtasuna eta zaurgarritasuna, intimitatea eta ausardia eskaintzen dizkiete ikusleei. 2022tik Natalia García Murorekin batera zuzentzen du prestakuntzarako eta sorkuntzarako Mutis Espazioa proiektua.
// Dantza
OSA+Mujika
Bueltaxka
Irailak 28, osteguna
Kulturen Ataria
20:15
Iraupena: 15´
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: OSA+MUJIKA
Koreografia: Jaiotz Osa
Antzezleak: Jaiotz Osa, Rafke
Van Houplines
Jantziak: Xabier Mujika
Musika: Gartxot
Bideoa/Argazkiak: Etanowski
osamujika.com
@osa_mujika
Zenbat aldiz sentitu duzu ez daukazun zerbait nahi duzula? Zenbat aldiz ikusi duzu zeure burua bueltaka etengabe, falta zaizun “zera” horren bila? Nahigabearen giza arazo betierakoa. Pentsatzea gure bizitza beterik izango dela bakarrik zera gertatzen denean...
Gaur egun bilaketa hori etengabea eta aseezina da, ez dugu sekula sentitzen merezi duen leku batera iritsi garela, eta hor jarraitzen dugu, bueltaka. Uste dugu kontu jakin bat lortuz gero gure bizitza betiko konponduta egongo dela, baina, egia esan, ez da horrela izaten. Bizitza ez baita sekula erabat “konpontzen”. Beti baikaude bidean.
Bueltaxka lanak ikusleak behartzen ditu geldialdia egitera, bueltak emateari uztera, bilaketa uztera. Gogora ekartzen digu hor kanpoan ez dagoela beste ezer, kito, hau zela dena. Baina “honek” merezi duela.
Osa+Mujikaren azken lana 15 minutuko pieza bat da, eta bi lagunen -Jaiotz Osa eta Rafke Van Houplines- istorioa kontatzen du. Lagun horiek plazera aurkitzen dute elkarrekin egoten, ziur baitaude, elkarrekin aurrera eginez eta asegabetasuna eta etengabeko bilaketa alde batera utziz, porrota ez dela inoiz existituko.
10 // eszenAZ 2023-2024
Bueltaxkak bideari txalo egin, eta gonbit egiten digu orainaz gozatzera. Adiskidetasunaren gorespena da
// Dantza
OSA+Mujika
Bi sormen-munduren arteko topaketa artistikoa da: Jaiotz Osa, dantzari eta koreografoa, eta Xabier Mujika, jantzien eta espazio eszenikoen diseinatzailea. Dantzan eta ikus-entzunezko arteetan dituzten interesak asetzeko sortua da. Bikotea 2017an hasi zen Suddenly izeneko bere lehen piezarekin: 13 minutuko solo bat, espazio ez-konbentzionaletarako sortua. Oinarri horren gainean eraiki dute Suddenly lll, 50 minutuko pieza, 2019ko Dantza eszenara katalogoan hautatua. 2020an, iraupen luzeko bigarren
soloa sortu zuten, Loser, Azkuna Zentroaren Nazioarteko Dantza Egonaldiaren bidez, Dansateliers Rotterdam-ekin lankidetzan, eta urte horretan bertan estreinatu zen zentroan.
Miguel A. García
Eyezorros
Urriak 10, asteartea
Auditorioa
19:00
Fitxa artistikoa
Konposizio elektronikoa:
Miguel A. García
Tronpeta: Luis André :
Soinua: Juan Carlos Blancas
Gitarra: Diego Caicedo, Enrike Hurtado
Dantza: Izarne Oyarzabal
Kontrabaxua: Alex Reviriego
Ahotsa eta koru zuzendaritza: Ibon Rg
Body ruidism: Myriam Rzm
Ahotsa: Marta Sainz
Perkusioa: Vasco Trilla
Saxoa: Fernando Ulzión
Korua: Amparo Badiola, Candela Garazi, Álvaro Matilla, Ángela R. Sagredo, Unai
Requejo, Mar Seco, Susana
Talayero, Mikel Vega, Natalia
Vegas, Maia Villot, Jon Zearra
xedh.org
@miguel_a_garcia
Eyezorros -ek Miguel A. Garcíak Azkuna Zentroko artista AZkide gisa sortutako soinu-ekoizpen guztiaren aukeraketa bat aurkezten du. Biniloan jasotako “urrezko disko” bat.
Soinu-artistak Comclapompos. Usar el flujo como un cauce proiektua garatu du azken bi urteetan. Inguruko sinergiak bereganatzen dituen musika-konposizioko lan honek egituraren era askotako aukeretan sakontzen du. Oso esperimentala den eta elektroakustikatik hurbilago dagoen ikusmolde batetik abiatuta, Miguel. A Garcíaren musika tolestu eta hedatzen da, ahotsa, dantza, beste lengoaia batzuk eta beste sentipen batzuk jasotzeko, formaren deskonposizioa malguki gisa arakatuz. «Soinua da bitartekoa, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera: bitarteko horretatik abiatzen diren musikari eta artistekin lan egitearekin batera, nahi nuke beste diziplina batzuetara zabaldu, baina beti modu organikoan», azaldu du artistak.
Diskoa hainbat artistarekin elkarlanean sortu da: Elena Aitzkoa (Azkuna Zentroko artista AZkidea), Luis André, Fernando Carvalho, Ilia Belorukov, Alba Burgos, Ferran Fages, Garazi eta Mikel Gorostiaga, Garazi Navas, Alex Reviriego, Ibon RG, Matías Riquelme, Marta Sainz, Beatriz Setien, Fernando Ulzion, Mikel Vega eta Natalia Vegas.
Eyezorros Azkuna Zentroak ekoitzitako lehen biniloa da, eta haren bidez zentroaren sorkuntza artistikoaren euskarri diren formatuak zabaltzen dira. LPa salgai dago dendAZen, Azkuna Zentroaren saltokian, eta dendaz.azkunazentroa.eus helbidean.
Bitartekoa soinua da, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera
12 // eszenAZ 2023-2024
Miguel A. García
Espainiako soinu-artistarik geldigaitzenetako bat da. Bere lanak konposizioa eta inprobisazio elektroakustikoa hartzen ditu barne. Gailu elektronikoen hondakinetatik lortutako sonoritateak
erabiltzen ditu, askotan landa-grabazioekin edo tresna akustikoekin
erlazionatuz, esperientzia intimo, murgiltzaile eta bizi baten bila. Forma ausartez eta kontrastez beteriko
“musika”, umorez ere betea, musika elektroakustiko
akademikoaren, musika industrialaren, noise-aren edo “outsider” deitutako
musikaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena.
// Soinua
Verde Prato
Adoretua
Asteazkena, urriak 18
Auditorioa
19:00
Iraupena: 60´
Fitxa artistikoa
Verde Prato: Ana Arsuaga
Ekoizlea: Jon Aguirrezabalaga
Argazkilaria: Maria Muriedas
Diseinua: Sahatsa Jauregi
Disko-etxea: PlanBrecords
@verdeprat0
youtube.com/@VerdePrato
verdeprato.bandcamp.com
Verde Pratok bere azken albuma aurkeztuko du, Adoretua izenekoa, kemena eta ausardia esan nahi duen adore hitzean oinarritua. Hori sentitzen baitu konposizioari, agertokiari, biluztasunari eta bere burua ireki, erakutsi eta abesteko ausardiari bakarrik aurre egiten dionak, asmoen adierazpen gisa.
