Gabonak Arte. Esperientzia artistikoak haurrentzat eta familientzat

Page 1

26

. US

E

ABENDUA 2019

>4

URTARRILA 2020

#GabonakArte #BilbaoGabonak

azkunazentroa.eus

Ilustrazioa: Ane Pikaza

Esperientzia artistikoak haurrentzat eta familientzat

Laguntzailea:


azkunazentroa.eus info@azkunazentroa.eus 944 014 014 PLAZA ARRIQUIBAR, 4 48010 BILBAO

LG BI-02498-2019 ©2019. Centro Azkuna de Sociedad y Cultura Contemporánea, S.A.


Gabonak Arte, jostatzeko garaia Gabonak Arte, esperientzia artistikoak bizi eta partekatzeko Azkuna Zentroa AlhĂłndiga Bilbaoren proposamena da, haurrei eta familiei zuzendutakoa. Aurtengo programan proposamen berritzaileak aurkitu ahal izango dituzue, bai gaur egungo sormenera hurbiltzea errazten duten formatuetan, eta bai edukietan, betiere bideratuta integratzearen, gogoetaren eta kritika eraikitzailearen alde eta errespetuaren nahiz dibertsitatearekiko tolerantziaren alde dagoen sentsibilitatera eta kontzientziara. Egun hauetan, Azkuna Zentroa - AlhĂłndiga Bilbao hainbat belaunalditako jendeak elkarrekin topo egiteko eta dibertsio kolektiboko espazio bihurtzen da, antzerkiaz, dantzaz, hitzaz, musikaz edo arkitekturaz baliatzen diren artistekin elkarlanean, bizi dugun munduaren inguruan bestelako begirada bat proposatzeko. Klima aldaketaren mehatxupean dagoen habitata da, eta haren alde egiteko modu eredugarrian ahaldundu dira umeak nahiz gazteak. Etorkizuna babesteko eta ekosistema zaintzeko beharrari buruz duten kontzientzia da aurtengo gure jolas proposamen hezigarriaren gakoetako bat. Hori dela eta, ingurumena, kontsumo arduratsua, klima aldaketa, birziklatzea eta berrerabiltzea inoiz baino gehiago ageri dira programazio horretan. Horrekin batera, baita genero berdintasuna, dibertsitatearekiko errespetua, elkartasuna eta lankidetza ere Azkuna Zentroan beti bultzatzen ditugun oinarriak dira. Gabonak Artek Bilbon aurkeztuko ditu tokiko nahiz nazioarteko panorama garaikideko ikuskizunak, instalazioak, laborategiak eta tailerrak, era guztietako ikusleak, adin guztietako jendea aktibatzeko modukoak, hor sortzeko prozesuaz emakumezko eta gizonezko guztiok goza dezagun, gu geu protagonista bihurtuta. Gure iritziz, sormena eta hezkuntza artistikoa gizartearen egunerokoan txertatutako balioak dira, baita neska-mutikoentzat ere, horien garapen ebolutibo kolektiborako funtsezko elementu gisa. Haurren hezkuntza emozionala osatzen dute, eta desberdintasunek jotzen dizkiguten erronkei aurre egiteko adimen eta komunikazio mailako trebetasunak garatzen laguntzen diete.

Fernando PĂŠrez Azkuna Zentroa - AlhĂłndiga Bilbaoko zuzendaria Gizartea eta Kultura Garaikideko Zentroa 3


ÂŤGabonak Arteren irudiak gazteen tribu berri hori islatzen du: konprometitua, askotarikoa, batua eta sortzaileaÂť. Ane Pikaza


Gabonak Arte Esperientzia artistikoak haurrentzat eta familientzat 0 eta 99 urte bitartekoentzat 2019ko abenduaren 26tik 2020ko urtarrilaren 4ra Gabonak Artek, Gabonetan egiten den programa kultural, ludiko-hezitzaileak, esperientzia artistikoak proposatzen ditu haurrentzat eta familientzat, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren programazioarekin esperimentatzeko. Jarduerek sorkuntza garaikidea hurbiltzen dute egunero, eta, horrela, ikaskuntza normalizatzen dute, artearen eta artisten bidez. Esperientziak pentsamendua sustatzen duten eta publikoen sormen-gaitasunak eta -trebetasunak garatzen dituzte, publikoak protagonista bihurtuz eta haien jakin-mina sustatuz. Aurten, Gabonak Artek bertako eta nazioarteko konpainien eta artisten piezak eta jarduerak aurkeztuko ditu. Esate baterako, Javier Vaquero, dantzaren, identitatearen eta hizkuntzaren esparruko sortzailea eta pedagogoa; Leticia Paschetta arkitekto argentinarra, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituen Paisajes Lúdicos markaren sortzailea, eta Sra Polaroiska kolektiboa (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Gure Artea 2017 Sariaren irabazlea eta artista AZkidea, belaunaldi desberdinetako ikus-entzuleak beren proiektuetan inplikatzen lan egiten duena. Antzerki-konpainien artean, honako hauek nabarmentzen dira: La Baldufa Kataluniako arte eszenikoetako konpainia, Estatuan eta Europan ibilbide luzea egina duena; Eléctrico 28, Austriako eta Kataluniako arte eszenikoen munduko artistek osatutako kolektiboa, clown, antzerki fisiko, hiri-arte eta dantzako bagajea duena; Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol eta Cris Blanco artistak, nazioartean ezagunak, hizkuntza, umorea eta eszena ulertzeko modua partekatzen dutenak. Era berean, hauek izango ditugu ikusgai: Krego-Martín Danza (Begoña Krego eta María Martín), publiko berrien sentsibilizazioan eta sorkuntzan duen inplikazioagatik definitzen dena; Mama Crea (Nuria M. Cres eta Josune Martinez), antzerkia eta kultura-ekitaldiak sortzen dituen konpainia; eta Lari Produkzioak, Maria Urcelayk eta Yogurinha Borovak osatutakoa. Programak, gainera, hainbat proiektu artistiko biltzen ditu, hala nola WeTumTum Portugalgo kultura-elkartea, existitzen diren eta sortzen ari diren mota guztietako mugimendu artistikoak garatzen dituena; PanicMap, Juan Pablo Mendiola antzerki-zuzendari, dramaturgo eta gailu digital eszenikoen ikertzaileak Margarita Burbanorekin batera sortutako plataforma artistikoa; La casa del vacío, arte- eta arkitektura-eskola; eta Panpotx Kultur Elkartea, dinamizazio eta bitartekaritza kulturalerako proiektua. Belaunaldien arteko esperientziak, arte garaikidearen, zuzeneko arteen, musikaren eta ikus-entzunezkoen, literaturaren eta ilustrazioaren bidez kultura-esperientzia sustatzen dutenak. 5


