E SK OL A
Eskola komunitatearentzako ikuskizunak Lehen Hezkuntza 2023-2024 Ikasturtea
Laenananaranja
// Musika eta txotxongiloak
Zimurren artean kontukantari 3 Urtarrilak 17, asteazkena eta 18, osteguna Kubo Baltza 11:00 Iraupena: 60´
Fitxa artistikoa Kantaria: Sandra Fernandez Agirre Musikaria: Roberto Castro "Boti" Txotxongilolariak: Itziar Fragua, Marta Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares Dramaturgia, eszenografia, jantziak eta txotxongiloak: Laenananaranja Testua: Jon Koldo Vázquez Zuzendaritza: Iker Garcia Argiteriaren diseinua: Paco Trujillo Argiteriako teknikaria: Victor Palacio Diseinu grafikoa: Aritz Garcia Ekoizpena: Solobe Art Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza
Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi ditu haurrak. Nanukek adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela. Kontukantari 2014an sortu zen, haurrentzako kalitatezko eszena- eta musika-eskaintza sortzeko asmoz. Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez. Kontukantari (2014) eta Kontukantari Bi, mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak Kontukantari 3 Zimurren artean kontukari estreinatuko du. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.
Belaunaldi arteko bidaia musikan barrena, jakinduriaz eta umorez betea.
ESTREINALDIA
Laenananaranja LaEnanaNaranja, titiriteroa bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Bere ibilbidean, bereziki nabarmentzen dira Kontukantari trilogia musikala,mahai txotxongiloekin egindako antzezlanak: "Lolo; 215. Eskakizuna", "Imundo; Hesi-Puskatzailea" eta "Ma; Tren
Taupadak"; eta Altzoko Handia txotxongiloopera, Donosti 2016 eta Topic, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarekin batera ekoitzia.
Lari Produkzioak
// Antzerkia
Zaintzaren dantza Otsailak 1, osteguna, eta 2, ostirala Auditorioa 11:00
Fitxa artistikoa Testua: Maria Urcelay Kantak: Yogurinha Borova Jantziak: Miguel Biurrun Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay Soinu-teknikaria: Na Gomes Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo Eszenografia: Yogurinha Borova- Maria Urcelay Ekoizpena: Lari Produkzioak
@yogurinha_borova @meri_urcelay
ESTREINALDIA
Meri ama izan da. Bederatzi hilabetez haur bat eduki du barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Era berean, kezka eta zalantza askoren iturri txiki bihurtu da. Neska edo mutila izango al da? Nola heziko dut? Zer izango da koskortzen denean? Zoriontsua izango al da? Orain garaia iritsi da beldur horiei erantzuteko, eta aurrera egin behar da ezinbestez. Baina erantzukizunaren eta nekearen pisua gainera eroriko zaio eta galdera berriak etorriko zaizkio burura. Nola ikasi dut neure burua zaintzen? Nork irakatsi dit? Gai izango al naiz ni bakarrik hartaz arduratzeko? Nork darama zaintzaren zama gizartean? Bere lagun Marirekin (genero ez-bitarreko pertsonaiarekin) batera, eta horrek eskainiko dion ikuspegi irekiari esker, zalantza horiei guztiei erantzuten saiatuko da, melodia akuilagarri eta istorio biziekin batera amaituko den bidean.
Begirada bat aniztasunari, publiko guztientzat egokia
Lari Produkzioak Plataformak haurrentzako piezak garatzen ditu, aniztasunari buruzko lana jorratzeko. 2019an Azkuna Zentroan estreinatu zen Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin jaio zen. Antzezlan horrek sexu eta genero ugariak, familia-eredu desberdinak, gure beldurrak saihesteko era eta, azken batean, askatasuna ditu hizpide. Zaintzaren dantza
lanak jarraipena ematen dio helburu horri, eta mezua zaintzaren eremu desberdinetara zuzentzen du: erantzunkidetasun-ereduak finkatuz, autozaintza eta autoestimua sustatuz, ingurumena zainduz eta desberdina dena babestea bultzatuz, eredu sozial inklusibo baten bidez.
IN FO Ikuskizunetarako izen-emateak info@azkunazentroa.eus helbidean. Prezioa: 4 € ikasle bakoitzeko / 3 € erreserba hilabete lehenago egiten bada Irakasleentzako sarrera dohainik. Antolakuntzak e-mail bidez baieztatuko du ikuskizunetara joatea.
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023//24