Ateak Zabalik 2021

Page 1

#Artistak José Ramón Ais / Ana Laura Aláez / Maider Aldasoro / Elssie Ansareo / Aimar Arriola & Manu Arregui / Borja Crespo & Raquel Meyers / Isabel de Naverán / Irati Inoriza / Miriam Isasi / Laida Lertxundi / Nestor Lizalde / Karlos Martínez / Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe) / Diego Sologuren & Sébastien Tripod / Tipi / Tractora Koop. E. / Iker Vázquez

ATEAK ZABALIK

SORKUNTZA ARTISTIKORAKO

Osteguna, 2021eko irailak 16


SORMEN ARTISTIKORAKO ATEAK ZABALIK: PROZESUEKIN TOPAKETA


Azkuna Zentroak irailaren 16an ekingo dio denboraldiari, sormen eta ikerketarako espazioak irekiz, publikoak zuzenean ezagutu ahal izan dezan zein diren eta zein proiektutan lan egiten duten sortzaileak, sorkuntza artistikoari laguntzeko programen bidez Zentroan lanak prestatzen ari direnak. Programa horien helburua sormen-sarearen garapena bultzatzea da, loturak bultzatuz barruan eta kanpoan, bertakoaren eta nazioartekoaren arteko sareak ehunduz eta ikerketa eta esperimentazio artistikoa sustatuz, Zentroaren sei programazio-ildoen bidez: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura, kultura digitalak eta gizartea. Prozesu horiek guztiek beti dute alde publiko bat, eta publiko-komunitateei aukera ematen diete hausnarketa artistiko garaikidea egiteko, bai egindako lanaren bidez, bai sormenprozesuen bidez. Horrela, artistek ekarpena egiten diote programazioari, formatu tradizionalak gaindituz, publiko-komunitateekin lan egiten dute eta beste testuinguru batzuetara hurbiltzen dituzte. Aurtengo jardunaldian bereziki nabarmentzen da azken hilabeteetan Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko ezohiko programan lan egin duten artisten proiektuen aurkezpena. Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martinez eta Iker Vázquez artistek aktibatuko dituzte beren proposamenak Zentroko hainbat gunetan, urriaren 10era arte. Era berean, Miriam Isasi eta Borja Crespo & Raquel Meyersek beren guneetako ateak irekiko dituzte Mediateka BBKn, sormen-prozesuak aurkeztu eta partekatzeko. Gainera, Mediatekan bisita gidatuak egingo dira, ekipamendu horretan dauden espazioak eta baliabideak eta egiten diren jarduerak ezagutzeko. Bestetik, Azkuna Zentroko ikertzaile AZkideak diren Isabel de Naverán, Laida Lertxundi eta Aimar Arriolak beren lanen work in progress erakutsiko dute, Lantegia. Ideien laborategian dituzten guneetan. Orobat, Sra Polaoriskak (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZkideek, Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat liburuaren irakurketa egingo dute 9 ahots desberdinetara. Eta Tipi kolektiboak azken hilabeteetan egin duen bitartekaritza-proiektuaren emaitza aurkeztuko du irailaren 16tik aurrera. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko eskailera-burua aztertu du proiektuan, etxearen eta kanpoaldearen arteko tarte hori. Jardunaldi horren esparruan, Tractora artisten kooperatibaren #Kinu5 saioa ere egingo da, kolektibo egoiliarren programaren barruan. Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak bultzatutako Kinu autoprestakuntzako tresna bat da, esperientzia sortzaileak partekatzeko, eta, horien bidez, espazioak irekitzeko tokiko eragileen ekoizpen eta prestakuntzarako, haien beharrizanetatik eta nahietatik abiatuta. DendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroko denda ere Atarira aterako da, dendan aurkitu daitezkeen produktuen lagin batekin. Produktuak diseinuaren inguruko komunitate sortzaile hau osatzen duten hogeita hamar diseinatzaileek sortu dituzte. Ate irekien jardunaldia aukera egokia da Ana Laura Aláez artista bilbotarraren “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketa bisitatzeko -egungo panoraman nabarmenetakoa-, baita Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren esparruan abian jarritako instalazioak ere. Honako proiektu hauek daude ikusgai: “Baso bidaiariak / Bosques viajeros”, José Ramón Ais artistaren zuhaitz-lerrokadura, Zentroko terrazan instalatua; “BroadWindow”, Diego Solaguren eta Sébastien Tripod arkitektoen biotopo-formako interbentzioa, Iparragirre kaleko fatxadan; eta Elssie Ansareo artistaren “BIO-INT-DÍA” argazki-instalazioa, Atarian. 3


