1 minute read
LIKIDOA LAIAN
from Bertsolari 127
by elkarmedia
Oier Etxeberria
4/ Gatazka diluitu baten oihartzuna krisi bat gonapean igaro duguna eztanda klimatiko oraindik urruna ofizio zaila da tokatu zaiguna aurkitzen ez badugu zilegitasuna
Advertisement
5/
Hirurehun kilo pasa rektangular beltzak pista obalatuan arrautzen lainezak gero indartu dira andreen defentsak belodromoak falta baitzituen ertzak harri baldarrei heldu nahi zietenentzat
6/ Industrializatu ditu sutegiak ama oretzat jaso dugun hiztegiak beti geza dirudi besteen egiak adinez labealdi bereko ogiak haserretzeko ere antzekoegiak
7/ Saio alternatibo otorduz eragon zehar begiratzen da nork zeri eta non auto koherentzia genezake jagon aukeraren aukera baldin balitz denon baina askok ezin du inon ere egon
8/ Lurperatu berri den hilotzaren euli plaza boterea da eztarria zoli haizeak daramatzan bi ideia ahuli sostengutzat bertsoa zertan erabili likidoa ezin da goldeaz irauli
9/ Teknikaren gatibu oholtzan bardoa estetika jomuga kantari hor doa mundu txikia baina belarri mordoa noiz da arte epaia eta noiz morboa kupelaren zein txotxi darion ardoa?