AGURRA
A
uzokide preziatuak, eta egun hauetan gurera etorriko zareten lagun agurgarriok: Urtero bezala, aurten ere zuengana jotzen dut festetarako desiorik onenak adierazteko. Festetako asteburu honetan zuek eguneroko kezkak ahaztea eta prestatu diren jarduerak gozatzea nahi dut.
Horrekin batera beste gonbidapen bat egiten dizuet, festa esparruetan jarrera matxistak bazter daitezen. Jarrera horiek gurean onartzen ez direnez, herritar guztiok jarrera aktiboa erakutsi behar dugu halakoak gertatzen direnean, aipamen edota jokaera sexistak ez onartzeko eta halakoak egiten dituenari baztertzeko moduko portaerak direla adierazteko.
Urtetik urtera, gero eta auzokide gehiagok parte hartzen dugu festetako egitarauan programatzen diren jardueretan. Era berean, Ibarreko elkarteen sarea hazi ahala, gero eta kolektibo gehiagok parte hartzen dute abendutik aitzina festak prestatzeko, eta musu-truk, gainera. Eskerrak ematen dizkiet bihotzetik.
Idazkia bukatu baino lehen udal zerbitzuen lanaren garrantzia nabarmendu nahi dut, egun hauetan ezezik, aurreko hilabeteetan ere lan ederra egiten baitute festa gozoak izan ditzagun. Era berean, gogoan ditut ostalaritzan lan egiten duten langileak eta goizero beren musikarekin alaitzen gaituztenak. Zorion zintzoenak ematen dizkiot Sarri Kultur Elkarteari, azken 10 urteotan kulturaren eta euskararen alde lan egin baitu Sarrigurenen.
Aurtengo aldaketa nagusia da txosnen eremuaren eta udal karparen kokapena, Sarrigurengo institutua eginen denez, Europar etorbidean jarriko baitira. Sarrigurengo festetan familia anitz ibiltzen direla ikusten dut, eta Berdintasun zinegotzia naizenez, gonbidatzen zaituztet etxeko lanak eta haurren zaintza gizon eta emakumeen artean banatzera.
FIESTAS DE SARRIGUREN 2017 | JAIAK
Sarrigurengo Festa zoriontsuak opa dizkizuet, ERASO SEXISTARIK GABE betire. Ene agurrik zintzoena, GORA SARRIGUREN!!! ••• Joseba Orduña Navarro, Eguesibarko Udaleko Berdintasun eta Kultura zinegotzia
6