Adoretuak argia du, Verde Pratoren kantek aurretik izan ez duten moduko argia. Hau ere bilakaera bat da, boleroak edo popak baino kutsu tragikoagoa duena. Libre baina intimista hegan egiteko bere aurreko proposamenek kohesionatzen zuten kontzeptualtasuna alde batera uzten du, esperientzia pertsonalak bilduz eta gai unibertsalak adieraziz, hala nola maitasuna, erotismoa, desengainua, familia, haurtzaroa eta munduarekiko topaketa, bakardadea, ametsak...
Adoretua artista paregabe honen eboluzioaren berrespena da, ñabardura ezezagunez eta kolore ustekabez betetako zerurantz igotzen jarraitzen baitu.
14 // eszenAZ 2023-2024
etorkizunera
Ahozko euskal tradizioa iraganetik
eramanez
Verde Prato
Verde Prato talentu paregabea da, ahotsaren boterearen bidez beren nortasuna adierazten duten kantautore uholde batetik sortzen dena. Bere neo-folk biluzi baina deigarriak ez du inor axolagabe utzi. Kondaira eder hura (PlanB-rec 2021) lehen diskoarekin urteko lanik onenen podiumera iritsi zen. Ordutik hona, Jaikiera (Hegoa Diskak) eta Euskal Pop Erradikala argitaratu ditu, lau bertsioko
EPa, bere entzuleek ondo ezagutzen dutena kontzertuengatik eta euskal rock erradikalaren
izena hartzen duena, hau da, laurogeiko hamarkadan Euskadin sortu zen musikamugimendu ezagunarena.
Verde Pratok euskaraz abesten du eta euskal ahozko tradizioa berreskuratzen du bere abestietan, iragana etorkizunera eramanez. Bere proposamenak ahotsaren presentzia balioesten du kultura askotako herrikantutegian, eta elementu horrek garrantzi berezia hartzen du bere konposizioetan.
© Maria Muriedas Diez
Musika
//
Led Silhouette
Los perros
Urriak 26, osteguna
Kubo Baltza
19:00
Iraupena: 50´
Fitxa artistikoa
Proiektuaren zuzendaria: Led Silhouette
Ideia eta zuzendaritza
artistikoa: Marcos Morau
Laguntza koreografikoa: Marina Rodriguez
Antzezleak: Jon López eta Martxel Rodriguez
Testua: Carmina S. Belda
Itzulpena: Gaizka Sarasola eta Mattane Rodriguez
Offeko ahotsa: Oier Zuñiga
Lankideak: Nafarroako
Gobernuko Kultura
Departamentuaren DNA programaren eta Fundación
Caja Navarra - Fundación "La Caixa"ren INNOVA Culturalaren laguntzarekin. Lesakako Udala
Ikuskizun hau euskal antzokien sareko 2023ko dantzazirkuituaren parte da.
ledsilhouette.com
@led_silhouette
Garaiko seme-alabak izaki, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta nahasi batean bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta bakartzeko prozesu bati aurre egin behar diote (eta aurre egin behar diegu). Horretarako, badirudi irtenbiderik arrakastatsuena blindatze indibiduala dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea. Salgai dagoen produktu bat gara sekula baino gehiago, eta gaztetasuna da baliorik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, ahulenak zatikatzen, bazter uzten ditu matxinadaren eta otzantasunaren artean zabuka ari diren (garen) moldakaitzak.
Hedatzen den pasiozko dantzak errepikapenean eta katarsian hartzen du zentzurik garbiena: akitu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, hil arte bizi. Bere burua aurkitu nahian, bere burua bestearengan ikusten duen gizonaren kontakizuna.
Bi gizon besarkatuta. Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriz hasi arte.
Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoak duen proposamena errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doa. Atzokotik lapurtu, eta biharrera jaulkitako irudiak, oraingoak eta iraganarekin lokaztuak, plastika garaikidetik forma atabiko lurtarreraino, garaien eta lengoaien etengabeko gurutzaketan.
Los perros lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen offeko ahotsarekin eta Cristobal Saavedraren musikarekin batera.
Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriz hasi arte.
16 // eszenAZ 2023-2024
Bi gizon besarkatuta.
Led Silhouette
Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Dantzaren hainbat diziplinatan trebatuta daude eta arte garaikidearen eraginak dituzte, eta, aldi berean, La Veronal konpainian aritzen dira. Beren lanek hainbat jaialdi eta zirkuitutan
izan dute lekua, hala nola Madrid en Danza, Temporada Alta, Escena Patrimonio, Festival Quincena de Dança Almada (Portugal), Festival Internazional Nuova Danza (Italia), Platea, Danza Escena eta Sarean.
© Irantzu Pastor
// Dantza
L’Alakran
INACTUALES
Azaroak 9, osteguna Azaroak 10, ostirala
Auditorioa
19:00
Iraupena: 100´
Fitxa artistikoa
Sorkuntza eta zuzendaritza:
Oscar Gómez Mata
Antzezleak: Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata
Lankidetza artistikoa: Sandra Cuesta
Argia eta zuzendaritza teknikoa: Leo Garcia
Eszenografia: Vanessa Ferreira Vicente
Koprodukzioa: Le Grütli –Centre de production et de diffusion des arts vivants –Geneva, le Théâtre populaire romand – Centre neuchâtelois des Arts vivants – La Chauxde-Fonds, l’Arsenic – Centre d’art scénique contemporain – Lausanne eta Azkuna
Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilboko gizarte eta kultura garaikidearen zentroa)
Laguntza: Loterie Romande
Genève, Fondation Leenaards eta Comédie de Genève (Residencia)
Gaur egun, gero eta zailagoa da konfiantza izatea. Zalantza egiten dugu ikusten eta entzuten dugunaz. Ezin gara ziur egon zuk eta biok gauza bera ikusiko dugunik. Ikusgai denak errealitatearen irudi bat ematen digu benetan? Zerbait ikusten dugu, baina ez dakigu benetan zer den.
Kolapso sistemikoaren distopia-aldi honetan, gizakia gizabanako sortzaile gisa onartzeko gabezia-aldi honetan, nahi genuke arimaren esperientzia bat proposatu, birsortzeko modu bat, intuizio sentiberak eta hipersentiberak mundura itzultzeko modu bat, askotan arrazoimenetik edo pentsamendu kartesiarretik haratago praktikatzen baitira, eta gure urratsak errugabetasunean jartzen baitituzte, eta hori gabezia ikaragarria da gure gizartean.
MAKERS, Oscar Gómez Mata – Compagnie l’Alakran-ek artista AZkide gisa garatutako azken sorkuntza, Juan Loriente aktorearekin izandako konplizitate artistikoaren emaitza da. Hori da, berriz, INACTUALES en sormenbultzadaren oinarria. Pailazo metafisikoen bikote honek jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen. Oraingoan materia bizigabea dago hor, frogatu gabeko egia batzuk guri erakusteko. Oraingoan, Sandra Cuestaren laguntza artistikoa izango dute. 2020an, Soniak Lo adherente y el fuego soinuzko esku-hartzea egin zuen Azkuna Zentroan.