JOSÉ RAMÓN AIS Baso bidaiariak / Bosques viajeros Arboretoa | Terraza | 9:00-21:00 José Ramón Aisen “Baso bidaiariak / Bosques viajeros” espazio publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa da. Terrazan instalatuta, arboreto bat antolatzen du lerroan, espazioa diagonalean zeharkatzen duen erabilera publikoko lorategia. “Baso bidaiariak / Bosques viajeros” lanean Euskadiko zuhaitzen historia da ardatza: horietako batzuk jatorriz tokiko basoetakoak dira, beste batzuk beste nonbaitetik ekarriak. #Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala

ANA LAURA ALÁEZ Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío Erakusketa | Erakusketa Aretoa | 11:00-20:00 | Bisita gidatuak (30’) | 18:00 eta 19:00. Euskera eta erdera | Sarrera dohainik izen-ematearekin: Az Info / 944 014 014 / azkunazentroa.eus Ana Laura Aláez artistaren “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” (Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik) erakusketak, Bea Espejok komisariatuta, artistaren azken hiru hamarkadetako lana biltzen du, eta bere ekoizpenaren ikerketa zabaltzen du, gaur egungo panorama artistikoko egilerik nabarmenetako bat baita. Proiektuak batera biltzen ditu azken lanetako batzuk eta ibilbidearen hasierako beste batzuk.

MAIDER ALDASORO Aurrean Goxo Erakusketa | LAB 2 Lantegia 2 | 18:00-20:00 Maider Aldasorok “Aurrean Goxo” proiektua aurkezten du, gorputzen egunerokotasuna aldatzera bideratutako artefaktu-jantzien diseinu eta eraikitzean oinarritutako proiektua. Erakusketak, sortutako artilugioak eta artistak sorkuntza horiek probatzeko garatu dituen ekintzen ikus-entzunezko dokumentazioa ere biltzen ditu. Artistaren hitzetan, «desioen bilera bat izango da, fantasia bat bizitza aspergarri baten barruan. Unibertso baten eraikuntza, nire baitan egon daitekeen gauzarik benetakoena asetzeko». #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa

4


ELSSIE ANSAREO BIO-INT-DÍA Argazki-instalazioa | Kulturen Ataria / Lantegiako fatxada | 9:00-21:00 Elssie Ansareo artistak “BIO-INT-DÍA” proiektuarekin esku hartuko du Lantegia. Ideien laborategiko fatxadan, zehazki 21 leihoetan egindako instalazio fotografiko eta ikus-entzunezko irudiarekin, eta proiekzio bat egingo du eraikinaren plano zeiharrean kokatutako Eguzkiaren Pantailan. “BIO-INT-DÍA” (Bilbao-Interior-Día, Bilbo-Barnea-Eguna) izenburuak filmen gidoi teknikoen terminologia, kokapena eta argiztapen-asmoa ditu aipagai kasu honetan. Garai batean egunerokoa zen errealitatetik datorren fikzio baten eraikuntza narratiboa da. #Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala

AIMAR ARRIOLA & MANU ARREGUI ‘Ángulos rectos’ (2021) Manu Arregui. Forma desira proiekturako ekoiztuta Ikus-entzunezko pieza | LAB 3 Lantegia 2 | 18:00-20:00 Aimar Arriola komisarioak “Forma desira” proiektuarekin jarraitzen du, Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa. Proiektua 2020ko udazkenean hasi zen, zentroko programazioaren barruan queer-kuir ikuspegien eta artearen presentzia areagotuko zuen lan-ildo propioa garatzeko gonbidapenari erantzunez. Duela urtebete Manu Arregui artistarekin hasitako elkarrizketari amaiera emanez, artistaren produkzio berri bat aurkezten da, “Forma desira” lanaren inguruan egina. Argazki finkoen, fotomuntaketen, renderren, bideoklipen konbinazioan oinarritutako apunte-egiturarekin, “Ángulos rectos” lana geometriaren eta gorputzaren arteko erlazioekin gauzatzen da, ekintza performatiboen, espazio birtualen eta beste baliabide plastiko eta kontzeptualen bidez. #IkertzaileAZkidea

