A
R KA
S
EU
zinemAZ Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Auditorioa. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
5 Sarrera 6 Agenda 8 Zinemateka 10 BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira 12
Kinu. Tractora Koop. E. Kolektibo Egoilarrak Azkuna Zentroan programa
14
8 Encuentros. Laida Lertxundi. Artista AZ-Kidea 2021-2022
16
Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan
18 Zinegoak. Bilboko Nazioarteko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia 20
FANT. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
22
Zinemagileen artean. Emakumeek egindako zinemaren 10. karabana
24
Zinema Ikusezina. ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioa Bilbo 2021
26
Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzendutako zinemaerakustaldia
28
ZINEBI. Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko 63. Jaialdia.
30
Golem Alhóndiga Zinemak
32
Zinema Mediateka BBK-n
33
Zinema Bilbon. Programazioa beste espazio batzuetan
3
zinemAZ Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
4
Azkuna Zentroa, zinemaren lekua Bilbon Zinema gizartea eta kultura garaikidea lotzeko dugun eginkizuna bridatzen duen adierazpenetako bat da, jakintza kritikoa eta dibertsitatea sustatzeko. Arte honek, historikoki, laguntza eman du ikusleen oinarri zabala prestatzen, eraikitzen eta hedatzen, eta, XXI. mende betean, eraldaketa-prozesuan dago. Azkuna Zentroa une berri honetan gertatzen ari denari begira dago, eta publikoen komunitateen eskaerei erantzuten die, interesgarriak, erakargarriak eta aberasgarriak izan daitezkeen proposamen berriekin. Gaur egun, erantzun hori programazio propio batean egituratzen da, ikusentzunezko garaikidearen adierazpenak zinemaren historian kokatzea helburu duen programazioan. Horrela, jendearentzat ireki zenetik, Bilboko Zinematekaren egoitza izaten jarraitzen du, 60.000 ikusle baino gehiagorekin orain arte. Bere ibilbide luzeagatik eta programatu diren zikloen sakontasunagatik, Bilbon zinema ezkomertziala erakusten duen erakunde publikorik ezagunena da Bizkaia osoko zinemazaleentzat. Zinemaren historiako 50 harribitxi programak arrakasta handia izan du, 8.000 lagunek baino gehiagok parte hartu baitute –eta Fellini, Varda, Lubitsch, Riefenstahl, Godard, Bergman edo Lupinoren filmak izan dira ikusgai–, baina horrek ez du ezkutatzen beste ibilbide bat, non zaleek aukera izan baitute pertsonalitate ahaztezinei eskainitako atzerabegirako zikloekin gozatu ahal izateko, besteak beste, Orson Welles, Joan Fontaine, Theo Angelopoulos eta Dorothy Arzner-ekin. Azkuna Zentroak ikus-entzunezko garaikidearekin duen konpromisoan, gainera, BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programarekin duen hitzorduari eutsi dio. Programa horren helburua da ikus-entzunezko
komunitate artistikoa, bertakoa zein nazioartekoa, eta haren lanak ikusaraztea, sorkuntza, hausnarketa eta eraldaketa sozialerako tresna gisa. Ikus-entzunezkoa, halaber, sorkuntza artistikoari laguntzeko programen bidez Zentroan garatzen diren proiektuen hazia da, hala nola Kinu proiektua, Tractora kooperatibak Az-ko kolektibo egoiliar gisa bultzatutakoa, edo Laida Lertxundi 2021ean artista AZkide gisa egotea. Aurten, 8 topaketa izeneko proiektua lantzen hasiko da, eta, tailerren bidez, komunitate artistiko produktibo bat eratzea sustatuko du, ikus-entzunezko material berriak sortzeko. Zentroak Golem Alhóndiga aretoetan du aliatu nagusietako bat zinema erakusteko. Operadorea filmak erakusten, banatzen eta ekoizten espezializatuta dago, eta, estreinaldi komertzialez gain, munduko hainbat zinematografiatako produkzioak hurbiltzen dizkie ikusleei. Zinema ulertzeko duen modua, konprometitua eta publikoarekin elkartzeko bokazioa duena, bat dator Azkuna Zentroaren estrategiarekin. Golemek modu zabalean heltzen dio kultura zinematografikoari, industriaren joeretatik haratago, eta hedabideko espezialistekin lankidetzan -tokiko eta nazioartekoekin eta ibilbide desberdinekoekin-. Lankidetza horren bidez, zinema klasiko eta garaikideko programazio egonkorrak, estreinaldiak, jaialdiak, ziklo tematikoak eta ikus-entzunezko narratiba esperimentalagoen programa garatzen ditugu... Ikus-entzunezkoen arloan erakutsi eta sustatutako eskaintza propioaz harago, Zentroa zinemaren Bilboko egoitza handia da argi eta garbi, publikoen komunitateen erreferentzia-puntua eta sortzaile eta bisitarientzako topagunea urte osoan zehar.