INACTUALES Grütli – Genevako (Suitza) arte bizien ekoizpen- eta hedapen-zentroaren, eta Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbaoren koprodukzioa da.
L’Alakranek emozio erradikalak pizten ditu eszenan, ikuskizun ludikoak, filosofikoak eta poetikoak sortuz beti. Testuinguru politikoa, jarrera kritikoa, berezkoa zaio proiektu artistikoari, gizabanakoaren eta kolektibitatearen arteko harremanaz galdetzeko, erantzunik emateko edo hitza eta ideologia finkatzeko asmorik izan gabe.
18 // eszenAZ 2023-2024
Oscar Gómez Mata
Aktorea eta zuzendaria da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, 1987an Legaleón-T konpainia sortu baitzuen beste kide batzuekin batera, eta ikuskizunak egin baitzituen haiekin 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako antzerkieskola frantsesean (HETSR). 2018an Suitzako
Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen, eta Azkuna
Zentroko artista AZkidea izan da 2019 eta 2022 urteen artean.
Juan Loriente
Kantabriako aktorea, ezagunagoa da antzerkiarloan, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntatze-lanetan. Noizean behin zineman ere egin du lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.
Pailazo metafisikoen bikoteak -Oscar Gómez Mata
eta Juan Lorientek- jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen
// Antzerkia ESTREINALDIA
Instituto Stocos (Muriel
Romero eta Pablo Palacio)
Oecumene
Azaroak 23, osteguna
Kubo Baltza
19:00
Iraupena: 40´
Fitxa artistikoa
Kontzepzioa eta ideia: Pablo Palacio y Muriel Romero
Koreografia: Muriel Romero / Música: Pablo Palacio
Antzezleak: Muriel Romero
Softwarea eta teknologia
interaktiboa: Pablo Palacio, Daniel Bisig
Argiak: Maxi Gilbert
Ekoizpena: Instituto Stocos
stocos.com
@institutostocos
Oecumene piezak dantza eta musika uztartzen ditu, eta hausnarketa egiten du gizabanakoak munduan duen lekuari buruz, teknologiaren bidez zentzumenak hedatuta dituela, bere jatorri geografikoaren mugetatik eta jatorrizko identitate kulturaletik haratago.
Oecumene Alexandriako kosmopoli idealetik datorren termino bat da: osotasun gisa habitatutako mundu bat, gizon eta emakume libreen gizatasun zibilizatuaren jabetza komuna. Hiru dimentsioko soinu-diseinu murgiltzailea duen eta dantzari batentzako sortua den dantza honetan garatutako kontzeptua. Obra honetan, dantzariak planetako leku askotatik iritsitako fonemez osatutako soinuzko itsaso batean nabigatzen du.
Etengabe aldatzen ari den soinuen tapiz unibertsal horretan, dantzaren adierazpen-ezaugarriak garatzeak organismo gisa funtzionatzen du, eta bizileku dugun munduaren sinkretismo transkulturala islatzen du. Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta, horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguruan dugun munduaren soinu-erreflexu horrekin.
Oecumene lan transdiziplinarra da, goi-teknologia uztartzen baitu dantzarekin, konposizio elektroakustikoarekin eta bisual interaktiboekin. Munduaren esperimentazio sentsoriala proposatzen du gorputzaren bidez, eta hausnarketa egiten du gizabanakoak munduan duen lekuari buruz, teknologiaren bidez zentzumenak hedatuta dituela, bere jatorri geografikoaren mugetatik eta jatorrizko identitate kulturaletik haratago. Adimen artifiziala, biologia, matematika eta psikologia esperimentala dantzatzea posible den erakusgarri.
Azkuna Zentroak Instituto Stocosaren lana aurkezten du Dantzaldian, La Fundición-en Nazioarteko Dantza Jaialdian.
20 // eszenAZ 2023-2024
Instituto Stocos
Muriel Romero koreografo eta dantzariak eta Pablo Palacio konpositoreak osatzen dute konpainia hau, artearen eta zientziaren artean kontzeptuak transferitzea ardatz duena.
Mugimendua ikertzen dute hiru dimentsioko eszena batean, non gorputzek soinuzko eta ikusizko enteekin eragin-trukea duten, gorputzkeinuaren, soinuaren eta iruditeria bisualaren arteko elkarreragina garatuz.
Bere iruditeriaren ondorioz, Instituto Stocosek sortzen dituen lanek bere ikerketaren barreiatze artistiko gisa funtzionatzen dute, testuinguru eszenikoan integratuz beste diziplina batzuetatik hartutako abstrakzioak, hala nola adimen artifiziala, biologia, matematikak eta psikologia esperimentala.
Adimen artifiziala, biologia, matematika eta psikologia esperimentala dantzatzea
// Dantza, musika, teknologia
Tripak
Platea
Asteazkena, azaroak 29
Auditorioa 19:00
Iraupena: 70´
Fitxa artistikoa
Ideia, testuak, eszenaratzea eta eszenografia: Natalia
Suárez, Marina Suárez, Andrea Berbois eta Maite Muguerza
Antzezleak: Natalia Suárez, Marina Suárez, Andrea
Berbois, Maite Muguerza eta Garazi Navas
Kanpoko begirada: Mayi Martiarena
Musika: Andrea Berbois eta Garazi Navas
Testuak: Tripak
Eszenografiako laguntzaileak: HAIEK Koop.
Argiaren diseinua: Inga Cerro
Banaketa: Tripak
Argazkiak: Arriguri
tripakkolektiboa.wixsite. com/website
@tripak.k
Bitarteko existentziaren edo arimen trantsizio-egoeraren ideiatik abiatuta, Platean, oturuntza-mahai bat aurkezten zaigu, imajinatutako linbo baten irudikapen gisa, padurak dituen paisaia baten erdian. Mareen mugimenduak nabarmentzen du bizitzak eman eta hartzeko duen bereizgarria, azalpenik edo lokarririk aurkitu gabe. Jainko batek, zeremonien maisu gisa, ongi etorria ematen die inguru aldakor horretara iristen diren gorpuei. Itsasoak eramanda, noraezean edo konorterik gabe iristen dira, naufragoak edo sirenak bailiran; denek izan zituzten bizitza eta heriotza lehenago. Lekua azken ospakizunerako, transmutazio handirako prestatuta dago, baina, lehenago, beren aurreko borondateak utzi beharko dituzte, oraindik ere haien oihartzuna entzuten baita.
Platea Tripak euskal konpainiaren hirugarren ekoizpena da. Heriotzaren eta bizitzaren artean gertatzen denari buruzko hausnarketa existentziala, umorerako eta absurdorako tartea ere baduena. Obran, umoreak eta absurdoak zeharkatzen dituzte minaren eta urraduraren irudiak; kantu polifonikoek eta akordeoiaren eta biolinaren soinuek —klasikotik esperimentalera joz— ikuspegi
poetiko eta abstraktuak biltzen dituzte. Pieza asmo estetiko sakon baten emaitza da, narratiba konbentzionala gainditzen du, eta bitarteko bat da publikoa barreetatik eta malkoetara eramateko.
