2022KO TXOSTENA
GURE EGINKIZUNA da loturak sortzea pertsonen eta kulturaren artean, ingurunean eragiteko, eta gizarte kritiko, sortzaile eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko. Kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, artisten, agente eta komunitate artistikoen bidez eta programazio-eredu hibridoekin esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da Azkuna Zentroa.
GURE IKUSPEGIA da Azkuna Zentroa espazio publiko askotarikoa eta gizarte eta kultura garaikidean erreferentea izatea, hala hemen nola nazioartean. Lurraldean eta bertan bizi diren pertsonengan eraldaketa eragingo duen epizentroa izatea.
GURE BALIOAK Hainbat balio lantzen ditugu: iraunkortasuna, ekonomiari eta energia- eraginkortasunari dagokienez; espaziorako eta programaziorako irisgarritasun unibertsala; eta berdintasuna, pertsona guztientzako gunea sortuz.
GIZARTE ETA KULTURA GARAIKIDEA
azkunazentroa.eus
2022a markak hausteko urtea izan da Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon. Ikuspegi kuantitatibotik, 2019ko kopuruetara iritsi gara ia, Programa Proiektuaren lehen urteko horietara. 260.000 pertsona baino gehiago joan dira zinemara, ia 400.000 pertsonak erabili dituzte Mediatekaren zerbitzuak, eta 100.000 pertsona inguruk bisitatu dituzte erakusketak eta parte hartu dute zentroko jardueretan.
Era berean, aurrera goaz proiektu berriekin, hala nola Arte eta Kultura Garaikideko Praktikaren eta Teoriaren Berezko Masterraren lehen edizioarekin, UPV/EHUrekin lankidetzan. Masterrak diziplina arteko prestakuntza eta ezagutza eskaintzen ditu, praktika artistiko garaikideen eta kudeaketa kulturalaren inguruan, Azkuna Zentroaren programazioari lotuta. Eta proposamen artistiko garaikideak ulertzeko eta haien ezagutza zabaltzeko tresna berriak ditu, hala nola gure argitalpenak edo artxiboAZ: Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaoren Artxibo Digitala, 2010etik zentroan egindako jarduera artistikoa biltzen duena eta jardunean emandako lehen hilabeteetan 22.300 bisita eta ia 40.000 dokumentazio-deskarga izan dituena.
Artea sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko zentro bat gara, egunerokotasunerako pentsatua, eta sorkuntza artistikoko erreferente bat ere bai. Lantegia, gure Ideien Laborategia, dozenaka artistaren habitata da, eta horiek berrikuntza eta lengoaia berriak ematen dizkiote gure programazioari eta egungo praktika artistikoarekin lotzen dituzte gure publikoak. Eta nazioarteko begirada duen zentro bat gara. Batetik, beste herrialde batzuetako artisten programazioa dugulako, eta, bestetik, Europako zentroekiko lankidetzan eta testuinguru kultural globalean sare berriak irekitzen ari garelako.
Konexio berriak sortzeko interes horretatik dator ACuTe: Culture Testbeds for performing Arts and New Technology proiektuan dugun parte hartze estrategikoa. Berrikuntzako proiektu europarra da, teknologia berrien bidez arte eszenikoak ekoizteari eta esperimentatzeari, eta lankidetza kulturalerako eta konpetentziak garatzeko modu berriak ezartzeari buruzkoa.
Europako kultura-zentro nagusiekin batera — Linzeko Ars Electrónica, Berlingo European Theatre Convention, Dortmundeko Academy for Theatre and Digitality eta Osloko Det Norske Teatret-ekin—, berrikuntzak probatu eta testatu nahi ditugu, agertokian istorioak kontatzeko moduan, ekoizteko moduan, eta publikoak haiekin elkarreragiteko eta konpromisoa hartzeko duen moduan.
Bestalde, Azkuna Zentroan Harbours for Arts & Culture proiektua jarri dugu abian, arku atlantikoarekin duten lotura geografikoagatik eta kulturaren alde egindako apustu argiagatik Bilboren homologoak diren hiriekin sinergia kultural berriak sortzeko, hala nola Porto, Bordele, Anberes eta Rotterdam hiriekin.
Duela hiru urte, 2019-2023 Programa Proiektuaren bidez, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bilaka zedin proposatu genuen, tokian tokiko eta nazioarteko begiradarekin, eta publikoen komunitate desberdinekiko elkarrizketari zabalik. Horretarako, programazioa erdian jarri dugu, espazio gehiago ireki diogu arteari, eta Azkuna Zentroa sendotu dugu, sorkuntza artistikoa sustatzeko eta laguntzeko leku gisa, Lantegia gure ideien laborategi berriaren bidez; Mediateka berritu dugu, XXI. mendeko liburutegia izan dadin; eta gure programak aktibatu eta nazioarteko sare berriak ehundu ditugu.