Fantasiazko Zinema Jaialdia, biak Bilboko Udalak antolatutakoak; Zinemakumeak Gara! Emakumeek zuzendutako zinemaerakustaldia; Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia (baita emakumeek egindako zinema-karabana ere, “Entre Cineastas”); eta Zinegoak. Bilboko Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Gaylesbotrans Jaialdia. Programazio hori egiteko, beste eragile kultural batzuen laguntza izaten dugu, adibidez, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarena. Lankidetza sendotu dugu haiekin, Azkuna Zentroko kolektibo artistikoari laguntza emateko, beren proiektuak garatu eta ikusgai jartzeko. Hamar urtean zehar garatutako ikusentzunezko programazio horren bidez, Zentroaren helburu nagusiei erantzuten saiatu gara: komunitate egonkor bat sortzea eta indartzea, publiko berriak erakartzeko eta inplikatzeko eta, orobat, denbora luzez leialak izan direnak kontserbatzeko eta saritzeko tresna nagusia izango dena. Ikus-entzunezkoak sortzeko prozesuetara hurbiltzea, pantailako proiekziotik haratago joan nahi duen programazio baten bidez. Horretarako, ezinbestekoa da hirian kultura sustatzeko ahalik eta eragile gehienen laguntza izatea, ikus-entzunezko lan berriak ekoizteko abiapuntu izango diren programak sortzea, eta egungo gizartearen errealitateekiko garaikidetasunarekin lotutako programazio bat proposatzea eta mantentzea, halabeharrez islatu behar dena, ‘elkar kutsatuz’, Azkuna Zentroak eskaintzen dituen programazio-ildo bakoitzean.
Espazio honetan, hiriko jaialdi nagusien proiekzioak egiten dira: ZINEBI, Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, eta FANT, Bilboko
5
6 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema eta ikus-entzunezkoen baliabide gida 2021
AGENDA 2021 Zinemateka Zinema klasiko eta garaikideko zikloen programazioa urte osoan
BIdeOtik
Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira
2021eko otsailaren 9tik martxoaren 16ra arte
Kinu
Tractora Koop. E.
Kolektibo Egoilarrak Azkuna Zentroan programa 2021
Donostia Zinemaldia
2021eko irailaren 27tik urriaren 3ra arte
8 Encuentros
Laida Lertxundi
Artista AZ-Kidea 2021-2022 2021 - 2022
Zinegoak
Bilboko Nazioarteko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia 2021eko martxoaren 1etik 14ra
FANT
Zinemagileen artean
2021eko maiatzaren 7tik 14ra
Emakumeek egindako zinemaren 10. karabana
Zinema Ikusezina
Zinemakumeak gara!
Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioa Bilbo 2021
2021eko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra arte
Emakumeek zuzendutako zinemaerakustaldia
2021eko urriaren bigarren hamabostaldia
2021eko urriaren 14tik 21era
Zinebi
Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko 63. Jaialdia.
Golem Alhóndiga Zinemak Programazioa urte osoan
2021eko azaroaren 12tik 19ra
Programazioan aldaketak egon daitezke. Ikusi informazioa eguneratua azkunazentroa.eus-en
7
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
Zinemateka Pier Paolo Pasolini. La poesía hecha cine Urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra arte
Pier Paolo Pasolini.
a. Luis García Berlang
Nazionale. ©1975-CSC-Cineteca
Luis García Berlanga Apirilaren 14tik ekainaren 17ra arte
8
| zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Azkuna Zentroko Zinematekak duela hamarkada bat hasi zen programazio egonkorra prestatzen, zinema klasikoari eta sorkuntzarik garaikideenari erreparatuz. Hizkuntza zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren ezagutzan sakontzen duen ikus-entzunezko programazio-ingurunea, zirkuitu komertzialetik kanpo kokatutako lanak oinarri hartuta. Urteetan zehar, eta hirian hiru hamarkada lehenago hasitako bideari jarraituz, Zinematekan zinemagile ospetsuen filmografia berrikusi da, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Dorothy Arzner, Michelangelo Antonioni, Joan Fontaine, Buster Keaton, Roberto Rosellini, Christine Vachon eta Richard Fleischer-en lanak.
