JARDUERA FISIKORAKO ZENTROA ERABILTZEKO ARAUTEGIA
1.artikulua.- Helburua
Arautegi honen (aurrerantzean, ‘JFZren arautegia’) helburua da Gizartea eta Kultura Garaikideko Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon (aurrerantzean, ‘Zentroa’) dagoen Jarduera Fisikorako Zentroa (aurrerantzean, ‘JFZ’) erabiltzeko eta funtzionatzeko oinarrizko baldintzak arautzea.
2.artikulua.- Aldaketa
Arautegi hau osatzen duten arauak dinamikoak dira, eta La Alhóndiga,Centro Azkuna de Sociedad y Cultura Contemporánea S.A. sozietateak (aurrerantzean, ‘Azkuna Zentroa’) aldatu ahal izango ditu, Zentroaren kudeaketa dela-eta sor litezkeen egoeretara egokitzeko premia ikusten badu.
3.artikulua.- Instalazioak eta ordutegiak
Zentroak bere horretan gorde ditu fatxada eta lehenengo horma-arte historikoa. Barruko eremuan, oinplano berriko 3 eraikin daude, mediatekarako, jarduera fisikorako eta jarduera osagarrietarako. Goiko estalkian, igerileku estalia eta terraza daude.
Eraikin horietako batek eta dagozkion horma-arteak, terrazak eta goialdeko estalkiko igerileku estaliak osatzen dute JFZ. Gune horretan, jarduera fisikoarekin lotura duten era askotako jarduerak egingo dira.
Zentroak zenbait areto edo gimnasioa edo igerileku klimatizatuak eta terraza itxi ahal izango ditu, mantentze-lanetarako, obrak egiteko edo garbiketa berezietarako. Halaber, epe jakinetan hainbat instalazio itxi ahal izango ditu, erabat edo zati bat, programazioaren premiak direla-eta hala gomendatzen bada.
Azkuna Zentroak beretzat gordetzen du finkatutako eta iragarritako datetan instalazioen ordutegiahelburu horretarako aldatzeko eskubidea.
Abenduaren 25eko, urtarrilaren 1eko eta 6ko jaiegunetan ez da jarduerarik emango, eta gainerako jaiegunetan, hautemandako eskariaren arabera, ikastaro bereziren bat eskaini ahal izango da, ikastaro-egileentzako kosturik gabe.
Honako hau da instalazioen ordutegia:
1.Jarduera Fisikoko Zentroa
• Jarduera Fisikoko Zentroa erabiltzeko ordutegia 7:00etatik 22:00etara izango da lanegunetan, eta 9:00etik 21:00etara asteburuetan eta jaiegunetan.
•Harrerako ordutegia 7:00etatik 22:00etara da lanegunetan eta 9:00etatik 21:00etara asteburu eta jaiegunetan. Itxiera bakoitza baino 20 minutu lehenago, harrerako langileak egunaren itxieran sartuko dira, kontsultak eta administrazio-eragiketak egiteko aukera bermatu gabe.
2.Gimnasioa
• Gimnasioa erabiltzeko ordutegia 7:00etatik 21:30era izango da lanegunetan, eta 9:00etik 20:30era asteburuetan eta jaiegunetan.
3.Terraza
• Udan zabalik egongo da (ekainaren 1etik irailaren 30era), 9:00etatik 21:00etara. Azkuna
Zentroak ordutegia, irekitzeko egunak eta denboraldia aldatu ahal izango ditu, irizpide teknikoen, klimatologikoen edo legezkoen arabera.
4. Jarduera anitzeko aretoak
• Areto hauek ikastaroak, eskola gidatuak eta Azkuna Zentroak hitzartutako beste jarduera batzuk egiteko ordutegian baino ezingo dira erabili. Ordutegi horiek denboraldi bakoitzaren hasieran aurkeztuko dira.
5. Areto funtzionala
• Areto hori Azkuna Zentroak ezarritako ikastaroen, zuzendutako eskolen, tailerren eta bestelako jardueren ordutegietan soilik erabiliko da. Ordutegi horiek denboraldi bakoitzaren hasieran aurkeztuko dira.
6. Igerileku estaliak
• Igerileku klimatizatuak erabiltzeko ordutegia 7:00etatik 21:30era izango da lanegunetan, eta 9:00etik 20:30era asteburuetan eta jaiegunetan.
• Ikastaroak emateko baino ez da mugatuko igerilekuaren erabilera librea. Haurrentzako ordutegian (astelehenetik ostiralera 16:45etik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00era), haurrek eta haientzako ikastaroek izango dute lehentasuna.
• Igerilekuak urtean behin itxiko dira gutxienez, erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duen otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaren 20. artikuluak ontziak hustu, garbitu eta desinfektatzeko beharrari buruz dioena betetzeko. Ixteko egunak une egokian jakinaraziko dira.
• Lehorreko zein uretako jarduerak, bai gidatuak bai libreak, itxi baino 30 minutu lehenago amaitu behar dira, erabiltzaile guztiek aldageletara sartzeko aukera izan dezaten.
4. artikulua.- Instalazioen erabiltzailea
1. Erabiltzailetzat hartzen da, arautegi honetan aurreikusitako baldintzak bete ondoren, instalazioetara jarduera fisikoa egiteko asmoz sartzen den pertsona fisiko oro.