Argazkia: Helena Goñi, 2021

BORJA CRESPO & RAQUEL MEYERS Aukeratu zeure normaltasuna Topaketa | Mediateka BBK | 18:00-20:00 “Aukeratu zeure normaltasuna” proiektu artistiko parte-hartzailea da; itxura batean “lehengora” itzultzearekin itsututa dirudien oraina berrasmatzeko beharra dagoelako sortua, orain honek ezin baitio etorkizunari bistakoa denetik harago begiratu. Raquel Meyers eta Borja Cresporen proposamen hau hausnarketarako gune analogikoa eta digitala da, orainaren eta geroaren ikuspegi sugestibo oro proposatzen duen lankidetza guztietara irekia. Imajinario kolektiboaren distopietara hurbilduko diren ikuspegi berriak azaltzeko premia dagoelako sortu da, eta armiarma-sare bat planteatzen du; sare horren jatorrian paperezko fanzine sorta bat dago formatu desberdinetako hainbat elkarrizketaz eratutako online errizoma bidez konektatuta. #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa 5


ISABEL DE NAVERÁN La ola en la mente Topaketa | LAB 1 Lantegia 2 | 18:00-20:00 Isabel de Naverán ikertzailea “Uhina gogoan” garatzen ari da, idazketa somatikoa kuradoretza-modu gisa hartzen duen proposamena. Arreta berezia jarriz gorputzaren pertzepzioan, zentzumen sensorial eta intelektualen lokailua den aldetik, proiektuak idazketa bat entseatu nahi du, aldi berean entzuteko gailu eta ikerketa-meyofologia dena: saikerako idazketa, sentsuala, sentikorra, fisikoa eta materiala. “Uhina gogoan” Virginia Woolfek Vita Sackville-Westi bidalitako gutun batean oinarritzen da, Ursula K. Le Guin idazleak The Wave in the Mind (2008) libururako titulu gisa erabiltzen duena eta gaztelaniara Contar es escuchar bezala itzultzen dena. Erreferentzia horiekin, De Naveran-en proposamenak elkarrizketak eta elkartrukeak egiten ditu artista eta ikertzaile batzuekin, zeinen lana koreografia, performancea, filosofia, eskultura edo poesiaren arloarekin lotzen den. #IkertzaileAZkidea

IRATI INORIZA Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo Erakusketa | Espazio BAT. Lantegia 2 | 18:00-20:00 Irati Inoriza artistak “Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo” proiektua aurkezten du. Ikus-entzunezko instalazio horretan, ur-izate zaharrak eta berriak esploratzen ditu, eta “erreala” deitzen dugunaren etorri oneko interpretazioak sustatzen, ulertzeko eta eraikitzeko ahalmen berriak aurkituz. Caterina Ayataneo erakusketako komisarioren hitzetan, « euskal mitologia, artearen historia eta kultura garaikidea hartzen ditu erreferentziatzat, harreman sare interkonektatu bat induskatzeko eta aurreikusteko, norbanakoaren gorputzari zein gizarteari eragiten dioten topaketa eta talken bidez eratuta». #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa

MIRIAM ISASI Resina, brea y glicerina Erakusketa | Mediateka Galeria | 18:00-20:00 Miriam Isasi artista bisualak “Resina, brea y glicerina” proiektua aurkezten du, paisaiaren identitateari lotutako ikerketa bat, etnobotanikara lengoaia plastiko batetik hurbiltzeko, gure testuingurua ulertzeko kontzeptu natural gisa. Erakusketa honetan zehar lan-prozesu ireki bat ikus daiteke, landareen sistema immunologikoetan oinarritutako funtsezko hiru ardatz ikertzetik abiatuta: Planeta metalikoak alkimian, sendabelarren propietateak eta pinuaren erretxina. #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa 6


LAIDA LERTXUNDI Autoficción (2020) Proiekzioa | Auditorioa | 18:00-20:00 Laida Lertxundi artistaren ikus-entzunezko “Autoficción (2020)” azken lanaren erakustaldia Bilbon, Azkuna Zentroko Auditorioan begiztan proiektatuta. Literatura-genero baten izenburua maileguan hartuta, film honek fikzioaren eta izatearen izaera zehaztugabea onartzen du. Noir elementuak espresiorik gabeko keinuetara mugatzen dira, Kaliforniako eguzkiaren argi distiratsuaren azpian. Zeelanda Berrian egindako landagrabazioak entzuten dira emakumeek beren artean amatasunari, abortuari, hausturei eta antsietateari buruz hitz egiten duten bitartean. Eskubide zibilen aldeko desfile bat astiro mugitzen da kale batetik. Gorputzak nekatuta, zaurituta edo geldirik agertzen dira, eta Irma Thomasen eta Goldbergen abestiek denboraren iragaitza eta zalantzazko etorkizuna ekartzen dituzte gogora.  “Autoficción (2020)” 14min, 35mm, color, sonido #ArtistaAZkidea