GABONAK ARTE ESPERIENTZIEN MAPA 1 Sarrera dohainik

KULTUREN ATARIA

2 2€ / 1€ Az Txartelarekin 3 3€ / 2€ Az Txartelarekin

Fdz. Del Campo kalea

4 2€ / 1€ con Tarjeta Az Lantegia 1eko jarduera biak barne

SARRERA

SARREREN SALMENTA: Az info / azkunazentroa.eus Sarrera mugatua da jarduera guztietan

1 SARRERA

6 Bi ikuskizun edo gehiago erosteagatik sarrera bakoitzeko euro bateko deskontua egingo da

Rekalde zumarkalea

5 8€ / 6€ Az Txartelarekin (-12 urte) 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin (+12 urte)

Hitz Raining

Eg uz kia re n

AUDITORIOA -1 solairua BASTIDA ARETOA -2 solairua

1 pa nt ail a

Meri, Mari eta Lari

1 SA

RR

Arriquibar plaza

6

Full House

ER

A


LANTEGIA 2 (2. solairua) 3

Sra. Polaroiska Laborategia

LANTEGIA 1 (1. solairua)

Paisaia Ludikoak. Zurian jolastu

3

Bapateko istorioak

4

Paisaia Ludikoen inguruko tailerra

SARRERA

Iparragirre kalea

AUDITORIOA. -1 solairua 5

6

Lo mínimo 5

Safari

3

43 ibilbiderantz

LANTEGIA 1 ETA 2

BASTIDA ARETOA. -2 solairua 3

Nail Dance

2

Lorategian

5

Pequeño Big Blue

6 5

Crassh Babies

Eskailerak /

Igogailua 7


Arg.: Manfred Gnädinger- Camelle. Costa Da Morte. Galicia

JARDUERAK

#instalazioa #antzerkia

MAMA CREA

Bapateko istorioak Ezohiko tokietako bat-bateko narrazioen Bapateko istorioak proiektuaren barruan, The Thief of Time anfitrioiak bere denbora makinan eramango gaitu bidaian. Aurten Hondartza instalazioan kokatzen da proiektua, denboran geldirik dagoen hondartza batean. Bi emakumek, Miss karusak eta Womanek, hondartza horretara sartzera gonbidatzen gaituzte, eta hitz egiten digute inguratzen gaituen landare- eta animalia-mundua ulertzeak eta miresteak duen garrantziaz. Instalazio honek Man de Camelle omentzen du, itsasorako, arterako eta naturarako bizi izan zen artista. Mama Creak Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaorentzako ekoiztutako berariazko proiektu bat da. Mama Crea jakin-minez beteriko lagunen taldea da, eta 2005. urtetik ari da arte eszenikoetarako edukiontzi berriak bilatzen. Desberdintasuna, angelu desberdinetatik botatako begiradak eta konbentzionala ez dena zaizkie erakargarri, eta neurrira antolatutako produktu artistikoak sortzen dituzte.

8

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Kulturen Ataria 30’ 3€ / 2€ Az Txartelarekin 3 URTETIK AURRERA Heldu bat egongo da gehienez Euskara, Gaztelania FITXA ARTISTIKOA: Mama Crea konpainiak Azkuna Zentroarentzat AD-HOC egindako proiektua Zuzendaritza artistikoa: Nuria M. Cres Errealizazioa eta muntaketa: Mama Crea Jantziak diseinatzea eta egitea: Ángel Amor, Dolo Navas The Thief of Time: Juanjo Otero Miss Karusa: Mirian K. Martxante Woman: Dolo Navas mamacrea.com


JARDUERAK

#literatura

MEDIATEKA

Hitz Raining. Hitz joko bat Gabonak Arte honetan, haurrentzako eta familientzako esperientzien programan, hitzek beteko dute Azkuna Zentroa - AlhĂłndiga Bilbaoko Kulturen Atariko argisabaia. Mediatekako espazioan, aukera izango duzu gutxi erabiltzen diren hitzak berreskuratzeko edo berriak asmatzeko, zenbait letrarekin eta hiztegirekin praktikatzeko diren jolasen bidez, adibidez, Hitz jarioarekin.

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Kulturen Ataria 30’ Sarrera dohainik leku guztiak bete arte 6 URTETIK AURRERA Heldu bat egongo da gehienez Euskara, Gaztelania

Hizkuntza izaki bizia da, bere hezurrak, muskuluak, zainak.... gure eguneroko bizitzako biografia eta emozioak muinean daramatzaten hitzak dira. Hitzak jaio, hazi, erabili, desagertu eta garaietara egokitzen dira, esanahi berriak eta bide berriak hartuz. Gogoan duzu noiz entzun zenituen lehen aldiz biodibertsitate eta antzeko hitzak? Ba al dakizu zer esan nahi duen goruak? Ikusi al duzu baten bat? Hiztegian sartuta al dago zartada hitza?