Platean, umoreak eta absurdoak zeharkatzen dituzte saminaren eta urraduraren irudiak.
22 // eszenAZ 2023-2024
// Antzerkia, performancea
Tripak
Mayi Martiarena, Maite Mugerza eta Marina
Suarez artista plastikoek eta Andrea Berbois
biolin-jotzaileak osatutako arte eszenikoen
euskal konpainia. 2013an sortu zen, Gasteizko
Baratza aretoan, Sorkuntza Laborategiaren
inguruan, munduaz eta estetikaz duten ikuspegi berezian oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko.
Cielo RasO
Hâmaïkà
Osteguna, azaroak 14
Auditorioa
19:00
Iraupena: 56´
Fitxa artistikoa
Koreografia eta zuzendaritza: Igor Calonge
Antzezleak: Ainhoa
Usandizaga, David Candela, Emma Riba, Joan Ferré
Zuzendaritzako laguntzailea:
Gabriel F.
Argiteriaren diseinua: Sergio García
Jantziak: Amaia Elorza
Eszenografia: Igor Calonge
Fotografia: Dani Blanco
Bideoa: Kensa Produkzioak, Asier Garcia
Banaketa: AstaKardu / Beatriz
Churruca
Produkzioa: Igor Calonge
Diruz lagunduta: Eusko
Jaurlaritza
Lankideak: Dantzagunea eta
Donostia Kultura Egia K.E.
ciacieloraso.com
@ciacieloraso
Batzuetan, museo batean ilunpetan ikaratzen zena berriz itzultzen da, dirdiratsu sartuz. Hâmaïkà aretoko piezak 11 urteko sormen-ibilbidea hausten eta nabarmentzen du, malgua da, eta desberdintasuna, generoa eta askatasuna balioesten ditu. Lan koreografikoa indartsua da, baina hizkuntzak begirada aditua behar du, eta hori zuri esker baizik ezin daiteke gerta.
Hâmaïkàk fikzioa eta errealitatea ukitzen ditu, ez oso modu serioan, begiratzera bultzatuz. Fikzioa eta errealitatea nahasten direnean, magia agertzen da. Magiak trikimailua du, eta trikimailua, oro har, ez da erakutsi nahi izaten, erakustean ilusioa hiltzen baita. Baina ilusioa soilik hiltzen da irudimena desagertzen denean.
Hâmaïkà piezak Igor Calonge koreografo eta dantzariaren Cielo RasO konpainiaren urteurrena ospatzen du. Antzerki eta zinemako esentzia batetik eraikita dago, eta, hor, Ainhoa Usandizaga, David Candela, Emma Riba eta Joan Ferré aktoreek antzeztutako pertsonaiak biltzen dira. Hasiera eta amaiera bilakaeran den eszena beretik antolatzen dira, eta hori aurkikuntza da publikoarentzat.
Hâmaïkàk fikzioa eta errealitatea ukitzen ditu, ez oso modu serioan, begiratzera bultzatuz
Azkuna Zentroak Cielo RasOren lana aurkeztuko du Dantzaldian, La Fundiciónen Nazioarteko Dantza Jaialdian.
24 // eszenAZ 2023-2024
Cielo RasO
Igor Calonge koreografo eta dantzariak
2010ean Euskal Herrian sortutako konpainia. Identitate hori eta garaikidetasunerako
eraldaketa dira Cielo rasOren lanaren oinarria. Tradizioaz, gorputzaren indarraz, erresistentziaz, borroka primitiboaz, sinbologiaz eta poetikaz baliatzen da, hizkuntza
fisiko berria eta emaitza ausarta eskaintzeko.
Cielo rasOk berezko estilo nabaria lortu du eszenaren tratamenduan ere. Bere apustuak
gero eta onarpen handiagoa du estatuan. 18 sorkuntzek lanaren intentsitatea balioesten dute. Bere ekoizpenak Frantzia, Italia, Polonia, Brasil, Mexiko, Argentina, Panama, Paraguai eta Finlandian izan dira ikusgai.
// Dantza
Cris Blanco
Grandissima illusione
Urtarrilak 18, osteguna
Auditorioa
19:00
Iraupena: 90´
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Cris Blanco
Antzezleak: Cris Blanco eta Óscar Bueno
Laguntza artistikoa: Anto Rodríguez, Óscar Bueno
Dramaturgia: Cris Blanco, Rocío Bello, Anto Rodríguez, Óscar Bueno
Antzerki-kontseilua: Roberto Fratini
Argien diseinua / Koordinazio
teknikoa: Montse Piñeiro eta
Cristina Bolivar
Soinuaren diseinua: Carlos Parra
Zuzenekoaren bideoa: Andrea Balaguer
Jantzi-laguntzailea: Oriol Corral
Fotografia eta grabazioa:
Mila Ercoli
Ekoizpena: Ariadna Miquel
Ekoizpeneko laguntzailea: Andrea Balaguer
Bartzelonako Grec 2022
jaialdiaren, Cris Blancoren eta Conde Duque Madrid-en koprodukzioa.
Laguntzak: Graner, Teatre
CCCB, 2020ko Bartzelonako
Premis Bekarekin eta OSICen
Kaixo, Cris Blanco naiz. Gaur 2022ko martxoaren 12a da, eta testu hau amaren etxetik idazten ari naiz, bertan hazi bainintzen, leihotik eskola ikusten nuela, 8 urte eman nituen Bravo Murillo ikastetxea. Telebistan diotenez, atzo 2 urte izan ziren pandemia hasi zela. Beraz, bi urte dira antzezlan honetan pentsatzen hasi nintzela (tira, ez dakit ikusiko duzun obra hau den...). Antzezlan handi batean pentsatzen hasi nintzen, Grandissima Illusione deitzen zen. Oso aktoreqw onekin (barkatu akatsa, esaldi hau idazten ari nintzela nire txakurrak teklatua zapaldu du), dantza-gorputz batekin, zuzeneko abesbatza batekin... formatu handiko lana zen, Teatre Nacional de Catalunya-ko ekoizpen handien eszenografia birziklatu handiekin.
Cris Blancoren azken muntatze-lana formatu handiko
pieza eszeniko bat ikertzeko eta sortzeko proiektua da, hainbat antzerki-genero uztartuta. Grandissima Illusione, sortzailearen arabera, bera obsesionatzen duten antzerkiari eta antzerki-konbentzioei egindako omenaldia da. Obra hasten da XVII. mendeko antzerki-pertsonaia batek, Lope de Vega markesak, adibidez, antzerkiko teknikari tatuatuarekin topo egin, eta harekin maitemintzen denean. Hortik aurrera kaosa nagusituko da obran, eta konbentzio guztiak lehertuko dira.
Estreinaldiaren goizean, Cris Blancok lan honen sortzeprozesua eskola-ikasleekin partekatuko du.