NESTOR LIZALDE Aquelarre eléctrico Soinu eta argi instalazioa | Terraza | 9:00-21:00 Argi-interbentzio hau arte elektronikoko pieza bat da. 44 arkuz osatutako Azkuna Zentroko terrazan esku hartu nahi du, ordenagailuz kontrolatutako argitze-sistema bat jarriz. Argi-matrize bat, Bilboko eguraldirako prestatuta, espazio berezi honetako ezaugarri guztiez baliatzen dena: adreiluzko arkuen jarrera modularraz.

KARLOS MARTÍNEZ Plan K. Güt Performance-Instalazioa | Foyer Auditorioa | 17:00-18:00 Karlos Martínez artistak “PLAN” proiektua jarri du abian, espazio eten bat, arte-proiektuak sortzera eta aurkeztera bideratua, izaki fisikoaren eta digitalaren aldiberekotasuna esploratzeko. Lehen plan honetan, Kara Güt artista iparramerikarraren laguntza izango du Intimacy Mod Live aurkezpenean. Ekintza performatibo hau zuzenean emango da, ikusleen eskaerak hartuz txat baten bidez, eta antzezlea ordezkatuz proxy batekin. Saioan tartean dauden bi avatarrak erakusten dira, ahoen magnetismoarekin bat eginda eta trapuzko panpinaren fisikan konfiantza izanda, jaurti ditzaten gorputz birtualak besarkada ezinezkoetan eta bortitzetan bihurritzen dituen koreografia batean. #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa 7


SRA POLAROISKA (ALAITZ ARENZANA & MARIA IBARRETXE) Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat Topaketa | Lantegia1 | 19:30-20:30 Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZkideek, “Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat” liburuaren irakurketa egingo dute bederatzi ahotsetara. Argitalpen hau Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiko aurreko edizioan aurkeztu zen. Gidoi formatuan, bidaia bat proposatzen dute Francoren diktaduran hazitako 70 urtetik gorako sei emakumeren unibertso pertsonal, sentsual eta afektiboan zehar. Haien kontakizunen bidez, leku interesgarri eta ezezagunetan murgilduko gara, hala nola sei emakume horien bizitzetan eta fantasietan. #ArtistaAZkideak

DIEGO SOLOGUREN & SÉBASTIEN TRIPOD BroadWindow Topaketa | Lantegia 1eko sarreran | 18:00-20:00 Diego Sologuren eta Sébastien Tripod arkitektoek Azkuna Zentroko mendebaldeko fatxadan esku hartu dute “Broad Window” proiektuarekin. Instalazioak arkitekturaren eta ingurunearen arteko mendetasun ekologikoa birsortu nahi du, ekosistema esperimental bat eratuz. Bizilekuaren ekologia baterantz seriearen barruan, egitura metaliko batek osatzen du instalazioa, Iparragirre kale aldera Lantegia 1, Ideien Laborategiaren sarrerako leiho zirkularretako bat zeharkatzen duena. Bertan, ikerketa-prozesu bat garatzen da, tokiko espezie bat landatuz hasten dena, hala nola laharra, eta zenbait ekintzarekin jarraitzen du, ikusle-komunitateekin elkarrizketarako, eztabaidarako eta trukerako esparru bat sortzeko. Aldi berean, eta logika berarekin, proiektu hau Lausannen (Suitza) ere garatzen ari da Strato-Logique izenarekin, estalki bateko sabai-leiho baten gainean bertikalean jarrita. #Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala

8


TIPI (ANE ABARRATEGI, MADDI TEXEIRO, ITSASO LARRAMENDI & ANE RODRIGUEZ ) Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible Erakusketa | Iparraguirre aretoa - Ataria | 18:00-20:00 “Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible” Tipi kooperatibak garatutako bitartekaritza-proiektua da. Parte hartzeko esplorazio batetik abiatzen da, entzuteko eta testuingurura hurbiltzeko beste modu batzuk aktibatzeko, inbentario multisentsorial kolektibo bat sortuz; beste kontakizun batzuk egiteko gonbita da, itxuraz hutsala denaren, oharkabean dagoenaren eta ikusten ez denaren inbentariotik abiatuta. #Hezkuntzaprograma