2. Erabiltzaileak dagozkien abonuak ordaindu ondoren sartu ahal izango dira instalazio hauetara.
3. Bilbon erroldatuta EZ dauden erabiltzaileek %30eko gainordaina ordaindu beharko dute abonuan.
4. Sartzeko txartela pertsonala eta besterenezina denez, erabiltzaileek soinean eraman beharko dituzte, eta langile arduradunei erakutsi beharko dizkiete instalazioetara sartzeko titulua duela frogatzen duten agiriak, bai eta nortasun agiriari dagozkionak ere (NAN edo antzekoa), haren baliotasuna frogatzeko.
5. Instalazioa erabiltzeko tarifak nahitaez ordaindu behar dira, hain zuzen, indarrean dagoen testu arautzaileak adierazten duen moduan eta zenbatekoan; ez da inolako murrizketarik edo salbuespenik egingo, organo eskudunek berariaz onartutako kasuetan izan ezik. Garbiketak eta konponketak egiteko, arrazoi teknikoengatik edo arautegiak hala diolako instalazioak ixten diren egunak zerbitzuaren prezioan sartuta daude.
6. Aretoen edukierari dagozkion segurtasun kontuak direla-eta, Azkuna Zentroak mugatu ahal izango du JFZko jardueretako eta guneetako parte-hartzaileen kopurua. Horrez gainera, une jakin batzuetan, sarrera debekatu ahal izango du, behar den denboran, nahiz eta egun horri dagokion abonua ordainduta eduki.
7. Azkuna Zentroak, arduradunen eta zerbitzuan diharduten langileen bitartez, ahalmena izango du arautegi honetan jasotako arauren bat (edo aplika daitekeen legezko arautegia) betetzen ez duten pertsonei edo beraien ekintzekin erabiltzaileen segurtasuna edo lasaitasuna arriskuan jartzen dutenei sarrera ukatzeko edota instalazioetatik kanporatzeko.
8. Instalazioen erabiltzaileak era hauetakoak izan litezke:
a. Erabiltzaile abonudunak. c. Ikastaroetako ikasleak.
b. Erabiltzaile EZ abonudunak. d. Taldeak.
5. artikulua.- Erabiltzaile abonudunak
1. JFZak urteko eta hileko harpidetzak egingo ditu Jarduera Fisikoko Zentroko instalazioetara sartzeko. Abonamendu horiek aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakar batean.
2. JFZaren abonuduntzat hartuko da, ezarritako kuota ordaindu ondoren, izena ematen duen pertsona oro.
3. Azkuna Zentroak abonudunaren izaera frogatzen duen egiaztagiria igorriko die, aldez aurretik ordainduta, egoera hori onartu dutenei.
4. Abonuduna izateko tarifa bat ordaindu behar da, eta tarifa hori Azkuna Zentroko dagokion Gobernu Organoak onartuko du urte natural bakoitzean.
5. Abonudun-izaera urteko edozein unetan lor daiteke. Kuotaren bat ordaintzen ez bada, eten egingo da abonudunaren izaera. Izaera hori berreskuratzeko, ezinbestekoa da ordaindu gabeko kuotak ordaintzea.
6. JFZko abonudunak familiarrak eta bakarkakoak izan daitezke.
7. Abonudun familiar gisa onartuko dira familiaburutik hasita txartel horren mende gelditzen diren hainbat onuradun; bikotekidea, halakorik balego, eta familia unitate hori osatzen duten ondorengoak baino ez dira izango onuradun horiek.
8. Abonu familiarren baitako 6 eta 17 urte* bitarteko onuradunek (jaiotza-urteko urtarrilaren 1etik aplika daiteke) gehigarri bat ordaindu beharko dute; gehigarriaren zenbatekoa Azkuna Zentroak zehaztuko du urte natural bakoitzerako.
9. Familia-abonu baten onuradunek (prestakuntza araututako ikasleentzat) 18 eta 25 urte bitartean badituzte (jaiotza-urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplika daiteke), Azkuna Zentroak urte natural bakoitzerako ezarriko duen gehigarri bat ordaindu beharko dute. Osagarri hori ikasketa arautuetako ikasleentzat izango da soil-soilik, horrela ziurtatzen badute.
10. 26 urtetik aurrera, kasu guztietan, banakako ordainketa arrunta eskuratu beharko da.
* Onuradunen adina zenbatzeko, jaiotza-urteko urtarrilaren 1a hartuko da erreferentziatzat.
Erreferentzia hori bera hartuko da kontuan erregelamendu honen 7. artikuluan aipatzen diren ikastaroen inskripzioan.
11. Abonatuek instalazioak sartzeko eta erabiltzeko eskubidea dute, harpidetzen duten abonamendu-motaren arabera. Abonu motak prezioen eta lotutako zerbitzuen tauletan azalduko dira.
12. Abonatuek prezio bereziak izango dituzte, urte natural bakoitzerako ezarritakoak, kirolikastaroen inskripzioan.
13. Gure abonatuak babesteko,baldintza hori pertsonala eta besterenezina izango da. Beste pertsona batek erabiltzeak, titularrak desagertzea aldez aurretik salatu gabe, erregelamendu honetan aurreikusitako zehapenak ekarriko ditu inplizituki.
