AZ - 2023ko Txostena

Page 1

2023ko TXOSTENA

Hausnartu eta berritu, aurrera egiteko

2023an Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-jarduerak izan ditu urteko egun guztietan. Horra hor Bene Bergado eskultore bilbotarraren Urritu erakusketa, zentroaren historian bisitari gehien izan duena. Horra hor zinema-proposamenak, bertako eta nazioarteko sorkuntza garaikidean eta horrek beste diziplina artistiko batzuekin duen harremanean oinarrituak. Horra arte bizien denboraldi egonkorra, egungo eszenako lanik berritzaileenak ikusteko aukerarekin. Eta

Gutun Zuria Bilbao jaialdia, hitzaren inguruko urteroko topagunea, literatura garaikidearen erreferenteekin eta egungo narratibaren ahots berriekin. Eta Prototipoak topaketa, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, lengoaia eta praktika artistiko berriak erakusten dituena diziplinarteko ikuspegitik. Eta zentroan egonaldia duten artistak, beren prozesuak ekoitziz eta Azkuna Zentroko publikoen komunitateei erakutsiz. Azken batean, lengoaia garaikideak sustatu eta hedatu nahi dituen programazio bat.

Duela bost urte, 2019-2023 Programa

Proiektuaren bidez, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bilakatzeko asmoa planteatu zen. Tokiko eta nazioarteko begirada duen Zentro bat, irekia publiko-komunitate desberdinekin jarduteko.

Helburua bete egin dugu, programazioa erdian jarriz, arteari espazio gehiago irekiz, eta Azkuna Zentroa sendotuz, sorkuntza artistikoa sustatu eta laguntzeko leku gisa, Lantegia gure ideien laborategi berriaren bidez; Mediateka berrituz, XXI. mendeko liburutegia izan dadin; programa berriak abiaraziz eta nazioarteko sare berriak ehunduz.

Kopuruek bermatu egiten dute ibilbide eta proiektu hori, etengabeko eraldaketan oinarrituta dagoena, aldian aldiko egoeretara egokitzeko aukera eman diguna.

Alabaina, aldi honetan, gehienbat, hau izan da

gure eginkizuna: eztabaidak piztu gizartean; kultura proposatu praktika partekatu gisa, prozesu dinamiko eta sortzaile gisa, aldi berean bakarra eta kolektiboa den esperientzia gisa; sorkuntza garaikidea eta proiektu berrien sorrera sustatu; zentroari lotutako komunitate artistiko bat sortu, eta publiko berriengana iritsi.

Horren guztiaren ondorioz, Alhóndiga egunero barrura sartzen diren pertsona guztien parte da. Horregatik, orain, Programa Proiektuaren lehen zatia ixten ari dela, ebaluatu eta birpentsatu behar da lan hori guztia, ilusioz eta forma berriak planteatzeko eta berritzeko asmoz, hala testuinguru artistikoan, nola sozialean.

Oraindik bide luzea dugu egiteko eta hazten jarraitzeko, maila on horri eusteko. Dena dela, zalantzarik gabe, zentro hau garai berrietarako prestatuta dago, gizarteak eskatzen duen maila du: kulturaren irisgarritasuna, eskubide kulturalak, euskarri berriak, lengoaia berriak, belaunaldien arteko arloa... bete-betean gauzatutako errealitatea dira Azkuna Zentroan.

Gaur egun, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao arte eta kultura garaikidea sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko zentro bat da. Eta, beraz, etorkizuneko kultura-ondarea eraikitzen ari da.

GURE EKARPENAK

Hiriko proposamen kulturala zabaldu dugu, arte garaikidea, kultura eta jakintza eskuratzen lagundu baitugu.

