LURRA
ARETOKO JARDUERAK
Aerobic
Aerobiceko ariketek jarduera kardiobaskularra eta arnasketa bizkortzen dituzte. Entrenamendu-programa honetako koreografiak oso onuragarriak dira organismoarentzat, koordinazioa eta memoria hobetzeko.
Big dance
Aurrez koregrafiatutako programa honek aretoko dantza desberdinak bateratzen ditu: batxata, merengea, txa-txa-txa, salsa, balsa, tangoa… Programa honen arabera, dantza egiteko ez da beharrezkoa laguntzailerik izatea, dantza edozein motatakoa izanda ere.
Osasun Big dance
Adinekoei eta/edo beharrizan bereziak dituztenei egokitutako programa honek, aurrez koreografiatutako aretoko dantza desberdinak bateratzen ditu: batxata, merengea, txa-txa-txa, salsa, balsa, tangoa… Programa honen arabera, dantza egiteko ez da beharrezkoa laguntzailerik izatea, dantza edozein motatakoa izanda ere.. Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
Ziklo indoor [+16]
Entrenamendu aerobikoa, bizikleta estatikoan eta musikaz lagundurik. Odol-zirkulazioa hobetzen du, eta erresistentzia eta ongizate sentsazioa handitzen ditu.
Cross training-a [+16]
ARETO FUNTZIONALA
Intentsitate handiko entrenamendua. Jarduera honetan asko zaintzen da mugimenduaren eta jarreraren kalitatea minik eman ez dezan. Indar -eta bihotz-lan bizia edo oso bizia.
Entrenamendu funtzionala [+16]
ARETO FUNTZIONALA
Entrenamendu honen bidez, eguneroko mugimendu-ereduak hobetu nahi dira. Muskuluak ez dira modu isolatuan lantzen, giharrak taldeka lantzen dira. Gorputza, korea eta indarra koordinatzeko lanak proposatzen dira
Entrenamendu funtzionala
gAZte [12-15
ARETO FUNTZIONALA
12 eta 15 urte bitarteko nerabeen gaitasunetara egokitutako entrenamendua, eguneroko mugimendu-ereduak hobetzeko. Muskuluak ez dira modu isolatuan lantzen, giharrak taldeka lantzen dira. Gorputza, korea eta indarra koordinatzeko lanak proposatzen dira
Dantzazum
Aerobiceko jarduera honetako urratsak, estiloak eta musikak erritmo latinoamerikarretan daudenen antzekoak dira. ‘Koreografietan oinarritutako estilo aske’ hau oso lagungarria da birika-edukiera hobetzeko, gorputzeko gantza ezabatzeko, eta giharrak sendotzeko.
Dantzazum
Aerobiceko jarduera honetako urratsak, estiloak eta musikak erritmo latinoamerikarretan daudenen antzekoak dira.
‘Koreografietan oinarritutako estilo aske’ hau oso lagungarria da birika-edukiera hobetzeko, gorputzeko gantza ezabatzeko, eta giharrak sendotzeko. 12 eta 15 urte arteko lagunentzat bereziki egokitutako jarduera.
Gihar guztiak lantzen dituen saioa. Inpaktu baxuko metodoa da giharrak bizkortzeko. Jarrera-osasuna, malgutasuna eta gorputzari buruzko kontzientzia hartzea sustatzen ditu bereziki.
Osasun Fitpilates
Muskulatura osoa lantzeko saioa, 60 urtetik gorakoei zuzendua. Giharrak bizkortzeko inpaktu txikiko metodotzat hartzen da, eragina du jarrera-osasunean eta malgutasunean, eta onuragarria da gorputzaz kontzientzia gehiago izateko.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
[+60
eta/edo beharrizan bereziekin]
GAP saioetan, gorputzeko hiru atal hauek lantzen dira bereziki: ipurmasailak, abdominalak eta hankak. Atal horiek areago bizkortzeaz eta zehazteaz gain, entrenamendu egokia da giharretako indarra eta potentzia handitzeko. Hortaz, ariketa ezin hobea da kirol-jardueraren bat egiten dutenentzat.