14. Erabiltzaile abonuduna, gainera, instalazioetara sartu ahal izango da saio zehatz bati dagokiona ordainduta.
6. artikulua.- Erabiltzaile EZ abonudunak
1. JFZk erabiltzaile ez abonuduntzat hartzen ditu JFZko ekipamenduak abonudun izan gabe erabiltzen dituen pertsonak.
2. Erabiltzaile ez abonudunek eskubidea dute erabilera libreko instalazioak erabiltzeko, ikastaroak gordetzeko eta horietan izena emateko, erabiltzaile abonudunen bestelako abonu kuota baten bitartez; kuota horiek eskumena duen organoak finkatuko ditu urte natural bakoitzeko.
3. Gainera, abonuduna ez den erabiltzaileak eskubidea izango du igerilekua eta solarium terraza libre erabiltzeko, eta oinarrizko tarifa duen jarduera bateko saio batera sartzeko (beteta ez badago), eskumena duen organoak urte natural bakoitzerako finkatutako eguneko sarrera ordainduta.
4. 5 urterarte doan izango da Zentroaren igerilekurako sarrera puntuala.
5. Azkenik, ikastaro batean izena eman dutenak erabiltzaile ez abonudun gisa sartuko dira, baina ikastaroaren prezioari dagokion gainordaina ordaindu beharko dute (%40ko gainordaina, Premium tarifako erabiltzaileak izan ezik, horiek %20 izango baitute), eta izena eman duten jarduerara baino ezingo dira sartu.
7. artikulua.- Ikastaroen erabiltzaileak
1. JFZak ikastaroen erabiltzailetzat hartzen ditu JFZn ematen diren modalitateetako edozein ikastarotan izena eman duten abonudunak zein abonudun ez direnak.
2. JFZak behar beste denboraz argitaratuko du denboraldi bakoitzean emango diren ikastaroen katalogoa.
3. Ikastaroetan ariketa fisikoa egingo da, kirol-modalitate batean oinarrituta ala oinarritu gabe, iraupen mugatuarekin gabe, eta izaera ebolutiboa duten programazioekin.
4. JFZak antolatutako ikastaroek hautemandako eskaeraren arabera prestatutako bertako programazioari erantzuten diote.
5. Ikastaroetan izena emateko eta inskripzioa berritzeko, JFZko harrerako langileengana jo beharko da edo, bestela, Azkuna Zentroaren web orriaren bidez egin beharko da.
6. Inskripzioa berritzeko abonua ezarritako epearen barruan ordaintzen ez bada, baja emango da ikastaro horretan, eta ez da eskubiderik izango aurrerantzean plaza gordetzeko.
7. Izena emateko kuota ez da inoiz itzuliko, ikasleak denboraldi jakin batean eskoletara joaterik ez duenean ere ez.
8. Ikastaroetan hilabete eta ordu aldaketak onartuko dira, betiere, eskatzen den talde berrian lekua badago (itxarote- zerrendetakoek lehentasuna dute talde-aldaketari dagokionez).
9. JFZak ahalmena du ikastaroak eteteko edo ezabatzeko, eskaera ikusita ikastaroarekin jarraitzea zentzuzkoa ez bada.
8. artikulua. Taldeak
1. Taldetzat hartzen dira multzo homogeneo bat osatzen dutenak, eta beren ezaugarri komunak direla eta baliabide pedagogiko, terapeutiko edo aisiako gisa jarduera fisikoa egiteko gomendioa dutenak. Talde horietako kideen arteko harreman nagusia ez da, modu esklusiboan edo funtsezkoan,JFZaren instalazioen erabilera izango, inondik ere.
2. Ikastetxeek heziketa fisikoko eskoletarako erabili ahal izango dituzte JFZko instalazioak. Erabilera hori JFZak erabiltzaile guztientzat finkatutako ordutegietara egokitu beharko da.
3. Ikastetxeetako talde guztiek irakasleekin joan beharko dute instalazioetara, edo, bestela, kontratatu egin beharko dituzte. Irakasle horiek egingo den jarduerarako gaitasuna izan behar dute, indarrean den araudian ezartzen denaren arabera; bestalde, espazioak erabiltzeko eskaera egin zuen erakundearen erantzukizuna da hori betetzea.
4. Taldeak arduradunarekin batera egongo dira beti, batez ere aldageletan.
9. artikulua. Arropa gordetzeko armairuen erabilera
JFZak doan jartzen ditu, erabiltzaileen zerbitzura, erabiltzaileen arropa eta gauzak gordetzeko armairu pertsonalak, JFZko instalazioetan diharduten bitartean erabiltzeko. Azkuna Zentroa ez da, inondik ere, armairu horietan gordetako objektuen gordailuzain.
Arropa gordetzeko armairuen erabilerak honako arau hauen araberakoa izan beharko du:
1. Azkuna Zentroak ez du inoiz armairuetan gordetako arroparen edo beste objektuen ardura bere gain hartuko. Horregatik, abonudunei eta erabiltzaileei gomendatzen zaie kirol-instalazioetara ez dezaten baliozko objekturik eraman.
2. Arropa gordetzeko armairuetako giltzen zaintza erabiltzaileen erantzukizuna izango da, eta ez beste inorena.
3. Giltzak ezingo dira, inondik ere, JFZko instalazioetatik atera.
4. Arropa gordetzeko armairuko giltza galduz gero, erabiltzaileak galeraren berri eman beharko dio, lehenbailehen, instalazioetako langileari.