9


JARDUERAK

#musika #jokoak #esplorazioa

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

Lorategian

Areto multisentsorialean, espazio interaktiboak daude, berariaz diseinatuak zentzumenak pizteko, eta esperientziak sortzeko, haurrei laguntza emateko hautematen dituzten sentsazioak esanahiz hornitzen. Argien, lurrinen, musikaren, soinuen eta ehunduren bidez... baretasunez, segurtasunez eta babesaz beteriko giroa birsortuko da, haurrei esploratzera eta jolastera gonbit egiteko. Ba al dugu irudikatzea espazio bat, haurrek argien eta itzalen bidez sortzeko, imajinatzeko eta adierazteko modukoa? Leku bat zentzumen guztiekin konektatzeko, leku bat ihes egiteko eta lerratzeko, objektu zehatz batekin konektatzeko eta soinuaren, ukipenaren eta ikusmenaren bidez garraiatzeko modukoa. Lorategian lanean, haurrek aukera dute zentzumenekin esperimentatzeko baserri bateko espazioetan: negutegian, itzalekin jolasten; zuhaitzetan, psikomotrizitatea garatzen; ukuiluan, jolas multisentsorialak egiten; eta, azkenik, lorategian, ikusmen- eta ukipen-esplorazioa egiteko sorkuntza-gune artistikoan. PANPOTX Kultur Elkartea. Programa kultural honek haurrek aisialdian dituzten beharrak betetzea du xede, haurren gaitasun artistikoak garatu nahi ditu, dinamizazioeta animazio-jarduerak eginez aurre-irakurleak irakurtzera sustatzeko.

10

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Kulturen Ataria (Erabilera Askotarako Aretoa) 2â‚Ź / 1â‚Ź Az Txartelarekin 0-3 URTE Heldu bat egongo da gehienez Euskara, Gaztelania


JARDUERAK

#laborategia #tailerra #musika #dantza

SRA. POLAROISKA

Laborategia/tailerra Artista Az Kidea den Sra. Polaroiska kolektiboak laborategi bat egingo du, belaunaldi ezberdinetako pertsonekin maitasunaren kontzeptuaz eta hari buruz dugun heziketaz hausnartzeko. Genero musikala erreferentziatzat hartuta, dantza, instalazioa, ahotsa, gorputza eta mugimendua zeharka lotzen dituzten narratiba ezberdinak ikertzen dira. Esperientzia multzo bat garatzea da kontua, gorputz batzuek besteekin, haien topaketekin eta desadostasunekin duten harremana sorrarazteko.

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 Astelehena > Larunbata 11:00 - 13:00 Lantegia 2 120’ 3₏ / 2₏ Az Txartelarekin 10 URTETIK GORA Heldu bat egongo da gehienez Gaztelania

cargocollective.com/srapolaroiska

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dute Sra Polaroiska kolektibo artistikoa. Artista Az Kideak dira, eta 2017an Gure Artea saria irabazi zuten. Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. Bere lana beste espazio eta lengoaia batzuen bilaketan oinarritzen da, non gorputza eta bere espazioarekin duen harremana den beti protagonista nagusia. Bere lanak, nahita anbiguoak, gorputzari lotutako rolekin jolasten dute, behatzen duenaren begirada ezegonkortzen eta ikusten ari den horretan kokatzera behartuz.

11


JARDUERAK

#laborategia #arkitektura

LA CASA DEL VACÍO

Paisajes Lúdicos lanaren inguruko laborategia Laborategi honek La casa del vacíok birziklatutako eta egindako materialak erabiltzen ditu, eta Leticia Paschetta artistaren Paisajes lúdicos. Jugar en Blanco lana du ardatz. Zuzeneko musikaz lagundurik, hutsunea arakatzen du plano desberdinetan, material zuriak beren naturan landuz, esate baterako, igeltsua eta klariona. Bat-batekotasuna eta esperimentazioa jorratzen dira, sormena eta talde-lana sustatzeko asmoz, eraikitzeko prozesuaren bidez, nork bere egiturak eraikiz, diseinatuz eta sortuz, era aske eta autonomoan. Tailer/instalazioak hutsunea aztertzen du, jarrera topologiko batetik, hau da, haren esentzia, egitura eta izateko arrazoia bilatuz, eta alderdi formal desberdinetatik hutsunea landuz: musikatik, bi dimentsioetatik eta hiru dimentsioetatik. Pablo Llamas musikariak zuzenean interpretatutako musika-pieza bereziek girotzen dute jarduera, eta giro egokia sortzen dute arreta biltzea eta sormena pizteko. La casa del vacío arte- eta arkitektura-eskolak museo, ikastetxe eta eskoletan lan egiten du 2011. urtetik, hezkuntzako proiektuak eta instalazioak egiten.

12

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Lantegia 1 30’ 2€ / 1€ Az Txartelarekin. Paisaia Ludikoak. Zurian jlastu barne* PUBLIKO GUZTIAK Euskara, Gaztelania FITXA ARTISTIKOA: La casa del vacío: Eider Holgado, Federica Martela Laguntzailea: Pablo Llamas @lacasadelvacio lacasadelvacio.net


JARDUERAK

#instalazioa #arkitektura

LETICIA PASCHETTA

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Paisajes lúdicos. Jugar en Blanco lanak arte, diseinu eta jolasaren arteko mugak arakatzen ditu, espazioen bidez esperientziak sortzeko, eta gure pertzepzioak desafiatuz oroitzapen eder gisa irauteko.

Lantegia 1 * La casa del vaciok zuzendutako Laborategiak leku izango duen instalazioa

«Ehundurak, soinuak eta lurrinak sentitzea, gorputza forma apardunen artean hondoratzen den bitartean».