Sasoian egoteko osasun gimnasia [+60
Seniorrentzako programa berezia. Sasoian egoteko ariketa fisikoko taulak taldeka egiten dira. Oso egokia da giharrak bizkortzeko, eta malgutasuna, koordinazioa eta sozializazioa hobetzeko. Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
Multi gym
Intentsitate ertaineko jarduera honetan hainbat ariketa bateratzen dira, hala nola sasoian egoteko gimnasia, aerobica, power tonoa, batuka, boxua edo T-Bow-a. Bizkortzeko, eta malgutasuna eta erresistentzia lantzeko ariketak egiten dira saio guztietan. Osoko entrenamendua, gorputza sasoi betean izateko. Jarduera hau era guztietako pertsonei zuzenduta dago.
Power tono
Diziplina honetan, pisuekin egindako lana eta musika bateratzen dira. Hautabiderik egokiena duzu, giharrak gogortzeko, zehazteko eta toki zehatz batzuetako gantzak kentzeko.
Osasun funtzionala
Entrenamendu funtzionala (Funcional Training) oso entrenamendu pertsonal eraginkorra da, ariketak pertsona bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzen baitira, eguneroko funtzioak eta praktikatzen duenaren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta. Egunerokotasunean garrantzitsuak diren gaitasunak lantzen dira, hala nola koordinazioa, oreka, egonkortasuna, arintasuna edo mugikortasuna, bai eta erorketak saihesteko ariketak eta nutrizio-ohiturak hobetzeko jarraibideak eta aholkuak ere. Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
Stretching [+16]
Streching edo luzatze-ariketa hauek gorputz osoari eragiten diote. Lantzen diren jarrerek tentsio txikia baina jarraitua sortzen dute puntu jakin batzuetan, estutasunak askatu, eta desbideratutako jarrerak zuzendu ahal izateko. Oso lagungarriak dira arnasteko gaitasuna handitzeko, gorputz-jarrerak berriz ikasteko, estresa gutxitzeko eta bizitasuna sustatzeko.
Osasun Stretching
Streching edo luzatze-ariketa hauek gorputz osoari eragiten diote. Lantzen diren jarrerek tentsio txikia baina jarraitua sortzen dute puntu jakin batzuetan, estutasunak askatu, eta desbideratutako jarrerak zuzendu ahal izateko. Oso lagungarriak dira arnasteko gaitasuna handitzeko, gorputz-jarrerak berriz ikasteko, estresa gutxitzeko eta bizitasuna sustatzeko.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
Osasun Stretching
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
60 urtetik gorakoei egokitutako 25 minutuko luzatze-jarduera. Gorputz osoa inplikatzen duten luzatze-ariketak egiten dira, tentsio txikia baina puntu jakin batzuetan eutsia eragiten duten jarreren bidez, tentsio sakonak askatzeko eta jarreradesbideratzeak zuzentzeko.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
TBC (Total Body Conditioning) osoko entrenamendurako metodo bat da, eta egoera fisikoa, kardiobaskularra eta muskularra hobetzen du. TBC metodoan hainbat osagai nahasten dira (stepak, barrak, gomak, pisuak) oso denbora gutxian emaitza onak lortzeko. Saioak askotarikoak, oso beteak eta atseginak dira.
TRX express
Material ezegonkorrekin egiten den esekidurazko entrenamendu-sistema honetan, indar-erresistentzia, potentzia eta tonifikazioa lantzen dira, hainbat planotan eta angelutan, soilik 25 minutuz.
Mendebaldean hedatuen dagoen ekialdeko praktiketako bat. Norbanakoaren barneko bilaketak du garrantzia hemen, nork bere buruaren ezagutza lortzeko, eta osasuna eta oreka zaintzeko, hala fisikoa, nola mentala edo espirituala. Arnasketa-ariketak edo pranayama, jarrerak edo asanak, eta erlaxatzeko ariketak eginez, nork bere gorputza entzuteko jarrera garatzen da, giharretako tentsioak erlaxatzen dira, eta artikulazioak malgutu eta haien mugikortasuna handitzen da.