5. 10 euroko zigorra jasoko dute:
a. Arropa gordetzeko armairuetako giltzak JFZko instalazioetatik ateratzea debekatzen duen araua hausten duten erabiltzaileek.
b. Arropa gordetzeko armairuetako giltza galtzen duten erabiltzaileek.
6. Erabiltzaileek edo abonudunek JFZko instalazioak erabiltzen dituzten bitartean baino ezingo dituzte arropa gordetzeko armairuak erabili. Ezin dira arropa edo beste objektu batzuk gorde JFZko instalazioak erabiltzeari utzi eta gero.
7. Azkuna Zentroak, aldian-aldian, hustu egingo ditu itxita gelditzen diren eta giltza jarrita ez duten armairu guztiak. Armairu horretan gordeta dauden objektu pertsonalak segurtasuneko bulegoan jasoko dira. Armairuetako edukia 14 egun naturaletan gordeko da, eta, jabeek kentzen edo eskatzen ez badute, epe hori igarota ongintzako erakunde bati emango zaio, eta jabeak ez du eskubiderik izango inolako kalte-ordainik eskatzeko. Jarrera hori errepikatzea Zentroko diziplinaaraubidearen barruan aztertuko da.
10. artikulua. Erabiltzeko arauak
ARAU OROKORRAK
• Ordutegiak jarduera bakoitzerako finkatuta daudenak izango dira.
• Debekatuta dago JFZra monopatinekin, patinekin, patineteekin edo bizikletekin sartzea.
• Debekatuta dago instalazioan argazkiak atera, bideoak grabatu edo bideo deiak egin, berariazko baimena izan ezean.
• Beharrezkoa da tornuen lerroan identifikatzea, bai sarreran, baita irteeran ere.
• Nahitaez bete behar dira instalazioetara beirazko objektuak eta jatekoak sartzea edota edari alkoholdunak edatea debekua aipatzen duten arauak.
• Debekatuta dago JFZn eretzea.
• Larrialdi-egoeretan, beti beteko dira JFZko langileen oharrak, baita indarrean dagoen araudiaren aurkakoak direnean ere..
• Kirol-poltsak eta antzekoak instalazioetan libre dauden armairuetan utziko dira.
• Altzariak errespetatu eta ondo erabili beharko dira.
• Kirolerako arropa eta oinetakoak edo oinetako bereziak eta egokiak erabiliko dira.
• Instalazioak beren erabilera bereziari dagozkion jarduerak egiteko baino ezingo dira erabili, Azkuna Zentroak horretarako baimena ematen duenean izan ezik.
• Zerbitzuko langileei lagundu beharko zaie instalazioak erabiltzeko arauak errespeta daitezen, eta, horretarako, aintzat hartuko dira arau horiei buruzko ohar orokorrak edo bereziak, eta instalazioen ekipamenduari eta materialari dagozkienak.
• Instalazioetara ezingo da animaliarik sartu zerbitzuko animaliak izan ezik
• Guztiz debekatuta dago instalazioak eta bertan dauden materialak erabiltzea JFZak edo zerbitzua kudeatzen duen enpresak baimendu ez duten entrenatzaile pertsonal batekin. Era berean, debekatuta daude JFZak edo zerbitzua kudeatzen duen enpresak berariaz baimendu gabeko eskola partikularrak edo kolektiboak.
• Erabiltzaileek musika erreproduzitzeari dagokionez, pertsonalizatua izango da kasu guztietan
1. GIMNASIOA
• Azkuna Zentroak gimnasioko zirkuituetan eta gune mugatuetan eskaintzen dituen ikastaroek lehentasuna izango dute erabilerari dagokionez.
• Instalazio horietara kirolerako arroparekin eta oinetakoekin sartu behar da. Makina kardiobaskularretan eta pisu libreko eremuan ariketak egiteko, ezinbestekoa da toalla eramatea. Higienea zaintzeko, beste kirol-oinetako batzuk erabili behar dira, kaletik ekarritakoak ez direnak.
• Tornuen lerrotik igaro behar da txartela, gimnasiora sartzean zein irtetean.
• 16 urtetik beherakoak ezin dira sartu, ezta helduekin batera badaude ere, azkuna zentroak proposatutako jardueretan izan ezik.
• Materiala egoera ezin hobean egon dadin, debekatuta dago lurrera botatzea eta tratu txarrak ematea edo kolpatzea.
• Materiala eta ekipamendua erabiltzeari uzten zaionean, jatorriz zegoen moduan utzi behar da horretarako aurreikusitako lekuan.
• Gimnasioko fitness edo muskulazioko teknikariek ondo zaindu eta gainbegiratuko dute, oro har, erabiltzaileek ariketak zuzen egiten dituzten.
• Modelo bereko osagai guztiak hartuta badaude, kardioko materiala (bizikletak, eliptikoak, zintak...) 30 minutuz erabiliko da gehienez ere.
• Aparatuak erabili eta gero, garbitu egin beharko dira.
• Gimnasioan ikusten diren akats guztiak aretoan dauden begiraleei jakinarazi beharko zaizkie.
• Ezin da ariketarik egin soina erakusten.
• Zerbitzuko langileei lagundu beharko zaie gimnasioko eta aldageletako erabilera-arauak errespeta daitezen.
• Gimnasioa zabalik dagoen bitartean, begirale bat egongo da bertan, erabiltzaileak zaintzeko eta aholkularitza-lanetarako.