Deskribapena Errealitate garaikideari lotutako zinema-zikloen eta zinema klasikoko filmen programazioa.
Informazio gehiago azkunazentroa.eus
Azken aldiko zinemarik onenaren zeharkako errepasoa egiten duen Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloa amaitu ondoren, Zinematekak autore-sorkuntzetan jarriko du arreta berriro, zinemaren historiako zuzendari handien filmografiaren hautaketa baten bidez. Pier Paolo Pasoliniri (Bolonia, 1922 - Ostia, 1975) eskainitako zikloarekin egingo du, XX. mendeko bigarren erdialdeko zinemagile eta poetarik garrantzitsuenetako bat baita. Eta zinema espainiarreko pertsonaia garrantzitsu bati Luis García Berlangari (Valentzia, 1921 - Madril, 2010) eskainitako atzera begirakoarekin, bere jaiotzaren mendeurrena dela-eta.
2021EAN PIER PAOLO PASOLINIREN ZIKLO MONOGRAFIKOAREKIN HASI ZEN ZINEMATEKA, ETA IBILBIDE BAT PROPOSATU ZUEN 35 MM-TAN PROIEKTATUTAKO HAREN EKOIZPEN ZINEMATOGRAFIKO ZABALAREN FILMIK ESANGURATSUENETAKO BATZUK EZAGUTZEKO. ORAIN, LUIS GARCÍA BERLANGAREKIN DU JARRAIPENA, ZINEMAGILE VALENTZIARRAREN JAIOTZAREN MENDEURRENA OSPATZEKO.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 9
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
BIdeOtik
Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira Del 9 de febrero al 16 de marzo de 2021
10 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira programak egungo errealitatea osatzen duten elementu batzuk biltzen ditu. Ikusentzunezko saiakerak, dokumentalak, animaziozko film laburrak eta opera primak dira. Horien bidez, deialdi irekiaren edo prozesu komisariatu baten ondorioz, 17 sortzailek bestelako begiradak proposatzen dituzte, gizarte gisa eta banaka bizitzen ari garenari buruz. BIdeOtik programaren helburua ikus-entzunezko sorkuntza artistikoa, kulturala eta sortzailea ikusaraztea da, sorkuntza, hausnarketa eta eraldaketa kultural eta sozialerako tresna gisa, hizkuntza berrien erabilera sustatuz, mugimenduko irudiaren eta arte digitalaren bidez.
Deskribapena Film labur eta film luze dokumentalen programa
Informazio gehiago azkunazentroa.eus filmin.es
Egungo egokitzapen- eta eraldaketa-unearen ondorioz, aurrez aurreko saioei online formatua gaineratu diegu, Filmin plataformaren bidez. BideOtik programaren kanal berri honek aukera ematen du proposamena espazioan eta denboran zabaltzeko, ikus-entzunezko arterik berriena biltzen duen topaketa honi ikusleen komunitate berriak gehituz. Horrela, asteartero saio berri bat izango da Golem Alhóndiga zinemetan eta online kanal honetan, proiekzioak bertan izango baitira eskuragarri zazpi egunetan. 2021eko programa osatzen duten filmak 2020ko ekainaren 15etik urriaren 31ra bitartean Festhome plataformaren bidez irekitako deialdian aurkeztu diren 250 filmen artean aukeratu dira.
BIDEOTIK. IKUS-ENTZUNEZKO BESTELAKO NARRATIBEI BEGIRA PROGRAMAK IKUS-ENTZUNEZKO ARTE- ETA KULTURA-SORKUNTZA IKUSARAZTEN DU, SORTZEKO, HAUSNARTZEKO ETA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA, MUGIMENDUAN DAGOEN IRUDIAREN BIDEZ HIZKUNTZA BERRIAK ERABILIZ.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 11
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
Kinu
Tractora Koop. E.
Kolektibo Egoilarrak Azkuna Zentroan programa
. Sabine Presentación Kinu#3
Groenewegen
Hiru hileko programazioa KINU#4: Andrés Duque 2021eko apirilarenn 17tik 25era
12 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Tractora Koop. E. kooperatibak Azkuna Zentroan martxan jarri duen proiektua da Kinu. Sormenesperientziak partekatzeko tresna bat da, esperientzia horien bidez, tokiko eragileen ekoizpen eta prestakuntzarako espazio emankorrak ireki ahal izateko. Horretarako, hiru hilean behin artista bat gonbidatzen da. Proiektuak bi zati ditu: aurkezpen publikoa eta Lantaldea. Hiru hilean behingo saioen hasieran, artista gonbidatuaren lana proiektatu eta jendaurrean aurkezten da, eta, ondoren, mahai-ingurua egiten da. Aurkezpen publiko bakoitzaren ondoren, artistak zuzendutako saio bat izaten da, egun bateko edo biko lantalde egonkor samar batekin batera (Lantaldea). Talde horren dinamika gonbidatuaren neurrira diseinatzen da.
Deskribapena Hiru hileko topaketak, artisten ikus-entzunezko produkzioak ikusteko eta eztabaidatzeko.
Informazio gehiago kinu.group kinulantaldea@gmail.com @kinu_lantaldea
Azkenik, proiektua osatzeko, lantaldea osatzen duen pertsona batek testu bat egiten du (Distirak), Lantalde bakoitzaren esperientzia jasotzeko. Tractora Koop. E. artisten kooperatiba 2013an sortu zen. Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek 2019tik aurrera sustatu dute Kinu, zeina artisten ikus-entzunezko produkzioak programatzeko, ikusteko eta eztabaidatzeko plataforma gisa sortu baitzen. Hiru hilean behingo topagunea, artista bat bere lana erakustera gonbidatzeko eta harekin batera lan-saio bat egiteko, praktika-mota horri eta haren berezitasunei buruz taldean gogoeta egiteko.
KINU ARTISTEN IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOAK PROGRAMATZEKO, IKUSTEKO ETA EZTABAIDATZEKO PLATAFORMA BAT DA. HIRU HILEAN BEHINGO TOPAGUNEA, ARTISTA BAT BERE LANA ERAKUSTERA GONBIDATZEKO ETA HAREKIN BATERA LAN-SAIO BAT EGITEKO, PRAKTIKA-MOTA HORRI ETA HAREN BEREZITASUNEI BURUZ TALDEAN GOGOETA EGITEKO.
Kinu Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika-sailarekin elkarlanean burutzen da.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 13
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
8 Encuentros Laida Lertxundi Artista AZ-Kidea 2021-2022
Laida Lertxundi
2021 - 2022
14 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Laida Lertxundik, 2021eko urtarriletik artista AZkidea denak, 8 Topaketa proiektua jarri du abian: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da. Topaketa bakoitzak bi zati ditu: Lehenengoan, tailer bat egingo da artista gonbidatu batekin Azkuna Zentroan. Bigarren zatia Bizkaiko mendietan egingo da. Filmazio horietan hainbat artistak eta idazlek konposatutako partiturak eta ariketak sartuko dira, ‘filmaren errodajea’ birplanteatzeko ahaleginean, batetik, ingurune natural baten barruko baterako jarduera gisa, eta, bestetik, erakunde akademikoen mugetatik kanpoko esperimentu pedagogiko baten modura.
Deskribapena Ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen inguruko zortzi tailerren zikloa.
Informazio gehiago azkunazentroa.eus
Zortzi gailurretako bakoitzak prozesu espezifiko bat hartuko du kontuan, ekoizpen zinematografiko tradizionalaren faseen barruan (kokapena, interpretazioa, gidoia, soinu-banda, ekoizpena, kamera, argiztapena eta edizioa), eta birsignifikatu egingo ditu, mugimenduan dagoen irudi-lan bat sortzeko ideia eta parametroen multzo zehatz bat eratzeko. Laida Lertxundi. (Bilbo, 1981): Artista eta zinemagilea da, eta Los Angelesen eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten du. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala uztartuz, bere filmek lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak egiten dituzte, plazer eta esperientzia gune diren aldetik. Bere lanak hainbat museo eta galeriatan erakutsi dira: MoMa (NY); Tate Modern eta Whitechapel Gallery (Londres); Angela Mewes (Berlin); Joan eta Human Resources (Los Ángeles); Museo de Arte Moderno de Medellín (Kolonbia) eta Habanako Bienalean. Bere obra LUXek banatzen du Londresen, eta Reina Sofía Arte Zentroaren Museoko bildumaren parte da. 2020an euskal artearen Gure Artea saria jaso zuen.
ZORROZTASUN KONTZEPTUALA ETA PLAZER SENTSUALA UZTARTUZ, LAIDA LERTXUNDIREN FILMEK PARALELISMOAK EGITEN DITUZTE LURRAREN ETA GORPUTZAREN ARTEAN, PLAZER ETA ESPERIENTZIA GUNE DIREN ALDETIK.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 15
ZINEMA
Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan
Azkuna Donostia Zinemaldia
Zentroan
2021eko irailaren 27tik urriaren 3ra arte
16 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Zinemaldian parte hartutako eta Estatuan ikusi gabeko filmen sorta bat proiektatuko du Azkuna Zentroak bere zinema- eta ikus-entzunezko programaren barruan. Urteroko hitzordu hau urriaren lehenengo astean izaten da eta Donostiako Zinemaldiaren programazio-parrilla handiaren lagin txiki bat biltzen du, Atal Ofizialean, New Directors, Perlak eta Zabaltegi sekzioetan aurkeztutako lan batzuk eskainiz. Gai, jatorri eta sari desberdinak dituzten zazpi film Bilbora etorriko dira Azkuna Zentroko Zinemaldiaren asterako, eta Zentroan orain dagoen zinema-programarekin batera erakutsiko dira. Oraingo programak dimentsio historikoa Zinematekan eta ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eta nazioartekoa hartzen ditu kontuan.
Deskripzioa Donostiako Zinemaldian estreinatutako filmen aukeraketa.
Informazio gehiago sansebastianfestival.com/es @zinebifilmfest @ZinebiFEST @zinebifestival Zinebi Bilbao
DONOSTIAKO ZINEMALDIA AZKUNA ZENTROAN ZINEMALDI HORRETAKO PARRILLA ERRALDOIAREN AUKERAKETA TXIKI BAT ERAKUSTEN DA, EGUNGO PANORAMA ZINEMATOGRAFIKOA ISLATZEN DUTEN HAINBAT SAILETAN AURKEZTUTAKO LANAK PROIEKTATUZ.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 17
ZINEMA
Zinegoak
Bilboko Nazioarteko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
i Argazkia: Helena Goñ Jaialdiaren argazkia.
2021eko martxoaren 1etik 14ra
18 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Zinegoak, Bilboko Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Gaylesbotrans Jaialdia, 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sentsibilizatzeko tresna gisa.
Deskribapena
Urteroko ekitaldi hau Bilbon eta EAEko herri askotan egiten da, eta LGTB jaialdien erreferente bihurtu da nazioartean. Zinegoak-ek 100 lan eszeniko eta ikus-entzunezko baino gehiago proiektatzen ditu (film luzeak, film laburrak, dokumentalak...), horietako asko nazioarteko lehiaketetan sarituak.
Euskal Herriko erreferentziako LGTB+ Nazioarteko Zinema Jaialdia eta nahitaezko hitzordua nazioarteko queer zinemaldien zirkuituan. Egutegia
Aurtengo leloa, Genero izpirik gabe, bi ideia desberdini buruzkoa da. Alde batetik, edizio hau egitearen aldeko apustua, egungo osasun-egoeretara egokituta. Helburu hori lortzeko, Filminekin bat egin du jaialdiak, eta, hala, jaialdiko atalez eta beste ziklo berezi batzuez gozatzeko aukera izango da plataforman. Bestalde, leloak Helena Goñi artistak sortutako kartel ofizialaren irudiari dagokio.
DEIALDIA: 2021eko ekaina
Argazkian, intentsitate maila ezberdinetan ilea berdez tindatuta duten lau gazte agertzen dira, generoidentitatea modu naturalean bizi duen belaunaldi oso bat ikusarazteko lagungarri izan nahian. Belaunaldien arteko erretratua da, eta modu natural eta hurbilean erakusten du azken urteetan sexu-aniztasunari buruzko hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren esparruan egin den lan guztia gure gizartean modu organikoan sartzen ari dela eta belaunaldi gazteenen artean gorpuzten ari dela.
HARREMANETARAKO PERTSONA: Pedro Andrade +34 944 156 258
AMAIERA: 2011ko azaroa Informazio gehiago zinegoak.com
@zinegoak.festival @Zinegoak
Besteak beste, ‘pertsona ez bitarra’, ‘genero neutroa’ eta ‘genero arina’ bezalako gaiak errealitate bat dira, eta ez da beharrezkoa horietako bakoitzak zer esan nahi duen zehatz-mehatz jakitea; izan ere, aski da jakitea genero-identitatearen mugak hedatu egin direla eta aukera guztiak baliozkoak direla.
Kolaboratzaile eta eskertze:
Antolatzailea:
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 19
ZINEMA
FANT
Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
Clausura FANT 2020. Gala de
óndiga en Cines Gólem Alh
2021eko maiatzaren 7tik 14ra
20 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
FANT, Bilboko Udalak antolatutako Zinemaldi Fantastikoak mundu osoko zuzendarien talentua eta sormena erakusten ditu urtero Azkuna Zentroan. 26 ediziotan, FANTek bere nortasunezaugarri nagusiei eutsi die: zinema fantastiko eta independentearekiko eta sortzen ari diren egileekiko konpromisoari eta zinema garaikidearen joera eta lengoaia berriei emandako arretari. Zinemaldiak film luzeen eta film laburren arloan dituen sariei eusten die, eta, gainera, Fantrobia saria ematen du, hain zuzen, azken urteetan fantasiazko zinemagintzan azaleratutako balio bat irudikatzen duen pertsona bati ematen dio. FANT Bilboko Nazioarteko Epaimahaiko kide bezala, Zinemaldiaren gonbidapena jasoz, edota Ohorezko FANT saria jasotzeko, besteak beste, honako hauek izan dira jaialdian: Park Chan-wook, Joe Dante, Fred Dekker, Juan Antonio Bayona, Barbara Crampton, Matthew Robins, Fiona O’shaughnessy, Laurence R. Harvey, Dominique Pinon, Koldo Serra, Eduardo Casanova, Jorge Guerricaechevarría, Desiree de Féz, Ana de Armas, Marta Milans, Macarena Gomez eta Álex Angulo.
Deskribapena FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Egutegia DEIALDIA: 2020ko azaroaren 30a AMAIERA: 2021eko otsailaren 21a
Informazio gehiago fantbilbao.eus HARREMANETARAKO PERTSONA: Amaia Aguirrezabal @fantbilbao @FANTBilbao @FantBilbao Fant Bilbao
Antolatzailea:
Babesle:
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 21
ZINEMA
Zinemagileen artean Emakumeek egindako zinemaren 10. karabana
0 emagileen artean’ 202 Fragmento cartel ‘Zin
2021eko maiatzaren 31tik ekainaren 4ra arte
22 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
‘Zinemagileen artean’ Emakumeek egindako Zinema Karabana Klaketa Árabe ekoiztetxe egiptoarrak eta Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGD-k antolatutako erakusketa ibiltaria da. Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak 2008an jarri zuen martxan ekimena, eta 2012tik aurrera Bilbon egiten da KCD ONGD-ren eskutik. Kultura arabiarraren eta beste kultura batzuen arteko topaguneak sortzeko, Zinema Sozialeko emakumezko zuzendariak ikusarazteko eta zinemagileen arteko lankidetza-sareak sortzeko helburuarekin sortu zen. Bere ibilbidean, karabanak 20 herrialde baino gehiago bisitatu ditu. Klaketa Árabek eta KCD ONGD-k eraldaketa sozialerako egindako komunikazio-prozesuaren zati bat da Karabana, eta komunikazioaren bidez ekitatea eta kulturartekotasuna sustatzea du helburu, nola herrialde arabiarretan, hala munduko beste leku batzuetan.
Deskribapena Emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketa ibiltaria.
Informazio gehiago kcd-ongd.org KONTAKTUA: info@kcd-ongd.org @kcdongd @KCDONGD @CineInvisibleBilbao @kcd.ongd KCD ONGD
Online proiekzioak eginez gero, filmsozialakstreaming.org plataformaren bidez egingo dira.
Antolatzailea:
Kolaboratzaile eta eskertze:
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 23
ZINEMA
Zinema Ikusezina
‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioa Bilbo 2021
Gala de clausura ‘Film
una Zentroa. Sozialak’ 2020. Azk
2021eko urriaren 14tik 21era
24 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Bilboko ‘Film Sozialak’ Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdia zinemaldi bat baino askoz gehiago da, oso tresna berezia baita gizarte inklusiboagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak sustatzeko. Haren magiak eta hedapen-gaitasunak inpaktu handia dute jendearengan. Pantailen bidez, Zinema Ikusezinak eztabaidak sustatzen ditu garapen jasangarriari, generoekitateari, kulturartekotasunari, giza eskubideei, migrazioei, sexu-aniztasunei, aniztasun funtzionalei eta beste hainbat gairi buruz. Hasiera-hasieratik, Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiak parekotasun-kuotak eta ekintza positiboak aplikatu ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Kontziliazioa errazteko, Zinema Ikusezina aitzindaria izan zen haurtzaindegia jartzen Jaialdira joaten diren zinemagileentzat eta mota guztietako ikusleentzat. Gainera, 2015az geroztik, ‘Film Sozialak’ Jaialdia konpromisoa hartuta dago garapen iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta Nazio Batuek proposatutako 17 helburuekin.
Deskribapena Giza garapenarekin, kulturartekoarekin, ekitatiboarekin eta jasangarriarekin konprometitutako nazioarteko jaialdia. Egutegia DEIALDIA: 2021eko urtarrilaren 1a AMAIERA: 2021eko maiatzaren 1a
Informazio gehiago kcd-ongd.org KONTAKTUA: info@kcd-ongd.org @kcdongd @KCDONGD @CineInvisibleBilbao @kcd.ongd KCD ONGD
Antolatzaileak:
Kolaboratzaile eta eskertze:
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 25
ZINEMA
Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzendutako zinema-erakustaldia
troa. a! 2020. Akuna Zen Zinemakumeak Gar
2021eko urriaren bigarren hamabostaldia
26 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketak emakumeek egindako zinemaeta ikus-entzunezko sorkuntzak ikusaraztea du helburu, eta, horrela, emakumeek ikusentzunezkoetan presentzia ekitatiboa izan dezaten laguntzen du. Era berean, konpromisoari eusten diogu emakumeek, oro har, eta gazteek, bereziki, ikus-entzunezko kulturan ematen duten denbora sustatzeko eta bultzatzeko. Horregatik, Xprest! film laburren jaialdia sortu zen, emakumeen sorkuntzarako gune irekia, ikuspegi estetiko eta tematiko anitzetatik.
Deskribapena Emakumeek zuzendutako zinema-erakustaldia
Informazio gehiago zinemakumeak.com HARREMANETARAKO PERTSONA: Ana Gutiérrez info@zinemakumeak.com info@zinemakumeak.com @ZinemakumeakG @zinemakumeakgara Zinemakumeak gara!
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 27
ZINEMA
ZINEBI
Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko 63. Jaialdia.
ón ZINEBI 62. Presentaci
cos en Azkuna de cortometrajes vas
Zentroa.
2021eko azaroaren 12tik 19ra
28 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
ZINEBIk, Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, bost kontinenteetako zuzendarien talentua eta sormena erakusten ditu urtero Azkuna Zentroan. ZINEBI, Estatuko A klaseko nazioarteko jaialdi bakarra, film labur eta zinema dokumentalaren espezialitatekoa da; Hollywoodeko Akademiaren akreditazioa du palmares ofizialeko film laburren artean Oscar sarien kalifikatzailea izateko, eta Britainia Handiko BAFTA eta Espainiako Zinema Akademiako Goya sarietarako jaialdi kalifikatzailea ere bada. 2021eko ediziotik aurrera, Europako Zinemaren Akademiak (EFA) urtero ematen dituen Europako Zinemaren Sarietarako hautagai izango den film labur bat aukeratuko duen Estatuko zinemaldi bakarra izango da. 62. ediziotan, ZINEBIk eutsi die bere nortasun-ezaugarri nagusiei, hau da, zinema independentearekiko eta sortzen ari diren egileekiko konpromisoari, eta, orobat, zinema garaikidearen joera eta lengoaia berriei ematen dien arretari. ZINEBIko Nazioarteko Epaimahaiko kide bezala, Zinemaldiaren gonbidapena jasoz, edo Ohorezko Mikeldi Saria jasotzeko, hainbat zinemagile izan dira Bilbon, esaterako, Richard Lester, Jane Birkin, Arturo Ripstein, Anna Karina, Hirokazu Kore-Eda, Wang Bing, Claire Simon, Vanessa Redgrave, Hanna Schygulla, Jeanne Moreau, Jean Rouch eta Ennio Morricone.