Nire ustez, kopuruek bermatu egiten dute ibilbide eta proiektu hori, etengabeko eraldaketan oinarrituta dagoena, aldi honetako egoeretara egokitzeko aukera eman diguna. Alabaina, gehienbat, hau egin dugu: gizartean eztabaidak ireki; kultura proposatu praktika partekatu gisa, prozesu dinamiko eta sortzaile gisa, aldi berean bakarra eta kolektiboa den esperientzia gisa; sorkuntza garaikidea eta proiektu berrien sorrera sustatu; zentroari lotutako komunitate artistiko bat sortu, eta publiko berriengana iritsi.
Oraindik bide luzea dugu aurretik egiteko. Hazten jarraitu nahi dugu, azken urteotan lortu dugun posizionamendu on horri eusteko. Nire ustez, zentro hau garai berrietarako prestatuta dago, gizarteak eskatzen duen maila du: kulturaren irisgarritasuna, eskubide kulturalak, euskarri berriak, lengoaia berriak, belaunaldien arteko arloa... gauzatutako errealitateak dira Azkuna Zentroan.
Hurrengo plan estrategikoaren nondik norakoak prestatzen ari gara, eta horren guztiaren bilakaera baizik ez da izango.
Gaur egun, arte eta kultura garaikidea sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko zentro bat gara. Eta, beraz, etorkizuneko kultura-ondarea eraikitzen ari gara.
Fernando Pérez.
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria
Ciencia Fricción . Pinar Yoldas
Ainara LeGardon. Hotsetan. Societat Doctor Alonso. Hammanturgia
Sahatsa Jauregi. Aizkora.
Hiriko proposamen kulturala zabaldu dugu, arte garaikidea, kultura eta jakintza eskuratzen lagundu baitugu. Zentroak 5 aktibotan egiten duen ekarpena neurtzen dugu:
Garapen Jasangarriko Helburuak zeharkatzen dituen kultura-programazioa
Instituzioekiko harremanak.
Nazioarteko proiekzioa
Nazioarteko bihurtzeko, aukerak bilatu eta sare berriak irekitzen dira zentroaren programazioa aberasteko. Beste aliantza batzuen artean, Azkuna Zentroa kultura-zentroen, unibertsitateen eta arte sortzaileetako erreferentziako erakundeen Europako partzuergo bateko kide da (ACuTe), eta horien artean daude Ars Electronica edo European Theatre Convention.
Lantegia. Ideien Laborategia
Kultura zeharkako eta ezinbesteko faktorea da 2030 Agendaren erronka lortzeko, eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren programazioak ibilbideorri global horretan ezarritako ia helburu guztiak betetzen ditu. Gizartearekin lotzeko duen funtziotik egiten du, gizartea eraldatzeko, eta erabat sinetsita artea gai dela balio berriak sustatzeko eta gizadiaren garapenean laguntzeko behar den sormena emateko.
Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterra
ARTEA ETA KULTURA
Arte bisualak
16 erakusketa eta instalazio
203 artista, kuradore eta profesional gehiago
75 jarduera
81.065 parte-hartzaile ikusizko arteen prowvvgramazioan
31 artista egoitzan
Literatura
4.093 parte-hartzaile jardueretan
20.033 parte-hartzaile online
57 programatutako jarduera
50 autore, artista eta beste profesional batzuk
15 tailer
Educación y mediación
7.618 parte-hartzaile
Arte Biziak
6.512 parte-hartzaile
33 jarduera
6 tailer eta topaketa artistekin
70 artista
Zinema eta ikusentzunezkoak
54 film luze proiektatu dira jatorrizko bertsioan, azpititulatuta
AZren ikus-entzunezko programazioko
4.561 ikusle
10 proiektu programatu dira zineman eta ikus-entzunezkoetan
11 zinema-jaialdi
7 hitzaldi zineari eta ikus-entzunezko sorkuntzari buruz
9.558 ikusle Golemen egindako zinema-jaialdietan
100.000 partehartzaile baino gehiago
2022-2023 ikasturtean jarri da prestakuntza-programa hau, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Ezaugarri hauetako lehena da Euskadin, praktika artistiko eta kultura garaikideen errealitate berria ikuspegi aplikatu batetik ulertzeko beharraren emaitza da, eta ikasleen profesionalizazioa erraztu nahi du, 40 prestatzaile baino gehiagorekin.
Sorkuntza artistikoa babestuz
Lantegia funtsezko osagaia da 2019-2023 Programa Proiektuaren eredu estrategikoan; eta haren oinarri kontzeptualetako bat da. Ezinbesteko organoa da zentroaren funtzionamendurako; bertan, kontzeptu esperimentalak eta garaikideak garatzen dira, ikuspegi berri batetik abiatuta, sorkuntzara, berrikuntzara eta prototipoetara begira.