2. HAINBAT MOTATAKO ARETOAK
• Horiek erabiltzeko baimena aurretik eman beharko du Azkuna Zentroak; hala ere, lehentasuna dute bertako ikastaroek.
• Ordutegiak antolatutako ikastaro eta jardueretarako ezarrita daudenak izango dira.
• Jende-kopurua araututako jardueretarako unean-unean ezartzen dena izango da.
• Begiraleak edo pertsona arduradunak gainbegiratuko du jarduera beti.
• Saiora 10 minutu berandu edo beranduago iritsiz gero, irakasleak sarrera debekatzeko eskubidea izango du, pertsona horrek abonua ordaindu badu ere.
• Erabilitako materiala jaso egingo da.
• Kirol-poltsak eta antzekoak instalazioetan libre dauden armairuetan utziko dira.
• Instalazioa erabili ahal izateko, nahitaezkoa da, kirolerako oinetakoak eta arropa erabiltzea. Tatamia dagoen aretoari dagokionez, oinutsik sartu beharko da.
• Lurreko, uretako, guztizko edo osasuneko PREMIUM TARIFAN izena emanda dauden pertsona guztiek sarbidea izango dute beren modalitatean dauden jarduera guztietara, betiere aldez aurretik erreserba eginda Hala ere, jarduera zehatz eta jakin batean izena emanda dauden pertsonak bakarrik joan ahal izango dira programa zehatzera talde bakoitzerako ezarritako ordutegian eta adierazitako egunetan.
• Gimnasioan ikusten diren akats guztiak jardueren begiraleei jakinarazi beharko zaizkie.
3. IGERILEKUAK
32/2003 Dekretuaren 34. artikuluaren V. kapituluan adierazten dena betez, Azkuna Zentroko igerileku bakoitzean edo uretako unitate bakoitzean aldi berean erabil dezakeen gehienezko jende kopurua finkatuko da. Kopuru hori ekipamendu bakoitzaren ur-laminaren gainazalaren araberakoa izango da, eta instalazio guztietan egongo da ikusgai.
Honako hauek dira erabilera arauak:
a. Nahitaezkoa da dutxak eta putzuak erabiltzea, kanpotik igerilekuen nasara sartzeko.
b. Nahitaezkoa da bainua hartzeko jantziak, bainurako txanoak eta txankletak erabiltzea. Burkinia bainua hartzeko jantzi homologatutzat hartzen du Azkuna Zentroak.
c. 7 urtetik beherako adingabeak lagunduta sartuko dira igerileku guztietara.
d. 14 urtetik beherakoak igerilekuetara sartu ahal izango dira heldu batek lagunduta badaude edo
12 urtetik aurrera, baimen sinatua badute.
e. Bainua hartzen ari direnen segurtasuna zaintzeko helburuarekin, ez da gainerakoei traba egin diezaiokeen edo esparruko bizikidetza kalte dezakeen jokorik edo jarduerarik onartuko, ez ur barruan ez kanpoan.
Debekatuta dago:
a. Uraren eta/edo osagai pasiboen bitartez –esate baterako, bereizteko kortxo ilaren edo igeri egiteko taulen bitartez– harreman zuzena edo zeharkakoa izanda erraz transmititu daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonak bainu eremura sartzea.
b. Bainua hartzeko gunera kaleko arropaz edo oinetakoz jantzita sartzea.
c. 7 urtetik beherakoek bakarrik bainua hartzea.
d. Beirazko objektuak edo objektu zorrotzak sartzea.
e. Sorosleen baimenik gabe hegalak, betaurrekoak (igeri egitekoak izan ezik), koltxonetak, flotagailuak, mahuka erdiak, jolasteko materialak, etab. erabiltzea.
f. Igerilekuaren bazterrean korrika egitea, joko arriskutsuak egitea edo kortxo-ilaren gainean etzatea, ertzetik buruz edo beste edozein moduz jauzi egitea eta igerilekuetan zabalera igeri egitea, eta beste erabiltzaileei igerilekua behar bezala erabiltzea eragotziko dien beste edozein ekintza egitea.
Halaber, xedapen hauek aplika daitezke:
• Instalazio hau uretan jarduera fisikoak eta jolas-jarduerak egiteko da, bai eta ingurune horretan ikasteko ere.
• Azkuna Zentroa ez da igeri egiten jakin gabe edo dagokion arreta gorde gabe igerilekua erabiltzen duten erabiltzaileek izan ditzaketen istripuen erantzule izango.
• 14 urtetik beherako adingabeak beraien ardura duen pertsona heldu batekin ez badaude, JFZak sarrera galarazi ahal izango du, beren gurasoen sinatutako baimenik ez badago. Era berean, 7 urtetik beherakoak ezin izango dira ontzian sartu heldu baten laguntza aktiborik eta gainbegiraturik gabe.
• JFZak antolatuko du igerilekuko kaleen banaketa, eta ondo ikusteko lekuan emango du horren berri, bainu libreko jarduerak, ikastaroak eta bestelako jarduerak kontuan hartuta.
• Nahitaezkoa da sorosleen oharrei jaramon egitea.
• 8-14 urteko haurrak berariaz haurrentzat ez diren igerilekuetara lagunduta sartzea gomendatzen da.
• Igerilekua jendearentzat zabalik dagoen orduetan, dagokion titulazioa duen sorosle bat egongo da bertan.