2022ko Recerca e investigaciò bekekin saritutako proiektua. Omenaldia antzerkiari eta
26 // eszenAZ 2023-2024
antzerki-konbentzioei
Cris Blanco
Cris Blanco Madrilen jaio, eta Bartzelonan bizi da. 2003az geroztik, bere pieza eszenikoak egiten ditu, eta antzezle gisa lan egiten du dantzan, antzerkian eta zineman. Besteak beste, Cuqui eta María Jerez, Amaia Urra, Juan Domínguez eta Xavier Leroyrekin lan egin du eszenan, eta Roser Aguilar eta Icíar Bollainekin, berriz, zineman. Proiektu artistikoetan laguntzen du, Antzerki Institutuan eskolak ematen ditu, eta hezkuntza-proiektuetan parte hartzen du. Hona hemen bere lan
eszenikoetako batzuk: cUADRADO_fLECHA_ pERSONA qUE cORR E (2004), ciencia_ficción (2010), El Agitador Vórtex (2014), Bad Translation (2016) eta Pelucas en la Niebla (2018). 2019an Lo mínimo y lo pequeño sortu zuen, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palolekin. Bere sorkuntza-lanak Europako, Amerikako eta Asiako agertoki eta jaialdietan izan dira ikusgai.
// Antzerkia ESTREINALDIA EUSKADIN
Laenananaranja
Zimurren artean kontukantari 3
Urtarrilak 20, larunbata
Auditorioa 18:00
Iraupena: 60´
Publikoa: umeak eta gazteak
Eskolentzako emanaldia: Urtarrilak 17 eta 18, 11:00
Fitxa artistikoa
Kantaria: Sandra Fernandez Agirre
Musikaria: Roberto Castro "Boti"
Txotxongilolariak: Itziar Fragua, Marta Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez
Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares
Dramaturgia, eszenografia, jantziak eta txotxongiloak: Laenananaranja
Testua: Jon Koldo Vázquez
Zuzendaritza: Iker Garcia
Argiteriaren diseinua: Paco Trujillo
Argiteriako teknikaria: Victor Palacio
Diseinu grafikoa: Aritz Garcia
Ekoizpena: Solobe Art
Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza
Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi ditu haurrak. Nanukek adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela.
Kontukantari 2014an sortu zen, haurrentzako kalitatezko eszena- eta musika-eskaintza sortzeko asmoz. Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.
Kontukantari (2014) eta Kontukantari Bi, mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak Kontukantari 3 Zimurren artean kontukari estreinatuko du. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitonaamonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.
Belaunaldi arteko
bidaia musikan barrena, jakinduriaz eta umorez betea.
28 // eszenAZ 2023-2024
Laenananaranja
LaEnanaNaranja, titiriteroa bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Bere ibilbidean, bereziki nabarmentzen dira Kontukantari trilogia musikala,mahai txotxongiloekin egindako antzezlanak: "Lolo; 215. Eskakizuna", "Imundo; Hesi-Puskatzailea" eta "Ma; Tren Taupadak"; eta Altzoko Handia txotxongilo-opera, Donosti
2016 eta Topic, Tolosako Txotxongiloen
Nazioarteko Zentroarekin batera ekoitzia.
ESTREINALDIA
// Musika eta txotxongiloak
Caspervek
Las aventuras del príncipe Achmed
Urtarrilak 28, igandea
Auditorioa 12:00
Iraupena: 65´
Publikoa: umeak eta gazteak
Fitxa artistikoa
Zuzendaria: Lotte Reiniger
Afrikako azti gaizto batek zaldi magiko bat erabiltzen du Kalifa handiari iruzur egin, eta bere alaba ederra, Dinarzade, bahitzeko. Une horretatik, Dinarzaderen neba, Achmed printze ausarta, abentura handi batean murgilduko da arreba salbatzeko, eta munduko bazter askotatik ibiliko da, arrisku izugarriei aurre eginez, eta maitasuna ere ezagutuko du horrela.
Galiziako Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean Las Aventuras del Príncipe Achmed (1926) filmari, gorde den historiako animazio-film luzerik zaharrenari. Lotte Reiniger zuzendariak silueta-teknika bat sortu zuen horretarako, kartoiarekin eta berunezko xafla finekin egindako ebakinak erabiliz, kamera baten azpian manipulatuta. Zinegile alemaniarrak hiru urte behar izan zituen film hau egiteko. Estetikoki Wayang itzalen antzerki asiarrean oinarrituta dago.
Konpositorea: Brais González Pérez Zuzeneko musika
Caspervek-ek Las aventuras del príncipe Achmed filmerako egindako partitura taldearen arrakastarik handienetako bat izan da —zinema-kontzertuen erreferentea Europan—, eta urteetan zehar gehien interpretatu denetako bat ere bai, Espainian, Eslovakian eta Letonian egindako emanaldiekin. Partiturak bere ohiko estiloarekin hausten du, filmean agertzen diren eskualde desberdinetako sonoritateetan murgiltzeko. Brais Gonzálezek konposatu du obra honen orkestra-bertsioa. Bertan, Afrika ekialdeko erritmoak, ekialdeko doinuak eta arabiar musikaren ohiko harmoniak nabarmentzen dira.
30 // eszenAZ 2023-2024
abenturen eta itzal txinatarren istorio baterako
Caspervek
2013an sortu zenetik, Caspervek Tríok 300 aurkezpen baino gehiago egin ditu kontinenteko dozena bat herrialdetan baino gehiagotan. Taldeak soinu-bandak konposatu ditu garai mutuko hogeita hamar bat film klasikorentzat, hasi Alemaniako Espresionismoaren maisulan handienekin eta Buster Keatonen filmetara, abentura-zinema amerikarra barne hartuz.
Caspervek toki hauetan aritu da, besteak beste: Conde Duque Kultura Zentroan, Capitol Zinemetan, Estoniako Arte Museo Nazionalean (KUMU), Letoniako Baltais Fligelis Auditorio Nazionalean, Budapesteko Flux Galerian eta Kopenhageko Lytgen Station-en.
// Zinema mutua zuzeneko musikarekin
Paul B. Preciado
Yo soy el monstruo que os habla
Otsailak 15, osteguna
Auditorioa
19:00
Iraupena: 90´
Fitxa artistikoa
Ekoizpena: ElenaArtesescenicas
Antzezleen zerrenda: Paul B. Preciado, Bambi, Victor Viruta, Andy Díaz, Fabi Hernández
Testua eta zuzendaritza: Paul B. Preciado
Lankidetza artistiko eszenikoa:
Tanja Beyeler eta Natalia
Álvarez Simó
Laguntzaile artistikoa: Alexandru Stanciu
Koordinazio teknikoa: Béla Nagy
Argiteriaren diseinua: Paco
Ariza eta David Checa
Koordinazioa: Gabi Belveder
Gestio-ardura: Conde Duque, Gema Monja
@paulbpreciado
2019ko abenduan, Paul B. Preciadok hitzaldia eman zuen Parisko l’École de la Cause Freudienne-ren jardunaldietan bildutako hiru mila eta bostehun psikoanalistaren aurrean. Franz Kafkaren testuari berriz helduz — non giza hizkuntza ikasi duen tximino bat zientzialarien akademia bati mintzo zaion—, Paul B. Preciado gizon trans gisa eta genero ez-bitarreko pertsona gisa mintzo zaio psikoanalisten batzarrari, alde batetik, psikiatriaren, psikologiaren eta psikoanalisiaren egiturazko indarkeria salatzeko, homosexual, trans, intersexual edo genero ez-bitarrekotzat hartzen diren pertsonei dagokienez, eta, bestetik, psikoanalisiari gonbit egiteko gaur egungo genero- eta sexu-mutazioetara ireki dadin. Emaitza bakarrizketa bat da, aldi berean intimoa eta politikoa, eta psikoanalistei ez ezik, guri mintzo zaigu, aldaketa onartzeko eta utopia berri bat irudikatzeko dugun gaitasunari.
