Bermeo Fiestas 2018

Page 76

LAGUNTZAK

Arrantza arraunez, itsas salbamentuak eta ‘Ortube’ arrantza ontzia barritzea Lamera Gane Txokoa - Iñaki Garro

Arrantzale eguna jatorku egunotan, eta orain dala hamar urte hasitako bideari jarraituz, Lamera Gane txokoko lagun taldea batu gara urteroko omenaldiak antolatzeko. Dakizuenez, itsasoko gaiekaz lotutako norbanako edo erakundeei zuzenduta dagoz sari honeek eta aurton honako honeei emotea erabaki dogu.

ARRANTZA ARRAUNEZ: TEODORO ALLIKA, “BIZAR” Itsasoari begira dogu Bermeo, olatuek dakarskuezan soinuak entzuten dira, eta musika bailitz, konposizinoa eta erritmoa aldatuz doaz, haizea eta olatuen indar eta norabideak zuzenduta. Itsasgizonek bizitako esperientziak ugariak dira, eta baita amaitu ezinak, zeruertza dan moduan. Zeruertzaren bila goaz egunen baten helduko garelakoan, baina lotuta gagozanaren sensazinoa nagusitzen da, beti distantzi bardinean ikusten dogu-eta. Aurtengo lehen omendua herriko arrantzalerik apalenetarikoa izango da, Teodoro Allika, “Bizar” ezizenez ezagutuagoa gurean. Bizar gogor ia ebagi ezineko gizona, isila itsaso barea dan modukoa, gogorra erresakea legez, itsasoari begiradarik kentzen ez eutsona, zazpi seme-alaben aita, laurogei urtera arte geugaz izan genduana. Umetarik itsasoan,txalupetan hasieran, baxura itsasontzietan geroago eta bakarka bere batel handian azkenengo urteetan, arraunen indar hutsa erabiltzen ebana. Hondoko tertzak botatzen ebazan kostaldetik hurre eta bere batela zan bere “loidxie”, lantokia eta ia bizitokia be. Gizon indartsua bazan itsasoan, ez zan gitxiago lehorrean.”Pasadizo” kurioso

76

www.bermeo.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.