Alkarren Barri 284 (Apirilak/Abril)

Page 30

ALKARREN BARRI 284 APIRILA 2022

LABAYRU FUNDAZIOA

San Jurgi, artoak ereiteko goizegi; san Markos, artoak ereinda balegoz Nekazaritzako lanei erreparauta, euskeraz esaera askok gogoratzen deuskue artoa apirilean erein behar dala. Adibidez, San Jurgi, artoak ereiteko goizegi; san Markos, artoak ereinda balegoz. Edo beste hau: San Markos astea, atzekoa baino aurrekoa artoa ereiteko hobea.

A

rtoa gure herrian guztiz sustraitutako landarea bada be, jatorriz Ameriketakoa da. Badirudi XVI. menderako lantzen hasi zala gure artean, baina zabalkundea geroagokoa da, XVII. mendean hasi eta XVIIIenean guztiz orokorra zan, indar handiz gainera, artatxikiaren kaltean. Ameriketatik ekarritako artoari, gaztelaniaz mijo mayor, mijo de las Indias edo maíz esaten jakon. Euskeraz arto handia geratu zan Ameriketakoa izentetako, artatxikia bertako ale txikiagoarentzat itxita. Artoa isurialde atlantikoko nekazaritzan iraultza bat izan zan: beste ale batzuk baino hobeto egokitzen zan bertako eguraldiaren baldintza hezeetara; etekina gariarena baino bi edo hiru bider handiagoa zan; lurra askoz be gitxiago agortzen eban eta, gainera, erabilera bikotxa eukan, bai ganaduentzat bai personentzat. Horrez gainera txortenak eta orriak hainbat gauzatarako erabilten ziran (erregai modura, koltxoiak beteteko...). Arto-uruna oso egokia zan ogiak, euskaraz artoak esaten jakenak, moroki-

la eta taloak egiteko. Taloa orain hamarkada batzuk, oinarrizko elikagaia zan gure etxeetan; gaur egun, ostera, ohikoa da azoka eta merkatuetan. Elikagai sendoa izanik, urdai eta beste jenero batzukaz nahastean, ikazkin, egurgile, nekazari eta beste askoren jatekoa izan da, lan gogorrari aurre egiteko lagungarri. Artoaren zikloa azarora arte Udabarrian ereiten da, apirilean eta maiatzean; orokorrean naboa batu dan lurretan. Indabeagaz batera ereiten da, holan indabearen landarea

artoaren zurtoinera kiribilduta hazten dalako. Artoaren zikloa urri-azaroan amaitzen da, artaburuak batu eta sikatu daitezan, hilabete batzuetarako kamaran gordeten diranean. Lehenago, neguan beste lan batzuk egin behar izaten ziran, gehienetan familia alkartuta: kapaxa edo arta-zorroa kendu, eta gero eskuz garandu, artaburua garanduta egoan beste buruxka bategaz igurtzita. Artagaraua zakuetan gordeten zan, harik eta labesua egin eta ostean, artourun gozoa egiteko, errotara eroaten zan arte •

“En abril, siembra tu maíz” 30


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.