Osasun Yoga
Mendebaldean hedatuen dagoen ekialdeko praktiketako bat. Norbanakoaren barneko bilaketak du garrantzia hemen, nork bere buruaren ezagutza lortzeko, eta osasuna eta oreka zaintzeko, hala fisikoa, nola mentala edo espirituala. Arnasketa-ariketak edo pranayama, jarrerak edo asanak, eta erlaxatzeko ariketak eginez, nork bere gorputza entzuteko jarrera garatzen da, giharretako tentsioak erlaxatzen dira, eta artikulazioak malgutu eta haien mugikortasuna handitzen da. Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
Asteartea - Osteguna [OSASUN PREMIUM]
11:15 55’
PLUS TARIFA
Fitness modalitate berri honek aerobica eta arte martzialak nahasten ditu (boxeoa, capoeira, tai ji, kung-fu, karatea, jiu-jitsua…)
HIIT (High Intensity Interval Training)
Entrenamendua aldi labur eta biziak errekuperazio edo intentsitate ertain baxuko beste batzuekin txandakatzean oinarritzen da. HIIT errutinak gogorrak eta eraginkorrak dira, bai pisua galtzeko eta kaloriak erretzeko, bai egoera fisikoa hobetzeko.
- Asteazkena [PREMIUM]
- Asteazkena [PREMIUM]
PLUS TARIFA
HIIT gAZte [12-15
12 eta 15 urte bitarteko nerabeen gaitasunetara egokitutako entrenamendua, aldi labur eta biziak errekuperaziourreekin edo intentsitate ertain baxuarekin txandakatzean oinarritzen dena. HIIT errutinak gogorrak eta eraginkorrak dira, bai pisua galtzeko eta kaloriak erretzeko, bai egoera fisikoa hobetzeko.
urte]
Metodo honek gune abdominala murrizten du, gerrialdea modu azkar eta eraginkorrean arintzen du, hobekuntza estetiko nabarmenak lortzen laguntzen du eta pubalgiak, lunbalgiak, prolapsoak eta txizari ezin eustea ekiditen ditu.
Osasun
Hipopresiboak
60 urtetik gorakoentzako berariazko entrenamendu-metodoa, gerriko abdominalaren laburtzea indartzen duena, gerria murrizten duena eta barne-organoak babesten dituena, baita birkokatu ere, zoru pelbikoaren muskulaturaren kotrakzio erreflexu bat sortuz.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
LURRA [ARETOKO JARDUERAK]
Pilates [+16]
Programa honek bizitza-kalitatea hobetu nahi du gorputz-hezkuntzaren bidez. Jarduerek orekaz bateratzen dute gorputzaren, gogoaren eta espirituaren arteko koordinazioa. Aukera ona da sasoian egoteko, eta ongizate-sentsazio orokorra lortzeko, kontzentrazioa, malgutasuna eta gorputzaren alineazioa landuz.
Osasun Pilates
Adinekoei eta/edo beharrizan bereziak dituztenei zuzendutako programa, bizitzakalitatea gorputz-hezkuntzaren bidez hobetzeko. Jarduerek orekaz bateratzen dute gorputzaren, gogoaren eta espirituaren arteko koordinazioa. Aukera ona da sasoian egoteko, eta ongizate-sentsazio orokorra lortzeko, kontzentrazioa, malgutasuna eta gorputzaren alineazioa landuz.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
Txinako milurteko teknika honen bidez, erlaxatzen eta giharrak uzkurtzen ikasiko dugu, eta, gainera, oreka, kontzentrazioa, indarra, malgutasuna, mugikortasuna, koordinazioa eta oroimena hobetuko ditugu. Mugimendu zirkular geldiak eta leunak eginez, barneko energia bideratuko dugu, gorputzaren eta gogoaren arteko harmonia lortzeko.
