DESAGERTUTAKO ATEA Egiazko Santa María Atea, 1850etik aurrera, 1865ean eraitsia
X
VI. mendearen azken herenean hasi zen Hondarribiko Gotorlekuan berriki eginak ziren bere baluartedun harresiak handitzeko eta sendotzeko plan handia. Proiektu handia, esaten dutenez Matteo Neroni kosmografo militarrarena eta Sienan jaioa zen Tiburzzio Spannochi ingeniari militarrarena (biak Felipe II.a espainiar erregearen zerbitzukoak). Aipatutako proiektuak aurreikusten zuen bereziki baluarte bat eraikitzea. Eta haren trazatua zor zaio era berean ingeniari militarra zen Jacome Fratin-i 1572an, geroago 1850ean Spannochi-k proposatutako aldaketa batzuekin.
H
orrek ekartzen zuen lekuz aldatzea edo; hobeto esanda, berritik eraikitzea Santa Maria atea, San Felipe izendatua (izen bereko errege espainiarraren omenez) zen baluarte berriaren hegoaldean sartzeko. Berpizkundeko atea, gain aldean teilatudun behatokia, balkoia, eta garnizio militarrak erabiltzeko kanpaiari eusten zioten bi pinakulu zituena. Era berean kanpo aldean guardia atala zuen beharrezko zubi altxagarriarekin, zati batean XVIII. mendearen erdialdean aldatua izanik.
Javier Sagarzazu Garaicoetxea 36 HONDARRIBIKO JAIAK 2019ko IRAILA