Yo soy el monstruo que os habla ez da obra bat, ezta testu baten antzerki-egokitzapen bat ere. Zerbait desberdina da, egileak dioenez. Hainbat ahotsetara egindako testu bat da, harekin hitz-komunitate bat sortzen saiatzen da, eta agerian uzten du antzerkiari buruz interesatzen zaiona: gorputz bat adierazle publiko bihurtzeko aukera; naturalizatuak izan diren beste espazio batzuk nola interpelatu ditzakeen. Paul B. Preciado Cabello/Carceller artisten Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa erakusketaren komisarioa da. Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbaok ekoitzi, eta 2022ko martxotik irailera bitartean izan zen ikusgai.
32 // eszenAZ 2023-2024
Utopia berri bat irudikatuz
Paul B. Preciado
Filosofoa, arte-komisarioa eta zinemazuzendaria da. Ezaguna da nazioartean gorputzaren, generoaren eta sexualitatearen politikei buruz egin duen lanagatik. Beste zeregin instituzional batzuen artean, Bartzelonako Museu d'Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa
Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta
Taiwango Pabiloiaren komisarioa Venezian. Manifesto Contra-sexual; Testo Yonqui, Sexo, drogas y biopolítica; Pornotopía; Un Apartamento en Urano; Yo soy el monstruo que os habla eta Dysphoria Mundi liburuak idatzi ditu, denak Anagramak argitaratuak. Kritikak bere lehen filma goraipatu zuen, Orlando: mi biografía política, eta lau sari jaso zituen 2023ko Berlinalen. Burgosen jaio zen, eta Parisen bizi da.
// Hitzaldi dramatizatua
Gaston Core
Antes que caiga la noche
Martxoak 2, larunbata
Auditorioa / Kubo Baltza
19:00
Iraupena: 55´
Fitxa artistikoa
Kontzeptua & Zuzendaritza:
Gaston Core, Eskarnia, Celia
Bsoul eta Breakerren letrekin
Soinu espazioa: Eskarnia
Aholkularitza akademikoa: Mònica Miró Vinaixa
Lankidetza: David Espinosa
Argia: Valentina Azzati eta
Manuel Ordenavia
Estilismoa: Eva Bernal
Dokumentazioa, Argazkia & Bideoa: Alice Brazzit
gastoncore.com
@gastoncore
Uste dut Iliada, batez ere, gizarte jakin baten eta bere aurreko mundu legendazko eta heroiko baten baliosistemaren arteko konfrontazioa dela. Eta, bestetik, bere buruari aurre egiten dion gizon baten istorioa da, zeinak azkenean talde horretan betetzen duen funtzioa bere gain hartzen duen, horrek zentzua ematen baitio gizabanako gisa. Testu horren irakurketa nostalgikoa da beti. Eta hori da oraindik berarekin lotzen gaituzten gauza ugarietako bat: txundimenezko begirada, ihes egiten digun mundu baten aurrean, zeina etorriko dena baino hobea irudikatzen dugun. Baina nola azaldu Iliada?
Historian izan duen garrantzia, bere baliabide narratiboen eta jorratzen dituen gaien modernitatea, eta, batez ere, nola transmititu performance-ordu batean hitzak testu horretan duen indarra, nola duintzen duen bestea, nork bere burua duintzeko. Uste dut hori azaltzeko modurik onena hitzaren gure artista garaikideen bidez azaltzea dela: rapper-ak. Hori da pieza: begirada eszeniko bat eta gogoeta estetikoa mendebaldeko literaturaren sorrerako obrari, rap eta hiphop kulturaren bidez.
Gaston Core koreografoaren azken sorkuntza epopeia greziarraren berrirakurketa bat da, garaikidetasunetik egina, rap-gatazka bihurtua.
Ilíada,rap eta hip-hop kulturaren bidez.
34 // eszenAZ 2023-2024
Gaston Core
Koreografoa, antzerki-sortzailea, komisarioa eta zuzendari artistikoa. Buenos Airesen jaioa, interprete gisa trebatu zen eta ikus-entzunezko
komunikazioa ikasi zuen Buenos Airesko
Unibertsitatean. 2001etik Europan bizi da, eta
Dramaturgian eta Zuzendaritzan lizentziatu zen
Bartzelonako Institut del Teatre-n. Europako
zinema-proiektuetan parte hartu du, eta kultura-kudeaketaren arloan lan egin du.
2012an, Hiroshima Aretoaren proiektua jarri zuen martxan Bartzelonan, eta 2021ean itxi
// Dantza, Rap, Hip hop
zen arte zuzendu zuen.
Centre d’Arts Escèniques de Terrassak ekoiztutako jaialdi bat zuzendu du, eta komisario gisa parte hartu du hainbat proposamenetan. Parte hartzen duen proiektuetan, nazioarteko eszena garaikideko joerarik berritzaileenak jarri nahi ditu agerian. Koreografo gisa, El díptico del desierto konposizioa zuzendu du, pieza solista bat (The Very Last Northern White Rhino) eta taldeko pieza bat (Chorus) dituena.
© Alice Brazzit
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
Nazario Díaz
amanecer alto cielo
Apirilak 11, osteguna
Auditorioa
19:00
Iraupena: 55´
Fitxa artistikoa
Kontzeptua eta koreografia: Nazario Díaz
Baterako sorkuntza eta performancea: Julián Pacomio, Ibon Salvador, Nazario Díaz
Laguntza dramaturgikoa: Carolina Campos
Argiak: Leticia Scrycky
Ekoizpena: Kurzuth Silverstone
Lisboako egonaldian, amanecer alto cielo ikerketan, honako hauek ditu lagun: Nina Botkay, Bruno Brandolino, Lucas
Damiani, Carolina Campos, João Fiadeiro, Julian Pacomio, Daniel Pizamiglio, Santiago
Rodríguez Tricot, Alina Ruiz
Folini, Ibon Salvador, Leticia Skrycky eta Forum Dança/ PACAP5.