TRACTORA KOOP. E Kinu#5 Proiekzioa-Ikus-entzunezko instalazioa | Bastida aretoa | 16:30-20:30 Kinu#5, Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak sustatuta, Imogen Stidworthy artistari eskainia dago (Londres, 1963), haren soinu-lanen, filmen eta multimedia-instalazioen hautaketa baten bidez. Haren lanek hizkuntzaren hauskortasunean sakontzen dute, egoerak kontuan hartuta, hitzak ezegonkorrak dira, higatuz doaz edo huts egiten dute, eta horrelakoetan beste zer ulermen-modu azaleratzen den aztertuz. Imogen Stidworthyren obra filmen, soinu-lanen eta multimedia-instalazioen formakoa da, eta soinu, bideo, eskultura eta teknologia elementuak biltzen ditu. Distirak#5 idazteko lana Ohiane Iraguen (Bilbo, 1985) idazleak hartu du bere gain; haren azken langintzak ere lotura estua du soinuarekin eta performatibitatearekin. #KolectiboEgoilarra

IKER VÁZQUEZ Az Reality Lab Instalazioa | Ataria | 18:00-20:00 Iker Vázquez, artista, ikertzailea, programatzailea eta knowmad-ak, “Az Reality Lab” proiektua aurkezten du, pentsamendua artikulatzeko eta emakume artistekin hitz egiteko ikerketa prozesu bat, horren azken emaitza emakume bakoitzaren autoordezkaritza izanik. Aldi berean, eta artearen eta teknologia berrien artean hibridazioak sortzeko asmoz, errealitate Laborategia egin du. Esperimentazio espazio iragankorra, non, 3Dko eskaneatzearen bidez, errealitate areagotua erakutsiko den mugikorraren kameraren bidez. #Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa 9


MEDIATEKA BBK Bisita gidatuak | Mediateka | 11:00 y 18:00 Sarrera dohainik izen-ematearekin: Az Info / 944 014 014 / azkunazentroa.eus Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Mediateka BBK pentsatzeko, konektatzeko eta sortzeko leku bat da, gizartea eta kultura garaikidea ardatz gisa hartuta. Liburutegien ikuskera garaikide baten isla da. Kontsulta bibliografikorako gune honek bilduma garrantzitsua du, euskarri desberdinetan, Zentroaren programazioko sei ildoei lotuta: Arte garaikidea, Zuzeneko arteak, Zinema eta ikus-entzunezkoak, Literatura, Gizartea eta Kultura digitala. Ate irekien jardunaldiaren barruan, Mediateka BBK-k bisita gidatuak antolatuko ditu, goizez eta arratsaldez, bertan dauden espazioak eta baliabideak eta egiten diren jarduerak erakusteko.

dendAZ. THIS IS BASQUE DESIGN Topaketa | Kulturen ataria | 17:00-20:00 DendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroaren denda, diseinuaren erreferentziazko gune bihurtu da, 2019ko uztailean ireki zenetik. Show room dinamiko eta biziaren kontzeptu berri bat irudikatzen du, non bertako eta nazioarteko artisten lana gauzatzen den, diseinatzaileen sortzeko prozesua eta lana balioetsiz eta erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Ate irekien jardunaldian, dendAZ. This is Basque Design Atarira hedatuko da, dendan aurkitu daitezkeen produktuen lagin batekin eta diseinatzaile horietako batzuekin.

10


GAINERA, GUREKIN EGON DIRA 2020-2021EAN...

ELENA AITZKOA Lendia Song

ARTOTEKA

AMPARO BADIOLA, SUSANA TALAYERO Y GEMA INTXAUSTI

Scriptbarik

SANDRA CUESTA

DOCTOR ALONSO

OSCAR GÓMEZ MATA

MARIO PANIEGO

Lo adherente y el fuego

Makers

Espacio Public(itari)o

IVÁN GÓMEZ

La prospección de Kairós

CAMILA TÉLLEZ Transición primaveral

11


... ETA 2021-2022AN ZENTRUAN EGONGO DIRA...

JAVIER ARBIZU

Talud mediodía

VICTORIA ASCASO So Sad Today

MARIA BENITO PÍRIZ

El panda más dramático del mundo

SAHATSA JAUREGI

ION MUNDUATE

BLANCA ORTIGA

MACARENA RECUERDA SHEPHERD

URBAN BAT

JOSUNE URRUTIA

Aizkora

Cosa 12

Shifter!

