2 minute read

Gaztetxoen kategoria

BIGARREN SARIA

Urko Arakistain Mendizabal, Zumaia (Gipuzkoa), 14 urte.

Advertisement

Bertsolari aldizkariak argitaratutako komiki eta liburu sorta galanta jasoko du etxean. Baduzu ilustratzeko zer irakurria, Urko, zorionak!

Euskararen Eskukoa

DOINUA: EUSKAL HERRIKO LUR MAITE HARTAN

1/ Mauriziaren irrintziekin plazan gelditutakoa Manolo Urbietaren letrez umeek jasotakoa Mikel Laboak bere gitarrez sarri kantatutakoa harrotasunez betetzen zaigu gure bihotz ta auspoa orain tokatzen zaigu hartzea euskararen lekukoa.

2/ Zapaldua den herri batetik lore bat sortzerakoan borroka luze eta gogorra dugu oraindik gaurkoan arazo denez ahaztu ohi gara begiak ixterakoan alde batera begiratuaz ondo dagoelakoan etorkizuna beltzez margotuz euskara galtzerakoan.

3/ Gaur eguneko app gehienetan nagusiena erdara nahiz askotan besteena erru zu ere arazo zara ez gara aurrera aterako dena propaganda bada lehengo gauza izan behar da geure ahotan euskara hondar ale bat jarri ezkero aurrera irtengo gara.

Helduen kategoria

LEHEN SARIA

Iñigo Legorburu Arregi, Hernani (Gipuzkoa), 45 urte.

Asteasuko Otabardi landetxean bi pertsonentzako afaria, ostatua eta gosaria. Aupa Iñigo, disfrutatu dezazula!

Ume Zailduak

DOINUA: HABANERA

1/ Eskolaz kanpokoetan judoa ta yoga landu etxean inglesa edo solfeoa gogoz zaindu.

Zuek berriz enpresaren esanetara otzandu: Gaur berriro ordu-estrak, ez baita azaldu Andu …

Stressak ta errutinak gure izatea jan du noiztik ez gara jarduten batera jolasean gu?

Zalantzaren nebulosan dena laino, dena gandu: Ume izateko ere ez ote nabil berandu?

2/ Azken IPhone modeloa urtarrileko aldapan tablet atera berriak etxeko gela banatan.

Afaltzeko tenorean, bideo-deien atakan bakardade pizza-tu bat, bi minutuko kalakan.

Zuekin elkarbizitza hain da urria ta bakan gauez noiz etxeratuko ohetik nago zelatan …

Erraz erortzen zarete kontsumismoaren tranpan dena dudala uste bai … baina guztia dut faltan!

3/ Teknologiak dakartza mila ta bat aurrerapen baina aurrerapen oro benetan al da garapen ?

Aita, igandez kontsola azkar didazu ematen ama, zuk kaskoak jantziz: Lur, utzi gaitzazu paken!

Eskolan txukun nijoa noski, ez naiz bizi Marten baina gabezia asko mutu, ari naiz jasaten …

Haurrak zaildu behar dira botaz gero inork aurten haurrak zail du … haur izaten! saia zaitezte esaten.

Helduen kategoria

BIGARREN SARIA

Iñigo Legorburu Arregi, Hernani (Gipuzkoa), 45 urte.

Elkano scaperoomerako bi sarrera eta bi lagunetzako bazkaria Itziarko Hostalean. Sari batekin aski ez eta biak zakuratu, Iñigo! Bejondaizula eta primeran pasa.

Urre Gorrizko Kopa

DOINUA: LANGILE BATEN SEMEA NAIZ NI (X. LETE)

1/ Gimnasta gisa, ume nintzela neska hura ahazten ikasi nuen eta bizitza joan zaigu lazten: Exijentzian itoak, gorputzari ostikoak! Kirolarion eskubideak ez ziren idazten … Ai! Ziklo olinpikoak lau urtero, betikoak baina baztertuz funtsean garen gorputz ziklikoak.

2/ Gorputza soilik maitatzen dugu, ez gorputzaldia ta batzuentzat hilekoa da traba nabaria. Bost axola aldartea, hormonak, hanka tartea prestatzaileek Niri, emaitzak! dute esaldia. Ez da kasualitatea duten inpunitatea gu izan gabe garatzen baita gure izatea.

3/ Hilerokoa atzeratzeak aurretik narama ta gaixotasun baja hartu dut lehen aldiz, ai ama! Orain sei urte inguru gorputza dut zelai-gudu beraz, baztertuz olinpiadak gaur akabo zama … Saiatuta buruz-buru denok garaile, seguru Urrezko Kopa, urre gorrizko bihurtzen badugu.

This article is from: