Iturri ikonografikoak - Tentelontzia

Page 1

ANA G. LARTITEGUI (testua eta irudiak)

Irakurle maitea:

Teresa Benéitez editorearekin batera, informaziorako tarte hau sortu dut istorio honen jatorria eta Tentelontzia sortzean baliatu nituen iturriak zurekin partekatzeko. Hona hemen iturri gisa erabili nituen zenbait obra.

Aipatutako iturriak

Tentelontzia, Sebastian Brant (Basilea, 1494)

XV. mendean alemanez argitaraturiko obra satirikoa. Haren egileak, Sebastian Brant-ek (1457-1521), bere garaiko bizioak islatu zituen obra honetan, hondoratzeko zorian dagoen ontzi bateko pertsonaia ugariren bitartez. Ilustrazio oparoko lan bat da, eta grabatuak Albrecht Dürer-enak eta Gnad-Her maisuenak dira, besteak beste. Arrakasta izugarri handia izan zuenez, hurrengo bi mendeetan hainbat eta hainbat aldiz berrinprimatu zuten, Europa guztian.

Eromenaren laudorioa, Erasmo Rotterdamgoa Erasmo (1466-1536) filosofoa, filologoa eta teologoa izan zen, eta Europako iparraldeko Errenazimentuko humanista handientzat hartzen da.

Lan honetan, ergeltasuna, burugabekeria edo erotasuna laudatzen ditu, gizakiaren ontasun eta dibertimendu guztien jatorria direlakoan. Egia esan, ironiaz beteriko diskurtso bat da, justu kontrakoa adierazi nahi baitu. Trebezia literario handiz, Erasmok bete-betean asmatu zuen bere garaiko beldurrak, zalantzak eta itxaropenak jasotzen, Erdi Arotik Errenazimenturako jauzian.

https://es.wikipedia.org/wiki/La_nave_de_los_necios

https://es.wikipedia.org/wiki/Elogio_de_la_locura

-Gomendatzen dizut Erasmo, Elogio de la locura entzutea, Jordi Savall-ek interpretatua Kataluniako Errege Kaperarekin batera. Niri konpainia handia egin zidan liburu hau egin bitartean.

Jeronimo Bosch: Eroen ontzia. Louvre Museoa, Paris.

https://www.louvre.fr/es

Atseginen baratzea. Pradoko Museoa, Madril. https://bit.ly/3IJLtns

Belar-gurdia. Pradoko Museoa, Madril. https://bit.ly/2SPWdoz

San Antonioren tentazioak.

Antzinako Artearen Museo Nazionala, Lisboa. http://www.museudearteantiga.pt/ Erotasunaren harriaren erauzketa. Pradoko Museoa, Madril. https://bit.ly/3SHZ2IB Prestidigitadorea. Saint-Germain-en-Laye-ko, Udal Museoa. https://www.saintgermainenlaye.fr/736/musee-municipal.htm

San Kristobal. Boijmans Van Beuningen Museoa, Rotterdam. https://www.boijmans.nl/en Seme iriolea. Boijmans Van Beuningen Museoa, Rotterdam. https://www.boijmans.nl/en

Patinir:

Karon Estigia aintzira zeharkatzen. Pradoko Museoa, Madril. https://bit.ly/41J3zP5

Pieter Bruegel Zaharra: Inauteriaren eta Garizumaren arteko liskarra. Artearen Historiaren Museoa, Viena. https://www.khm.at/ Flandriar atsotitzak. Gemäldegalerie, Berlin. https://www.smb.museum/museen-einrichtungen/gemaeldegalerie/home/ Kalbariorako igoera. Artearen Historiaren Museoa, Viena. https://www.khm.at/

Itsuen parabola. Capodimonteko Museoa, Napoles. https://capodimonte.cultura.gov.it/esplora-collezioni/ Nekazarien dantza. Artearen Historiaren Museoa, Viena. https://www.khm.at/ Nekazarien ezkontza. Artearen Historiaren Museoa, Viena. https://www.khm.at/

Meg eroa. Mayer van den Bergh Museoa, Anberes, Belgika. https://museummayervandenbergh.be/en

Belarra mozten. Lobkowicz Jauregia, Pragako Gaztelua, Praga. https://www.lobkowicz.cz/en

Aingeru matxino eroriak. Belgikako Arte Ederren Errege Museoak, Brusela. https://fine-arts-museum.be/en

Nagikeria, Bizioak eta bertuteak seriekoa (grabatua).

MARGOLANAK

Pieter Bruegel Gaztea:

San Jorgeko azoka. Bilduma pribatua. https://is.gd/ZMjTIR

San Hubertoren eta San Antonioren omenezko festa herrikoia.