• Instalazioak urtean behin itxiko dira, horien higiene-osasun egoera ondo gordetzeko helburuarekin, igerileku klimatizatuei dagokienez indarrean den araudiaren arabera.
• Azkuna Zentroak ur-erabilerako material osagarria izango du maileguan hartzeko. Ez da ikastaroetarako material espezifikorik utziko.
• Zerbitzuko langileei lagundu egin beharko zaie igerilekuetako eta aldageletako erabilera-arauak
errespeta daitezen.
4. TERRAZA
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazitako higiene-osasun arrazoiak direla-eta, ezin da jan, edan edo erre. Ura baino ezingo da edan.
• Nahitaezkoa da bainujantzia eta txankletak erabiltzea.
• Ezin da terrazara sartu jantzita eta kaleko oinetakoekin.
• Putzuetatik igaro behar da terrazatik igerilekura sartzeko.
• Espazio horretarako alokairuan dauden hamakak pertsona bakar batek okupatu ahal izango ditu, eta okupatuta mantendu ahal izango du, betiere instalazioa uzten ez badu.
5. ALDAGELAK
Aldagelak lehen, hirugarren eta laugarren solairuetan daude. Ahalmen urritasunen bat duten pertsonentzako aldagelak daude solairu guztietan.
Laugarren solairuko aldagelak mugikortasun murriztua ahalmen urritasunen bat duten pertsonentzat baino ez dira.
Lehen solairuko aldageletan lehorreko jardueretako –gimnasioko edo JFZko aretoetako jardueretako–erabiltzaileek dute lehentasuna.
Hirugarren solairuan sexuaren arabera banatutako bi aldagela, sexu bakoitzaren aldagela nagusiak eta jantzitegi familiarrak daude.
Leku horietan hau bete behar da:
• Eremu hezean oinetako egokiak erabiltzea. Umeekin datozen pertsona laguntzaileak ezingo dituzte eremu horietara lagundu kaleko oinetakoak jantzita dituztelarik. Gurasoek ezingo diete beren seme-alabei eremu horietara lagundu kaleko oinetakoak jantzita.
• Leku horietan dauden elementu komunak ondo erabili behar dira.
Hirugarren solairuko aldagelak erabiltzeko arauak:
• Adingabeko batekin ez doazen pertsonak ezin dira aldagela familiarretara sartu. Gazteentzako lehorreko jarduerak egiten dituzten eta dagozkien aldageletan bakarrik egoterik ez duten adingabekoek ere aldagela horiek erabili beharko dituzte.
• Mutilekin batera dauden emakumeek eta neskekin batera dauden gizonek aldagela familiarrak erabili beharko dituzte.
• Sexu desberdinetakoak diren eta 8 urte baino gutxiago duten haurrak aldagela familiarretara sartu ahal izango dira lagunduta badaude. 9 urtetik aurrera, beren sexuari dagozkion aldagelak erabili behar dituzte.
• Neskekin batera dauden emakumeek eta mutilekin batera dauden gizonek aldagela familiarrak eta aldagela nagusiak erabili ahal izango dituzte.
Debekatuta dago:
• Jatea.
• Korrika egitea edo jolastea.
• Paperak, lotailuak, lotura itsaskorrak edo beste objektu batzuk lurrera botatzea.
• Beste erabiltzaileei traba egiten dieten jokabideak edukitzea.
• Edari alkoholdunak edatea.
• Bizarra moztea (ezta zerbitzuko eremuan ere), depilatzea, ilea tindatzea edo norberaren zaintzarekin zerikusia duen beste edozer egitea (zerbitzuko eremua barne).
• Txankletak edo bestelako objektuak eskuko lehorgailuetan edo ile-lehorgailuekin lehortzea.
• Higienea dela eta, ile-lehorgailuekin burua baizik ezin izango da lehortu.
11. artikulua. Publizitatea instalazioetan
Azkuna Zentroak beretzat gordetzen du publizitatea har dezakeen edozein gune ustiatzeko aukera.
12. artikulua. Datak eta prozedura administratiboak
1. Altak egiteko, ezinbestekoa da harrera-lekuko langileek eskatzen dituzten agiri guztiak aurkeztea.
2. Gimnasioko plazak eta ur, lur eta Premium osoko tarifa izan ezik, denboraldi bakoitzeko gainerako plazak Azkuna Zentroak iragarriko dituen egunetan zozketatuko dira.
3. Gimnasioko eta lurra, ura edota Premium osoko ikastaroetako ikasleek era aktiboan eutsiko diete izaera horri JFZko harrera-lekuan baja eskatzen ez duten bitartean. Denboraldiak ezin zaizkie kategoria horiei aplikatu.
4. Hilabeteko abonuen eta ikastaroen igorpenak hilaren 1ean bidaliko dira banketxeetara, betiere, egun hori jaieguna ez bada; hala izanez gero, hurrengo lanegunean bidaliko dira igorpenak. Kasu batean zein bestean, aldez aurretik kobratuko da (otsailerako helbideratutako igorpena otsailaren 1ean sortuko da).
5. Epez kanpo egiten diren eta arautegi honetan jasota ez dauden eskaera guztiak idatziz eskatu beharko dira.
6. Zozketaren araudiari dagokion guztia esteka honetan egiaztatu ahal izango da: zozketaren arautegia edo JFZko Mostradorean eska daitekeen dokumentua.