El TRX es un revolucionario sistema de cinchas que se vale de la gravedad y del peso corporal para desarrollar multitud de ejercicios, permitiendo entrenar todo el cuerpo de manera rápida y efectiva.
URA
IGERILEKUKO JARDUERAK
Aquadantza [+16]
Ur-jarduera jostagarri hau egoki-egokia da errutina aerobikoak eta dantza latinoetako mugimenduak uztartuz gorputza garatu, sendotu eta malgutasuna indartu nahi dutenentzat.
Osasun
Aquadantza
Ur-jarduerara jostagarri hau 60 urtetik gorakoei zuzenduta dago bereziki. Gorputza garatu, sendotu eta malgutasuna indartu nahi du, dantza latinoetako mugimenduak eta errutina aerobikoak bateratuz. Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
Astelehena - Asteazkena [PREMIUM]
19:15 40’
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin] Astelehena - Asteazkena
Aquafitness [+16]
Bizkortze-saioak uretan, ondo pasatu bitartean sasoian jartzeko. Ariketa egokiak dira estresa kentzeko, eta egoera fisikoa, indarra eta gaitasun aerobikoa hobetzeko.
Gainera, jarduera taldeka egiten da.
Astelehena - Asteazkena [PREMIUM]
8:15, 14:00, 20:00 40’
Asteartea - Osteguna [PREMIUM]
8:30, 10:45, 14:45, 20:00
10:45 [OSASUN PREMIUM] 40’
Ostirala [PREMIUM]
19:45
Larunbata [PREMIUM] 12:45
AquaSalud
Gorputz-sasoiari eusteko jarduera hau bereziki antolatuta dago beren gaitasun fisikoetara egokitutako ariketak modu atseginean eta uretan egin nahi dituzten seniorrentzat.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN sartuta dago.
Igerilekuaz beste modu batez gozatzeko eta maila teknikoa hobetzeko programa berezia.
Jarduera honetan, estilo desberdin bat ikasiko duzu igeri egiteko, hegal baten bidez erraz eta arin lerratuko baitzara uretatik.
Kardiohegatsak gAZte
Uretako jarduera honetan, hegalak erabiltzen dira igeri egitean, uretan giharrak bizkortzeko.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
Master swim [+16]
Entrenamendu-programa honetan, intentsitate handiko saioekin eta igeriketamaila altuarekin, mugaraino eramango zaitugu eta egunez egun gaindituko duzu zeure burua. Uretako jarduera honi esker, ariketa desberdinak, dibertigarriak eta adrenalinaz beteak egiteak dakartzan onura guztiak lortuko dituzu.
Poolbike
Lurreko zikloko modalitatean helmuga guztiak gainditu badituzu, proba ezazu ur-modalitatearekin. Aretokoaren antzekoa da jarduera hau, baina uretara egokitutako bizikletekin egiten da. Ona da egoera fisiko orokorra eta erresistentzia kardiobaskularra hobetzeko, eta kaloria asko galtzen dira egin bitartean.
UrgAZte [12-15 urte]
Oso jarduera egokia igeri egiten ikasi ondoren ur-jarduerak egiten jarraitu nahi duten 12 eta 15 urte arteko nerabeentzat. Programak jarduera hauek hartzen ditu barne: aquaerobic, aqua fitness, aqua box…
Erditze aurreko igeriketa
Profesionalen ustez, jarduera egokia da haurdunaldian bizitza-kalitatea hobetzeko. Arnasa hartzeko eta erlaxatzeko teknikak ikasi, eta, aldi berean, ama eta haurtxoaren arteko harremana sustatzen da. Ariketa ezin hobea, amentzako hezkuntza-zentroetan erditzea prestatzeko egiten diren ikastaro bereziak osatzeko. Igeri egiten jakitea ez da beharrezkoa, baina gomendagarria da. Haurdunaldiko 22. eta 36. asteen artean dauden emakumeek egin dezakete ikastaroa. Ez da beharrezkoa igeri egiten jakitea.