3.164.249 BISITA AZKUNA ZENTRORA 2023 AN

303

PARTE-HARTZAILE /EGUNEAN JARDUERETAN

4.299 JAULKIRIKO AZ TXARTELAK

4.481

+ 110.000

PARTE-HARTZAILE ZENTRORA, MEDIATEKA BBK-RA ETA ERAKUSKETETARA EGINDAKO BISITA GIDATUETAN

PARTE HARTZAILE PROGRAMAZIO ARTISTIKOAN

42 ARTISTA EGONALDIETAN

16

ERAKUSKETA ETA INSTALAZIO ARTISTIKOAK

37 IKUSKIZUN ZUZENEAN

52

BERTSIO ORIGINALEAN PROIEKTATU DIREN LUZEMETRAIAK

304.489

IKUSLE GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMA ARETOETAN + 70.000

PARTE-HARTZAILE ONLINE PROGRAMAN

271 AZKUNA ZENTROAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK

53 HEZKUNTZA ETA BITARTEKARITZA JARDUERAK

386

ARTE GARAIKIDEARI LOTUTAKO ARTISTAK, SORTZAILEAK ETA PROFESIONALAK

64

ZENTRO ETA ERAKUNDE KULTURALAK KONEXIOAN

20 NAZIOARTEKO KULTUR ZENTRO ETA ERAKUNDE GARAIKIDEEKIN KONEXIOAK

18 KULTURA PROGRAMA LANKIDETZAN

32,48 % AUTOFINANTZIAZIOA

ETA
AKTIBOAK

ARTEA ETA KULTURA

Artearen bidez gogoeta eta pentsamendu kritikoa egiteko pentsatutako programazioa, hiriko kulturaren gizarte saretik eta gizarte sarearekin:

ARTE BISUALAK

16 erakusketa eta instalazio

205 artista eta profesional

123 jarduera

88.696 parte-hartzaile ikusizko arteen programazioan

LITERATURA

52 programatutako jarduera

5.604parte-hartzaile jardueretan

51 autore, artista eta beste profesional batzuk

25 tailer

ARTE BIZIAK

37 ikuskizun zuzenean

8.336 parte-hartzaile

89 artista

8 topaketa artistekin

ZINEMA ETA

IKUS ENTZUNEZKOAK

53 film luze proiektatu dira jatorrizko bertsioan, azpititulatuta

4.335 ikusle

8 proiektu programatu

12 zinema-jaialdi

110.000 PARTE-HARTZAILE BAINO GEHIAGO PROGRAMAZIOAN

Estudio Gheada. El mejor de los mundos Fermín Jiménez Landa. Un helado sabor sendero (Prototipoak Bilbao. Bienal Internacional de Nuevas Formas Artísticas)
Bene Bergado. Urritu © Elssie Ansareo

ETA GAINERA...

Garapen Jasangarriko Helburuak zeharkatzen dituen kultura-programazioa

Kultura zeharkako eta ezinbesteko faktorea da 2030 Agendaren erronka lortzeko, eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren programazioak ibilbide-orri global horretan ezarritako ia helburu guztiak betetzen ditu. Gizartearekin lotzeko duen funtziotik egiten du, gizartea eraldatzeko, eta erabat sinetsita artea gai dela balio berriak sustatzeko eta gizadiaren garapenean laguntzeko behar den sormena emateko.

Sorkuntza artistikoa babestuz

Azkuna Zentroak hainbat programa ditu sorkuntza artistikoari laguntzeko eta babesteko, eta, horien bidez, urtero 30 bat proiektu aktibatzen dira, programazio-ildoei lotuta: arte bisualak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.

Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterra

2023-2024 ikasturtean jarri da prestakuntza-programa hau, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Ezaugarri hauetako lehena da Euskadin, praktika artistiko eta kultura garaikideen errealitate berria ikuspegi aplikatu batetik ulertzeko beharraren emaitza da, eta ikasleen profesionalizazioa erraztu nahi du, 40 prestatzaile baino gehiagorekin.

Lantegia. Ideien

Laborategia

Lantegia funtsezko osagaia da 2019-2023 Programa Proiektuaren eredu estrategikoan; eta haren oinarri kontzeptualetako bat da. Ezinbesteko organoa da zentroaren funtzionamendurako; bertan, kontzeptu esperimentalak eta garaikideak garatzen dira, ikuspegi berri batetik abiatuta, sorkuntzara, berrikuntzara eta prototipoetara begira.

Az Irratia. La radio de Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbao

AZ Irratia. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren irratiaren programazioa eta audientzia hazi egin dira; beraz, sendotu da formatu berri honen aldeko apustua, non ahozkotasuna den gogoeta eta hausnarketa artistikoaren transmisio-uhala.