7. Bajak:
a. Ezin da instalazioetarako urteko abonuaren bajarik egin kontratatutako epean.
b. Helbideratutako abonamenduen bajak kontratatutako azken hilaren eguna iritsi aurretik jakinarazi beharko dira.
c. Eskudiruzko ordainketetan ez da baja jakinarazi behar.
d. Ikastaroetako erabiltzaile aktiboek baja egin dezakete. Ikastaroetan baja eskatzeko, ezinbestekoa da JFZko harrera-lekuan aurreko hilaren 15. eta 30. egunen artean hori jakinaraztea, oharra hartu dadin. Adibidez: Urtarrilaren 15etik 30ra baino lehen eskatu beharko litzateke otsaileko hilekorako baja.
e. Baja-aldi baten ondoren, abonuduna edo ikastaroko ikaslea berriz izateko, ordaindu gabeko kopurua eta dagokion matrikula ordaindu beharko dira.
f. Galdutako ikastaroan itxarote-zerrenda badago, hurrengo pertsonarekin harremanetan jarriko gara, eta ezin izango da galdutako plaza berreskuratu.
8. Itzulitako ordainagiriak:
a. Ordainagiria itzuliz gero, ukitutako pertsonak 48 ordu izango ditu bere egoera argitu eta arautzeko; bestela, epe hori igarotakoan, baja kudeatuko da Azkuna Zentroan kontratatutako
zerbitzuetan.
b. Ordainagiria berriro itzultzen dutenei eskura ordaintzeko eskatu ahal izango zaie.
9. Altak:
a. Urteko edozein unetan eskatu ahal izango da alta abonoan ordainketa proportzionala eginez. Ikastaroetan, hilaren 8tik aurrera soilik aplikatuko da kobrantza proportzionala.
b. Epe bat ez ordaintzeak matrikula berriro kobratzea ekarriko du.
c. Plaza libreekin
I. Hilabete osorako. Aurreko hilaren 25etik aurrera, eta hilabete hori bera amaitu arte.
d. Itxarote-zerrendarekin
I. Itxarote-zerrendan daudenek lehentasuna dute ikastaro batzuetan, lekuan bertan eskatzen dutenen aurrean.
II. Itxaron-zerrendan egonda ikastaro bat eskaintzen zaien pertsonei bi mezu bidaliko zaizkie. Lehenengo deiaren lehenengo sms zenbakitik aurrera, 48 ordu izango dituzu ordainketa formalizatzeko.
III. Edozein ordutegiko 5 ikastarotarako itxarote-zerrendan eman ahal izango da izena gehienez.
IV. Itxaron-zerrendaren ordena gorabeheren kudeaketak bakarrik alda dezake.
10. Ikastaro arteko aldaketak:
a. Aldaketa egin nahi den ikastaroan plaza librerik bada, eta, gainera, itxarote-zerrendarik gabeko ikastaroa bada.
b. Ikasteko ikastaroetan, maila aldaketak begiraleek proposatu eta koordinatzaileak gainbegiratu behar dituzte.
c. Maila aldaketarekin ez da bermatzen ordutegi berean edukiko denik plaza.
13. artikulua. Zigor Erregimena
Azkuna Zentroak, bere gobernu- edo kudeaketa-organoen bitartez, kasuaren arabera, neurri zuzenak hartu ahal izango ditu eta diruzko zigorrak edo eskubideen galerari dagozkionak ezarriko dizkie ekipamenduen funtzionamendu zuzenaren kontrako jokabideei, JFZren Arautegi honetan eta hori garatzen duten xedapenetan aurreikusitako ordena lehengoratzeko helburuarekin. JFZko zerbitzuko langileek ordena eta zerbitzuaren funtzionamendua lehengoratzeko neurriak hartu ahal izango dituzte, dagozkion zigorrei kalterik eragin gabe.
13.1. artikulua. Arau-hausteak
1. Honako arau-hauste hauek hutsegite arintzat hartuko dira:
a. JFZ egoki ez erabiltzearen ondoriozko arau-hausteak.
I. Arautegi honen kontrako arau-hauste bat zuzentzeko egiten diren oharrak kontuan ez hartzea.
II. Beste erabiltzaile batzuei nabarmen kalte egitea.
III. Erabiltzaileen, abonudunen eta JFZko langileen kontrako tratu txarrak, ahozkoak zein fisikoak. Arau-hauste hori Azkuna Zentroko arduradunek oso larritzat hartzen badute, artikulu
honen 3. puntuan aurreikusitakoaren arabera izapidetuko da.
IV. Tratu txarra ekipamenduei edo altzariei.
V. Indarkeriazko jokabide nabarmenak.
VI. Sartzeko titulu balioduna ez edukitzea.
VII. Elkarbizitzaren eta higienearen kontrako ekimenak egitea edo beste jokabide antisozial batzuk edukitzea.
VIII. Kirola egiteko eremuetan kirolik egiten ez dela nabarmenki erakusteko jarrera edukitzea.
IX. Abonudunaren txartela erabiltzea, txartelaren titularra izan gabe.
b. Kirol-ikastaroetan erabilera edo jokabide ezegokiaren edo iruzurrezkoaren ondoriozko arauhausteak.
Ildo horretatik, gertatutakoa unean bertan balioetsiko da, honako baldintza hauek kontuan hartuta:
I. 7. artikuluaren kontrako arau-hauste bat zuzentzeko egindako oharrei jaramonik ez egitea.
II. Jarrera antisozialen bitartez, ikastaroko beste partaideei edo irakasleei nabarmen kalte egitea edo ikastaroaren jardun normala galaraztea.