Haurrentzako igeriketa [4-12 urte]
Lau eta hamabi urteko arteko haurrentzako igeriketako ikastaroak, hainbat estilo ikasteko. Eskolak mailaren arabera antolatuko dira. Haurrak autonomiaz mugituko dira uretan, eta teknika hobetu ahal izango dute, adin bakoitzari egokitutako garapen fisikoa lortzeko.
Helduentzako igeriketa [+16]
Programa hau 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Uretan autonomia gehiagoz ibiltzeko, teknika eta estiloa hobetzeko, ur-modalitateei buruzko ezagutza hobetzeko edo funtsean sasoian jartzeko, igeriketa-estilo desberdinak landuz.
Osasun igeriketa
Seniorrentzako ikastaroak, igeriketari buruzko
oinarrizko kontzeptuak (igeri egotea eta
oinarrizko aurrerapena) eta sasoian egoteko
oinarrizko ariketak ikasteko.
Jarduera hau OSASUN-PROGRAMAN
sartuta dago.
[+60 eta/edo beharrizan bereziekin]
PLUS TARIFA
Igeriketa egokitua
Jarduera hau bereziki prestatu da ahalmen urritasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonentzat. Uretan egonik, mugimendu berriak aztertu, eta giharrak susper ditzakete. Jarduera egokia da giharrak bizkortzeko, eta hainbat trebetasun lantzeko.
Igeri egiteko maila onargarria izanik, patologia edo lesioren bat duten pertsonentzat prestatutako jarduera. Tratamendua jasoko dute uretan, haien egoerari behar bezala egokituta, eta hori baliagarria izango zaie hobetzeko.
PLUS TARIFA
Haurtxoentzako igeriketa [1-3
urte]
Uretan sarturik, haurtxoak esperientzia atsegina, bakarra eta paregabea izango du gurasoekin batera. Jarduera egokia da haien arteko harreman afektiboa eta kognitiboa sendotzeko. Haurraren osoko prestakuntzako beste osagai bat izan daiteke. Aldi berean, gurasoek baliabideak ikasiko dituzte, uretan seme-alabekin gozatzeko.
IKASTARO BAT HASI AURRETIK JAKIN BEHARREKOAK:
1. Abonamenduen eta ikastaroen altak egiteko, ezinbestekoa da harrera-lekuan txartela, NAN, e-posta eta harremanetarako telefono mugikor zenbaki bat aurkeztea.
2. Gimnasioko, Areto Funtzionaleko eta Premium tarifako plazak izan ezik, denboraldi bakoitzeko gainerako plazak zozketatuko dira, Azkuna Zentroak iragarritako datetan.
3. Gimnasioko, Areto Funtzionaleko eta Premium tarifako ikastaroetako ikasleek era aktiboan eutsiko diete izaera horri, JFZko harrera-lekuan baja eskatzen ez duten bitartean. Denboraldiak ezin zaizkie kategoria hauei aplikatu.
4. Hilabeteko abonuen eta ikastaroen igorpenak hilaren 1ean bidaliko dira banketxeetara, betiere, egun hori jaieguna ez bada; hala izanez gero, hurrengo lanegunean bidaliko dira igorpenak. Kasu batean zein bestean, aldez aurretik kobratuko da (otsailerako helbideratutako igorpena urtarrilaren 25ean sortuko da).
5. Epez kanpo egiten diren eta arautegi honetan jasota ez dauden eskaera guztiak idatziz eskatu beharko dira.
6. Bajak:
a. Ezin da instalazioetarako urteko abonuaren bajarik egin kontratatutako epean.
b. Helbideratutako abonamenduen eta ikastaroen baja eskatzeko, ezinbestekoa da JFZko harrera- lekuan, apuntatuta zauden aurreko hilaren 15etik hil-amaiera artean jakinaraztea, oharra hartu dadin. Adibidez: urtarrilaren 15etik 31ra eskatu beharko litzateke otsaileko hilekorako baja.
c. Abonuetan, eskudiruz ordaintzean, ez da baja jakinarazi behar; hurrengo hilaren lehen egunean beteko dira.
d. Ikastaroetan, ordainketa egin ez dutenak, ordaindugabeak izango dira hilaren 7. eguna heldu arte, eta ezin izango dira instalazioan sartu.