Onko

JONATHAN GARCÍA LANA / TUNIPANEA

El íntimo ritmo del azar. Diálogos entre máquinas imperfectas

ANDER PÉREZ PUELLES Ágil y un placaje


PROGRAMA Osteguna, irailak 16 · 11:00-21:00 11:00

MEDIATEKA BBK · Bisita gidatuak

16:30

IREKIERA

16:30-20:30

TRACTORA KOOP. E. · Kinu

17:00-18:00

KARLOS MARTÍNEZ · Plan K. Gut · Performance

17:00-20:00

dendAZ. This is basque design ABAD, ABANA BILBAO, AMARENAK, ANE PIKAZA, ANGÉLICA BARCO, APETITU, COOKPLAY, EDER AURRE, ELENA CIORDIA, ELENA SANZ, EKOMODO, ESPACIO AERRE, ESTUDIOS DURERO, FABDEFAB, FROM THE BASQUE COUNTRY, HIGI VANDIS, KATXI KLOTHING, MALÚS ARBIDE, MARIO GAZTELU, MARIO PANIEGO, MRLASPIUR, NRT, NUOC, PALO PALÚ, PILAR MORQUILLAS, PROYECTO HEMEN, SUSANA BLASCO, TYTTI THUSBERG, YOLANDA SANCHEZ Y ZIRIAK

18:00-20:00

IKER VÁZQUEZ · Az Reality Lab TIPI · Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible DIEGO SOLOGUREN & SÉBASTIEN TRIPOD · BroadWindow IRATI INORIZA · Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo ISABEL DE NAVERÁN · La ola en la mente MAIDER ALDASORO · Aurrean goxo AIMAR ARRIOLA & MANU ARREGUI · Un deseo de Forma BORJA CRESPO & RAQUEL MEYERS · Elige tu propia normalidad MIRIAM ISASI · Resina, brea y glicerina LAIDA LERTXUNDI · Autoficción

18:00

MEDIATEKA BBK · Bisita gidatuak

18:00 / 19:00

ANA LAURA ALÁEZ · Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío Bisita gidatuak erakusketara

19:30-20:30

SRA POLAROISKA (ALAITZ ARENZANA & MARÍA IBARRETXE) TRACTORA KOOP. E. · Kinu · Imogen Stidworthy

Además...

ANA LAURA ALÁEZ · Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío | Erakusketa Aretoas JOSÉ RAMÓN AIS · Baso bidaiariak / Bosques viajeros | Terraza NESTOR LIZALDE · Aquelarre eléctrico | Terraza ELSSIE ANSAREO · BIO-INT-DÍA | Atrio

Sarrera dohainik leku guztiak bete arte, jarduera guztietan bisita gidatuetan izan ezik. Horietan, aldez aurretik izena eman behar da Az Infon, azkunazentroa.eus-en edo 944 014 014 telefonoan. 13


KOKAPENAK LOCALIZACIONES 0. SOLAIRUA / PLANTA FDEZ. DEL CAMPO

5 TERRAZA

3 AUDITORIOA / AUDITORIO ERAKUSKETA ARETOA SALA DE EXPOSICIONES 1. solairua / planta

BASTIDA ARETOA / SALA BASTIDA

IPARRAGUIRRE

ALAMEDA REKALDE

2. solairua / planta

4 MEDIATEKA GALERIA MEDIATEKA BBK 1. solairua / planta

2 LANTEGIA 1 1. solairua / planta

1

LANTEGIA 2 2. solairua / planta

KULTUREN ATARIA ATRIO DE LAS CULTURAS

1 ARRIKIBAR PLAZA dendAZ

KULTUREN ATARIA ATRIO DE LAS CULTURAS Iker Vázquez Tipi Elssie Ansareo dendAZ

IPARRAGUIRRE ARETOA SALA IPARRAGUIRRE

LANTEGIA 1

MEDIATEKA BBK

Diego Sologuren & Sébastien Tripod Sra Polaroiska

AUDITORIOA / AUDITORIO

Borja Crespo & Raquel Meyers

Karlos Martínez Laida Lertxundi

MEDIATEKA GALERIA

LANTEGIA 2

ERAKUSKETA ARETOA SALA DE EXPOSICIONES

Irati Inoriza Isabel de Naverán Maider Aldasoro Aimar Arriola & Manu Arregui

Tipi

16

4

3

2

1

Igogailua Ascensor

Miriam Isasi

5

Ana Laura Aláez

TERRAZA

BASTIDA ARETOA SALA BASTIDA

José Ramón Ais Nestor Lizalde

Tractora Koop. E.·

Eskailerak Escaleras

IPARRAGUIRRE ARETOA SALA IPARRAGUIRRE


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.