Nazario Díaz koreografoak batez ere arte performatiboen eremuan egiten du lan, eta arreta jartzen du gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortzen den tentsioan. amanecer alto cielo pieza berrian, hizkuntza nola desagertzen den planteatzen du, elementu eszenografiko gisa, haren materialtasunak lotzen dituzten testu-praktika desberdinen bidez. Era berean, ikusmenaren nolakotasun batzuk jorratzen ditu, eta nola aldatzen dituzten gorputzak eta haien gaineko pertzepzioa, Lisa Nelson koreografo eta bideo-artistak proposatutako begiradari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Gure dantza honetan eskuak begira daude, begiek jotzen dute eta gorputzak ezabatzen dira. «Lehen objektuez eta neure gorputzaz arduratzen nintzen, behin eta berriz egindako ekintza baten bidez higatzeko; aitzitik, nire oraingo lanak berriz heltzen dio gorputz baten higaduraren eta desagerpenaren ideiari —entitate fisiko, moral eta espiritual gisa hautemandako totem horri—, baina oraingoan gorputz irristakor bat hartuta, hain zuzen, testualitatea», azaldu du Nazario Diazek.
Nazario Díaz
Nazario Díazek batez ere arte performatiboen eremuan egiten du lan, eta arreta jartzen du gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortutako tentsioan. Azken urteotan ikaskuntza kolektiboko hainbat testuingurutan parte hartu du: (Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra, Madril/2016-2017; PICA, Azala-Gasteiz/2018-2019; Gonbidapena, Bilbo/2019 – 2020) dantzaren eta arte bizien arloko metodologiak eta tresnak trukatuz.
Gaur egun, Lisboa eta Bilbo artean bizi da, eta bertan Conversation pieces proiektua garatzen du, Isaak Erdoiza euskal koreografoarekin sortutako Metal performers soinukolektiboarekin; eta Otro borrado a través de la insistencia, Arte Performatiboetan Sortzeko Programa Aurreratuaren esparruan, João Fiadeirok komisariatua Forum Dança-rako, Lisboa.
Esperientzia horien ondorioz sortu dira Fuego verde (BAD Bilbao, 2021) eta amanecer alto cielo (Azkuna Zentroa - Alhóndiga
Bilbao, 2024) piezak.
36 // eszenAZ 2023-2024
Hizkuntza ikusezina bihurtu, hitza desagertu arte ibiliz
// Dantza ESTREINALDIA EUSKADIN
© Lucas Damiani
Led Silhouette
Halley
Apirilak 25, osteguna
Auditorioa
19:00
Iraupena: 60´
Fitxa artistikoa
Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López eta Martxel
Rodriguez
Antzezleak: Katalin Arana, Lucia Burguete, Marina
Fullana, Laura Lliteras, Marcos
Martincano, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Diego
Pazó
Testuak: Gaizka Sarasola
Dramaturgia laguntzailea: Marcos Morau
Soinua eta musikakonponketak: Ibai Gogortza
Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal
Gestio-ardura eta makineria: Iban Alguea
Eszenografia: David Pascual
Jantziak egitea: Iñaki Cobos
Fotografia: Irantzu Pastor
Bideoa: El Estudio, Adela Moreno & Ana Escario
Ekoizpena: Led Silhouette
Banaketa: Rocío Pindado, Portal 71
Laguntzaileak: Azkuna Zentroa, Malandain Ballet Biarritz, Centro Coreográfico Canal eta Gayarre Antzokia, Dantzalabea
- Teatro Barakaldo
Aro honetako seme-alabak garenez, nekatuta gaude gure existentzia etengabe justifikatu behar izateaz, ikasi dugu entzun nahi diguten moduan hitz egiten.
Jatorri bat bilatzen saiatzen garenean, ezinezkoa zaigu ez sentitzea ezinbesteko sentimendu hori, gure aurrekoen istorioak ezin ezagutu ditzakegula ikustean agertzen dena. Beste gorputz batzuez eginda dauden gorputzak gara, mendeetan barrena ezin konta ahala aldiz elkartzen direnak.
Gure historia gu baino lehen hemen zeudenen bizitza ere bada, haiek istorioak baino askoz lehenago existitzen ziren. Zer da modernoa gure identitatean, benetan jabetzen garenean zein den gure historia? Ez gara modernoak, askoz zaharragoak gara. Ohartzen gara denak milioika urte dituela, gurekin mundua berriz jaiotzen dela, gure aurretik ezer ez zela existitzen, baina bagenekien nor ginen jaio aurretik.
Giza esperientziak eta gizakiaren galdera handiak, antzinatik aldatzen ez direnak, elikagai poetiko dira proiektu honetarako, Led Silhouette-ren (Martxel Rodriguez eta Jon López) sortzaileek azaldu dutenez. Diotenez, eraikitzen edo deseraikitzen ari den leku bat da, bizi garen gizarte honen alegoria bat, non zama handiak daramatzaten pertsonaiak, bidea ibili behar duten eta zorionetik aldentzen dituzten ezbeharrak eta akatsak gainditu nahi dituzten horiek, elkartu egiten diren istorio berri bat kontatzeko. Ilusioa ez baita jaten, baina elikatu egiten du. Leku horrek sekula ez die ezer ematen nahi duten guztitik, eta gabezia horrengatik, amaigabeko desira horrengatik, nahitaez bilatu behar dute pitzadura, eta zuloa ireki.
Ilusioa ez da jaten, baina elikatzen du
38 // eszenAZ 2023-2024
Led Silhouette
Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Dantzaren hainbat diziplinatan trebatuta daude eta arte garaikidearen eraginak dituzte, eta, aldi berean, La Veronal konpainian aritzen dira. Beren lanek hainbat jaialdi eta zirkuitutan
izan dute lekua, hala nola Madrid en Danza, Temporada Alta, Escena Patrimonio, Festival Quincena de Dança Almada (Portugal), Festival Internazional Nuova Danza (Italia), Platea, Danza Escena eta Sarean.
// Dantza ESTREINALDIA EUSKADIN
Pablo Viar Confines
Maiatzak 23, osteguna
Auditorioa
19:00
Iraupena: 95´
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta dramaturgia: Pablo Viar
Antzezleak: Eguzki Zubia, Txubio Fernández Jáuregui
Confines lana identitateari, aurrerapen zientifikoari eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga iragazkorrei buruzko ikerketa eszeniko baten emaitza da, samurtasunaren eta komikotasunaren artean dabilena, eta ikuslearen konplizitatea eskatzen du.
Pablo Viarren antzerki-ikuskizun berriak gogoeta bat proposatzen du munduan gizaki gisa dugun existentzia baldintzatzen duten helburu edo mugei buruz, eta horiek gainditzeko dugun gaitasunari eta nahiari buruz.
Confines ikuskizun poetikoa da, aktoreen lan fisiko eta bokalean oinarritutako ispilu-jokoa, eszenografiamoldagarria eta argien eta soinuaren diseinu iradokitzailea du, eta gonbit egiten digu gure existentziaren mugak Esploratzera.
Eguzki Zubia (La dinamika) eta Txubio Fernández Jaúregui (Legaleón-T eta Kolektivo Monstrenko) dira Azkuna Zentroak koproduzitutako antzezlan honetako protagonistak.