Aucklandeko Toi o Tāmaki arte-galeria, Zeelanda Berria. https://is.gd/NMjm8B

Jan Bruegel:

Willebroek bei Boom-eko portua (grabatua).

Aucklandeko Toi o Tāmaki arte-galeria, Zeelanda Berria. https://is.gd/ovcPUM

Pieter Baltens:

Herriko festa. Arte Ederren Museoa, Budapest. https://www.mfab.hu/artworks/the-village-fair-kermis/

François Desprez :

Pantagruelen amets apetatsuak (1565) (François Rabelaisen lanerako grabatua). https://www.olanetaeditor.com/titulos/los-suenos-drolaticos-de-pantagruel/

JHERONIMUS VAN AKEN edo JERONIMO BOSCH

(‘s-Hertogenbosch, Herbehereak, ca. 1450-1516)

Margolarien familia bateko semea zen, eta haren lan pertsonal, enigmatiko eta irudimentsuek jarraitzaile eta faltsutzaile ugari izan zituzten. Pertsonaia fantastikoz beteriko margolanak egin zituen; Erdi Aroko bestiarioak dakarzkigute gogora, eta beraren garaian ukiezinak ziren talde sozialen bizimodu txarra eta ustelkeria kritikatu nahi izan zuen haien bidez (adibidez, Eliza katolikoa). Filipe II.a erregeak, Boschen miresle handia izanik, haren lan asko erosi zituen, eta, gaur egun, Pradoko Museoan eta El Escorial monasterioan ikus daitezke.

JOACHIM PATINIR

(Dinant, Belgika, 1483 - Anberes, Belgika, 1524)

Paisaia da haren margolanetako gai nagusia. Hala, paisajismoaren aitzindaritzat hartzen da, paisaia gai independente gisa landu baitzuen pinturaren bitartez.

PIETER BRUEGEL ZAHARRA

(Breda, Herbehereak, ca. 1526/1530 – Brusela, Belgika, 1569)

Margolarien aita, aitona, birraitona eta herenaitona. Zalantzarik gabe, margolaririk onena flandriar artisten familia historiko batean. Jeronimo Bosch bezala, ezjakinenen bizioak eta portaerak islatzen ahalegindu zen; hala ere, Boschek ez bezala, nekazarien ohituren irudiak egin zituen batik bat. Haren marrazki eta margolanetako irudi asko oraindik ere bizirik dauden esaera eta errefrauen folklorearen eta herri-jakintzaren lekukoak dira.

MARGOLARIAK:

PIETER BRUEGEL GAZTEA

(Brusela, Belgika, 1564/65 - Anberes, Belgika, 1637/38)

Pieter Bruegel Zaharra XVI. mendeko holandar pintore ospetsuaren seme zaharrena izan zen, eta Jan Bruegelen anaia. Anaiarekin batera, aitaren margolanak kopiatzeko lantegi espezializatu bat sortu zuen, eta lan ugari eskatzen zizkieten Flandriako hirietatik.

JAN BRUEGEL GAZTEA

(Anberes, Belgika, 1601-1678)

Flandriako margolaria. Natura hilak eta loreak margotu zituen, baita paisaia eta irudi mitologiko eta alegorikoak ere. Jan Bruegel Gaztea talentu handiko artista izan zen, nahiz pinturaren historian ez zaion merezi bezalako aitortzarik egin. Jan Bruegel Zaharraren seme zaharrena eta Pieter Bruegel Zaharraren biloba izan zen. Lan handia egin zuen familiaren lanbideak aurrera egin zezan: hamaika seme-alaba izan zituen, eta margolariak izan ziren haietatik bost.

PIETER BALTENS

(Anberes, Belgika, ca. 1527- 1584)

Ez dago haren bizitzari buruzko datu askorik. Pieter Bruegel Zaharraren garai berekoa izan zen, eta askotan lan egin zuten elkarrekin. Festa eta ospakizun herrikoien irudikapen errealistak egiten lehenbizikoetakoa izan zen; parrandazale saldoak marrazten zituen, eta pintura-genero horrek ospe handia eman zion.

FRANÇOIS DESPREZ

(París, Frantsia, 1530 - 1580 edo 1587)

Grabatzailea, ilustratzailea eta grabatuen editorea izan zen. Haren lanik ezagunena Pantagruelen amets apetatsuak obrarako grabatuak dira. Denbora askoan uste izan zuten grabatuok François Rabelais-ena zela. 120 grabatu dira, groteskoa, higuingarria eta eskatologikoa uztartzen dutenak.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.