ERREPORTAJEA / REPORTAJE
25. URTEURRENA PRESTATZEN ARI DA “48KO UZTA” 1948an jaiotako herritarrak batzeko asmoarekin sortutako ekimena prestatzen ari da bere 25. urteurrenari begira. Horretarako antolatu dituzten ekintza sortaren bilduma egingo dute.
“48ko uzta” 1998an sortu zuten, eta beste hainbat ekimenek bezala, urte berean jaiotako herritarrak batzea zuen helburu. Denboraren poderioz, elkartea udalerriko aktiboenean artean kokatu da, baina hastapenetan ez zegoen asmo horren zantzurik. Urte berean jaiotako kointzidentzia baliatu duten tankerako beste talde laudioarrek egin moduan, bere lehen deialdiaren xedea izan zen bazkari bat antolatzea izan zen. Horrela elkartu zituzten 80 jankide baino gehiago, eta horrek bilakatu zuen ezaugarri horretako hitzordurik arrakastatsuena herrian. Baina, kopurua alde batera utzita, batutako herritarrak garatzen joan ziren adiskidetasuna eta zenbait afinitate eta horrek, aldi berean, “48ko uzta” taldea sortzera eraman zituen. Elkarteak alboratu zuen kinta hitza erabiltzea, esparru militarrari baitago lotuta.
Hasieran modu informal batean, hau da, aitorpen legalik eskuratu gabe, Euskal Gastronomiaren Museoa taldeak hartu zuen egoitza eta santutegi gisa. Toki horretatik bilatu zuten Laudioko bizitza kulturalean esku hartzea bere aldaera herrikoenetan; janaria eta edaria. Testuinguru horretan, esaterako, diploma eman zioten Karlos Argiñano sukaldari ospetsuari -1948an jaioa ereeta ardo dastatzeak antolatu zituzten Arabar Errioxako upategi entzutetsuekin. Azkenik, erabaki zuten elkartea osatzea eta ´Antzinako zaporeak´ bezalako proposamenekin egin zuten aurrera. Egitasmo horren barruan egindako berakatz-zopa saioan parte hartzea hain handia izan zen, ezen Berakatz-Zopako Kofradia sortu baitzuten. Orain anitzagoa den talde honek, errezeta horretako ehunka errazio prestatzen ditu Laudioko Jaien Berakatz Egunean.