PUBLIKO GUZTIAK

Blanco, trantsizio- eta eraldaketa-espazio bat da, figura eta funtsa urtzen dituena, non instalazioa egitate materialetik haratago doan, eta zentzu artistikoa barnean hedatzen den mugimendu aldakor eta zehaztugabetik sortzen da, paisaia amaigabe, aukera-mundu, sentsazio eta askatasun-estimulu bihurtuz. Jolasteko eta esperimentatzeko obra bat. Zer transmititzen digu zuriak? hodeiak, elurra, itsasoaren aparra, izaren leuntasuna … Zuria kolore guztien batuketa da, argirik indartsuenetako bat, eta, aldi berean, euskarria, ‘orri zuria’, sormenarena, bere hutsean beldur gehien ematen diguna, baina horren gainean dena azaleratu daitekeena. Leticia Paschetta. Arkitektoa, Diseinuko Masterduna (UNAV), unibertsitateko irakaslea, Paschetta + Cavallero Arquitectos estudioaren sortzailea eta Paisajes Lúdicos markaren sortzailea. Bertatik, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen ditu, eredu industrialak eta asmakuntza patenteak garatuz. HUB bidez hautatu zuten DesignWeek 2019ko Bartzelonako Nazioarteko Pabiloia egiteko.

FITXA ARTISTIKOA: Ideia eta garapena: Leticia Paschetta Egiturazko eta eraikuntzako garapena: José Cavallero Kontzeptualizazioa, diseinua eta komunikazioa: Soledad Grossi Laguntzaileak: Agustina Rodrigo, Carolina Valinotti, Dolores Buteler Eraikuntza eta muntaia koordinatzea: Natascha Gergoff Bengoa, Guillermo Weiskal leticia_paschetta vimeo.com/user85119643 leticiapaschetta.com

13


JARDUERAK

#tailerra #dantza

KREGO MARTIN DANZA

43 ibilbiderantz Gorputz-hizkuntza plano asko barnean hartzen dituen adierazpidea da, eta dantza da gorputz-hizkuntzarik behinena. Gizakiaren parte garrantzitsua da gorputza, gure gogoaren garraiobidea izateaz gain, inguruan duguna sentitzeko dugun bidea ere baita, komunikatzeko, eragintrukea izateko eta bidaiatzeko duguna... 43 ibilbiderantz gorputzarekin egindako esperientzia eta bidaia bat da, lagunartean eta zentzumen guztiekin eginda. Espaziotik barreiatutako 43 zutabeek iraganaz, etorkizunaz eta gehienbat orainaz hitz egingo digute. Marmola, zeramika, adreilua, altzairua... Paisaia horrekin egingo dugu dantza, eta imajinazioak baso edo hondartza bihurtuko du, Txinan hasi eta Honoluluraino. Gure materia, gorputza txertatu egingo da, beste osagai bat bezalaxe. Gorputz bat zabalik irrirako, solido eta likidorako, musikarako, konpainiarako... 43 Ibilbidetik bidaian doan gorputza. Krego-Martín Danza Begoña Kregok eta María Martínek eratzen dute. Así y Restar kaleko ikuskizunarekin egin zuen estreinaldia 2011 urtean. Konpainia engaiatuta dago ikusle berriak sentsibilizatzeko eta sortzeko ardurarekin, eta familiei eta haurrei zuzendutako lanak ekoizten ditu, umorea eta jolasa ezinbesteko osagaitzat hartuta. Haien ikuskizunak estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan egon dira ikusgai. Aldi berean, biak lan emankorra egiten ari dira Euskadiko dantzaren arloan, elkarlanean aritzen dira hainbat konpainiarekin eta dantzako tailerrak ere ematen dituzte. 14

ABENDUAK 26, 27 ETA 28 Astelehena > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Paseak: 12:00 | 12:45 | 13:30 17:30 | 18:15 | 19:00 Kulturen Ataria 30’ 3€ / 2€ Az Txartelarekin 6 URTETIK AURRERA Heldu bat egongo da gehienez Euskara, Gaztelania krego-martin.com


JARDUERAK

#antzerkia

ELÉCTRICO 28

Full House Full House fabula modernoak hiriko bizikidetza, desberdintasuna eta aurreiritziak gainditzeko modua lantzen ditu. Testurik gabe, antzerki fisikoaz eta zuzeneko musikaz, ikuskizunak aterik ate bizi diren Koala, Dog eta Horse auzokoen istorioa azaltzen du. Koala munduaz maiteminduta dago. Dog bakarti bat da, musika klasikoaren zale amorratua. Horse indartsua beti egoten da lau platera aldi berean prestatzen. Hain daude lanpeturik beren buruarekin eta eguneroko gorabeherekin, non ez baitira ohartzen besteak alboan bizi direla. Egun batez, Tiger komunitatera iritsi, eta festa baterako gonbita egingo die gainerako maizterrei. Hortik aurrera, dena aldatzen hasiko da. Eléctrico 28, kolektiboa Austriako eta Kataluniako artistek eratzen dute; arte eszenikoetakoak dira, eta ezagutza desberdinak dituzte: clown-a, antzerki fisikoa, arte urbanoa eta dantza. Sei urte daramatzate esku-hartze urbanoak eta site-specific proiektuak egiten, umorez eta amodioz. Hona hemen haien proiektu nagusiak: Entre Tazas eta Momentos Estelares de la Humanidad (Tàrregan eta beste herrialde batzuetan egina, besteak beste, Austrian, Italian, Norvegian eta Alemanian).