Hilaren 8. egunetik aurrera, ordaindugabeak diren pertsonek ikastaroa edo abonua utzi ahal izango dute.
e. Galdutako ikastaroan itxarote-zerrenda badago, hurrengo eskaera kudeatuko da, eta ezin izango da galdutako plaza berreskuratu.
7. Ikastaroetarako altak:
a. Ikastaro batean izena eman nahi dutenek, hileko edozein egunetan egin dezakete. Ordainketak helbideratu ahal izango dituzte, lehenengo ordaineta ere, betiere igorpenak banketxeetara bidalita ez badaude. Kasu horretan, esku dirutan egin beharko dute lehenengo ordainketa.
b. Erabiltzaileak denboraldi bakoitzean izena emandako ikastaroko lehen hilean ordainketa gehigarria egin beharko da, ikastaroko matrikula gisa.
c. Plaza libreekin:
Izena emateko eskaera egiten den une berean egingo dira altak, eta hilabetea hasita badago zati proportzionala kobratuko da.
d. Itxarote-zerrendarekin:
I. Itxarote-zerrendan daudenek lehentasuna dute ikastaro batzuetan, lekuan bertan eskatzen dutenen aurrean.
II. Itxarote-zerrendan egonda ikastaro bat eskaintzen zaienei bi aldiz jakinaraziko zaie SMS bidez, egun eta ordu desberdinetan, interesa duten berresteko. Erantzunik lortu ezik, baja emango zaie itxarotezerrendatik.
III. Edozein ordutegiko 5 ikastarotarako itxarote-zerrendan eman ahal izango da izena gehienez.
e. Udako ikastaro trinkoek bestelako epeak eta datak izango dituzte, eta horien berri emango da, denboraldiko ikastaroetarako zozketen informazioarekin batera.
8. Ikastaro arteko aldaketak:
a. Ikastaro arteko aldaketak jardueren koordinatzaileak baimendu behar ditu. Aldaketa egin nahi den ikastaroan plaza librerik bada, eta, gainera, itxarotezerrendarik gabeko ikastaroa bada.
b. Ikasteko ikastaroetan, maila aldaketak begiraleek proposatu eta koordinatzaileak gainbegiratu behar dituzte.
c. Maila aldaketarekin ez da bermatzen ordutegi berean edukiko denik plaza.
IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PLAZAK ADJUDIKATZEKO SISTEMA
Non egin dezaket datorren denboraldiko ikastaroetarako aurreinskripzioa?
Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaian edo azkunazentroa.eus webgunean.
Noiz egin dezaket?
Uztailaren 4tik irailaren 17ra arte egin dezakezu aurreinskripzioa, bi egunak barnean hartuta.
Zer datu behar dut?
Txartel-zenbakia, izen-deiturak, NAN eta posta elektronikoa (aukerakoa).
IKASTAROA(K): Izena, ordutegia eta zein astegunetan izango den. Liburuxka honetan, arteko denboraldi osoko eskaintza duzu ikusgai.
Nola egiten da inskripzioa?
Bi zozketa egingo dira: bata abonatuentzat eta bestea abonatu gabe daudenentzat. Kasu bakoitzean, zozketa bidez, plaza esleituko da, uretako ikastaroak barne hartuta.
Eskabideetan jarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio, eta plazak ondoz ondoko txanden bidez esleituko dira.
Zenbat ikastarotan egin dezaket aurreinskripzioa?
Gehienez lurreko eta uretako ikastaroen aukera baten eta bosten artean marka ditzakezu.
Adibidez, hiru jarduera desberdin, edo jarduera bera ordutegi desberdinetan. Garrantzizkoa da lehentasun-ordenaren arabera jartzea.