ArtxiboAZ

ArtxiboAZ, Azkuna Zentroaren kultura-programazioaren gordailu digital berria, sorkuntza garaikidea hiru aldetatik ulertzeko sortutako tresna da: artxibo instituzional gisa, bitartekaritzarako eta artehedapenerako euskarri gisa, eta euskal sorkuntza garaikidearen memoriaren bermatzaile gisa.

AZ

argitalpenak

Kultura-programazioa jarduera editorialaren bidez hedatzen da, praktika artistiko garaikidea jasotzen baitu, ezagutzera eman eta zabaltzeko. 2023an argitalpen-funtsa handitu egin da Somewhere From Here To Heaven eta Decrecer katalogoekin, artisten eta egoiliarren Metakoadernoekin, Mikel A. García AZ kidearen Eyezorros biniloarekin.

Hezkuntza eta bitartekaritza

Hezkuntza eta bitartekaritza zentroaren zeharkako ardatza dira, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko duen eginkizunean. Horregatik, 2023an 53 proiektu garatu dira, publikoen komunitateekin modu kontzientean eta landuan bitartekaritza egiteko.

Instituzioekiko harremanak. Nazioarteko proiekzioa

Nazioarteko bihurtzeko, aukerak bilatu eta sare berriak irekitzen dira zentroaren programazioa aberasteko. Beste aliantza batzuen artean, Azkuna Zentroa kultura-zentroen, unibertsitateen eta arte sortzaileetako erreferentziako erakundeen Europako partzuergo bateko kide da (ACuTe), eta horien artean daude Ars Electronica edo European Theatre Convention.

ZERBITZUAK

Mediateka BBK

77.348 mailegu (2022an baino %6,8 gehiago)

330.446 sarbide Mediateka BBKra

3.575 eskuraketa berri

67.730 bilduma bibliografikoa

dendAZ.

Azkuna Zentroaren denda

+30 sortzaile

+ 800 erreferentzia salgai

+ 23 % hazkundea salmentetan 2022ari dagokionez

Jarduera Fisikoko Zentroa

596.787 sarrera Jarduera Fisikoko Zentroan

5.015 abonatu hilean, batez beste

283 kurtso

45 gAZte progaman izen emateak

Espazioen alokairuak

122 ekitaldi eta kolaborazio

16.895 erabiltzaile

320 espazio erabilita

Golem Alhóndiga zinemak

304.489 ikusle

505 film programatu

8.211 sesio

Ostalaritza

4 espazio

The Wellbeing Project

EGINKIZUNA, IKUSPEGIA ETA

BALIOAK

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao da kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua, artista, agente eta komunitate sortzaileen bidez. Hori guztia programazio hibrido batekin, eta “ko”, “multi”, “trans”, “inter”... formatuetan, garaikide denaren egunerokotasunari bide emateko.

GURE EGINKIZUNA e da loturak sortzea pertsonen eta kulturaren artean, ingurunean eragiteko, eta gizarte kritiko, sortzaile eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko. Kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, artisten, agente eta komunitate artistikoen bidez eta programazio-eredu hibridoekin esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da Azkuna Zentroa.

GURE IKUSPEGIA da Azkuna Zentroa espazio publiko askotarikoa eta gizarte eta kultura garaikidean erreferentea izatea, hala hemen nola nazioartean. Lurraldean eta bertan bizi diren pertsonengan eraldaketa eragingo duen epizentroa izatea

GURE BALIOAK Hainbat balio lantzen ditugu: iraunkortasuna, ekonomiari eta energia- eraginkortasunari dagokienez; espaziorako eta programaziorako irisgarritasun unibertsala; eta berdintasuna, pertsona guztientzako gunea sortuz.

Poliana Lima. Oro negro. Teatro Ojo. Deux Ex Machina. Elena Aitzkoa. Ur Aitzak. Sombra Clara

azkunazentroa.eus

Bene Bergado. Urritu © Elssie Ansareo . GIZARTEA ETA
GARAIKIDEA
KULTURA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.