ABENDUAK 26 / Osteguna 18:00 eta 19.30

ABENDUAK 27 / Ostirala 19.30

ABENDUAK 28 / Larunbata 19.30 Kulturen Ataria 50’ Sarrera dohainik leku guztiak bete arte PUBLIKO GUZTIAK FITXA ARTISTIKOA: Antzezleak: Alina Stockinger, Sergi Estebanell, Jordi Solé, David Franch Soinu-banda eta zuzeneko soinua: Siruan Darbandi Jantziak: Resanita & Eléctrico 28 Eszenografia eta osagarriak: Resanita & Dageko.Gmbh Maskaren eraikuntza: Ivana Kovalcik Jatorrizko ideia: Dahir (Georg eta Dagmar Kotzmuth) & Ana RediMilatovic Web orriaren diseinua: Katrina Günther Fotografia: Nikola Milatovic @Electrico28theatercollective @electrico28theatercollective electrico28.org

15


JARDUERAK

#antzerkia #haurtxoak

PANICMAP PROYECTOS ESCÉNICOS

Pequeño Big Blue

Pequeño Big Blue proposamen plastikoan, keinua, dantza eta arte bisualak hizketan aritzen dira, eta esperientzia pizgarri eskaintzen dute, txikienen eta haien laguntzaileen jolasteko grina akuilatzeko, denok ezagutuko ditugun emozio batzuk bidean jarrita. Pequeño Big Blue handia eta urdina da. Handia, urdina eta oso kuxkuxeroa. Jakin-minak hainbat egoeratara eta tokitara eramaten du, eta gero ez daki horietatik nola atera. Zorionez, Ene du alboan, beti bera laguntzeko prest. Pequeño Big Bluek pixkanaka ikasi behar du bera bakarrik moldatzen. Ene eta Pequeño Big Blue itxura batera ematen duen bezain desberdinak al dira benetan? Talde gisa, bakarrak dira, hori argi dago. Ene eta Pequeño Big Blue-ren eskutik bidaia txiki bat eginez gero, honelako galderak azal daitezke: Kolorezko zomorroek gehiago ziztatzen dute? Egin ahal dut hodei bat, eskuekin eta imajinazio pixka batekin? Zergatik egiten du euria zure gainean eta nire gainean ez? Haserretzen zarenean, gorritu egiten da dena. Eta triste bazaude? Bakarrik da gaua logura naizenean?

ABENDUAK 27 / Ostirala 17:30

ABENDUAK 28 / Larunbata 13:00 eta 17:30 Bastida Aretoa 36’ 18 hil. - 4 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin Helduak: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 18 HILABETE - 4 URTE Heldu bi egongo dira gehienez FITXA ARTISTIKOA: Egilea: Juan Pablo Mendiola Zuzendaria: Juan Pablo Mendiola Antzezleak: Paula Romero / Irene Ballester, Joan Ballester Eszenografia: Los Reyes del Mambo Jantziak: María Almudéver Musika: Damián Sánchez Argiak: Juan Pablo Mendiola Soinua: Juan Pablo Mendiola @panicmap @PanicMap

PanicMap plataforma artistikoa antzerki-zuzendari, dramaturgo eta gailu digitalei buruzko ikertzailea den Juan Pablo Mendiolak sortu zuen, Margarita Burbanorekin batera, 2012an. PanicMap engaiatuta dago berrikuntzarekin, eta arte eszenikoetan egituratzen ditu narratiba, gorputza, espazioa eta gailu digitala. 16

PanicMap panicmap panicmap.com


JARDUERAK Arg.: Amalia Wakonigg - Lo minimo

#antzerkia

CRIS BLANCO, JORGE DUTOR & GUILLEM MONT DE PALOL

ESTRE IN EUSK ALDIA A DIN

Lo mínimo

Toki batean zaude, ez dakizu nolakoa den, eta ez dago aztarna askorik hori jakiteko: hiru oihal, apar goma eta makila batzuk. Txirrinaren hotsa. Laranja kolorekoa sartu da. Kontuz txakurrarekin. Emanaldiaren erdian, ikuskizunaren hasiera sabaitik erortzen da: begira hori. Aterako naiz. Txirrinaren hotsa. Badirudi kanpoan euria egiten duela. Kantatuko dugu kantua? Gezur-joko bat, gutxieneko ekintzen, ustekabeko mini ikuskizunen jokoa. Lo mínimo umoreak zeharkatutako harriduren espazio bat da,egunerokotasuna sublimatzeko prozesuko leku bat, txikia eta gutxienekoa. Gezurren bilduma bat, non denok jolasten dugun haiek sinesteko itxura eginez, eta egiantzik gabekoa errealitate gisa onartzen. Dei egiten zaio imajinazioari, ikusten ez den espazio bat eraikitzeko, agerian baitago soinuen bidez, sartzen diren gauzen bidez, eta batere begi-engainagarriak ez diren efektuen bidez: gutxieneko estrategiak, sortutako dimentsio horretan murgiltzerik handiena lortzeko. Soinu-espazioak garrantzia du pieza honetan ikusten ez dena eraikitzeko, ez baitakigu baden edo ez den. Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol bikotekide artistikoak dira 2009tik. Lanean, jokoak egiten dituzte hizkuntzarekin, absurdoarekin eta egunerokotasunarekin. Cris Blancok lanean bateratzen ditu genero eszenikoen nahasketa, kodeen eta objektuen eraldaketa, ageriko trikimailuak, literaltasuna eta zuzeneko musika. Hizkuntza, umorea eta eszena ulertzeko modua partekatzen dituzte hirurek.

ABENDUAK 28 / Larunbata 18:30 Auditorioa 55’ -12 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin +12 urte: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 6 URTETIK AURRERA Gaztelania FITXA ARTISTIKOA: Sorkuntza eta interpretazioa: Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol, Cris Blanco Soinuaren diseinua: Carlos Parra Argien diseinua: Jorge Dutor eta Marco Mattarucchi Espazio eta objektuak: Cris Blanco, Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol Dioramak: Oriol Corral Irudiak / Teaser bideoa: Luis Urcúlo Ekoizpena eta management-a: El climamola Koproduktoreak: Mercat de les Flors, Teatros del Canal de Madrid, le Phénix scène nationale Pôle européen de création à Valenciennes coopération internationale, La Pedrera-Barcelona Lankideak: Madrilgo Antzerkiko Udal Eskola, Den Danske Scenekunstskole (Copenhague) Babeslea: Departament de Cultura Generalitat de Catalunya @crisclanf / @montdedutor