Hezkuntza eta bitartekaritza
Hezkuntza eta bitartekaritza zentroaren zeharkako ardatza dira, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko duen eginkizunean. Horregatik, 2022an 50 proiektu garatu dira, publikoen komunitateekin modu kontzientean eta landuan bitartekaritza egiteko.
AZ argitalpenak
Azkuna Zentroak hainbat programa ditu sorkuntza artistikoari laguntzeko eta babesteko, eta, horien bidez, urtero 30 bat proiektu aktibatzen dira, programazio-ildoei lotuta: arte bisualak, arte biziak, zinema eta ikusentzunezkoak eta literatura.
Az Irratia. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren irratia
AZ Irratia. Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbaoren irratiaren programazioa eta audientzia hazi egin dira; beraz, sendotu da formatu berri honen aldeko apustua, non ahozkotasuna den gogoeta eta hausnarketa artistikoaren transmisio-uhala.
ArtxiboAZ
ArtxiboAZ, Azkuna Zentroaren kultura-programazioaren gordailu digital berria, sorkuntza garaikidea hiru aldetatik ulertzeko sortutako tresna da: artxibo instituzional gisa, bitartekaritzarako eta artehedapenerako euskarri gisa, eta euskal sorkuntza garaikidearen memoriaren bermatzaile gisa.
ZERBITZUAK
Mediateka BBK
72.411 mailegu
288.578 sarbide Mediateka BBKra
68.946 bilduma bibliografikoa
3.087 eskuraketa berri
dendAZ.
Azkuna Zentroaren denda
+ 30 artista eta diseinatzaile
+ 500 erreferentzia salgai
%70ko hazkundea salmentetan
Jarduera Fisikoko Zentroa
515.381 sarrera 2022an JFZ
Espazioen alokairua
125 ekitaldi 2021ean baino %25 gehiago
16.837 erabiltzaile
251 espazio erabilita
2021ean baino %59 sarrera gehiago
Golem Alhóndiga zinemak
218.199 ikusle
Kultura-programazioa jarduera editorialaren bidez hedatzen da, praktika artistiko garaikidea jasotzen baitu, ezagutzera eman eta zabaltzeko. 2022an argitalpen-funtsa handitu egin da Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa (Cabello/Carceller), Deriben katalogoa (Oskar Gómez Mata eta Esperanza López) eta Jakintsuen Kontseilua (Sra. Polaroiska: Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) argitalpenekin.
246.395 sarrera gimnasioan
269.837 sarrera igerilekuan
3.921 abonatu hilean, batez beste
278 kurtso
256 film programatu
4.952 lagun Golem jardueretan
Ostalaritza
4 espazio
Restaurante Yandiola, Hola Bar, La Terraza, The Boar
ETA GAINERA... M.Benito Píriz. M1 C4R4 NO P3G4 CON 3ST3 MUNDO SleepWalk Collective. Swimming Pools Blanca Hortiga. Shifter!
Guillermo Weickert. Parece nada.
CABELLO/CARCELLER.
Una voz para Erauso Epílogo para un tiempo trans
ETA AKTIBOAK 2.078.424 BISITA AZKUNA ZENTRORA 2021EAN 5.694 SARRERA/EGUNEAN 290 PARTE-HARTZAILE /EGUNEAN JARDUERETAN 5.406 JAULKIRIKO AZ TXARTELAK 1.159 PARTE-HARTZAILE BISITA GIDATUETAN 23.161 PARTE-HARTZAILE ONLINE PROGRAMAN AZ TXARTELA DUTEN 116.392 PERTSONA BILBOKOAK DIRA 89.663 PERTSONAK HARTU DUTE PARTE PROGRAMAZIOAN %83,52 JARDUERA-ZENTRO FISIKORAKO SARBIDEETATIK, BILBOKOAK DIRA HAUR-MATERIALAREN MAILEGUEN %85,35 AZKUNA ZENTROKO LIBURUTEGI-TXARTELA LORTU DUTEN HAURREI DAGOKIE 219 AZ-K PROGRAMATUTAKO JARDUERA 266 ARTISTAS 31 ARTISTA ETA IKERTZAILE EGOILARRA 19 ERAKUSKETA + INSTALAZIO 50 HITZALDI + TAILER + BILERA 33 IKUSKIZUN ZUZENEAN 54 FILM JATORRIZKO BERTSIOAN HARREMANAK
EKONOMIA 64 KULTUR ZENTRO ETA ERAKUNDE GARAIKIDEAK 20 NAZIOARTEKO KULTURA-ZENTROAK 6 KULTUR ERAKUNDE ETA INSTITUTUAK 5 UNIBERTSITATEAK 18 NAZIOARTEKO LANKIDETZA-PROGRAMAK %30,62 AUTOFINANTZIAZIOA
GURE EKARPENAK
GIZARTEA HIRIA/BILBAO ARTEA ETA KULTURA
The Wellbeing Project