BIdeOtik | ZINEMA AZKUNA ZENTROAN
Zinema Azkuna Zentroan Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon, zinea eta ikus-entzunezkoak modu zabalean lantzen ditugu, programazio egonkorren, estreinaldien, jaialdien, gaikako zikloen eta abarren bidez, Zentroko gainerako programazioarekin elkarrizketan, eta eragile eta erakundeekin lankidetzan.
ZINEMATEKA Zinemateka duela hamarkada bat hasi zen programazio egonkorra prestatzen, zinema klasikoari eta sorkuntzarik garaikideenari erreparatuz. Hizkuntza zinematografikoaren eta ikusentzunezkoaren ezagutzan sakontzen duen ikus-entzunezko programazioingurunea, zirkuitu komertzialetik kanpo kokatutako lanak oinarri hartuta. Urteetan zehar, eta hirian hiru hamarkada lehenago hasitako bideari jarraituz, Zinematekan zinemagile ospetsuen filmografia berrikusi da, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Dorothy Arzner, Michelangelo Antonioni, Joan Fontaine, Buster Keaton, Roberto Rosellini, Christine Vachon eta Richard Fleischer-en lanak.
48
Azken aldiko zinemarik onenaren zeharkako errepasoa egiten duen Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloa amaitu ondoren, Zinematekak autoresorkuntzetan jarriko du arreta berriro, zinemaren historiako zuzendari handien filmografiaren hautaketa baten bidez. Pier Paolo Pasoliniri (Bolonia, 1922 - Ostia, 1975) eskainitako Poesia zinema egina zikloarekin egingo du, XX. mendeko bigarren erdialdeko zinemagile eta poetarik garrantzitsuenetako bat baita. Eta zinema espainiarreko pertsonaia garrantzitsu bati –Luis García Berlangari (Valentzia, 1921 - Madril, 2010– eskainitako atzera begirakoarekin, bere jaiotzaren mendeurrena dela-eta.