III. Tratu txarra ekipamenduei edo altzariei.
IV. Indarkeriazko jokabide nabarmenak.
V. Ikastarora sartzeko titulu baliodunik ez edukitzea.
VI. Abonuaren kasuistikan iruzur egitea.
VII. Ikastaro jakin batzuetara sartzeko datuak faltsutzea, makinetan, irakasleei edo Azkuna JFZaren zerbitzura diharduten langileei.
Arautegi honetako 7. artikuluan biltzen diren eta erabiltzaile ikasleei eta kirol-ikastaroen funtzionamendu-dinamikari dagozkion arauak hautsiz gero –adibidez, goian zerrendatutakoak edo antzeko beste batzuk eginez–, ezingo da izenik eman edo berritu, hala dagokionean.
Egoera hori JFZko arduradunek balioetsi eta zigortuko dute, eta ezin izango da hilabeteko gaitasungabetzetik gorakoa izan.
2. Honako jokabideren bat egiten dutenak hutsegite larria egin dutela joko da:
a. Artikulu honetako a) eta b) puntuetan tipifikatutako jokabideren batean 3 hutsegite arin egitea, hiru hilabete baino gutxiagoan.
b. Abonuaren titulua uztea beste pertsona batek erabil dezan.
c. JFZko materiala hondatzea, zuen helbururako ezin berreskuratzeko moduan utzita.
3. Honako hauek hutsegite oso larritzat hartuko dira:
a. Urtebetean (1) baino gutxiagoan 3 hutsegite larri pilatzea.
b. Kiroldegiaren eremuaren barruan eta atxikitako instalazioetan Zigor Kodearen 368. artikuluan aurreikusitako gaiak (droga toxikoak, estupefazienteak edo gai psikotropikoak) kontsumitzea edo salerostea.
c. Besteren ondasunez bidegabe jabetzen harrapatuak.
d. Larritzat har daitezkeen jazarpen fisiko, psikiko edo sexualeko jarrerak hartzea.
e. Abonudunaren tituluak salerostea.
f. Beraien jarrerarekin instalazioen erabilera edo ikastaroen garapena galaraztea.
g. Hitzez edo fisikoki JFZaren zerbitzura diharduten langileei tratu txarra ematea.
h. Ematen ari den jarduera oztopatzen duen edozein egintza.
13.2. artikulua. Zigorrak
1. Arau-hauste arinak era honetara zigortuko dira:
• Arau-hauste arina egiten duen edozein erabiltzaile berehala kanporatuko da Zentrotik. Erabiltzailea kanporatzen denean, erabiltzaile hori ezingo da egun horretan instalazioetara sartu (nahiz sarrera erosten ahalegindu, nahiz abonudunaren txartela erakutsi, edo JFZren Arautegi honetan kontuan hartutako beste edozein bide erabili).
• Erabiltzailea zentroko txartelaren edo Azkuna Zentroak jaulkitako beste txartelaren baten titularra bada, txartel hori kendu egingo zaio egun batetik hilabete batera bitarteko epean.
• Edonola ere, abonuduna izanez gero, Zentroko arduradunek iritzitako denboran galduko luke izaera hori, baina ez da, inondik ere, hilabetetik gorako epean izango.
2. Arau-hauste larriak era honetara zigortuko dira:
• Arau-hauste larria egiten duen edozein erabiltzaile berehala kanporatuko da Zentrotik. Erabiltzailea kanporatzen denean, erabiltzaile hori ezingo da egun horretan instalazioetara sartu (nahiz sarrera erosten ahalegindu, nahiz abonudunaren txartela erakutsi, edo JFZren Arautegi honetan kontuan hartutako beste edozein bide erabili).
• Erabiltzailea zentroko txartelaren edo Azkuna Zentroak jaulkitako beste txartelen baten titularra bada, txartela kendu egingo zaio, hilabete eta egun bat eta urtebete bitarteko epean.
• Edonola ere, abonuduna izanez gero, Zentroko arduradunek iritzitako denboran galduko luke izaera hori, baina ez da, inondik ere, urtebetetik gorako epean izango.
3. Arau-hauste oso larriak era honetara zigortuko dira:
• Arau-hauste oso larria egiten duen edozein erabiltzaile berehala kanporatuko da Zentrotik. Erabiltzailea kanporatzen denean, erabiltzaile hori ezingo da egun horretan instalazioetara sartu (nahiz sarrera erosten ahalegindu, nahiz abonudunaren txartela erakutsi, edo JFZren Arautegi honetan kontuan hartutako beste edozein bide erabili).
• Erabiltzailea zentroko txartelaren edo Azkuna Zentroak jaulkitako beste txartelen baten titularra bada, txartel hori kendu egingo zaio urtebete eta egun bat eta bost urte bitarteko epean.
• Edonola ere, arau-hauste oso larriak gehienera bost urteko epean abonuduna izateko eskubidearen galerarekin zigortu ditzakete Azkuna Zentroko arduradunek. Abonudunaren izaera denbora batez galtzen duenak ezingo du Azkuna Zentroko esparruetara sartu zigorrak irauten duen bitartean.
• Kasu guztietan, zigorra txartela kentzen denetik izango da eraginkorra, zigorra noiz jakinarazten den kontuan hartu gabe.