Antolatzaileak:
Deskribapena Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia.
Egutegia DEIALDIA: 2021eko martxoaren 15a AMAIERA: 2021eko uztailaren 25a Informazio gehiago zinebi.eus HARREMANETARAKO PERTSONA: Inés Intxausti @zinebifilmfest @ZinebiFEST @zinebifestival Zinebi Bilbao
Babesle:
Kolaboratzaileak:
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 29
ZINEMA
Golem Alhóndiga Zinemak Programazioa urte osoan
30 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Azkuna Zentroa ikus-entzunezkoen eta kultura zinematografikoaren erreferentzia-gunea da Bilbon. Golem filmak erakusten, banatzen eta ekoizten espezializatuta dago, eta, estreinaldi komertzialez gain, munduko hainbat zinematografiaren produkzioak hurbiltzen dizkie ikusleei.
Informazio gehiago golem.es/golem/golem-alhondiga
Zazpi zinema-aretoak (1.245 besaulki), eta Auditorioa (400 butaka), irudi-, soinu- eta erosotasun-arloko azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude. Zinema ulertzeko duen modua, konprometitua eta publikoarekin topaketa bat izateko bokazioarekin, bat dator Azkuna Zentroak kultura zinematografikoari modu zabalean jorratzeko duen estrategiarekin, industriaren joeretatik harago, tokiko eta nazioarteko eta ibilbide desberdineko espezialistekin lankidetzan, eta zinema klasiko eta garaikideko programazio egonkorrak, estreinaldiak, jaialdiak, ziklo tematikoak eta ikus-entzunezko narratiben programa esperimentalagoak garatuz. Golem Alhóndiga Bilbon egiten diren beste zinema-lehiaketa batzuen egoitza da, hala nola Zinexit - Euskal Herriko Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiarena. Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen duen Zinemaldiak hamaikagarren edizioa du aurtengoa, bere asmoan sendotua: ikusentzunezko sorkuntzaren bidez giza eskubideek dituzten erronka handiei buruzko hausnarketa eta eztabaida kritikoa bultzatzeko espazioa sortzea. Era berean, Golem zinemetan KlimaFest egiten da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak antolatutako zinema eta aldaketa klimatikoaren jaialdia; bai eta Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival ere, surfaren inguruko diziplina anitzeko topaketa ludiko eta didaktikoa, praktika horren unibertso zinematografikoa sustatzeko xede duena.
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 31
ZINEMA
Zinema Mediateka BBK-n Sorkuntza zinematografikoa Mediateka BBKren bildumaren zutabeetako bat da, 4.500 film eta telesail baino gehiagorekin. Funts hori aukeratzeko orduan, zinema klasikoa eta autore-zinema lehenesten dira. Bereziki, Zinematekaren urteko programazioan agertzen dien zuzendari eta sortzaileekin zerikusia duena, ahalik eta filmografiarik osatuena eta proiekzioen programa osatuko duen bibliografia zabala eskaintzeko.
32 | zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021
Informazio gehiago azkunazentroa.eus
ZINEMA
Zinema Bilbon
Programazioa beste espazio batzuetan Jaialdien eta zinemaldien proposamen horren guztiaren osagarri, hiriko beste gune batzuetan egiten den programazio egonkorra eskaintzen da, duela hamarkada batzuetatik hona zinemarekin egiten den topaketa hori bultzatzen duten erakundeekin eskaini ere. Esate baterako, Zinema Museoan Bilboko Arte Ederren Museoan, Art House Zinemaren programazioak BilbaoArten, zinema klasikoko programak edo Zinecittà. Italiako zinema zikloa BBK aretoan, eta Cine Club Fas ospetsuaren proposamena.
Informazio gehiago museobilbao.com bilbaoarte.org salabbk.bbk.eus cineclubfas.com
zinemAZ. Azkuna Zentroko zinema baliabide gida 2021 | 33