17


JARDUERAK

#tailerra #mugimendua #performancea

JAVIER VAQUERO

Nail Dance Nail Dance tailer performatibo bat da, art-attack programa baten eta bio-dantza saio baten arteko bide-erdian kokatua. Tailerrak maritxu-itxura hartzeko era eta luma lantzen ditu, elkarren artean harremanean dauden bi tokitatik. Alde batetik, azazkalak eta fantasiako manikuraren artea dago. Bestetik, dantza, gorputzen adierazpide maneratsu gisa hartuta. Tailer honen bidez, espazio bat eduki nahi dugu, guk geuk manikura inprobisatua sortu ahal izateko, era askotako materialak erabiliz, esaterako, paperak, zinta itsasgarria, azazkaletako laka, purpurina etab. Eta, gero, dantza kolektiboko saio bat egin, gure gorputzen adierazkortasunarekin jolasteko, batez ere eskuekin eta eskuek komunikatzeko duten gaitasunarekin. Tailerraren xedea da jolasteko sail bat sortzea, familiek (kontzeptu hedatu gisa hartuta) aukera izan dezaten harremanetan jartzeko, azaltzeko eta elkar ezagutzeko eta berrezagutzeko, eguneroko bizitzan ohikoak ez diren tokietatik. Javier Vaquero. Dantzaren esparruko sortzaile eta pedagogo honek Cordartsen (Rotterdam) ikasi zuen, eta zenbait urtez aritu zen dantzari gisa, Herbehereetatik, hainbat konpainiarekin. Bartzelonan, Perun, Kolonbian eta Madrilen bizi izan da, eta bertan lan egin du koreografo gisa (bere piezak Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan aurkeztuz), pedagogo gisa (Limako eta Bogotako unibertsitateetan ) eta kudeatzaile gisa (Bartzelonan dantzara bideratutako bi espazio independenteren zuzendaritza artistikoaz arduratuz). 18

URTARRILAK 2, 3 ETA 4 Osteguna > Larunbata 12:00 - 14:00 17:30 - 19:30 Paseak: 12:00 | 12:45 | 13:30 17:30 | 18:15 | 19:00 Kulturen Ataria 30’ 3₏ / 2₏ Az Txartelarekin PUBLIKO GUZTIAK Heldu bat egongo da gehienez Gaztelania jvaquero.com


JARDUERAK

#musika #mugimendua #performancea

WETUMTUM

Crassh Babies Crassh proiektuak hainbat sari irabazi ditu Portugalen, eta orain dela gutxi ‘Ikusleen saria’ eskuratu du Gaztela eta Leongo Antzerkiko Nazioarteko Jaialdian. Orain, haurtxoentzat, neska-mutilentzat eta familientzat duen proposamen berria aurkeztuko digu Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon. Crassh Babies lanak era berezian bateratzen ditu perkusioa, mugimendua eta komedia bisuala, dena baita aitzakia soinua sortzeko energia kutsakorrez. Sonoritate desberdinak erabiltzen ditu, ahotsa, pvc-zko hodiak edota eguneroko objektu arruntak, dena baita lagungarri txikienen zentzumenak pizteko, eta gurasoen eta seme-alaben artean une gogoangarriak sorrarazteko. Konpainiak bidaia bat egitea proposatzen du ‘crassh’ munduan barrena, haurtxoek ere uler dezaketen hango ahotshizkuntzarekin: ‘Crasshones’. Izaera gogorra eta muturreko musikaltasuna duten bi pertsonaia agertzen dira, eta biak hala biak gai dira harridura pizteko, parte-hartzaileekin etengabe eragin trukean arituta.

URTARRILAK 2 ETA 3 Osteguna eta ostirala 13:00 eta 17:30 Bastida Aretoa 40’ 3 hil. - 5 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin Helduak: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 3 HILABETE - 5 URTE Heldu bi egongo dira gehienez FITXA ARTISTIKOA: Creación y Performance: Bruno Estima (brunoestima.com) y Artur Carvalho (arturcarvalho.org) Escenografía: Patrícia Costa Producción: WeTumTum @wetumtum @crasshpt kandenguearts.com/ crassh-babies-20

WeTumTum irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta era guztietako mugimendu artistikoak bultzatzea, dinamizatzea eta garatzea du xede, hala orain daudenak nola azaltzen ari direnak. Kulturaren eta arteen bilakaera berritu eta adoretu nahi du, bide eman hainbat estilo, genero eta metodo batera bizi daitezen, eta behar diren tresnak eskaini musika, arte ederrak, artisautza eta era guztietako arteak garatu, berrasmatu eta zabaldu ahal izateko. 19


JARDUERAK

#antzerkia

LA BALDUFA

Safari

ESTRE IN EUSK ALDIA A RAZ

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok La Baldufaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du euskaraz: Safari. Txikienei zuzendutako ikuskizun honek leunki jorratzen du bullying-aren auzia, sabanako animaliak erabiliz horretarako. Piñotek eta Kalabazinek sabanara jo dute, lehoia modu misteriotsuan desagertu dela jakin ondoren. Ikertzeko lanean, galdeketa egin diete jirafari, tximuari, elefanteari, krokodiloari...; eta, abentura betean daudela, lehoiarekin egiten dute topo, burumakur eta triste, orro egiten ere ez dakiela. Auzia argitzeko eta lehoiari laguntza emateko borondate sendoz, La Baldufako detektibe ausartek ahalegina egingo dute nahigabe horren arrazoiak zein ote diren jakiteko. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoiari enbarazu egiten? Zergatik setatzen dira gainerako animaliak ere bera gogaitzen? Zer beharko da sabanako erregeak adorea har dezan? La Baldufa (Lleida, 1996). Konpainia honen helburu nagusiak dira kalitate handiko ikuskizun multidisziplinarioak sortzea, antzerkiko ahalik eta baliabide gehien erabiliz. Era guztietako ikusleentzako -baina gehienbat haurrentzako- ikuskizunak lantzen dituzte, ideologikoki, elkartasuna, tolerantzia eta errespetua bezalako balioekin engaiatutakoak.