Gure existentziaren mugak aztertzeko gonbidapena
40 // eszenAZ 2023-2024
Pablo Viar
Antzerki-, opera- eta zarzuela-zuzendaria da, Musika eta Arte Eszenikoetan diplomatua
London Academy of Music and Dramatic Art-en, eta Historian lizentziaduna Deustuko
Unibertsitatean. Bere azken lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: La vida es sueño, Almagroko Jaialdia 2021; Enigma
Pessoa, Madrilgo Abadiako Antzokia, orain berrian Londresen eta nazioarteko hainbat jaialditan antzeztua; Pucciniren Madama Butterfly, Jerezeko Villamarta Antzokia; W. Shakespeareren El sueño de una noche de
verano / Uda gau bateko ametsa, Bilboko
Arriaga Antzokia, 2016ko Euskal Ekoizpen
Onenaren Ercilla Saria; eta Guridiren El caserío eta Iphigenia en Tracia zarzuelak Madrilgo
Zarzuela Antzokian.
Horrez gain, musika-ikuskizunak diseinatu ditu
Madrilgo Errege Antzokian, Bilboko Arriaga
Antzokian, Etxea Kepa Junkerarekin, Juan March Fundazioan eta Getxoko Muxikebarri
Arte Eszenikoen Zentro berriaren irekierajardunaldian (Bizkaia).
// Antzerkia ERABATEKO ESTREINALDIA
Rosario Toledo
Cuarteta
Ekainak 6, osteguna
Auditorioa 19:00
Iraupena: 60´
Fitxa artistikoa
Zuzendaria: Rosario Toledo
Dramaturgia eta zuzendaritzalaguntza: Idoia Zabaleta (Azala)
Dantza: Rosario Toledo
Cantea: Inma "La Carbonera" eta Eva Ruiz "La Lebri"
Jantzien diseinua: Carlos Díez
Argien diseinua: Antonio Valiente
Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca
Fotografia: Carmen Kahlo
Bideoa: Calde Ramírez
Laguntza: Pedro G. Romero
Cuartetak "inauterietako laukote" baten entsegua egiten du, dantzaren eta cantearen bidez. Cádizko inauteri-talde jator horretan, kideak inoiz ez dira lau izaten, hiru edo bost baizik.
Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma "La Carbonera"k eta Eva "La Lebri"k atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista.
«Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik», azaldu du artistak.
Rosario Toledok Inma "La Carbonera" eta Eva Ruiz "La Lebri" ditu agertokian. Flamenkoaren tradizioko bi emakume kantari dira, eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dute, haiek dakitena proiektu honen zerbitzura jartzen. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin.
Atzerantz dantzatzea, atzerantz kantatzea, atzerantz barre egitea
42 // eszenAZ 2023-2024
Rosario Toledo
Espainiar Dantzan lizentziaduna, Sevillako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan.
Rosario Toledok (Cadiz, 1977) bere ibilbide profesionalari ekin zion Charo Cruz maisuaren eskutik, eta Manuela Carrasco eta Antonio El Piparen konpainiako kide izan zen.
Sevillako tablao ezagunetan egin zuen lan, ikuskizunetan gonbidatutako artista gisa, Javier Latorre, Javier Barón, Antonio Canales, Israel Galván, Joaquín Grilo, Miguel Poveda, Arcángel, Dorantes, José Antonio Rodríguez eta antzeko artistekin batera. Mario Mayarekin bakarlari gisa lan egin zuen De Cádiz a Cuba, la
mar de Flamenco ikuskizunean.
Maisu handi horiekin izandako harremanari esker, dantza flamenkoaren oso ikuspegi pertsonala landu du. Dantza sakona, kontzeptuala eta ideiez hornitua, baina, aldi berean, oinak lurrean izanda, naturari atxikirik eta kalera irtenik. Testuinguru horretan, cadiztarrak proiektuak garatu ditu bere konpainiarekin, sekulako arrakasta lortu du kritikaren eta publikoaren aldetik eta ezinbesteko dantzari bihurtu da egungo flamenkoan.
// Dantza ESTREINALDIADIN
Lari Produkzioak
Zaintzaren dantza
Laster Auditorioa
Publikoa: umeak eta gazteak
Eskolentzako emanaldia: Otsailak 1 eta 2, 11:00
Fitxa artistikoa
Testua: Maria Urcelay
Kantak: Yogurinha Borova
Jantziak: Miguel Biurrun
Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay
Soinu-teknikaria: Na Gomes
Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo
Eszenografia: Yogurinha Borova- Maria Urcelay
Ekoizpena: Lari Produkzioak
yogurinha_borova
meri_urcelay
Meri ama izan da. Bederatzi hilabetez haur bat eduki du barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Era berean, kezka eta zalantza askoren iturri txiki bihurtu da. Neska edo mutila izango al da? Nola heziko dut? Zer izango da koskortzen denean? Zoriontsua izango al da?
Orain garaia iritsi da beldur horiei erantzuteko, eta aurrera egin behar da ezinbestez. Baina erantzukizunaren eta nekearen pisua gainera eroriko zaio eta galdera berriak etorriko zaizkio burura. Nola ikasi dut neure burua zaintzen? Nork irakatsi dit? Gai izango al naiz ni bakarrik hartaz arduratzeko? Nork darama zaintzaren zama gizartean?
Bere lagun Marirekin (genero ez-bitarreko pertsonaiarekin) batera, eta horrek eskainiko dion ikuspegi irekiari esker, zalantza horiei guztiei erantzuten saiatuko da, melodia akuilagarri eta istorio biziekin batera amaituko den bidean.
Begirada bat aniztasunari, publiko
guztientzat egokia
44 // eszenAZ 2023-2024
Lari Produkzioak
Plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. Zaintzaren dantza
lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.
// Antzerkia ESTREINALDIA
Sarrerak
Tarifa murriztuak
Tarifa bereziak profesional, gazte, langabe eta beste kolektibo batzuentzat, dagokion egiaztagiria aurkeztuta:
EROSIZURE SARRERAK
%
% 25eko deskontua*
-Arloko profesionalak
-65 urtetik gorakoak
-30 urtetik beherakoak
-% 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
-8 pertsonatik gorako taldeak
% 50eko deskontua*
-Gurpil-aulkian dauden pertsonak eta laguntzailea.
-Aurrez aurreko erosketa (ikuskizuna baino hilabete lehenago)
% 30eko deskontua
-AZ txartelarekin
* Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon
azkunazentroa.eus
AZ info
Eszenarako espazioak
Zentroko espazioak eta ekipamenduak era askotakoak direnez, ikuskizun bakoitza lekurik egokienean egin daiteke, ikusleek denik eta esperientziarik onena izan dezaten.
Auditorioak 400 lagunentzako lekua eta 13x5 metro karratuko agertokia du, eta ekoizpen eszeniko handietarako behar diren neurriak eskaintzen ditu.
Kubo Baltzak espazio ezkonbentzional bat da; bertan, publikoaren eta artisten banaketa ausazkoa izan daiteke, eta ikuspegi desberdinak eskaini, eta antzezpen artistikoan murgiltzeko esperientzia bultzatzen du.
Tokiaren aldakortasuna lagungarria da publikoa ekintza eszenografikora hurbiltzeko, ikuslearen rol bakarra gaindituz, piezarekin elkarrizketa eta konplizitatea izateko.
Kubo Baltza eta Auditorioa guneak teknologia digitalez hornitu dira, esperientzia eta espazioa hobetzeko, Euskadiko arte eszenikoetarako diren Next Generation Europako Funtsei esker.
azkunazentroa.eus