Aukera bat baizik ez baduzu egin nahi, markatu hori duen laukia inprimakian: ‘aukera bat bakarrik’
• ‘Aukera bat bakarrik’ laukia markatuz gero:
Zozketaren bidez, plaza bat bilatuko da, zure lehentasunen arabera, hiru ikastaroetako batean. Plaza esleitu ondoren, adjudikazio aurreko ikastaroen itxaronzerrendan inskribatuta geratuko zara. Eskatutako ikastaroetan plaza librerik ez badago,
markatu dituzun hiru aukerak (edo dena delakoak) itxaronzerrendan sartuko dira.
• Hainbat aukera markatu badituzu: Txanda bakoitzean eskaera bakarrari erantzungo zaio, pertsona bakoitzeko, eta gainontzeko aukerak hurrengo txandetarako utziko dira.
Lehen txandan, lehenengo aukeran plaza librerik bada, zuzenean esleituko zaizu. Bestela, sistemak bigarren aukera izapidetuko du. Bigarren aukeran plazarik bada, zuzenean esleituko zaizu; bestela, hirugarren aukera izapidetuko da (halakorik bada). Hirugarren aukeran plazarik bada, zuzenean esleituko zaizu. Zuk egindako aukeretan plazarik ez bada, itxaronzerrendan sartuko zara, zehaztu duzun lehentasunordenaren arabera.
Noiz izango da zozketa?
Irailaren 18an Azkuna Zentroan.
Kontuan hartzekoak:
• Lehenik, Azkuna Zentroko eta Bilbao Kirolak-eko abonatuak diren lagunen taldeko zozketak egingo dira. Gainerako plazak izena emanda dauden gainerako pertsonen artean banatuko dira.
• Ordaindu gabeko agiriak dituzten pertsonen eskabideak ez dira izapidetuko.
• Esleitu beharreko plaza baten ordutegia esleitutako ikastaro batekin bateraezina bada, pertsona horrek duen hurrengo aukera azter- tuko da.
Nola jakin plaza eskuratu dudan?
Irailaren 18an zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dituzu azkunazentroa.eus webgunean edo Jarduera Fisikoaren Zentroko informazio-mahaian. Helbide elektronikoa eman badiguzu, zozketaren emaitza eta gure webgunerako esteka bidaliko dizkizugu, ikastaroa ordaintzeko edo lortutako plazari uko egiteko.
Uko egin ahal zaio plazari?
Bai, irailaren 18tik 30era arteko epea duzu plazari uko egiteko.
• Ordainketa helbideratuta baduzu eta Jarduera Fisikoko Zentroko informaziomahaitik igarotzen ez bazara, ikastaroa egin nahi duzula ulertuko dugu, eta inskribatuta geratuko zara.
• Ordainketa eskura egiteko eskatuz gero, Jarduera Fisikoko Zentroko informaziomahaira joan beharko duzu nahitaez inskripzioa ordaintzeko; bestela ez dizugu plazaren erreserba egingo.
Egutegia
UZTAILAK 4> IRAILAK 17
Ikastaroak egiteko aukerarik ba al da, aurreinskripzioa egin gabe, edo interesekoak nituen ikastaroetan plazarik lortu ez badut?
Bai. Irailak 18tik aurrera.
> Aurreinskripzioa
IRAILAK 18
> Zozketa
IRAILAK 18
> Zerrendak argitaratzea
IRAILAK 18 > 30
> Plazari uko egiteko epea
> Lehen hilabetea ordaintzeko epea (eskura ordaintzen dutenentzat)
IRAILAK 18TIK AURRERA
> Libre geratutako plazetan izena ematea:
ARETO FUNTZIONALA
Deskontuak eta gainordainak jaiotza-urteko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatzen dira.
Jarduera Fisikorako Zentroaren ordutegia: astelehena-ostirala 7:00-22:00 / larunbatak, igandeak eta jaiegunak 9:00-21:00
Sarrera iparraguirre kaleko atetik 07:00etatik 09:00etara eta 21:00etatik 22:00etara
Osasun-arrazoiengatik unean-unean ezartzen diren arauak aplikatuko ditugu.
Informazio gehiago azkunazentroa.eus webgunean eta Jarduera Fisikoaren Zentroko mostradorean.