20

URTARRILAK 3 / Ostirala 18:30 Auditorioa 47’ -12 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin +12 urte: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 3 URTETIK AURRERA Euskara FTXA ARTISTIKOA: Egilea: La Baldufa, Ramon Molins Zuzendaria: Ramon Molins Musika: Oscar Roig Argien diseinua: Miki Arbizu Agertokiaren eta jantzien diseinua: Carles Pijuan Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Ferran López, Carles Pijuan Jantziak: Olga Cuito Aktoreak: Aitor Fernandino (Piñote), Karlos Nguema (Calabacín) Soinuaren eta argien teknikaria: Miki Arbizu Produkzioa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Amàlia Atmetlló Bulegoa: Isabel Mercé, Pilar Pàmpols @LaBaldufaTeatre LaBaldufaTeatre @labaldufateatre Baldufateatre


JARDUERAK Irudia: Higi Vandis

#antzerkia #musika

MARIA URCELAY ETA YOGURINHA BOROVA. LARI PRODUKZIOAK

ESTRE INALD IA

Meri, Mari eta Lari Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria... Horregatik jarriko diote Lari izena. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoresarekin batera sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

URTARRILAK 4 / Larunbata 19.30 Kulturen Ataria 50’ Sarrera dohainik leku guztiak bete arte PUBLIKO GUZTIAK Euskara FITXA ARTISTIKOA: Gidoia: Galder Pérez Sorkuntza eta antzezleak: María Urcelay, Yogurinha Borova Jantziak: Miguel Biurrun Espazio eszenikoa: María Urcelay, Yogurinha Borova Diseinu grafikoa: Higi Vandis Musika: Yogurinha Borova Ekoizpena: Lari Produkzioak Banaketa: Eidabe Yogurinha Borova eduardoeduardo.com Eidabe eidabe.com

Yogurinha Borova -Eduardo Gaviñak (Laudio, 1969) gorpuztutako pertsonaia- aktore, show woman eta kabaretaria da.

21


26

LETICIA PASCHETTA

KREGO MARTIN DANZA

ELÉCTRICO 28

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

18:00 19:30

Full House

43 ibilbiderantz / Hacia la Ruta 43

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

LA CASA DEL VACÍO

Laborategia-tailerra / Laboratorio-taller

SRA. POLAROISKA

Lorategian

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

11:00 - 13:00

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

JARDUERA ACTIVIDAD

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

EGUNA DÍA ORDUA HORA

ABENDUA DICIEMBRE

Antzerkia Teatro

Tailerra, Dantza Taller, Danza

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Laborategia, Tailerra, Musika, Dantza Laboratorio, Taller, Música, Danza

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

DISZIPLINA DISCIPLINA

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Lantegia 1

Lantegia 1

Lantegia 2

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Ataria Atrio

LEKUA LUGAR

Gabonak Arte Programa

OSTEGUNA JUEVES

PUBLIKOA PÚBLICO

Publiko guztiak Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

+ 10 urte años (1)

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

Doan Libre

Publiko guztiak Todos los públicos

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

3€ / 2€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

SARRERA ENTRADA

PROGRAMA


27

KREGO MARTIN DANZA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

19:30

17:30

LETICIA PASCHETTA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Full House

ELÉCTRICO 28

Pequeño Big Blue

PANICMAP PROYECTOS ESCÉNICOS

43 ibilbiderantz / Hacia la Ruta 43

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

LA CASA DEL VACÍO

Laborategia-tailerra / Laboratorio-taller

SRA. POLAROISKA

Lorategian

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

11:00 - 13:00

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Antzerkia Teatro

Antzerkia Teatro

Tailerra, Dantza Taller, Danza

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Laborategia, Tailerra, Musika, Dantza Laboratorio, Taller, Música, Danza

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

Ataria Atrio

Bastida Aretoa Sala Bastida

Ataria Atrio

Lantegia 1

Lantegia 1

Lantegia 2

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Publiko guztiak Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

(1)

+ 10 urte años (1)

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

Doan Libre

8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az*

Publiko guztiak Todos los públicos

+18 hil. meses 4 urte años (2)

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

3€ / 2€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

Heldu bat egongo da gehienez Una persona adulta como máximo | (2) Heldu bi egongo dira gehienez Dos personas adultas como máximo * 3 hil. - 5 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin. Helduak: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 3 meses - 5 años: 8€ / 6€ con Tarjeta AZ. Personas adultas: 9€ / 7,5€ con Tarjeta AZ

OSTIRALA VIERNES


28

KREGO MARTIN DANZA

PANICMAP PROYECTOS ESCÉNICOS

Pequeño Big Blue

CRIS BLANCO, JORGE DUTOR & GUILLEM MONT DE PALOL

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

13:00 17:30

18:30

19:30

LETICIA PASCHETTA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Full House

ELÉCTRICO 28

Lo mínimo

43 ibilbiderantz / Hacia la Ruta 43

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

LA CASA DEL VACÍO

Laborategia-tailerra / Laboratorio-taller

SRA. POLAROISKA

Lorategian

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

11:00 - 13:00

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

JARDUERA ACTIVIDAD

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

EGUNA DÍA ORDUA HORA

LARUNBATA SÁBADO

Antzerkia Teatro

Antzerkia Teatro

Antzerkia Teatro

Tailerra, Dantza Taller, Danza

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Laborategia, Tailerra, Musika, Dantza Laboratorio, Taller, Música, Danza

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

DISZIPLINA DISCIPLINA

Ataria Atrio

Auditorioa Auditorio

Bastida Aretoa Sala Bastida

Ataria Atrio

Lantegia 1

Lantegia 1

Lantegia 2

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Ataria Atrio

LEKUA LUGAR

PUBLIKOA PÚBLICO

Publiko guztiak Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

+ 10 urte años (1)

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

+6 urte años

(-12) 8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az (-12) 9€ / 7,5€ Az Txar. Tarj. Az Doan Libre

+18 hil. meses 4 urte años (2)

8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az*

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

3€ / 2€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

SARRERA ENTRADA

PROGRAMA


02

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

LETICIA PASCHETTA

JAVIER VAQUERO

WETUMTUM

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

13:00 17:30

Lantegia 1

Ataria Atrio

Bastida Aretoa Sala Bastida

Tailerra, Mugimendua, Performancea Taller, Movimiento, Performance Musika, Mugimendua, Performancea Música, Movimiento, Performance

Lantegia 1

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Ataria Atrio

LEKUA LUGAR

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

DISZIPLINA DISCIPLINA

PUBLIKOA PÚBLICO

Publiko guztiak Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

(1)

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az*

+3 hil. meses 4 urte años (2)

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

SARRERA ENTRADA

Heldu bat egongo da gehienez Una persona adulta como máximo | (2) Heldu bi egongo dira gehienez Dos personas adultas como máximo * 3 hil. - 5 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin. Helduak: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 3 meses - 5 años: 8€ / 6€ con Tarjeta AZ. Personas adultas: 9€ / 7,5€ con Tarjeta AZ

Crassh Babies

Nail Dance

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

LA CASA DEL VACÍO

Lorategian

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

JARDUERA ACTIVIDAD

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

EGUNA DÍA ORDUA HORA

URTARRILA ENERO

OSTEGUNA JUEVES


03

04

JAVIER VAQUERO

WETUMTUM

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

13:00 17:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

18:30

LETICIA PASCHETTA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

Safari

LA BALDUFA

Crassh Babies

Nail Dance

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

LA CASA DEL VACÍO

Lorategian

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

Hitz Raining

MEDIATEKA

Bapateko istorioak

MAMA CREA

JARDUERA ACTIVIDAD

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

EGUNA DÍA ORDUA HORA

OSTIRALA VIERNES

Bastida Aretoa Sala Bastida

Musika, Mugimendua, Performancea Música, Movimiento, Performance

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Auditorioa Auditorio

Ataria Atrio

Tailerra, Mugimendua, Performancea Taller, Movimiento, Performance

Antzerkia Teatro

Lantegia 1

Lantegia 1

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Ataria Atrio

LEKUA LUGAR

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Literatura

Instalazioa, Antzerkia Instalación, Teatro

DISZIPLINA DISCIPLINA

PUBLIKOA PÚBLICO

Publiko guztiak Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

+3 urte años

(-12) 8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az (-12) 9€ / 7,5€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

Publiko guztiak (1) Todos los públicos

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

+3 hil meses 4 urte años (2)

8€ / 6€ Az Txar. Tarj. Az*

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Doan Libre

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

SARRERA ENTRADA

PROGRAMA


LETICIA PASCHETTA

JAVIER VAQUERO

Nail Dance

MARIA URCELAY ETA YOGURINHA BOROVA. LARI PRODUKZIOAK

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

19:30

Meri, Mari eta Lari

Paisajes Lúdicos. Jugar en Blanco

Paisaia Ludikoen inguruko laborategia / Laboratorio en torno a Paisajes Lúdicos

LA CASA DEL VACÍO

Lorategian

PANPOTX KULTUR ELKARTEA

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

12:00 - 14:00 17:30 - 19:30

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Tailerra, Mugimendua, Performancea Taller, Movimiento, Performance Antzerkia, Musika Teatro, Música

Lantegia 1

Lantegia 1

Ataria Atrio

Instalazioa, Arkitektura Instalación, Arquitectura

Laborategia, Arkitektura Laboratorio, Arquitectura

Musika, Jokoak, Esplorazioa Música, Juegos, Exploración

Doan Libre

Publiko guztiak Todos los públicos

3€ / Publiko guztiak (1) 2€ Az Txar. Tarj. Az Todos los públicos

Publiko guztiak Todos los públicos

18:00 - 21:00

Akelarre elektrikoa / Aquelarre eléctrico

NESTOR LIZALDE

Polybrafón

TUNIPANEA

Three phases of digitalization

BERND LINTERMANN & NIKOLAUS VÖLZOW

Binoculars to… Binoculars from…

VARVARA & MAR

Terraza

Open Space Erakusketa Aretoa Sala de Exposiciones

Ataria Atrio

Ataria Atrio

Sarrera dohainik Entrada libre

+info: azkunazentroa.eus

** Pieza desaktibatuko da Full House eta Meri, Mari eta Lari jarduerak diharduten bitartean La pieza se desactiva mientras se desarrollen las actividades Full House y Meri, Mari eta Lari

Erakusketa Aretoa. Sarrera dohainik / Sala de Exposiciones. Entrada libre

Visita y experimenta nuestra exposición Open Codes. We are data

Erakusketa Aretoaren ordutegia Horario Sala Exposiciones

10:30 - 14:30 16:30 - 20:30

Erakusketa / Exposición

Gure erakusketa Open Codes. We are data bisita eta esperimenta ezazu

10:30 - 14:30 16:30 - 20:30**

OPEN CODES. WE ARE DATA

ETA GAINERA, EGUNERO / Y ADEMÁS, TODOS LOS DÍAS:

(1)

0-3 urte años (1)

Publiko guztiak Todos los públicos 2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

2€ / 1€ Az Txar. Tarj. Az

Heldu bat egongo da gehienez Una persona adulta como máximo | (2) Heldu bi egongo dira gehienez Dos personas adultas como máximo * 3 hil. - 5 urte: 8€ / 6€ Az Txartelarekin. Helduak: 9€ / 7,5€ Az Txartelarekin 3 meses - 5 años: 8€ / 6€ con Tarjeta AZ. Personas adultas: 9€ / 7,5€ con Tarjeta Az

LARUNBATA SÁBADO


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.